Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua

Baztan killers

Oier Gorosabel 2021/08/08 18:02
REDONDO, Dolores. 2012. El guardián invisible. Ed. Destino, Bartzelona. 2014 (25. ed)

Gustora irakortzen dan liburua, baiña nahi barik -barkatu Redondo anderea!- eten barik Saenz de Urturiren serixia gogora ekartzen dabena (hau ha baiño 4 urte lehenago idatzittakua da). Lehenengo aldia: ha autokonkluyentia da: liburu bakotxa hasi eta amaittu egitten da, banaka irakortzeko moduan; honen amaieriak ostera, nahi eta nahi ez bigarren txatala irakortzera bultzatzen zaittu, herixotzetan nahastauta dagon bigarren eragillian barri jakitzeko; honek ez desta grazia haundirik egin. Bigarrengo aldia: honetan, arlo emozional/psikologikuak askoz be pisu haundixagua daka, protagonistian barruko fantasmak, familia disfuntzionala, foruzainen arteko tirabirak... hau gustau jata. Hirugarrengo aldia: izenburuko “eragilliaz” gain (spoilerrik ez dot egingo), liburu honetan espirituen eta jenixuen presentzixia askoz be nabarmenagua da, Urturirenian baiño; esan leike liburuan ardatza bera dala; eta hau etxata hainbeste gustau. Laugarren aldia: hau genero bal-baltza da; Urturirenian, kontu polizialekin batera kontu historikiak zetozen txirikordatuta, beste horrenbeste edo gehixago pixauaz; bistan da, ha gehixago gustau jatan. Bostgarren aldia: Baztango basuak, klimiak eta batez be eurixak liburu osua “bustitzen” dau, zeozelan esateko naturaleziak eta haren deskribapen melankoliko xamarrak zati majo bat hartzen dau pasarte askotan; honen oso zalia be ez naiz. BAIÑA HAU GUZTI HAU KENDUTA (jajaja... ), esandako moduan, best seller gantxoduna da, generuan klabe guztiekin, interes maillia eta irakortzeko gogua oso ondo mantentzen dabena liburu osuan zihar. Ia bixar bigarren txatal hori lortzen doten... irakortzen jarraitzeko desiatzen nago eta!

Onomastika helenistika

Oier Gorosabel 2021/08/07 11:20
2015-16 gabonetan, Twitterren, Jozulinek “Tsiripas Yrabasis” mezu lakonikua argitaratu zeban, #IzenGrekoak traoliakin lagunduta. Jentia erantzuten hasi zanian, eutsi eziñezko ufal bat hasi zan, danok unamorixuan egindako goraldi pseudohelenistikua.
Onomastika helenistika

Irudixa: https://abcdario.org/alfabeto-griego/

Sare sozialetan barre gehixen, alde haundixakin, izen grekuak asmatzen hasi giñanian egin izan dot. 2015-16 gabonetan izan zan, Grezian Syriza mobimendu politikuak hauteskundiak irabazi zittuanian. Horrekin batera, komunikabidietan izen xelebredun politikarixak ikusten hasi giñan (Alexis Tsipras, Yannis Varufakis...). Testuinguru horretan, Twitterren, JozulinekTsiripas Yrabasis” mezu lakonikua argitaratu zeban, #IzenGrekoak traoliakin lagunduta. Jentia erantzuten hasi zanian, eutsi eziñezko ufal bat hasi zan, danok unamorixuan egindako goraldi pseudohelenistikua, kasu askotan euskeratik baiño ulertu ezin dirazen hitz-jokuak eginda. Ehundaka bota genduzen, batzuk onak eta bestiak txarrak; zerrenda osua hamen ikusi leike, egillien izenekin batera. Nik jarraixan ipintzen doten hau zatitxo bat baiño ez da (eta kopixatzen nenguala, barrezka negar malkuetan amaittu dot barriro...).

