Liburuak
Liburuak 4
Afrika express. Urtzi Urrutikoetxea
anarquistas y la guerra de Euskadi Los. La comuna de S.S. Manuel Ciapuso
Antologia Apetatsua. Julio Cortazar
Denak hasperenka. Gianni Celati
Dinosauruak horizontean. Joan Ziren: 1.a) Xabier Amuriza
Erlojuen mekanika. Jose Luis Otamendi. Poema-liburua
Ezkatak. Leire Bilbao. Poema-liburua
Infernuko hesteetan. Charles Bukowski.Poema-liburua
Labartzari agur. Txillardegi
magodeOz El. Lyman Frank Baum
Oker ttiki garrantzigabeak. Antonio Tabuchi
Picassoren zaldia. Asier Serrano. Poema-liburua
Riomundo. Jon Maia Soria
Sovenir. Poema-libura. Castillo Suarez
Tunela. Ernesto Sabato.
Zulo bat uretan. Iñigo Aranbarri
Afrika express. Urtzi Urrutikoetxea
Maroko, Mauritania, Mali eta Senegaletik bidaia.
Agian luzeegia kontakizun baterako.
Pasoko baten kontakizunak, bizipenak eta burutapenak.
Azaletik doaz deskribapenak eta hausnarketak.
Nahiz bakan eta labur, datu asko ematen ditu, ikusi herri eta lekuei buruz.
Idazle, liburu eta pertsonaia ugarien aipamenak dakartza dakusanaren inguruan.
Hausnarketarako hari-punta asko uzten ditu.
Kulturadun idazle baten itxura ematen du, edo bidaia sakon eta zabal prestatuta darama, hala aitortzen du berak ere pasarte batetan.
Izugarrizko errespetua erakuste du herriokiko.
Korapilatu gabeko, alferrikako dotoreziarik gabeko estiloa, xumea
Kontakizun erakargarria, eleberri baten suspense puntuarekin.
Galdu egiten zara hainbeste herri eta etnia izenekin.
Irakurleak ere herri eta etnien mapa zehatza beharko luke kontakizuna jarraitzeko.
anarquistas y la guerra de Euskadi Los. La comuna de S.S.. Manuel Ciapuso
Donostia gerra zibilaren hastapenetan, Altxamendutik frankistak sartu artekoa
Anarkista batek kontatua
Donostiako historiaren zati ezezagun edo ilun bat ezagutzeko aukera
Ikuspegi bakarra, edo ikuspegi bakarretik begiratutako gertaerak
Maingu eta herren gelditzen da historia
Beste alderdi eta taldeen jokabiderik ez da ia agertzen, kritikatzeko ez bada
Ez faxistei dagokienez, baita frontekoen alderdiari begira ere
Alderdikoia, faxisten aurkako artekoen artean ere beraiek dira onenak
Badirudi anarkistak soilik egin zutela dena Donostia defendatzen
Anarkisten apologia egiteko darabil liburua
Zuzenean egiten du apologia, ez da kontakizunetik ondorioztatzen
Panfletoa da orri gehienetan
Protagonisten elkarrizketak ez dira sinesgarriak literarioegiak edo artifizialak
Baina merezi du, interesgarria da
Antologia Apetatsua. Julio Cortazar
Zenbat hausnarketa gai eta egoera ezberdinen inguruan!
Ukitu finak han-hemenka kontakizuna borobilduz, osatuz
Ia ez du ezer kontatzen, kontagai sinpleak dira, itxuraz, baina zenbat gauza eta ze gauza esaten dituen
Hausnarketa interesgarri pila
Teknika ezberdin batez egina dago narrazio bakoitza
Esaldi luzeak egiten ditu. Bada dena jarraian eginiko narrazio bat, puntu eta apartekorik gabe, inolako tarterik gabe. Punturik gabeko esaldi pila daude, orrialde osoak sarri.
Biraka, kiribilduz, dabil sarri ia ezerezaren inguruak, zehaztasunak emanez, hausnarketak jalgiz
Irudiak,sinboloak, sartzen ditu tarteka,naturaltasunez
Estilo, idazkera erabat ezberdinen esperimentazioa da narrazio bakoitza
Narrazio berezia da bakoitza
Ez da erraz irakurtzen dena
Ez dira erraz saltzeko eginiko lanak
Bide berriak urratzen
1.- Etxe hartua
Ze gaitasun ia ezer esan gabe egoera bat deskribatzeko .Irudimen zoragarria behar da, edo lantze ahalegindua, hain istorio xumea asmatzeko, gaitasun handiagoa tentsio puntu hori emateko
Oso neurtuak dago kontakizuneko atal bakoitza, gradualki pausoak aurrera emanez.
Ez dago zergatik istorio harrigarriak, luzeak edo korapilotsuak asmatu beharrik, xumetasun horri sakontasuna ematean datza meritua.
2.- Amatxoren gutunak
Azaleko istorioak ez du ia ezer, pertsona bareko gorabeherak dira kontakizun: hausnarketa, kezka, bizipenek dute pisua eta indarra. Nola korapilatzen den Luisen barne pleguetan. Pertsonaien barnera bidaia da kontakizuna, nola korapilatzen eta luzatzen den pleguotan.
Intriga puntua hartzen du.
3.- Deabruaren lerdea
Argazki makinarekin kalera ateratzen denaren kontakizuna
Mutikoa,emakumea, gizona,eta argazkilaria
Izan dena eta izan zitekeena
Argazkilaritzaren ikuspegi baikorra, gaiaz hausnarketa berezia, ofizioa duintzen duena
Mutikoari buruzkoak, kontutan hartzekoak dira
Auto bat parkean, ingurua itxuratzen
Hari mehea kiribilduz soka potoloa lortzeko gaitasuna, abildadea, erakusten du
4.- Kirklades irletako idoloa
Trukulentoa, lazgarria, …
Ezusteko bukaera, zalantzazko amaiera
Literatur jolasa bat iruditu zait.
5.- Gaua ahoz gora
Istripu baten ondorengo sentsazioak, kolpatuak kontatuta
Ospitaleko bizipenak
Ametsak
Ezer gutxi eman eskaini dit narrazio honek, ez diot ezer erakargarririk aurkitu
Ezin uka kontakizun xumeari ateratzen dion etekina
6.- Bilera
Ez du istoriorik baina zenbat gauza kontatzen dituen
Kuba, Castro, Che, …nahiz zuzenki aipatzen ez dituen, , Che da kontalaria
Lurreratu den komando baten lehen orduen inguruan dabil
Kubako gerrillaren hastapenak, zergatiak, …
Lehen egunetako giroa, larritasunak, zailtasunak, sentipenak, …
Bizia da, bihotzez idatzia
Harrapatu egiten zaitu, zertaz ari den jabetuz zoazen heinean
7.- Gora andereñoa
Klinika bateko gaixo baten gorabeherak
Zehatz kontatzen ditu gertakizunak, gaixoaren bizipenak
Abilki nahastatzen ditu lehena eta oraina
Pertsonaia ezberdinak ere trebeziaz txirikordatzen ditu, bakoitzak bere kontatuz bezala: ama, semea, …
Esaldi berean egiten du sarri jauzia, semearena eta marena nahastuz
8.- Jarraibideak Jonh Howwellwnrzat
Antzezlan batetan inplikatu dute pertsona bat
Idazkera berezia, ez du puntuz bereizitako lerrorik.
Puntutik punturako esaldiak ere oso luzeak dira
Antzezlan baten egitura du edo jarraitzen du
Tentsio puntua du, nolabaiteko intriga
Literatur ariketa bat iruditzen zait
Bitxia
Literaturaz hausnartzeko hari punta
9.- Suak oro sua
Bi istorio paralelo, antzerakoak, bi gizon eta emakume bat, bi emakume eta gizon bat bakoitzean, bukaera berdinarekin
Narrio honetan ere, kontakizun ezberdinak tartekatu ez ezik, kontakizuneko zati bakoitzean esaldi eta pertsonaia ezberdinak nahastu korapilatzen ditu, maisuki, kontakizuneko haria eta interesgunea galdu gabe
Barne egiturak berak eragiten du idazkera, ez gramatika arauek
Barne bizipenak dira nagusi kontakizunean, idazkera bera bultzatuz
Xehetasunetan sakontzeko abilezia ikusgarria
Literatur ariketa da narrazio hau ere, bide berrien ikerketa
Hainbat hariko soka txirikordatua da kontakizuna, ezin estuago bihurtuta
10. Zinez maite dugu Glenda
Ez dit ezer berririk esan. Esamolde deigarri batzuk, ezer gutxi gehiago.
Denak hasperenka. Gianni Celati
Kritika zorrotzak egiten ditu
Gai asko ukitzen ditu
Hainbat hausnarketa mila gairi buruz
Baina denak lerro batetan, eztenkadak dira
Istorio xelebreak familia baten inguruan
Lizun puntua dute askok
Zabar ukitua ere ba
Baina oreka gordetzen du, neurrian dabil
Sarreran esaten du: denbora pasa, dibertitzeko eta lagunei barre eragiteko idatzitakoak dira
Errepikagarri samarra gertatzen da azkenerako
Dinosauruak horizontean. Xabier Amuriza
Biografia ba den ez den biografia
Bere barne munduan dabil Xabier, tarteka kanpora ere azalduz
Haurtzaroa, gaztaroa, seminarioa, baserria, herria, lagunak, apaizak, inguruko herriak, ...
Bizipenak eta burutapenak
Handik hona saltoka, bidea igartzea ere zaila dela, alboko bidezidor guztietatik alde egiten baitu
Xabierren mundu berezi, nolabait magikoa, tragikoa ere
Burutazioak, hausnarketak, bere filosofia naturala eta metafisikoa, ... ereinez doa kontakizunean
Munduari begiratzeko ikuspegi berezia
Humore puntua beti, aitaren arrastoa
Joicek Dublinen barrena bezala, Xabier bere barnean sartzen da, izana arakatuz
Joiceren Ulises liburuaren tankera hartzen diot, gaiaren trataeran eta idazkeran ere.
Ausarta egituretan, hitzak zein aditzak asmatuz, berrituz, osatuz
Aditz sintetikoaren erabilera funtzional ezin aberatsagoa
Aditz sintetikoa esanahia zehaztu eta esaldia moztu aberasteko darabil, ez erabiltze alde
Aditz berriak sortzen ditu, hitzak konposatuz, baina esan beharraren arabera, ez manierismoz
Atzizkien erabilpen aparta, hitz berriak sortzeko, aztertzeko gaia da
Argi dirdaiak bezalako esaldiak, biziak, ezuste atsegin ederrak
Hitzak asmatzen ditu: urlu
Erdal hitzak, gaztelerakoak, lasai hartzen ditu, neurriz eta egoki, baina erreparorik gabe, funtzionaltasunari begira, esaldia luzatu edo korapilatu gabe
Aurrizkiak ere erruz sartzen ditu, erabiltzen
Hitz konposatu berriak, bi hitzekin esanahi berria sortzeko ahalmena du
Esaldi luze luzeak, ia amaierarik gabekoak, bikain trabatutako azpi esaldiz osatua: Joiceren antza.
Esaldi motzekin konbinatzen du: Joice berriro nire buruan
Burutapen xumeenak labur agertzeko ahalmena: belaun-bihur
Harrigarria burutapenak zehatz eta labur agertzeko ahalmena eta modua, hitzak moldatuz atzizkiz, aurrizkiz, konposatuz, ...
Nolako naturaltasunez sortzen dituen hitzak eta esaldiak kontakizuna erraztuz
Esanahi garbia dute hitzek, zehatza, inola ere ez anbiguoak, esanahi pluralekoak, esanahia zehazten die aurrezki atzizki konposatuz, ..
Baina sartzen ditu iz inork erabiltzen ez dituen hitzak ere, esanahi zehatzagoaren bila
Ohiko idazleen, gramatikako, edo akademien arau estu uniformatuegiei ihes egiteko askatasuna eta arnasa eskaintzen du
Kortse estuegietatik askatzeko askatasuna erakusten du
Baina arau ofizial oso errespetatzen du
Hitz-jokoak ugariak dira: zorabioak zoramen ... bahator ala ez hator, Banoa
Baina ez da liburu irakurterraza,
Kontakizunak baino kontaerak erakarriko ditu irakurlea
Erlojuen mekanika. Jose Luis Otamendi. Poema-liburua
BAT
Ez egituran, ez edukian, erritmorik hartu ezinik ibili naiz hasieran
Ezberdina eta korapilotsua egin zait, nahastua.
Baina hartu diot neurria azkenik
Hamargarrenez irakurriz, hartu ahal diozu esan nahi duela uste duzuna, orduan hartzen diozu barne erritmoa ere, orduan irakurtzen duzu zenbait eduki zeure kabuz asmatuz
Landua, hotza, pentsatuegia, zaila, konplikatuegia
Ulertu beharrak edo nahiak ez dizu pentsatzen uzten
Hieroglifikoa da poema bakoitza
Galduta zabiltza poemotan, eta irteera aurkitu duzula uste duzunean, nekatuta zaude
Bare eta denborarekin jarri behar zara irakurtzen
BI
Euskal Herriari buruz ari dela dirudi
Baina edozertarako balio dezaket poemok
Oso ezkor dago poeta, ez du bizipozik ereiten
Harritzen nau, luzatzeko, kiribiltzeko, azpimarratzeko, duen gaitasunak
Zergatik izan behar du hain bihurria poemak
HIRU
Iritzi eta deskribapen apartak
Poema kiribilduak, ulertu zailak
Kiribilean luze irabiatuz uste duzu ulertu dituzula
LAU
Ze konplikatua den gizon hau
Baina zenbat ideia eta iritzi lerro trinkootan
Gustura irakurri ditut, bizitzarekin lotu nau
Hausnarketarako bidea irekitzen dit
Asko iradokitzen du, pentsarazten
Badu traumaren bat dentistarekin
Patxadan irakurri beharrak erlaxatu egiten nau
Ze gaitasun gai batetaz luzatzeko, irudiak, iritziak, hausnarketak luze txirikordatzeko
Erritmoa, giroa, …
ABERIAZ ZELAN AHAZTU. Gehien gustatu zaidanetariko bat
Ezkatak. Leire Bilbao. Poema-liburua
Bizitzaz ari da, baina bizitza bera bezain askatzeko zaila den mataza da poema bakoitza, hainbat aldiz irakurri behar dira, eta honek aspergarria eta zaila egiten du irakurketa, eta ez dakizu idazlearekin bat egiten duzun
Galdu egiten naiz poema gehienetan, noraezean, ez dakit nora doan poema.
Nire iritzia soilik ateratzeko ez dut poemarik behar, kontrastatu nahi dut.
Esaldi bereziak, landuak, erakargarriak, deigarriak egiten ditu, baina esanahiak ihes egiten dit
Bertso soilek badute esanahi garbia, baina osotasunean ez
Ukitu epela dute, samurrak dira, tristuran ere
Hausnarketarako bidea eskaintzen du, nahiz bidean galtzen naizen
Ezkorra da, bizitzaren ikuspegi hitsa eskaintzen du
Erritmoa eteten zaiola iruditzen zait zenbait poemari, erreten batetan katigatuta bezala geratzen naiz zenbait pasarteren bukaeran, / erritmoa hausten zaio tarteka,zintzilik bezala geratzen zaizuz bertso batzuk, lekuz kanpo bezala
Hitz-jolasen xarma dute zenbait poemek
Borobildu gabe daudela sentipena uzten didate poema batzuk, azken ukituaren faltan bezala
HORTIK HASI, gustukoa izan dut, esanahiaz gain, ulerterraza delako
Astuna egin zait, bukatzeko desioz, nahiz oso gutxika irakurri ditudan poemok.
Infernuko hesteetan. Charles Bukowski. Poema-liburua
Bere baitan bizi den poeta da Bukowski
Bere pentsaera gordintasun osoan botatzen duena
Poema garratzak, gori-gori jartzen zaitu
Bizitzan txertatutako gaiak, berean zein gureetan
Bizitzaz ari da, bizitza zehatzaz
Ezusteko ikuspegi batez erakusten digu bizitza
Begi berri batzuen, gutxienez filtro berri batzuen oparia da poema bakoitza
Aurrez aurre heltzen dio bizitzari
Matxino erreboltaria da, lege hauslea, arauz kanpo bizi dena
Berak bizi duen giroa, ez d ez edertzen ez estaltzen
Beheko basatzan dabiltza poemok, ez nirvanako ganduko ihesean
Etenik gabe datoz iritziak, kritikak, … poema bakoitzean, iheskor bezala, sarri, labain, txokoan dejada bezala, … baina garunak astinduaz
Ez du errukirik, ez ezertaz ez inorentzat, ezta berarentzat ere
Errukirik gabe, leungarririk gabe begiratzen du ingurua
Askea lotsarik gabe usten duena botatzeko
Erabat garratza eta ezkorra, ukitzen duen gai ororentzat
Poesia-mundu ezberdin bat da, nora inor gutxi heltzen den
Zenbat hausnarketa, …askotan pare bat hitz besterik ez, orri osoa mamitzen duen esaldi laburrak besterik ez.
Poema trinkoak
Kolokatu egiten zaitu, bere poemez mozkortu, menpeko hartu, irakurtzen jarraitzera bultzatu
Zirrara eragiten dute poemok
Barne barnetik astintzen du, hain latza da diona, baina halako freskotasun darie poemoi, askatasuna usaintzen duzu
Eleberri bat bezala irakurtzen da
Suspense puntua ere badu, poemaz poema
Sekulakoa da, gaiez gain, egituraz, bukaerez, tartekako iritziz, …
Irudiak, konparazioak, …
Bitxia,ezberdina da poemon egituraketa bera ere
Ulerterraza, ez da irudi, sinbologia labirintuetan galdu kiribiltzen
Labartzari agur. Txillardegi.
Hainbat gai ukitzen doa kontakizunean zehar, erabat azaletik,
Gaia plazaratzen du eta kito, muina soilik
Azken ataletan sakontzen du gehiago borroka armatua versuz politika egitea
Azken atal horietan botatzen ditu hainbat iritzi nahiz eskematikoki
Panfleto itxura dute
2005ean idatzia, argitaratua. 2008an Jose Luisek dio borroka armatua utzi egin behar dela, politika dela egin behar dena!!!, Denbora gutxian ze aldaketa.
Badirudi bere umetako oroimenak azaleratu nahi dituela
Nolabaiteko autobiografiaren jitea hartzen diot
Herritxoari buruzkoek ez didate ezer esaten
Hotzegia aurkitzen dut, bai kontaera bai gaia
Molde batetan sartuta bezala, bortxatuegia bere idazkera, nahiz erabat zuzena izanen den
Freskotasuna falta zaio
Lexiko aberatsa
mago de Oz El. Lyman Frank Baum
Mila aldiz entzundako izenburua, baina irakurri gabea
Eskura etorri eta irakurri dut
Umeentzako fantasiazko ipuina
Korapilatsua ez, erraza delako, baina bai mila hariz saretua
Irakurterraza eta atsegina
Oker ttiki garrantzigabeak. Antonio Tabuchi
Ez da ezer nabarmenik istoriotan
Pertsonaien barnean dabil idazlaria gizakiaren barnean sartzen da, barne zirrikituen deskribapena dira istoriok, gizakiaren barne topografia
Ideia pila botatzen ditu kontakizunean zehar, filosofiaz beteta dago dena, bizitzari buruzko hausnarketaz
Zeharka bezala botatzen ditu iritziok, gutxika,iruzkin bezala, lerro erdian sarri
Badirudi ez duela ezer esaten, baina gauza pila botatzen ditu, eta zen sakon, azkarregi irakurtzeko arriskua du, hainbat burutapen galduz.
Kontakizun xumeak dirudite, baina sakon sartzen da gizakiaren barnean
Ez du ezer garrantzitsurik kontakizun bakoitzak, baina gizakiaren barne pleguak dira
Izugarrizko ahalmena du egunerokotasunean murgiltzeko
Sentsibilitate bizi erakuste du gauzez eta zehaztasunetaz jabetzeko edo irudikatzeko, aldi berean ahalmen berezia hori dena hitzez azaltzeko
Deskribapen zehatzak eta hausnarketak lirateke muina
Giro berezia sortzen du
Zehaztasunez darabiltza adjektiboak, aberatsa da
Perpausa luzeak egiten ditu zenbait kontakizunean
Suspense puntua du ia istorio denetan
Hizkera ezberdinak nahasten ditu, hitanoa batik bat, naturaltasun osoz, inolako bereizgarririk gabe,nahasian bezala, baina irakurleak erraz bereizteko bezala
Xumea dirudi kontakizun bakoitzak, baina izugarri aberatsak dira, zaila behar du horrela eta hori idaztea
Erraztasuna eta aberastasuna
Idazkera dotorea du, ukitu berezikoa
Aberats aparta deskribapenetan, baina aldi berean konzisoa,trinkoa
Itzulpena: Hitz berriak osatzen ditu, esaldia laburtuz, ideia laburbilduz eta argituz,
NEGUAREN ESPEROAN. Idazle baten hiletaren eguna. Alargunaren sentipen, bizipen, hausnarketak, …Ez da ezer gertatzen, emakumearen barne egoera da kontakizuna, eguneko eginbehar sotilak. Lurreko suan joanen da erretzen idazlearen egunkari pertsonalaren orriak.
Ohi duenez, zehatza da idazkera, adjektiboen erabilpenean batik bat.Xumea eta erraza dirudi, baina landua behar du izan.
REBUS. Adar jotze txiki bat. Intriga duen istorioa, baina igarkizun bat dela aitzakiaz bukaerarik ematen ez dion kontakizuna. Abileziaz eramana. Egoki neurtua.
Mila hausnarketa, ideia ugariz zipriztinduta.
SORGINKERIAK. Mutil koskor bat da kontalaria, ukitu iheskor batez ematen du hori aditzera Bere adineko alaba gaixo, -sorgin?- bat duen osabaren den etxe batetara eraman dute uda-pasa.
Zuzenki kontatua, egoera ezberdinak, hizkera, pertsonaiak nahastuz, txirikordatuz doa. Ezusteak tarteka kontakizunean, pausoz pauso, istorioa osatzen doan arabera. Hika nahastatzen du zukarekin norekin hitz egiten duen arabera, . bere buruari edo besteez. Suspense puntua du, tragedia puntua ere. Ez dakigu zer gertatzen den, ez du inporta ere gehiegi, bizitza hartako sentipen eta zertzeladekin nahikoa da.
ANY WHERE OUR OF THE WORLD. Gizon bat, (hika egiten du bere buruaz) itsasertz baten barrena, tabernetan eta kaleetan. Egunkari bat aurkitzen du non ezustean aspaldiko beste inork ez dakien gertakizun bat dakarkion. Suspensea sartzen du, dosi txikietan, esaldi laburren bidez, azkenean nolabaiteko azalpena emateko. Puntu eta partekorik gabeko sailkapen bakarrean doa kontakizun osoa. Inguruaren deskribapena, ohi duenez zehatz. Hitanoa sartzen du, nahasian, erraztasun eta naturaltasun osoz, aparteko ezaugarririk gabe.Elkarrizketak ere sartzen ditu narrazioan inolako ezaugarririk gabe. Erritmo bizia du.
