Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Joana Albret

Albretekideak

Joana Albret 2012/06/22 16:10
Urtero moduan...
Albretekideak

Leitza

Aurten Joana Albreteko Bibliotekonomia Mintegikideok Leitzan izan gara. Hamabietatik hamarrak arte laino eta euriaren artean izan gara. Perurenaren Museoan igaro dugu goiza. Iñaki maisu liburuzainen artean. Harrigarri utzi gaitu, bereziki bere azalpen garbi eta sokonekin. Ni naparra izanda hunkituta utzi nau, nire eskualdeko jentea ekarriko nuke hona, Perurenaren azalpen interesgarriak entzun ditzaten.

Jose Luis gidari, primeran ibili gara kalez kale, bazkaria ezin hobea izan da, ez da izan gutxiago bost orduko bazkari ondoko solasaldia, aurten, zorionez, liburu eta liburutegiak baztertu samar izan dira. Lopezen Gobernuak, egia esateko, ez du egin kontu handirik eremu horretan. Hauek ere ez dira izan gai EUSKAL LIBURUTEGI NAZIONALA abian jartzeko. Ezin pareko aukera galdu dute alor horretan aurrerapauso handia lortzeko. Hamaika konturi ekin diogu, patxarana lagun.

Ezbairik gabe, Leitzan hartutako haize freskoarekin indarra hartu dugu, gutxienez beste urte batean zehar liburutegi munduko kontuetan aldarrikatzen jarraitzeko, eta Leitzako haizea ez bada izan nahikoa, zalantzarik gabe datorren urtean lortuko dugu NAZARreko (Lizarradeko Berrotza haran dagoen herri txiki batean) haize lehoarrekin.

Gerardo Luzuriaga

Liburu elektronikoen etorkizuna

Joana Albret 2012/05/23 17:05
Liburuen eremuan ibiltzen garenoi teknologia eta liburu elektronikoen onurei erreparatzen hastea komeni zaigu, belaunaldi berriei bideak errazteko

Garai aldakorrean bizi gara, aurkikuntza iraultzaileak bata bestearen atzetik datoz. Orain txanda liburu elektronikoei etorri zaie. Lehenik eta behin aurkikuntza guztiak garrantzitsuak izan arren; denak ez direla berdinak azpimarratu nahi dut; izan ere, irakurgailu digitala beste asmakari batzuekin alderatuz puntako asmakizunik ez dela izango onartu behar dut; behintzat, nekazaritza eremuan traktorea edo uzta biltzeko modukoak ez direla izango agerian dago.

Egia da liburua sortu zenez geroztik, irakurketa ohiturek ez dutela funtsean aldaketa handirik izan, euskarria harria, buztina, egurra, papiroa, pergaminoa edo papera izan, irakurtzeko erak berdinak izan direla aurreko mende askotan zehar, eta horrek irakurzaleengan eragin handia izan du. Paperaren erabilera hedatu zenetik, batez ere Guttenbergek XV. mendean inprenta asmatu zuenetik, paperaren ukitze fisikoa, orriak banan-banan behatzez pasatzea, kapituluak bukatzea, orrietan atzera egitea, paper berriaren usain gozoa hautematea, azalen koloreak bereiztea, azal berak ikutzea... irakurketaren balio erantsitzat hartu dugu, eskuan liburua edukitzea, orrikatzea, irudiak mirestea... jakin-mina eta plazer bihurtu da, harik eta irakurleek balio horiek bereganatu arte.

Liburu elektronikoak eta irakurgailu elektronikoak ailegatu zaizkigunetik, liburu tamainako gailu batean liburu digital asko eta bestelako informazio osagarria gorde daitekeen aparailua merkatura heldu zenetik, abantaila ugari ekarri ditu: irakurtzeko erraztasunak, liburuak edonon eskura uztea, prezioa... harik eta liburu tradizionalen etorkizuna kolokan jarri arte.

Liburuaren egoerari helduz, literaturari buruzko paperezko liburuek sasoi luze batean liburu elektronikoekin batera merkatua partekatuko omen dute. Baina ziur nago urteak aurrera joan ahala, egun idiak soroetan salbuespen bihurtu diren moduan, paperezko liburuen presentzia ere denbora kontua dela, eta etorkizunean desagertu egingo dela.

