Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Joana Albret

KREA

albret 2016/01/29 12:15
Gasteizko Betoñoko KREA leku aproposa Euskal Liburutegi Nazionala sortzeko jarraitzen dugu ikusten

Euskal Liburutegi Nazionala oraindik sortu barik dago. Joana Albret Bibliotekonomia Mintegiak duela bi urte, KREAren afera pil-pilean zegoela, Euskal Liburutegi Nazionalerako leku aproposa Betoñoko KREA izango zela adierazi zuen. 

Vital Kutxako arduradunei, agintari politikoei eta kulturalei hori adierazten idatzia helarazi zien. 

ALDEEk ere  (Artxibategi, Liburutegi eta Dokumentazio Zentrotetako Profesionalen Euskal Elkartea) oniritzia eman zion aipatutako proposamenari,  Euskal Liburutegi Nazionalaren beharra  adierazi zuen, nahiz eta erakunde gisa gehiegi ez zuen nahasi nahi izan.   

Aste honetan Gasteizko auzitegi batek EH Bilduk aurkeztutako helegitea onartu duenez, ematen digu aukera  erakunde publikoa eremu horretan sortzeko, Euskal Liburutegi Nazionala sortu barik dagoenez, eta horren beharra sumatzen jarraitzen dugunez,  hona hemen gure betiko ekarpena. 

Euskal Liburutegi Nazionala Gasteizen kokatzeko aukera gutxienez aztertu dezatela eskatzen diegu berriro Kultura Sailari, Vital Kutxaren arduradunei, Gasteizko Udalari, Arabako Batzar Nagusiei...

 KREA kokaleku aproposa baita, eta horrekin jabego publikoa berreskuratzeaz gain Euskal Herriak behar duen erakunde kulturala ere sortzeko aukera ezin hobea baitaukagu.

Eskaera hau ez da berria; beraz ez gara luzatuko eskaeraren abantailak zehazten, aurreko mezuetan aurki baitizkizuelako (udalak eraikinaren jabegoa berreskuratuko du, eraikina euskal biztanleen interes orokorraren aldekoa izango da).

Gerardo Luzuriaga

Iruineko San Frantzisko Liburutegia

albret 2016/01/15 19:52
Iruineko Udalak eta Nafarroako Gobernuak Iruineko liburutegirik enblematikoaren alde egin du.

san franciscoAste honetan Nafarroatik oso berri pozgarria etorri zaigu. Joseba Asiron, Maider Beloki eta Asun Maestro liburutegien zuzendariaren ahotik ailegatu zaigu berria, hemendik aurrera San Frantzisko Liburutegia irekita izango da egun osoa, goizeko 9etatik gaueko 9etara, eta langileek Nafarroako Gobernuak kontratatuko ditu.

Nafarroan eta batez ere Iruinean XX. kulturako erreferentzia izan den zentrua, berriro ospetsu eta entzutetsua izateko bidea ireki du Nafarroako Gobernu honek.

Hemendik aurrera iruindarrek aukera edukiko dute, (alde zaharrean ondo kokaturik dagoen La Agrícola bankuaren egoitza ohia eta Nafarroako Liburutegi enblematiko ohia), ikasteko, edozein informazio jasotzeko, aisialdia  ezin hobeto pasatzeko edo lagunekin geratzeko.

 

Atzean geratu dira urte ilunak, non Nafarroako liburutegietan zentsuraturik zeuden Gara eta Berria egunkariak. Atzean geratu da egindako langileen externalizazioa.

Gerardo Luzuriaga

ALBRETkideak

albret 2015/05/17 12:36
Aurten Arantzazun bildu gara.

Aurten Joseba Etxeberria apaizak hartu gintuen Arantzazun, goiz polita egin genuen liburu eta agirien artean.

Oñatiko Asensio aldean egin genuen arratsaldea ondo bazkaldu ondoren Urteagainen.

ESAIT - JOANA ALBRET 0-0

albret 2015/04/15 12:34
Zer lortuko dugu lehenago selekzioa edo liburutegia?

Duela 10 urtetik hona nire buruari galdetzen diot ea Euskal Herrian zer lortuko dugun lehenago Futboleko Euskal Selekzioa ala Euskal Liburutegi Nazionala. 

Azken urte  hauetan horrela ibili gara, erronkan, jokatzen, baina epaileak ez dizkigu utzi golak  sartzen, eta sartu ditugun gol guztiak baliorik gabe utzi ditu. 

Batzuetan iruditu zait kultura kirola baino aurrerago ikustea, askoz hobeto jokatzen, eta gola sartzeko zorian ikusi dut behin baino gehiagotan.

 Baloia ere behin baino gehiagotan sare barruan ikusi dut, baina alferrik, epaileak balio gabe utzi ditu sartutako gol guztiak.