  • Tsiripas Yrabasis
  • Temetes Tripis
  • Otarrainskas Langostinos
  • Kronometros Akuatikos
  • Korroskadas Mardulas
  • Kokolos Memelos
  • Komunistas Tikismikis
  • Trikornios Txapelgorris
  • Kantzontzilos Kakalarris
  • Zirika Laztasnas
  • Tertulianos Txupakamaras
  • Antiajos Katalejos
  • Anisakis Mikroondas
  • Kagarrutas Palanganas
  • Tzinpartas Kiskalis
  • Tirabiras Ikamikas
  • Kalejiras Sudaderas
  • Milikis Fofithos
  • Ostias Komopanes
  • Azpititulos Poliglotas
  • Polimeros Plastikoides
  • Pikolos Tokapelotas
  • Txorimalos Lamekulos
  • Isobaras Televistas
  • Anteros Txamarrotis
  • Marianos Karakulos
  • Sinsorgas Ganorabakos
  • Narkos Espitosos
  • Egagropilos Txoritokis
  • Kalera Atenas
  • Orgasmos Katapultas
  • Cookies Deterceros
  • Tuiteros Sabelotodos
  • Gezurti Nikaitzakis
  • Mekatsis Kabendios
  • Damos Penika
  • Tsaltsitsa Tapure
  • Inodoros Kakalarris
  • Amaiketakos Martinis
  • Asolas Manolas
  • Terapeutas Kataplasmas
  • Kopetas Frontenis
  • Imuntzota Belokis
  • Sinusitis Bronkopoulos
  • Pikoletos Katafalkos
  • Aristokratas Kolerikos
  • Perikardios Litiasis
  • Antenas Parabolikas
  • Ezineutsirik Txizalarris
  • Polis Maderos
  • Makallos Kokotxas
  • Delosvaskos Lendakaris
  • Aporkostos Arangoitis
  • Berakos Kakapilos
  • Tzitzaras Kakalardos
  • Txiripas Asmatus
  • Katiuskas Euritakos
  • Dilistas Kemadas
  • Marikas Travestis
  • Kazetaris Teleberris
  • Patatas Bravas
  • Stadistas Ganorabakos
  • Kloroplastos Mitokondrias
  • Lazkaos Tzatzyki
  • Gorryngos Arrautzas
  • Ikástolas Andejroña
  • Satyrikos Aldiskarys
  • Sipaios Kenobotis
  • Kuandomenos Teloesperas
  • Odolostes Barrukis
  • Kostos Pasamelos
  • Eskrotos Esferikos
  • Errikos Tabernakis
  • Guillerminas Antipersonas
  • Kallos Tripakis
  • Eskritos Euskerikos
  • Tsiorisos Karathalos

 

Kontuz, ariketia adiktibua da eta (atzo hau gogoratu nebanetik, izen barrixak asmatzen hasi naiz eta nere burura datozen onomastika helenistiko ufalari ezin eutsitta nabil)...

  • Maskarilias Hidroalkolikas
  • Gitanas Folklorikas
  • Azulejos Korreosos
  • Ektoplasmas Beldurgarris
  • Olympos Varapalos
  • Garbigunes Pirolitikos
  • Meteoros Frenopatikos
  • Espermatozoides Sinkronikos
  • Rastafaris Sifilitikos
  • Kolokones Antologikos
  • Aizcolaris Spitosos
  • Karajaulas Exotikos
  • Lendakaris Speleologos
  • Ergonomos Katatonikos
  • Txistularis Karakulos
  • Arzobispos Pederastas
  • Kalimotxos Vomitonas,
  • Porkulos Svastikas
  • Komemelos Koskabilos
  • Eutanasios Kementerios
  • Pantalones Kagados

STOP (edo zuek segi...)

"Power-monja de piso"

Oier Gorosabel 2021/08/04 21:44
ASENSI, Matilde. 2001. El último catón. Plaza & Janés, Barcelona 2002 (7. ed.)

Jode amama Adela, ez neban esango zure liburuen artian hain mandanga ona topauko nebanik! ;-) Honekin be, sorpresa oso ona hartu dot: liburuan egitturia maisuki diseñauta dago, erloju-enkaje oso landuakin. Irakortzen hastiakin batera ez nekan esperantza haundirik (gaixak, a priori, ez nau asko erakartzen: kristau eliza, korriente eta sekta moltzuak historian zihar izandako gorabeherak eta intrigak) baiña ezin uka, elkarte pribatu honek bere siniskeren gaiñian montau daben tinglaua hain haundixa dala, eze, historia kontuak maitte dogunok ezin dogula sahiestu une baten ez bada beste baten berakin topo egittia. Orduan, bueno: aurrera irakorketiakin.

