Ezkixak loran
Gernikan badago paseo de los tilos izeneko pasialekua. Aspaldixan ez daka ezkirik, euren zoritxarrerako.Jardiña baneka, ezki bat sartuko neuke, udako sasoitxo honetxegaittik baiño ez bada.
Ordenagailluetan pod-castingak egin leikez, erretratuak jarri. Ondiok, baiña usaiña zelan sartu ez dabe asmatu. Lastimia da, zeuori guztiori gurako neuskizuelako bialdu tantan batzuk, post hau zabaldu eta uuummmmm, ezkixak!
Ezki-lorian usaiña daguanik eta lora usaiñ edarrenetakua da. Barruraiño sartu eta bero haundiko gabetan bere lurriña toki guztietatik zabaltzen dau. Aukeratzen ez naiz oso abilla, baiña sasoi honetan loratzen diran arbolen artian gehixen gustatzen jatana da. Izan leike sanfermiñetako gaba baten akordua izatia, badakigu-eta usaiña dala faktorerik mnemoteknikuena. Sanfermiñetako gaba izan, zein Matrallako azpiko ekixa izan, botatzen daben usaiña paregabia da.
Trenetik urten dodanian, Ezkurdin sartu eta aromia hartu dot. Um! Loratu dira! Eta sanfermiñetako gaba, Matrallako azpiko arbolia, Amarako parkeko zugatzak etorri jataz burura, gogora, soiñera. Eta gorputza udaz bete jata, hamen dago-eta urtaro barrixa. Berua, heldua, lizuna, sarkorra.
Holakua dalako ezki-lorian usaiña: haragikoia. Datorkigun sasoian modukua. Udan espiritua daka lurriñak.Udan iragarlia dalako.
Eta amaitu da dena? Ez dago blogarik gehiago?