Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua

Los pazos de Ulloa

Oier Gorosabel 2008/01/11 20:15
Emilia Pardo Bazán

 

Amaieria pizkat apurtzailletxuagua eskatzen zeban arren, nobela bikaiña. Iruntsi egin juat, irakorri baiño gehixago. Haundiki ruralen mundu dekadentian islada zoragarrixa dok, zaporez betetakua, eta zati haundi baten ume eta emakumien ikuspegittik hartuta dago: sukaldia, su bajua bere trebede eta laratzekin, mahaixan azpikaldia, jauntxuen nahi-ta-ezin eta nekazarixen bizibiharra, promiskuidadia... Limioso jauregixan hondamendixan barri emotia zirraragarrixa zan, jauntxua bere jaikixakin gaur egunian ruinatzat hartuko genduken etxetik pasiatzen, lurreko oholen artetik korta illuna ikusten dala... Haundiki feudalak eta euren mendeko/esklabuen arteko harreman basatixa be ederto erakusten da (“Los santos inocentes” pelikulan baiño hobeto), eta errealidade benetakua danez, harrigarrixagua egitten dau gaur egun. Ikusten da idazliak ba dakixala zeozer honen gaiñian: galiziar aberatsa, Madrillen bizi izandakua... hala eta guzti be ez daka Carlos Alonso Mendizabalek dakan servilismo eta gaztelarrari miresmena, eta ez da hain “coshqueria” galizierazko berbak sartzen badittu be (asko eskertzen da).

Devuelve la bicicleta

Oier Gorosabel 2008/01/10 05:55
Hamen dakazue Eibarren 1996 inguruan agertu zan kartel autoexplicativua. Ez dau komentarixo asko bihar, ez. Ermuko tipo xelebre batek egindakua da, sasoi hartako Gazte Asanblada inguruan ezagutu nebana. Ez dakigu ia bizikletia topau ete zeban...

Gauzak bere lekuan

Oier Gorosabel 2008/01/10 03:55
Estoldetan jentia torturatzen dala ba genkixan; oinguan baiña, badirudi jente gehitxuago enterau dala.

Uruguayeko izperringi baten agertzia, tira, ulertu leike; baiña El Diario Español moroko egunkari batian... Etxakixat zer pentsau. Bildurra dakat nik, oin batzu ez ete daben hasiko torturian zillegittasuna defenditzeko kanpaiñia: "Jakiña torturia biharrezkua dala; bestela zelan konfesauko dittuez ba euren kulpak?".

Aljubs, Maulets, Botiflers eta erregiak buruz behera

Oier Gorosabel 2008/01/09 00:07
Xativako gazteluan; moruak exterminauta, kristauak euren artian burrukan hasi ziranekua, eta... "a la merda'l Borbó!"

 

Goizian, Xativako gaztelua. Ikasle denporan ikusi baneban be, ez nintzan ixa ezekin be akordatzen. Batetik orduko neskalagunakin etorri nintzalako (“mi primer amor”) eta buruan beste gauza bat eukiko najuan, kontizu; bestetik, ordutik hona errestaurauta ei jagok. Kuriosua dok hori: Xativako gaztelua Pais osoko famosuena izango dok, bere historixiangaittik. Horregaittik asko “zaindu” juek historixan zihar, eta horren barruan kokatu biha’juagu XX mende hasieran egindako restauraziño aboziñaua. Orduko moda erromantikuari jarraittuta, pareta zaharrak berreraiki, “itxura zaharreko” eraikin barrixak egiñ eta plaka batzu jarri zittuezen handik eta hamendik. Aborto bat, Butroe, Xabier, edo Arteagako gazteluen estiluan. Halaxen ezagutu najuan nik, eta ez da arrarua orduko bisitta ha burutik zihero borrauta izatia onezkero.