 

Beste detalle pare bat be dagoz, zelan esangot, akatsak ez, baiña eusten gatxak dirazenak. Batetik, proba iniziatikuen kontu hori: inberosimil xamarra da elkarte sekretu batek halako azpiegiturak mantentzeko ahalmena eukitzia (aspirante bat sartzen dan bakotxian antortxa guztiak ixotuta, jatekua prest, sasixak iñaustuta...); baiña tira, abentura generuan konbentziñuak diralakuan, onartzeko diraz (liburua irakortzian, Indiana Jonesen peripeziak nahi barik datoz gogora). Gero, protagonistian familiako historixak azaltzen diran pasartia be... autoazalpenan errekurtso errezak pixkat kontrastia egitten dau, hain landuta dagon testu batian. Baiña, hónek detalliak kenduta, enparaua bikaina da. Oso ona. Hain zuzen, amaierako zatixan, beste desenlaze autoexplikatibo bat espero neban, ez nebalako uste halako montaje argumentala hain pajina gitxittan modu onian amaittuko zanik. Baiña ez: amaieria be ondo egitten dau, hari nagusixak ondo lotuta.

 

Gustau jatan beste gauza bat, nobela osuan zihar dagon umore klasia da. Protagonistian izaeria kontuan hartuta (Koro lagunak monja de piso esaten detsan hórretako bat da), bere fede mobida partikularrak, kongregaziñuan bizimodua, kontraesanak eta krisisa aurkezten dirazen modua... erakargarrixa da. Kristauen ikuspegittik egindako liburua izanda (bistan da liburuan egilliak “barrutik” ondo ezagutzen dabela mundu hori), jarrera kritiko eta umoretsua mantentzen dau; pasarte baten baiño gehixagotan gustora barre egin dot, horren kontura. Zentzu horretan, iñoiz ezagututako elementu batzuk gogoratu destaz: Fede, Fini, Kepa, Puri... kristauen maremagnum horren barruan mobitzen dan jentia, baiña pixkat disidentia eta interesgarrixa.

 

Beste gauza bat, idazliak ondo konpondutakua: munduan zihar bisittautako lekuetatik, batzuk (gehixenak) benetakuak diraz, eta beste batzuk ez (sasi-laberinto kilometriko hori nekez kokatu zeikian munduko benetako leku baten...). Baiña nahastia ondo gelditzen da, koherentia da, eta kaso gehixenetan protagonisten nundik norakuak jarraitzeko aukeria emoten dau (interneten lekuok ikusitta).

 

Billaketa bat egin eta gero, ikusten dot 2015ian idazliak jarraipen bat argitaratu dabela (El regreso del catón), “irakorlien etenbako eskarixengaittik”. Normala: liburuan hainbeste hari jarraipen barik gelditzen dira, eta euretako batzuk potenzial haundixakin: Siziliako familixa kontuak... Vaticanuan joko zikiñak... relikien faltsutasuna eta trafikua (Santa Elena, benetako “profesionala”)... Arrarua egitten jata zinera ondiok eruan ez izana; itxuraz, zine ekoizliak ez dira autoriakin konpontzen.

XVIII mendeko gizon gris baten erradiografia

Oier Gorosabel 2021/08/02 22:15
RIBECHINI, Celina. 1993. La Ilustración en Vizcaya. “El Lequeitiano” Ibáñez de la Rentería. Txertoa, Donostia.

Renteria hau bere garaiko “gizon gris” bat izan zan. Moderatua, uste eze ez zekala ezelako fama-gogorik (edo beharrik), eta bere intereseko gauzetan ibilli izan zan bere bizitza osuan: bere ondasun haundixen kudeaketan, hasteko; progresuan aldeko lan intelektualian, Argien Garaian; eta Frantziar Iraultzakin akojonau ostian -beste ilustrau asko legez-, jarrera kontserbadoriaguetatik kanbalatxe politikuetan, batzutan arrakastaz, bestetan ez.

