Mobimendu haundiko asteburua
Asteburu hau mobimendu haundikua izan da. Zapatuan, (Iraillak 15) ekipo bat Lekeitioko Larrotegi auzuan ibilli da haitzuluak lokalizatu, erretratatu, neurtu eta topografiatzen. Beste ekipua ostera, Burrutxuganeko artadixetan ibilli da (Ereño) lezak lokalizatzen. Ekipo bixen lana oso emankorra izan da, eta katalogatutako 7 kobak materixal ugari biltzeko balixo izan desku.
Domekan (Iraillak 16) aurreko egunian Burrutxuganen lokalizatutako lezetatik batera juan gara barriro, bere sakonera haundixangaittik bertikaletako materixala biharrezkua bait zan. Bertako urak Argatxa-Osiña haitzulo sisteman biltzen dirala jakin arren, 60 metrotako sakoneratik ezin izan gara pasatu, harri eta lokatzakin tapatuta zegualako.Goiza aprobetxatzeko, Burrutxuganeko txaran prospekziño biharretan egon gara.
Datorren asteburuan (Iraillak 22-23) Argatxako axpetik gora juango gara, ekialdeko sektorian aurrera segitzeko asmoz. Gogoratu Gautegiz-Arteagako haitzulo itzel hau dala azken urtietan gure ikerketen ardatzetako bat; 4 kilometro galerixa baiño gehixago aurkittu doguz, eta exploraziñua ez da amaittu.