Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua / Diasporatik hartzera

Diasporatik hartzera

txiko 2007/11/21 22:50

Euskal diasporakingo nere interesa, hango senidiak topau nahi izatetik etorri zan. Urtietan zihar, 1910 inguruan gertatutako haustura ha lilluragarrixa izan da, lehelengo gure aittitta Demetriondako, gero tio Felixendako, gero aman lehengusu Victor Marindako, eta azkenik neretako. Bestiak egindako ikerketak korroborau nahi nittuan, eta internetak emoten zittuan aukeretaz baliatuta, zubi transatlantiko bat osatu. Helburu hori lortuta dago , eta ni pozik zentzu horretan.

Horixe izan zan Diaspora Vasca Elkartian sorkuntzan parte hartzera bultzatu ninduan motibaziño nagusixa. Haxe lortutakuan epeldu egin da nere partehartzia eta interesa, eta gaur egunian “asetuta” nago euskaldunez, nahiz eta ondiok hartuemonen bat mantentzen doten. Dana dala, 1997tik hona egindako ibilbide luzian gauza on asko jaso eta ezagutu dittudaz, eta nere parakaidista begixak kuriosidade haundiz deskubridu dabe denpora guztian guri begira dagon euskaldunez betetako mundu bat.

Euskaldun izate hutsak ez nabelako erakartzen, aspertu naiz euskal diasporaz. Baiña parakaidistia beste lekuetara begira jarri dan arren, ikasittako guztiaz pizkat gogoratu nahi da.

Hasieran, asko ardura ninduan euskal gatazkiak. Eta horregaittik, lilluraz beteta ikusi neban euskal diasporian ahalmen bat: gure alderdikerixen gaiñetik begiratzeko kapazak ziran, gure alkar ezin ikusixa gaindittu eta ideologietaz gain kolaboratzeko kapazak ziran, gatazkian konponbidia helburu. Artian, EAJ zan nagusi atzerrixan eta euskal etxietan “ez zan politikaz berba egitten” , beste modu baten esanda, EAE-ko politika ofizialaz bakarrik berba egin zeikian. Josu Legarretaz aparte beste euskal mundu bat zabaltzen zala azaltzia bihar lilluragarrixa izan zan; jente askori kendu gentsan zapixa begixetatik, eta horixe izan zan sasoirik ederrena. Diasporako euskaldun autonomuak sortu ziran, kritikuak, alderdi bateri bez ez zetsenak mon egitten, eta horren ordez danei entzuteko prest zeguazenak.

Egoera honi erantzunda, kezkia sortu zan ordurarte norabide ideologikua (boto-emoille asko) eta ekonomikua (subentzio asko) manejatu izan zebenen partez. EAJ-k mobimenduak egin zittuan. Izperringietan gero eta gehixago agertzen hasi ziran diasporako euskaldunak, eta alderdixak beti alderdi, bakotxak bere terrenora erakarri nahi izan zittuezen. Ezker abertzaletik be, indar dexente bideratu zan Ameriketan proselitismorako.

Gaur egunian, hasierako euskaldun autonomo asko – gehixenak- tamalez alineauta dagoz. Hasierako ikuspegi kritikua, “extralurtarren” begirada gardena, nahikua kakaztu da eta esan geinke Euskalherriko panorama politiko gaiztotua diasporara aldatu dala, bere aje guztiekin . La Plata ibarrera bai behintzat: hortik kanpo – EEBB, esate baterako- ondiok EAJ eta “euskal etxietan (Alderdikuaz aparteko) politikarik ez” lelua dalako jaun eta jabe.

Esan biharko dot bebai, bere kasa pentsatzen daben euskaldunen faltan, nahixago dotela polarizatutako euskal diasporia, monopolizatutakua baiño.

Kulturalki sorpresak hartu nittuan be. Argentinako euskaldunen artera juan nintzanian, atzera eragitten zestan haraiñok juan eta txistu eta tanboril artian ibilli biharrak. Eta hainbesterako ez zala deskubridu neban: festa momentuetarako euskal gauzen inguruan biltzen baziran be, eurak argentinarrak ziran, hango gizartian muiñ-muiñian integratuta. Eta horixe interesatzen jatan gehixen neuri.

Han egon nintzanian be, izan zan Eusketxen sorreria. Modu sinplifikatu baten esateko, “Laurak bat” euskal etxe zaharrian inkomodo bihurtu zan kulturalki –ez politikoki- oso aktibua zan talde bat (Euskaltzaleak) eta handik bialdu egin zittuezen . Funtzionario alperren artera biharra egitteko gogodun bat datorrenian legez, mobbing puruena eginda kanporatu zittuezen –alokairua hirukoiztuz, “corralituan” epokan-. Baiña... zorixonez, esan biharko dogu. Izan be, gaur egunian Eusketxe erakunde independientia da eta oso bizixa . Ixa-ixa, lastria kentzia legez izan da: Laurak Bat, diru asko euki arren, momiaz betetako soziedade bat baiño ez dalako. Ostera, Eusketxek lamaikorik ez daka baiña jente gaztez irakitzen dago, dinamismoz. Buenos Airesetara jausten dan edozeiñendako erreferentzia puntua da.

Eurak bisittatzeko aukera ona izango da Abenduan 3an ospatuko daben Euskeraren Eguna . Gure kulturaz eta hizkuntzaz egarri dagon jente asko topauko dozuez, eta handik zihar bidaiatu bihar badozue bidelagun paregabiak.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 preacher.gif

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 Eibar EibarOrg Info7 Zer erantzi abertzale abittaga abortuak adela larrañaga aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna amuategi andoain antzerkia araba arantzazu aranzadi ardantza argentina_2005 armando gorosabel armeria eskola arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza chill_mafia comunitat_valenciana covid19 culineitor deba desempolving diaspora diego-rivera durangoko-plateruak egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup eusebio-azkue euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta felix_ruiz_de_arkaute galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gisasola gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza ilegales indalecio ojanguren info7 irabiaketa irati-filma irratia irun iruñea izarraitz iñigo_aranbarri jacinto_olabe jamo_savoi jendartologia jeremiah_alcalde jon-etxabe jose-antonio-uriarte juan de easo juan san martin julen_gabiria julian etxeberria kalamua kanposantuak katarain kirola komikiak koska kuku kurik-3 kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia manex_agirre maputxe markina-xemein markos_gimeno_vesga markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak mogel morau musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia ozeta paisajiak parakaidistiarenak paris patxi_gallego pedro chastang pedro gisasola polo_garat rufino sande sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024 2025