Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua

Ithaskun

txiko 2007/04/12 23:29

Gure aittitta Demetrio, 36ko gerra ostian geratzen jakon euskal kontzientzia apurra zapaldu bihar izan zeban, Bittorixan bizi zalako. Giro zihero erdeldunian bizitza erdixa egin eta gero, ondiok "mecánica de presisión" esaten zeban. 1899xan Eibarren jaixotakua zan.

Gaur hegoaldeko euskal irrati batian euskeraz entzundakua: “Kaixo Ithaskun Thubitharreta" (th = gaztelerazko zeta lez pronuntziau bedi).

Susmatzen dot aldaketa hau sasoi baten X soiñua J soiñura pasatu zanekuan parekua izan leikiala. Hegoaldian bebai izan zan hau: goixenola / goxenola / gojenola. Jota espainiarrak jota ingelesa (edo lekittarra) ordezkatu zebanekua.

1937ko Jorraillan 4a.

txiko 2007/04/04 22:50


370404 tagged map by user - Tagzania

370404: Durangon aide erasuak darrai; golpistak Otxandianotik aurrera egitten dabe; itxasuan konflikto diplomatikuak.

  • Golpisten hegazkiñak Durango hirugarrengoz bonbardatu.
  • Golpisten hegazkin eta artillerixiak “prestatu” eta gero, IV brigadiak Mirugain eta Kastillo, eta I brigadiak Olaeta hartzen dittuez; Otxandiano Hego eta Ekialdetik inguratuta geratzen da.
  • Golpisten hegazkiñak Otxandiano inguruko posiziño errepublikazaliak eten barik eraso. G.L.Steer kazetarixan esanetan, 12.00 eta 17.00ak arte bataz beste 40-55 hegazkin egon dira Otxandianoko zeruan erasuan, Gasteizen txandakatuta.
  • Errepublikazaliak Otxandianotik erretiratzen dira Barazar, Zumeltza eta Urkiolara, 400 hildako eta hainbeste materixal atzian lagata. Golpistak okupatzen dabe Otxandiano.
  • Golpistak (Franco) Bilbo itsasoz blokeatzeko agindua emoten dau. Britainia Haundixak eta Frantziak ez dabe onartzen, eta egun horretan bertan gertatzen da lehelengo istillua: Galerna eta Almirante Cervera golpistak Thorpehall merkante britainiarra geratzen dabizela, 3 destruktore ingeles datoz babestera eta Bilbora heltzen da.

1937ko Jorraillan 3a.

txiko 2007/04/03 10:00


370403 tagged map by user - Tagzania

370403:

  • Frentia Murugain, Asensiomendi, Albertia, Motxotegi, Oketa eta Gorbeiatik pasatzen da, 25 kilometruan.

1937ko Jorraillan 2xa.

txiko 2007/04/02 23:32


370402 tagged map by user - Tagzania

370402:

  • Golpisten hegazkiñak Durango bigarrengoz bonbardatu.

1937ko Jorraillan 1a.

txiko 2007/04/01 02:00

370401: errepublikazaliak Heinkel bat eraitsi.

  • Errepublikazaliak Legion Condorreko He51 bat eraisten dabe; Eskoriatzan jausten da, Zarimutz auzuan, Arzabolako basuan. Pilotua (Wilhelm-August Blankenagel, J88 kaza-taldeko tenientia) parakaidasian salto egin eta gero suizidatu egitten da.


370401 tagged map by user - Tagzania

1937ko Epaillan 31a

txiko 2007/03/31 10:00

370331: golpistak Bizkaiko erasua prestatzen; Durangon bonbardaketa gogorrak, eta Otxandiano lurrez eta aidez eraso.

  • Errepublikazaliak Bilboko portuko sarrerako mina garbiketia amaittu.
  • Golpistak (Aviazione Legionariako 40 hegazkin eta 128 artillerixa pieza) Durango bonbardatu, Bilbora bidia libratzeko: frenteko posiziñuak, komunikaziñoko bidegurutziak, inguruko herrixetako kuartel eta aginte-postuak eta herrixa bera erasotzen dira bortizki 289 hildako eraginda.
  • Errepublikazaliak Otxandiano defendatzeko “Mekoletako defentsa-lerrua” dauke, gotorleku nagusixak Motxotegi, Kastillo eta Mirugain dirala.
  • Golpistak Otxandiano artillerixa eta hegazkiñekin gogor bonbardatu (98 tona bonba eta 45.000 ametralladora kartutxo). I Naparruako brigadiak Legutianotik urten eta Albertia, Maroto eta Jarindo mendixak eraso eta hartzen dittu (bertako gotorlekuetako planuak eskutan, Goikoetxea salatarixari esker). IV Naparruako brigadiak Lenizko baillaratik eraso.


