Atun latiakin mexamela
Askoz be merkiagua urtetzen dok atun lata haundixak erostiak, killo erdikuak. Gero baiña, orixo asko sobran geratzen dok eta penia dok fregaderatik botatzia, ta... haxe aprobetxatzeko modu ederra da hau. Azken fiñian, mexamela egitteko bihar dan koipia (guriña normalian) orixo honekin ordezkatzia da.
Osagaixak: orixo sobrantedun latia (barruan atun-izpi asko izango dittuana), urun ona eta esnia. Gu mexamel hori porro batzu gratinatzeko erabilliko juagu.
Prozesua:
- latan bertan berotu pizkat orixua, mehetu daixan, gero lapikora errezago botatzeko.
- Orixua bero-berua egoneran, bota pare bat kollarakada urun, eta ondo nahastatu. Denpora larregi es pasatu, bestela urun-pillota disolbatu eziñezkua egingo jatzu.
- Aldian esne berua izango juagu, aurretik prestatuta. Pixka-pixkaka bota eta nahastatu, harik eta gura dogun texturia lortu arte.
Azken pausuak izango dira: porruak eta dana dalakua egosi, mexamela gaiñetik bota eta gaztai pizkatekin laban gratinau. Horra.
Hori itxurea dekona errezeta horrek. Laster erongo dogu praktikara. Eskerrik asko ideiagaitik!