 

Liburu hau -doktore tesis baten oiñarrittuta- bere bizitza hori miatzen dau, autoriak biltzia lortu daben dokumentaziñuan harira: familia kontuak, zitz eta mitz (kaparetasun espedientiei esker); eta bizitza publikua, gorabeherakin (helduaroko dokumentaziño nahikua dago, baiña azken urtietakua ez hainbeste, seguraski gerretako suntsipenan ondorixoz).

 

Esandako moduan, genealogia eta familia ondasunen eta gorabeheren partia luze eta zabal aztertuta dago. Interesgarrixa da jauntxo baten azterketa ixa entomologiko hau, jente “normalon” ikuspegittik ezezagunak egin jatazen hainbeste gauza azaltzen dirazelako: errentak, zentsuak, patronatuak, hamarrenak... Oiñ arte familia aberatsak basarri eta lur askoren jabiak dirazela banekixan, baiña ondasunon kudeaketian detalliak ezagutzera ez nintzan sekulan sartu. Interesgarrixena, zentsuena egin jata: aberatsak basarrittarrei-eta egindako maillegu hipotekarixuak (eliziak "usuria" kondenatzen zebanez, infrañora juan barik dirua interesian maillegatu ahal izateko asmautako trikimaillua), erreztasun askoz emoten ziranak, eta askotan maillegua osorik itzuli ezin zanez, etxian desjabetzan amaitzen ziranak (basarrittarrak emon eta aberatsak hartuta).

 

Bestalde, aberatsetan askotan ikusten dan “itxurak egin bihar” hori ez dago Renteria honen kasuan. Itxuriak baiño, izatiak inporta zetsala dirudi; hortik diskreziñua. Emoten dau arbaso “bajuak” ezkutatzeko saiakera askorik be ez zebala egin; bera merkatari eta nekazari munduko familietatik zetorren, eta bere jardunian be (RSBAPen adibidez) tradiziñoz “nobliak” ez ziren jardun ekonomikuak bultzatzen ibilli zan, konplejo barik. Izan be, goiko klaseko jentian konplejo asko egoten diraz: “aberats barrixak”... “más valer”... halako ohore-lehia hutsal xamarrak, gauzia nahikua sinplia danian: aberastutako familixa bat -normalian modu ez oso etikuan-, bisigoduen denporan, gurutzadetan, zein beste edozein gerra sasoittan.

 

Gauza interesgarrixetara itzulitta, ibilbide politikuan atalian, oso esanguratsua egin jata BBNNetako "ordezkuen" figura hori, oligarkiak herrittarren ordezkapena bereganatzeko antxiñan asko erabilli zebana, legian eta gaztelerian ezagupenakin herrittarroi "laguntzeko" atxekixan. Renteria politikan sartu zanian, igual zintzua izango zan -politiko askori gertatzen jakona-; baiña behin mamoneo-mundu horretan sartuta, ibillixan-ibillixan, gatxa da korriente ustelari eustia, eta azkenian (lehen eta oin) ixa danak jokuan sartzen dira. Bere kasuan, Orduñako errepidian eta Portugaleteko portu barrixan proiektuetako tejemanejietan ikusten da hori: helburuak errespetagarrixak izango ziran, baiña prozedurak kakatsu xamarrak.

 

Gero, jakiña, deigarrixena dago, Ribechinik luze eta zabal aztertu eta nabarmentzen dabena: Ilustraziñoko progresismotik geroko absolutismo/integrismora egindako bira deigarrixa, tarteko Frantziar Iraultzan eragiñez. Trantsiziño hori oso ondo dokumentauta dago eta, neurri baten, Gotzon Iparragirrek Eibarren detektautako beste fenomenua gogoratu desta (Konbentziñoko Gerran absolutismuan alde burrukatzetik, I. Karlistadan liberalen alde egin zebenak).

