Negoziantiak
Gurasuen etxeko liburu bat, bizitza osuan apalian ikusi dotena, eta azaleko irudi enigmatikuangaittik (Untzaga zineko irudixen estilokua) atentziñua deittu eta atzeraka eragitten zestana. Azkenian allegau jako txandia honi be. Momentu onian gaiñera, ez da gaztiendako literaturia eta: negozio gizonak, polizia/parapolizia, abogauak... behiñ mundu horretan kakaztu danari baiño etxakoz interesatzen, eta neri interesantia egin jata. Bere garaian "El Padrino" Administraziñuakin tratuan lagundu zestan moduan, "Arlequin" honek diru kontuen gaiñeko ikuspegi interesgarri bat emon destala uste dot.
Gustora irakorri dot; baiña ezagun da sasoi hartako "best sellerrak" eta gaurkuak kodigo ezberdiñian dabizena: liburu honetan gerra hotza, petroleo arabiarran gorakadia, II Mundu Gerrako zaurixak (alemanak eta japoniarrak orduko zamekin ondiok)... Sistema informatikuen hedapenan sasoia be ba zan -ondiok konpañia haundixetan bakarrik- eta horren onerako eta txarrerako potentziala be erakutsi nahi dau liburuak; liburuan azaleko txartel zulatuak hori irudikatzen dabe.
Esandako moduan, diru eta negozio mobidillen kodiguak -hain ezezagunak neretako- pixkat usaintzia ondo etorri jata. Ez naiz OPA hostilak eta burtsa kontuetan hasiko, bistan da, baiña une eta leku honetan, gauzei beste hoztasun batekin heltzeko lagunduko destalakuan nago...
Gauza bat etxata gustau: liburu amaieran, protagonistak gaiztua ez hiltzeko erabiltzen dittuezen pajeo moral/metafisikuak. Arraro xamar gelditzen da gaiñera, liburu osuan zihar jentia akabatzeko ezelako eskrupulorik barik jokatu eta gero... Hasieran bere garaiko ajia izango zala pentsau dot, baiña gero idazliari buruzko informaziñua billau dotenian, bere konstante bat dala jakin dot; katolikuen gauzak kontizu.