Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Kalamuatik Txargainera / Imajinatzen genduan bizimodua

Imajinatzen genduan bizimodua

Leire Narbaiza 2007/09/12 12:34

Gazte-gaztiak giñanian danok imajinau izan dogu zelakua izango zan gure bizimodua heldu bihurtzerakuan, zer izango eta nun eta zeiñekin biziko giñan.

Nik imajinatzen nebana eta gaur egun naizena ez daka zerikusirik. Ez dakit hogei urteko Leirek zer pentsauko leuken oingo Leiren bizimoduaz. Dezepziñoren bat be jasoko leuke, baiña seguru nago beste motibo batzuengaittik be harro egongo litzakela.

Hogei urteko Leirek ez zeban imajinauko bere burua hipoteka bat ordaintzen, ezta bakarrik bizitzen be. Berak uste zeban ezinezkua zala hori berandako, gaiñera honezkero lau bat ume eta euren aitta onduan eukiko zebanez, ba, gatxa da holako tropa batekin bakarrik bizitzia, ezta? Eta horrek kale e.gin ezkero, bere burua femme fatale imajinatzen zeban. Horrekin oso oker zebillen, eta konturatuta egon biharko zan, ordurako ez bazan holakua eziñezkua zala geruago izatia.

Ez zeban imajinauko bizitza udan Debara juan barik, Sanrokiak disfrutau barik, alamedan bueltaka ibili barik. Ezta udalekuekin hartu-emonak izan barik. Hori be ez da holan baten batzuek edarto ahalegindu ziralako.

Ez zeban asmatuko bihar egonkorrik eukiko ez zebala. Bere burua ez zeban ikusten betiko lanpostu baten, baiña bai bolada luzetxuak leku berian.

Ez zeban pentsauko ordenadora hainbeste erabilliko zebanik, ezta hain gustokua izango zebanik be. Hori esan ezkero, zoratuta be ez esago zeban, berak zetsan bildurrakin katxarro madarikatu hórreri!

Leire gazte-gaztiak imajinauko zeban oso heldua izango zala, orekatua, arduratsua, patxadatsua eta ixa serixia. Eta ez da holan; gauza batzuetan lehen baiño zoruagua naiz; ez hain zurruna, hartara umoretsuagua. Iñoiz ez naiz orekatua izango erdibidia gatxa egitten jatalako.

Deskubridu dot ez garala heltzen gaztetxotan pentsatzen genduan moduan, ez garala iñoiz heldu bihurtzen, edota heldutasuna ez dala guk usten genduana: oreka, zuhurtzia eta patxada. Hori karakterra da, eta holakua jaixo ezian, ixa eziñezkua dala holako bihurtzia.

Batek baiño gehixago galdetuko detsa bere buaruari ia heldutasuneko krisixa etorri jatan, holako gauzak planteatzeko. Ez da holan izan. Opor hónetan gertaera bik jarri nabe pentsatzen: batetik, persona batekin gurutzau nintzan kalian, eta pentsau neban berak beste batzuekin batera nere ames bat apurtu, eta mundua ikusteko modua be aldatu zestala.

Bestetik, egin dodan biajian be bidaide batzuen jarrerak eta portaerak ikusitta, burua martxan jarri deste. Jentiakin tratatziak eta hainbat taldekin hartu-emonak izatiak dakarren heldutasun eta jakindurian gaiñian hausnartu dot, eta konturatu naiz oso heldua naizela, ez hogei urtekin pentsatzen neban moduan, beste era batera baiño.

Hogei urteko Leireri esango netsake biharbada heldutasuna ez dala berak imajinatzen zebana, beste gauza bat baiño. Halan da be, esango netsake, gure bizimodua ez bada berak imajinautakuan modukua, ez kezkatzeko. Gauza batzuk ez dirala perfektuak, baiña ez dala hain txarra femme fatale ez bada be.

etiketak: Txargainen, uda
Jozulin
Jozulin dio:
2007/09/18 00:48

Ederra mezua Leire. Neuk ere ez neban imajinatzen neure burua orain nazen modukoa baina, zer nahi duzu esatea, gaur badakidaz lehen ez nekizan gauza batzuk. Eta oraindik ikasiko ditugunak. Bestalde, heltzea, heldu bihurtzea (erdarazko "sentar la cabeza") erabaki pertsonala dalakoan nago. Eta niok erabaki dot ezetz, dibertigariagoa da horrela.

  1. s.: Eta nork esan dizu ez zarela femme fatale ba?
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Leire Narbaiza Arizmendi

Irakaslea eta blogaria (+)

Madalenak Kafesnetan

Madalenak Kafesnetan

Madalenak Kafesnetan atala
#MadalenakKafesnetan

Artxiboa
2024 2023 2022 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010 2009 2008 2007 2006 2005
Kontagailua