 Unerik hurbilenaLiburutegien Legea Euskal Legebiltzarrak onartu zuen izan zen. Epailak ere gola ontzat eman zuen, baina Lehiaketa Batzordeak partida bertan behera utzi zuen.

Euskadiko Liburutegia Liburutegien Legeak Euskadiko Liburutegia sistemaren ardatza eta  burutzat hartzen du, baina lastima justu Euskadiko Liburutegiari dagozkion artikuluak ez dira garatu, ez dira jarri indarrean.  Hutsaren hurrengoan geratu dira.

Laburbilduz, Euskal Selekzioaren ofizialtasuna eta Euskal Liburutegi Nazionalaren sormena parean daude!

Gerardo Luzuriaga 

ESAITek  desagertzea erabaki du, Joana Albret, berriz, minimoetan jarraitzea erabaki du. Azken finean, berdin!

Euskal Liburutegi Nazionala (2015)

albret 2015/04/14 16:10
Noizean behin inguruetara begiratzea ondo legoke.

Eztabaida latza eduki nuen aurreko Kulturako sailburuordearekin. Berarentzat eta bere alderdiarentzat Euskal Liburutegi Nazionala XIX. mendeko aldarrikapen zaharkitua zen, gaurko garaiek beste baliabide batzuk eskatzen dituzte. Tira, aitzakia moduan ondo. PSEk Jaurlaritzan lau urte iraun zuen eta ez genuen inon baliabide berri horiek ikusi. Aitzakia ederra.

Etorri dira berriro (urteak eta urteak Jaurlaritzan izan ondoren) EAJrek agintariak eta ez du ematen Euskal Erakunde hau sortzeko grina daukatenik. Hauek azaldu beharko lukete zergatia.

Aurretako gobernuen  EAJren Kulturako ordezkari politikoekin eta agintari guztiekin hitz egin genuen, ez behin, ez bi aldiz, ez hiru aldiz, hamaika baino… alferrik. Ez dugu ulertzen zer dela eta ez dute sortzen Euskal Liburutegi Nazionala.

Oraingo legealdiaren politikoekin, egia esateko ez dugu jarri harremanetan, itxaropena guztik galduta baitaukagu. Ea haiek ematen duten lehendabiziko urratsa eta emaitza hobeak lortzen ditugun. Askotan iruditu baitzaigu indarrean ez dutela jarri gu garelako eskatzaileak.

Oharra: 7/2015 Legeak (2015ko apirilaren 10ean) Aragoiko Liburutegia sistemaren  ardatza da. 

Gerardo Luzuriaga

Arrazoi gehiago Euskal Liburutegiaren alde

albret 2015/03/26 17:52
Eusko Jaurlaritzak 11/2007 Legea, Euskadiko Liburutegiei buruzkoa, ez du betetzen

Urriaren 26ko 11/2007 Legea, Euskadiko Liburutegiei buruzkoa,  2007ko azaroaren 19an indarrean sartu zen,  222 zenbakiaren Euskadiko Buletinean argitaratu zen.

Hortaz, 2007. urtetik 8 urte igaro ondoren Lege horretan agertzen diren artikulu gehienak eta garrantzitsuenak ez dira bete, ez dira garatu.

Urteak eta urteak itzaron ondoren, azkenean 11/2007 Legea indarrean jarri zen, aspalditik liburu eta liburutegi arloan ibiltzen garenok aldarrikapen hau errealitate bihurtu zen, Euskadiko Liburuegiei buruzko Legea argitaratu zen. 

8 urte iragan ondoren argi eta garbi esan dezakegu Eusko Jaurlaritzak ez duela bete Legeak dioena, eta ez daukala inongo asmorik betetzeko.

Zoritzarrez kultura arloan Euskadin ohituta gaude indarrean dauden legeak ez betetzen, 7/1990, Euskal Ondare kulturarena lekuko. Lege horrek, jadanik 1990an euskal ondare bibliografikoa eta liburutegi sistema arauzten zituen, eta horretarako Euskadiko Sistema Nazionala sortu zen.

Espreski hori ez gertatzeko, duela 24 urte gertatutako gerta ez daitezen, 11/2007 Legean lortu genuen sartzea artikulu hauek: Euskadiko Liburutegi sistemaren funtzioak, eta Euskadiko Liburutegia 2009 urtea baino lehenago sortuta izan beharko luke.

Bederatzi gai legearen artikulu garrantzitsuetan oinarrituta Euskadiko Liburutegien Sistema aztertu ditugu, batez ere Euskadiko Liburutegiaren ataleri erreparatuz: 

I. Euskadiko Liburutegi Sistemaren funtzionamendua, planifikazioa, antolaketa...

Art. 1 “Lege honen  xedea da funtsezko oinarri eta egiturak ezartzea EUSKADIKO LIBURUTEGIA Sistemaren planifikazio, sorrera, antolaketa, funtzionamendu eta koordinazioarako”...

