Jabetza Intelektuala
Espainiako Jabetza Intelektualaren Legea arestian onartu dute Kongresuan, soilik PPk bozkatu zuen lege horren alde, gainontzeko talde guztiak kritikoak izan ziren. Dena den, Lege hau oraindik ez dago indarrean, Senatuak onartu behar baitu.
Jabetza Intelekturalaren baliabideak kudeatzeko hiru erakundek Europako Justizia Auzegitera administrazioarekiko auzi helegitea jarri du, hori dela eta Auzitegi Gorenako autoak erabaki du Europako Justiziako Auzitegira galdetzea ea Espainiako Jabetza Intelektuala europako legeriarekin bat datorren.
Ea zilegi den kopia pribatuaren gastua erabiltzaileek ez ordaintzea, orain kopia pribaturaren ordaina Estatuko Aurrekontuetan sartzen da.
Europako Justizia Auzitegiaren zain...
Maileguen Canona
PP berriro kulturaren etsaia.
2014ko abuztuaren 1eko 524/2014 Errege Dekretuak liburuekin lan egiten dituzten erakundeei hil zorian utzi die.
Jakina da, bizi ari garen krisian, Liburugintza eta bereziki liburutegiak gorriak ikusten ari direla. Liburu berriak eta behar dituen baliabideak erosteko dirua murriztu egin zaie, liburutegi gehienak aurrekonturik gabe funtzionatzen ari dira. Hots, ez daukate euro bat ere liburu berriak erosteko.
Gauzak horrela, funtziorik garrantzitsuenetarikoa ezin dute bermatu, Hori gutxi izango ez balitz, PPko Gobernuak azken neurri hauekin gehiago nahi ditu estutu aipatutako erakunde kultural hauek.
2016 urte arte, liburutegiek, artxiboek, museoek, hemerotekek, fonotekek… erakundean jasotako (erosi, dohaintza, truke) liburu bakoitzagatik 0,16 euro ordaindu beharko dute.
2016 urtetik aurrera, erakunde bakoitzak honako hau ordaindu beharko du:
- 0,004 euro gordetzen duen liburu bakoitzagatik
- Gehi, 0,05 euro mailegu balizko erabiltzaile bakoitzagatik.
Hau da kultura sustatzeko erarik onena!
Okerrago ezin da arautu!
Okerrago ezin da antolatu!
Egileek eskubideak dauzkate, jakina, eta jabetza intelektualen eskubideak jaso beharko dute.
Baina, Espainiako Gobernuak ez du asmatu zerga hau liburutegiei esleitzen.
- Alde batetik, Liburutegiek obrak erosten dituztenean egileen jabetza intelektualen zerga ordaintzen baitute.
- Bigarrenik, Liburutegiak egileei traba egin beharrean mesede egiten diete, egileen argitalpenak zabaltzen dituzte, propaganda ezin hobeto egiten dutelako, obra batzuentzat ezin pareko erakusleiho baitira, liburutegien bitartez egileen ekoizpena ezagutzen da, etabar, etabar.
- Hirugarrenik, Beste zerga bat jarri behar bada inondik inora beste leku batetik irten behar da dirua, eta ez kolokan dauden erakunde publiko hauengandik.
- Laugarrenik, Gobernuak Liburutegiak hezkuntzako eta kultural erakunde gisa ikusi beharrean, egitasmo pribatu eta kapitalista gisa ikusten ditu. Penagarria!
- Bosgarrenik, Liburutegi publiko askok eskolako eta unibertsitateko liburutegien funtzioak bete dituzte, eta erakunde hori aipatutako 524/2014 Dekretuan ez dute ordaintzen maileguen zerga.
- Seigarrenik, Gobernuak liburutegien aurrekontuak bermatu beharko lituizke, eta egitasmo hauek sustatu beharko lituzke.
- Neurrik honek uzten ditu liburutegiak kolokan. Izan ere, onurak ez dauzkaten zerbitzu publiko hauek (liburutegiak, museoak, artxiboak...) behartuta izango dira beste zerga berri bat ordaintzera, kaltetuak herritar guztiak izango gara.
Beste eraso bat.
Gerardo Luzuriaga
Espainiako Liburutegi Nazionala
Liburutegi Nazionalak lege hori dela eta autonomia gehiago edukiko du. Espainiako Liburutegi Nazionala aspalditik da garrantzitsua, ez soilik egoitzagatik, Madrileko eraikuntza egoki batean kokatuta baitago.
Liburutegi Nazionala Espainiako kulturako lehenengo mailako erakunderik betidanik konsideratu badute ere, orain emandako urratsak Espainiako gainontzeko zuzendaritza orokorrarekin berdindu dute.
