Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / e-gorblog / Juan Luis Landaren komiki berria: "Orreagako kronikak 1 - Errolanen elezaharra"

Juan Luis Landaren komiki berria: "Orreagako kronikak 1 - Errolanen elezaharra"

e-gor 2021/06/13 21:51
Erein-en eskutik itzuli da euskaraz argitaratzera nazioartean famatuta eta arrakastatsu dabilen gure egilea
Juan Luis Landaren komiki berria: "Orreagako kronikak 1 - Errolanen elezaharra"

Irudia: Juan Luis Landa

Juan Luis Landa (Errenteria, 1965) euskal komikigile ezagunenetako bat da. Nazioartean famatua da, eta bere marrazkien edertasuna asko preziatzen dute bere kideek zein zaleek. Euskaraz argitaratzen eman zituen lehen pausoak komikigintzan 80ko hamarkadako erdialdean, Ipurbeltz komiki-aldizkarian eta Gabai sailean, eta animazioan ere aritu zen Kalabaza tripontzia filmean. 90eko hamarkadaren hasieran Egin egunkarian zintak egin zituen pare bat urtez, eta bere hurrengo komikiek ere ez zuten euskaraz argia ikusi: 1995etik 2003ra El ciclo de Irati sail ederraren hiru album atera zituen Glénat argitaletxearekin (bigarrenetik aurrera Joxean Muñoz gidoilari zuela), eta 2000n gero jarraipenik izan ez zuen El fuerte sailaren lehen zenbakia, La cabeza del apóstol, Normarekin. 2007an El ciclo de Irati saileko laugarren albuma atera zuen, Saiak, berriz ere euskaraz Xabiroiren eskutik. Tarte horretan ilustrazioan ere aritu zen, Toti Martinez de Lezearen Euskal Herriko leiendak eta Sorginak bezalakoekin, eta hala jarraitu zuen hamarkada batez komikitik aldenduta, Martinez de Lezea beraren Nur saileko lehen 10 liburuak eta bere gidoidun 1512 in memoriam ilustratuz. Frantziako merkatuan itzuli zen komikigintzara 2016an, Dargaud etxearekin eta Raulé gidoilariarekin Arthus Trivium saila ateraz, zeinak lau album izan dituen eta guztiak oso arrakastatsuak (Frantziako salmenten lehen postuan egotera iritsi izan dira!). Eta aurten bertan hasi du Glénat-ekin bere gidoia duen Chroniques de Roncevaux saila, La légende de Roland izeneko lehen zenbakiarekin.

Bada, zein izango zen atzo nire sorpresa euskarazko lanak besterik ez dauden Ziburuko liburu eta disko azokan bere komiki berri bat ikustean! Hain zuzen ere, azkena aipatu dudan lan horren euskarazko edizioa, Erein etxearen eskutik: Orreagako kronikak 1 - Errolanen elezaharra. Segituan etorri zen zakura!

Juan Luis Landaren irudiak, bere lan guztietan bezala, ezin politagoak dira. Bereziki Saiaketik aurrera finkatu zuen estiloan eginda daude: marrazki errealistak, zehaztasunez beteak, argi-itzalekin, orrian kolore tonu bat nagusi dela... 60tik gora orri ditu lanak eta pertsonaien zirriborro eta diseinu-orri batzuk ere baditu, benetako luxua!

Eta marrazkigile aparta izateaz gain, istorioak idazten ere badaki Landak. Ez du hau lehen aldia, berak egin izan ditu lehen ere bere hainbat lanetako gidoiak: El ciclo de Irati saileko lehena, El fuerte, 1512 in memoriam... Eta horiei (zein marrazkigile soil aritu den beste lan askori) erreparatuta, argi dago oso gogoko dituela Nafarroako Erresumaren historia eta Euskal Herriko mitologia, eta ongi bai ongi ezagutzen dituela biak. Orreagako kronikak honetan ere gai ezagun horietara bueltatzen da, zehazki Orreagako Guduaren gaira, eta bai ederto bueltatu ere! Gainera, aurreko lan horietako bateko pertsonaiaren bat berriz agertuko zaigu lan honetan, ea asmatzen duzuen zein den...

Ezusteko pozgarria izan da 14 urteren ondoren Juan Luis Landaren komiki bat berriz ere euskaraz ikustea, eta are gehiago hainbeste atsegin dugun, gure historiaren parte garrantzitsua den eta ezagutaraztea hain beharrezko den gai batekin! Lehen album honetan planteamendu eta sarrera bikaina ematen zaio istorioari, eta hurrengo liburukian izango den jarraipena eta amaiera (guri gehien interesatzen zaigun partea) ikusteko irrikatan gaude!

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
e-gorblog

Egunez, Igor Leturia Azkarate pertsona arrunta da. Errenterian bizi den arrasatearra, 8etatik 17etara Elhuyarren lan egiten du eta arratsaldeak neskalagunarekin eta bere bi umeekin pasatzen ditu.

Baina gaua iritsi eta umeak lotara joaten direnean, e-gor bihurtzen da, interneteko bere alter-egoa, ziberespazioko informatikaririk komikizaleena eta komikizalerik informatikariena! Bere superbotereekin (interneteko kable-konexioa, bloglines, informatika aldizkariak, gadget-ak, komiki-bilduma, Errenteriko liburutegiko komikien atala eta batez ere bere jakinmin aseezina) eta bere superlaguntzaileak ondoan dituela (Patxi Lurra, DabilenHarria...), euskaldunon teknofobiaren eta komikiei buruzko aurreiritzien aurka burrukatzen du etengabe! Hemen duzu bere bloga: e-gorblog!

