Riag entinak, elkartasuna basamortuan
Betiko moduan, liburu honen irakurketia atzeratu-atzeratu ibilli nok, astuna zalakuan. Titulotik hasitta, ezker abertzaleko panfleto aspergarrixan itxuria hartzen najetsan. Eta gehixenetan moduan, sorpresa majua hartu juat.
Bikila honen idazkera formia kalekua dok, zihero. Antza danez kaletarra dok, baiña hala eta guzti be basarrittarren berbeta eta irudikapen bizi-bizixan trazia jaukak bere idazkeria. Halaxe, dibertigarrixa eta “kanpetxanua” dok guztiz (oin hau esaten doten bakotxian Espainiako erregiakin gogoratzen nok, hauxe markia). Liburua baiño, egunkari forman jagok idatzitta, Saharako maratoian parte hartzera juandako 3 bidaixen kronikia edo. Eta, nahi ez dala be, eta ixa konturatu barik, txiri-txiri enteratzen da bat Saharako basamortuko biztanlien azken urtietako gorabeheretaz. Baitta bertara juateko gogua sartu be!
Gustau jatan beste gauza bat, gizon honen begi kuriosuak, edo halako inozentetasuna bere begiradan. Zentzu horretan parakaidista xamarra dok hau be, eta etxakak bape damurik bere prejuiziuak aittortu eta zela apurtu jakozen kontatzen. Nagusi-morroi konplexua, edo fronteria hiru profesiño diferentez pasatzen dabenekua, edo mendiko bakardadian zelakuak pasatzen jakozen burutik... hurbillekua somau juat gizona.