Imajinatzen genduan bizimodua
Gazte-gaztiak giñanian danok imajinau izan dogu zelakua izango zan gure bizimodua heldu bihurtzerakuan, zer izango eta nun eta zeiñekin biziko giñan.
Nik imajinatzen nebana eta gaur egun naizena ez daka zerikusirik. Ez dakit hogei urteko Leirek zer pentsauko leuken oingo Leiren bizimoduaz. Dezepziñoren bat be jasoko leuke, baiña seguru nago beste motibo batzuengaittik be harro egongo litzakela.
Hogei urteko Leirek ez zeban imajinauko bere burua hipoteka bat ordaintzen, ezta bakarrik bizitzen be. Berak uste zeban ezinezkua zala hori berandako, gaiñera honezkero lau bat ume eta euren aitta onduan eukiko zebanez, ba, gatxa da holako tropa batekin bakarrik bizitzia, ezta? Eta horrek kale e.gin ezkero, bere burua femme fatale imajinatzen zeban. Horrekin oso oker zebillen, eta konturatuta egon biharko zan, ordurako ez bazan holakua eziñezkua zala geruago izatia.
Ez zeban imajinauko bizitza udan Debara juan barik, Sanrokiak disfrutau barik, alamedan bueltaka ibili barik. Ezta udalekuekin hartu-emonak izan barik. Hori be ez da holan baten batzuek edarto ahalegindu ziralako.
Ez zeban asmatuko bihar egonkorrik eukiko ez zebala. Bere burua ez zeban ikusten betiko lanpostu baten, baiña bai bolada luzetxuak leku berian.
Ez zeban pentsauko ordenadora hainbeste erabilliko zebanik, ezta hain gustokua izango zebanik be. Hori esan ezkero, zoratuta be ez esago zeban, berak zetsan bildurrakin katxarro madarikatu hórreri!
Leire gazte-gaztiak imajinauko zeban oso heldua izango zala, orekatua, arduratsua, patxadatsua eta ixa serixia. Eta ez da holan; gauza batzuetan lehen baiño zoruagua naiz; ez hain zurruna, hartara umoretsuagua. Iñoiz ez naiz orekatua izango erdibidia gatxa egitten jatalako.
Deskubridu dot ez garala heltzen gaztetxotan pentsatzen genduan moduan, ez garala iñoiz heldu bihurtzen, edota heldutasuna ez dala guk usten genduana: oreka, zuhurtzia eta patxada. Hori karakterra da, eta holakua jaixo ezian, ixa eziñezkua dala holako bihurtzia.
Batek baiño gehixago galdetuko detsa bere buaruari ia heldutasuneko krisixa etorri jatan, holako gauzak planteatzeko. Ez da holan izan. Opor hónetan gertaera bik jarri nabe pentsatzen: batetik, persona batekin gurutzau nintzan kalian, eta pentsau neban berak beste batzuekin batera nere ames bat apurtu, eta mundua ikusteko modua be aldatu zestala.
Bestetik, egin dodan biajian be bidaide batzuen jarrerak eta portaerak ikusitta, burua martxan jarri deste. Jentiakin tratatziak eta hainbat taldekin hartu-emonak izatiak dakarren heldutasun eta jakindurian gaiñian hausnartu dot, eta konturatu naiz oso heldua naizela, ez hogei urtekin pentsatzen neban moduan, beste era batera baiño.
Hogei urteko Leireri esango netsake biharbada heldutasuna ez dala berak imajinatzen zebana, beste gauza bat baiño. Halan da be, esango netsake, gure bizimodua ez bada berak imajinautakuan modukua, ez kezkatzeko. Gauza batzuk ez dirala perfektuak, baiña ez dala hain txarra femme fatale ez bada be.
Eibarko udala: autobusak eta guzurrak
Seguru nago edozein eibartareri galdetu ezkero zeintzuk diran gure herriko jairik onenak Arratiak erantzungo leukela. Espezialak dira, jentiak be desbardin jokatzen dau, naturalago. Udako oporretatik bueltan, mendixan, danok batera zelaixan. Hori bai, galtzeko arriskua be ikaragarrixa da.