370331 tagged map by user - Tagzania

Juan San Martinen antologia. Eganen argitaratuak.

txiko 2007/03/17 21:15

Oier San Martin tokaio eta umetako auzokidiak egindako bilduma honetatik, eta berari tokatzen jakonangaittik... Ezin heban erratak korrejidu gitxienez? Testu orijinalak errespetau biharrez, errata eta guzti (eta ez gitxi) ekarri dittu izperringi eta aldizkarixetatik.

Antologixa bat dan neurrixan, hainbeste gai jotzen dira artikuluetan, batzuk interesekuak eta bestiak ez hainbeste. Baiña, orokorrian, gustatzen jata gizon honen estilo zatikatua, inbestigadore polifazetikuari tokatzen jakon moduan. Eta tarteka, exploradoriandako urre pipittak emoten dittuana.

Eibarko Agirre medikuak, Antxon Narbaiza.

txiko 2007/03/17 21:15

Etxakixat “Eibarko kuadernuak” bildumian baldintza bat izango dan erdi euskeraz erdi erderaz argitaratziana, edo autorian manixa partikularra, baiña nere partez behintzat nahikua irritantia eresten detzat argitaralpen klase honi. Testu gehixena errepikatuta dago, baiña zati gitxi batzu ez: horretara, dan-dana irakorri nahixan ibiltzen bahaiz esan leike liburua birrittan irakorri biokela.

Tira. Hori alde batera lagata, oso atsegiña izan da Agirretarren barri izatia. XIX mende erdi parteko Eibarko girua pizkat ezagutzia batetik (Vicente Agirre zaharran bizitzan), eta XX mende hasierako detalle gehixago jakitzia (Ciriaco Agirren sasoian). Oin arte gure bisabuelo Akilinon parteko historixak nekixazen bakarrik, eta politta da haren kontenporaneuen kontuak jakitzia be, baitta arerixo politikuena be, pizkaka pizkaka danon artian sasoi hartako girua kolore desbardiñetako pintzeladez osatuta.

Herriko berbetian aldaketian detalle interesgarri batzu be: “zuek zara” moroko formak dira nagusi Agirre zaharran denporan, 1860 aldian. Bizkaiera kutsu haundixagua bebai (“-gaz”, “handi”), ondiok abare gipuzkuarren eragiña igarri barik antza...

Graffiti haboro

txiko 2007/03/14 21:58

Agur Xanpol! Heben ditutzü igaran igandian aiphatü zonbait graffiti. Alerik interesatzen bazaizü, erran niri eta eramanen zitüt.

Ondarroan (Bizkaia), hipermarché baten kuntre.

Angelun (Lapurdi). Graffiti handiago baten amiñibat.

Bidarten (Lapurdi).

Elorrion (Bizkaia). "Oroimena, duintasuna eta borroka", Francok hildako azken presoak orhoitzeko.

Azken hirurak Oreretan (Gipuzkoa). Lehenik, ber muralaren bi bista: militante baten orhoimenez eta "Gaztaño errepublika independientea" (Gaztaño quartier horren izena düzü); hirurgarrena, presoen fabore.

Hau Intxorta mendi püntan, Elgetan (Gipuzkoa). Intxortan alimaleko batailla agitü züan 1936ko Gerla Zibilean, eta eüskaldünak irabazi.

Eta azkenik hau Lezon (Gipuzkoa). "Kultur jarduera libre" (liberté d'action culturelle).

1937ko Epaillan 12xa.

txiko 2007/03/12 10:00


370312 tagged map by user - Tagzania

370312: Donostia boua hondatuta.

  • Donostia boua Arcachonetik urten, baiña barriro aberixatzen da eta La Pallicen sartu biharra dauka; hor geratuko da Urrirarte, eta gero errepublikazalien artian burrukatuko dau.

Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 preacher.gif

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 Eibar EibarOrg Info7 Zer erantzi abertzale abittaga abortuak adela larrañaga aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna amuategi andoain antzerkia araba arantzazu aranzadi ardantza argentina_2005 armando gorosabel armeria eskola arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza chill_mafia comunitat_valenciana covid19 culineitor deba desempolving diaspora diego-rivera egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta felix_ruiz_de_arkaute galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gisasola gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza ilegales indalecio ojanguren info7 irabiaketa irati-filma irratia irun iruñea izarraitz iñigo_aranbarri jacinto_olabe jamo_savoi jendartologia jeremiah_alcalde jon-etxabe juan de easo juan san martin julen_gabiria julian etxeberria kalamua kanposantuak katarain kirola komikiak koska kuku kurik-3 kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia manex_agirre maputxe markina-xemein markos_gimeno_vesga markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak morau musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia ozeta paisajiak parakaidistiarenak paris patxi_gallego pedro chastang pedro gisasola polo_garat rufino sande sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024