Quousque brasa
Jorge Oteizan biharra, trayektoria bitala eta idazlanak astunak, aspergarrixak eta ulertueziñezkuak begittantzen jataz. Izperringietan-eta beran gaiñeko artikulu edo zeren bat irakortzen dotenian beti geratzen jata sentsaziño bera: burutik eginda zeguan tipo bat, maniatikua, antipatikua eta inkoherentia, adoratzaille masa akritiko batek inguratu eta babestuta.
Onartzen dot hau ganora haundirik bako komentarixua dala. Askok esango deste: ia zein naizen ni halakorik esateko, ez dotela bere Obria ondo ezagutzen, ez naizela kapaza Artia ulertzeko... eta seguraski hala da. Baiña nahiz eta halakorik esatia Euskalherriko Hegoaldian ixa pekatu mortala dan, nik kriston gogua nekan esateko. Hala.
Bere sasoixan Quesque Tandem-a leitu najuan. Ez najuan ezer adittu, eta posturia egingo najeukek inork ez dabela ezer konprenitzen. Orduantxe pentsatzen najuan "itxuria, ez nok bihar beste inteligentia", oin bajakiat idazlia ez zala behar beste argixa.