Akats haundi bat, baiña, egon izan da aurten. Bertara igotzeko eta jeisteko autobusak egotia, batez be gabaz. Iaz bezperan jarri zittuen. Aurten be, holan iragarri eben: bezperan igotzeko ez, baiña bajatzeko bai, 3retan, 4retan, 5etan eta 6retan. Arrate egunian goizeko 9retan hasitta, 8,30ak arte igotzeko (bete ahala); eta jeisteko, bardin baiña azkena 9retan. Ba dana, guzurra
Bezperan, txosnan biharrian ibili eta gero, kantsauta 3retako autobusian bajatzia erabagi genduan. Etorri ziran 3ak, 3rak eta laren, 3 terdiak, laurak laren gitxi .eta han ez zan ageri autobusik. Momentu baten ehun eta piko persona egongo giñan zain, ixa guztiak gaztetxuak. Batzuk oiñaz juatia erabagi eben (8 km kurbaz beteta, illunetan), beste batzuk zelaira itzuli ziran, eta bestiak dedo egin zeben. Telefonuak entzutzen ziran ama, autobusa ez da etorri ondiokan, zain gagoz.Gu bajau giñan automobil baten ixa-ixa indarrez sartu giñalako. Taxixak be ez zeben telefonua hartzen, eta gure lagun batzueri hartu zetsenia esan zetsen taxi bat igo barri eguala, eta ha hartzeko taxi bakarra, ehun personandako!
Benetan tristiena, dana dala, kotxedunen jarreria begittandu jatan. Oso larrixa da erakunde batek jentia botata lagatzia Arraten, baiña sistemiak kale egittia ez nau harritzen, sistematikua dalako. Sistematikoki sistemiak defraudau egitten gaittueskerrik asko, Jon, esaldixagittik. Botere publikuak hainbestetan egitten dittue holakuak! Baiña askok eta askok autua erdi hutsi zeroien eta ez zeben gelditzen. Txarrena da autuetakuak oso-oso gaztiak zirala. Zelako insolidardadia! Oiñ Amama Kipuletan papela hartuko dot eta esango dozue gaztelaniazko esaldixa Cualquier tiempo pasado fue mejor. Ez da hori. Gu jeitsitta gagoz Arratetik zazpi kotxe baten! Gaur egun, gehixago erreparatzen jako horri. Halan da be, bost izan arte hartu ahal zeben jentia! Kuadrilla betkin komentatzen ibili ostian, etara genduan konklusiñua izan zan, gure sasoian ixa iñork ez zekala autorik; eta, hortaz, zekanak solidario izatia beste erremedixorik ez zekala. Baiña tristia izan zan hori ikustia.
Esan dodan moduan, 3retako autobusa ez zan etorri. Gu indarrez sartu giñan ezezagunen kotxian. 4retan, Ixua parian geguazen; hortaz, 4tako autobusakin derrigor kruzau bihar. Ba, ez genduan ikusi. Jakin izan baneu alkatia nun bizi dan, azpixan jarri eta kazeroladia egingo netsaken, ez dago-eta eskubiderik! Eibar sartuta dago partekatu zure kotxea ekimenian, ekologiaz eta Kiotoz egingo deskue berba, Agenda21ez, alkoholakin arduratsuak izateko mezu polittak, baiña hutsak eurek diralako betetzen ez daben lehelenguak! Udal honen ardurabakokerixia ikaragarrixa da. "Pudo prometer y prometo"º, baiña azkenian kaka morralian!
Arrate egunian be, udalan egitaraua gabeko 11etan amaittu zan. Prensan jarri zeben autobusak 9rak arte ibiliko zirala, baiña benetan 8,30ak arte izan zan. Hori bai, 10etan autobus bat ikusi neban igotzen!
Zegaittik ez dabe jartzenzapatua izanda, gaiñera euren egitaraua amaittu arte, behintzat? Nik susmotxo bat dakat, baiña susmua danez, ez dot botako.
Arratiak ezagutu barik, hau irakorri ezkero emongo dau exageratzen nabillela. Baiña askok automobilla Eibarren lagatzia erabagi eben; beste batzuek autuan igo eben, trankil ibili ziran parrandan autobusa zegualako, holan ez zebela alkoholemia kontrolik pasauko-eta. Ba, asko kotxian bajau ziran, beste erremedixorik ez zebelako euki.
A! eta zegaittik ez zan alkoholemia kontrolik egon? Juandaneko hamabost urtian egon danian? Zerikusik badaka danak? Baietz, uste dot
Iraillian on
Blogana itzela da. Gauza bat kontau, eta azkenian beste bat egin! Bai, hori pasau jata neri. Azkeneko post-ian negarrez esan neban ez nindoiala oporretan, edozein irakorle nerekin akordatzeko Eibar zaintzen geldittu bihar nintzalako .Hori hillan 30ian izan zan. Eta hillan bixan ni Galiziarako bidian! Zelan izan leike? Gaiñera, bloga irakortzen ez dabenak be enterau ziran Berrian be etara zebelako super-artikulo hori!Portzierto, Berriakueri esan, argitaratu bihar badozue post-en bat, ez jatzuela ezer kostatzen mezutxo bat bialtzia; badakizue, papeletan agertzia bloga idaztia baiño inportantiagua da, amari-eta esateko
Natorren harira; guzurra esan ete neban post horretan? Penia emon nahi neban? Ez! Hala izan zan. Artikulua blogian jarri, eta ordu erdira deittu zesten Galiziakua proposatzeko. Ezin ezetzik esan. Ezin bloga aldatu. Guzurra danon aurrian. Eta hala ibili naiz Gazlizian, beraneatzen, eta blogian idazteko goguakin. Baina off egotia holakotxia da: blogeatzeko gogua euki eta ezin!
