Errolan heroian aurkezpena
Azkenaldixan, etxeko urtebetetzietan alkarri komikixak oparitzeko ohitturia hartu dogu, eta horri esker gauza oso interesgarrixak deskubritzen nabil. Kasu honetan, 11 urteko semiari oparittutako komikixa da eta, bistan danez, umiak ez dau gauza haundirik ulertu, bai ostera nagusixok. Izan be, aparteko kalidadeko biharra begittandu jata: marrazkixak bai, noski -umiari hori gustau jako gehixen: gerrak, batallak eta beste-; baiña, batez be, gidoia da ona. Ondo harilkatutakua, gertakari historikuak errespetatzen dittuanak, 1200 urtian normalak dirazen hutsuniak fikziñuakin beteta, baiña gauza plausibliekin. Pertsonajiak ondo landuta dagoz: ezagun da egilliak, liburua egin aurretik, bakotxan historixa oso bat garatu dabela, nahiz eta komikixan horren zatitxo bat baiño ez agertu, historixia kontatzeko bihar dan zatixa. Gauza bera esan leike dokumentaziño biharrari buruz: oste militarren antolakuntza, logistika, injeniaritza... ez da zitz eta mitz azaltzen, baiña bertan erakusten dirazenak -eraso-dorriak, pertretxuak, armadurak-eta- aldez aurretik ondo landuta dagozela ikusten da. Historixia oso kontsistentia da, eta interesgarrixa jakiña. Poliki-poliki, pajina bakotxa irakortzeko, ulertzeko eta kontrazaletako mapak ikusteko astixa hartuta irakortzen dana. Onen/gaiztuen ohiko kontakizunetik aparte, logika militarran -egunotan hain aktualidadekuan- ezaugarrixak bere gordiñian erakusten dittuanak; nahiz eta "gu" (saltustarrak) ondiokan ageri-agerixan agertu ez, suspensian harixak bikain manejatzen dittu aluak, hurrengo kapitulua noiz agertzeko zain geratu gaittian!
Bereziki atsegiña da datu etnografiko "hotzetako" datuak fikziño historiko plausible horretan txertatuta ikustia, hala nola jentillen/kristauen banaketia (jente bera, azken fiñian) edo Errolanen iragana (ez zan alperrik heroi bihurtu, benetako berserkerra). Atsegiña ez dogu esango, baiña interesgarrixa, baitta be, garaiko kristauak euren jangoikuan mezutik aparte zebizela ikustia (saxoien kontrako kanpaiñan, ez dabe ereitten "pakia eta maittasuna" prezisamente).
Laburbilduta, literatura historikoko lan bikaiña. Nere arrantzoz harutzago, komiki hau bere testuinguruan hobeto jartzeko balixo daben artikulua idatzi dau Igor Leturia auzokidiak, hamentxe onduan.