Lehenik eta behin adierazi behar dugu hori ezinezko bihurtu dela Legea garatu ez delako.

Zeinek egingo du sistemaren planifikazio, antolaketa, koordinazioa... sistemaren buru izan behar zuena sortu barik?

Bigarren xedapenak dio EUSKADIKO LIBURUTEGIA abian jarri arte, Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko Liburutegi Zerbitzuak beteko ditu haren eginkizunak.

Nola egin daitezke  hori kudeatzen duen Liburutegi zerbitzu horrek aldatu barik, aurrekontua eta pertsonal kopuru egokirik gabe?

Legea indarrean baino lehenago zeukan aurrekontu berarekin  eta pertsonal berarekin funtzionatzen baitu.

Art. 6. 2.– Eusko Jaurlaritzan kulturaren alorreko eskumenak dituen sailari dagokio Euskadiko Liburutegi Sistemak eskaintzen dituen liburutegi-zerbitzuen planifikazioa aurrera eramatea.

II. Lankidetza printzipioa

Art. 4 Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorrak lankidetzan jardungo du toki-administrazioekin eta lurralde historikoetako, Estatuko, beste autonomía erkidegoetako eta euskararen hizkuntza-esparruko liburutegi-erakundeekin, liburutegi-zerbitzuak sustatu eta hobetzeko.

Art. 6. 1 Euskadiko Liburutegi Sistema Euskal Autonomia Erkidegoko organo, liburutegi eta liburutegi-zerbitzuen multzo antolatua da eta liburutegi-baliabide guztiak hobeto aprobetxatzea du helburu, elementu guztien koordinazioan eta lankidetzan oinarrituta.

Borondatea ez da nahiko, baliabideak, aurrekontuak, tresnak eta autoritatea eduki behar da.

III. Sistemaren osaera

Art. 7 Hauek dira Euskadiko Liburutegi Sistema osatuko dutenak:

a) Irakurketa publikoko sarea.

b) Euskadiko Liburutegia.

c) Unibertsitate eta ikastetxe publikoetako liburutegiak.

d) Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren menpekoak izan arren, irakurketa publikoko sarean sartuta ez dauden liburutegiak.

e) Irakurketa publikoko sareko kide izan gabe, Euskadiko Liburutegi Sisteman sartzen diren liburutegiak eta liburutegi espezializatuak.– Sisteman sartzeko, liburutegiaren titularrak hitzarmen bat sinatu beharko du Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorrean kulturaren alorreko eskumenak dituen sailarekin.

f) Liburutegien alorrean eskumenak dituzten Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorreko organoak.

g) Liburutegien Aholku Batzordea.

Euskadiko Liburutegi Sistema osatzen dituzten elementu batzuk, garrantzitsuenak ez dira sortu edo ez dute funtzionatzen;  hala nola, EUSKADIKO LIBURUTEGIA ez da sortu, Liburutegien Aholku Batzordea ez da bildu, administrazio liburutegiak, liburutegi espezializatuak praktikan sistematik at daude.  Hortaz,  Euskadiko Liburutegi Sistema umezurtz  jaio zen.

IV. Elebiduna

Art.9 Eusko Jaurlaritzan kulturaren alorreko eskumenak dituen sailak bibliografia-informaziorako irispidea bermatuko die Euskadiko Liburutegi Sistemako liburutegiei, katalogo kolektibo bat sortuz.– Euskadiko Liburutegi Sistemako liburutegiek, beren aldetik, Euskal Autonomia Erkidegoko hizkuntza ofizial bien erabilera bermatuko dute, ematen diren erregelamenduzko xedapenak beteko dituzte eta informazio-trukea ahalbidetzeko neurri teknikoak hartuko dituzte.– Bereziki, lan teknikoak, katalogoak eta baliabide teknikoak bi hizkuntzatan izatea bermatuko dute.

Puntu honek azterketa sakonagoa merezi du, dena den  zalantzak dauzkagu hartutako katalogazio eredua elebiduna izango denik, horretarako dauzkagu  Azkue Bibliotekaren katalogazio erregelak, eta dakigunez Liburutegi Zerbitzuak ez du jarraitzen.

V. Partaideak

2.– Euskadiko irakurketa publikoko sareko liburutegiek eskubidea izango dute Eusko Jaurlaritzan kulturaren alorreko eskumenak dituen sailak irakurketa publikoa bultzatzeko ematen dituen zerbitzuetara irispidea izateko.

