Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Kalamuatik Txargainera / Iraillian on

Iraillian on

Leire Narbaiza 2007/09/03 08:54

Blogana itzela da. Gauza bat kontau, eta azkenian beste bat egin! Bai, hori pasau jata neri. Azkeneko post-ian negarrez esan neban ez nindoiala oporretan, edozein irakorle nerekin akordatzeko Eibar zaintzen geldittu bihar nintzalako….Hori hillan 30ian izan zan. Eta hillan bixan ni Galiziarako bidian! Zelan izan leike? Gaiñera, bloga irakortzen ez dabenak be enterau ziran Berrian be etara zebelako super-artikulo hori!—Portzierto, Berriakueri esan, argitaratu bihar badozue post-en bat, ez jatzuela ezer kostatzen mezutxo bat bialtzia; badakizue, papeletan agertzia bloga idaztia baiño inportantiagua da, amari-eta esateko—

Natorren harira; guzurra esan ete neban post horretan? Penia emon nahi neban? Ez! Hala izan zan. Artikulua blogian jarri, eta ordu erdira deittu zesten Galiziakua proposatzeko. Ezin ezetzik esan. Ezin bloga aldatu. Guzurra danon aurrian. Eta hala ibili naiz Gazlizian, beraneatzen, eta blogian idazteko goguakin. Baina off egotia holakotxia da: blogeatzeko gogua euki eta ezin!

Hamendik aurrera blog hau on egongo da, gauza asko kontatzeko goguakin. Espero dot umoria eta grazia errekuperatzia, baiña ekiñ ezkero, lortuko dot. Ondo etorri danori, pozarren bueltau naiz-eta nere txoko honetara.

A! Eskolarako itzulera, la vuelta al cole, la rentrée izan deilla ahalik eta xuabiena! Neria heavyxa izango da, seguru!

etiketak: metabloga, uda
Josu
Josu dio:
2007/09/03 21:34

Zeozer jakin ta bestelakoa intzionaturik esatia danez gezurra esatia, ez zaittugu gezurteratzat hartuko. Bistakua da gustora ibili zarala ta irakurliok horrekin, pozik. Ongietorri bueltan! :)

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Leire Narbaiza Arizmendi

Irakaslea eta blogaria (+)

Madalenak Kafesnetan

Madalenak Kafesnetan

Madalenak Kafesnetan atala
#MadalenakKafesnetan

Artxiboa
2024 2023 2022 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010 2009 2008 2007 2006 2005
Kontagailua