GORROTO GORDEAK ETA HODEIAK. Mendekuen kontakizuna. Gizakiaren barnean ibilbidea. Istorio itxuraz xumea, nahiz giza edukiz sakona, besteak bezala. Estilo zuzena. Pertsonaiaren arabera hizkera ezberdina, hitanoa tarteko, itxuraz nahastuak, baina irakurleak erraz bereizten dituenak. Hausnarketak: poesia, literatura kritika, … Suspense puntua,esaldi labur tartekatuz sartua. Hausnarketa ezberdinak kontakizunaren harira: pentsamendua, irainak, mendekuak,
UHARTEAK. Preso bat daraman presozain baten burutapen eta bizipenak. Legea gaindituz, jubilatze egunean, azken bidaian, preso baten gutuna postontzian jarriko du, bidaiako pertsona eta lekuen deskribapena. Estilo ezberdina darabil, atalka zatituta dator: gutun bat, ontziko kamarotea, ontzia, irla, … Ohizko osagai, baliabide uneko aldagaiekin
MADRASERA DOAZEN TRENAK. Gizon bat Madrasera doa trenean, bidaia-kide bat batuko zaio departamentuan. Bidaiako kontakizun eta elkarrizketak eta deskribapenak. Bidaiatzeari buruz, Indiari buruz, … hausnarketak. Aldika zatikatu du kontakizuna oraingoan. Ohiko osagaiak.
ESKU-ALDAKETA. Bitartekari batek diru kopuru bat pasa behar dio beste bati, operan izanen da eta kontaktua neska bat izanen da. Diruaren esku aldaketaren kontakizuna da istorioa. Hausnarketak: Ohitura, New York, hotel eta antzoki bateko giroa, antzokiko jendeari begirada zehatza, … Pertsonaiak nahastuta datoz, gutxika, pausoka argitzen doa zein nor. Puzzle bat da kontakizun osoa, zatitxo txiki-txikiko eta ugariko puzzlea. Idazkera, elkarrizketa ezberdinak, mila gairi buruzko iritzi labur labainak, kritika ukituak, zehetasun pila, bata besteren ondoren nahastuak baina osotasun batetan elkarri lotuak. Opera lanaren deskribapena eta bere zeregina eta ardura, dena doa ere nahastuta. Egilearen ohiko ezaugarriekin.
ZINEMA.Film bat errodatzen ari dira, aktoresa eta aktorearen harremanak.Teknika klasikoena, kontakizun guztien artean. Ez du beste kontakizunen xarmarik, berezia eta bitxia den arren.
Picassoren zaldia. Asier Serrano. Poema-liburua
Ze pena ematen didan Asierrek
Porrot pertsonal tristea aitortzen du poemotako hitz loratuetan
Agian amarru literarioa dela esanen du, ez dela bere pentsaera
Justifikatze pertsonal baten itxura hartzen diot
Arina edo azalekoa iruditzen zaizkit poemok; ideia, aipamen, irudi, esaldi, … pila ezer ganorazkorik ez esateko, edo ideia sinple bakarra airean uzteko
Bertso bakoitza ulertzen dut, baina asmatu egin behar dut poema bakoitzak zer esan nahi duen.
Barrokoa iruditzen zait, hain kiribildua moldean eta edukian
Pinturako estilo puntilista bezalakoa, hainbeste ukitu txiki, mota, esaldi mota, bertso, bata bestearen ondoren, ideia bakar bat osatzeko
Riomundo. Jon Maia Soria
Nekazari familia pobre bateko giroa
Nekazari lurralde bateko giroa
Agian ez dio ekarpenik egingo literaturari, baina interesgarria da euskaraz Extremadura eta Gaztelako giro hura azaltzea
Ekarpen nagusia orduko etorkin batek hemen izan zuten giroa kontatzea, euskaldunei eta beraien portaerari buruzko iritzia, etorkin haien ikuspuntua euskaldunoi buruz,…beti guk hitz egin dugu beraietaz, eta gehienetan mesprezuz.
Beste ekarpen bat: etorkin haien bizimodua beraiek kontatuta, gure begien bestaldetik
Umea klanean hasten direnekoa, …
Patricio Etxeberriarena, norbaitek gogoratu behar zuen!.
Baditu eduki interesgarriak.
Bukaera egokia du, sinboloz betea.
Kontakizun maitagarria egiten da, batez ere lehen erdia
Istorioa bat kontatzen du soilik, ez da zeharkako hausnarketetan sartzen
Baina kontakizunak berak kritika sakona dakar: Patricio Etxeberria, …
Gerra garaikoak ez du indarrik, ez kontaeran ez gaian, ezagunak zaizkigun gauzak dira
Xumea da, kontakizuna eta estiloa
Bigarren erdiak ez du indarrik
Gutxienez duina da,edukiz eta euskaraz
Ukitu fin asko ditu:aitaren usain hezea, …
Sovenir. Castillo Suarez. Poema-liburua.
Era bat galdua ibili naiz poemotan
Itsaso zabalean murgiltzea bezalakoa izan da, zeru-marra soilik inguru guztian, ez kostarik, ez izarrik, ez arrainik, itsas mortuan nabigatzea bezala izan zait, uhinetan gora eta behera, noraezean
Zerbait esan nahiko du, baina denari irudi bat ezarri nahian, iritzi oro irudiz bildu behar horretan, udazkeneko orritzeak lurrean estalitako ezkur bila ibiltzea bezalakoa egin zait,mezua edo esanahi bila.
Esaldi bakoitzak, bertso bakoitzak, irudi bakoitzak, asko eta biziak, iradokitzaileak dira bakarka, baina ez dut mezu nagusia, esanahi nagusia, asmatzen, jasotzen:agian ez du.
Agian ez dago mezurik, iradokitzea soilik da helburua
Gehiegi iradokitzen dutelako ez dute ezer iradokitzen
Beti zirkulu berean aurkitzen naiz poemotan, zurrunbilo berdinean harrapatuta, non nagoen ere ez dakidala, ez zaizkit hegoak poemok, arnasa ere ez, lurrera nakarte, eransten naute, airera jaso baino.
Ezin dut tximeletarik, erlearen miztoa soilik, tximeletaren koloreetan,apainduran gordeta.
Deseroso sentiarazten naute, ulertu ezinaren deserosotasunean
Esnob baten tankera hartzen diot Castillori
Irakurketa erabat librerako poemak
Sekulako irudimena erakusten du bai irudiak bai esamoldeak asmatzen
Arrainen irudia errepikatzen da usuen
Nekosoa, ezerosoa, ulergaitza egin zait
Neure interpretazioa soilik dut, poetaren esanahiarengandik auskalo non
Uzteko egon naizen liburu bakarrenetarikoa, diziplinagatik bukatu dut
Gaur egungo Arteak, Modernoak alegia, sortarazten didan inpresio bera sortarazi didate poemok: esperimentazio bat bezala, moldeak apurtzea, ikusle, irakurle, xumeok, ulertzen ez dugun esanahia eman nahiz, artista eta oinezkoaren arteko tartea zabalduz
Latzak eta ezkorrak dira poemok, ez dute bizipozik
Ez dira gogoa asetzen, hausnarketara erakartzen nauten poemak
Labankada dira poema ez ezik,bertso bakoitza, zauria eragiten dute, baina ez dute barnea astintzen, ez naute inplikatzen
Hotzegiak dira, pentsatuegiak, laborategiko kumeak, maitasunaren arnasa falta zaie
Arnasa, lasaitasuna hartu dut bukatzean, astuna egin zait gozagarria, espero nuena
Aurreko liburuen gomuta baikorra nuen, Souvenir ez zait oroitzapen gozoa izanen
Tunela. Ernesto Sabato.
Hausnarketa etengabea lehen orritik, mila gogoeta bata bestearen ondoren
Kritikoa gizartearekiko
Ezkorra ia denarentzako eta denentzako
Pertsonaren barnera bidaia da atal bakoitza
Gizakiaren barneko hainbat sentipen sekretu azaleratzen ditu
Nola sartzen den barne korapiloetan, korapiloak askatzen ez baditu ere.
Atal bakoitzak hausnarketa propioa du, kontakizunari lotuta
Saiakera laburtu bat da atal bakoitzak
Gai pila: banitatea, sektak, elkarteak, alderdika, itzulpenak, Cervantes, polizia eleberriak… hainbat eta hainbat
Itogarria da kontakizuna, andea-gizonaren elkarrizketak batez ere
Tipo konplikatua da pertsonaia nagusia, erreakzio ezustekoak ditu
Zulo bat uretan. Iñigo Aranbarri
Gai ezberdinei buruzko hausnarketa, batzuek sakon, besteak tartekako aukeran: kazetaritza, Itoitz, Makiak, armada alemaneko soldaduen gertakariak, errepresioa eta tortura: hemengoa, Lasa eta Zabala eta Argentinakoa (zirraragarria da leotzetakoa eta torturarena), lagunartea, giza harremanak, egia-errealitatea, Argentinako historia eta geografia, pintura-artea, matea nola egin, herrimina, hiletak,
Puzzle baten antzera doa kontakizuna, tartekatuz doaz kontakizuneko atalak, pertsonaiak, atalez atal eta atal bakoitzaren barnean atalez atal eta atal bakoitzaren barnean, tarte motzetan sarri, ez da erraza haria hartzen zaion arte pieza bakoitzari lekua bilatzea,
Iradoki egiten du batez ere, irakurleak osatu behar du kontakizuna
Gizakiaren barnera sartzen da
Zeharkako kontakizunak dirudite hainbat gaik
Jardun edo ariketa literarioa dirudi, bide berriak urratzea, esperimentu edo ikerketa lan bat
Izugarri aberatsa da: esaldi, esamolde, hiztegi, jatortasuna, …Aldi berean kaleko jarduna dirudi herri-esaldiak darabiltzalako, baina dotore
Idazkera berezia du, zehazten zaila, baina bere berea
Era berezian darabiltza hainbat esaldi, modu propioan
Esamolde propioak ditu, ezberdinak
Irudiz azaltzen ditu ideiak, poesiak antzo, eguneroko bizitzako irudiak dira asko
Poesia dirudi askotan, erritmoz, giroz, irudiz, sentsazioz,
Ausarta da idazkeran,kontakizuna eraikitzean zein hizkuntzan
Bide berrien urratzailea
Hitano oparoa
Deskribapen zehatzak, tentuz, mimoz eta fin idatziak
Herri esaldi pila, bata bestearen atzetik
Ohikotik aurrerago doan liburua
Liburuak 5
Zenbait libururi buruzkoa iruzkinak
Liburuak 5
Alea. Beñat Sarasola
Amuko zubia. Imanol Elias
Aulki-jokoa. Uxue Alberdi
Erretzailearen eremua. Jon Alonso
Esperantza. Andrè Malraux
Gau ilunekoak. Joseba Sarrionandia
Golgota. Xabier Montoia.
Hutsik. Peru Magdalena. Poema-liburua
Judu-kale. Toti Martinez de Lezea
Katilinarenak. Amélie Nothomb
Labirintuaren orduak. Amaia Iturbide. Poema-liburua
Lubakia. Andrei Platonov
Memorias de una GEISHA. Arthur Golden
Orain ezin naiz hil (2.a:Joan Ziren). Xabier Amuriza
Teilatuko lizarra. Koldi Izagirre. Poema-liburua
Udaberri alua. Patrick Modiano
Zazpi etxe Frantzian. Bernardo Atxaga
Alea. Beñat Sarasola
Beñatek berak jakinen du non den edo zein den poemen hezurdura,nik ez diot antzik ematen,eman beha bazaio
Ze logika ote poemok: agerikorik ez.
Poema bakoitzak du esaldi, gogoeta edo zerbait interesgarri eta zirikatzailea, baina zaila da ideia orokor bat jasotzea, halakorik badago.
Agian irakurleari pentsarazi nahi dio, baina nire kasuan ez du lortzen, urrutiegi geratzen delako, poemaren bestaldean.
Lotzen duzu hitzekin, idatzitakoarekin ere, baina ez idazlearekin, deskonektatuta gelditzen zara.
Irudi subliminalen tankera hartzen diet poema barneko esaldiei, bota egiten ditu, soltean, aurreko eta ondorengoarekin ia loturarik gabe, irakurlearen kontzientziara egin duelakoan edo, eta agian egiten dute, hor gelditzen da ematen duen zartada.
Anbiguoegia da,desorekatuta uzten du irakurlea, poetak tranpa egiten baitu
Ez da gai korapilatsuetan sartzen, gehienetan, argi eta zuzen behintzat,nahiz edozein interpretaziorako aukera ematen duen.
Puzzleak gustatzen zaizkit, literaturan ere, baina nik ez du asmatzen ze irudi osatu beharko nukeen ere.
Mila zatitxorekin ibili naiz jolasean neure puzzle propioa egiten, hobeto: jatorrizko modeloarekin zerikusirik ez duen neure marrazkia marrazten
Nekatu egiten nau, aspertu ere,luzeegia egiten zait, zatika, ia banaka, eta tarteka irakurri baditut ere.Arnasa hartu ut bukatzean.
4. atala egin zait gustagarrienena. Poema bakoitzak eta poemako marra bakoitzak, pintzelada lez, koadro oso bat osatzen dutelako. Nonbaiten aldi bateko bizipenak direla uste dut. Horrek niri jubilatuekin egonaldi bateko bizipenak kontatzera eraman nau.
Nolabait azken atal honek adiskidetu nau, erdizka, Beñatekin,
Agian ez dut jakin aurretikako atalak ere irakurtzen.
Edo poesiari buruzko iritzi erabat ezberdinak ditugu
Irakurriz hartu nion nondik norakoa, nire uste apalean
1. Modan egon zen forma eten kiribildu tarte berezik sailkatuz osatutako poemak
2. Nahasian ateratzen du kanpora Beñatek bere barneko kosmosa, etorri ahala bezala, barnean daramagun zurrunbiloaren irudiko
3. EGUZKI APALEAN. Ibilaldi bateko gomuta, bizipen pentsakizun eta ikusitakoak, Ideia erakargarria da. Ukitu xarmanta du kontaerak. Forma hor dago, ez diot zergatirik ikusten, baina hor dago. Kontatu egiten du beste bati bezala.
SANT GERVASIO ELIZA. Beste paseo aldi bat. Gogoeta berri laburrak . Lehen pertsonan ari da. Beretzat ari da. Kaleko ibiliari dimentsio berri bat ematen dio: teknika bera.
Amuko zubia. Imanol Elias
Duela 200-300 urteko Urola bailarako herri-giroa
Jauntxoak, Eliza-apaizak, nekazariak, errenteroak, epaileak, udaletxeak, …
Apaiz batek idatzia dirudi, edo eliza giroan, gaiez ez ezik idazkeraz ere
Istorio baten bidez kontatzen du
Hari-muturra jartzen dio hainbat gairi, baina ez du bertatik ia gehiago tiratzen, badirudi istorioak bide bat hartu behar duela eta bere horretan geratzen da jarraipenik gabe; agian egileak suspense puntua jarri nahi dio
Garai bateko idazkera gaurkoarekin alderatzeko baliagarria da: 1988an idatzia dago
“-ez gero, ezkero”ren erabilpenean nabarmentzen da: berak “Ez gero” darabil,”ez” banatuta, “behar izan ez gero”, “bukaera ez geroztik”, …baina baita ere behin “honez gero” darabil
Ekarpen gutxi hiztegi aldetik
Gai asko errepikatzen ditu, batez ere istorioko hainbat zertzelada edo kontakizun
Aulki-jokoa. Uxue Alberdi
Kontakizun ezberdinak,loturarik gabe hasieran, bukaeran puzzlea osatzen dutenak
Arrantzale herri bateko giroa deskribatzen du
Antzinako giroa, garai bateko bizimoldea
Gerra zibileko zenbait gorabehera ere ageri da
Bizitza kontatzen du, izaera ezberdinak eta jokamoldeak deskribatuz
Txikitako garaietara narama
Kontakizun bitxiak dira, historia kitzikagarriak
Hasieran ezer gutxi esan dit, kontakizunetik kanpo ezer gutxi esaten zuelakoan
Aurrerago eta beteago utzi nau, bukaeran osoki harrapatuta
Ukitu politak ditu, xarmantak ere, burutapen atseginak, pila: zikina eta kafe-mantxaren desberdintasuna, …
Sentiberatasuna astintzen du
Hausnarketa laburrak, gogoeta pila, eten gabe, zer pentsa iradokiz
Gorraren atala aparta da, hiltzearen pasartea, Martiñarena, Eutimio, . .. eta hainbat
Xarma du
Ez da itxuraz filosofia edo hausnarketa sakonetan sartzen, baina gogoeta ederrak, eragingarriak dira bereak
Buruari eragiteko hari-punta eskaintzen du
Elkarrizketa gozagarriak, Xabierrenak gogarazten dizkidate,hitz-jolasak dirudite
Gustura irakurtzen da, bukaeran jakin-mina piztuz
Neska batek idatzitakoa izateko kontakizun tristea iruditzen zait
Erretzailearen eremua. Jon Alonso
Hamaika ipuin edo narrazioa
Gaiak oso motzak dira, xumeak,bi hitzetan laburtzekoak
Ez dago ia historiarik, burutapen eta hausnarketak baizik
Istorioak hausnarketarako aitzakia besterik ez dira, Ideia, iritzi, gogoetarako abiapuntuak, …pila zuzenean boteaz edo kontakizunean bilduta
Gauzen edo jarreren ostean dagoena iradokitzen du
Hari muturrak eskaintzen ditu irakurleak bertatik tira egiteko
Istorioaren azpian dauden arazo eta korapiloak dira interesgarriak, zuzenean aipatu gabe agerian uzten ditu, hausnarketara bultzatuz.
Ardatz horren inguruak korapilatzen dituen gehigarriak egiten dute aberats
Amaigabeko gogoetak, iritziak, digresioak, mila burutapen ezberdinetan korapilatzen da
Sekulako gaitasuna du idazleak matazaren hariari noiz bukatuko den ez dakizula tiraka jarraitzeko
Zorrotza kritikoa
Ezkorra da gizarteari, gizakiari, politikari, … buruz, herriaz, etorkizunaz, …
Politika eta Administrazioa, mundu ofiziala, dago beti presente
Idazlearen frustrazioak nabari ditut sakonean, politikaz ari denean
Umore puntua, ez da garratza, oso garratzak badira ere zenbait azpi-mezu
Itxura batetan idazkera xumea edo erraza du
Hausnarketarako gai iturri agortezina
Baina egitura konplikatua dute: kontakizun bakoitzak du ekarpen ezberdin bat
Idazkera landuagoa edo korapilatsuagoa espero nuen: gustatu zait egin duena
Ez da konplikatzen esaldi dottoreak egiten, baina kontakizunaren osotasunean konplikatua da
Gerora jabetzen zara: ez dirudi baina izugarri landua du idazkera, esaldiak luzatzen ditu, gogoeta borobiltzen eta osatzen ,…
Egiturari begiratzen zaio batez ere, hitzekin jolasteari baino
Idazkera trabatuagoa espero nuen, hitz jokoen jolasa
Baditu, ugari, esaldi oso finak: “aleak merezi zuen hainbeste lastu”.
Irudiak sartzen ditu, erruz, abilki, esan nahi duena azpimarratzeko
Esaldi, perpausa edo jardun oso luzeak egiten ditu istorio askotan, orrialde osoak punturik jarri gabe, komatxoz soilik banatuta esaldiak. Edo puntu eta komaz soilik.
Atal edo ipuin bakoitza esperimentu bat da
Ez da erraza irakurtzeko batez ere zati luze horietan nahasten denean
Oso zehatza da deskribapenetan, mila ukitu ezberdin emanen dizkio kontakizunari
Ustekabekoak, iritzietan eta osagaietan batez ere, jarraian datoz
Gauzen ostean dagoena iradokitzen du
Ze gaitasun duen iritziak korapilatu, osatu, iradoki, deskribapenetan luzatu, … gaitasun miresgarria du. Harrigarria da gai bati heldu eta berarekin luzatzeko duen abilezia, mila burutapen ezberdin harilkatzeko
Etxe erosia
Lagun talde bat elkartzen da auzolanean kartzelatik atera den bikote bati etxea berritzen laguntzeko.
Pertsonaia, izaera eta jarrera ezberdinen galeria
Sakonean kritika estalia, isila, bai ezkerreko jendeari, bai gizakiaren hainbat kontraesani
Hainbat burutazio eta ukitu humano zein psikologikoak, xumeak baina gure eguneroko errealitatean daudenak, agerian utziz
Ezkerreko jendeaz edo progreez ari da
Hainbat ukitu eder bai ideia aldetik bai idazkera aldetik
Esaldi luzeak egiten dit
Liderra
Ezkerreko jendeaz ari da, ezkerra kritikatzen du zorrotz, ezkerraren miseriak
Ezkerrari buruzko hausnarketa
Eskuinaren maltzurkeriak ere agerian uzten ditu
Politikaren ustela ere
Istorioa bera ez da ezer, -talde politiko batek lider berri bat behar du-, aitzakia bat besterik ez.
Artikulu ideologiko baten tankera du
Zamaria
Istorio sinple bat gai ezberdinei buruz aditzeko
Futbolari izandako bati elkarrizketa
Sinboloa da, aitzakia, bide bat
Ez da erraz argitzen zehazki zertaz ari den
Damutuak, talde politikoen arteko tirabirak, …
Hari muturrak eskaintzen ditu irakurleak bertatik tira egiteko
Hausnarketa gai ugari
Afera pertsonal bat
Lehenengoz erabaki pertsonal bat hartzera behartuta aurkitzen den baten egoera
Hemen ez da gai politikoa zuzenean
Ez dago historiarik, burutapen eta hausnarketak baizik
Hiltzera doan aberaskume baten bizipenak
Dena egina eman zaion baten hutsunea edo hustutasuna
Lehena eta oraina: gaurkoa gerokoentzat lehengoa guretzat ez bezalakoa, ezberdina, izanen da: erabat ezberdina. Guk ikusten ditugun laino berak ikusi zituzten Aristotelesek eta Platonek: ze irudiz biltzen edo lotzen zituzten lainook, zer iradokitzen zieten haiei. Guri bururatzen zaizkigunak ez nolanahi…. Oso gogoeta iradokitzaile dira.
Bakardadea konpartitu ezina
Hainbat burutapen erakargarri
Hil aurretik bizitzari buruzko hausnarketa.
Hainbat ikuspuntu eta sentipen
Non fida, han gal
Gizon bati eztarriko minbizia diagnostikatu diote eta puruak erretzen hastea erabakitzen du. Puru kaxa bat oparitzen diote, eta hortik kiribiltzen da dena.
Egoera honetako bizipen eta burutazioak
Pertsona ezberdinen jokamolde eta iritziak eta interesak
Baina batez ere gizakiaren barrunbetan sartzen da, bere barnean korapilatzen da idazlea.
Hari-punta bati heldu eta sekulako gakorratz lana egiten du idazleak, huskeria bat dotoretu eta osatzeko
Baina hori bera itxura besterik ez da, zeren kontakizunaren sakonean sekulako arazoak planteatzen ditu, psikologia emankizun bat.