Egun irakurketak sorrarazten dituen sentsazio gozoak usadio kontua baino ez dira, eta ezbairik gabe, ziur nago irakurketa elektronikoak orain ezagutzen ez ditugun plazerrak irakurri ahala sorraraziko dituela. Gakoa edukian baitago, liburuen edukian, hizkietan eta esaldietan hain zuzen ere, eta ez euskarrian; euskarriak sortutako gustuak, azken finean, ohiturarekin sortzen diren ezaugarri berezia direnez; belaunaldi berriek liburu tradizionalen irakurtzean nabarituko ez dituzten sentsazioak baino ez dira izango, eta, berriz, liburu elektronikoak eta irakurgailu elektronikoak bere bide naturala eginez gero, irakurzaleengan zirrara berriak eta ikaragarriak ekarriko ditu. Areago ziur naiz laster liburu elektronikoen xarmei buruz arituko garela.

Aurrekoak ez du esan nahi gustuko ditudanik liburu elektronikoak, edo paperezko liburuen desagertzearen alde nagoela, nigatik izango balitz, aizkora motozerra edo aitzurra kultibadorea baino nahiago dudan bezala, nahiago ditut liburu tradizionalak liburu elektronikoak baino. Baina idealismoa amets politak izateko oso ondo dago, baina errealitatea gordina da, motozerraren zarata jasanezina izan arren, beharrezkoa bezain lagungarria da basoak garbitzeko eta zuhaitz batzuk botatzeko, eta egun inori ez zaio bururatzen soroetako lanak aitzurraz egitea.

Dena den, paperezko liburuak desagertuko ote direneko eztabaida hau ere antzua da; borroka honetan, beste arlo batzuetan bezala merkatuak markatuko du bidea, merkatuak alde batera joz gero, jai baitaukagu irakurzale tradizionalen baloreak defenditzen, binilozko diskoen entzule amorratuei duela urte gutxi gertatu zitzaien bezala. Oker izan naiteke (oker banintz poz handia hartuko nuke) baina susmoa dut jarrera nabaria dela liburu elektronikoen alde, hasierako bidean izan bagara ere.

Beraz, liburuen eremuan ibiltzen garenoi teknologia eta liburu elektronikoen onurei erreparatzen hastea komeni zaigu, belaunaldi berriei bideak errazteko. Egun, belaunaldi berriak prestatuta daude digitalizazioari dagozkion aldaketetan murgiltzeko, eta zer esanik ez etorkizunean jaioko diren gizaldiak. Ikus ditzagun liburu digitalen eta irakurgailu elektronikoen aldeko abantailaren batzuk: paperezko argitalpenekin alderatuz, prezioa izugarri jaits daiteke, printzipioz papera askoz gutxiago kontsumituz gero, basoak hobeto zaindu daitezke, ez dugu izango ekoizpen bibliografikoa gordetzeko orain ditugun espazio arazoak, paperezko liburuak gordetzeko sekulako lekua behar dugulako...

Gerardo Luzuriaga

Euskara denontzat

Joana Albret 2012/05/23 17:03

Duela aste pare bat Lurdes Auzmendik prentsara bidali zuen “denok euskararekin” izeneko artikulua. Ohargabe iragan omen da. Hori seinale ona da?, ez dakit, bada.  Niri  betikoa iruditu zait. Kulturako sailburuordeak onartzen badu ere, “euskara eta gaztelania ez daudela maila berean eta, beraz, bi hizkuntza ofizialen arteko orekara hurbilduz joateko euskararen aldeko neurri positiboak behar direla”, artikulua garatu ahala argudio garrantzitsu hau ahultzen ari da.
 
 Lehenengo esaldietan esaten digu diru aldetik aurreko urteetan baino diru gutxiago dagoela euskaraz bultzatzeko: “lortu dugu euskararen aldeko diru-laguntzei eustea (12.690.000 euro guztira), jaitsiera txiki-txiki batekin iazkoen aldean”. Aste honetan jakin izan dugu udal euskaltegietarako %6 murriztuko dela, %6, aurretik udal euskaltegiak diru soberan izango balira moduan…
 
Artikuluan onartzen du: “euskararen erabilera areagotu behar dela”, ezbairik gabe erabilera oso eskasa delako; baina erabilera hori bultzatzeko hartutako neurriak ezin ahulegiak iruditzen zaizkit: ”Gure ustez, nekez uztartzen ahal dira adostasuna eta presioa. Askatasunean, hau da, herritarren atxikimendu librean,
oinarritutako elebitasuna dugu helburu”.
 
