Iñubija I errebisatzen eta Galarregin prospekziñuan
Asteburu honetan, azkenian arrazoi desbardiñengaittik ezin izan garanez espeleosocorro praktiketara juan, gitxienez Lea eskualdian ibilli gara txiri-txiri.
Zapatuan, Iñubija I zulua errebisatzen egon gara (Galarregiko moltzua, Ispaster/Gizaburuaga). Zulo hau aspaldittik ezaguna da, Ispasterretik Ereñorutz doian estrata zaharran onduan, sorgiñendako moduko paraje umel eta zoragarrixan. GEV-ek (Grupo Espeleologico Vizcaino) esploratutzat emoten dau bere 1985ko kataloguan, 112 metro ibilli eta gero ur-sifoi baten amaitzen dala esanda. Askotan gertatzen dan modura, guk atzo hobeto begiratu eta sifoi hori gainditzeko bidia topau dogu. Soka nahikorik ez, baiña, eta hurrengo astian jarraittuko dogu exploraziñua. Kontuan hartu Iñubija I hondoko errekia Osiñeta eta Urgitxi-Ezunetatik pasatzen dan bera dala (Ispasterren hasi, eta mendi azpittik Gizaburura). Domekan, lasai-lasai ibilli gara Galarregi inguruko basuetan, eta begiratu barik be agertu egitten jakuzen zuluak eta arrakala, handik eta hamendik. Honekin konfirmatu dogu datozen urtietan garrantzi haundixa izango dabela Ispaster-Gizaburu-Aulestiko terra incognita hau arakatzia. Livingston Doktorian sasoiko exploraziñua, etxetik mobidu barik. Hau amama!
Gure blogian dozue asteburu honetan egindakuan gaiñeko informaziño gehixago (topografia/zirriborro bat eta argazkixak barne).
Betiko moduan, gogoratu gure txangoak edonori zabalik dagozela. Interesa dakanak, nahikua dau gurekin harremanetan jartzia.