 

Oiñ ostera, gozatu haundixa hartu juat: azalpenak askoz be osuaguak dittuk. Ruinak zainduta jagozak, baiña ez berreraikitta. Inguru guztia hartzen daben ibilbidiak jagozak (Xativako gaztelua ikaragarri haundixa dok, Kalamu osua fortifikauta balego lez). Museo modura hartuta dagon partia be, nahikua ondo integrauta jagok. Muralletatik kanpo, erromatar sasoiko urtegi batzu (“aljub”, balentziar eta arabiarrez), enkofrau deigarri batekin. Gauza txar bakarra, atia zaintzen topau dogun txakur antiajoduna: ¡jarri egin bihar dok halako pertsona desatsegiña, gero, museo bat zaintzen!

 

Xativan be ba dago beste xelebrekeri bat. Bertako museuan, Felipe V erregian erretratu bat jagok horman txintxilizk... buruz behera. 1707 partian, Austriatarren leiñuak, Bourbon frantziarrekin burruka latzak izan jittuezen, zeiñek Espaiñiako erregetzia eskuratu. Burruka horretan kristolako triskantzak gertatu zittuan, Herrialde Katalanetan zihar batez be.  Austriatarren alde jarri ziran gehixenak nekazarixak zittuan (“maulets”) eta jauntxo aberatsak (“botiflers”) Borboidarren alde urten juen. Guda horretan egon zan batalla garrantzitsuenetako bat Almansakua izan zuan, eta horren inguruko mobimentuetan Xativa oso modu basatixan suntsittu eta erre egin ei juen. Harrezkero hamengo jentiak goguan gordetzen jok eurentarren purruta, eta ba dittuk hainbeste arrasto ondiok: “A la merda el Borbó!” da jente askok topa egitteko erabiltzen daben lelua; eta Xativako Udalian, euren herrixakin egin zeben triskantziangaittik behin baino gehixago eskatu jetsek Bourboidarrei barkamen eskari ofiziala egitteko. Hori ez daken bittartian, Felipe V-ren erretratua buruz behera eukiko ei juek.

 

Arratsaldian, bazkari ederra “etxian” (paellia) eta sobremesa amaittueziñezkua afalordurarte –beheko suan  xarmia, hiru ordu bai egon nok berari begira, egurrak ipiñi eta kendu-.

A la vall de Seta / "The culp was of the moors"

Oier Gorosabel 2008/01/07 23:09
Parakaidistia gaztelu baten, diskutitzen, errota baten, Al-Azraq'en herrixan, eta herri mortu baten dabil; bide batez, komentario orakularrak egitten dittu interkulturalidadia, garbiketa etnikua eta historixiai buruz, kultureta estiluan.

 

Goizian Castell de la Costurerara juan gaittuk, beste izenez Castell de Seta.

Gorutzkuan, diskusiño zahar baten engantxatu gaittuk hiru lagunak. Izan be, gehixenetan neu ibiltzen nok gidari lekuetan; eta jakiña, galdu be nere erruz galtzen gaittuk: eta hau sarri leporatu izan jestek. Kontua dok, mendi gidarixa, itxasontzi bateko pilotua lakua dala. Honek erantzukizun osua hartzen jok biajian, eta erabagixak bere gain egoten dittuk. Ezin dok ibilli bidegurutze bakotxian asanblada bat egitten, ia eskumatik edo ezkerretik juango garan. Bide zuzenetik juatian –eta gehixenetan hala izaten dok- ez dok ezer pasatzen, jakiña, danak pozik. Konfundidu edo galtzian etortzen dittuk entzutekuak... Baiña nik asmauko juat edo konfundiduko nok, eta ondorixo guztiak nere gain hartuko jittuadaz. Eta asmatzen dotenian eskertzak jasotzen ez dittudazen modura, etxaukat zetan barkamenik eskatu bihar bide okerrik hartuta. Azkenian, konklusiñua: nik “hamendik dok” esaten doten bakotxian “hamendik dala uste juat” moduan hartu bihar dok; eta era berian, taldeko bateron batek pisuzko arrazoi bat badaka “hamendik ez dala” esateko, bere arrazoia azaldu eta defendatu egin bihar jok, bestiak galdetzeko zain egon barik.