Eta artikuluaren aurreko azken paragrafoan dator onena: “Azkenik, hizkuntza eskakizunei dagokienez, bestela esan bada ere, urte honetan ez da aldaketa nabarmenik egon. Egia da, zenbait deialditan, euskara merezimendu bezala ohikoa zena baino gutxixeago baloratu dela”.
 
Euskara gaztelaniarekin alderatuta ez dago maila berean onartuz gero, espero genuen Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak neurri zehatzagoak eta erabateko argudioak erabiltzea, ezta?
 
Eskerrak euskararen neurri positiboak hartu behar dituztela! Aurrekoetan baino diru gutxiago utzi du euskararen erabilera bultzatzeko, presioa ezin da erabili bion arteko desoreka apurtzeko, hizkuntza eskakizunei buruz ez da aldaketa izan, euskara ohikoa zena baino gutxiago baloratuko da, lan deialdi publikoan euskara betekizuna murriztu eta euskararen balioa jaitsi du. 
 
Badaramagu  35 urte frankismoaren garaia bukatu genuenetik, eta 35 urte hauetan ez dugu lortu euskara desagertzeko arriskuan dauden hizkuntzetatik ateratzea, egun oinarrizkoena bermatu barik dago. Itsua izan behar da ez ikusteko zer egoeratan dauden Euskadin erabiltzen diren bi hizkuntzak.
 
PSEren hizkuntza politika eskasa da, haien hitzetan euskalgintzan aurrera egitea da, arian-arian… hain arian non ezer ez baituen aldatuko.
 
Hemen inposatzen dena gaztelania eta frantsesa da. Euskara ezin da inposatu, ados, tira; baina gaztelania eta frantsesa ez digute inposatzen ala? Agian badago egun Euskal Herriko herritarren bat gaztelania ez dakiena? Hori ez da inposatzea? Noizko bi hizkuntzen parekotasuna?


 
Datuek PSEren hizkuntza politika salatzen du. Lan deialdi publikoan, 2010. urtean 2000. urtean baino gutxiago baloratzen da, euskara gero eta gutxiago baloratzen da…  Ez aipatzearrenk zer gertatzen ari da gainontzeko eremuetan: Justizian, Osakidetzan, Hezkuntzan. Aste honetan enteratu naiz orain arte euskara hutsean egin duten Euskal Herriko Unibertsitateko laugarren mailako ikasleak hiru asignatura gaztelaniaz egitera behartu direla, eta hau hain ohikoa denez inon ez da agertzen…

 
Administrarien kidegoan, 53 lanpostu atera dira lehiara, eta haietako %47 ez da eskatu euskaraz hitz bat ere ezagutzea, eta ez pentsa gainontzeko %63 gehiegi eskatu dela.
 
Administrari laguntzaileen kasuan, 203 lanpostu eskaini ditu Jaurlaritzak, eta haietako %52 ez da eskatzen euskara ezagutzea.
 
Menpekoen kasuan 1 hizkuntz eskakizuna baino ez zaie eskatuko, eta denok dakigu 1 HE ez dela nahikoa, euskaraz elkarrizketarik egiteko ere. Euskarak oposaketa deialdi publiko hauetan ahuntzaren gauerdiko eztula baino gutxiago balio du. 
 
Euskara benetan euskal herritar guztiena izateko, beste filosofia batean murgilduta izan beharko dute agintari politikoek, Lurdes Auzmendi barne.  Hau da benetako Gobernu honen hizkuntza politika. Duela hamar urte baino tratamendu okerragoa ematea. Horrela nahi dute administrazio elebiduna sortzea? Horrela nahi dute euskara gaztelaniarekin parekatzea? Benetan zaila…

 

Gerardo Luzuriaga

 

Katalogatzeko terminologia

Joana Albret 2012/05/23 17:03
Hemendik aurrera Joana Albret Bibliotekonomia Mintegiko blog honetan duela urte batzuk katalogatzeko oinarrizko terminologia kontsulta daiteke

KATALOGATZEKO  TERMINOLOGIA alorreko izenburuan sakatuz Joana Albret kideek landu genituen liburutegiei buruzko terminoak kontsulta daiteke.

http://tresnak.kapsula.com/joana-albret/

Datu-base honetatik ezaugarri interesgarri hauek azpimarratuko nituzke:

a) Euskaraz, gaztelaniaz eta frantsesez egina dago.

b) Bilaketa edozein terminotatik egin daiteke

c) Termino guztiak alfabetikoki ordenatuta gaztelaniaz, euskaraz eta frantsesez aurkezten dira.