Funtsean, hauek izango dira zerbitzuak:

a) Aholkularitza, lankidetza eta sostengua, funtsak eskuratzeko orduan.

b) Langileak etengabe prestatzea eta beren lanbiderako birziklatzea.

c) Bikoiztuta dauden edo sobera diren funtsen tratamendua.

d) Liburutegiei laguntza teknikoa ematea.

e) Euskadiko irakurketa publikoko sarearen katalogo kolektiboa prestatu eta kudeatzea.

f) Liburutegiak sustatzea.

g) Informazio bibliografiko eta dokumental hautatua eskaintzea.

h) Liburutegien arteko mailegua eta maileguaren laguntzarako funtsak koordinatzea.

Sistematik at geratzen diren liburutegiekin alderatu beharko genituzke,  ea zeintzuk dauzkaten baldintza hobeak.

 Foru Aldundien liburutegiak esate baterako, sistematik at daude eta egoera hobean daudelakoan gaude.

 VI. Ikuskapena

Art. 21. Irakurketa publikoko sarearen ikuskapena.

Eusko Jaurlaritzan kulturaren alorreko eskumenak dituen sailak Euskadiko irakurketa publikoko sareko zentroei informazioa eskatzen badie indarrean dagoen araudia betetzen duten egiaztatzeko, zentroek eskatu

Artikulu horren arabera Eusko Jaurlaritzako kulturako teknikariek ikuskapena egiteko eskumena daukate… Horretarako Liburutegi Zerbitzuak eskumenaz gain gaitasuna eduki beharko luke, sistemaren buru izan beharko luke, autoritatea eduki beharko luke, ereduak edukiko beharko lituzke, Euskal Herrian  liburutegi erreferentzia izan beharko luke, baliabide gehiago eduki beharko lituzke. 

VII. Sarearen mapa

Art. 23 1.– Irakurketa publikoko sarearen mapa liburutegi plangintza estrategiko eta operatiborako tresna da, eta bertan jasotzen dira Euskadiko irakurketa publikoko sareko liburutegiak, irakurketa publikoaren beharrak eta herrigune bakoitzari dagozkion zerbitzu-moduluak.

2.– Irakurketa publikoko sarearen mapan hainbat irakurketa-barruti zehaztuko dira, eta sareko liburutegiak identifikatuko dira liburutegiek eman behar dituzten zerbitzuak eta horien finantziazio-beharrak aztertuta.

3.– Eusko Jaurlaritzan kulturaren alorreko eskumenak dituen sailak, Liburutegien Aholku Batzordeari kontsultatu ondoren, irakurketa publikoaren mapa onartuko du eta eguneratuta izango du.

4.– Irakurketa publikoaren mapan, emaitzen kalitatea neurtzeko jarraibideak ezarriko dira mota bateko eta besteko liburutegiei eta haien zereginei dagokienez.

5.– Mapa aldian-aldian eguneratuko da, erregelamendu bidez zehazten denari jarraituz.

 Hona hemen beste gabezia bat, mapa egin zen, baina bulegoetako mahaiaren kajoi batean geratu omen da. Tresna baliagarria hau ezinbestekoa da Euskadiko liburutegien panorama ezagutzeko.

VIII. EUSKADIKO LIBURUTEGIA

Art. 27, 28, 29an  definizioa, izaera, egitura, funtzionamendua eta eginkizunak deskribaten ditu.

Hona hemen artikulu horiek ematen dituzten eskumenak:

-         Sistemaren buru da,

-         EUSKADIKO LIBURUTEGIA  gabe, ezinezkoa izango da sistema aurrera egitea…

-         Sistema koordinatuko da, koordinatzailerik gabe zaila izango da ezer lortzea...

-         Bera arduratuko da Euskadin eta euskararen hizkuntza-esparruan argitaratu edo ekoitzitako lanak eta euskararekin edo esukal kulturarekin erlazioantutakoak bildu , kontserbatu eta zabaltzeaz…

-         Nazioarteko kontsulta eta ikerketarako zentroa izango da

-         Erakunde autonomoa da

-         Liburutegi-  eta dokumentu-teknikei buruzko ikerketen aitzindari izatea

-         Euskadiko Liburuegiak nazioarteko bibliograia-arauak edota informazioa kudeatzeko bestelako estandarrak egokitu ditu

Sistemaren buru den erakunde barik ezinezkoa izango da Lege honek dioena aurrera eramatea.

EUSKADIKO LIBURUTEGIAk  betebehar hauek eta aipatu ez ditudan beste batzuk izango ditu Euskal Erkidegoko lurralde osoan. Eginbehar hauek duintasunez aurrera eramateko Administrazioak honako baldintza hauek derrigorrean indarrean jarri beharko lituzke:

-         Lehenik, 11/2007 Legean datorren bezala (IV. Titulua, 27, 28, 29, 30. artikulua), Eusko Jaurlaritzako Erakunde Autonomoa sortzea.