Espainian, Frantzian, Ingalaterran, Austrian... kultura eta hizkuntza bermatzeko, eta batez ere ezagutza sortzeko ezinbesteko erakunde gisa bermatzen dute, zergatik Euskal Herrian ez?
Hemen Euskal Herrian badaukagu non begiratu.
Ea orain kontzientzatzen garen, eta erakunde horren alde erronka tinkoa egiten dugun, herritarrengandik hasita, intelektualak jarraituta eta agintariengaraino ailegatuta.
Hor daukagu gure zain, Gasteizko KREA.
G. L.
Liburutegi zerbitzuak
Liburutegi zerbitzuen gaineko txostena
Anabella Barroso eta Maite Lopetegi. ALDEE elkartearen eta Joana Albret mintegiaren izenean.
Hezkuntza, Hizkuntz Politika eta Kultura Sailak berriki argitaratutako liburutegi zerbitzuen inguruko txostena dela eta, ALDEEko Batzordeak eta Joana Albret Bibliotekonomia Mintegiak gure ardura azaldu nahi dugu liburutegi zerbitzuen eta horien gainean herritarrek egiten duten erabileraren inguruan.
Txostenean jasotzen diren datuetatik ondorioztatu daiteke gaur egun gure erkidegoan dauden liburutegi zerbitzuak ez datozela bat XXI. mendeko herritarren beharrizanekin.
Txosteneko datuek herritarrentzako zerbitzu gabezia nabarmenak azaleraztearen arrazoia, batez ere, 11/2007 Legea, Euskadiko liburutegiei buruzkoa, garatu eta aplikatu ez izana da. Liburutegi Nazional baten faltak, sarea egituratzeko erakunde ezak, politika bateratu ezak, erkidegoko liburutegi orok osatutako elkarlanerako sare baten faltak, eta, oro har, ekonomikoki jasangarri den eskaintza ezak, gure liburutegiak gune isolatu eta ahuldu bihurtu ditu. Hala, Euskadiko liburutegiei buruzko Legea zein Liburutegi Nazionala garatuko duten zerbitzu baten beharra mahaigaineratu nahi dugu.
Egun, euskal kulturaren sareko azpiegituren desagertzea ( Gasteizko KREA) normaltasun osoz aztertzen den honetan, kulturaren oinarriari eustea ezinbesteko helburu izan behar luke erakunde publikoentzako eta gizartearentzako. Euskadiko Sistema Bibliotekarioaren eta Liburutegi Nazionalaren garapenak merezi dute erakundeen zein herritarren aldetik ahalegin berezi bat.
Euskadiko Liburutegi Zerbitzuak
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak berriki argitaratutako “XXI menderako liburutegi-zerbitzuak: herritar, erabiltzaile eta adituen iritzia EAEko liburutegi publikoetako zerbitzuen orainaren eta etorkizunaren inguruan” txostena dela eta (PDF formatuan laburpena, irudia txostenetik hartua) Joana Albret Bibliotekonomia Mintegiko kideek eta Aldeeko Zuzendaritza Batzordeak txosten horren ondorioen harira, gure ardura azaldu nahi dugu Euskadiko liburutegi zerbitzuen eta herritarrek egiten duten horien erabileraren gainean.
Txostenean jasotzen diren datuetatik ondorioztatu daiteke gaur egun gure erkidegoan dauden liburutegi zerbitzuak ez datozela bat XXI. mendeko herritarren beharrizanekin.
Gure ustez, txostenak jasotzen dituen datuek herritarrentzako zerbitzu gabezia nabarmenak azaleraztearen arrazoia, batez ere, 11/2007 Legea, urriaren 26koa, Euskadiko liburutegiei buruzkoa garatu eta aplikatu ez izana da. Liburutegi Nazional baten faltak, sarea egituratzeko erakunde ezak, politika bateratu eta adostu ezak, erkidegoko liburutegi orok osatutako elkarlanerako sare baten faltak, eta, orohar, ekonomikoki jasangarri den zentzuzko eskaintza ezak, gure liburutegiak gune isolatu eta ahuldu bihurtu ditu, etorkizunerako aukera gutxirekin.
Bestalde, gure iritziz, liburutegiak ezinbesteko elementu dira herritar arduratsuen garapenerako eta, baita ere, ezagutzaren gizartea eraikitzeko.
Liburutegien esparruko profesional gisa, inguruarekin konprometituta gaudelarik, egoera hau azpimarratu nahi dugu eta gure ardura azaldu. Euskadiko liburutegiei buruzko Legea zein Liburutegi Nazionala garatuko duten Zerbitzu baten beharra mahaigaineratu nahi dugu: bai bata zein bai bestearentzat XXI. mendeari eta gure erkidegoari dagokien eredu egokienak bilatze bidean.