Gerardo Luzuriaga

Bilaketak � Terminologia � Laburdurak � Ohar erabilienak � Deskribapen fisikoa
  Adibideak
  Nola idatzi-irakurri
Hitza: 

 

   Guztian
   Hiztegian
   Oharretan

haize berria liburutegietan

Joana Albret 2012/03/27 10:15
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura diputatu Ikerne Badiolak Euskal Liburutegi Nazionalaren alde.

BERRIAN pozarren irakurri dut Gipuzkoako Kultura Diputatu Ikerne Badiolak dioena. Gutxien espero nuenean BILDUko diputatuak idatzi du Koldo Mitxelena Liburutegi Nazionalaren egoitza izatea nahi duela. Ezin hobeto. Itxaropena galduta geneukanean, berriro haize fresko eta berria etorri zaigu. Ea nahia errealitate bihurtzen den!

Gipuzkoako Foru Aldundiak legegintzaldi honetan Euskal Liburutegi Nazionalaren alde egingo du. Primeran. Honez gero Jaurlaritzarekin lehen harremanak izan dira.

 Ziur asko, batzuek gogoan edukiko duzue duela lau urte honen gainean idatzi nuena: Euskadiko Liburutegia Tabakaleran izateak ez zeukan zentzurik, baina askoz gutxiago du Koldo Mitxelenan jartzeak.  Ulergaitza da hogeita bost urte itxaron ondoren horrelako lardaskeriarekin ateratzea. Gipuzkoako Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak eta Donostiako Udalak Euskadiko Liburutegia Tabakalera proiektuan "adabaki gisa erantsi zuten.  Azken unean, Euskadiko Liburutegia Tabakalera proiektutik at atera dute eta presazko edozein konponbide aurkitu beharra izan dute .

 Hainbat galdera jaurti nituen: Gainerako Autonomia Erkidego gehienek egoitza, baliabide eta pertsonal propio daukate Liburutegi Orokorren funtzioak aurrera eramateko. Zergatik Euskadin ez? Koldo Mitxelena Liburutegiak ondo funtzionatu du orain arte, zerbitzu ugari ematen ditu, erabiltzaile asko ditu; hemendik aurrera zerbitzurik gabe geldituko dira gipuzkoar irakurle guztiak?...

Egun ere, duela lau urte adierazi nuena  jarraitzen dut pentsatzen. Hots, Koldo Mitxelena Euskal Liburutegi Nazionala bihurtzen bada, Koldo Mitxelenaren ezaugarriak galduz, oso gutxi aurreratuko dugulakoan nago. Espero dut kasu honetan proiektu serioa sortzea eta ez dadila gera  erakunde bat (Koldo Mitxelena) kentzean eta beste berri bat  (Euskal Liburutegi Nazionala) sortzean.

Dena den, orain, baikorra naiz, Ikerne Badiolaren testuan esaldi esanguratsu hau baitator: proiektuaren hasieran gaude, asmoen eta gogoen fasean. Horrek esan nahi baitu egitasmoa  presarik gabe hartuko dutela, eta egoera sakon eta lasai aztertuko dutela.  Ea,  nahiz eta berandu  izan, azkenean Euskal Liburutegi Nazionala sortzeko gai garen. Pozgarria, benetan, irakurritakoa!

Gerardo Luzuriaga

 

Herri biblioteka biziak Euskal Herrian zehar

Joana Albret 2012/01/11 01:11
Herritar (eta politikari) askok liburutegiaren irudi estatiko eta isila dute, eta horrelakoak ere egongo diren arren, Euskal Herrian zehar makina bat herri biblioteka daude, bizi-bizik, irakurzaletasuna eta kultura bera herrian txertatzeko helburuarekin lanean.

Horren adibide bat, Iurretako Liburutegiak jaso duen saria, Espainiako estatu mailakoa, bere gizarteratze lanagatik.

