Liburu digitalak ere maileguan
Gaurtik aurrera liburu digitalak ere maileguan izango dira, urte bukaerarako 3.000 titulu prest izango dira mailegatzeko. Oker ez banago tituluak joango dira aldatzen, beti ez dira titulu berak izango, baizik eta berriak joango dira sartzen eta zaharrak desagertzen...
Liburutegietako bazkideek, esate baterako erabiltzaileek liburu digitalak ere doan mailegatu ahal izango dituzte. Ohiko liburutegietan erabiltzaileei emango dieten pasahitza sisteman sartzeko.
Jaurlaritzaren Liburutegi Zerbitzuak liburuen 25.000 lizentzia erosi ditu. Mailegua 21 egunerako izango da, erabiltzaile bakoitzak asko jota bi liburu batera ahal izango du. Testua ezin da kopiatu. testua jaitsi ondoren ez da beharrezkoa Interneten konektatua izatea.
EAEko Jaurlaritzak Euskal Herriko eta Espainiako hainbat argitaletxerekin egin du hitzarmena. Liburuzainek erabakiko dute zer titulu plataforma digitalera igotzea.
Soilik bi kontu, aurretik esanda egitasmoa aitzindaritzat eta txalotzat hartzen dudala:
1. Uste dut izenarekin ez dutela asmatu. Liburutegi Digitala jarri dute, baina Liburutegi Digital asko daude, eta denek ez dute mailegatzeko aukera ematen. Izen zehatzagoa jarriko nuke.
2. Bestetik, pena izan da, beste aukera bat galdu baitugu, behintzat Nafarroarekin batera egistamo komun bat eta interesgarria sortzeko, sistema hau ez jarri izana Euskal Herri osorako, hain zuzen ere izan da galdu dugun ezinparegabeko aukera. Nafarroa (bederen) ere sistema honetan sartzeko esfortzu txiki bat egin izana merezi zuelakoan nago; baina EAEko Jaurlaritzak kontu hauek handitzat hartzen duenez... Denbora hobeen zain geratzen gara... Agian laster ailegatzear daude... aldaketa politikoak susmatzen baitira.
Gerardo Luzuriaga