Aste trepidantia
Aste trepidantia, hauxe.
Iñubija I (Ispaster) haitzuluan egitten gabizen rebisiñuak emaitza ederra emoten dihardu. 1985an neurtu ziran 120 metruak 400 metro bihurtu dira onezkero, eta exploraziñua ez da amaittu. Eguenian, asteburura ezin itxainda "Kakalarri Komanduak" koban sartu eta 7 orduko ekittaldixan 100 bat metro barri topografiau zittuan. Atzo zapatuan, beste 7 ordu sartuta 150 metro inguru exploratu eta neurtu doguz, beti be gizakixak sekulan zapaldutako tunel barrixak ezagututa. Haitzulo ederra da Iñubija I, ariketa fisiko gogorra eta mitxelin guztiak erretzeko aukeria emoten dabena.
Gogoratu gure txangoak edonori zabalik dagozela. Mitxeliñak galtzeko interesa dakana, etorri dedilla. Hurrengo zapatuan segiduko dogu Iñubija I-en mundu barrixak deskubritzen.