Madari bat ez behintzat
Hamabost urtian egon nok halako itxuria izan nahi eta ezinda. Oin lortu juat anorexikuen arazo mentala ulertzia, euren benetako izaeria ikusten lagatzen ez detsen itsutasuna. 15 urte “Lee” markako fraka bakero estuak gordetzen, erosi nebazenian be estu geratzen jatazenak. Kirola, speeda edo dana dalakuari esker argaldu eta iñoiz jantzi ahal izango nittuanak. ¿Anorexikuak itsu? Ni bai itsu. Iñoiz baiño kirol gehixago egitten nabillen honetan, koipia juan da bai, kanpoko kapetatik, baiña tripako tanborrak hor dirau. Adar paternoko heredentzixia ez dok alperrik, kupel hau estrukturala dok eta ez daok 18 urtekin nekan gerrixa berreskuratzerik. Kostau jatak konturatzen, gero.
¿Eta zelan konturatu naizen? Inguruari begira-begira egonda. Nere inguruan madari formako elementuak tokau jatazak: gaztien erropa estuez jantzittako kuarentoiak, sorbalda eta hanka estilizauak baiña erdixan... ¡odolostia! Makiña bat barre nere kolkorako, eta ¡hotzikarak neure burua hala imajiñatzian! Ez eta ez. Naizena naiz, eta armarixuan entresaka bat egin biharra jaukat.
Eskerrak errealidade dutxa honi. Uste dot zoriontsuagua izango naizela. Hobe dot hamendik aurrera nere itxura eredua aldatzia; goikuena baiño, hamen behekuan itxura gehixago izango dabelakuan nagok.