Euskadiko Dokumentu eta Artxiboen Legearen aurreproiektuaren zirriborroa
Aitzindaria eta gaurkotua izan arren badauzka kontu batzuk non ez bainator bat.
- Foru Aldundien mendeko artxiboak Euskadiko Artxiboen Sistematik at geratzen dira; hots, Foru Aldundien artxiboak sistematik kanpo geeratzen dira. Ez da logikoa elementu garrantzitsuenetarikoak sistematik kanpo uztea.
- Legea erabat baldintzatuta geratzen da aurretik indarrean dauden bi dekretuengatik. (232/2000 Dekretua eta 174/2003 Dekretua). Legearen zirriborroak argi eta garbi dio Lege honek kontuak hartuko dituela bi Dekretu horretan agertzen dena.
- Artxibo Sistemaren estruktura (egituraketa) ez dator bat nazioarteko irizpideekin. Gainontzeko legeetan honako estruktura honi jarraitzen diote:
- Bulegoetako artxiboak
- Artxibo orokorrak.
- Administrazioaren Artxibo Orokorra (Bitartekoa)
- Artxibo Historikoa.
- Euskadiko Dokumentu eta Artxiboen Legeak ez ditu onartzen Artxibo orokorrak, ezta Administrazioaren Artxibo Orokorra (Bitartekoa) ere.
Legeak onartzen duen estrukturak uzten die Eusko Jaurlaritzaren Sailei eta Erakunde Autonomoei dokumentu eta Artxiboko eskumenik gabe. Aipatutako eta Legean onartutako 174/2003 Dekretuak (Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioaren artxibo-sistemaren antolamenduari eta funtzionamenduari buruzko Dekretua) Eusko Jaurlaritzaren Sail bati (Ogasun eta Herri Administrazio, egun Ogasun eta Finantza) esleitzen dizkio eskumen guztiak, gainontzeko Sailak eskumenik gabe uzten. Halaber, Ogasun eta Herri Administrazio Sailaren gain geratzen da Administrazioaren Artxibo Orokorraren (Bitartekoa) funtziorik garrantzitsuenak.
Soilik aipatuko ditut Dekretuaren artikulu batzuk adibide gisa:
7. artikulua. Ogasun eta Herri Administrazio Sailari dagokio Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioaren Artxibo Sistema zuzentzea, koordinatzea eta horren aplikazioa ikuskatzea.
12. artikulua. 1. Ogasun eta Herri Administrazio saileko Baliabide Orokorren Zuzendaritzari dagokio Sistemaren zuzendaritza 2. Sistemaren zuzendaritzari dagokio... Sistemako zentro, zerbitzu eta organoen funtzionamendurako arauak eta jarraibideak ematea, bai eta horien funtzionamendua koordinatu eta ikuskatzea ere... Dokumentuak Kontserbatzeko Egutegiak egin eta horien aplikazioak kontrolatzea...
14. artikulua. Dokumentazioaren Baloraziorako, Aukeraketarako eta Dokumentaziora Jotzeko Batzordearen eginkizunak: Sortutako dokumentu-tipologia eta -segida guztiak identifikatzea eta aztertzea... Irizpena etmatea dokumentuek euren bizi zikloan izango dituzten Kontserbatzeko Egutegiei eta artxibo fase bakoitzean izango duten iraunkortasunari buruz... Ezartzea zein diren Herri Administrazioaren eginkizun eta jarduera kritikoen ondoriozko funtsezko dokumentuak: dokumentuok Ezinbesteko Dokumentuen Programa eta Larrialdiei eta Hondamendiei Aurre hartzeko Programa osatuko dute.
15. artikulua. Dokumentazioaren Baloraziorako, Aukeraketarako eta Dokumentaziora Jotzeko Batzordean 9 bazkidetik soilik 1 izango da dokumentazioa sortu den sailekoa, eta ez da izango ez lehendakaria, ezta lehendakari ordea, batzordekidea baizik.
19. artikulua. Sistemaren estruktura: bulegoetako artxiboak, Administrazio Instituzionalaren artxibo zentralak, Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioaren Artxibo Nagusia, Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioaren Artxibo Historikoa.
Sistemaren egituraketan (estrukturan) nahita ez dira agertzen Eusko Jaurlaritzaren saileko artxiboak, Dekretu horretan erabilitako terminologiarekin Administrazio Orokorren artxibo zentralak izango zirenak.
20. artikulua. Bulegoetako artxiboen arduradunak kudeaketako lanak egiterakoan, Sistemaren Zuzendaritzak emandako arauak eta jarraibideak jarraitu behar ditu.
Gerardo Luzuriaga