 

Herrialde hau dana gazteluz beteta jagok, frente militarra izan zaneko oroitzapena. Asko oso ondo zainduta jagozak; baiña zisko eginda dagozenak be ba jaukek bere zera. Jostunan jauregi hau Balones herrixan dagon gaztelu txiki bat dok. Jatorriz musulmanen “alqueria” bat izan zuan, XIII gizaldixan Aragoiko Jaume I erregiak konkistau zebana; gero moriskuak bizi izan ziran bertan, XVI gizaldiko “garbiketa etnikora” arte. Gaur egunian dagozen arrastuak fuerte txiki batenak dittuk, 5-7 gizoneko guarniziño batekua, eta oso desmantelauta jagok. Baiña argamasa sendua, enkofratu zaharran markak, sasoi arabiar eta kristauan desbardinttasunak... ederto ikusten dira eta errespetua emoten juek. Costurerian dorre bixak ezki, erromero, almendra eta azeittuna arbolen artian talaixa parebakua dira Seta haran osua ikusteko.

 

Zugaitzen artetik Errota zaharran parke rekreatiboraiñok jaitsi gara. Bidian bertako lur berezixa ikusi ahal izan dogu, “tap” izeneko marga bigun-zurixkia. Errotara helduta, sorpresa eskasa: oin dala 10 bat urte ezagutu neban errotia antzera jagok, txartuago hobeto esanda. Parkia egin juek, bai; banko, mahai eta zibili-zabuluak jarri jittuek ingurua atsegin bihurtzeko-edo; baiña errotia konpondu biharrian, sare metalikoz inguratu juek “umiak bertara ez sartzeko”. Ruinak oso hondatuta jagozak eta bertatik ibiltzia arriskutsua dok, bai; baiña danok dakigu sare metalikuak pasatzen, eta hamengo umiak be ez dittuk tontuak. Gaiñera, ¿ze zentzu jakak ruina baten onduan parke bat egittiak, herri guztietatik aparte? Hobe izango lajeukiek hamen gastautako dirua errotia kontsolidau eta anteparia, bolua eta bestelako partiak garbitzen gastau izan balebe. Hamengo jente pillo batek martxan ezagutu daben errotia gaiñera...

 

Eguardixan, Alcala herrixan picadeta bat bazkaldu juagu. Herri txikixa, enkantuduna, hatx baten inguruan egindakua. Hatx horren gaiñeko etxiak, Al-Azraq kalifian jauregiko basamentuetan eginda jagozak, euretako bat  gazteluan torre bat aprobetxatuta (“Torre de la Donzella”).

Mohammad Abu Abdallah Ben Hudzail al Sahuir hamen bertan jaixo zan 1208xan, eta Al-Azraq gatxizena jarri zetsen begi urdiñak zittualako. Aitta musulman eta ama kristaua ei zittuan, eta Errekonkista sasoian Valenciako Erresumako hegoaldeko kalifa garrantzitsua izan zan. Kristauak sartu ziranian, ez zittuezen bertako biztanle musulmanak bialdu –etxaken interesatzen, eurak baiño askoz aurreratuaguak zeguazen eta-. Al-Azraquek be, Jaume I-guakin tratu bat egin eta bertako jauna izaten jarraittu juan. Baiña kristauak antza, ez zeben oso zuzen jokatu herrittar musulmanekin eta Al-Azraq hiru bidarrez matxinatu zan Aragoiko Erregian kontra: lehelengua 1244an; bigarrena 1248an (burrukak 10 urte iraun zeben eta Jaume I akabatzeko puntuan egon zan; azkenian galdu eta desterrau zeben), eta 1276xan. Azken aldi honetan herrittarrak deittuta etorri zan, kristauen bidegabekerixekin erreta. Alcoi setiatuta zekala, Xativatik etorrittako gudari “komando” batek hil juan.

