Osiñetako lezan
Juan dan asteburuko mobimenduan ostian, lasaixago ibilli gara oingo astian.
Argatxako haitzuloko urteeria (Gautegiz-Arteaga) ezin izan da egin, GAES taldeko lagunak gure taladrua "bahittuta" dakelako. Horren ordez, Gernika inguruetan topografia praktikak egitten ibilli gara taldeko kide barrixekin. Izan be, datozen hilliak nahikua aktibuak izango dira Lekeitio ingurua exploratzen ibilliko garalako, eta garrantzitsua da laser, klinometro eta brujuliakin solturia eukitzia. Topautako haitzulo barrixak neurtu eta planuetan zihetz jarri bihar dira!
Bestetik, zapatuan Oxiñetako lezan ibilli giñan (Ispaster). Zulo ikusgarri honetako potzuetan, bertikalen jaitsi/igoeria praktikatu ahal izan dogu, taldeko kide barrixei erakustiaz gain. Leza honduan, Urgitxiko ubegittik (Gizaburuaga) urtetzen dabezen urak topatu doguz, eta barriro "gosiakin" geratu gara: han barruko laku illunan azpiko sifoittik pasatzia lortuko bagendu, Urgitxiko zulo ikusgarri eta luziakin enpalmatu eta espeleometrixia 5.000 metrotik gora igoko litzake... Biharbada ikasliekin lortuko dogu. Izan be, Oxiñetako lezan "espeleologia eskola" bat prestatzeko aukeria pentsatzen gabiz, bertako paso eta potzuak material inoxidable iraunkorrakin ekipatuta. Halan, espeleologo barrixak leza zirraragarri honetan trebatuko gendukez, esperientzia ahaztuezin bat eurendako. Eta bide batez, falta diran txokuak esploratu, eta igual... Urgitxikin enpalmatu!
Hauxe izan da dana. Datorren asteburuko plana: Euskal Espeleo Laguntza (EEL) taldian praktikak Kantabrian. 3 hilletik behin Euskal Herri osoko espeleologuak osatutako EEL erreskate taldiak praktikak egitten dittu. Garrantzitsua da ondo entrenatuta mantentzia, sekulan ezin leike jakin nun izango dan hurrengo istripua.
Gogoz irakurri dut aitari buruz egindako idatzi hau, arro nau seme bezala eta balio badizu asko hurbildu zara nere aitari buruz egindako pefillai. Oitak re irakurri du eta asko poztu da komentariyuaz, balio baldin badizu. Ondo segi
Riag Entinak