KREA
Euskal Liburutegi Nazionala oraindik sortu barik dago. Joana Albret Bibliotekonomia Mintegiak duela bi urte, KREAren afera pil-pilean zegoela, Euskal Liburutegi Nazionalerako leku aproposa Betoñoko KREA izango zela adierazi zuen.
Vital Kutxako arduradunei, agintari politikoei eta kulturalei hori adierazten idatzia helarazi zien.
ALDEEk ere (Artxibategi, Liburutegi eta Dokumentazio Zentrotetako Profesionalen Euskal Elkartea) oniritzia eman zion aipatutako proposamenari, Euskal Liburutegi Nazionalaren beharra adierazi zuen, nahiz eta erakunde gisa gehiegi ez zuen nahasi nahi izan.
Aste honetan Gasteizko auzitegi batek EH Bilduk aurkeztutako helegitea onartu duenez, ematen digu aukera erakunde publikoa eremu horretan sortzeko, Euskal Liburutegi Nazionala sortu barik dagoenez, eta horren beharra sumatzen jarraitzen dugunez, hona hemen gure betiko ekarpena.
Euskal Liburutegi Nazionala Gasteizen kokatzeko aukera gutxienez aztertu dezatela eskatzen diegu berriro Kultura Sailari, Vital Kutxaren arduradunei, Gasteizko Udalari, Arabako Batzar Nagusiei...
KREA kokaleku aproposa baita, eta horrekin jabego publikoa berreskuratzeaz gain Euskal Herriak behar duen erakunde kulturala ere sortzeko aukera ezin hobea baitaukagu.
Eskaera hau ez da berria; beraz ez gara luzatuko eskaeraren abantailak zehazten, aurreko mezuetan aurki baitizkizuelako (udalak eraikinaren jabegoa berreskuratuko du, eraikina euskal biztanleen interes orokorraren aldekoa izango da).
Gerardo Luzuriaga