 

Konbentziñoko Gerra-mobimenduak ezagutzia be interesgarrixa egin jata. Oiñ arte, nere ikuspegixa oso mugatua zan: leihatilla batetik ikusten neban, frantsesak etorri zirala, triskantzak egin zittuezela, eta leihatillan bistan galdu nittuala. Ez nekixan testuingurua: nundik zetozen, zeintzuk izan ziran euren gerra-mobimenduak, eta zergaittik egin zeben alde. Liburuan hori nahikua ondo kontatzen da (sintetikoki), oiñ arte irakorri dittudazen baiño ikuspegi zabalaguakin behintzat, eta gaiñera bertako gudarostietan jardundako baten ekarpen kritikotik (Renteria defentsak antolatzen, eta okupatzailliekin tratuan ibilli zan). Argitzen da, bestiak beste, Baskongadetakua bigarren maillako frentia izan zala. Horrek azalduko leuke generalak egindako maniobra arraruak (martxak, kontramartxak, burrukarik eza...) eta Crespok egindako erretirada famosua ("a Pancorbo con toda la tropa"). Bittartian, Bizkaixari nahikua papel erridikulua betetzia tokau jakon: kontrafueruak tragatzia, militarren abandonua jasatia eta errendiziñua onartu biharra -in extremis gauzatu ez arren-. Renteriari egindakua leku itxurosuaguan lagatzeko biharra esleitu jakon, idatzizko manifiestu “zuri” xamar baten bittartez; baiña, bertan esandakuakin konforme geratu ez, eta apendize bat gehittu zetsan, argitaratu ez zana, baiña artxibuetan gordeta dagona. Ribechinik hori be aztertu dau, eta deigarrixa da, Renteria moduko gizon moderatuak ezin izan zebalako eutsi bere keja gordiñak idatzi biharrari (ejerzituan eta Espainiako erregia ez beste -oi intokabliak!- agintarixen portaerian kontura, batez be).

 

Esandako moduan, behin idealismuan urtiak atzian lagata, Renteria jauna Batzar Nagusixen joko politikuan bete-betian kakaztuta ikusten dogu, oso-osorik ulertu ez doten interes-taldien arteko burrukan: zerga-bilketak, “komisiñua”, Zamakola populistiakin bat eginda (goixan zeguan urtietan), Bilboko merkatarixen kontra, Abandoko portu barrixan inguruko zurrunbilluan, 1804an bere alderdi bereko (!) Abendaño Ahaldun Nagusixan kontrako mobbingian parte hartzen, eta atzeko atetik bere ordez sartzen... Baiña bere puntu gorena hartziakin batera (Ahaldun Nagusi izendapena) "zamakoladia" lehertu jakon, soldautzian atxekixan, antxiñatik zeguan egoneziñari amain emon zetsana, bezero-sare osua astinduta. Ez nekixan honi buruzko detallerik, eta oso interesgarrixa egin jata gaur egunian Bizkaiko goi-esferetan ikusi izan doten portaerian aurrekari bat ikustia: helburu bat ezartzen da (335 soldadu bialdu bihar diraz, "vago eta malentreteniduen" artian bortxaz hartuta), eta helburua betetzia lortzen ez danian -alper nahikua ez dalako-, araua bigurtzen da, "vago y malentretenido" izateko irizpidia zabalduta (honen kontura mendekuzko salaketa faltsu asko egin ziran, sorgin ehizan eta 36ko gerraostian legez). Matxinadan, Renteriari -goi klasekuen arduradun nagusixetako bat legez- tiropitxoiko ittu papela tokau jakon, papeloi lotsagarri xamarrakin, eta ospe asko galduta (bere izena paskiñetan, eta abar).

 

Deigarrixa bebai, "apisonadora administratibuan" jokabidia; gaurkuan antz haundixa hartu detsat. Liskarra dagonian, jentian hasarrian zaparradia ahal dan moduan jasan, eta gauzak hotzittu eta gero... barriro lehengo bidiari heldu, eta salaketa-instrukziño-kondena kate luzia, urtiak irauten dabena, desterru, kartzela eta heriotza administratibo/ekonomiko zigor-eskarmentu ugarixekin.

 

Ederra liburua beraz, Kaia tabernako bookcrossing gunian eskuratu neban hau: kontsultarako egokixa, eta herriko gaixei buruzko alien artian bere lekutxua (edo leku haundixa, totxo haundi xamarra da eta) izango dabena.