 
Hemen, liburutegian egindako lan batzuk.
Profesionaltasuna, duda barik, baina dedikazioa eta ilusioa ezinbestekoak dira hauek denak aurrera eramateko. Zorionak lan horretan dabiltzan herri liburutegi guztiei!!!!

---------------------------------

- Udalerriko ikastetxeetako Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasleentzat egindako bisita gidatuak, bibliotekak bere funtzionamendua, erabilera eta zabalkundea ezagutzera emateko antolatuak.
 
- Bibliotekak berak udalerriko lehen hezkuntzako ikastetxeei liburutegiaren erabilera erraztea. Lehen hezkuntzako 1. eta 2. mailetarako ikasleek hilean behin liburutegia erabiltzen dute hezitzaileek lagunduta, ikasketa programa barruan: Horrela, irakurtzeko ohitura haur txikienen artean (eguneroko bizimoduaren barruko jarduera natural baten moduan) sustatu nahi da, bai eta gurasoekin bertaratu ezin dutenei aukera ematea.

- Hilabetean behin ipuin-kontalarien saioak: haur, gazte eta helduentzat.
 
- Haur eta Gazte Liburuaren Eguna; aurten, Hans Christian Andersen-en “Idda txikiaren loreak” izenburuko liburuari buruzko jarduerak egin dira, idazlearen jaiotzaren 206. urteurrena ospatuz: erakusketa, eskolaumeentzako ilustrazioa tailerra 2011rako aukeratua izan den ipuinaren bertsio berria eginez, ipuinaren dramatizazioarekin batera.
 
- Iurretako VIII. ipuin eta bertso Lehiaketa.
 
- Iurreta ezagutuz proiektua: Lehen Hezkuntzako 3 eta 4. mailako ikasleek bibliotekaren eskutik herriko leku eta txoko esanguratsuenak ezagutzeko aukera daukate.
 
- Irakurleen txokoak: Gaur egun 6 talde ditugu: Haurrenak: 3-5 urte, 6-7 urte, 8-10 urte. Gaztetxoenak: 10-12 urte. Helduenak: euskaraz eta gazteleraz.
 
- Bularretik mintzora: Aurten ere Biblioteka Galtzagorri Elkarteak antolatzen duen eta Eusko Jaurlaritzaren Liburutegi Zerbitzuak babesten duen proiektu honetan parte hartzeko aukeratua izan da III. aldiz. Beronen helburua 0-6 urteko haurrengan irakurzaletasuna sustatzeko kanpaina integrala izatea da, , jarraipen espiritua dauka hurrengo edizioen bitartez.  Familia eta hezitzaileei zuzendua dago.
 
- MAKING tailerrak: Gazteei zuzenduriko sormen tailer monografikoak Durangoko Udal Liburutegiarekin batera antolatuak (Komiki digitala eta Book-trailerra). Lanak ikusteko: www.makingsarea.blogspot.com
 
- Munduko emakumeen literatur tailerra: Munduko hainbat herrialdetako emakumeek eratutako literatura ezagutu eta lantzeko aukera dago tailer honetan.
 
- Emakumearen Eguna: Egun honen ingururako egitaraua antolatu da; bideoforum-a eta literatura emanaldia.
 
- Liburuaren Eguna.
 
-“Liburutegiak Topaleku” kanpaina: IIi. Edizio honetarako Maroko aukeratu dugu herrialde gonbidatu bezala. Kanpainaren bitartez herrialde horretako ikuspuntu desberdinak landu nahi dira egitarau zabala eskainiz:. Bideoforum-ak, hitzaldiak, musika, erakusketak...
 
- “Zorionak” kanpaina: Herriko jaio berriei ongi etorria eman eta bide batez gurasoak bibliotekara erakarri nahi ditugu, bertan oparitxo bat emanez.
 
- Bibliotekaren zabalkunde lanak:  Bibliotekak herrian zehar hainbat irakurketa puntu  ditu: Anbulategian, Hirugarren Adineko Egoitzaren, Ludotekan.eta herriko ikastetxeetan. Hauen helburua ez irakurleak direnak erakartzea da, bibliotekari buruzko informazioa eta liburu-multzoa eskainiz.

Nere Erkiaga

Herri biblioteka biziak Euskal Herrian zehar

Joana Albret 2012/01/11 01:08
Herritar (eta politikari) askok liburutegiaren irudi estatiko eta isila dute, eta horrelakoak ere egongo diren arren, Euskal Herrian zehar makina bat herri biblioteka daude, bizi-bizik, irakurzaletasuna eta kultura bera herrian txertatzeko helburuarekin lanean.

