Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Kalamuatik Txargainera / Automobilla hil jata

Automobilla hil jata

Leire Narbaiza 2007/07/06 17:00

Bai, ondo irakorri dozue, autua hil egin jata. Holan, abiso barik. lehengo egunian biharrera juateko hartu neban, eta bide batez errekautxo bat egitteko aprobetxau. Stop baten pro-pro-pro-pro-pro egitten hasi zan, traktor bat zirudixan!

Malo-maolo, pentsau neban. Halako zaratia egitteko zeozer gogorra izan bihar da. Horregaittik, zuzenian garajera eruan neban, baiña gure garajistia ez zeguan. Deittuko zestala esan zesten.

Deittu zestan, bai. Eta asunto txarra zala esan, baiña ahaleginduko zala, bertan prisa barik lagatzeko, eta esango zestala.

Pare bat aste pasautakuan, eta deittu barik zeguanez, bertara juan nintzan. Notizia txarrak baiño ez zittuan. Motor barrixa bihar zebala, konponketiak 500.000 pezeta inguru izango zala (bai, pezetetan eta mekanikuak hori diñuanian 600.000 be izan leikez). Gaiñera gauza gehixago be bazittuala, eta ez zebala merezi.

Buf! Oporraki, pikutara! Automobilla biharrerako erabiltzen dot, eta dirutzia balio dabe. Negarguria sentidu neban

Gastuagaittik, pentsauko dozue. Ba, ez. Kotxe horrek balixo sentimentala daka neretako, aitxana zalako, eta laga zestan gauza materixal bakarra dalako. Berak ikaragarri maitte zeban autua, eta anai-arrebak emon zestenian, aitxa hil ostian berakin ondiokan lotura fisiko bat nekala begittantzen jatan. Desguazera eruan eta gero, hori be desagertu egingo da.

Sentimentalegixa naiz, badakitt. baiña uste dot guk gauzeri arimia emoten detsegula, gure personalidadia hartzen dabela. Ikutu eta laztandu egitten dittugu asko gure parte txiki bat be badiralako

Autua bat-batian hondatu da, gure aitxan moduan. Ha be bat-batian hil zan abisu barik. Erreakzionatzeko denpora barik. Halan eta be, guk aurrera egin bihar.

Patxi
Patxi dio:
2007/07/07 12:40

Ni ere sentimental hutsa nintzen lehen horrelakoekin, eta orain pixkabat baino ez. Askotan galdetzen diot nere buruari, nolatan eman dan aldaketa hau neregan.

Nere Ford transita saldu nuenean, nere bizitzako azken 11 urteak jun ziren. Hala ere, apenas sentitu nuen minik. Seguruasko, nere ford transit kuttunaren zarata amorragarria galdu nuelako betirako. Zoragarria da nere oraingo kotxearen isiltasuna, leuntasuna, erosotasuna.

Nere aholkua: erosi Leire ahal dezun kotxerik marabillosoena galera leuntzeko. Mercedesek oso fama ona daukate.

Lasai, utziko dizkizut behar dituzun miloiak. Sekula ez det loteriarik jokatzen, baina primitiba tokatuko zaidan susmo biziarekin esnatu naiz gaur goizean.

Josu
Josu dio:
2007/07/07 03:42

Nik ulertzen zaittut, neuk be aittana zan kotxia erabiltzen neban, eta hartzen dodan bakoitzian lotura hori nabaritzen dot.

oier g
oier g dio:
2007/07/07 23:33

Ba neuk be hartu neban aittan kotxia, bera hil eta gero. Eta oin dala 3 bat urte Ondarruko parkin baten "gripau" nebanian, pentsau nebana: "ole".

Izan be, kotxiori jo-ta-apurtu arte erabilli neban, Costa Da Morteko harriz eta zuloz betetako pistetan zihar lurran amaierararte, etabar. Ez neban bape zaintzen, mantenimenduaz aparte; eta ura botatzia ahaztu jatalako gripau zan. Kanpeoi baten modura hil zan, eta ni Bizkaibuseko bezero fidela bihurtu.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Leire Narbaiza Arizmendi

Irakaslea eta blogaria (+)

Madalenak Kafesnetan

Madalenak Kafesnetan

Madalenak Kafesnetan atala
#MadalenakKafesnetan

Artxiboa
2024 2023 2022 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010 2009 2008 2007 2006 2005
Kontagailua