Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Kalamuatik Txargainera / Eibarko udala: autobusak eta guzurrak

Eibarko udala: autobusak eta guzurrak

Leire Narbaiza 2007/09/10 11:29

Seguru nago edozein eibartareri galdetu ezkero zeintzuk diran gure herriko jairik onenak Arratiak erantzungo leukela. Espezialak dira, jentiak be desbardin jokatzen dau, naturalago. Udako oporretatik bueltan, mendixan, danok batera zelaixan. Hori bai, galtzeko arriskua be ikaragarrixa da.

Akats haundi bat, baiña, egon izan da aurten. Bertara igotzeko eta jeisteko autobusak egotia, batez be gabaz. Iaz bezperan jarri zittuen. Aurten be, holan iragarri eben: bezperan igotzeko ez, baiña bajatzeko bai, 3retan, 4retan, 5etan eta 6retan. Arrate egunian goizeko 9retan hasitta, 8,30ak arte igotzeko (bete ahala); eta jeisteko, bardin baiña azkena 9retan. Ba dana, guzurra

Bezperan, txosnan biharrian ibili eta gero, kantsauta 3retako autobusian bajatzia erabagi genduan. Etorri ziran 3ak, 3rak eta laren, 3 t’erdiak, laurak laren gitxi….eta han ez zan ageri autobusik. Momentu baten ehun eta piko persona egongo giñan zain, ixa guztiak gaztetxuak. Batzuk oiñaz juatia erabagi eben (8 km kurbaz beteta, illunetan), beste batzuk zelaira itzuli ziran, eta bestiak dedo egin zeben. Telefonuak entzutzen ziran “ama, autobusa ez da etorri ondiokan, zain gagoz”.Gu bajau giñan automobil baten ixa-ixa indarrez sartu giñalako. Taxixak be ez zeben telefonua hartzen, eta gure lagun batzueri hartu zetsenia esan zetsen taxi bat igo barri eguala, eta ha hartzeko…taxi bakarra, ehun personandako!

Benetan tristiena, dana dala, kotxedunen jarreria begittandu jatan. Oso larrixa da erakunde batek jentia botata lagatzia Arraten, baiña sistemiak kale egittia ez nau harritzen, sistematikua dalako. Sistematikoki sistemiak defraudau egitten gaittu—eskerrik asko, Jon, esaldixagittik—. Botere publikuak hainbestetan egitten dittue holakuak! Baiña askok eta askok autua erdi hutsi zeroien eta ez zeben gelditzen. Txarrena da autuetakuak oso-oso gaztiak zirala. Zelako insolidardadia! Oiñ Amama Kipuletan papela hartuko dot eta esango dozue gaztelaniazko esaldixa “Cualquier tiempo pasado fue mejor”. Ez da hori. Gu jeitsitta gagoz Arratetik zazpi kotxe baten! Gaur egun, gehixago erreparatzen jako horri. Halan da be, bost izan arte hartu ahal zeben jentia! Kuadrilla betkin komentatzen ibili ostian, etara genduan konklusiñua izan zan, gure sasoian ixa iñork ez zekala autorik; eta, hortaz, zekanak solidario izatia beste erremedixorik ez zekala. Baiña tristia izan zan hori ikustia.

Esan dodan moduan, 3retako autobusa ez zan etorri. Gu indarrez sartu giñan ezezagunen kotxian. 4retan, Ixua parian geguazen; hortaz, 4tako autobusakin derrigor kruzau bihar. Ba, ez genduan ikusi. Jakin izan baneu alkatia nun bizi dan, azpixan jarri eta kazeroladia egingo netsaken, ez dago-eta eskubiderik! Eibar sartuta dago “partekatu zure kotxea” ekimenian, ekologiaz eta Kiotoz egingo deskue berba, Agenda21ez, alkoholakin arduratsuak izateko…mezu polittak, baiña hutsak eurek diralako betetzen ez daben lehelenguak! Udal honen ardurabakokerixia ikaragarrixa da. "Pudo prometer y prometo"º, baiña azkenian kaka morralian!

Arrate egunian be, udalan egitaraua gabeko 11etan amaittu zan. Prensan jarri zeben autobusak 9rak arte ibiliko zirala, baiña benetan 8,30ak arte izan zan. Hori bai, 10etan autobus bat ikusi neban igotzen!

Zegaittik ez dabe jartzen—zapatua izanda, gaiñera— euren egitaraua amaittu arte, behintzat? Nik susmotxo bat dakat, baiña susmua danez, ez dot botako.

Arratiak ezagutu barik, hau irakorri ezkero emongo dau exageratzen nabillela. Baiña askok automobilla Eibarren lagatzia erabagi eben; beste batzuek autuan igo eben, trankil ibili ziran parrandan autobusa zegualako, holan ez zebela alkoholemia kontrolik pasauko-eta. Ba, asko kotxian bajau ziran, beste erremedixorik ez zebelako euki.

A! eta zegaittik ez zan alkoholemia kontrolik egon? Juandaneko hamabost urtian egon danian? Zerikusik badaka danak? Baietz, uste dot

etiketak: Kalamuatik, gorri, uda
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Leire Narbaiza Arizmendi

Irakaslea eta blogaria (+)

Madalenak Kafesnetan

Madalenak Kafesnetan

Madalenak Kafesnetan atala
#MadalenakKafesnetan

Artxiboa
2024 2023 2022 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010 2009 2008 2007 2006 2005
Kontagailua