-         Bigarrenik, erakunde honen eskumen guztiak Eusko Jaurlaritzari atxikiak izan behar dira, biblioteka guztien buru eta koordinatzaile izan dadin.

-         Hirugarrenik, Euskadiko Liburutegirako eraikuntza berria sortu behar da, beste arrazoi batzuen artean, euskal kultura komunitatearen ikurra eta erreferentzia izan dadin. Gainontzeko autonomia erkidegoetan aspaldi sortuta daude: Andaluzian 1994an (Granada), Aragoin 1990ean (Zaragoza), Errioxan 1988an (Logroño), Extremaduran 1995ean (Badajoz), Gaztela eta Leonen 1989an (Valladolid), Gaztela-Mantxan (Toledo), Kantabrian 1999an (Santander), Katalunian 1939an (Bartzelona), eta Madrilen 1989an (Madril).

-         Laugarrenik, aurrekoa bezain garrantzitsua da azpiegitura egokia bermatzea, kasu honetan ere ez dago ezer asmatu beharrik, aldamenekoek dauzkaten baliabide materialak eta giza baliabideak begiratzea besterik ez baitaukagu. Adibidez, Nafarroako Liburutegia, non honezkero 14.000.000 euro inguru inbertitu baitituzte, 24.000 m2 edukiko duen eraikuntza berrian.

-         Bosgarrenik, lekua gutxienekoa izan arren, Liburutegi Sistemaren buru izango den erakunde honetarako lekurik aproposena Gasteiz dela uste dut; alde batetik, Gasteiz Euskadiko hiriburu administratiboa delako eta, bestetik, Gasteizen egoteak ahalbidetuko duelako Euskadiko biblioteken sareko irizpide estrategikoak, politikoak eta teknikoak gauzatzea. Gainera egun oso eraikuntza egokia hutsik baitago, KREA eraikuntza, hain zuzen ere.

Xedapen Laugarrena. Lege hau indarrean sartu eta gehienez ere 18 hilabetera eratuko da Euskadiko Liburutegia

Honez gero, non dago data hori.

IX. Lburutegien Aholku Batzordea

Art. 44 Euskadiko Liburuegi Sistemaren informazio-, kontsulta- eta aholku-organoa izango da, eta liburutegien erregelamendu-proposamenei buruzko irizpena emango du nahitaez.

-         Euskadiko Liburutegi Sistemaren informazio- kontsulta eta aholku-organo izango da.

-         Liburutegien alorreko eskumenak dituen sailari neurriak proposatzea Eukadiko Liburuegi Sistemaren helburak hobeto betetzeko

-         Euskadiko Liburuegi Sistemari buruzko planak ezagutzea eta horiei buruzko irizpenak ematea

- Beharerzko iritzitako neurriak proposatzea irakurletasuna eta inforazioaren erabilera sustatzeko

-  Liburutegi buruzko erregelamenduzko arauen proposamenez irizpenak ematea.

Liburutegien Aholku Batzordea soilik paperean esistitzen da.

Xedapen gehigarriak. Bigarrena. Euskadiko Liburuegien aholku Batzordea eratu eta gehienez ere urtebeteko epean, irakurketa publikoaren mapa onartuko da.

Soilik paperean esistitzen denez, zaila izango da organo garrantzitsu honek zer edo zer egin dezan

                                                                             

Baten batek galdetuko dio bere buruari zer dela eta idazten dugu orain hau, arrazoirik handiena izan da Espainiako atzoko buletinean argitaratu zuten Ley 1/2015, de 24 de marzo de 2015, reguladora de la Biblioteca Nacional de España… detallando los fines y las funciones esenciales…  eta egia esateko izugarrizko inbidia eman zigula,  horretaz gain ea Euskal Herrian konturatzen garen kultura arloan oraindik hamaika kontu daukagu garatu barik, eta zer garrantzitsuak izango diren gure etorkizunerako herri gisa :

1. Reunir, describir y garantizar la protección, enriquecimiento, conservación y transmisión, en el ejercicio de sus funciones, del patrimonio bibliográfico y documental, tanto el producido en el Estado español como el generado sobre sus diferentes culturas. Para conseguir este fin desarrolla las siguientes funciones:

a) Actuar como centro depositario y de conservación de la producción cultural española en cualquier soporte, incluidos los documentos electrónicos y sitios web, en los términos establecidos por la legislación sobre el depósito legal y ejercer la alta inspección y el seguimiento de su cumplimiento.

b) Catalogar y describir las colecciones físicas y digitales de tal manera que quede garantizado el acceso y la recuperación de toda la información sobre el patrimonio bibliográfico y documental.

c) Elaborar la bibliografía del Estado español de manera que sirva como instrumento de referencia actualizada para el control bibliográfico de la producción editorial y la creación de catálogos de sus bibliotecas.

d) Incrementar sus colecciones, especialmente aquellas de mayor valor y significado para el patrimonio bibliográfico y documental.

e) Garantizar la preservación y conservación de sus colecciones a través de la realización de los planes de preservación necesarios y las medidas de seguridad oportunas.

f) Recoger, preservar y conservar los contenidos digitales sobre las culturas españolas y garantizar su conservación y accesibilidad con fines económicos, culturales, de investigación o de información.

