Bere burua erretratatzen daben gerria
Edozein gerratan, edozein lekutan heroi/koldar/koitadu anonimuen zientoka historia gertatzen diraz egunero. Begirada zorrotzeko kronistak euren historia epiko/tragiko/komikuak harrapau leikez, eta hauxe izan zan itxuria idazle honen espezialidadia, halako baten gerriak bera be eruan arte. Zortzi kontakizun laburrez osatutako liburuxka honetan, badira batzuk alkarren kontra burrukatzera bultzatutako senidiei buruz, gerra zibilletan ohiko egoeria itxuraz. Eta, bestalde, gerrian laztasuna eta horrorian deskribapenan erdixan (Goia margolarixakin gogoratu naiz), deskribapen dramatiko oso ederrak osatzen dittu, ez retaguardiako jeneralen ikuspegittik ("oso batalla ederra izan da") ez bada eze begirada galduta, nekian mugan dagon soldaduanetik. Liburu hunkigarrixa eta errespetuz betetakua. Eta, antimilitarista xamarra.