Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Kalamuatik Txargainera / Apurtu eta berria egin

Apurtu eta berria egin

Leire Narbaiza 2007/07/04 11:35

Umetatik izan naiz gauzak gordetzekoa. Gauza bat ondo badago, nekez botatzen dut. Eta zerbaitengatik objektu bat kendu behar badut, ahaleginduko naiz norbaiti ematen, behar duenari eskaintzen. Askotan harritzekoa da zenbait pertsonak zelako etekina ateratzen dioten besteok botatzen dugunari. “Traperos de Emaus”-ekoek bazkide honorifikoa egin beharko nindukete!

Batzuetan joera hau txarrerako da, batez ere etxe txikian bizi izanez gero, nire kasuan, hain zuzen ere. Etxea trastez betetzen zait, eta gero oso gaitza egiten da hori guztiori gainetik kentzea.

Gizarte honetan, beraz, “out” samar nago. Gauza zaharrei ez zaie estimaziori. Dagoeneko ez da ezer konpontzen, dena da erabili eta botatzekoa. Horrek niri bihotzeko mina ematen dit, izan daiteke hazi nindutenek gerra eta gerraostea bizi izan zutela, eta gauza materialei daukaten balioa ematen zietela. Edo “zimurregia” naizela, xuhurra, zekena, zikoitza….baliteke.

Beharbada, nirea joera baino gehiago bizioa izango da, ez dut ezetzik esango, badakigu dena neurriz egin behar dela, egia da. Hala ere, hainbat berrik uste dut eskandalizatu egin beharko gintuztela, ez bakarrik ni, gizartea oro har. Baina ez pozik eta alai kontatzen dira.

Madrileko hotel batek erreformak egitea erabaki du. Horretarako estresatuta dagoen jendea konbokatu du mailukadaka hormak botatzeko. Horra arte, ondo. Graziosoa ere begitandu zait. Baina irudiak ikusitakoak haluzinatu egin dut, hotela beteta eta osorik zegoen: Logelak erabat jantzita, lanpara, gortina, koltxa eta guzti. Komunek komuneko papera ere bazeukaten! Asaldatu egin naiz, ez zait normala iruditu. Jende askok gustura asko hartuko luke han zeuden hainbat gauza, berri-berriak zeuden eta.

Gehiegikeria iritziko dio askok nire eskandaluari, seguru. Esango didate munduan badagoela egoera gogor eta injustuagorik. Egia da, nik hori ere badakit. Baina notizia eman duten modua ere itzela izan da, oso arina izan delako, bitxikeria bat. Makinatxo bat herritarrek nahiko lukete telebistan agertu den komuna izatea! Ni neu, tartean

Ekologiaz, Kiotoz eta birziklapenaz egiten dugu berba, baina egunerokotasunean indarra ahotik galtzen dugu, eta horrelako detailetan agertzen da gure benetako izaera. Egia da, askotan ez garela kontua jausten, ez diogula erreparatzen txikikeriei. Baina txikikerietan dago gauzen esentzia.

etiketak: berde
oier g
oier g dio:
2007/07/05 01:05

Ulertzen zaittut Leire. Lehengunian telen ikusi neban horren gaiñeko erreportaje bat. "Sindrome de Diogenes" daka izena. Elkartasuna! (Bide batez; zergaittik idazten dozu batuaz blogian???) O.

Jozulin
Jozulin dio:
2007/07/04 18:30

Arrazoia dekozu, zenbat gauza barri alperrik botata!! Halan da be, pentzetan dot hamar urterik behin-edo, hutsetik hastera behartuta egon beharko gendukeela, dekogun guztia bota, erre edo dana dalakoa eta berriz hasi, hutsetik.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Leire Narbaiza Arizmendi

Irakaslea eta blogaria (+)

Madalenak Kafesnetan

Madalenak Kafesnetan

Madalenak Kafesnetan atala
#MadalenakKafesnetan

Artxiboa
2024 2023 2022 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010 2009 2008 2007 2006 2005
Kontagailua