Hamendik aurrera blog hau on egongo da, gauza asko kontatzeko goguakin. Espero dot umoria eta grazia errekuperatzia, baiña ekiñ ezkero, lortuko dot. Ondo etorri danori, pozarren bueltau naiz-eta nere txoko honetara.
A! Eskolarako itzulera, la vuelta al cole, la rentrée izan deilla ahalik eta xuabiena! Neria heavyxa izango da, seguru!
Abuztuan off
Oporretan ez juan arren, uste dot hillabete honetan ez dala post barririk agertuko. ez dakat konexiñorik, eta Eibarren ez dago nun konektau, KZgunia eta liburutegixa itxitta dagozelako. Horregaittik, ez dot, printzipioz idatziko. Baiña batek daki!
Ondo pasau agostua eta setienbrian gauza pilla bat izango dogu kontatezko.
Disfrutau, relajau, asko ligau eta toki exotiko horretan akordau nerekin, herrixa zaintzen egongo naiz-eta.
Laztanak danori
Berakatz freskuak
Urtebete baiño gehixago nago berakatz freskorik jan barik, ikaragarri gustau arren. Urte honetan ezin izan dittut jan, ezta dendan ikusi be.
Oso gauza berezixa da. Fruterixan edota surpermerkauan ikusten badittut, barruak bueltia egitten desta, eta apal horretatik begiradia kendu bihar dot. Holan hamabi hillabetian.
Ez detset alergixarik, intoxikau be ez naiz egin. Hornitzaille nagusixa falta jata. Hori da. Aitxakin lotzen dittut, eta ezin izaten dot aguantau, triste jartzen nabe, horregaittik hurreratu be ez naiz egitten.
Aittak ortua zekan eta bazekixan zenbat gustatzen jatazen berakatz freskuak, gaiñera ni nintzan gehixen apreziatzen zittuana. Hori dala ta, zekan guztietan beti neretako izaten ziran. Bazirudixan munduko altxorrik preziauena eskintzen zestala, landara hórrek emoteko zekan gauza bakarra balitza moduan. Hori bai, askotan poltsakadak ekartzen zestan, larregi neretako bakarrik, eta nik ez zetsan eskertzen bihar zan moduan. Aitta-alaben arteko gauzak, badakizue. Eta damutzen jata, barru-barrutik
Uste dot damu hori dala torturatzen nabena. Horregaittik ezin dot berakatz freskorik ikusi, merezittako estimaziñua ez netsalako beti emon. Eta iñoiz halako poltsakadia ikusitta ondo esan emoziñorik barik.
Batzuek maittasuna lorekin edo erregaluekin adierazten dabe. Gure aitxak, neri berakatz freskuekin. Horregaittik gaur, 18 de julio izanda, post hau. Eustakio gaurko egunez hiltzia be!
Espero dot daguan lekuan egonda, iñoiz ez jakozela berakatz freskuak ahaztuko. Nik , behintzat, nere bihotzian beti izango dot multzotxo bat landatuta.
Munduko 7 mirariak (1)
Sanfermin egunean ematen dituzte munduko 7 mirari berrien emaitza. 07-07-07 egunean, hain zuzen ere. Hainbeste zazpik larritasuna baino ez du eragiten. Xehetasun honek lehiaketa honen nondik norakoa erakusten digu: inpaktatu nahia eta publizitatea egitea.