Gaztiendako liburuei buruz

Oier Gorosabel 2021/07/03 10:23
DE VRIES, Anke. 1984. Cómplice. Ed. SM, Madrid 1988.

Gure umiak oso irakurzaliak dittuk, baiña nekez lortzen juat etxian dakagun “gazte literatura” liburuekingo interesa ixotzia. Kode kontua dala imajinatzen juat, eta belaunaldiz belaunaldi antzera gertatzen dala. Etxian serie bat baiño gehixago jaukagu: aittana (Una cacería trágica, El tesoro del presidente del Paraguay…. 1940 ingurukuak), anai-arrebena (Los Hollister, Los Siete Secretos, Los Cinco… 1970 ingurukuak) eta neuria. Azken hau ez dok oso ugarixa: Elkar, Gran Angular, Barco de Vapor… editorialetako ale batzuk baiño ez. Nik neuk, anai-arrebak baiño zatixa gaztiagua, erosi-erosi komikixak baiño ez najittuan egin, eta liburu kontuetan Eibarko liburutegittik eta etxeko “ondaretik” elikatu nintzuan. Baiña neuk be, etxeko bilduma guztiekin ez neban bardin konektau: Los Cinco kenduta -dan-danak irakorritta jaukadaz-, beste bildumetako liburu asko ikutu be ez najittuan egin.

 

Gaur egunian, umiekin iñoiz pixkat hasarratu be egin nok, zer irakorri jakin ezinda kejaka datozkuzenian, gazte literaturaz topera beteta dakagun apala seiñalatuta, eta euren erantzuna entzunda: “Hórrek aspergarrixak dira!”. Orraittiokan! Baiña, hau idaztiakin batera, konturatu nok hori belaunaldi guztietan pasatzen dan gauzia izango dala. Kode ezbardiñak, moda ezbardiñak… 13 urte dittuan seme zaharrenak azalpen gehitxuago be emon izan jestaaz: idazkeria, hizkuntzia, esaldixen egitturak, lexikuak… zahar itxuria jaukek berandako. Adibide prototipikua be jarri izan jestak: “La mansión solitaria destacaba su perfil contra el crepúsculo”, eta halako tipoko esaldixak. Izan be, gaur egunian -etxeko tradiziñuari jarraittuta- gure mutikuak asko be asko irakortzen juek... baiña bere gustoko gauzak bakarrik: Futbolisimos, Diario de Greg, Geronimo Stilton, Elvis Riboldi… eta eBookian fisikoki ikusten ez doguzen beste asko. Txarra bez. Ura bere bidetik!

 

Kasu honetan, Lekeitioko Liburutegixak martxan ipiñi daben bookcrossing ekimenakin kontsultara ekarrittako kajako liburu bat izan dok. Traza ona hartuta, etxera ekarri juat mutillei erakusteko. Bistan danez, eurak etxuek irakorri (lehelengo pajinia amaittuta, laster etorri dok “aspergarrixa da” beredikto inplakablia) baiña neuk bai. Liburua ondo jagok. Lehelengo kapituluetan botatako amuak ederto heltzen jok, kontakizun osuan tentsiñua mantenduta. Liburuan lehelengo hiru laurdenetan botatako pistak gero eta interes haundixagua sortzen juek, eta idazlana primerakua dok; azken laurdenian gauzia pixkat ahultzen da, errazkerixan sartuta (deus ex machina pare bat eta guzti) eta happy end fortzau xamarra emonda.. Baiña tira! Bere garaiko gauzak dittuk -lehen gazte literaturiak gehixago merezi ez zebala uste zan-. Eta, azken fiñian, liburua irakortzen oso ondo pasau juat.

Linbua plastiko poltsan

Oier Gorosabel 2021/06/23 19:48
"Non dago Mikel?"(2020)

Lan txukuna, deigarrixak egin jataz:

  • Kalidade teknikua.

  • Dokumentaziño biharra.

  • Arretxeren lekukotasunian, torturatuan drama bikotxa: alde batetik, ebidentiena -egin detsezen tratu txarrena-; eta bestetik, "kantatu" izanangaittik lotsia.