2. Garantizar el acceso y la difusión de sus colecciones con el fin de fomentar su utilización, como medio de enriquecimiento cultural, social y económico. Para conseguir este fin desarrolla las siguientes funciones:

a) Fomentar la investigación científica y el conocimiento sobre las diferentes culturas del Estado español, proporcionando servicios de calidad a los investigadores.

b) Desarrollar una política activa de digitalización de sus colecciones para garantizar su preservación y favorecer la creación de la biblioteca digital del patrimonio bibliográfico y documental del Estado español.

c) Desarrollar una programación de exposiciones y actividades culturales que cumplan con el objetivo de difundir el valor de sus colecciones y acercar la Institución a la ciudadanía. 

d) Impulsar y apoyar programas de investigación tendentes a la generación de conocimiento sobre sus colecciones, estableciendo espacios de diálogos con centros de investigación e investigadores de todo el mundo.

3. Promover y desarrollar políticas bibliotecarias en relación con el patrimonio bibliográfico y documental del Estado español. Para conseguir este fin desarrolla las siguientes funciones:

a) Ejercer de centro de referencia en el ámbito de la normativa técnica bibliotecaria, mediante su elaboración y actualización, con el objeto de favorecer los proyectos de cooperación.

b) Participar activamente en foros, federaciones, fundaciones, colegios, asociaciones y otras organizaciones profesionales, así como en programas y proyectos, tanto de ámbito nacional como internacional, fundamentalmente aquellos de ámbito europeo e iberoamericano.

c) Fomentar y colaborar en programas de formación vinculados con la profesión bibliotecaria y con las ciencias de la documentación.

d) Impulsar y colaborar en la creación de catálogos bibliográficos y bases de datos colectivas, así como en la unificación de bibliotecas y repositorios digitales, de tal manera que contribuya a mejorar el acceso al patrimonio bibliográfico y documental.

 

                Gerardo Luzuriaga

 

Zergatik Kulturari buruzko legeak ez dira betetzen?

albret 2015/03/26 16:46
Jaurlaritzak 11/2007 Legeak, Euskadiko Liburutegiei buruzkoak, dioena ez du bete eta ez dauka asmorik betetzeko.

Zoritzarrez, kultura arloan Euskadin ohituta gaude indarrean dauden legeak ez betetzen, 7/1990, Euskal Ondare Kulturarena lekuko. Lege horrek, 1990 urtetik euskal ondare bibliografikoa eta liburutegi sistema arauzten zituen, horretarako Euskadiko Sistema Nazionala sortu zen. Alferrik, inoiz ez zen garatu.

Espreski hori ez gertatzeko, hots, duela 25 urte gertatutakoa gerta ez daitezen, 11/2007 Legean lortu genuen artikulu hauek onartzea: alde batetik Euskadiko Liburutegi Sistemaren funtzioak zerrendatzea eta deskribatzea; eta beste aldetik EUSKADIKO LIBURUTEGIA 2009 urtea baino lehenago sortuta izan beharko lukeela. 2015. urtean oraindik horren zain gaude.

Gerardo Luzuriaga

Euskadiko Dokumentu eta Artxiboen Legearen aurreproiektuaren zirriborroa (azkena)

albret 2015/03/24 15:15
Oraingo zirriborroak egindako ekarpen gehienak onartu ditu.

Azken zirriborro honek blog honetan  eta beste leku batzuetan aipatu genituen ekarpen eta kezka batzuk,  bereziki garrantzitsuenak zuzendu dituzte. Lehen Eusko Jaurlaritzaren jarrera kritikatu genituen moduan orain txalotzen dugu.

 Zirriborro honetan berariaz indargabetuta geratzen dira Euskal Kultur Ondareari buruzko uztailaren 3ko  7/1990 Legeko III. Tituluko VI. Kapitulua eta IV. Titulua, baita ere lege honetan xedatutakoa hausten duen maila bereko edo gutxiagoko xedapen oro.

 Halaber,  aurreko zirriborrotik ezabatzen da paragrafoa non aipatzen dituzten Lege honetan  oinarrizko izango liratekeen bi dekretuak (232/2000, eta 174/2003).

 Dena den, zorion hutsa  ez da izan, bada beste alderdi korapilatsu bat badago, eta hau agian zailago izango da konpontzea, bada  erakundeen arteko eskuduntzako arazoari buruzkoa baita.