Horren adibide bat, Iurretako Liburutegiak jaso duen saria, Espainiako estatu mailakoa, bere gizarteratze lanagatik.
 
Hemen, liburutegian egindako lan batzuk.
Profesionaltasuna, duda barik, baina dedikazioa eta ilusioa ezinbestekoak dira hauek denak aurrera eramateko. Zorionak lan horretan dabiltzan herri liburutegi guztiei!!!!

---------------------------------

- Udalerriko ikastetxeetako Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasleentzat egindako bisita gidatuak, bibliotekak bere funtzionamendua, erabilera eta zabalkundea ezagutzera emateko antolatuak.
 
- Bibliotekak berak udalerriko lehen hezkuntzako ikastetxeei liburutegiaren erabilera erraztea. Lehen hezkuntzako 1. eta 2. mailetarako ikasleek hilean behin liburutegia erabiltzen dute hezitzaileek lagunduta, ikasketa programa barruan: Horrela, irakurtzeko ohitura haur txikienen artean (eguneroko bizimoduaren barruko jarduera natural baten moduan) sustatu nahi da, bai eta gurasoekin bertaratu ezin dutenei aukera ematea.

- Hilabetean behin ipuin-kontalarien saioak: haur, gazte eta helduentzat.
 
- Haur eta Gazte Liburuaren Eguna; aurten, Hans Christian Andersen-en “Idda txikiaren loreak” izenburuko liburuari buruzko jarduerak egin dira, idazlearen jaiotzaren 206. urteurrena ospatuz: erakusketa, eskolaumeentzako ilustrazioa tailerra 2011rako aukeratua izan den ipuinaren bertsio berria eginez, ipuinaren dramatizazioarekin batera.
 
- Iurretako VIII. ipuin eta bertso Lehiaketa.
 
- Iurreta ezagutuz proiektua: Lehen Hezkuntzako 3 eta 4. mailako ikasleek bibliotekaren eskutik herriko leku eta txoko esanguratsuenak ezagutzeko aukera daukate.
 
- Irakurleen txokoak: Gaur egun 6 talde ditugu: Haurrenak: 3-5 urte, 6-7 urte, 8-10 urte. Gaztetxoenak: 10-12 urte. Helduenak: euskaraz eta gazteleraz.
 
- Bularretik mintzora: Aurten ere Biblioteka Galtzagorri Elkarteak antolatzen duen eta Eusko Jaurlaritzaren Liburutegi Zerbitzuak babesten duen proiektu honetan parte hartzeko aukeratua izan da III. aldiz. Beronen helburua 0-6 urteko haurrengan irakurzaletasuna sustatzeko kanpaina integrala izatea da, , jarraipen espiritua dauka hurrengo edizioen bitartez.  Familia eta hezitzaileei zuzendua dago.
 
- MAKING tailerrak: Gazteei zuzenduriko sormen tailer monografikoak Durangoko Udal Liburutegiarekin batera antolatuak (Komiki digitala eta Book-trailerra). Lanak ikusteko: www.makingsarea.blogspot.com
 
- Munduko emakumeen literatur tailerra: Munduko hainbat herrialdetako emakumeek eratutako literatura ezagutu eta lantzeko aukera dago tailer honetan.
 
- Emakumearen Eguna: Egun honen ingururako egitaraua antolatu da; bideoforum-a eta literatura emanaldia.
 
- Liburuaren Eguna.
 
-“Liburutegiak Topaleku” kanpaina: IIi. Edizio honetarako Maroko aukeratu dugu herrialde gonbidatu bezala. Kanpainaren bitartez herrialde horretako ikuspuntu desberdinak landu nahi dira egitarau zabala eskainiz:. Bideoforum-ak, hitzaldiak, musika, erakusketak...
 
- “Zorionak” kanpaina: Herriko jaio berriei ongi etorria eman eta bide batez gurasoak bibliotekara erakarri nahi ditugu, bertan oparitxo bat emanez.
 
- Bibliotekaren zabalkunde lanak:  Bibliotekak herrian zehar hainbat irakurketa puntu  ditu: Anbulategian, Hirugarren Adineko Egoitzaren, Ludotekan.eta herriko ikastetxeetan. Hauen helburua ez irakurleak direnak erakartzea da, bibliotekari buruzko informazioa eta liburu-multzoa eskainiz.