 

Alcalatik L’Atzuvietako herri mortura juan gaittuk. Moriskuak bizi zittuan bertan. Kristau eta musulmanak, itxura eta hizkuntzaz ez zittuan oso desbardiñak izango; lehelenguak Aragoi-Kataluñatik etorri barrixak, bigarrenak, 500 urte bertan zeroienak, danak gizaldi eta gizaldixetan zihar alkarrekin hartuemon asko izandakuak. Baiña XVII mendian, kristau atzeratuak harrotu eta “moro-úsaña” zekan guztiakin akabatu nahi izan juen. Ordurarte be ez zittuan ondo-ondo portau –gogoratu Al-Azraq- baiña ordutik aurrerakua matarrasa bat izan zuan. Orduko musulmanak askoz be irekixaguak zittuan, kristau fundamentalistak baiño; oiñ alderantziz-edo, zelan aldatzen dan mundua orraittiok.

 

Horretara, L’Atzuvietan bizi izan 17 familixak 1609xan kanporatu jittuezen, eta kristau kolonuak sartu zittuan. 100 urte geruago barriro hutsik geratu zuan, eta bakarrik korrale batzu erabilli izan dittuk animalixak gordetzeko. Oin dagozen ruinak, beraz, musulmanen etxura eta sasoikuak dittuk. Bere istorixa tristiaz aparte, lekua bera xarmangarrixa dok; etxiak zehe-zeheiak dittuk, eta musulman normalen bizimodua irudikatzeko balixo jok. Dana ez zan kalifia eta erregia...

Illuntzian Cocentainara, probisiñotan: altramussak, alkaparroiak, potrota eta sobrasadia. Supermerkau zaratosuan nahikua agobixau egin nok, herri txikixen lasaittasunera eginda. Baiña tira, lortu juagu nahi genduana eta zati baterako izango juagu Valenciako jenero nahikua tripia betetzeko.

200 metro gehixago Trakamaillen

Oier Gorosabel 2008/01/05 18:55
Asteburu honetan, emaitza "jugosua" izan dogu. Oin dala aste bi hasittako desobstrukziño lanekin amaittuta, Amorotoko Oleta auzoko Trakamaill ubegixan gora 200 metro gehixago egittia lortu dogu. 6 metroko desnibel baten geratu gara materixal faltiangaittik, baiña kobiak ba darrai. Urten orduko hurrengo egunian etortzeko planak egitten hasi gara...


Oleta map - Tagzania

 

Dana dala, datorren asteburuan ez da izango, lanpetu xamarrak ibilliko garalako beste gauzetan:

  • Zapatuan, Lekeition ibilliko gara Inzuntza I haitzulo ezaguna topografiatzen. Koba erreza eta ikusgarrixa, aukera ona hasi nahi dabenandako (etorri nahi dabenak, eguena orduko abisatu bihar desku).
  • Domekan, San Pedro Busturiko haitzuluan bisitta gidatua egingo dogu. Tamalez honetara ezin da beste iñor apuntau, 60 pertsona sartuko doguz 20 laguneko 3 txandatan eta ez da beste iñor kabitzen.

 

Potrota

Oier Gorosabel 2008/01/04 19:10
Alacanteko Ontinyent herrixan egitten dan hestebete bat da; beste iñun be ez da egitten. Txarrikixa dok: papadia, mihiña, muzturra, bihotzakin egitten dok, eta Mediterranear gusto sakona jakak piparbaltza, ultzia, nuez moskadia eta kaneliari eskerrak. Heste lodixetan sartu eta ederto gorde leike toki legorrian, frigorifikorik kanpo. Oso koipe gitxi jakak gaiñera.