Izeba Matilde
Izeba Matildek gaitz sendaezina zuen
Gaitz sendaezina duten gaixoez ari da: beraien eta familiaren egoera deskribatzen du, sigi-saga doa egoeran sartzen azpi-gai ezberdinak kiribilduz
Mila zehaztasun ematen ditu
Eutanasia, …
Errealitate aldakorraren ezpalak
Goio langilea eta Armani sindikalistaren elkarrizketa
Sindikatuei kritika zorrotza
Langileen hainbat ezpal ateratzen dizkio gaiari
Goio azkenik kalean geratuko da
Dena laburduraz esanda, eskematikoki
Pentsarazten duena
Nahiko zaila irakurtzeko, patxadan eta astiro irakurtzekoa
Esaldi bakarrean eginiko 8 orrialdeko kontakizuna
Esperimentu bat
Nahasian datoz gai ezberdinak, elkarrekin korapilatuz, bata besteari lotuta
Le bon sauvage
Gizon Handia deitzen dio. Enpresa bateko aholkularia da, berdin izan daiteke politika alderdi bat edo gobernu bat
Goi mailetako harremanez ari da
Gaiari dagozkion esparruez harago, gizakiaren barnean sartzen da
Itxurakeriak, kontraesanak, handi-mandi jarrerak, …
Eta guztiarekin korapilatuta hainbat burutapen eta kritika
Esaldi luzeak, -batzuk orrialde osokoak- egiten ditu.
Oso trinkoa da, lasai eta astiro irakurri behar da
Eulia azaroan
Valentinak ohean datzan bere aitaginarreba zaharra zaintzen eta artatzen du
Sukaldean ere ari da.
Idazlea korapilatzen da zeregin guzti horietan
Zahartzaroko miseria eta ezinak, sukaldaritza eta beste hainbat gogoeta kilikagarri
Ohi bezala deskribapen zehatzak. (Jon ere sukaldean aritzen da nonbait, gaixoren bat ere izan du inguruan))
Mailakatuago, zatituago doa kontakizuna, irakur errazago
Euskara izan
Kontalaria atxilotu egiten dute, galdeketa egiten diote polizia-etxean, …
Aita preso zeneko garaiak gogoratzen ditu
Anekdotatik sakonago doa hausnarketa
Itaunketa ondorengo barne paisaia
Atxiloketa uneak gauzatzen duen barne errealitate latz ezezagun bat
Bi kontakizun paralelo eta koma-arteak.
Ez dira orrialde osoko esaldiak, zatituago
Gizona teilatu gainean
Adineko gizon bat bota nahi dioten bere etxeko teilatuko bizkar gainean eserita dago egun luzez salaketa gisa: herritar xumea da
Etxea bota nahi dion erakunde edo taldeko kide den anaia bisitan doakio egoerari amore eman eta gizartean mardultzen joan den gizakia da
Hainbat gogoeta, ziri, … eta giroa
Esaldi motz eta elkarrizketez osatuta
Hasperen lumatuak
Hilda agertuz doaz ardiak, ugaltzen doazen saiek hiltzen dituztela uste dute herritarrek. Administrazioaren ordezkari den teknikariak ez daki ze jarrera hartu: ekologista izan zen baina hauteskundeak datoz.
Xumea da berez kontakizuna; istorioari korapilatzen zaizkion osagaiak eta gogoetak dira garrantzia dutenak.
Politikoen kritika,eta arazo baten aurkezpena
Esaldi eta perpausa motzetan egia, irakur errazagoa
Suhiltzaileak .EPILOGA.
Sutan dago argitaletxe bat, suhiltzaileak itzaltzen dute
Argitaletxeen arazoak
Hausnarketa ezberdinak
Ohi denez politikariei eztenkada zorrotzak
Ironia,
Errepika baten erabilera aringarria, erritmoa damaiona
Esperantza. Andrè Malraux
Lehenbiziko zatia: Ilusio lirikoa
I.Ilusio Lirikoa
Espainiako gerra zibilaz ari da
Gerra zibilaren ikuspegi hurbil hurbilekoa, hausnarketa interesgarriz zipriztinduta.
Testigantza zuzen zuzena da berea, gerran egon baitzen
Kontakizun, bataila ezberdinak
Ospitaletako giroa: atal zirraragarria da.
Hasieran ez diot interesgunerik aurkitzen, ez dit datu berririk ematen
Geroago harrapatu nau: gerra zibilari buruzko mila zehaztasun, datu pila, niretzat ezezagunak, gerra hura sakonago ezagutzeko gogoa pizten du
Gerra zibileko giroa erakusten du
Luze ari da Asturiasko gerrari buruz ere, zati honen azken aldera.
Gerra hasi berria: kontakizunean iritziak sartuz edo hausnarketaz eginez.
Ez dago sail osorik hausnarketarako, saiakera tankeran
Gerrari buruzko hausnarketa motz zorrotz sakonak
Mila gairi buruzko hausnarketak kontakizunaren harira: gerra, buruzagitza, eliza, artea,…
Irudiak sartzen ditu narrazioa argitzeko,azpimarratzeko
Poesia puntua ere ematen dio, gertakizun garratzak arren, poemak dirudite hainbat zatik
Koadro ezberdinak bezala dira, kontakizun eta gertaera ezberdinak atal ezberdinetan
Oso zehatza da tarteka deskribapenetan, koloreak, zehaztasun asko
Kontaera bizia,
Deskribapen bikainak
Indarra dute kontakizunok
II Apokalipsiaren ariketa
Toledoko Alkazarreko borrokara mugatzen da batez ere
Elkarrizketa luzeak sartzen ditu, teorizatzeko trikimailua: ideologia, portaerak, ezkerra, eskuina, komunistak, milizianoak, anarkistak, buruzagi baten heziketa edo bilakaera, …
Hainbat zehetasun eta gogorapen eder eta maitagarriak
Egun haietako giroa, nahiak, ezinak, arazoak, gabeziak, …
Porrot baten, ezinaren kontakizun epikoa, tristea
Bigarren zatia: Manzanares
I.-Izan eta egin
Errepublikako ejertzitoaren gorabeherak eta gabeziak
Buruzagi baten jokabide eredugarria
Pilotuen istorio eredugarriak
Pilotuen giro etsi katramilatsua
Madril defentsa gertatzen
Madrileko “bosgarren zutabea”
Zati erabat ideologikoa da
Gerra giroan eginiko gogoetak
Eliza, fedea, heriotza, artea, …
Bizitzari buruzko hausnarketak.
II. “Ezkertiar odola”
Madril faxisten erasopean
Bonbardaketak, suteak, suhiltzaileak, frankotiratzaileak, faxista gordeak,
Troparen morala, …
Xehetasunez kontatutako egoera
Gerra giroa sortzen du
Mila gogoeta labur hemen ere, kontakizun barruan
Xehetasun bitxiak: ardiak hiri barruan, txakurrak, …
Hirugarren zatia: Esperantza
Andaluziako frontea-Malaga-: Gerrako pasarteak, …
Guadalajara: italiarrak
Levanteko frentea, Teruel
Hegazkin eta baliabide eza beti dago presente.
Deskripzio bikainak, zehatzak, koloretsuak, aberatsak, ..
Terueleko bonbardaketak bizitasuna du
Eten gabeko gogoeta laburrak: intelektualak, etika, kontraesanak, buruzagiak, politika, gerra morala, buruzagitza, … hainbat gairen artean
Herria, Errepublikako anaitasuna, langileen portaera, alderi iraultzaileak, … guztientzako maitasun eta mirespena ageriko da liburu osoan zehar
Nekazarien lanaren goraipamenak
Boluntarioak, nazioarteko brigadak, …
Esaldi laburrez idazten du batez ere, bizitasuna emanez kontakizunari
Kontakizun epikoa da.
Guadalajarako garaipenaren ondoren bukatzen da, esperantza giro batetan.
Itzulpena:
Hiztegi aberatsa
Hainbat esaldi arraro samarrak egiten zaizkit, agian originalagatik da
Tarteka ez naiz eroso sentitu, euskara aldetik, ez dakit zergatik
Gau ilunekoak. Joseba Sarrionandia
Beste zerbait espero nuen
Kontakizun eta kontaera itxura xume batekin aurkitu naiz
Giro maitagarria sortarazten du
Alegoria bat da dena, argi bila dabilen Euskal Herriaren alegoria
Izugarrizko karga kontzeptuala du
Esaldi bakoitzak du bere esanahi zehatza, errealitatearen zati bat erakutsiz
Hain xumea itxuraz, ezin trinkoagoa da edukian
Errazegi eta azkarregi irakurtzeko arriskua du
Bitxikeria bar da, xumea itxuraz, sekulakoa izatez
Izarkume zaharra
Herri zaharra gara, aspalditik eta urrutitik gatoz
Hainbat bertsio daude gutaz, topo egin dugun bakoitzak du bere bertsioa
I. Gau ilunekoa
Argirik ez zuen planetaren historia. Oraindik herri-kontzientziarik ez zuen herriarena
II. Izarkumeak
Argia bilatzea, argiaren bila joatea erabakitzen dute, loak hartutako planeta hartatik. Denbora luze doa, baina bilatze asmoak, argi-egarriak dirau. Gizaldiz gizaldi doa argi-mina, argi-esperantza beti geroratua. Agintariek eta apezek ez dute argirik ekartzerik nahi. Sasoi egokian pizten den de egarria, argidun sasoi berria ezagutuko ez zutela jakin arren. Bakanak dira argia bilatzera irteteko aukerak edo garaiak. Goazen argi bila esanen dute askenez. Gazteak eta umeak dira gero-luzera bilakatzeari ekingo diotenak.
III. Argi zatiak
Argi bila joan zirenen berririk ez. Mito bihurtu dira herrian. Joandakoen familien malko isilak. Argi izpi batzuk heltzen dira, ikuspegi berri bat sortzen da. Zerbait argitzen dute argi-izpiok, errealitate berri bat azaltzen da, herria ikusi ahal dute.
Zazpi lagun bueltatzen dira argia ekarriz. Herria pozten da. Agintari eta apezak ezik. Joan zirenetatik asko galdu da bidean. Herriak ikusten ikasten du, baina zein zaila den errealitateaz jabetzea.
IV. Zuriak eta beltzak
Argiak zatiketa ekarri zuen herrira. Herriko alde ezkor eta itsusiak agerian utzi zituen argiak. Batzuk, lotsatuta, ezkutatu egiten ziren, eta argiaren aurka jarri ziren. Beste batzuk argiaren alde zeuden, zatar edo gaizki zegoena konpondu eta txukundu egin behar zela zioten. Bitan zatitu zen gizartea. Gerra hazi zen.
V. Gerraondoa
Iluntzea etorri zen berriro. Argiaren kontrakoak gailendu ziren. Baina argi egarria pizten joan zen gazteengan
VI. Immigrazio bulegoa
Argi bila jarraitzen dute. Gazteak e z ezik, baita zaharrak ere.Jende xeheak sinesten du bila dabiltzanen borondate ona. Baina epaileek, botereak, ez du sinesteko borondaterik.
Golgota. Xabier Montoia
Eskertzean dioenez badirudi gertaera batetan oinarritzen dela
Komentu barnean, mojen ariman sartzen da
Frankismo garaian gorriei buruz mojek izan zuten jarrera eta pentsaera
Munduari eta gizarteari buruzko mojen pentsaera, Jainkoak biltzen duen bizimodua
Agian partzialegia da, baina kontatzen duena halakoa da ezagutzen dugunontzat
Baina bazen ordua norbaitek gai horri heltzeko: komentua-mojak, eta mojek nola jokatu zuten frankismo garaian:ia bide horri jarraitzen zaion
Kriston astindua damaio mundu horri: izugarri gogorra da komentuko portaera
Aita eta arreba falangistek hiltzen dioten neska baten historia: moja sartzen da, komentuz komentu darabilte, beti Gorriaren alaba delako mendekua ezarriz, moja uztea erabaki eta bere kasa bizitzen jartzen den arte
Mojei buruz ez ezik gizarteari buruzko ikuspegi ezkor goibela
Mila gai ezberdin ukitzen ditu, gertakizunak batzuk hausnarketak besteak
Apaiz progresista samar batek idatzitakoa dirudi
Dena oso azaletik, hausnarketarako matazaren hari muturrak dira
Gai gehiegi daude, eta sakoneko gai ia bakarrak indarra galtzen du
Oso liburu tristea da, etsipena dario
Liburua orokorrean oso gogorra da, baina orriz orri edo perpausaz perpausa oso biguna
Zartateko bat da liburua, baina hain luze eta geldo doa kontakizuna zartatekoa erabat leunduta gelditzen da: zati bakoitzari falta zaio indarra, ez dionagatik, esaldien tonuagatik baizik
Inozo sentipena ere sortarazten du tarteka egileak, baina mojaren giroa sortarazi nahi du
Une ezberdinak korapilatuz doa, gogoetak, oroitzapenak eta narrazioa nahastuz
Perpausa oso motzekin idatzita dago, irakurketa errazten du
Ideia errepikakorrak, nolabait aspertu egiten du, agian sortu nahi duen giro goibel hori indartu nahi du, baina kontakizuna astun bihurtzen du
Erraz irakurtzen den arren astuna eta aspergarria egin zait
Baina azkenean adiskidetu naiz
Ia jarraipenik duen gaiak
Hutsik. Peru Magdalena. Poema-liburua
Hitz gutxi eta esanahi handiko poemak
Gogoetara daramate
Naturaren zati sentiarazten dute
Iradokitzaileak dira
Amets eragiten du
Irakurterrazak: eskertzekoa
Judu-kale. Toti Martinez de Lezea
Judutarren bizimoldea Erdi Aroan, Gasteizen kokatua
Erlijioari, jaungoikoari, … buruz hausnarketak liburu osoan zehar
Kristau eta juduen arteko harremanak eta gorabeherak
Garai hartako euskaldunak, bizimoldea, …
Eliza, Inkisizioa, fraideak,
Bizente Ferrerren erretratua egiten du: niretzako liburuko ikaskizun nagusia
Parisko ikasleen bizimoldea
Ohitura zahar asko aipatzen ditu: S.Juan suak: hala izanen ziren?.
Niretzat oso ezaguna diren gauzak gehienak
Garai hartako gizarteari buruzko hausnarketa, bai euskaldunarena bai Espainiakoarena
Ez dakizu zer den historia zer asmatua
Juduen poemak sartzen ditu tarteka: eskertzen da
Argibide asko ematen ditu, asko luzatzen da kontakizunean , ..
Nabari da erraztasun handia duela idazteko
Betegarri asko du, errepikapenak ere,…
Nahiago dut gaiari buruzko zerbait historia dena irakurri.
Itzulketari buruz:
Nahiko estilo arraroa egiten zait sarri, bortxatua,naturaltasunik gabea,
Tarteka badira esaldi herrikoak, erakargarriak
Bi hitzez bakarra egiten du sarri,itzulpenak eragindako beharrez seguruenik
Atzizkiez hitz normalean erabiltzen ez ditugunak sortzen ditu
Ohikoan erabiltzen ez diren hitzak, asmatuak, osatuak, … Sarri ez dakit ondo dauden ala ez, … nolanahi ekarpen bar dira, egin beharrekoak aurreratzeko.
Esaldi niretzat arraro asko, “biribil bat eratu zen” “se formo un circulo” esateko seguruenik. Gramatikalki ez daude gaizki baina oso arraroak egiten zaizkit
Seguruenik azpian itzulpena nola egin eztabaida dago, ahalik literalkien,ala euskal jitea gordez, bien arteko oreka, …
Katilinarenak. Amélie Nothomb
Bakardadean bizi nahi duen bikoteari egunean bi orduz bisitari bat etortzen zaio egunero, ezin dute bota: jokabide horren bilakaera pausoka.
Drama umore puntuarekin
Nobela beltza, baita psikologia tratatu bat ere
Gizakiaren barne pleguetan sartzen da, kontraesanak agerian utziz
Arintasunez dena
Hainbat gai ezberdin bisitariari hizketan ari dela, ...: kategoriak, ongia eta gaizkia, ...
Buruan darabilzkigun eta jokabidekoen arteko kontraesanak, ...
Nolabait norberaren barne araketa eta ezagutza
Gai asko ukitzen ditu, baina oso azaletik
Azken zatiak ez du originaltasunik bakarrizketa antzeko luzeak nolabait elkar lotuak.
Nola bukatuko ote den suspense puntua sartzen du
Bukaerak ez du erakargarritasunik, ezer gutxi deigarririk
Ez da istorio sinesgarria, ezta logikoa ere
Hainbat esamolde eta hitz niretzat ezezagun eta berriak: “mukurra jo”, “mintsu”, buruhas”, ...
Arraroa egin zait tarteka itzulpena, arraroak zenbait esamolde, gaztelerazko hitzez hitzezko itzulpena ....
Labirintuaren orduak. Amaia Iturbide. Poema-liburua
Erosi nuenean besterik uste banuen ere, ezin katramilatsuagoak egin zaizkit poemok
Parnasoan dabil poeta, poetentzat idatziz
Irudimena du idazleak, irudimena behar du irakurleak ere
Buruko kiribiletan oratua, bizitzatik urrun edo lur arras bizi garenon gainetik
Irakurri,berrirakurri, …lan handia ematen dute poemok poetak zer esan nahi digun asmatzeko
Agian irakurleak deritzona asmatzeko bidea besterik ez dira poemok
Irudiak bata bestearen atzean kateatuta datoz,
Nire irudiz: poetan ideia, mezu edo bizipen bat du, horren inguruan irudi pila asmatzen ditu eta ideia hori biltzen, azkenik ahalik dotore eta erritmo onenez ordenatzen:mezua non da arazoa.
Irakurlean bilatu behar du altxorra irudion artean
Gozagarria da irudion mundua
Taupadak hor daude, baina bihotza non?
Poema irakurketa, ikerketa lana bihurtzen ari da azken aldian
Zaila da, baina emankorra
Oropelak ageriak daude, politak dira, dir-dir-en iturria aurkitzea da jokoa
Soneto edo antzerako egitura berdina darabilsarri: 4-4-3-3
Lexiko aberatsa, hitz niretzat ezezagun ugari
BEGITARTE AZKENDUA, ERROMESAREN BEGITARTEA, …eta izenburua jaso ez dieten zenbait egin zaizkit erakargarri, ukitu naute.
Ez nau bizitzara hurreratu,neu joan behar izan naiz bizi-taupaden bila
Lubakia. Andrei Platonov
Iraultza ondorengo garaiaz ari da: sobietak, kolektibizazioa, inperialismoa deuseztatzea, eta horren inguruko guztia.
Kritika zorrotza egiten dio Errusiako iraultzari, batez ere aldaketa prozesuari
Iraultza haren kontraesanak, ezinak eta zailtasunak jartzen ditu agerian
Ez du zuzenean erasotzen, isilean bezala,kontakizunaren bidez eta pertsonaien esaldi eta jokabideen bidez
Ezagutu ahal da garai hura, idazlea garai hartakoa baita, lan publikoan ibilitakoa
Oso egoera hitsa marrazten du
Etorkizun beltza iragartzen du
Liburuarena ere ikuspegi eta iritzi partziala izango da, baina seguruenik egiaren edo errealitatearen zati bat
Burokrazia, inefikazia, ameskeria, teoria hutsalak, faltsukeria, gehiegikeriak,
Dotrina ofiziala, zuzendariak, aktibistak, gulak-ak, nekazariak, koljos-ak, …
Herria bera berezia da, ezberdina, gizarteak ez du zerikusik gure gizartearekin: bi mundu erabat ezberdinak, nekazarien ohitura, jokabide, aldarte, …
Jokamolde eta bizimolde bat aldatzeko zailtasunak, herriaren erresistentzia isila, …
Herria, ekonomia, mundu eta gizarte guretzat ezezagun bat
Garai hartako zuzendari eta buruzagien miseriak erakusten ditu
Barregarri uzten du prozesu osoa
Zaila da zenbait pertsonen sinbolismoa ulertzea: neska, elbarritua,
Irudien eta edukien sinbolismoa ulertzea ere ez da erraza
Pertsonaia ezberdinak daude, pertsonaia bakoitzak rol ezberdina betetzen du eta denen artean gizarte haren berri ematen
Benetan berezia
Liburu latsa, garratza, ez du inolako errukirik ezeri
Kontakizun trinkoa, hausnarketa eta iritziz, berezia idazkera ere
Erakusten duen giroa edo gizartea bera erabat ezberdina da, ulertzeko zaila
Ironia, sarkasmoa, mesprezu giroa, …
Oso astiro irakurri behar da
Pentsarazten du
Kontakizunaz ez ezik, esaldi eta hitz bakoitzaz arduratu behar zara
Zati bakoitza, elkarrizketa bakoitzak dinamita darama
Egonezina sortarazten du
Ez zaitu kontakizunak erakartzen, oldean datozen ideiek baizik
Ezustez ezuste zaramatza, iritzietan eta idazkeran
Kontaera ere bezeria, oso modu ezberdinean esaten ditu gauzak, ez da erraza igartzea zein den gure pentsaeran esaldion itzulpena, pentsamolde ezberdina du, ez soilik ideia ezberdinak, ideiak azaltzeko moldea baizik.
Logika erabat ezberdina darabil edo erakusten du, gauzak edo jokabidea edo egoeraz adierazteko.
Zenbait ahapaldi luze samarrak eta ilunak suertatzen, zailak; esaldi luzeak ez dute zergatik nahastuak izan behar, korapilatsua edo iluna.
Azken zatia nahiko errepikagarria delako edo, ez da hain erakargarria, hausnarketa bera jaitsi egiten da, ez da hain aberatsa
Itzulpena: hitz berriak sortzen ditu, bi hitz lotuz edo ohiko ez den hitz edo aditzei atzizki edo osagaiak ezarriz, ez dakit berenez ala jatorriko testuak behartuta
Memorias de una GEISHA. Arthur Golden
Geishen mundua ezagutzeko tresna edo bide bat
Kultura ezberdin baten agiria
Japongo argazki partzial bat
Gerra eta krisia garaiko ezagupen bat, tartean
Hainbat gogoeta, hausnarketa eta filosofia ezberdin
Konparazioak irudiak,…guretzat nahiko bereziak, ez dakit japoniar kulturakoak ala egilearenak soilik
Interesgarria
Interesgunea sortarazten du, jakin-mina,…
Suspense puntua ere badu
Orain ezin naiz hil -(Joan ziren: 1.a). Xabier Amuriza
Dinosauroen jarraipena, bigarren atala
Ildo beretik jarraitzen du, oroitzapenak, garai baten kontakizuna eta kronika
Seminarioa, herriko gorabeherak, jaiotetxea, jaioterria, ... eta mila istorioa gehiago
Mila eta bi gogoeta, burutapen, hausnarketa, batzuetan luze hurrengo lerro batetan
Txikiak diruditen filosofia sakonak bizitzari buruzkoa gehienak
Kontakizunean eta oroitzapenetan kiribiltzen jarraitzen du
Kontakizunagatik baino kontaketagatik egin zait hau ere erabat erakargarria
Euskarari buruz Dinosauroak liburuari buruz esandakoak berresan beharko nituzke
Klasikoak bihurtuko diren pasarte eta esaldiak dira hainbat
Iraultza bat dakar euskararentzat, mamituta eta gauzatuta, demostratua
Eztabaida sakona ekarri beharko luke
Aldaketa bat suposatu behar luke idazle berriengan
Harrituta nago eztabaida hori kalera atera ez izana
Abentura sena, ausardia, Euskararen ezagutza sakona ere eskatzen du aldaketa horrek
Zaila denez, epe luzera eta oso astiro etorriko da lan hauen eragina
Lasi eta denbora hartuz irakurri behar den liburua
Askorentzat, niretzat, gozamena.