Bibliotekonomia eta Dokumentazioko Unibertsitate-Ikasleen I. Bilera

Joana Albret 2011/12/01 23:16

Euskal Herritik kanpoko unibertsitate ezberdinetan Bibliotekonomia eta Dokumentazioko diplomatura, lizentziatura edo graduak egiten ari diren ikasleen bilera-tailerra izango da, elkar ezagutu, bakoitzaren kezkak eta jakinminak trukatu eta aurrera begirako aukerak zirriborratzeko. Animatu zaitez!!!!

Noiz: 2011-12-20*, asteartea

Non: Donostian, EHUko Informatika Fakultateko mintegian

Ordua: 16:00

Informazioa eta izena ematea: joana.albret@gmail.com

*Santotomas bezperako festara gelditu nahi dutenentzat, hurbil dago “La sirena” aterpetxea

 

Liburutegi Nazionala ez da sortuko

Joana Albret 2011/10/22 16:27
Liburutegi Nazionala ez dela sortuko Liburuklik-en auzkezpenean argi eta garbi Antonio Riverak, Eusko Jaurlaritzako Kultura saileko sailburuordeak, utzi zuen.

 

Duela egun batzuk, Eusko Jaurlaritzan liburuzain eta dokumentalista batzuentzat  egindako liburuklik-en aurkezpenean Antonio Riverak, Eusko Jaurlaritzako Kultura saileko sailburuordeak, honako hau esan zigun: “liburutegi nazionala ez da sortuko.” Proiektuaren aurkezpena Frantziska Pulgar eta Antonio Riverak egin zuten. Aurkezpena egin ondoren, galderen txandari ekin genion. Galdera ugari sortu ziren, oso interesgarriak, hala nola, zeintzuk izango diren proiektu horren arduradunak, zer egingo den agiriak ez bikoizteko, edo hirukoizteko, jatorrizko irudiak non gordeko diren, agirien  kontserbazioa bermatuta dagoen, irudi digitalizatuen jabetza norena den.

Eta nola ez, nik neuk aprobetxatu nuen aukera galdetzeko ea egitasmo interesgarri hau (liburuklik), eta etorkizunean sortu daitezkeen antzerako egitasmoak kudeatzeko zergatik ez duten sortzen erakunde orokor bat, hots LIBURUTEGI NAZIONALA. Ezbairik gabe erakunde horri baitagokio antzerako egitasmoak aurrera eramateko.

Erantzuna zuzena izan zen. Sozialistek jaurlaritza ailegatzean mahaia gainean zeukaten Liburutegi Nazionala sortzeko txostena gelditu egin zuten. Eta ez daukatela asmorik erakunde hori sortzeko. Egun, erakunde hori sortzea ez baitu zentsurik. Beste arrazoi batzuen artean, Eusko Jaurlaritzako Kulturako saileko sailburuordeak horrelako batzuk komentatu zizkigun: Euskadin administrazio orokorrak, hau da Eusko Jaurlaritzak ez dauzkala antzinako funts bibliografikoak, egun eraikin bat horretarako egitea ez duela merezi, egun paperezko ondarea jasotzea jokoz kanpo dagoela…

Ez dakit nondik atera zuen Liburutegi Nazionalaren irudi tradizional hori. Joana Albret taldeak, eta nik neuk pentsatzen dugun Liburutegi Nazionala horrek ez dauka inondik inora helburutzat  produktu  tradizional horiek soilik aurrera eramatea. Areago, guk pentsatzen dugun Liburutegi Nazionala, XXI. mendearekin bat datorren erakundearen eginbeharrak gai aurrera eramango dituena da, eta ez eraikin tradizionala. Hain zuzen ere, orain aurkeztutako egitasmo  xarmantasun hori, liburuklik, aurrera eramango zukeen erakunde izan zitekeena.