 


Zeuk hunkitzen dozu tra-la-la neuria

Oier Gorosabel 2008/01/03 19:25
Profeta bat sortu da Österreich eremuan. Ingles pixkat jakin egin bihar da Güntherren mezuaz bere osotasunian jabetzeko, baiña bestela be nahikua ulertzen da. Zihur nago bideo hau ikusi eta gero, ez zariela pertsona bardiñak gehixago izango.

Herri girua

Oier Gorosabel 2008/01/03 09:35
Valèncian be pelotan jokatzen da, herrixetan ezker paretak, trinketak eta "joko luzia" dagoz eta bertako azeittunen zukua ekarriko dogu etxera.

 

Goizian nasai asko lo egin. Armosu eder baten ostian pasiadia itturrixetatik, azeittuna arbolak ikusi, Anek galdetuta hamengo basarrittarren kezka eta bizimoduan ziheztasunak jakin. Trinquet bat ikusi goiko kalian; uste baiño zabalduago dago “joc llarg”, nahiz eta azkenaldixan ikusle eta jokalari gazterik ez egon.

 

Bazkalduta, Millenako kooperatibara orixotan juan gara. Ona eta prezio onian. Lekeitxion jango doguzen tostadak beste zapore bat izango dabe aurrerantzian. Gero, Cocentainara txikiteuan; herri ikusgarrixa, historiaz beteta. Zelako gaztelua herri erdixan!

Pange lingua gloriosi / corporis mysterium...

Oier Gorosabel 2008/01/02 09:35
Aste honetako Aittitta Raduga saiuan, Arrakala Irratijan bertso famatu hauen barri izango dogu. Akinotar Tomassok XIII mendian sortu zeban eresi hau, zeremonia katoliko baterako. Erlijiño exotiko hau Euskal Herrira progresiboki sartu ahala, elizetan kantatzen hasi zan eta hala ezagutu zeben gure arbasuak, latiñez, entzungo dogun gregorianozko bertsiño orijinalian (esaten danez, Julius Caesarren omenezko militar-doiñu baten oiñarrittuta dagona).

 1800 aldian, Eguesibarreko Joakin Lizarraga abariak egindako euskerazko bertsiñua be entzungo dogu. Gero, 1980 hamarkadan Mocedades musika talde bilbotarrak etaratako aldaeria -biharbada ezagunena-. Eta azkenik, urte batzu geruago Xabier Amurizak eta Oskorrik egindako bertsiño “sakrilegua”, euskeraz hainbesteko tradiziñua daken sasi-latiñezko otoitzetan oiñarrittuta.

Aittitta Raduga, zuen osasun espiritualaz arduratzen dan irratsaio bakarra.

Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 preacher.gif

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 Eibar EibarOrg Info7 Zer erantzi abertzale abittaga abortuak adela larrañaga aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna amuategi andoain antzerkia araba arantzazu aranzadi ardantza argentina_2005 armando gorosabel armeria eskola arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza chill_mafia comunitat_valenciana covid19 culineitor deba desempolving diaspora diego-rivera durangoko-plateruak egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari eskorbuto espeleologia etxebarria eup eusebio-azkue euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta felix_ruiz_de_arkaute galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gisasola gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza ilegales indalecio ojanguren info7 irabiaketa irati-filma irratia irun iruñea izarraitz iñigo_aranbarri jacinto_olabe jamo_savoi jendartologia jeremiah_alcalde jon-etxabe jose-antonio-uriarte juan de easo juan san martin julen_gabiria julian etxeberria kalamua kanposantuak katarain kirola komikiak koska kuku kurik-3 kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia manex_agirre maputxe mariola-reigosa markina-xemein markos_gimeno_vesga markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak mogel morau musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia ozeta paisajiak parakaidistiarenak paris patxi_gallego pedro chastang pedro gisasola polo_garat porrot rufino sande sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria txarli-gracia ugaroia umeologia urberuaga urdaibai urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024 2025 2026