Edertasuna ia edonon aurki daitekeela uste dudanez, edonora joanda ere, zerbait polita aurkitzen dut. Izan liteke eibartarra naizelako, eta gure herriaren ezkutuko edertasuna aurkitzen jakin dudala ez didazue ukatuko meritu makala ez dudala! . Hala ere, txikitatik argi izan dut zeintzuk ziren nik ikusi beharreko hiru marabillak: Santa Sofia, Istanbulen; Petra, Jordanian eta Ekain, Deban
Santa Sofiaren berri eskolan izan nuen 13 bat urterekin. Itzela iruditu zitzaidan Istanbul izen exotikodun hirian eliza-meskita izandako eraikin paregabea zegoela jakitea. Orduan pentsatu nuen nagusitzen nintzenean bertara joan behar nuela. 2001ean izan nintzen Istanbulen, eta Santa Sofia bisitatu. Ikaragarria da tamainaz, zoragarriak bertako mosaiko bizantziarrak, eta letra arabiarrak. Hiri osoa da miragarria. Amets bat, beteta
Nire bigarren ametsa Petra zen. Indiana Jones-en filma baino lehenago izan nuen haren berri. Telebista bitartez. Dokumental batean azaldu zuten zelan aurkitu zuten hiri oso bat basamortuaren erdian, misterioz betea, abandonatuta. Nerabea nintzen eta zerrendan apuntatu nuen. 2004an izan nintzen bertan. Ezin dut deskribatu. Petraren sarreran zintzur bat dago eta bertatik gindoazela ni laino batean bezala nindoan, hotzikara gorputzean, emozioz betea. Lagunak besoan kolpetxoak jotzen zizkidan bai, Leire, benetan Petran zaude esanez. Une gutxi izan ditut horrelakoak nire bizitzan. Bigarren ametsa beteta.
Ekain Barandiaranen liburu batean deskubritu nuen. Lehenago eskolan ere, euskal kulturan Ekainen gainena hitz egin ziguten. Hala ere, Santimamiñeren antzeko zerbait izango zela uste nuen (Santimamiñera hamaikatxo bider joandakoak gara). Gaztetxoa nintzen liburua eskuartean hartu nuenean, eta argazkiak beltz-zurian daude, baina hango margoak sinestezinak begitandu zitzaizkidan, marabillosoak.
Denbora pasatu da eta nire hirugarren ametsa ez da bete, eta gaitz ikusten dut betetzea. Bai, kopia egin behar dute, baina nire ametsa benetakoak ikustea da. El Clan del oso cavernario idatzi zuenari erakutsi zioten. Blogari erdipurdiko bati egingo liokete kapritxoa? Ez dut uste, baina norbaitek entxuferik badauka, badaki zer opari egin diezadakeen.
Momentuz marabilla berri bila nabil neu ere!
Hizkuntza irakasleon lanak
Forges maisuak ederto azaldu du txiste batean hizkuntza irakasleon hamaikatxo lanak. "Español" jartzen duen tokian "euskara" jarrita nire/gure erretratua irudikatuko duzue. Geniala!
Automobilla hil jata
Bai, ondo irakorri dozue, autua hil egin jata. Holan, abiso barik. lehengo egunian biharrera juateko hartu neban, eta bide batez errekautxo bat egitteko aprobetxau. Stop baten pro-pro-pro-pro-pro egitten hasi zan, traktor bat zirudixan!
Malo-maolo, pentsau neban. Halako zaratia egitteko zeozer gogorra izan bihar da. Horregaittik, zuzenian garajera eruan neban, baiña gure garajistia ez zeguan. Deittuko zestala esan zesten.
Deittu zestan, bai. Eta asunto txarra zala esan, baiña ahaleginduko zala, bertan prisa barik lagatzeko, eta esango zestala.
Pare bat aste pasautakuan, eta deittu barik zeguanez, bertara juan nintzan. Notizia txarrak baiño ez zittuan. Motor barrixa bihar zebala, konponketiak 500.000 pezeta inguru izango zala (bai, pezetetan eta mekanikuak hori diñuanian 600.000 be izan leikez). Gaiñera gauza gehixago be bazittuala, eta ez zebala merezi.
Buf! Oporraki, pikutara! Automobilla biharrerako erabiltzen dot, eta dirutzia balio dabe. Negarguria sentidu neban
Gastuagaittik, pentsauko dozue. Ba, ez. Kotxe horrek balixo sentimentala daka neretako, aitxana zalako, eta laga zestan gauza materixal bakarra dalako. Berak ikaragarri maitte zeban autua, eta anai-arrebak emon zestenian, aitxa hil ostian berakin ondiokan lotura fisiko bat nekala begittantzen jatan. Desguazera eruan eta gero, hori be desagertu egingo da.
Sentimentalegixa naiz, badakitt. baiña uste dot guk gauzeri arimia emoten detsegula, gure personalidadia hartzen dabela. Ikutu eta laztandu egitten dittugu asko gure parte txiki bat be badiralako
Autua bat-batian hondatu da, gure aitxan moduan. Ha be bat-batian hil zan abisu barik. Erreakzionatzeko denpora barik. Halan eta be, guk aurrera egin bihar.