 Gauzak horrela,  liburuklik proiektuaren aurrean ere etorkizunari begira hamaika zalantza dauzkagu:

-          Orain bai, dirua dago aurrera eramateko, egitasmo hau sozialisten harribitxia delako, baina urteak pasa ahala, etekin politikoa atera ondoren, zeinek jarraituko du proiektu honekin?

o   Horretarako aurrekontu tinko eduki behar zuen, eta horretarako onena zen, erakunde baten azpian uztea. Liburutegi Nazionalaren azpian uztea, baina horretarako sortuta izan beharko zukeen.

o   Liburuklik egitasmoak Aurreko proiektu erraldoi batzuen bidea eramango duelakoan nago, ONDARENETekoa kasu, EAJko kapritxoa izan zena, egun ilunpean dagoena.

Inondik inora, Liburutegi Nazionala sortu arte, jai daukagu. Urteak igaro ahala orain aurkeztutako egitasmoa hutsaren hurrengoan geratuko delakogan gara.

Berriro diot, zer edo zer funtsezkoa egiteko, ezinbestekoa da estruktura tinkoa sortzea. Ezinbestekoa da Euskal Herrirako erakunde sendo bat sortzea dokumentazio eremua koordinatua eramateko. Hori sortu arte, etorriko diren politikoen mende izango garelakoan nago. Bakoitzak lau urtetako etekina aterako dute, eta gero gerokoa.

Gerardo Luzuriaga

 

Sozialistek asmatuta zegoena berriro asmatzen dute

Joana Albret 2011/09/29 09:16

Jakin aldizkariaren 160 zenbakian, 44 orrialdean, duela lau urte (2007an), EUSKAL LIBURUTEGI DIGITALAREN aipamena  jaso nuen, www.euskadinet/LiburutegiDigitala duela lau urte horrela deskribatu nuen: “Antso Jakituna Fundazioak, Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean, 3.000 izenburu inguru bildu ditu liburutegi digitalean. Kultura sailak aurreneko urratsak eman ditu Euskal Liburutegi Digitala sortzeko bidean. Alde horretatik, hitzarmen bat sinatu du Gasteizko Antso Jakituna Fundazioarekin, zeinak ia 3.000 monografiaz osaturiko funts digitalizatuta dauden liburuen artean 1.800 euskaraz idatzitako eskuizkribuak direla. XV. menditik 1934ra arteko dokumentuak aurki daitezke liburutegi digitalean. Bilaketa-metodo erraza bezain osoa dauka. Lan bakoitzaren fitxak haren ezaugarriak –deskribapen fisikoa, hizkuntza, oharrak… - jasotzen ditu, eta, gainera, bilaketak honako eremuetan egin daitezke: izenburua, egilea, edizioaren urtea… “

 SUSTATUN 2004an, duela 7 urte honako hau argitaratu zuten: “Antso Jakituna Fundazioak euskal ondarearen liburutegi digitala sortu du. Antso Jakituna Fundazioak, Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean, 3.000 izenburu inguru bildu ditu liburutegi digitalean; 800.000 irudi ere ikus daitezke sarean. Euskal ondare bibliografikoa helaraztea du helburu ekimenak”

 Egun, 2011n, duela urte dexente Euskal Liburutegi Digitalari buruzkoa esan zutena jarraitzen dute errepikatzen:

 -        Euskal Liburutegi Digitala (www.liburuklik.euskadi.net) hiru mila titulu inguru eta 350.000 irudi baino gehiagorekin sortu da.

 Luistxok 2004 urtean idatzi zuen moduan, egun ere, liburutegi digital bati Euskal Liburutegi Digitala jarraitzen dio deitzen gobernuak. Agian Nafarroako Liburutegi Digitala (Binadi) ez da euskal liburutegi digitala, edo Koldo Mitxelena, edo Bizkaiko Foru Aldundikoa?

 Benetan beste aukera bat galdu dugu proiektu bateratua eta koordinatua izateko. Ezbairik gabe liburutegi digital hau beste liburutegi digitala baita, eta ez Euskal Liburutegi Digitala. Proiektu honek ezaugarri tekniko berri batzuk, Loiolako funts bibliografikoak eta  izen aproposaz gain ez dauka ezer berririk. Aukera paregabekorik galdu dugu, Liburutegi Nazionala sortu arte jai daukagulakoan nago.

 Gerardo Luzuriaga

 

Katalogatzeko Terminologia

Euskaraz katalogatzeko terminologia Joana Albret mintegikideen ahaleginez egindako lana da. 2000 urtean argitaratu zen Eusko Jaurlaritzako IZOren gainbegiratuarekin eta Iametza enpresaren laguntzarekin internet datu-base bezala eskaintzen da hemen.