Gainera, erakundeen esanetara jartzen gara Euskadiko liburutegiei buruzko Legearen garapen eta ezarpen lanean hasteko. Iruditzen zaigu Legearen ezarpenak gizarte justu eta orekatuago baten garapenerako lagungarri izango dela, herritarrei aurrerapenerako aukera gehiago eskainiko baitizkie.
Gaur egun, euskal kulturaren sareko azpiegituren desagertzea normaltasun osoz ikusten den honetan, KREAren kasua aipatzea besterik ez dago, Euskadiko kulturaren oinarriari eustea ezinbesteko helburu izan beharko litzateke erakunde publikoentzako, hainbat gizarte-mugimendu edo guk ordezkatzen ditugun profesionalen mugimenduarentzat den moduan.
Euskadiko Sistema Bibliotekarioaren eta Liburutegi Nazionalaren garapenak merezi dute erakundeen zein Euskadiko herritarren aldetik ahalegin berezi bat.
Ezin dugu ahaztu barnean zein kanpoan gure herriak izan dezakeen irudiari begira, Euskadiko Liburutegia kultura erakunde oinarrizko bat izango litzatekeela: Euskal Herriaren memoria izateaz gain, nazioarte mailan euskal kulturaren sinbolo izango litzateke, Euskadi munduan ordezkatuko lukeen erakundeetako bat, hain zuzen.
JOANA ALBRET Bibliotekonomia Mintegia
ALDEEko Zuzendaritza Batzordea
(Idatzi hau Eusko Legiltzarreko talde politikoei, Vital Kutxako lehendakariari, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailburuordeari eta Gasteizko alkateari bidali zaie aurretik)
Euskadiko Liburutegia
Joana Albret Mintegiko kideok duela gutxi jakin dugu prentsaren bidez Vital Kutxaren jabetzakoa den KREA eraikuntza Estatu Batuetako Unibertsitate batek nahi duela alokairuan hartu.
Gure ustez, eraikuntza horren ezaugarriak (tamaina, kokapena, eraikin historiko berrituaren izaera) oso aproposak dira 2007ko Legeak agindu zuen Euskadiko Liburutegia bertan kokatzeko (ikus 11/2007 LEGEA, urriaren 26koa, Euskadiko Liburutegiei buruzkoa. ).
Izan ere, aipaturiko legean erakunde hori guztiz beharrezkotzat jotzen zen, Euskadiko Liburutegi Sistemaren burutza bere gain hartzeko. Legearen IV tituluan esaten zen Euskadiko Liburutegia Euskadiko Liburutegi Sistemaren buru izango zela eta berak egingo zituela koordinazio-lanak euskal bibliografia-ondarea bildu, kontserbatu eta zabaltzeari begira.
Liburutegi Nagusiaren garrantzia estrategikoa nabarmena den arren, ezagutzen ez ditugun arrazoiengatik, (suposatzen dugunez, baliabide faltagatik) nahi baino gehiago luzatu da hura gauzatzeko epea. Zorionez, KREA bezalako eraikina erabilgarri izateak aukera aparta eskaintzen du azken urteetan itxaron dugun Euskadiko Liburutegiaren proiektua errealitate bihurtzeko.
Beste aldetik, Euskal Herriaren ikur kulturala izango litzatekeena Araban kokatzea, bereziki gomendagarria litzateke arabarrei eta gasteiztarrei begira; bai barrura, bai kanpora begira, Euskal Liburutegia herriaren memoria izateaz gain, nazioartean euskal ikur kulturala izango litzateke, Euskadi ordezkatuko lukeen erakundea, alegia.
Kontuan hartu behar da, gainera Antso Jakitunaren Fundazioaren liburutegiaren funtsak –zeinean Vital Kutxak ere jabetza duen– balia litezkeela oinarrizko bilduma gisa. Hartara, Gasteizen sortu eta garatu diren bi proiektu hauei irtenbide bat emango litzaieke, gasteiztarren, arabarren baina baita euskaldun guztiona ere den ondarea galtzen utzi gabe.
Hori dela eta, Euskadiko Liburutegiaren gaurkotasunaz eta beharraz erabat konbentziturik, berriro Euskal Liburutegiaren eskaera luzatzen dugu.
Albreten partaideak
Larunbatean (urriko 12koa) Gordailua erakundean bisita izan ginen partaide batzuk. Gogoeta garaiari hasiera emateko, ziur aski laster edukiko ditugu emaitzak.