Apurtu eta berria egin
Umetatik izan naiz gauzak gordetzekoa. Gauza bat ondo badago, nekez botatzen dut. Eta zerbaitengatik objektu bat kendu behar badut, ahaleginduko naiz norbaiti ematen, behar duenari eskaintzen. Askotan harritzekoa da zenbait pertsonak zelako etekina ateratzen dioten besteok botatzen dugunari. Traperos de Emaus-ekoek bazkide honorifikoa egin beharko nindukete!
Batzuetan joera hau txarrerako da, batez ere etxe txikian bizi izanez gero, nire kasuan, hain zuzen ere. Etxea trastez betetzen zait, eta gero oso gaitza egiten da hori guztiori gainetik kentzea.
Gizarte honetan, beraz, out samar nago. Gauza zaharrei ez zaie estimaziori. Dagoeneko ez da ezer konpontzen, dena da erabili eta botatzekoa. Horrek niri bihotzeko mina ematen dit, izan daiteke hazi nindutenek gerra eta gerraostea bizi izan zutela, eta gauza materialei daukaten balioa ematen zietela. Edo zimurregia naizela, xuhurra, zekena, zikoitza .baliteke.
Beharbada, nirea joera baino gehiago bizioa izango da, ez dut ezetzik esango, badakigu dena neurriz egin behar dela, egia da. Hala ere, hainbat berrik uste dut eskandalizatu egin beharko gintuztela, ez bakarrik ni, gizartea oro har. Baina ez pozik eta alai kontatzen dira.
Madrileko hotel batek erreformak egitea erabaki du. Horretarako estresatuta dagoen jendea konbokatu du mailukadaka hormak botatzeko. Horra arte, ondo. Graziosoa ere begitandu zait. Baina irudiak ikusitakoak haluzinatu egin dut, hotela beteta eta osorik zegoen: Logelak erabat jantzita, lanpara, gortina, koltxa eta guzti. Komunek komuneko papera ere bazeukaten! Asaldatu egin naiz, ez zait normala iruditu. Jende askok gustura asko hartuko luke han zeuden hainbat gauza, berri-berriak zeuden eta.
Gehiegikeria iritziko dio askok nire eskandaluari, seguru. Esango didate munduan badagoela egoera gogor eta injustuagorik. Egia da, nik hori ere badakit. Baina notizia eman duten modua ere itzela izan da, oso arina izan delako, bitxikeria bat. Makinatxo bat herritarrek nahiko lukete telebistan agertu den komuna izatea! Ni neu, tartean
Ekologiaz, Kiotoz eta birziklapenaz egiten dugu berba, baina egunerokotasunean indarra ahotik galtzen dugu, eta horrelako detailetan agertzen da gure benetako izaera. Egia da, askotan ez garela kontua jausten, ez diogula erreparatzen txikikeriei. Baina txikikerietan dago gauzen esentzia.
Ezkixak loran
Gernikan badago paseo de los tilos izeneko pasialekua. Aspaldixan ez daka ezkirik, euren zoritxarrerako.Jardiña baneka, ezki bat sartuko neuke, udako sasoitxo honetxegaittik baiño ez bada.
Ordenagailluetan pod-castingak egin leikez, erretratuak jarri. Ondiok, baiña usaiña zelan sartu ez dabe asmatu. Lastimia da, zeuori guztiori gurako neuskizuelako bialdu tantan batzuk, post hau zabaldu eta uuummmmm, ezkixak!
Ezki-lorian usaiña daguanik eta lora usaiñ edarrenetakua da. Barruraiño sartu eta bero haundiko gabetan bere lurriña toki guztietatik zabaltzen dau. Aukeratzen ez naiz oso abilla, baiña sasoi honetan loratzen diran arbolen artian gehixen gustatzen jatana da. Izan leike sanfermiñetako gaba baten akordua izatia, badakigu-eta usaiña dala faktorerik mnemoteknikuena. Sanfermiñetako gaba izan, zein Matrallako azpiko ekixa izan, botatzen daben usaiña paregabia da.
Trenetik urten dodanian, Ezkurdin sartu eta aromia hartu dot. Um! Loratu dira! Eta sanfermiñetako gaba, Matrallako azpiko arbolia, Amarako parkeko zugatzak etorri jataz burura, gogora, soiñera. Eta gorputza udaz bete jata, hamen dago-eta urtaro barrixa. Berua, heldua, lizuna, sarkorra.
Holakua dalako ezki-lorian usaiña: haragikoia. Datorkigun sasoian modukua. Udan espiritua daka lurriñak.Udan iragarlia dalako.