 Euskadiko Artxiboen Sistematik at geratzen dira Foru Aldundien artxiboak eta haien mendeko entitate eta erakundeetako artxiboak. Nahiz eta zirriborroan ondoko paragrafo  hau sartu: “24. Artikuluan 2. Lurralde historikoetako artxiboak ere sartu ahal izango dira Euskadiko Artxiboen Sisteman, bai eta Euskal Autonomia Erkidegoan kokatuta dauden Estatuko edo nazioarteko titulartasuna duten beste erakunde edo entitateetako artxiboak ere”,  errazena izango da azkenean Artxibo Sistematik kanpo geratzea.

 Gauzak horrela, Euskadiko dokumentu-ondarea den zati handia eta garrantzitsua  Artxibo Sistematik kanpo gera daitezkenez, kezkatuta gaude.

 Gai honek garrantzia handia dauka Euskal Herriko kulturaren etorkizunerako, ez dugu ulertzen nola kultura eremuan gaurko markoa dagoeneko ez daukagu gainditurik.

 Inondik inora ez dugu nahi Foru Aldundiei eta udalei eskumenak kendu, Foru Aldundien eta udalen artxiboen eskuduntzak beti izango dira Foru Aldundien eta udalen mende; aitzitik, proposatzen duguna da Artxibo Sistema Nazionala sortzea, Artxibo Sistema herri osorako, non artxiboen eskumenak Eusko Jaurlaritzaren, Foru Aldundien, Udalen, eta gainontzeko erakundeen artxiboen artean banatzen diren, elementu bakoitzari dagozkion eskumenekin;  baina buru eta sistema nazional batekin herri osorako, lankidetzan  egiten; baina koordinazio lanak eta buru Eusko Jaurlaritzak eduki ditzan.

 Ondo legoke, kultura eremuan  oraingo markoa gainditzea, kulturarako onuragarria izateaz gain, Euskal Herrirako ere horrela izango delakoan baikaude.

Gerardo Luzuriaga

Liburu digitalak ere maileguan

albret 2014/11/26 17:25
EAEko Jaurlaritzak abian jarri du liburu digitalen mailegurako sistema. eLiburutegia.

Gaurtik aurrera liburu digitalak ere maileguan izango dira, urte bukaerarako 3.000 titulu prest izango dira mailegatzeko. Oker ez banago tituluak joango dira aldatzen, beti ez dira titulu berak izango, baizik eta berriak joango dira sartzen eta zaharrak desagertzen...

Liburutegietako bazkideek, esate baterako erabiltzaileek liburu digitalak ere doan mailegatu ahal izango dituzte. Ohiko liburutegietan erabiltzaileei emango dieten pasahitza sisteman sartzeko.

Jaurlaritzaren Liburutegi Zerbitzuak liburuen 25.000 lizentzia erosi ditu. Mailegua 21 egunerako izango da, erabiltzaile bakoitzak asko jota bi liburu batera ahal izango du. Testua ezin da kopiatu. testua jaitsi ondoren ez da beharrezkoa Interneten konektatua izatea.

EAEko Jaurlaritzak Euskal Herriko eta Espainiako hainbat argitaletxerekin egin du hitzarmena. Liburuzainek erabakiko dute zer titulu plataforma digitalera igotzea.

Soilik bi kontu, aurretik esanda egitasmoa aitzindaritzat eta txalotzat  hartzen dudala:

1. Uste dut izenarekin ez dutela asmatu. Liburutegi Digitala jarri dute, baina Liburutegi Digital asko daude, eta denek ez dute mailegatzeko aukera ematen. Izen zehatzagoa jarriko nuke.

2. Bestetik, pena izan da, beste aukera bat galdu baitugu, behintzat Nafarroarekin batera egistamo komun bat eta interesgarria sortzeko, sistema hau ez jarri izana Euskal Herri osorako, hain zuzen ere izan da galdu dugun ezinparegabeko aukera.  Nafarroa (bederen) ere sistema honetan sartzeko  esfortzu txiki bat egin izana merezi zuelakoan nago; baina EAEko Jaurlaritzak kontu hauek handitzat hartzen duenez... Denbora hobeen zain geratzen gara... Agian laster ailegatzear daude... aldaketa politikoak susmatzen baitira.

Gerardo Luzuriaga

 

Euskadiko Dokumentu eta Artxiboen Legearen aurreproiektuaren zirriborroa

albret 2014/10/01 18:47
Ez nago ados aurkeztutako zirriborroarekin. Artxibo Sistemaren estrukturak uzten baitie Eusko Jaurlaritzaren Sailei eta Erakunde Autonomoei eskumenik gabe.

Aitzindaria eta gaurkotua izan arren badauzka kontu batzuk non ez bainator bat.