Bai, hor goiko aurkezpena superheroi batena da (ezin aproposagoa honelako blog batentzat, ezta?). Superheroia banintz zein izango nintzatekeen jakiteko the Superhero Personality Test egin nuen eta hona emaitzak:

You are Spider-Man
You are intelligent, witty, a bit geeky and have great power and responsibility.

Spider-Man
80%
Superman
70%
Green Lantern
65%
Robin
65%
The Flash
60%
Supergirl
55%
Hulk
55%
Iron Man
45%
Wonder Woman
35%
Catwoman
25%
Batman
0%
Lizentzia

Creative Commons-en baimena
Blog honetako edukia, Igor Leturiak eta beste kolaboratzaile batzuek egiten dutena, Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 3.0 Unported baimen baten mende dago (irudiak salbu).

Artxiboa
2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024
Artikulu aipagarriak

MythTV sorta
2004/11

"Pololoak" sorta
2004/11-12 - 2006/10-12 - 2007/02-03

Monoblogoa
2005/01/11

"Persepolis", xalotasunaren sakontasuna
2005/01/25

Elgetako Blogs&Beers 2005: nire inpresioa eta moblogging kontuak
2005/04/18

Firefox eta bere plugin zoragarriak
2005/05/11

"El País"-en komiki bilduma
2005/05/15

Euskarazko bi blog berri (bai, beste bi, baina hauek bereziak dira!)
2005/05/25

"Watchmen" sorta
2005/09-11 - 2006/10 - 2007/10 - 2008/07

"La cárcel de papel"-eko "Mis tebeos favoritos" saila I: 1etik 20ra
2005/11/08

"Goienkaria"-n agertu naiz
2005/12/08

Komikiak eta euskal rock-a
2005/12/14

Ruben Arozena "Ruben" komikigilea hil da
2006/01/02

Zope-rako DTML Calendar Tag produktua, euskaraz
2006/02/01

"Joyas Literarias Juveniles" bilduma, osorik eMule-n
2006/08/05

Argazkigintza eta DRM-a
2006/10/09

Paul Auster eta Euskararen Herria
2006/10/29

Angoulême sorta
2007/01-02

Gaur duela 25 urte nire bizitza aldatu zen
2007/04/23

Hergé-ren defentsan
2007/05/22

Ubuntu-ren bertsio berria, hobekuntza askorekin
2007/07/02

OLPC sorta
2007/12 - 2008/01

Guillermo Zubiaga, Marvel-eko komikilari euskalduna
2008/02/05

Asus EEE PC, ordenagailu txiki eta merkeen hurrengo sorta
2008/03/11

Agur, Ipurbeltz, agur... :-(
2008/08/04

"Café Budapest", gizatasuna eta bizikidetzaren aldeko aldarria
2008/08/25

"Arturo Erregea" serie mitikoa, Euskal Encodings-en! (beste askorekin batera)
2008/09/17

"Gazteak", beste serie mitiko bat euskaraz eskuragai!
2008/10/14

Pottokiek 50 urte!
2008/10/22

Europan ere OLPC-ren XO ordenagailuak erosteko aukera!
2008/11/12

Microsoft-en web zerbitzuetako gehienak, euskaraz!
2008/12/04

"Heroes"-en 2. denboraldia: ETB kirtenkeria errepikatzera, eta Euskal Encodings konpontzera
2009/01/23

I. Euskal OLPC Party-a, apirilaren 23an Donostiako Doka kafe antzokian
2009/04/16

Elkarrizketa egin didate 7K-n
2009/06/03

Azpiriren Spectrum-entzako jokoen azalak liburu batean
2009/10/06

Asterix, heroi garaitua
2009/10/29

"Ihes ederra", euskarazko komikigintzaren heldutasunaren konfirmazioa
2009/11/13

Pololoak 3: The making of
2009/11/22

5 urte 5!
2009/12/15

Nobela grafikoa, komikien prestigiorako ala mespretxurako?
2009/12/20

"Pololoak 3 - Atxeritoko balada", trilogiaren amaiera borobila
2010/01/13

Sinclair ZX Spectrum bat oparitu didate!
2010/01/19

Zergatik ez dudan liburu elektronikorik erosiko (gauzak aldatzen ez diren artean)
2010/01/27

Errealitate areagotua: munduaren pertzepzioa aberasten
2010/02/09

e-gorblog, "Nick dut nik" telebista saioan
2010/05/20

Sarearen neutraltasunari erasoak: Interneten izaera arriskuan
2010/06/02

"Avatar, azken aire maisua" osoa eta "Heroiak"-en lehen bi denboraldiak, Euskal Encodings-en
2010/07/22

Sistema eragileen guda berria
2010/12/14

Anubis 3.0 albumarentzat 3D animazio ederra
2010/12/27

Telebistaren benetako iraultza hemen da, eta ez da LTDa
2011/01/10

"Asterix galiarra" eta "Urrezko igitaia" berrargitaratu ditu Salvatek
2011/01/13

Euskarazko komikigintza digitalizazioaren aurrean
2011/01/27

"Ihes ederra"ren gaztelaniazko eta katalanezko bertsioak eta "Alokairuan", kalean
2011/02/20

Star Wars jatorrizko trilogia, euskaraz
2011/03/21

Sare sozialetan preso
2011/04/06

Zer dudan Steve Jobsen, edo Appleren, aurka
2011/10/14

Gaur 100 urte Adèle Blanc-Sec-en abenturak hasi zirela
2011/11/04

Euskarazko 8 komiki berri
2011/12/02

Social networks killed the RSS star?
2012/06/10