Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua / Heroe apalak

Heroe apalak

txiko 2006/05/06 00:30
CHUECA, J. FERNANDEZ, L. 1997. Espainiako Gerra Zibila Euskal Herrian. Ed. Euskaldunon Egunkaria.

Oindik aurrera beste begi batzukin ikusteittudaz parkeko bankuan jarritta dagozen agure zahar txapeldunak.

img_500

Bihargiñen egun honetan, idazten hasi biharra jaukat. Normalian enok hasten komentarixuak idazten liburua amaittu arte, baiña kasu honetan sentsaziño larregi pillatzen hasi jatazak, eta ezbadittudaz kanalizatzen inguruko lagunen kalterako izango dok.

Liburu hau Egunkaria egunkarirako idatzittako artikulo sorta bat dok, gero liburu bihurtuta. Horregaittik, idazteko formia oso ariña eta irakurterreza dok, horrek dakarren superfizialidadiakin. Baiña tira, oso abiapunto ona da gero bakoitzak interesatzen jakozen gaixetan sakondu ahal izateko. Beste kazetari lagun batzuen kolaboraziñuak daukaz, esateko, Jabi Zabala eta Oier Narbaiza.

Neri gertatzen jatak, golpe baju baten modura jaso dotela. Eta ez dok idazliengaittik, gaixangaittik baiño. Beti afektatu izan nau asko Guda Zibillan gaixak, eta etxuat ulertzen zergaittik: gerrian gorabeherak gorabehera, familixan zorixonez ez genduan seniderik galdu, gero danak itzuli ahal izan ziran pizkaka... Baiña bonbardeuekin gogoratzen naizen bakoitzian (batez be Eibar gaiñian abioiak irudikatzettudazenian) gaixorik jartzen nok. Horretara, liburu honen kapituluetan aurrera egin ahala, frentia geruago eta hurrago sentitzen juat, eta horrekin ni geruago eta txartuago. Gaurko goize argitsua, Mokuko atxetan, zihero illundu egin nau azken kapituluak eta bildurrakin najagok liburuari barriro heltzeko. Baiña eztok kuriosidade morbosuhori, hartukot-eztot hartuko... ez. Etsipena dok.

¿Zela izan leike ni jaixo baiño 35 urte lehenagoko kontuak honenbeste afektatzia neuri? Esandako moduan, gure etxian eztittuadaz ezagutu ez afusillaturik, ez kartzelaraturik, ez frentian hildakorik, ez errepresaliatu gogorrik... guraso edo aitttittak ez dittuadaz izan batallitak kontatzen...

Biharbada horrengaittik.

Konturatzen hasitta najagok nik, orain arte, gaine-gainetik pasatu izan dotela Guda Zibilleko gaixa. Beti erakarri izan nau asko, historia kontu guztiak lez. Esku tartian jausi izan jatazen artikuluak irakorri izan jittuadaz: izperringietan, Eta Kittoan... Batez be zaharrei egindako elkarrizketak gustatu izan jatazak. Aintziñako argazkixak, bardin. Edo honek trintxerak dirala, edo Akondia tontor azpiko tunela dala, edo... Baiña etxuat sekulan, esateko, Guda Zibillari buruzko liburu bat irakorri. Jakin izan juat beti, bai, gerra aurreko egoeriak zerikusi asko izan zebala: baiña etxuat pausorik emon hortan sakontzeko. Baitta errepublikako armadan gorabeherak eta desadostasunak izan zirala: baiña etxuat ahaleginik egin gehixago jakitzeko.

¿Eta zer gertatu ete dok oin ba?

Oin dala 10 bat urte Billano lurmutur inguruan topatu najittuan kañoi postu batzu kasualidadez (oin jakin juat ez dirala Cinturon de Hierrokuak, 1940 ingurukuak baiño, baiña tira) eta ordutik najenbixan gehixago jakitzeko gogoz. Halako baten, Julen Gabiria ciberlagunan ahotik jakin najuan berak ba zittuala tunel batzu lokalizatuta, eta oin dala hillabete inguru ezagutu najittuan. Sasoi berian lokalizatu jittuadaz Guda Zibillian espezializatutako arkeologo edo trintxera-billatzailliak, eta euren eskutik jakin juat Eibar inguruan nik uste nebana baiño askoz be ugarixaguak dirala gudako arrastuak. Horrek eruan nau Euskalherrixan gertatu ziran soldadu-mobimenduak zihetz jakin nahi izatera, eta abiapuntu oso majua da liburu hau. Ni fortifikaziñuak nun topau neikiazen jakitzeko hasi nok irakortzen, baiña horrekin batera “fantasmen sarkofagua” zabaldu juat, eta...