Teilatuko lizarra. Koldo Izagirre. Poema-liburua
Arinak dirudite baina bizitzaren erritmoa dute
Bizitzaren taupadak entzun ahal dira
Abesti-erritmoa dute
Barne lege bat dute, niretzat ezezaguna
Barne musika dute, barne bizitza
Ezberdinak egiten zaizkit
Barne arau horiek aurkitzen jolastu dut
Musikatuta entzunez irakurri nahi nituzke, disko batetan bilduko balituzke
Erraz eta gustura irakurtzekoak
Udaberri alua. Patrick Modiano
Argazkilari baten bizitzaz edo berekiko harremanez ari da.
Erreala izan zen pertsona dirudi baina agian fikzioa da
Trikimailu edo teknika kontutan hartzekoa
Ez du hausnarketa teorikorik egiten, ez du esaldi landu zizelaturik, epitafio baterakoak, Baina kontakizuna pertsonaiengan sartzen da, eta pertsonok zehatz marrazten ditu
Kontakizun xume bat dirudi, baina pertsonen analisia bat da
Abilezia du uneak eta tokiak deskribatzeko,ukitu poetikoak bezala emanez
Ukitu zehatzak ematen dio tarteka deskribapenari,liluragarriak batzuk nahiz itxuraz xumeak,
Errazegi irakurri dudan damu erru sentipena dut amaitzean,jaso dudana baino gehiago eskaintzen zidala sentipena.
Arin, agian arinegi, irakurtzen den liburu sakona
Zazpi etxe Frantzian. Bernardo Atxaga
Kolonietako giroa: kolonizatzaileena, armadakoa, gehiegikeriak, ustelkeria, . bai
Angola deskribatzen du, bertako jendea, zapalkuntza-egoera, ... geografikoki, fisikoki, ..
Hitz zuzenez ez bada ere, kolonialismoaren salaketa gogorra da
Belgikako erregetza, aberatsen bizimodua, esplotazioa, ...
Pertsonen baitan sartzen da
Teknika bereziak asmatzen ditu kontakizuna arintzeko: Cocoren buruko zati ezberdinak, Donatienen anaia arrebak, protagonistaren familia-apaiza, ...
Erraz eta gustura irakurtzen da
Zehaztasunak sartzen ditu kontakizunean, gertaerak edo pertsonaiak borobilduz: zintzurra gora eta behera, ... baina alferrikako ezer gabe, oso ondo neurtuta
Mila ukiturekin osatzen eta betetzen du kontakizuna
Suspense puntua du historia osoan zehar, areagotuz bukaeran, baina une batez jakin-mina lausotu egiten da, berriz eskuratzeko
Metaforak darabiltza, baina aditzera ematen du darabilela: kuriosoa
Poemak sartzen ditu, poemagintzari buruzko giroa, presente dago liburu osoan, ....
Irudi asko, grafikoki esanguratsuak: ibaiak suge baten azal zapaldua dirudi, ...
Umore puntua du liburu osoan zehar: agian aurretikako ezaugarrietako bat: Palmondo Nagusia da erregea, ....
Ironia da agian umorearekin orekatu behar dena
Gauzak kontatzeko izugarrizko abilezia erakusten du, dotorezia berezi bat
Ez du hitz arraro edo erabiltzen ez denik, ez da hiztegirik behar
Ez da hitz jokoetan sartzen, hitzak asmatzen, ...
Txikitako hiruzpalau hitz sartzen ditu, ia entzuten ez direnak: zirrara eragin dit: txibista, antoxina, ...
Tentsioa galtzen du azken aldera baina berriro berreskuratzen
Bikaina da, gustura irakurri dut, baina ez nau inola ere asebete. Askoz gehiago espero nuen. Betiko ildotik ikusi dut. Gaiaren kokaguneaz gain, beste zerbait espero nuen. Ez dakit aurrerapausorik eman duen, nik ez diot ikusten.
Batez ere bera elkarrizketetan hain burutsu, pentsalari eta aberats gogoratuz, uste nuen beste zerbait gehiago eskainiko zuela
Beste gaur egungo zenbait idazle askoz aberatsago eta gustukoago ditut.
Istorio politik bat, bikain kontatuta, sendoagoa espero nuen.
Hurrengoaren zain geratzen naiz.
Liburuak 6.
Zenbait libururi buruzko iruzkinak
Liburuak 6.
Liburuak Adlotse. Jokin Urain
Basamortua. J.M.G. Le Clézio
Eroriaren logika. Juanra Madariaga. Poema-liburua
Ez dago etxean. Jokin Urain
Ez obeditu inori. Mikel Peruarena
Habitat. Katixa Agirre
Hamazazpikotan. Karlos Linazasoro. Poema-liburua
Huntza hezur berritan. Juan Ramon Makuso. Poema-liburua
Ipar gazi, hego geza. Mikel Bringas
Itzarri nahi ez zuen printzesa. Felipe Juaristi
Jaiotze markak. Nancy Huston
Karabana. Fermin Etxegoien
Loiolako hegiak. Imanol Murua Uria
Nora ez dakizun hori. Irati Jimenez
Olatu bat kuartelen gainetik. Xabier Amuriza
Ospitalekoak. Mikel Antza
Xahmaran. Jon Arretxe
Adlotse. Jokin Urain
Parabola bat da, sinboloak dira istorioko egoera eta pertsonaiak
Gizartearen historia, politikoak, herria, … sakonean Euskal Herriari buruzko hausnarketa
Hausnarketarako bide asko zabaltzen ditu
Gizartea tematia da, lehenera bueltatzen da, protestan dirau
Politikoak bere dorrean bizi dira, bere interesei begira, herriaren mesedea ahotan
Inposaketa, legeak, zigorra
Gizartearen historia luzea da
Tarteka hausnarketa eta pentsakizun interesgarriak jartzen ditu pertsonaien ahoan
Baina batez ere historia kontatzen du, Adloste herriaren gorabeherak.
Kontakizuna da gehiena
Istorio fantastikoa
Denborak ez du neurririk
Asko errepikatzen da: kontakizuna bera, osagaiak, eta kontakizuneko xehetasunak
Ezer berririk eransten ez duen betekizun edo luzagarri asko, gehiegi: aspergarria ere bihurtzen da
Agian historia bera ere horrelakoa delako,nahiko errepikagarria orokorrean: politikoak agintzen, behekoak legeak pairatzen, zigorrak, …
Iratxoen istorioek ez dute indarri, ez erakargarritasunik
Euskara aldetik nahiko aberatsa da esaldi eta lexikoz
Duda asko utzi dizkit gramatika,aditzik, … urte asko pasa dira idatzi zuenetik
Kartzelan idatzitakoa izanik, baseko militante soil batek, izugarrizko meritua du
Basamortua. J.M.G. Le Clézio
Bi zati ditu bakoitzean bi pertsonaiaren inguruan doa kontakizuna
Liburu osoa da alegia bat, parabola, ...
Afrikako aro baten bukaera
I.
Bi kontakizun bi errealitate ezberdin: paralelo doaz biak
Badirudi ez dela ezer gertatzen, istorioa oso xumea baita, baina gartaera eta egoera izugarri gogor eta gordinak azaltzen dira
Nur mutil koskorra da zati baten pertsonaia nagusia
Arabiar saldoa giristinoengandik ihesi lur berri baten bila, herria herrari.
Desertuan nomada bihurtu direnen ibilaldia: desertuaren gogorra, nekea, ...
Musulmanen ohiturak, batzarrak, sinesmena, otoitza, ... islatuta daude
Giristinoek basamortuko herriak eraso eta suntsitzen dituzte
Lilla neskatila da pertsonaia nagusia
Arabiar hiri bateko bizimodua: ohiturak,, portaerak, pertsonaia ezberdinak, istorio zaharrak, ...
Ez ditu zuzenean deskribatzen, kontakizunean agertzen da
Itsasertzeko desertua, fauna flora, luze deskribatzen ditu
Natura eta pertsonen sinbiosia
Mezua ez dago esaldi solte zuzen biribiletan, kontakizunean, egoeretan, gertaeretan, deskribapenetan, ... baizik
Arabiar mundua azaltzen da kontakizuna aurrea heinean
II.
Lalla Marsellan.
Etorkinen drama, hiri handietan daramaten bizimodua, etorkin baten bigiran ikusita
Hainbat pertsonaia eta egoera ezberdin
Bakardadea, pobrezia, eragozpenak, ...
Marseillaren deskribapena, hiria, auzoak,
Atal honetan ez dago lehen zatiko ukitu goxori, dena da latza
Nur ihesean doan herri, buruzagi eta ejertzitoarekin
Basamortuko herri eta buruzagien dekadentzia
Europan Ipar Afrika konkistatu zuenekoa
Diruaren boterea, saldukeriak, ... gerra ororen azpi-mundu zikina
Ez da istorioaz gozatzekoa, pertsonez eta naturaz baizik
Deskribapen apartak, zehatzak biziak, argiak; xumeak dirudite baina konplikatuak dira
Maitasunez idazten du, fintasunez ere
Begirada mota oro, haize mota oro, ... dago deskribatuta
Bigarren zatiak kontaera bera ere austeroa da, biluzia egoeraren parekoa, hango ukitu goxorik
Zerbait berezia du bere baita, agian poesia ukitua
Irudiak, konparazioak, ...
Pertsonei buruzko ukitu kilikagarriak
Esaldi berezi ezberdin pila
Onomatopeia usu darabil
Ukitu berezia du itzulpenak ere, hitzak aukeratzekoan, hitzak aditz bihurtzerakoan, Iparraldeko euskararen eragina, .... hitzei ematen dien bustidura ezohiko bitxi berezia, hitz molde ezberdinak,
Presarik gabe irakurtzeko liburua, historiaren bila joan gabe, kontaeraz eta ñabardurez gozatuz, pertsona eta lurraldearen ñabardurez, baita idazkera eta itzulpenaren ñabardurez ere.
Eroriaren logika. Juanra Madariaga. Poema-liburua
Errazagoa izanen zen esperantzan erosi nuen
Baina azken aldiko poema liburuen ildotik doa
Irudiak, zeharkako esaldiak, metaforak, ...
Irakurleak asmatu beharko du berak zer esan nahi duen
Irakurleak nahi duena ikusi dezake
Idazleak zer esan nahi duen ez jakiteak herren uzten du poema, antzua
Nik neure ondorioak ateratzen ditut, neure iritziak
Agian egilearen asmoan ez zeudenak
Baina hausnarketa zenbait egiteko laguntzen du
Poesia mota hau talde murriztu gutxitu batentzat da
Ez da herriarentzat poesia
Ez dago etxean. Jokin Urain
Kartzelan egon diren idazleen sinopsia egiten du sarreran: bikaina,orain arte aurkitu ez dudana.
Harrigarria da zenbat idatzi den kartzeletan: asko eta asko:horren berri ematen du, gogoetak eginez errealitate horri buruz.
Sinestezin aberatsa da presek eginiko literatura, edozein arlotan, narratiba, poesia, ipuina, itzulpenak, bertsoak, …
Mundu ezezagun berri bat erakusten digu
Presoak idazteko duen premiaz ari da sarri: zergatia, zertarako, zertaz, …
Gai ezberdinen inguruan, atal laburretan kartzelako idatzi ezberdinak
Preso idazle ezberdinei buruzko hurbiltze bat:idatzi dutena,eginiko ekarpenak, …
Preso eta kartzelei buruzko gai eta arazo ezberdin gehienei hurbiltze bat
Kartzela inguruko gai ezberdinak argiratu, hausnarketak egin…
Kartzelari buruzko gogoeta eta hausnarketak bata bestearen ostean
Kartzeletako zertzelada eta bizi-baldintzak, pasadizoak, ihesak, preso ohiak, …
Hainbat zehaztasun hunkigarri
Unairenak dira gogoeta asko eta asko, idazlanetan datozenak besteak
Maitagarriak dira kontaketak
Konparaketak, irudiak, …
Zirrara eragiten du
Dotorea da idazkeran,baina hausnarketak dira kitzikagarrienak
Poesia ukitua du
Azkenerako errepikagarria gertatzen da gai askotan, idazleak ezberdinak diren arren
Hainbat hitz berri sortzen ditu: trikutu, …
Hitz eta ideia joko erakargarri eta dotoreak tarteka, …
Ez obeditu inori. Mikel Peruarena
Hainbat eta hainbat gai ezberdin ukitzen ditu
Kritikoa da, ukitu freskokoa
Iraultza eta borroka politikoaren aipamena sarria da, gizartea, mundua bera salbatu nahi duen taldea baita
Anarkismoa,
Borroka, borroka armatua, nahiz alegoriaz edo zeharka
Ideologia handi-mandien kritika
Politikak egin ohi duen herritar xehearen erabilpena
Borrokalarion miseriak, ezinak eta porrotak
Donostiako garai bateko giroa, Parisko Komuna, Angiolillo, ...
Kubako gerra presente dago kontakizun osoan
Bertsoez ari da luze hausnarketa kilikagarrietan
Euskaldunei buruz hainbat hausnarketa eta iritzi
Orri bat nola inprimatzen zen erakusten du: prozesu osoa
Letrei buruzko hausnarketa: hizkiak konbinatzearen miraria
Suspense puntua du ikusmina sortaraziz
Zatiak doa kontakizuna, atzera aurrera, atalka, apurka, puzzlea bailitzan, irakurleak ordenatu eta lotu behar ditu
Nahasiegia iruditu zait, ulerterrazagoa behar luke kontakizunak, irakurleari hainbeste lan eman gabe, batez ere irakurraldi batean irakurtzen ez bada.
Herri esaldiak, herri kutsua dutenak behintzat
Hiztegi aberatsa, edo gutxi erabili ohi diren hitz asko
Ironia eta umore puntua
Hainbat irudi darabil, kontaketa argitzeko baliabide bezala
Aditz trinkoa maiz darabil
Hainbat ukitu fin: palarena
Indarra galtzen du bukaeran, nahasiegia, pertsonai nagusietako bi ezabatu bezala egiten dira, galdu; ahula, ganduan estalia bukatzen da, ... beste zerbait espero nuen, inpaktanteagoa
Ezin uka Hohneraren bukaera polita dela, uste gabekoa, baina kontakizunean ez du izan indarrik edo eraginik, Hohnerra agertzen den arren, bigarren mailako osagaia izan da, eta ez du kontakizunaren erdigunetik jotzen amaierak.
Habitat. Katixa Agirre
Sei kontakizun ditu:
Pijama festa
Bi neska, lagunak, afaltzeko elkartzen dira bietako baten etxean, lagun itxuraz minak. Asteburu horretako afari-afalostea da kontagaia. Arazo larriak dituzte biek. Minbizia du batak. Lagun minak ziruditen biak baina ez batak ez besteak ez dio besteari bere arazoez hitz egingo. Elkarrizketa antzuetan joango zaie gaua.
Biltzen ez den pertsonen arteko distantzia. Inkomunikazioa, deselkartzeen gaua. Kontu-kontari azalekoa, batak ere ez du barnea husten, sentipenei atea irekitzen, azaleko harremana, … Nabari da pertsonaien barnean sartu nahi duela idazleak, agian bakoitzaren barnean biltzea da muina, baina halaz ere azaleanegi geratzen da. Ez du jakin-minik pizten, baina gustura irakurtzen da. Esaldi laburreko kontakizuna, irakurketa erraztuz. Ez du ekarpenik ez kontaketan ez hizkuntza ezagupenerako.
Guy Fawkes-en traizioa
Emazteak beste emakume batekin harrapatzen du ohean senarra. Bainugela eta logela bakarra duen neska berriaren etxera aldatzen da senarra. Neska honek kontatzen du historia. Egun batetan mutilaren semearekin geratu behar du neskak.
Etxe txiki baten arazoak, harremanen zailtasunak, Guy Fawkes-en historia, ingelesei buruzko burutapenak, hain zuzen Ingalaterran oso bertako den Guy Fawkes-en egun ospetsuan. Gai honetaz ariko da bigarren erdia. Umore puntua. Esaldi luze zein laburrez -tarteka bi hitzezko motzez- doa kontakizuna. Neskaren bizipen eta burutazioak dira, . Bere barnean sartu nahi du baina azalean geratzen da. Bizitzaren hainbat zertzelada mahairatzen ditu. Arina, gustura irakurtzen da.
Jaun eta jabe.
Bikote batek etxea erosten du herritxo galdu batetan. Aita-alabak dira herrian bizi diren beste bi biztanle bakarrak. Neska gaztetxoa hasiko zaie etxera sartzen. Etxe aldaketaren gorabeherak, auzokideak, bikotearen arazoak eta tirabirak, lana, beka, itoginak, umeak bai?, ... Festa bat ematen dute. Elurte batetan senarra etxean bakarrik geratzen da, herriko neskatoa etortzen zaio eta kamera lapurtzen. Badirudi suspenseak zerbait ekarri behar duela baina bertan behera geratzen da afera eta kontakizuna, jakin-mina zapuztuz.Bikote baten gorabeherak berriz ere. Ohiko arazoak. Bikotearen harremana, koadrilako giroa, neskatoak sortaraziko dien egoera berezia, ... harremanei buruzko hausnarketa. Piper puntua falta zaio. Aurrekoen estiloa darabil, ez dago ekarpen edo aldaketarik ipuin bakoitzean, gaiak dakarrena ezik.
Bere loa arina da
Neska bat bakarrik bizitzen jartzen da pisu txiki batean. Segurtasun Konpainia batean lan egiten du. Lapurretan egingo diote gauean. Amonaren etxean babestuko da. Amona zaharrentzako programa berezi batean dago. Lankide baten bortizkeria baten lekuko izango da, ...
Amona zaharrarekiko eta gurasoekiko harremanak, lapurretaren ondorioak, kezkak, segurtasun konpainiakoen presioa gezurrezko testigantza eman dezan, ...
Hosting
Euskaldun gazte batek Madrilen egiten du lan. Informatika enpresa batean. Pisu batean bizi da. Berarekin arazoak izan zituen lagun bat agertzen zaio pisuan. Barajaseko aireportuan bonba batek eztanda egiten du, ...
Informatikako bulegoko giroa, euskal arazoari buruzko zenbait burutapen, ETAren ekintzari buruzko hausnarketa, bulegoko giroa, ...
Feng Shui-aren errua
Etxe bat saldu nahi du Anak urbanizazio batean. Balizko erosleak biguntzeko etxeko giroa antzeztuko duten hiru pertsona kontratatzen ditu. Diego da bat, altzairu-denda bat du eta arazo ekonomiko larriak ditu familian eragina dutenak. Anak alaba bat eta istorio korapilatsua du...
Bikoteen zailtasunak, banatutakoen zailtasunak, pertsonen jokabide berezi sarritan zailak, etxe baten garrantzia bikotean, ...
* Esaldi laburrez kontatzen ditu istoriok. Eskematikoegia, kolpeka bezala sarri.
Elkarrizketa behartuegiak, ez dute normaltasunik, klisheak, artifizialak, arinegiak, ... agian errealitatea horrelakoa da eta ez dut nik ezagutzen, tristea iruditzen zait
Lehorra, hotza aurkitzen dut
Kontakizun soilak dira, ia ez dago digresiorik, ez dago hausnarketarik
Kontakizunak erakusten du esan nahi duena
Baina ez dio ematen irakurleari hausnarketarako bideri
Azalegi doa, azkarregi egiten du jauzia gai batetik bestera, intsinuatu soilik egiten du
Ironia puntua du, umore ukitua ere, azkenengoan erabatekoa.
Kontakizun xumea, edukian baino kontakizunean
Ez du ekarpenik literatura aldetik, gauzak xume kontatzea ez bada
Ez dit ezer eskaini, orokorrean: gazteen giroa ezagutzea, bikoteen zailtasunak, ... ezer gutxi berririk
Heldutasun falta ikusten diot, batez ere kontaeran
Agian bizitza den bezala erakusten du eta nik ez dut ezagutzen hain kaskarra
Ez naiz jokoan sartu, ez nau erakarri, ez nau harrapatu, oso urrun geratu zaizkit historiok
Behartutako esaldia dira asko, gaztelerakoak, beste itzulpen bat beharko luketenak,
Jauzika bezala doa kontakizuna
Gaiak lardaskatu egiten ditu, borobildu gabe, ...
Azkenengoa gustatu zait gehien: egituraz, umorearengatik, harremanengatik, ...
Agian nik neu ez naiz gai duen meritu eta dohainez jabetzeko.
Ezkorregia da nire iritzia, baina ez nau asebete.
Hamazazpikotan. Karlos Linazasoro. Poema-liburua
5-7-5: hori da hamazazpi silabako egitura
Poematxo nanoak, ezin laburragoak
Hitz gutxitan, mami trinkoa
Kontraste zirikatzaileak
Hausnarketarako tranpolina
Zer pentsa ematen dute askok
Igarkizuna dirudite beste batzuk
Ukitu poetikoa dute gehienek
Jolas erakargarri eta eragilea da, liburukoen harira berriak asmatzea
Huntza hezur berritan. Juan Ramon Makuso. Poema-liburua
Nik ez dudan gaitasuna behar da poemok ulertzeko
Baina hitz jokoez, irudiez, labirintoaren bihurgunez, ... gozatzeko aukera damai
Hausnarketarako bidea zabaltzen zu, nik nire bidezidorretik hartzen badut ere
Poema bakoitza ez ezik, lerro edo esaldi bakoitza da hausnarketarako bide, ate eta hari mutur
Biluzik uzten naute poemok, hustu ere egiten naute, jantzi ere, dionarengatik eta formagatik
Zizelkada bat dirudi lerro bakoitzak, kolpez kolpe forma ematen dio harriari, edo barneko sekretuak azaleratzen
Zirujaua dirudi bisturiarekin bizitzaren erraiak analizatzen
Eguneroko hausnarketarako tresna baliagarria litzake poema-liburu hau
Batez ere 2. zatian adiskidetu naiz poemokin
Lehen begiradan ez dirudien arren, argitzen zaila arren, barne lotura bat du poema bakoitzak, esanahian ez ezik hitzen edo esaldien errepikapen edo antzerakotasunaren bidez.
10.a aipatzeko: irudiz hitz egiten du baina ulerterraz.
Ipar gazi, hego geza. Mikel Bringas
Bikote batek bi seme alaba txikirekin Europan zehar bizikletaz egiten duen bidaiaren kontakizuna.
Bidaiatzeri buruzko filosofia eta hausnarketak, …
Bidaiatzeko modu ezberdin bat erakusten du
Bidaia egunak, aurreko prestakizunak, … gogarazten dizkit
Bidaiatzeari buruz eta bidaiei buruz zerbait berri ikasiko nuen esperantzan erosi nuen
Baina ez dit ezer berririk erakutsi
Informazio bat ematen du,nahitaez azalekoa, lekuez baino aterpetxe, hotel, trenetako bizikletentzako erosotasunak, …
Denbora pasarako atsegina da
Gu ibilitako hainbat bazter gogarazi dit eta bizipenak eta oroimenak ahaztu egiten direla erakutsi
Atsegina da, erraz irakurtzen da
Euskara erraza du, ez da esaldiak biribiltzen konplikatzen
Zenbait esaldi nahiko ilunak, traketsak edo gutxienez bortxatuak iruditzen zaizkit
Monotono samarra egin zait, errepikakorra ere
Euskarazko hitzak soilik darabiltza, askotan euskara bortxatua, iluna edo arraroaren itxura damaio: “ardo kutxak”, “argibide bulegoa”, “argibide esparrua”, “erretirodunak”, eta abar.