- Foru Aldundien mendeko artxiboak Euskadiko Artxiboen Sistematik at geratzen dira; hots, Foru Aldundien artxiboak sistematik kanpo geeratzen dira. Ez da logikoa elementu garrantzitsuenetarikoak sistematik kanpo uztea.

- Legea erabat baldintzatuta geratzen da aurretik indarrean dauden bi dekretuengatik. (232/2000 Dekretua eta 174/2003 Dekretua). Legearen zirriborroak argi eta garbi dio Lege honek kontuak hartuko dituela bi Dekretu horretan agertzen dena.

- Artxibo Sistemaren estruktura (egituraketa) ez dator bat nazioarteko irizpideekin. Gainontzeko legeetan honako estruktura honi jarraitzen diote:

           - Bulegoetako artxiboak

           - Artxibo orokorrak.

           - Administrazioaren Artxibo Orokorra (Bitartekoa)

           - Artxibo Historikoa.

- Euskadiko Dokumentu eta Artxiboen Legeak ez ditu onartzen Artxibo orokorrak, ezta Administrazioaren Artxibo Orokorra (Bitartekoa) ere.

Legeak onartzen duen estrukturak uzten die Eusko Jaurlaritzaren Sailei eta Erakunde Autonomoei dokumentu eta Artxiboko eskumenik gabe. Aipatutako eta Legean onartutako 174/2003 Dekretuak (Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioaren artxibo-sistemaren antolamenduari eta funtzionamenduari buruzko Dekretua) Eusko Jaurlaritzaren Sail bati (Ogasun eta Herri Administrazio, egun Ogasun eta Finantza) esleitzen dizkio eskumen guztiak, gainontzeko Sailak eskumenik gabe uzten. Halaber, Ogasun eta Herri Administrazio Sailaren gain geratzen da Administrazioaren Artxibo Orokorraren (Bitartekoa) funtziorik garrantzitsuenak.

Soilik aipatuko ditut Dekretuaren artikulu batzuk adibide gisa:

7. artikulua. Ogasun eta Herri Administrazio Sailari dagokio Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioaren Artxibo Sistema zuzentzea, koordinatzea eta horren aplikazioa ikuskatzea.

12. artikulua. 1. Ogasun eta Herri Administrazio saileko Baliabide Orokorren Zuzendaritzari dagokio Sistemaren zuzendaritza 2. Sistemaren zuzendaritzari dagokio... Sistemako zentro, zerbitzu eta organoen funtzionamendurako arauak eta jarraibideak ematea, bai eta horien funtzionamendua koordinatu eta ikuskatzea ere... Dokumentuak Kontserbatzeko Egutegiak egin eta horien aplikazioak kontrolatzea...

14. artikulua. Dokumentazioaren Baloraziorako, Aukeraketarako eta Dokumentaziora Jotzeko Batzordearen eginkizunak: Sortutako dokumentu-tipologia eta -segida guztiak identifikatzea eta aztertzea... Irizpena etmatea dokumentuek euren bizi zikloan izango dituzten Kontserbatzeko Egutegiei  eta artxibo fase bakoitzean izango duten iraunkortasunari buruz... Ezartzea zein diren Herri Administrazioaren eginkizun eta jarduera kritikoen ondoriozko funtsezko dokumentuak: dokumentuok Ezinbesteko Dokumentuen Programa eta Larrialdiei eta Hondamendiei Aurre hartzeko Programa osatuko dute.

15. artikulua. Dokumentazioaren Baloraziorako, Aukeraketarako eta Dokumentaziora Jotzeko Batzordean 9 bazkidetik soilik 1 izango da dokumentazioa sortu den sailekoa, eta ez da izango ez lehendakaria, ezta lehendakari ordea, batzordekidea baizik.

19. artikulua. Sistemaren estruktura: bulegoetako artxiboak, Administrazio Instituzionalaren artxibo zentralak, Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioaren Artxibo Nagusia, Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioaren Artxibo Historikoa.

Sistemaren egituraketan (estrukturan) nahita ez dira agertzen Eusko Jaurlaritzaren saileko artxiboak, Dekretu horretan erabilitako terminologiarekin Administrazio Orokorren artxibo zentralak izango zirenak.

20. artikulua. Bulegoetako artxiboen arduradunak kudeaketako lanak egiterakoan, Sistemaren Zuzendaritzak emandako arauak eta jarraibideak jarraitu behar ditu.

Gerardo Luzuriaga

 

 

Katalogatzeko Terminologia

Euskaraz katalogatzeko terminologia Joana Albret mintegikideen ahaleginez egindako lana da. 2000 urtean argitaratu zen Eusko Jaurlaritzako IZOren gainbegiratuarekin eta Iametza enpresaren laguntzarekin internet datu-base bezala eskaintzen da hemen.