 

Azken hau egin jata interesgarrixena, azkenaldixan darabiltten desertorien gaixakin lotutakua dalako. Izan be, ez da hori entzutzen doten lehelengo aldixa: nere lagun baten ahotan horixe berori somatu neban oin dala urte batzuk. Ondarrutarra gaiñera, Andoni Arrizabalaga legez: baiña Itziarren semearen portaera heroikora allegau ez izanangaittik lotsatuta.

 

"Herrixak" barkatzen ez dittuazen gauzak diraz: arpegira esan barik, baiña buelta emoten dozunian laster gogoratuko dau bateronbatek, atxilotu zinttuela bai, eta torturau bebai, BAIÑA... Esan zenduzenengaittik, edo ez zenduzenengaittik, kargua hartuta. Elkartasuna bai, baiña. Oso gogorra izan bihar da heroien eta traidorien arteko linbo horretan bizitzia; horregaittik, Arretxek hortaz berba egittiak merittu doblia daka (baitta Pituk & ciak tabu hori ikutu izanak). Bihar-biharrezkua da hori lantzia, EAE-n 4.000 (!!!) tortura kasu frogatutzat emoten dirazenian. Jente mordua, seguru, Arretxeren egoera berian.

Mamin askoko liburua

Oier Gorosabel 2021/06/23 18:37
SHIROW, Masamune. 1991. The ghost in the shell. Planeta, Bartzelona 2017.

Bufa! Umiak ekarri dau, baiña hogeigarren pajinan laga egin dau, historixiari ezin jarraittuta. Normala. Nik neuk be arazuak izan dittudaz, batez be hasieran eta amaieran (fisika kuantiko larregi), baiña osorik ulertu barik be, zati gehixenian gustau jata. Marrazteko eran batez be (gehixen, autoriak berak "landu barik" dagozela aitortzen daben zatixetan). Tipo honen unibertsuari buruz gehixago jakiteko gogua geratu jata.

Gizon arruntaren seme alaba gazteen koplak

Oier Gorosabel 2021/06/23 18:10
Blogak modan pasauta dagozela eta blah, blah, blah. Ba hara, sare sozialetan baiño zatixa errezagua eta iraunkorragua da hiru bideuok hamentxe txertatzia, bata bestian atzetik entzutzeko moduan. Xabier Lecter dibertigarrixenan lekukua, Morau & Beñardok eta Chill Mafiakuak hartuta.

"Quo Vadis, Aida?" (2020)

Oier Gorosabel 2021/06/16 14:08
Iñoiz idatzitta dakat hamen, Balkanetako gerriak lekuz kanpo harrapau ninduana. Nahiz eta "edade onian" egon (kontzientzia politikua pixkat esnatzen hasten dan unian, esan gura dot), gerria ni Valencian nenguala hasi zan, eta orduan beste kezka batzuk nittuan: ez neban jarraittu. Eibarrera itzuli nintzanian gatazkia bizi-bizixa zeguan, baiña hango parametruak ez nittuan ulertzen: gaur da eguna ez dakatela argi zer dan Serbia, zer dan Bosnia, ezta gatazkan zeguazen bando bakotxak zeren alde egitten zeban. Etara kontuak orduan: nere lagunak ni baiño informauago bazebizen be ("El Croata"-eta), ni neu ez nintzan eguneratu, eta gero dana pasau zan. Edo. Aztarna bakarrak, gure inguruan bertakotutako errefuxiatuak izan ziran; bateren batzukin harremana izan neban (pazientiak-eta), baiña hárek ez zeben pasautakuan gaiñian berba egitten, eta neuk ez netsen galdetzen. Eta halaxen, gaur arte.