Itzarri nahi ez zuen printzesa. Felipe Juaristi
Hainbat istorio biltzen dituen istorioa
Printzesa bat lo dago, esnatzen duena berarekin ezkonduko da, printzeak ipuin baten bidez esnatzen ahalegintzen dira, herriko bikote baten maitasun istorioa ere hor dago, errege izan nahi duen alkatearena ere bai.
Errepublika eta Erreinua ere hor daude, kontrajarriak eta talka eginez
Hainbat herri ezberdinetako giroa eta jokamoldea ere bat.
Borroka eta odola, bortxakeria eta menpekotasuna dago istorio guztietan, brezkoa balitz bezala onartua.
Pare bat aldiz behintzat Euskal Herria eta euskaldunak dakartza ipuinetan
Elkarrekin lotura gutxi, ahula edo bortxatuegia dute istorio ezberdinek, banaka bitxiak, aberasgarria eta gozagarriak diren arren, bakoitzak eduki ezberdina ekarriz
Gaiez eta kontaeraz aspaldietako giroan kokatutako istorioa
Gaiz kanpoko giroa sortarazten du
Poesia giroan bilduta dago, beste maila ezberdin batean behintzat dago, ohikoen kontakizunetik koska bat gorago jartzen zaitu.
Irudiak darabiltza, esamolde ezberdinak, hitzak eurak, hitzen joskera eta errepikapena, ...
Ez dago, edo ez hain ugari, Felipek erabili ohi dituen filosofia edo bizitzari buruzko hausnarketak
Baina hor dago bere idazkera aparta
Gozamena da irakurtzea
Gaztetxoentzat idatzia agian, edonorentzat da gozagarria, plazera
Irudiz hitz egiten du
Koloreak darabiltza sentipen, egoera, giro ... ezberdinak deskribatzeko
Hitzak, esaldiak, ... bikoiztu edo errepikatzen ditu, erritmo berezi bat emateko
Giro aparta sortzen du
Kontrasteak sortzen ditu adjektibo kontrajarrien bidez, erritmo bat ezarriz kontakizunari
Ipuinari buruzko hausnarketa kilikagarria da (139or), ametsa – ipuina
Binaka doaz sarri adjektiboak, musikaltasuna eta giro berezi bat sortuz
gizabete, hitz motza, esanahi borobilekoa, horrelako hainbat aurki ahal da
sagar aurkiak, handi aurkiak, euri ziria, ... eta hainbat: txikitan edo gaztetan egunerokoak ziren hitz eta esamoldeak, gaur egun entzuten ez direnak
min sor: adjektibo bezala ibili ohi genuen guk eta hitz bakar bezala ahoskatuz, minsor
Jaiotze markak. Nancy Huston
Lau ataletan banatuta dago liburua
Sol, Randal, Sadie eta Erra: leinu bereko lau belaunaldi jarraiko umeak bakoitza bere bizipenak kontatzen
Laurek dute leinuko marka edo zigilu bat azalean: orezta bat
Bakoitzaren kontakizunak osatzen du istorioa, leinuaren historia
Umeen begiradaz kontatua, ume baten ikuspuntutik begiratzen dio inguruari
Gai ezberdin pila, sarri eta ikuspegi ezberdinetik aitatuz azkenerako nahiko sakonduak
Barnera bidaia, norberaren ezagutzarako ikastaro bat
Umeen barne mundua, nagusiontzako ezezaguna.
Bikote eta familia barneko mila zertzelada ezkutu isilak, harreman korapilatsuak, zurikeriak, historiako hainbat gauza, …
Umeak nola tratatuzko saiakera bat bezalakoa ere bada
Umearen barnean sartzen da, umeez ari da
Umeen ikuspunturik kontatua, baina agerikoa da nagusi batek idazten duela, helduaren begirada da umeena baino, paradoxa leuntzeko lau umeak oso inteligenteak dira
Pertsona ezberdinen jarrera eta jokabideak, galeria zabala
Erlijioa,
Israel, juduak, palestinarrak, …
Alemania, naziak, ume –lapurreta okupatutako herrialdeetan …
Irak, AEBko lehendakari, politikari eta politika, …
Gizartearen iritzi eta jarrera ezberdinak datoz umeon ahotan
Hizkuntza berri bat ikastearen prozesua edo metodoa ere badago
Xehetasun pila
Salaketa,tarteka zeharka, ironiaz,
Ironia puntua, kontaera fina
Umore punttua
Gizartearekiko kritikotasuna, zeharka bezala gehienetan, aieruz,zeharka,hitzerdika, …
Garratza tarteka, kontakizun gordina dira asko
Itzulpenak hainbat hitz berri egiten ditu,nahiz ez asko lexiko ez hain ezaguna darabil,
Oso erraz irakurtzen da
Karabana. Fermin Etxegoien
A.
Gai pila ukitzen ditu
Gai nagusiak:
- Kooperatiba et bere barneko giroa, azpilanak, ... oso kritiko eta salatzaile, agian erdiguneko gai nagusia; horrelako labankadak, azpijokoak, azpikeria eta zerrikeriak gertatzen dira kooperatibetan?: agian bai; badirudi burutxoek lan gutxi egiten dutela;
- Euskara; aipamen ugari kontaketa osoan; erroilu formala botatzen du azken aldera elkarrizketa itxuran; ez zait gustatu hautatu duen era: bla bla bla hitzaldi baten gisan, baina ados nator dioen gehienarekin. Baina erreta bezala botatzen du dena, frustraziotik, mingots, ... Pertsonaiak (autoreak?) aitortzen du fobiak eta fantasiak dituela euskararekiko.
- Abertzaletasuna: euskaltasuna, euskaldun jatorrak, iraultza, Euskal ohiturak: Korpusa, ETE-dei faltsuak: ze sigla hautatze susmagarria: fobiak?; ondo-biziak; ondo-biziak eta abertzaletasuna; kritiko agertzen da DV eta antzerako egunkariei buruz, baina prentsa iraultzailera egiten du berehala jauzia; euskal musika zein musika-taldeak; terrorista hitza botatzen du etakideei buruz, zaila igartzea benetan ala ironiaz dioen; oso kritikoa da euskaldunen zenbait portaera eta jokabidez;
Bihotzerreaz ari denean sinbolismoz ari dela iruditzen zait, baina ez dit balio hipotesi hutsa litzakeelako nire interpretazioa..
- sexua: obsesiboa du protagonistak, paranoia ere; agian hori da gehienon errealitatea aipatzen ez badugu ere, , internet batez ere pornografiarako bidea besterik ez da?; maitasunik gabeko sexua; maitasunik eza: bikote denak daude kili-kolo; alaba bera maite du protagonistak?, sakonean bigarren mailan geratzen zaio hautaketa orduan; bikoteen harreman azalekoak;
Bigarren mailakoak:
zigarroaren menpekotasuna, ezkontza, ikastetxeak, bakardadea: bakardadean bizi dira pertsona gehienak; gizartearen sakontasunik gabeko bizitza: taberna, elurretakoa, ...; etsipenduta, ilusiorik gabe, egoistak, ...
Gai pila gehiago ateratzen da: borroka armatua, Bilbo, ikastetxeak, etorkinak, boterea, homosexualak, janzkera, eskia, etxegintza, garraio publikoa, iraultza eta iraultzaileak: halako destainez aipatzen ditu; lesbianak: emakume bertsolariekin aipamena mingarria eta lotsagabea da.
Ezin uka oso errealista dela.
Gizarte erabat tristea marrazten du
Egi borobilak botatzen ditu, baina petralduta, eta horrek sinesgarritasuna kentzen dio
B.
Pijo bat iruditzen zait tarteka pertsonaia nagusia eta bere kontakizuna
Euskara erdizka dakien euskalduna da protagonista
Beti bere burua eta besteak engainatu nahian dabil protagonista.
Beti zerbaiten edo norbaiten menpe
Bere berea du ironia, batez ere euskal arazo edo gaiez ari denean, agian ez da ironia, pentsaera zuzena baizik
D.
Oso lineala da kontaera, -aspergarria ere egin zait-, monotonoegia, atalka doan arren, esaldi laburrez irakurketa erraztuz, sailkatuz
Etengabeko hitz-jarioa, egoeraz egoera, historiaz historia, gaia aldatuz edo gehituz
Agian larregi luzatzen da erretolika idatzia, saltoka bezala doa haria, luzeegi, haria etenez bestelako azalpenekin, kontakizuna geldotuz
Ez du bizitasunik, errepikagarria da estiloa eta edukia, aspergarria ere, inola ere pizgarria
Mila ukitu ezberdin, baina betegarriak egin zaizkit gehienak, arrunkeriak, interesik sortzen ez dutenak, ...
Pentsakizunak, eguneroko zertzeladak, ... betegarriak iruditzen zaizkit, ez didate ezer esaten ez ezer berririk eskaintzen, arruntak
Egia da pertsonen barnean sartzen dela, izaten ditugun mila burutazio ezkutu azaleratzen dituela, ... eta hori gustatzen zait
Mila zehaztasun: korridoreko isiltasuna, ... gustatzen zait arestian esandakoarekin kontraesanean badirudi ere
Azkenengo orrietan lortzen du suspense eta jakin-min puntua
Bukaera oso polita du
Estilo bizia, erakargarria, irakur erraza, harrapatzen zaituena
Esaldi motzeko idazkera, hitz gutxi eta bakaneko lerro asko. Arindu egiten du irakurketa, baina aldi berean eduki edo esanahiaren oso azalean gelditzen da, intsinuatu besterik ez ditu egiten gai asko, buruarinaren erretolikaren zantzua utziz.
Zer den edo zergatik den ez dakidan sentipen arraro bat sortarazten dit idazkerak
Naturaltasun falta bezala sumatzen diot, zerbait hotza, bihotzen edo etorriz baino, garunei eraginez eta mahai baten biluztasunean idatzita bailego, artifiziala, urrunegia,
Formalegia den sentipena
Ekarpen bat da.
Elkarrizketa-esaldiak sartzen ditu inolako bereizgarririk gabe, kontaketa eten eta bizitasuna emanez narrazioari: erraz bereizten dira elkarrizketa osagaiok, elkarrizketa eta narrazioa kiribilduta: gustatzen zait, ekarpen bat da
Parentesi arteko ia denak sobra daude niretzat, umekeria edo arinkeria iruditzen zaizkit.
g-k hizkiekin badu arazo edo esperientziaren bat, agian umore puntua besterik ez da
Irudi eta konparaketa pila, ia erreskadan
Hitz-joko abilak tarteka
Arraroak egiten zaizkit hainbat esaldi eta esamolde, gaztelera esaldien zantzua darie
Zenbait esaldi gustatzen zait nola konpondu duten: “ezin izan dut ez begiratu”
Hainbat esaldik min egiten dit belarrian, edo gutxienez arraroak egiten zaizkit: “sekulako hautsa bota:echar un polvo”, etenda nago, laztanak egin, bihotz suntsigarria, ...
Beste hainbat esaldi ez dakit hala diren, zuzenak diren, ...
E.
Teorizatu egiten du, iritzi orokorrak ateratzen, ideiara jauzia; zuzen, tinko eta motz botatzen ditu iritziak
Izen ezagunen aipamenak, musikari zein bestelako, Coelho, ... sasijakintsu edo pedantea iruditzen zait.
Deseroso sentitu naiz, bukatzeko gogoz, inola ere jakin-minak eraginda
Agian irakurlearen aldartean dago liburuarekiko juzkua, eta ez naiz objektiboa, nire aurreiritziak direlako iragazki
Ausarta da egilea, autoestimu handia du,
Telebistako elkarrizketa batean ezagutu nuen autorea, gustatu egin zitzaidan, liburua irakurtzeko irrika sortarazi, baina irakurtzea ezuste ezkorra izan da.
Eskarmentu gutxiko baten liburua iruditzen zait, hasberri batena
Ez da liburu heldu bat
Guztiz erreta dago abertzaleekin ez ezik bizitzarekin ere, obsesionatuta sexu eta abertzaleekin
Tipo konplikatua iruditzen zait, bai idazkeragatik, batez ere idatzitakoagatik
Partziala da oso, amorruz idatziko balu bezala, frustratu baten lana.
Oreka eta patxada ezaren ondorioz irakurlea ere jarrera hartzera eramaten du, lasaitasuna galarazten dio.
Agian identifikatu egiten dut egilea eta protagonista. Agian autoreak irakurlea probokatu besterik ez du egin nahi. Guzti horrek desoreka bat sortarazten du irakurlearengan, protagonistaren bidez egilearen aurka edo alde jartzen da. Ni aurka jarri naiz, zintzo ez balebil bezala, ezkutuka, harria bota eta besoa ezkutatu, konpromisorik hartuko ez balu bezala.
Ez naiz harritzen saria jasoa eta euskal telebistan lana izatea
Ez dut gustukoa izan baina ez nau ezaxola utzi, nire iruzkin edo ohar guzti hauek lekuko
Ze globo eta ze gezurrez puztuak?: Egilearen gezurrez ere?, eleberriko gezurrez ere puztutako globoa da eleberria eta bizitza bera?: eztabaidarako gai bat
Loiolako hegiak. Imanol Murua Uria
Oso liburu tristea, kontakizuna hala da eta
Ez dit ezer berririk erakutsi, azaleko ñabarduraren bada ez bada
Nituen dudak ez dizkit argitu
Gertatutakoaren kronika , dokumentu eta iritzi zuzenak liburu batean bilduta edukitzea garrantzitsua zait.
Gertatutakoaren ziurtapen edo ziurtagiri bat da
Eskertu beharreko lana
* Erraz irakurtzen da, lortu u astuna litzakeena irakurterraza egitea
Euskara zuzena, filigranarik gabeko
Ez du literatura lan zail dottore bat egin
Gorde behar den liburu bat
Nora ez dakizun hori. Irati Jimenez
Burutapen ezberdinak tarteka: argazkiena, ... baina azaletik, motz eta ez gehiegi. Gogokoagoak ditut hausnarketak erruz dituzten lanak.
Kontakizuna da batez ere nobela honen altxorra
Egiari buruzko hausnarketak, ...
Bilbo deskribatzen du sarri, egon diren aldaketak, kritika puntu batez, ez zorrotzegi, intsinuatuz.
Argazkiei begiratzen erakusten du, nola baloratu argazkiak, zertan jarri arreta, ...
Ipuinei buruzko hausnarketa sorta ere bada
Erdira aurretik harrapatu egiten zaitu kontakizunak
Ukitu zehatz bereziak ematen dizkie pertsonaiei, beraien izaera borobilduz
NORA pertsonaiaren izenarekin batera “nora” kontzeptuarekin jolasean dabil.
Ukitu sentibera asko, agian kontakizun sentiberegia atera zaio
Gehiegi luzatzen du azken zatia, irakurleak asmatua du amaiera, kontatzen duena jada ezaguna da, kontatuta dago, luzatu egiten da eta jakin-mina ahultzen da, indarra galduz. Bukaera motzagoa, zuzenagoa, interesgunea urtuko ez zaiona behar zuen.
Artifizialegia iruditu zait likantropoarena, ipuina da, baina berez erreala izan daiteken istorioa mamiagatik.
Puskaka sartzen doa kontakizuneko osagai, gorabehera, zertzelada, ... dosifikatuta, tartekatuz, ... puzzleko zati bezala, irakurleak lotu, bildu eta ordenatu ditzan. Abilki.
Aurrera eta atzera dabil denboran, jauzika. Abilki.
Atal bakoitzeko zati bakoitza hasteko modu berezia du, sarrera edo lotura gisa, aditzik gabeko esaldi motz bakarrarekin.
Hizki etzaneko esaldi laburrak sartzen ditu kontakizunean, pertsonaiaren barnera jauzia eginaz, egoki eta argi, burutapenak edo elkarrizketak txertatuz.
Kontakizun maitagarria suertatzen da, pertsonaiak eurak ere, Rosa, Elias, ...
Idazkera landua, ia “preziosista” batzuetan.
Artifizial tankera hartzen diot tarteka idazkerari, gustagarria, atsegina, ia artelana, baina urrutitxo geratzen zaizuna.
Zuzenean ordez gaiari heldu gabe bailebil dirudi sarri, gaiari heldu gabe, zeharka, itzulinguruan, dotore esatez arduratuta, ...
Poesia ukitua du, sugeritu egiten du, irudiz hitz egin, ...: “eskukada bete hitz”, “Brandergurgo, bi munduren ateko atea”, eta horrelakoz josia kontakizun dena.
Magia du, agian poesia kutsuagatik.
Suspense puntua du
Abila da deskribapenetan
Ez du ekarpenik hiztegi, morfologia, esamolde, ... aldetik
Idazkera zaindu landua du erakargarritasun nagusia, eta kontakizunaren ederra.
Heldutasuna falta zaio, bera baino idazle zaharrago askok baino handiagoa erakusten badu ere.
Olatu bat kuartelen gainetik. Xabier Amuriza
Aurreko bi liburuen ildotik doa idazkeran
Elizaren eta apaizen trantsizio garaiak, frankismo egun haietan
Beregan zentratuegia ikusten dut tarteka, biografia dirudi, mezuari indarra kentzen diola uste dut
Ateraldi bikaina, zeharkako hausnarketa esanguratsuak, …elkarrizketa eta narrazioetan
Katramila teoriko kilikagarriak
Elkarrizketa zorrotzak, umoretsuak, …
Umore puntu etengabea batez ere elkarrizketetan
Ateraldi kilikagarriak
Beste bi liburuei buruz esandakoek balio dute hemen ere
Irtenbide bikainak esanahia agertzeko edo esateko zaila edo korapilatsua dena argi azaltzeko
Hitz jokoak, hitzekin jolasean
Izugarrizko segurtasuna erakusten du, erabakikortasuna hitzak eta esaldiak gauzatzerakoan
Hainbat hitz asmatzen ditu
Atzizkien erabilpen abila
Sintetikoaren erailera harrigarria
Errazago irakurtzen da aurreko biak baino, sailkatu eta banatuago dago, letra etxanak, …
Ospitalekoak. Mikel Antza
Gutxienezko ardatza duen kontakizun ezberdineko istorioa
Gertakizun bakanak kontatzen ditu, lotura minimo baten inguruan
Atal motzetan egituratuta dago, irakurketa erraztuz
Gai ezberdinei buruzkoa gogoeta luze eta sakona da atal bakoitza
Gai ezberdinak ditu, zuzenean edo trabeska
Kartzela, kartzelako ospitalea, presoen bizi-baldintzak, sufrimendua, herrira bueltatzean barkamenaz, euskal presoak amore ez emateaz, hezurrak non lurperatu, …
Idaztea eta idaztearen zergatiak leku berezia dute
Hainbat hausnarketa interesgarri: emakumeen kartzela, …
Erabakitzeko ahalmena badugula dio
Filosofia kutsua ere badu, pentsalariarena behintzat
Kontakizunaz harago, goragoko maila batetik begiratzen die istorio zehatz konkretuei, teorizatu.
Tarteka zenbait atal luzeagoa da gaiak hala eskatuta:Dimitri hiltzailea, Xabier gudaria, Fred garbitzailea, Veronika garbitzailea, aita kartzelan zegoenekoa, ikastola,…
Barnera bidaia bat
Pintzelada ezberdinez doa marrazten kartzelako errealitatea
Azken aldera, kartzelako gaietatik nolabait aldendu eta burutapen nahiko arruntetan korapilatzen da: indarra galtzen du
Egitura berezia du: atal bakoitza neskalagunari noka hasten zaio narra-bide ohikoan jarraitzeko
Erruz eta egoki darabiltza aditz trinkoak, esaldi peto herritarrak ere
Erraz eta gustura irakurtzen den testigantza garratza
Xahmaran. Jon Arretxe
Istanbulen eta Munichen kokatutako narrazioa
Traizio, azpilan, politika eta azpilan, polizien lan zikinaren istorioa
Bukaera trukulentoa, latza, duen kontakizuna
Bukaeran dator ezustekoa, baina ez hainbesterainokoa, errazegia
Bi hirietako giroa kontatzen du, batez ere Munichen etorkinen egoera eta bizimodua
Kurduen arazoa ere hor dago
Aipuak besterik ez dira, azaleko azalpenak
Ez ditu arazook zuzenki kontatzen, narrazioaren barnean doaz azalduz, egoera eta gertakizunen harira.
Ez du gaiez hausnarketa zuzenik egiten, zeharka edo baizik, irakurleak ikusi behar ditu arazook
Ez da esaldi korapilatsu eta bitxietan nahasten, ezta esaldi susmagarriak edo eztabaidagarriak egiten, baina zuzen eta egoki idazten du.
Lexiko normala du, ez da hiztegira jotzen ibili beharrik
Badirudi ez duela burua askorik nekatu narrazioa korapilatu, hausnarketetan nahastu, edo esaldi berezirik bilatzen
Ofizioz idatzitako istorio bat
Huts, motel edo arin samarra iruditu zait, zerbait landu eta oparoagoa espero nuen, ideietan eta idazkeran.
Sendoagoa espero nuen, ezer gutxi berri erakutsi dit
Xumea, baina balio dezake entretenitzeko
Nik gehiago eskatzen diot izena duen idazle baten eleberriari
Ematen duen informazioa azalekoa eta ezaguna da
Liburuak 7.
Zenbait libururi buruzko iruzkinak
Liburuak 7
Autopsiarako frogak. Koldo Izagirre. Poema-liburua
Eromenaren mendietan. Howard Phillips Lvecraft
Gizajendearen ahitzea. Pablo Sastre
Goizuetan bada gizon bat. Patziku Perurena
Hatsaren kulunka. Herta Müller
Moroak gara behelaino artean?. Joseba Sarrionandia
Nemesis. Philips Roth
Rimel. Koldo Izagirre.Poema-liburua
Ulises. James Joyce
Zamaontzia. Iñigo Aranbarri
Zazpi orduak. Miren Agur Meabe
Zer barkaturik ez. Alberto Ladron Arana
Zubi bat Drinaren gainean. Andritx Ivo
Autopsiarako frogak. Koldo Izagirre. Poema- liburua
1.- Eskoletako eraztuna. Euskara pertsegitua, gutxietsia
2.- Agintarien jokabidea
3.- Euskara, mendeko, bigarren mailakoa
4.- Euskararen lurraldea, lurraldedun, lurraldekotasuna
5.- Elebitasuna, diglosia
6.- Mundukoak gara
7.- Politika eta politikariak, boterea, beraien lehen aukera
8.- Maketoak: hiztunak behar ditu hizkuntzak
9.- Menderatzaileen kultura, ezarritako bideak
10.- Ukoa eragile, zapaltzailearen dialektika:
11.- Geneak:Euskara da euskaldunen identitatea
Gordina, errukirik gabea, bisturia zirritu guztietara sartzen du
Euskarak pairatu dituen erasoen etsenpluak eta iritzi oker, eta azpi-esanahiko jarrerak erreskadan
Kontaketa bera nahikoa da berez, berez dator hausnarketa, baina Koldoren gogoetak ere bisturi baten ebakerak dira
Hainbat mito eta teoria oker deuseztatzen ditu, maketoena etab, sarri lerro batez.
