Goierrixa lurpetik ziharkatzen
Aste honetan, Ispasterko Iñubija I haitzuluko esploraziñuak aurrera jarraittu dau. Amildegixan topautako erreka printzipaleko topografixa lanetan ibilli gara, neoprenoz forratuta. Aurretik uste genduan moduan, sifoietan amaittu da ibilbidia, Esmeitxu basarri azpixan (70 metro lurpeko sakoneran) eta hurrengo pausua sifoiok eskaladekin gainditzia izango da, altura haundiko geletan dagoz-eta.
Bestalde, Ondarruko erakusketa arrakastatsuan ekittaldi osagarritzat, domeka gabian "Lurpeko mundura leihatilla bat" hitzaldixa emon dogu Guzur Etxian. Publiko asko be ez zan egon, baiña egon ziranak gustora egon ziran behintzat.
Azkenik, datorren zapaturako plana bikoitza da: talde batek Iñubijako esploraziñuan jarraittuko dau, begiratu barik dagozen dozenaka bide barrixekin; beste taldeak, SEMAC (Sociedad Española de Medicina y Auxilio en Cavidades) erakundian billera baten parte hartuko dau Orduñan.
Betiko moduan, gogoratu gure txangoak edonori zabalik dagozela. Interesa dakanak, nahikua dau gurekin harremanetan jartzia.