1937ko Ekaiñan 12xa.
370612 tagged map by user - Tagzania
370612: Bilboko Defentsa Hesixa etenda.
- Urrusti eta Gaztelumendi arteko tartian eraso golpista izugarrixa: 100 metroko tarte bakoitzeko, 1.000 bat obus lehertzen dira (momentu batzutan, minutuko 100 bat impaktu Gaztelumendin, Joseba Elosegi lekukuan arabera). Errepublikazalien defentsak zehetuta, soldadu golpistak sartzen dira.
1937ko Ekaiñan 11a.
370611 tagged map by user - Tagzania
370611: Bilboko Defentsa Hesira erasua.
Golpistak Morga eta Fika artetik datoz, Urkuluko gaiña hartu eta Gaztelumendirutz. 4 kilometroko tartian enfokatzen dabe erasua, eta hau da indar korrelaziñua:
- Golpisten aldetik: 150 kañoi, 120 hegazkin (Heinkel 111, 51 eta 45, Junker 52 eta 86, Dornier 17, Savoya 81, Breguet zaharrak) eta 20.000 soldadu (3 brigada: Bautista Sánchez, García Valiño eta Bartomeu generalak).
- Errepublikazalien aldetik: 4 batalloi (3.000 soldadu).
Bilboko Defentsa Hesixa
bdh tagged map by user - Tagzania
Hirurogetamar urte geruago, hormigoizko lekukuak sakabanatuta eta erdi-galduta dagoz gure mendixetan. Frantzian II Mundu Gerrako arrastuak Nazio Ondare izendatzen dabizela, gure aitxitza-amamen burruka zirraragarrixan oroigarrixak kakatan daukaguz. Ezelako babes barik, eskonbrerako hondakiñen parekotzat dakaguz eta exkabadorak edonun eta edozertarako hondatzen dittuez, ointsu Berangon gertatutako moduan.
Hurrengo argazkixak, Bilboko Defentsa Hesixaren 63 kilometruetan zihar punto desbardiñetan hartutako argazkixak dira, Frentes de Euzkadi ikerlari taldiari eskerrak.
Punta Lucero inguruan parapetuak.
Somorrostroko La Arena hondar inguruko bunkerra.
Sodupeko mendixetan ametralladora abixia.
Galdakao inguruko Erletxetako kruzian, errepidetik hur-hurrian abixa baten sarreria.
Larrabetzun, basarri baten egindako abixa ezaguna. Agintarixak ez, baiña gitxienez basarrittarrak euki dau sensibilidade historiko pizkat eta ondo zainduta mantentzen dau.
Gaztelumendiko tontor inguruan abixia.
Munarrikolandako tontorreko bunkerra.
Berangon, suntsitzen ibillittako abixetatik bat.
Punta Galeako bunker bat, gerra ostian be erabilli izan zana.
1937ko Ekaiñan 5a.
370605: golpistak Peña Lemonan; errepublikazaliak Bilbora erretiratu.
- Golpistak Peña Lemonaz jabetzen dira definitiboki. Baja asko alde bixetatik, tartian Amuategi batalloiko dozenaka soldadu, 16-17 urtekuak.
- Errepublikazaliak Bilboko Defentsa Hesira erretiratzen dira: 63 kilometrotako trintxera lerro paraleluak, potzu, tunel, hormigoi eta alanbradazkuak.
1937ko Ekaiñan 3a.
370603: Mola generala hil.
- Mola general golpistia Castil de Peones-en (Burgos eta Gasteiz artian) hiltzen da, hegazkin istripu baten. Esaten danez, Frankok prestatutako atentadua izan zan indar golpisten buru bakar modura geratzeko.
"Los talos de San Antolin"
Kaixo amigos de lo desconocido.
Gaur, Loraillan 31an, neguko azken arturun reserbak amaittu doguz etxian. Giro laiñotsua zeguan hortzmugan bitrozeramika gaiñian talua egosten hasi danian. Ez genkixan negu osuan nobedade barik egin izan dogun ekimen xume honek, sorpresa inquietante bat ekarriko zeskuala gaur. Lehen, “Las caras de Bélmez” izan baziran, oin... “Los talos de San Antolín”?
Bueno, gitxienez gure sukaldeko espirituak umore ona dakarrela diruri.
1937ko Loraillan 31a.
- Errepublikazaliak (Ertzaintza eta Marina Auxiliarra) Jose Luis Diez eta Ciscar destruktorietaz jabetzen dira. Lehengo eskifaiakin fidatu ez, eta Marina Auxiliarreko 200 kide sartzen dira euren ordez.
1937ko Loraillan 30a.
370530 tagged map by user - Tagzania
370530: Peña Lemona errepublikazaliak berreskuratu; hurrengo egunetan burruka gogorrak.
- Errepublikazaliak (Amuategi batalloia) Peña Lemona errekuperatzen dabe, eskuzko granadekin eta aurrez aurreko erasuan. Golpisten buruak (Franco eta Mola) Lemonara etortzen dira burrukia zuzentzera, toki estrategikotzat izatian. Burrukiak egunak irauten dittu, eta posiziñuak behin eta barriro pasatzen dira batzuengandik bestiengana.
1937ko Loraillan 28xa.
370528 tagged map by user - Tagzania
- 370528: Golpistak Peña Lemona okupatzen dabe.
SP-rako tranbia
Txatalka egindako liburua dok hau. Inpresionisten modura, kuadruan txaplatak ipiñitta, ustez modu kaotikuan baiña azkenian, pixkat urrinduta, formía hartzen dabenak. Ederra. Normalian nerekin etxuek funtzionatzen historixak erdi-kontatzia, ondo perfillau bako pertsonajiak edo kontakizunian hutsuniak, baiña... oinguan asmau jestak idazliak. Hau bai gustau jatak, asko. Engantxau engantxau, ez nok engantxau. Baiña bai irakurketia sentsaziño atsegiñez bete desta, oso era evocadorian. Zaharren eta gaztian mundua erakargarrixa da guztiz, nahiz eta dramatikua izan. Xabier Letek kantautako “Gure aurreko guraso zaharrak” besain ederra, gitxienez. Sentsaziño bikaiña, eta Elorriaga honen beste libururen bat irakortzeko gogua.