Ezingo jetzat ba gaixari iges egin betirako. Heldu dok momentua, itxuria.

Irakortzen segitzera najoiak.

img_497

Oin arte terrenuan sakabanatutako erreferentziak ziranak, hilvan ikustezin batekin lotzen doiaz automatikoki. Mendixetan pasiuan nahi barik topatu izan dittudazen puzzlian pieza soltiak bata bestiakin alkartzen joiazak, falta ziran tartekuak ipinitta. Intxorta, Arrate, Durango, Bizkargi, Gernika, Peña Lemona... eta Bilboko atietan najagok, zintturoia Gamiz-Fika zulatu biharrian.

Harrigarrixa sentimenduen jokua: oin nasaixago najagok. Esaten da herixotzian hurbiltasunak lasaittasuna emoten dabela, eta horixe izango dok: sufrimendua behingoz amaittuko dala jakitzia, liberaziño legez bizitzia.

(...)

Eta halaxe izan dok: aurrera egin ahala, azken EH-ko territorixuak... desbandadia... salvese quien pueda... abertzaliak errendidu, bestiak segi burrukan... barkuetan ebakuaziñuak... komunidade internazionalan abandonua... errefuxiatuei tratu txarra (Euskalherri barruan be)... Eta liburua modu mingotxian amaitzen dok, etxagok amaiera zoriontsurik, ez zalako halakorik egon. Mingotxa baiña era berian trankilla, jakinmin bulimikua aseta, eta gaur egunian norbere burua kokatzeko mesedegarrixa.

img_498

Imajinatu daigun Euskal Terroristako umien programaziñoko aurkezliak. Betizu klubeko neska-mutiko alaixak, 16-17 urte, euren edadeko denporapasa, jolas eta zittalkerixetan. Hain “sinpatikuak” egitten jatazen nerabiak. Hartu eta jarrixezuez: bati, esku-granadaz betetako zintturoi bat eta smitz rebolberra; bestiari, metro ta erdiko mauser rifletzarra eta 30 killotako sakela. Eta bere 20 urteko anaiari Kludeportiboko mendi mapak emon, eta sarjentu. Edade eta preparaziño hori baiño ez zeuken Peña Lemonan gotortu ziran Amuategi Batalloiko eibartar “soldaduak”: Galerosko bankuetan pipak jaten egoten dirazen kakaumiak, ejerzito regular baten artillerixa indarrari aurre egitten. Eta dana emonda gaiñera: golpistak behiñ baiño gehixagotan atzera-eragiñ zittuezen esku-bonbazo hutsez eta han euki zittuezen pasatu ezinda Maiatzan 28tik Ekaiñan 5erarte, Euskalherriko gerra-pasarte gogorrenetako horretan. Dozenaka geratu ziran han hilda, granodun arpegixak zurbil euzkipian.

img_499

Halan, hori jakinda, aldatu egitten dok norbere ikuspegixa: Otxabiña agure inofensibo horrek Arratetik gora datorren rekete bati tiro egitten ikusten dok, harek bera lehertu baiño lehen; Isaias gure azpixan bizi zan “gizon arraro” ha Armada Gorriko caza batetik ametralladora batetik nazixei tiroka... Bakoitza bere lekuan jartzia ona dok beti.

Introdukziño parebakua izan juagu ba, Luistxo eta Josun liburu hau, inbestigaziñuakin jarraitzeko, Mediterraneua deskubritzen hasteko.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 preacher.gif

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 Eibar EibarOrg Info7 Zer erantzi abertzale abittaga abortuak adela larrañaga aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna amuategi andoain antzerkia araba arantzazu aranzadi ardantza argentina_2005 armando gorosabel armeria eskola arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza chill_mafia comunitat_valenciana covid19 culineitor deba desempolving diaspora diego-rivera egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta felix_ruiz_de_arkaute galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gisasola gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza ilegales indalecio ojanguren info7 irabiaketa irati-filma irratia irun iruñea izarraitz iñigo_aranbarri jacinto_olabe jamo_savoi jendartologia jeremiah_alcalde jon-etxabe juan de easo juan san martin julen_gabiria julian etxeberria kalamua kanposantuak katarain kirola komikiak koska kuku kurik-3 kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia manex_agirre maputxe markina-xemein markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak morau musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia ozeta paisajiak parakaidistiarenak paris patxi_gallego pedro chastang pedro gisasola polo_garat rufino sande sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024