Ezezaguna zaizkigun zenbait zirrikitu, ahazten zaizkigun zenbait ikuspegi,
Euskararen historiako zertzeladak, batzuk miragarriak, besteak deitoragarriak
Elizak mugatu eta zedarritu du luzez euskararen eremua
Euskaradunak ez gara erakargarriak, nortasuna ukatu diote euskarari, gazteleraren inposatze bat egon da
Ezagutzen ez diren testu eta pertsonaia ezagunen zenbait iritzi eta jarrera uzten ditu agerian
Gertaera, zita, eta pertsona ezagunak dira gehienak, baina beraienganako kritika, oso zorrotza
Ezuste erakusketa bat da liburua, ideietan, hitzetan, egituran, ...ç
Zertzelada berriak testuinguru ezagunean
Golpe apartak ditu
Uholdean, trumilka, baina zehatz eta dotore, datoz iritziak, irakurlearen hausnarketarako hari muturrak eskaintzen ditu, norberak tiratu dezan bertatik
Kritika ezin zorrotzagoa, hitz gogor zuzenik ez badarabil ere gehienetan
Ironia, azpi intentzio bat dago edonon
Zenbait leihatila zabaltzen ditu irakurlearen ikuspegia zabalduz, finkatuz edo zuzenduz,
Ateak irekitzen ditu bideari ekiteko
Ikuspegi berriak, aldi berean zorrotzak
Gizakidun hizkuntza behar du izan euskarak, lurraldeduna, lurraldetasun betekizuna-eskubidea,
Harrigarria, edukietan eta forman, liburuaren egituran ere berezia
Esaldi zizelatuak, soberarik edo betegarririk ez dutenak, ingudean mailukadak lez
Poesia ukitu nabarmena, irudietan, giroan, hitzetan, ...
Idazkera, hizkuntza, ... eta abar asko zehatz zehaztutako hitzez
Kontzeptu berriak, hitz berriak sortuz, hala doa atal bakoitza
Ukitu berezia damaio idazkerari, zer den definitzeko zaila, baina aberasgarria, pauso bat aurrera, giro bat eta eskola bat sortuz
Herritar ukitua du bere idazkerak hainbat esamoldetan
Hitz ezezagunak: herrije, ... eta hainbat
Hainbat hitz forma literario ezberdin, agian herritik jasotako esaldiak dira
“Tasun” atzizkia darabil sarri, kontzeptua sortu edo hitz bakarren argitu-finkatzeko
Hitz berri ugari sortzen ditu, hitzok bilduaz edo atzizkiak erabiliz
Pausoka, gutxika irakurri behar da digeritzeko, taldeko hausnarketarako ezinbestekoa. hobe.
Behin eta berriro irakurri behar da, barneratu nahi bada
Gehienek ez dute irakurriko, irakurri behar luketenek bereziki
Irakurri dugunok ez dugu eguneroko irakurgai hartuko, ez dugu gau-mahaian jarriko, ahaztuko zaigu irakurritakoa, baina norbaitengan erneko da lora berri bat
Arantza hor utzi digu
Erradikalegia dela ere eragotziko diote bere lotsa eta hutsikeria estali nahi dutenek, batez ere.
Eromenaren mendietan. Howard Phillips Lvecraft
Fikzioa. Nobela fantastikoa
Gaur egun Artikora egindako espedizio batetako aurkikuntza eta gertakizunak
Duela milioika urte, glaziazioen aurretik, izan ziren hiri erraldoien eta mundu guztira zabaldu zen zibilizazioen deskribapena: ideia kilikagarria da
Duela milioika bizi izan zen izaki edo nolabaiteko adimendunen fantasia
Istorioak baino deskribapenak dute funtsa
Orduan ere gerrak daude, borrokak, …
Narrazioak ez du sare zabalik
Deskribapen luzeak egiten ditu, bidaia, paisaia, ibilera, ibilbide eta gertakizunei buruz.
Geologia aurkikuntzen deskribapen zehatz luzeak dira deskribapenok, baina ez dakizu ze oinarri zientifiko duten, baduten ere, ala fikzio hutsa besterik ez diren
Aspergarriak egin zaizkit deskribapenok, batez ere gertakizunekin lotura esturik ez dutenak eta zientziarekin loturaren duda duzunean. Aspergarri samarra dena delako deskribapen fantastikoa
Baina mantentzen du intriga puntua,zer gertatuko, ia nola bukatuko,baina deskribapenak jaten diote lekua gertakizunei
Lehen atalek ez dute erakargarritasun handirik, erditik aurrera pizten dizu jakin-mina
Irudimena lantzeko balio dezake, irakurlearen fikzio ahalmena lantzeko
Ezer gutxi esan, iradoki edo erakutsi dit
Ez zait erakargarria egin
Ez zait horrorezkoa iruditu, ez dit beldurrik harrotu, artifizialegia da
Esaldi luze korapilatsu asko: interesgarriak deritzet hizkuntza aldetik
Ez da batere erraza irakurtzeko
Interesgarria euskara aldetik, astiro eta pentsatuz irakurri behar duzulako
Gizajendearen ahitzea. Pablo Sastre
Hainbat eta hainbat ideia bikain, kontzientzia aktiboan gorde ezinaren pena uzten dizute Iritzi eta hausnarketa interesgarri eta erakargarri asko, ezohikoak ere
Ez dago iritzi polemikorik, eztabaidagarriak edo zehaztu beharrekoak arren zenbait
Non bizi gara, etorkin edonon, lekuz kanpo bizi direnak, erbesteratzea, atzerriratuak, …
Emakumeak, umeak, lana, izaerak, mina,
Medikuak, ospitaleak, heriotza,…
Ume abandonatuak, karitatea, laguntza, …
Beldurra, gorrotoa, maitasuna, …
Errealitatea, irudiak, fotoak,
Makinak, internet, medikuntza, sentimenduak, …
Zentzuzko hausnarketa pila, pentsarazten dutenak
Ze ahal ideia interesgarriak etenik gabeko jarraian botatzeko
Ilun samarra da, agian bere euskara idazkera eta estiloagatik da
Estilo, idazkera, zaila, nahasi samarra, bortxatu tankerakoa, baina ez barrokoa ez korapilatsua edo dotoretasunaren bila doanarena
Zailak dira ulertzen hainbat esaldi, zenbait hitz ere
Estilo horrekin agian irakurlea sakonago irakurtzera bultzatu nahi da
Egian bere idazkera besterik ez da
Euskaldun berri baten jitea dirudi
Bi hitzez bakarra sortu, maiz darabil modan edo indarrean jarri den teknika eraginkorra
Aldaketa bat nabari da idazkeran
Arraroak egiten zaizkit hainbat esaldi, zuzenak ote zalantza utziz
Zuzenak izanen dira zenbait esaldi, berritzaileak agian, baina ezohikoak egiten zaizkit
Goizuetan bada gizon bat. Patziku Perurena
Garai bateko hainbat kontu eta zehaztasun abestiaren inguruan
Trabuko deituaren abesti inguru osoa aztertzen du
Ohiturak, …. Botatako zuhaitz bakoitzeko bi birlandatu behar, meatzetan seinale bat utzi behar eskubideak ez galtzeko (gureetan basoko erleekin bezala)
Metz inguruko mila kontu
Legeak, ohituak, kartzelak, atxiloketak, pobreak kartzelatik libratzea, …
Ahuntzen arazoak, ahuntzei hortzak moztea zuhaitzak jan ez zezaten, …
Ezkontza doteak, …
Orreagako monasterioaren garro luzeak, …
Neurri eta izen teknikoak, …
Moral kontuak harreman sexualei buruz: ezkontza hitza eman ezkero oheratzea bazegoen, …
Diru ezberdinak, faltsuak, akastunak, iruzurrak, …
Urdeen kontuak, … lapurretak, saltzeak, zigorrak, …
Abizen eta leku-izen deigarriak ….
Elizan lur ematea
Badu ukitu kilikagarria, gaian eta idazkeran
Esaldi berezi herrikoi asko
Herri estilo hurbila darabil
Idazkera bitxia du
Toki eta bestelako hitzak lotuz hitz berriak lortzen ditu, orain arte idazleek ez bezala: irinzakua, zorkontua,
Errepikagarria suertatzen da
Hatsaren kulunka. Herta Müller
Errumanian bada alemanera nagusitzen den herrialde bat, garai bateko etorkinek sortua.
Nazien alde jarri ziren asko. Naziak bota ondoren Errusiara eraman zituzten asko, errepresaliatu bezala, lan-eremuetara.
Lan-eremu bateko kontakizuna da liburua, nola ez, latza, erabat gogorra
Errumaniatik Errusiara bidaia: laztasun krudela, une hunkigarriak ditu.
Lan-eremuko bizi-baldintza eta gertakizunen kontaketa
Tarteka atzera jauzien bidez Errumaniako bizimolde eta giroa
Kanporako ametsak azken aldian, irteten denerako burutapenak, kontrastea bost urteko errutina eta kanpokoa kontrastatuz
Errumaniara itzulera, bizimolde berria, eremu-mina, oroitzapenak, lana,
Azken atalean, HITZATZEAN, argitzen du lan eremuen zergatia
Lan eremuko Errusiarren kritika darama barnean, edo zuzenean
Tarteka filosofatu ere egiten du gai ezberdinei buruz, labur, ia esaldi bakarrez
Hasieran herriko giroa azalduko du, atzera jauziak egiten ditu tarteka, eta Errumaniako bizimoldea ere agertzen da, batez ere nazien aurkako iritziekin, baina baita hango mendien deskribapena,
Hainbat iritzi, burutapen eta hausnarketa ereiten ditu kontakizunen harira, motzak baina zorrotzak
Kritika zorrotza da; salaketa zuzenez baino, kontakizunaren bidez azaltzen du salaketa hori.
Kontakizun oro dator kritika giroan bilduta.
Ironia nagusitzen da sarri
Gosea: gosea objektu bihurtzen denekoa, bera da protagonista nagusia.
Porlana: pertsonaia bihurtzen da, bizitza propioa du. Porlanaren inguruan eremuko hainbat zertzelada, berri, ...
Zorriak, zimitzak: tarte handia dute
Kare andreak, gizarte sudurluzea, zapiak, saguak, bihotz-pala, zepelina, kukua, beste lan-esparru ezberdinak, ... asperdura, errutina, ihesa-bertako sentitzea, .. gai bat bihurtzen da atal bakoitzeko erdigune, eta bere inguruan etorriko dira hainbat zertzelada berri.
Kapitulu edo atal laburretan egituratua dago liburua. Atal bakoitza gai baten inguruko kontakizuna da, denen artean osatzen dute eremuko errealitatea, gogorra, latza, hainbat zertzelada makabroak dira, baina errealak.
Zenbat gai errepikatu egiten dira.
Hainbat egoera zirraragarriak dira, denak bereziak: bildotsarena, lapurrarena, ...
Pertsonaia ezberdinen galeria bat da ere: nortasun ezberdinen azalpena, edo erakusleihoa.
Pertsonen barne sentimenduak, kontraesanak, eremuak nola bultzatzen dituen mutur-muturreko a egoera eta jokabideetara, ...
Gizakien portaera ezberdinak
Etxera itzuli ondorengo garaia, egokitu ezina, gogapenak, kontraesanak,
Kapitulu edo atal laburretan egituratua dago liburua. Atal bakoitza gai baten inguruko kontakizuna da, denen artean osatzen dute eremuko errealitatea, gogorra, latza
Ez du trama bat, kontakizun korapilatua, esparruko gorabeherak kontatzen ditu, banaka.
Pertsonaia baka nagusiak, kontatzaileak, ematen dio batasuna kontakizunari
Ikuspuntu berezitik tarteka kontatzen ditu istoriook, tarteka objektuak eurak dira bizitza hartzen dutenak, hitz eginez bezala
Gauzak kontatzeko era berezia du
Irudimen aberatsa du, ideia, irudi, egoera edo kontakizun baten inguruan korapilatzen da luze mataza bat eginez.
Poesia ukitua du bere giro latz tragikoan ere: irudiak darabiltza iritziak eta egoerak azaldu eta deskribatzeko, giro berezia sortarazten du, zeharka bezala esanda uzten ditu hainbat egoera, intsinuatuz bezala, ... zenbait forma ere ez da narrazio arruntekoa, ...: “enarak gosearen atzetik hegan”...
Batez ere azken ataletan modu sinbolokoa darabil, irudiz eta alegoriaz adierazten du
Zehatza da deskribapenetan, pausoz pauso kontatzen ditu ekintza edo gertakizunak
Asko luzatzen da deskribapenetan: kapitulu bakoitza da ekintza baten deskribapen luzea
Erakargarriak dira hainbat zehaztasun, batzuk ustekabeak dira, bitxiak, bihozkadak bezala, ...
Hitz berri eta zehatzak dakartza, niretzat berriak: zurdakia, alun, galtzazpi, ... Batez ere gai zehatzen inguruan: belarra, animaliak, lan-tresnak,
Ez dakit itzultzailearen aburuz ala jatorriko testuak hala eskatuta.
Zenbait hitz orokorregiak dira: “tapakia” kazola tapa da
Hainbat hitz-joko.
Hitz konposatu asko sortzen ditu itzultzaileak
Garbizale itxura du sarri itzulpenak, badirudi ez dituela gogoko erdarako maileguak, gaztelaniazko itzulpen zuzenak egiten ditu bi hitz elkartuz: disko-jogailua, ...
Moroak gara behelaino artean?. Joseba Sarrionandia
Sarrionandia abizeneko fraide bat du ardatz, Afrikako -Arrifea eta Amazigera batez ere- hizkuntzetan aditua bera
700 orrialdeko liburu mardula da, bitan banatuta: testu nagusia da bat eta 1387 ohar dituen gehigarria jarraian bestea
Utzi daitezke irakurtzeke oharrok erraztasunez, baina merezi dute irakurtzea, datu, argipen eta hausnarketa interesgarriak baitakartza.
Saioa izaki, mila eta bat ideia, iritzi, datu eta hausnarketa eskaintzen ditu, gai ezberdin askori buruz
daude, hausnarketari gorputz bat ematen die, eta euskara dotore eta jantzian gainera
Mila eta bat zertzeladen berri eskaintzen du
Ideia argi eta ikuspuntu asko dago, baita baita hausnarketa eta iritzi berri asko ere
Historia eta istorioak
Hausnarketa interesgarriak eta datu pila kontakizunaren harira
Hausnarketarako bideak irekitzen ditu
XVIII. mendeko euskaldunen berri: bizi-baldintzak, ohiturak, … jada hain ezagunak ez zaizkigunak
Misioak: fede emigrazioa / apaizak politikoen besoa herrietan
Marokori buruzkoa mila eta bi gai ezberdin: historia, etniak, hizkuntza, espainolak, frantsesak, ...
Hizkuntzen izenen zergatia: hausnarketa interesgarriak, …
Kolonialismoa, herrien zapalkuntza
Politikaren ustela
Herri txiki batek aurre egin ahal diezaioke potentzia handi bati
Kolonialismoa: kanpoko gerra: estatuaren barne politikarako arma
Gerra: dirua
720 oharra: bekatuari buruzko gogoeta aparta da
Datuak ahaztuko ditu irakurleak, hainbat esaldi eta testu interesgarri ere bai, baina sakoneko ikasgaia ez, kolonialismoaren eta politikaren gehiegikeriak ez
Hizkuntzei buruz hausnarketa: Amazigera, bere historia eta literatura
Amaziga-Euskara: ardatza
Euskaldunak - arrifeak
Euskara eta bere iturri-senideak: ze anabasa
Euskara eta ahaideak: auzotasuna
Hizkuntza ezberdinen egoera, ofizialtasuna, kopuruak, …
Hizkuntzen kokapena zeren arabera
Hizkuntza politika
Hizkuntzen erabilpen politikoa
Literatura: handiak eta txikiak, ezagunak, herriarenak, itzulpenak, …
Herrien askapen borroka ezberdinak
Frantziako Iraultza eta Euskal Herria
Nazioa, euskara, aberria, demokrazia, nazionalismoa, autodeterminazioa, …
Emigrazioa – integrazioa
Biktimak, biktimakeria
Espainiari salaketa bat da, kolonizazioa eta kolonizatzaileena
Marokoz ari denean Espainiaz ere ari da
Frantzia, Ingalaterra, … parekoak dira koloniari buruzkoan
Moroei buruz iritzi erdeinuzkoak dira espainiarren testu gehienetan
Konkistatzaileen betiko harrotasuna, harrokeria eta zapalduekiko mesprezua
Iberismoa: teoria orokin kontuz ibili behar dela ikasi dut
Miterrand eta hainbat pertsona ezagunen errealitate gordin ustela
Politikoen betiko jokabide maltzur interesatua
Hainbat zertzelada ezezagun: Nabarra- Albret
Irakurterraza, oso sailkatuta baitago, tarteka irakurri daiteke.
Lexiko eta egitura erraza darabiltza, orokorrean
Han-hemenka, ugari, hitz konposatu, berri, sortuak
Esamolde deigarriak, oso herrikoak,
Hitz berri esanguratsuak sortzen ditu atzizkiekin, edo bi hitz elkartu edo bilduz
Kontaezin gai, iritzi, … aurkibidea begiratu eta berriro ekin daiteke edozein ataletan
Ohar asko jaso dut, ezinezkoa da bururatzen zaizun eta ekartzen dizun burutapen guztiak idaztea
Pena ematen du hainbat iritzi eta hausnarketa ezin gordea, ohar idatziz hastea buka ezineko lana litzake
Frustratu egiten nau, hainbeste iritzi, gai, kontu, notizia, datu, … ezin denak jaso, ezin denak gogoratu, ezin ordenatu, … nahi egin nahi nukeen, nire erabilpenerako, hain da aberasgarria, baina ezinezkoa egiten zait, beraz irakurriz gozatu eta jitohainbeste iritzi, ideia, ataka, hausnarketarako iturri, … esku hutsik bezala sentitu naiz, aldi berean aske, nire kasa hasteko, dena bainuke egiteko, ase eta hutsik, biak batera.
Ez du gauza berri askorik esaten, jakinak edo ezagunak dira hainbat, baina berriro irakurtzea oso aberasgarria da,gogarazi egiten ditu, ukitu berezia dute eta testuinguru eraginkorriak daude esanda, ordenatuak
Aparta
Nemesis. Philips Roth
Protagonista kirol arduraduna da ikastetxe batetan polio izurriteak jotzen duenean herrialdea eta batez ere juduen auzoa.Munduko gerra garaia da eta gazte asko gerran dira:gerrari buruzko ikuspegia.
Istorio trinkoa
Udaleku batean hartzen du lan berria, Polioa heltzen da
Protagonista gaixotu eta elbarritzen da:polioaren ondorioak eta gaixotuen jarrera ezberdinak,
Ez du amaiera biguntzen, gaia bere gordintasunean uzten du, jarrera ordezkorik bada ere
Polio gaixotasunaren inguruan doa kontakizun osoa,polioari buruzko txosten baten antza du, nondik norakoak, sendabideak, eramailea nor, …
Gaixotasunaren nondik norakoak, kutsadura nola nondik, sendabideak, …
Ameriketan agian benetan gertatu zen izurrite baten inguruan
Maitasun istorio bat dago tartean,maitasuna baldintza zailetan, heriotzaren aurrean jarrera ezberdinak, izurritearen aurrean ditugun jarrera ezberdinak, jainkoa:justua da - gaitzen errudun?, gaitzaren aurrean jarrera ezberdinak, …
Pertsonaien argazki zehatza
Judutar auzo bateko eta judutarren bizimolde eta harremanak ere
Kontakizunak berak ez du erakargarritasun handirik, ia ez dago istoriorik, oso lerro gutxitan kontatzekoa da, pertsonen barne egoera da muina,
Pertsonen barnera sartzen da, barne sentipenak dira gai nagusia
Giro astuna sortarazten du
Sakona eta luzea da pertsonen bizipenei dagokionari
Zail samarra da irakurtzeko, patxaran hartu behar da estilora ohitu arte batez ere
Deskribapenak nagusitzen dira, jendea,auzoa, gertakizunak, polioak sortarazitako giro berezia, …. zehatz azaltzen ditu inguruak, pertsonak eta jokabideak
Deskribapenok aspergarriak ere egiten dira tarteka,n behar da esan nahia: literatur lanari begiratzen bazaio du interesgune nagusia
Hitz asko asmatzen ditu, edo eraldatuz erabilgarritasun berri bat eman, euskarara jotzen du erdarazko hitzen ekarpena baztertuz gehienetan, …: laukoztatu, …pentsatu egin behar esan nahia: hartzen ditu zenbait hitz, gutxi: “emozional”, …
Esaldi edo perpausa luzeak egiten ditu
Berrirakurri behar dituzu hainbat perpausa eta esaldien ordenu zuzenaz jabetzeko
Rimel. Koldo Izagirre. Poesia-liburua
Jaioberriari egiten dio jarraipena poemaz poema lehen atalean
Alabatxo jaioberriaren inguruan
Alabatxoari testamentua edo nagusi denerako oroigarri bat bezala da
Errealitateari lotuta doaz poemok, egunerokoaren gainetik hegan, behera begira
Herri esamolde, herri mintzaera, herri ohiturak…
Irudiak, hitz jokoak, …, izugarri aberatsa da
Irudi eta sinboloak naturalagoak dira, logikoagoak
Ez dira poema bortxatuak, pentsatu eta landuegiak, lotura zailekoak
Ipuin baten jitea dute zenbait poemak, ipuin sintetizatuak, zuk ibiltzeko ildoak
Umore puntua da osagaietako bat
Ohiko poetenak baino ulergarriagoak
Asmamen dohain aparta erakusten du, hori da ahala eta irudimena, eta hitzekin jolasteko ahalmena.
