Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua / Momorro txiki bat sortzen (VI)

Momorro txiki bat sortzen (VI)

txiko 2006/04/22 09:55
"Calidad de vida" eta dutxako toallak.

Umia dutxan egon eta gero, ezta pentsatu be bañera barruan toalla bakarrakin sikatzia. Horren ordez, umiari lurrian toalla bat ipintzen erakutsiko detzagu; toalla horren gaiñian jarriko da dutxatik urtendakuan, ura darixola; bigarrengo toalla bat hartuko dau orduan, eta han sikatuko dittu korputza eta ulia. Gaiñera, toalla bi erabilli arren komuneko solo guztixa potzuz beteta lagako dau aingerutxuak.

Ikasgai honetatik, umiak gauza bi ikasiko dittu:

1- Toalla bakarra erabiltziak edo bi erabiltziak prezio bardiña ba dauka, erabilli beti toalla bi.

2- Komuna hankaz gora laga ezkero, beti etorriko da atzetik gurasua txukundu eta sikatzera.

Ume bat baiño gehixago ba dagoz, jakiña: bakoitzak bere toalla bixak erabilliko dittu. Zer toalla bardiña erabilli ta ze otxo-kuarto! Hirugarrengo munduan gagoz ala? Gaiñera, ia ez daben umetxuak plumunixia hartuko, toalla erdi-bustixa erabiltziagaittik.

****

EGUNERAKETA: 2023-I-14ian, amaittutzat emoten dot nere "guraso estreinatu berri" fasia; atzetik etorriko dirazenendako, erabilgarrixa izan leikialakuan, momorró txiki bat sortzeko aholku guztiak hamentxe ipiñi dittudaz.

etiketak: umeologia
patxi  lurra
patxi lurra dio:
2006/04/23 23:17

Kar, kar, kar!! Oso onak. Ni neu "guraso amantisimo" horietako bat izango naz laster. Glup!

Gari
Gari dio:
2006/04/24 20:14

... eta praktika gehiago!

Hemen inguruko gurasoak ez gaude pozik ikastaro honekin. Hasi biharko zenduke esaten zer egin behar dan, zer egin behar ez dan esan biharrian.

Eta onena, bai seme-alabentzat eta bai beste gurasoentzat, ejenplua ematia. Gurekin jai dakazu, gu "Anti-Estivill" gara eta, Carlos Gonzalezen eskolakuak.

oier g
oier g dio:
2006/04/25 00:30

Ia, Gari:

Ni BA NABIL esaten zer egin bihar dan. Momorruak ugari daukadaz inguruan, euren gurasuak neke eta dolorez moldiautakuak. Euren jakitturixia zuenganatzen nabil bakarrik. Sozializatzen, kontizu.

Ulertu nahi dabenak ulertuko dau ¿bai? eta bestiak hor konpon.

xme
xme dio:
2006/04/25 20:31

Joder, Ogrosabel,

etxakixat zelaz ez hauen etb-k fitxatzen.

jenialak hire eskola pedagogikuok!

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 preacher.gif

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 Eibar EibarOrg Info7 Zer erantzi abertzale abittaga abortuak adela larrañaga aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna amuategi andoain antzerkia araba arantzazu aranzadi ardantza argentina_2005 armando gorosabel armeria eskola arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza chill_mafia comunitat_valenciana covid19 culineitor deba desempolving diaspora diego-rivera egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta felix_ruiz_de_arkaute galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gisasola gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza ilegales indalecio ojanguren info7 irabiaketa irati-filma irratia irun iruñea izarraitz iñigo_aranbarri jacinto_olabe jamo_savoi jendartologia jeremiah_alcalde jon-etxabe juan de easo juan san martin julen_gabiria julian etxeberria kalamua kanposantuak katarain kirola komikiak koska kuku kurik-3 kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia manex_agirre maputxe markina-xemein markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak morau musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia ozeta paisajiak parakaidistiarenak paris patxi_gallego pedro chastang pedro gisasola polo_garat rufino sande sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024