Desastriak mailla batetik gorakuak dirazenian, hizkuntza periodistikuan ahalmenak gainditzen dittuez; oin dala gitxi Argentinako lagun bati entzun netsan (hárek be badakixe zeozer), kasuotan, hizkuntza poetiko-literarixua baiño ez dala gelditzen, gertatutakua adierazteko, zentzu literalenian (publikuari adittu arazi). Zentzu honetan, "Quo vadis, Aida?" pelikula honek bere helburua ondo betetzen dabela esango neuke. Kontatzen daben historixia ezin gogorragua izanda be (Srebrenicako sarraskixa), formak leunak diraz: argazkixa oso zainduta dago, pertsonak aurkeztian ez da dramatismo merkian erortzen, odolik ixa ez da agertzen; gertaera gogorrenak ikuslian buruan gertatzen dira, ez dira erakusten; eta esango neuke ez dagola beste aukerarik, ikusteko moduko pelikula bat egin nahi bada, behintzat. Halen be, kontau nahi dana ondo kontatzen da: gerra zibil baten dramia (hau be literalki: herri bereko herrittarrak alkarren kontra); gerra ulertzeko formen arteko txokiak ("danak balixo dau" vs. gerra-arauak errespetatzia); "irabazle" eta "galtzaille" kontzeptuen azpittik, zibillak beti dirala galtzaille; gerraosteko egoera bortitzak... Nere kasuan -ixa ezer ez nekixan honek- balkandarrekin enpatizatzeko, eta han gertatutakua ulertzeko gako asko aukerua emon desta. Oso gomendagarrixa, eta pelikula moduan ona. Suertia dakagu Lekeittion, holakuak ekartzen dittuezen Zinemazale Elkarte honekin!

Abixada biko bortxaketak/delituak/biktimak

Oier Gorosabel 2021/05/29 20:32
BUCES, Javier, EGAÑA, Juantxo, ETXEBERRIA, Francisco, LANDA, Jon Mirena, PEGO, Laura, PEREZ, Laura. 2018. 1968, Gipuzkoa en estado de excepción. Aranzadi Zientzia Elkartea, Donostia 2019 (1. ed errebisatua eta zuzendua).

Ezinbesteko kontsulta liburua, urte horretako errepresiñua testuinguruan jartzeko baliotsua, apropos bildutako materialak biltzen dittuana. Horregaittik -maketaziño txukunak lagundu arren- ez da irakortzeko erreza: zati batzuk irakorterrezaguak badira be (testuingurua, tratu txarren karakterizaziñua, irudi artxibua), beste batzuk hain dira exhaustibuak (erbesteratuen nundik norakuak) edo teknikuak (biktimen politiken historixia) eze, gatxa da harixa jarraitzia. Baiña, paradoxikoki, hónek atal "astunok" begittantzen jataz liburuan balixo haundixena; esate baterako, atal legalian neri gauza askok iges egitten bazesten be, ezagun da oso ondo idatzitta dagola eta liburuan muiña eta zio nagusixa ondo enfokatziaz gain ("...atender a todas las víctimas de violaciones delictivas de los derechos humanos de motivación política en atención no a quién fue el perpetrador sino a cuál fue la violación de derechos...") abogau batek "txispak" etarako detsaz, hor aurkezten dan argumentu baterixia erabilliz gero. Zorionak Aranzadiri, holako gauzak argitaratzeko ekimenangaittik.

Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 preacher.gif

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 Eibar EibarOrg Info7 Zer erantzi abertzale abittaga abortuak adela larrañaga aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna amuategi andoain antzerkia araba arantzazu aranzadi ardantza argentina_2005 armando gorosabel armeria eskola arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza chill_mafia comunitat_valenciana covid19 culineitor deba desempolving diaspora diego-rivera durangoko-plateruak egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup eusebio-azkue euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta felix_ruiz_de_arkaute galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gisasola gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza ilegales indalecio ojanguren info7 irabiaketa irati-filma irratia irun iruñea izarraitz iñigo_aranbarri jacinto_olabe jamo_savoi jendartologia jeremiah_alcalde jon-etxabe jose-antonio-uriarte juan de easo juan san martin julen_gabiria julian etxeberria kalamua kanposantuak katarain kirola komikiak koska kuku kurik-3 kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia manex_agirre maputxe markina-xemein markos_gimeno_vesga markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak mogel morau musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia ozeta paisajiak parakaidistiarenak paris patxi_gallego pedro chastang pedro gisasola polo_garat rufino sande sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urdaibai urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024 2025