Poema bakoitza da ezuste bat
Jolas bat da poemon irakurketa
Hitz joko luze erakargarriak, hitz korapilo zoragarriak
Egitura zehar berdina dute zenbait poemetako zati ezberdinek, hitz-jolas bikaina
Bitxikeria dira zenbait poema, zizel-lanak
Poema gozagarriak
Ulises. James Joyce
Boon jauna da kontakizuneko pertsonaia nagusia, berari jarraiki doa istorioa
Etxera doa, kalera, hiletak, egunkariko erredakzioan, eroak, ospitaleko gorabeherak, amatasuna, literatura-idaleak-liburutegia, autoreak, politika, emagalduak, erlijioa, apaizak, gotzainak, Emakumeei buruzkoak, ezkontza, …
Dublingo kaleak, giroa, pertsonaiak, historia, pasadizoak, gertakizunak doaz azaltzen
Irlandako herri askoren aipamena, historiako zein kulturako gertakizunak,
Gertaera, jokabide eta sentipenen kronika da
Eztenkari da sarri, errukirik gabekoa
Kritika soziala beti dago presente
Sexu kontuak etengabekoak dira, gordinak, lotsagabeak,
Antzerki antzerakoa da atal bat: pertsonaien galeria eta egoera bitxien leihoa
Galderak egin eta erantzunez osatzen du azken aurreko kontakizuna
Bloom eta Estebanen arteko pasadizo luzea, itsasgizonei buruz, …
Hiruzpalau puntu soilik, inolako komarik gabe, besterik ez du azken atal luzeak: harrigarria da, hitz batek edo egoera batek beste egoera edo burutapen batetara eramaten du
Gibraltarren kokatzen du azken zati hau
Hotza da, urrutitik bezala ikusi eta kontatzen ditu gauzak
Burutapen labur eta zehatzak
Etengabeko gogapen eta iritziak, ezin laburrago
Mundu osoa ukitzen du, dela pertsona motak dela herriak, dela geografia, dela historia
Munduko osagai guztiei buruz ari da
Kultura handia erakusten du
Pertsonen barnean sartzen da
Pentsamenduen osinean dabil
Pertsona batek buruan erabili ohi duen zurrunbilo etengabea
Irudipen harrigarria erakusten du
Ez da erraza kontakizuna jarraitzen, bestelakoetan galtzen zara, hariaren ingurukoetan,
Liburu osoak dirudi digresio bat
Ezin eskematikoagoa izan deskribapenetan, lakonikoa, laburra nahiz esaldi luzea izan
Oso zehatza da hainbat zertzeladetan: pertsonaien adina, lekua, ardoa, etxeko osagaiak,
Xehetasunak bi hitzetan, intsinuatuz sarri
Irakurleak osatu behar du, borobildu, eduki osoa
Esaldi erabat motzak asko, sarri, eta paragrafo luzeetan ere esaldi bakoitza motza sarri
Hitz bakarra sarri, bi edo bizpahiru, baina dena esanda eta deskribatuta dago
Esaldi luze baten adina balio duten esaldi laburrak
Errefrau zaharrak diruditen esaldiak asko
Iradoki egiten du, bukatu gabe utziz esaldiak, dena esaten duten bukatu gabekoak
Hitz-joko abilak
Hitz pare bat soilik esaldiaren ordez: agian ahozko hizkuntzaren isla da
Kontakizun edo paragrafo oso luzeak tarteka, hausnarketa eta egoera bitxiekin
Zehaztasunen beterik deskribapenetan, kontakizunean, adjektiboetan, …
Geratu bezala egiten da ingurua miatzeko
Barrokoa da, edo rococo, irudiz, iritziz, ateraldiz,
Adjektiboak jartzeko abilezi eta zehaztasuna
Esaldi osoa edo bizpahiru hitz izen bihurtzen ditu
Ezusteko adjektiboak sarri, ezohikoak
Hitz ezezagun bitxi pila: hitz berezien hiztegi sendo bat egin daiteke beraiekin: ez dakit bere meritua den, itzultzailearena, biena, … Hego Ameriketako hitzen kutsua dute, edo herri-herrikoak, hiztegi normaletan jaso gabeak
Sekulako ahalmena behar du 700 orrialde horrela betetzeko, ezer errepikatu gabe
Txundigarria
Kontrazaleko iruzkina da liburuari buruzko argipen zuzenena
Hirugarrenez irakurriko dudan liburua, agian tarteka, zatika, ….
Zamaontzia. Iñigo Aranbarri
Itsas bazterrean bizi den familia baten historia
Aitona, iloba, ilobaren ama, beti presente baina ageri ez den aita, …
Bilboko Abran zamaontzi bat, itsasgizonak, bereziki bat, …
Amaren gaixotasuna, …
Giza harremana, herri txiki bateko giroa, …
Bi kontakizun paralelo batasun batean
Nobela laburra da, baina trinkoa, tartekako hausnarketekin, zeintzuk hurrengo kontakizunaren sarrera bezala,
Batez ere idarokitzen duena da garrantzitsuena, hitzen azpian datzana, tolesduretan gordetzen duena
Kontakizunaren harira hainbat gogoeta eta hari-mutur hausnarketarako kilikagarriak
Hainbat hari-mutur geratzen dira airean, irakurleak lotu edo irudikatu beharko dituenak
Ez da kontakizun zuzen borobil horietakoa, ataltxo asko eta nahastuetan banatuta dator, puzzle bat bezala da, dosi txikietan ematen ditu aztarna ezberdinak
tarteka lotzen nahiko zaila
Egitura berezia du, marratxo batez istorio paralelo bat sartuz doa, istorio nagusia osatuz
Tarteka lotzen nahiko zaila
Prezisioz idazten du, zehatz
Idazkera zail samarra du, pentsatu edo landuegia bezala tarteka
Hurrengo, aldiz, herrikoi petoaren antza du
Esaldi ezohiko, edo gutxienez ez arruntak darabiltza, herritik hartutako kutsua darie
Esaldi herritar peto asko, txikitakoen antzerako edo berdinak
Asmatuak baina egokiak dira hainbat esaldi, niretzat berriak
Modu ezberdinean botatzen ditu hainbat ideia: “arinago zeraman aspaldian urratsak”
Astiro irakurri behar da, ohiko esaldi eta idazkera ez direlako: itzali= “bonbillari haria eten”
Segurtasuna dario idazkerari
Adjektibo zehatz eta adierazgarriak, ez ohiko normalak, baina oso egoki eta argitzaileak jartzen ditu
Izen gehienei jartzen die adjektiboren bat
Irudiez azaltzen ditu iritziak eta egoerak,irudien uholde bat bezala da
Konparaketak, irudiak, … poesia kutsua edo ukitua du
Ez da hitz borobil ezezagunetan tematzen, ezohiko hitzak dakartza tarteka-tarteka
Banaka-banaka herritik jasoak diruditen hitz asko sartzen ditu, niretzat ezezagunak, gaur egun ezezagunak baina garai batean herri herrikoak izanak diruditenak
Herriko hitz asko berreskuratzen ditu
Hainbat hitzen aldagai asko
Aberatsa irudietan, aberatsa idazkeran, esaldietan, aberatsa hiztegian
Batez ere aberatsa ideietan
Zazpi orduak. Miren Agur Meabe
Ipuin eta bertso ezberdinen sorta bat, bilbe xume batetan txirikordatuta, bakoitzari halako sarrera bat bezalakoa egiten diola
Istorio sinple baten inguruan txirikordatutako kontakizun ezberdinak
Dena kontakizunari txertatutako marrazki onirikoz girotua, itxura irrealeko irudietan,, ipuinei lotuak.
Azken orrietan liburuaren nondik norakoaren zertzeladak kontatzen ditu, argibideak ematen: deigarria da, nahiz ez duen ezer berririk eskaintzen, memoria lantzeko ariketarako aukera ez bada, edo irakurritakoa sakonago ulertzeko, irakurritakoaz hausnarketa egiteko, batez ere egilearen hautaketak nondik joan diren jakiteko
Ipuin sinpleak eta motzak dira, baina kilikagarriak eta atseginak
Logikaz kanpoko ipuinak dira, irrealak, mitologiari lotuak bezala. mitologia zipriztinez buztiak
Zazpia da han-hemenka sarri errepikatzen duen zenbaki misteriotsua: azken orrietako azalpenetan dator zergatia
Bertso eta kopla sorta aberatsa, kontakizunekin tartekatuta: alaiak dira gehienak, biziak, koloretsuak ere
Irudimen bizia darie ipuinoi
Irudiak darabiltza usu, poesia giroan
Originaltasuna ezin uka liburuari
Poesia kutsua du, liburu poetiko bat da izan, giro berezi bat sortzen du
Idazlearen jolas bat bezala da
Artisau lana dirudi, idatzi lan oro artisau lana bada ere
Errefrauak diruditen esaldi sarriak
Herriko esamolde ugari
Kandentzia bat dute ipuinok, musikaltasun bat ere, erritmo bat, erritmo berean irakurtzera bultzatzen zaituena
Ez du monotoniarik sortarazten, egoerak berritzen dituelako ipuin bakoitzerako
Animaliak hizketan
Sarrera diren kontakizuneko zatiak nahiko arruntak dira, grazia puntua falta zaie, ipuinek duten ukitu hori berezirik
Hiztegi aberatsa, batez ere animalia, hegazti, arrain, lora, landare, … gaietan
Hitz ezezagun ugari: sorkia, naba, …
Hitz, irudi eta iritzi joko xarmantak, egiten ditu sarri
Zer barkaturik ez. Alberto Ladron Arana
Polizia nobela
Makiak, kontrabandistak, … Nafarroako iparreko mugetan, …
Dena oso gainetik horrelako lan batetan ohi denez
Naziak, judutarrak, …
Naziek judutarrei lagundu izana ingelesen aurka, bitxia da, eta berria
Zenbait unetan lortzen du interesa sortaraztea, batez ere hasieran
Betegarri asko du, kontakizun alfer pila, soberakin gehiegi
Hainbat adjektibo ez dira egokiak, eta ugariak dira kasuak
Hainbat esaldik ere zalantza sortarazten dit, ondo ote dauden, gutxienez ezohikoak dira
Hainbat euskal hitzek esanahi ezberdinak eduki dezake, anbiguoegiak dira:lerratu, bermatu, plastikozko zerrendak, zain txarra, gurpila ordezkatu, ospitaleko laguntzailea, … eta hainbat
Erdal hitzak erabiltzea saihesten du
Fidatzen ez naizen esaldi pila
Ez da nire gustuko generoa, dena iruditzen zait artifiziala
Zubi bat Drinaren gainean. Ivo Andritx
Balkanetako herrien historia eta bizimodua gizaldietan zehar, XVI. mendetik XX.erako kronika
Zubia egin zenetik zubia suntsitzen den arte, zubia ardatz kontatutako historia
Hiru komunitate ezberdin hiri berean, gehi okupatzaileak, …
Elezaharren kultura Balkanen lurraldean
Balkanetako etniak, herriak, erlijioak, ohiturak, …
Herri eta gizaki ezberdinen arteko harreman korapilatsua
Herriotako bizimodua, kultura, …mendeetan zehar
Giroa, giza harrerak, pertsonen jitea, …
Izaera, alderi ezberdin,jite eta jarrera ezberdinak daude islatuta kontakizunean
Gerrak, zonaldeko gerra ezberdinak, … Turkia, Serbia, Bosnia, Herzegovina, Hungaria, …
Gerrari eta erresistentziari buruzko hausnarketa zentzudunak
Kristau eta turkoen arteko gorabeherak, elkarbizitza eta ezinikusiak,
Badirudi ez dela ezer gertatzen, huskeriak direla, bizitzako gorabehera xalo apalak direla, baina sakoneko kontakizunak dira, errealitate trinkoak datoz bata bestearen jarraian
Pertsonen jarrera gehienetan xumeak, eguneroko portaerak, …
Pertsona ezberdinen galeria amaiezina.
Gizaki ezberdinak, bere portaerak, …
Ia jabetzen ez garen gizakiaren barne tolesduraz argitzen ditu
Zehaztasun handiz deskribatzen ditu pertsonen inguruak, pertsonak eurak, fisikoki nolakoak eta barnea edo izaera
Herri filosofia
Politika ezberdinak, politikoen jarrerak, herriaren erantzuna,
Gizarteko hainbat arazo: ekonomia, krisiak, garestitzeak, esplotazioa, jauntxokeria, … gaur egun errepikatu egiten direla dirudi, edo gaur egungo esperientzia eta iritzietatik begiratzen die
Iritzi ezberdin pila, han-hemenka, denean, gai ezberdinei buruz
Hausnarketa, ikusmolde ezberdinak, bereziak, …
Gaurko Balkanetako egoera eta gertatu diren gatazkak ulertzeko baliagarria da
Halakoak baziren egoerak eta portaerak, gaindiezinak dirudite, sakonean, errepikatu egin dira eta egiten dira
14 gerraren ondoren Mundu gerra etorri zen,Tito, Balkanetako gerra, hain odoltsua, gaur egungo konponezinak, ahanzturarik ez dago, memoriak dirau, gizaldietako,…tristea da irakurketa
- Kapitulu edo atal bakoitzak istorio bat edo gehiago ditu, zubia da ia duten lotura bakarra, zenbait pertsonen erreferentzia agertzen bada ere
Kapitulu bakoitza ia independentea da besteengandik giro, herri eta zubi beraren inguruan izan
Bigarren zatiko hainbat kapituluk ez dute istorioak kontatzen dituen kapituluen grazia edo erakargarritasunik, teoria edo ideien mailan dabil, nahiko roilo, iritzi ezagunak, lehorragoa,
Deskribapen apartak, luzeak, zehatzak,
Uholdearen deskribapena aparta da.
Punturik gabeko sail luzeak
Estilo zuzena eta austeroa, irudi eta politokerietan galdu gabe
Baina izugarri aberatsa deskribapenetan,mila ukitu ezberdin emanez
Mila zehaztasun apartak dakartza edozein gai edo kontakizun dela ere
- Jatorrizko bertsioa ez dakit nolakoa den, itzulpena aparta da, aberatsa, zehatza, …
Bi hitz ezberdinekin hitz bakarra sortzen du sarri, esanahi zehatzagoa edo berria emanez
Aberasgarria hitzetan, esaldietan, egituretan, azpi esaldietan,
Erregistro literario ezberdinak darabiltza: elkarrizketak, lehen pertsonako kontakizunak, perpausa berean nork kontatu edo nor hiztun aldatuz,…
Liburuak 8.
Zenbait libururi buruzko iruzkinak
Liburuak 8
Ametsen txokoan bizi naiz. Ibon Muñoa. Bertso eta poemak
Azken bilkura. Uhlman Fred
Barkamena, kondena, tortura. Joxe Azurmendi. Saiakera
Denbora galduaren bila. Marcel Proust
Egarri egunak portualdean. Koldo Izagirre
Fikzioaren izterrak. Ur Apalategi. Ipuinak
Hamabost egun Urgainen. Jose Antonio Loidi
Hamaika pauso. Ramon Saizarbitoria
Han goitik itsasoa ikusten da.Julen Gabiria
Herbesteratua. Pio Berasategi
hombre que amaba a los perros El. Leonardo Padura
Konzezio ermita. Etxarri Aranatz. Miguel Sagaseta
Legez kanpo. Laura Mintegi
Neure buruaren alde. Koldo Zuazo
Patuaren pasadizoak. Isak Dinensen
Twist. Harkaitz Cano
Zaharrak ez zuen hil nahi. Gaizka Zabarte
Zu zara orain txoria. Mikel Etxaburu. Poesia-liburua
Zwei Frauen (bi emakume). Joxean Agirre
Ametsen txokoan bizi naiz . Ibon Muñoa
Bertsoak, poemak, … kartzelan idatziak.
Kartzelako bizi-baldintzei aurre egiteko tresna bezala heldu dion zeregina da Ibonentzat idaztea.
Aldi berean zenbait gairi buruz hausnarketa egiteko bidea.
Gai ezberdin pila darabil, balekoa da azken aldian Euskal Herrian, Espainian eta munduan izan diren hainbat arazoei errepasoa egiteko.
Ez dira .bertso eta lan borobilak, baina bai oso duinak.
Poemei irudi gehiago falta zaio, edo zer den ez dakidan ukitu bat.
Neurri ezberdineko bertsoak dira, ze neurri den esaten du eta bakoitzari ze doinu dakion, aditua ez denari lagunduko dio bertsotarako metrika eta doinu ezberdinen jantziago bilakatzen.
Azken bilkura. Uhlman Fred
Bi ikasle gazteen harremanak: judua familiaz bata, filo-nazi familiakoa bestea
Nazien aurreko Alemaniako giroa
Naziak, juduak, sionismoa, ikastetxeko giroa, jainkoa, Alemaniako gizartea, etxeko hezkuntza,
Gainetik bezala, pintzelada batzuk ematen ditu
Baina sentipen oso sakona uzten du
Amaiera gogorra, gertaeren neurrikoa
Gureetatik giro erabat ezberdina
Protagonistetako bat da narratzailea
Estilo zuzena, narrazio lineala, jauzirik gabe
Itzulpen erakargarria: Ez dakit Berrizbeitia hau Iparraldekoa izanen den, baina hango euskararen ganduaz bilduta dago lana. Agian jatorrizko idazkerak behartzen du itzulpena horrela bideratzera
Esaldi bereziak egiten ditu, ohiz kanpokoak
Tarteka bada perpausa luze ulerzailen bat
Deskribapen luzeak, pertsonenak baina batez ere naturarenak
Erraz irakurtzen da
Aberasgarria
Plazer bat da irakurtzea
Barkamena, kondena, tortura. Joxe Azurmendi. Saiakera
3 hitzaldi edo saio ezberdin dira, enkarguzkoak,
Ideia nahiko ezagunak, esaten eta idazten ditugunak, sakabanatuta daudenak, baina bildu, taxuz ordenatu, testuinguru zabalago batean kokatu; dotore esanda indar gehiago hartzen dutenak
Bada ideia berri interesgarririk ere, bata besteari jarraiki
Normalak diren ideia eta hausnarketa logiko pila, baina egunerokoan ezohikoak
Filosofia ezberdinen testuinguruan kokatzen du gaurko pentsaera eta praktika
Beste mundu intelektual bat erakusten du, gizarteari begiratzeko eta gizartea bizitzeko ikuspegi ezberdin bat
Pentsaera arras ezberdinen bidean jartzen gaitu
Mundua eta gizartea ikusteko eta ulertzeko begirada ezberdin bat, mundu berri bat sortzen duena, intelektuala bada ere
Zentzu komun, arrunteko, autu eta iritziak dira asko eta asko, sarriegi ahazten dituguna
Egia borobilak, erantzik gabeko hausnarketak, batak besteari jarraiki
1.-
Kristautasunak erabat kutsatu du Mendebaleko pentsaera eta portaera
Ideien diktadura nabarmentzen da, ideologia ezberdinen eragina
Erantzukizuna, erantzunbeharra, errua: bereizketa beharrezkoak
Testuen erabilpen iruzurtia agertzen da, jatorrizko testuak ez ezagutzea zehaztasun osoan
Inoren testuak manipulatzeko joera lotsagabea, ahuldade ideologikoa erakusten du horrek,
Bortxaren erabilpenari buruzko jarrera eta iritzi kontrajarriak
Helburua eta helbidea nola konjugatu, ... ez dago konklusiorik
Geroak juzgatuko du gaurko bortxa: merezi izan du, ez, ...
Bakea da orain arrazoitu behar duguna, zentsu kutsatu, interesatu, politizatuaz garbituz
Biktimak: zeintzuk dira, zor zaien memoria, .... zer egin
Tortura: arautegia eta errealitatea, ... Estatua eta bortxakeria, ...
Trantsizioa, ...
2.-
Demokraziaren tirania, gizaki librearen menpekotasuna, ...
Kondenamania: ezkondenaren kondena
Moralki gaitzesgarria eta politikoki gaitzesgarria, ....
Kondena soila?
Bakebideak jorratu
Bortxaren zergatiak aztertu
Kondena moralak ez du deus konpontzen, egite politikoa behar da
3.-
Tortura
Torturatuen testigantza
Tortura eta torturatuari buruz diona hala da, hala sentitzen zara une hartan, baina bizitzaren zurrunbiloan galtzen joaten zaizkizu orbana zein zauriak eta orbainak besterik ez dira gelditzen, eta oroitzapen finkoagoren bat
Informazioa jasotzea baino atxilotua suntsitzea da torturaren lehen helburu nagusia
Frogagaitza da tortura, baina aldi berean uka ezina, denek dakitena
Erantzuleak ditu torturak: mota eta maila askotakoak
Zigorgabetasuna, erantzuleak, indultatuak, sarituak, ...
Justifikazioak
Kultura beten barruan kokatzen da: tortura, bere inguru guztiarekin
Euskara duina eta dotorea, baina naturaltasunez bitxikeriarik gabe
Atzizkia erabiliz hainbat hitz eta aditz esanahiez aldatu edo areagotzen ditu
Denbora galduaren bila. Marcel Proust
Hiru zati ditu
Lehenengoa Combray deitzen duen herrialdean kokatzen da, Frantzia Iparraldean, nekazari giroko herrialdea, Paristik datoz udatiar eta bisitariak, hauen inguruan doa kontakizuna.
Bigarrena Parisen kokatzen da, bertako aristokrazia du gai nagusia
Hirugarrena Parisen ere, baina kontatzailea umea zeneko gorabeheren inguruan dabil
Swann deituriko gizon bat da hiru zatietan agertzen den pertsonaia, baina bigarrenean da pertsonaia zentrala
Aristokraziaren argazki zehatza, pintzelada argiko koadro bat bezala
Ez du istorio soka luzerik, liburu mardula arren
Ez dago esaldi soil borobilik, gizaki-marrazki baten inguruko gogoetak dira
Irakurleak berak ondorioztatu behar ditu ideien laburpen edo sintesia,
Berak botatzen du hazia, erne edo ez irakurlearen sentiberatasun eta aroan dago
Mila istorio txiki, sentipen, burutapen eta hausnarketetan korapilatzen da istorioaren soka
Pertsonaien barnean dabil uneoro, sentimendu eta pentsaera gordeenak azaleratzen ditu
Pertsona mota ezberdinen deskribapen zehatza
Gizakiaren barnean sartzen da tartek gezi zorrotz batez bezala
Sentimendu, sentsazio eta pentsamenduak sakon zehazten ditu
Maitasuna: luze hiru zatietan
Musika,: emanaldi baten deskribapena, sortarazten dituen sentimenduak, ...
Artea, pintura, ...
Lurralde ezberdinetara jauziak eta bertako deskribapenak, ...
Nolako prezisioa sentimenduak azaleratzen eta hauek zehazten
Tartekako hausnarketa motz baina barneragarriak, ziztadak
Batzuetan esaldi edo mezu zuzenengatik dator hausnarketarako hari muturra, gehienetan baina, egoera, deskribapenek, edo istorio ezberdinek ematen digute gogoeta bidea
Zurrutada bati edo ezki-infusioari sekulako etekina ateratzen dio,
Deskribapenak: pertsonenak, egoerenak, ekintzenak,...
Zoragarriak dira deskribapenak: euriarena, ...
Idazkera erabat ezohiko eta berria
Orriak beteko perpausak
Lerro etengabeetan luzatzen diren puntu arteko fraseak
Adjektiboen erabilera emankorra, beraiekin ideiak labur eta argi azaltzen ditu
Adjektiboekin erabat zehazten ditu esanahiak, edo deskribapenak
Parentesi eta marratxo arteko digresio luzeak, sekulakoak dira.
Edozein gaiez idatzi ahal daitekeela nabarmentzen da itzulpenean, edozein gairi ekiteko bezainbat aberats dela
Atzizkien erabilpen aparta hitzei sentsu berri osoago bat emateko
Izenak eta hitzak aditz bihurtzeko gaitasun eta bide aparta erakusten du
Tarteka badaude idazkera teknikak: Itzultzailearen grazia
Egilearen idazkerak eta itzulpenaren ederrak ez ezik, tarteka gaiak berak ere harrapatzen zaitu, ia nola bukatzen diren istorio ezberdinak, baina gertakizunei ez die garrantzirik ematen autoren bertako giro eta pertsonaietan sakontzeko ez bada
Astiro eta zatika irakurri behar da, liburuaz gozatu nahi bada
Hausnarketa etengabekoetarako hari eta hari-muturrak eskaintzen ditu ezinezkoa da dena jasotzea.
Literaturako liburu sakratua dirudi, hainbatek exegesia ere egiten diote
Seguruenik literaturako oinarrizko zedarria, bide erabat berria markatu zuena
Egarri egunak portualdean. Koldo Izagirre
Idazlearen gaztaroko giro batez ere politikoa kontatzen du
Zenbait atal edo tarte errenkada luze bat da, garaiko gaien saltsa, ia testu ulertezina
70 inguruko hamarkadako giroa erakusten du, gaurko gazteek ez dute ulertuko.
Sindikatu, asanbladak, alderdiak, ... gaur egungo gaiak ere dira, baina beste testuinguru eta une ezberdinean, sortu ziren unean, ...
