15 urtetako korapilluak
Gustau jatak liburua. Gure umiak asko irakortzen juek, eta batzutan euren liburuak harrapau eta bistazo bat botatzen jetset. Oinguan, gaixa eta idazkeria gustau eta osorik irakorri juat. Ez nok harritzen 17garren ediziñua etara izanak: Osorok gai nagusixak ondo tratatzen jittuk (nerabezaroko noraeza, giza harreman korapillotsuak) baiña didaktikokerixan jauzi barik, eta nerabiei gehixen ardura detsen gaixak (lagunak, lige kontuak, parrandak...) nobelian eskeleto dirala. Desentonatzen daben gauza bakarra amaierako happy end erreza dok (baiña imajinatzen juat ezin jakola beste amaierarik emon, zeiñi zuzenduta dagon kontuan hartuta). Beraz, orokorrian oso ondo, eta gazte nerabiak etxian dakazen jentiandako oso interesgarrixa (bai eurak bideratzeko, baitta gu eurak ulertzeko be).