Feminismoaren gaiari hari luzerako muturra jartzen dio
Kritiko ageri da ezkerreko, zein abertzaleen pentsaera eta jokabideaz
Troskistei buruzko iritzi ezkorra, baina ez du onartzen beraien lantegietako lan eskerga
Panfleto gehienak gaztelaniaz, abertzaleenak ere sarri hala ziren
Aparteko hausnarketak tarteka, kontakizunaren harira, , poesia kutsuz ere
Portuaren enamoratua da, erreferentzia eten gabeak
Deskribapen apartak tarteka, laburrak, hitz gutxikoak baina distiratsuak
Puzzle bat bezala da, argazki baten pixelak ematea bezala argazkia osatzeko
Pinturan puntilista bezala irudikatzen dut, puntu solte asko, distiratsuak gehienak, osotasun ederra lortzeko
Esperimentu bat dela iruditzen zait, ez ote ere, hizkuntzaren laborategi bat bezala, Aranbarriren “emon egin behar yako” haren antzerakoa, idazkera berri bat entseatu nahi duela dirudi, esperimentatzen ari dela
Euskara landua, burdina gorituari emaniko mailukada bat bezala da pasadizo edo azpi-atal bakoitza
Baina bortxatu itxura hartzen diot, akademikoegia, hotza, pentsatuegia.
Elkarrizketa zenbaitek teorikoegi kutsua du, linealegia, hotzegia, ideien edo printzipioen zerrenda kateatua,
Irudiak barra-barra, sinboloak, metaforak, .. ideia zehaztuz
Esaldi bikain apartak, ohi duenez
Esaldi, paragrafo edo punturik gabeko sail asko, Proust, Hoyce, ... Amurizaren estilora, modan jarri da nonbait eta idazle orok nahi du badela gai horrela idazteko
Esaldi motzak darabiltza gehien bat, tarteka luze horiek, ...
Esaldiak, hitzak, hitz konposatuak, , ... aurrerapausoak dira, berrikuntzak, zundaketak
Ideia asko ez ditu osatzen edo borobiltzen, intsinuatu besterik ez, baina irakurleak jasotzen du mezua, osatzen esanahian esaldia, bi hitz dira sarri, besterik ez, aditzik gabe esaldi osoaren laburpen aurrekoaren harira
Poesia ukitua du zenbait harremanen kontaketa edo deskribapenak
Tempus eta egoera ez berdinak sartzen ditu paragrafo berean, egoki, jator eta ulerterraz
Ez dut ulertu zenbait esaldiren esanahia
Atzizkien erabilpen sarria, hitzari zentzu zabal unibertsalagoa emanez, konkretua ideia bihurtuz: “tasun”, ... eta hainbat
Zenbait aditz joko ez ditut ulertzen, gaizki eginiko kutsua hartzen diet, hartuko nuke zenbait egitura eta formen zergatia nire burua argitzeko
Anbiguotasuna nabari zaio, irakurlearen karietara uzten du esan nahia, agian sinbologiaren erabilpenagatik, ...
Hori guztia hala, ez nau inola ere ase oraingoan Koldok, sentipen gazi-gozoa utzi dit,
Fikzioaren izterrak. Ur Apalategi. Ipuinak
7 ipuin
Azken fandangoa Buenos Airesen
Idazle talde bat Argentinan
Taldekideen bizipen ezberdinak
Idazleen, idaztearen, literaturaren mundua
Idazle eta literaturan alde humanora begirada
Dibortzioaren gaia ere nahiko muinean dago
Gutun bi posteritateari (Literatura eta Historia)
Idazle frakasatu baten istorioa: bere nobelarako gai bezala gutun-bonba bat jarriko dio Jaurlaritzako Sailburuari
Idazteko behar diren baldintzak
Ordenagailua
Fartsa ukitua eta umore beltza duen ipuin arraroa
Epaimahaia
Literatura lehiaketen azpimundua, suspense eta guzti
Ze interes gurutzatzen diren irabazlea aukeratzerakoan
Ergatibu
Bikote baten arazoak, euskara harremanetarako arazo bihurtzen denean
Beste bizitza
Bukaera dramatiko aduen bikote baten istorioa
Egoera bakoitzean “Hau ez dut merezi” dioen neskaren istorio idatzia, ni darabilena gu ordez
Zerbait ezkutua gordetzen duen giroa du kontakizun guztiak, azkenean argitzen den arte
Urrezko vespa
Bikotea eta hirugarren neska Erroman vespan eraman zuena
Bartzelonako idazleen kongresu bat
Bernardo eta Ramon
Emakume heldu bat eta gazte ez hain gazte baten harremanak
Idazleak biak, Literatura Kongresu batel bildu dituenak
Lan bat argitaratzeko zailtasuna, baldintzak, pausoak, ...
Ez dira ohiko ipuinak, batez ere egiturarengatik
Literatura mundua dago ipuin guztietan, idazlea, besterik ezean aipamen bat
Idazle egin kontsakratu bat, ospetsua edo bere ustez zerbait dena edo nahi izan duena , agertzen da ipuin guztietan
Hainbat gai intsinuatzen ditu, motz eta arin, baina sakonak dira eta hor daude
Bikote bat, hirugarren bat, eta harreman korapilatsuak, daude ipuin guztietan,
Errealitate ezberdinak nahasi eta txirikordatzen ditu
Irudimena eta arreta jarri behar da gai, une eta gertakizun ezberdinak lotzeko
Kontakizunean gelditzen da. Ez du hausnarketa zuzenik ia egiten, hausnarketarako atakak irekitzen ditu,
Ipuin oso teorikoak, asmatuak, iruditzen zaizkit, zerbait erakusteko idatziak, hotzegiak agian
Hitz eta gai askoren muturra jartzen du, azaletik, gainukitu bat
Irakurterraza, idazkeragatik, hiztegiagatik, gaiarengatik, suspense eta azken sorpresarengatik, ...
Ez da korapilatzen esaldi luze, landuegi, dotore, edo kultuetan
Umore puntua ipuin denetan
Orijinala da, bitxia, hasieratik zein izango amaiera ezustekoarekin ipuin denak
Erreferentzia eta zehaztasun asko ematen ditu, pertsonei, egoerei, gauzei, ... buruz
Autobiografikotik asko duen susmoa geratzen zaio irakurleari
Baina denbora-pasa bat
Ez dit askorik eskaini
Gustura irakurtzen da
Atal laburretan banatzen du ipuin bakoitza
Hamabost egun Urgainen. Jose Antonio Loidi
Polizia istorio bat, intriga suspensea, ...
Bizi idatzia
Irakurterraza
Erretolika amaigabea dirudi, betegarri askorekin, luzatu eta luzatu, ...pertsona berritsu baten jitea du. Ahozko kontakizuna dirudi, ez literarioa
Esaldi edo errefrau asko, pila, izugarri aberatsa da alde horretatik
Ortografia gaurkotua, ez dakit ze urtetako argitaraldian egina izanen den,55ekoa ezin izan
Esaldi motzak
Elkarrizketa asko
Onomatopeia edo antzerako hitz asko
Elkar osatuz, edo borobilduz, azalpen edo osagaiak datoz sarri bata besteren segidan
Hitz piloa asmatzen ditu, bi hitz elkartuz, atzizkia erabiliz, ...
Garbizalea, ez darabil erdal hitzik, zenbait hitz asmatu egiten ditu baina ez dute sentsu zehatz garbirik, orokorregiak dira, tarteka esaldi bat egiten du erdal hitz ezagun batekin esan daiteke hitzak asmatu edo sentsu berria ematerakoan.
Iruditzen zait aurrera pauso handiak eman zituela, gaur egungo joera zenbait hemen daude jada
Aurrera pauso handia behar zuen izan polizia eleberri bat garai hartan idaztea
Entretenimendurako liburu atsegina
Hamaika pauso. Ramon Saizarbitoria
Hainbat pertsonaien aurkezpena egiten du ATARIKOAn, filosofatuz eta heriotzari buruzko hausnarketak, ...
Iñaki Abaitua pertsonaiaren harira doa kiribiltzen kontakizuna
Fusilamendua, (Txikirena?-ez du izenik ematen), Puig Anticheren hilketa: datu berri ez oso ezagunak, fusilatu aurreko orduak, gazte abertzale talde bat: borrokan era ezberdinez nahastua, gizatalde bat Euskal Herriko giroa borroka armatuaren aurrean (sasi kultuak, ondo-biziak eta herri xehera), talde armatuaren azpi-jokamoldea: klandestinoak etxean gordetzea, iheslariak Iparraldean, ETAri buruzko iritzi eta sentipen ezberdinak, tortura, ...
Kontakizunari korapilatuta eta aurreko gaiei lotuta etengabeko gai pila, idazlea, idaztea, hiztegia, euskaldunen izaera, suizidioa, heriotza, beldurra, maitasuna, hiztegi baten sorkuntza, klandestinitatea, frankismoa, koldarkeria, izua, beldurra, atxiloketak, sormenaren –idaztearen- arazoak eta zirrikituak, Fikzioa eta literatura ere ukitzen ditu
Egia eta fikzioa korapilatuta doaz, pertsona eta kontakizun zenbait errealak dira, hala izan ziren, fikzioak ere errealitatearekin lotura handia du...
Sexua presente dago, gordin askotan,
Ideologikoa da, etenik gabeko hausnarketa ezberdinetan doa kontakizuna
Pertsona, jokabideen, egoeren xehetasun asko ematen ditu,
Pertsonaia zenbait izen erreal propioekin datoz, Bandres, Zigor, Ramon Etxezarreta, ...
Zigor mito bat zen bere garaian: emakume konkistatzaile agertzen da, baina ez dira bere poliziarekiko gorabeherak agertzen, tiroka atera zenekoak, ...
Mila irudi, gogoeta, burutazio, ... kontakizunaren inguruan edo harira
Haria erabat luzatzen zaio, matazak bukaerarik ez balu bezala,
Drama giroa dario fusilatu aurreko kontakizunari
Puzzle erraldoi bat da liburua, irakurleak joan behar du txatal bakoitza bere lekuan jartzen
Hirugarren pertsona kontatuta dago, kontatzaile batek kontatzen du, alegia, baina lehen pertsonan hitz egiten dute askok elkarrizketetan, Pertsonaien barnean sartzen da
Hoyceren Ulisesen edo Prousten ukitu nabarmena du, imitatu nahi dituela dirudi, nahiz haien mailara ez iritzi: pertsonaia berezien inguruan beti, barnea arakatuz barne plegu eta pentsamenduetan sartuz, kontakizunetik atera eta beste zerbaitetan korapilatuz, esaldiak luzatuz, jauziak egin, atzera-aurrera, pertsonaien barnera beti, giza sentimendu eta portaerak, harian korapilatzea, marra eta kako artean iritzi edo kontakizun berriak sartzea, adjektiboen erabilera eraginkorra, maitasunaren itsukeria (Proust) ...
Denbora edo une ezberdinetako egoerak nahastuz doa, jauzika, atzera eta aurrera: zaildu egiten du irakurketa, irakurlea egiten du kontakizunaren protagonista uneok lotu beharrez,
Izen eta egoera ezberdin asko nahastuta, honek ere zaildu egiten du irakurketa
Eruditu kutsua du egileak, zitak, latina, liburuak, autoreak, frantses esaldiak nahiz logikoak, , ...
Gertaera beraren bertsio edo ikuspegi ezberdinak, ...
Pertsonaien burutapen eta bizipenak sartzen ditu takian-potian
Idazkera korapilatsua, inola ere ez naturala, literarioa baizik.
Ukitu poetikoa, batez ere deskribapenetan, irudiak erabiliz egoera edo ideia argiagotzeko, ...
Irudiak, deskribapenak eta jokamoldeak zehaztu eta argituz
Leku zein giza deskribapen asko eta zehatzak
Perpausa luzeak egiten ditu sarri.
Elkarrizketak txertatzen ditu narrazio eta deskribapenetan, komatxo artean. Marrtxoen bidez edo inolako bereizketarik gabe
Atzizkiak maisuki darabiltza, esanahia zehatzagoa eginez eta esaldia laburtu eta argituz,
Sintetikoa usu darabil, esaldiak laburtuz eta esanahia zehaztuz, funtzionalki
Adjektiboak usu darabiltza esanahia argitu eta zehaztuz
Hitz berri egoki asko sortzen ditu atzizkien bidez
Bitxia: idazten ari den nobela “hamaika pauso”, idatzita bezala agertzen da kontakizunean
Hainbat gertaera eta egoera bizpahiru aldiz kontatzen ditu, batzuk ia hitzez hitz errepikatuz: ez diot helburu edo eragin nabaririk ikusten.
Fitxa ugariz eta oparoz baliatuz idatzitakoaren itxura du, hotzegia edo artifizial tankera du tarteka, idazlea irakurlearen gaindik urrunduz bezala, ....
Badu horrelako kontraesan moduko bat: lasai eta tarte lasaiak eskainiz irakurri behar da liburua gozatzeko, baina aldi berean hainbeste pertsonaia, egoera, hainbeste jauzi atzera eta aurrera, hainbeste errepikamen, hainbeste izen, ... erdi galdua geratzen zara berriro liburua hartzean, nahiz azkenerako kokatzen zaran kontaketan eta pertsonaietan
Zaharrontzat ez dago agian frankismo garaiko egoera errepresibo, borroka eta politikoaren aldetik ezer berririk eskaintzen, gazteagoentzat dudarik gabe bai. Nolanahi ongi dago idatzita gera daitezen beste behin eta nobela giza, baita ere gai nahiko tabu horietaz idaztea
Idazlan edo nobela erabat landu eta borobila da, maisulan tankera du kontakizunagatik eta kontamoduarengatik.
Han goitik itsasoa ikusten da. Julen Gabiria
Gerra garaiko gaiak lehen zatiak, umeak barkuan eraman zituztenekoak, Gernika, Unzeta arma-fabrika, ez dakit hainbat egoera xelebrek esanahia duten ala kontakizuna erakargarriagoa egiteko diren
Aspaldiko txirrindularitza eta txirrindulariak dakartza
Txirrindularitza eta txirrindulariak desmitifikatzen ditu, beste askorem mitoa sendotu
Hainbat gai larri eta gogoeta serio eta tristeak, baina umorezko estiloan bilduak, nire ustez indarra kentzen diote gaiari, dramatismoa apaltzen
Bigarren zatiak Italian dabil, Toscanan, Mussoliniren denboran: orduko eta hango zehaztasun ugari
Estilo berean jarraitzen du, idazkeran eta umore ukituan
Gernikatik eraman zuten ume haietako bat dabil Italian, nonbait finkatu nahian
Juduen gaia, ezkutatu eta salbatze lanak
Herriari eman behar zaio hitza, bakoitzaren ekarpen txikiez ere egiten da iraultza, jente ezberdinak bakoitzak bere erara, entziklopedietan agertzen ez diren pertsonen zertzelada ezkutuak, jendeak zer pentsatzen duen jakiteko erreferendumaren beharra,
Txirrindularitzak jarraitzen du izaten kontakizunaren lotura edo hari nagusia. Gino Bartali batez ere, txirrindularitza munduko zehaztasun pila
Italiako, Toscanako, herri giroa
Bartaliri buruzko ia dena
Mussolini, Atorra beltzak, ... faxismoaren azken egunak, portaera eta krimenak
Gar egungo Euskal herriko historia kontatzen ari dela dirudi
Azken zatian ez dago umorerik, baina mantentzen du bere estilo bizia
Fantastikoa da, edukian eta kontaeran, errealitateak lurrera ekartzen duen arren
Gai pila dituen mosaiko bat bezala da, txataltxo pila nahasian, irakurlean ordenatu beharrekoak
Puzzle bat da, beti ere bizikleta bat tartean
142 orrialdetik aurrerakoak mezu aparta du, serioago ari da, borobildu egiten zaio lana
Errepikakorra bihurtzen da, baina azkenean erabat harrapatzen zaitu, gaiez batez ere
Egoera irrealak, pila, ia jarraian
Data asko eskaintzen du, berriak, ezezagunak
Gogoeta interesgarriak han-hemenka
Esaldi jator eta erakargarriak tarteka
Umore ukitua uneoro
Hotzegia iruditu zait tarteka, mahai batean eseri eta premiaz, sentitu gabe idatzita bezala, berotasunik transmititu gabe
Betegarri asko duela iruditu zait tarteka, ezer gutxi eskaintzen duten pasarte
Idazkera gramatikaz eta hiztegiz xumea, baina idazkera aldetik berezia
Bizkaiera darabil elkarrizketetan, aberasgarria da
Erbesteratua. Pio Berasategi
1982an argitaratutako liburua da, funtsezko datua liburua irakurtzeko
Ia ez dago kontakizun edo istoriorik, iritzi eta hausnarketen jarioa besterik ez
Euskal gazte baten bizitzako aldi bat: Madrilera joan da, non bizi den, Euskal herrira itzultzen da, Hego Euskal herriko lau probintziak bisitatzen ditu.
Hari mehe horren inguruan zintzilikatzen ditu gai ezberdinak, Euskal Herriari buruz hausnarketa edo bizimoldearen errepasoa, lehengo gauzen nostalgia eta gaur egungo egoeraren kritika batez ere
Kristau ikusmolde moralista, moralkeriaz betea, tradizionala, nabari zaio
Garai bateko apaizen sermoietako giroa du, lexikoa ere, sexu kontuetan batez ere: likitsa, ... Apaiza edo fraidea izan daiteken susmoa ere sortu zait
Harremanen giroa ez da inola ere normala, faltsua da
Gazteei buruzko jarrera erabat ezkorra, mesprezuzkoa, inozoa ere
Orokorrean da ezkorra, ia ez dago ezer onik gaur egun Euskal Herrian
Liburu nostalgikoa da, nostalgiatik idatzia, herri idiliko bat du buruan
GAROAren kopia txar bat dela esango nuke
Elizgizonaren tankera hartzen diot egileari
Sinesgarritasuna galtzen du
Baina dena oso azaletik, aipamen bat besterik ez gehienetan, intsinuatu egiten ditu gai gehienak,
Euskarari, abertzaletasunari, eta ia denari buruzko ideiak sinpleak dira, topikoak, ..
Batez ere euskara dago presente liburu osoan, euskara galdu eta ez erabiltzearen kritika
Madrileko giroa, zine mundua, burokrazia, inefikazia, Telefonica, Iberduero, frankismoko giroa, euskaldunei eta ETAri buruzko iritziak Madrilen, ...
Euskal Herrian: bertako giroa, giro erdalduna batez ere, gazteen jokabidea eta bizimoldea, euskara baztertua, irratia, pinudiak, basomutil jatorrak, politika, hauteskundeak, elkartasuna, euskarak batzen gaitu, garai bateko bizimoldea, kutsadura, gaurko egoera politikoa, ETA, iheslariak, Amerikara lan bila joandakoak, ......
Gazteen giroa, herrian, bordan zein ostatuan, gazteen portaera baino gaztetxo inozoena dirudi
Filosofia gustukoa duela dirudi zenbait pasartetan, gizakiari, munduari, jainkoari buruz ari denean
Aurreiritziekin idazten du
Ohiko hausnarketa eta ideia arruntak dira gehienak, erabiliegiak, gazteria, harreman eta sexuari buruzkoa, ...
Oso ezkorra da, ia ez dago alde onik Madrilen, euskal gaztedia likitsa, .... Madrilekoaren parekoa da, da, gurasoei buruzko iritzia erabat ezkorra da basoko edo mendiko, edo antzinako, edo nagusiak, ... familiak ezik, ...
Zitalduta bezala idazten du
Bi ataletan banatzen du liburua, Madrileko pasarteak eta Euskal Herrikoak
Atal bakoitza zati laburretan banatuta dago, bakoitzak gai ezberdinaz ari da, nahiz sarri antzerakoa, edo gai beraren ikuspuntu edo gehigarri berri bat adierazten du, baina ez beti, horrek irakurketa arintzen du
Garbizalearen itxura du, ahalegintzen da erdal hitzik ez erabiltzen, hitzak elkartuz moldatzen da egoera giroa edo gauzak zehazteko, ... ez du ia erdal hitzik euskaratzen, ...
Baina horrekin batera erdal hitz zenbait badarabiltza, agian gaur egun bere ordezko euskaldun petoa dutenak, ... oso arraroa egiten dena erdal hitzon erabilpena, gaztelerazkoak alegia, ...: suntsiketa, onarpena, perfekzio, gehiegikeria, ...
Esaldi propio ezberdin pila, asko pentsatutako hitzak dirudite, landutakoak,
Gaur egungoak ez diren esamoldeak
Forma bereziak: egin beharta, beltzaka (Inprenta akatsak ote diren ere …)
Zaila egiten da irakurtzeko, konplikatua, ulerzaila, zurruna, gozakaitza, ... darabiltzan esamoldeengatik zein lexikoagatik, estilo guztiagatik
Ohiko idazkerengatik urrun edo kanpo dabil
Nortasuna du bere idazkera landu propioa
Atzizkiekin osatzen ditu hainbat hitz eta esanahi, baina hitzok ez dute indarrik ez dute errorik, gandupean bezala geratzen dira
Ez dakit asmatu egiten dituen, nonbaiten hala esaten den, ala garaiko joera bat den: ilunera
Bokal aldaketa antzerakoak daude, hainbatetan pentsarazten du moldiztegiko akatsak direla, ... hala ez?
Aberatsa eta baliagarria dela uste dut
Hainbat esapide, forma, hitzak sortu edo esanahia zehazteko, hitzak elkartu edo atzizkia erabilizko joera baliagarri adela uste dut, baina izugarrizko zalantzak sortzen dizkit hainbat eta hainbat kasutan: partitiboa nola darabilen batzuetan, ...
Egiten dituen hitz elkartu, konposatu, deribatu, ... asko esanahi orokorregia dute sarri, eta ez dakizu zehatz zer esan nahi duen
Batzuetan atzizkiez hitzak moldatzen horrek behartuegia dirudi, eta indarra galtzen du hitzak, faltsua dirudi
Oso korapilatsu behar zuen izan egileak bere garunak eta barnea, hain trabatuta, eta zailtasunez idazteko
Euskara fosilizatua dirudi, inola ere bizia eta erakargarria
Euskara zaharrago batera eraman nahi gaitu edo euskalkiren bat jarraitzen du
Onartzekoa da euskara soilaz baliatzeko ahalegina, baina muturrera eramaten du joera hori
Liburua noizkoa den jakinda, idazkerak egin duen aldaketaz jabetzeko ariketa ezin hobea da irakurketa
Gaur egun gorpuzten ari diren hainbat joera presente daude idazkeran: atzizkien erabilpena erdal hitza bere horretan erabili ordez
Literatura aldetik du interesa, lexikoa, esaldiak, atzizkien erabilpena, ...
Kontakizun aldetik ez du inolako interes edo jakin-min suspenserik, ....
Nire iritzi hauek ez dute balore handirik liburua idatzi zenetik 30 urte pasa direlako, eta gaurko ikuspuntutik ematen ditudalako
hombre que amaba a los perros El. Leonardo Padura
Zehaztasun zenbait ez, baina orokorrean eta funtsezkoenetan, dena jakina zaidanez, ez du interesik askorentzat
Nolanahi gogarazteko balio du liburuak
Trotski eta Mercaderren historiak korapilatzen ditu, eta tartean idazlearenak ere, hiruren iritzia nahastuz doa kontakizuna
Ez dago proportziorik Trotskiri batez ere jada erbestean idazleak ematen dion eraginaren artean: azken kapituluan jartzen du bere lekuan zuen indarra zein ahula zen jada
Errusia, Iraultza, Iraultzako pertsonaia mitiko ezagunak, Hitler eta nazismoa, Espainiako Errepublika eta gerra Zibila, ALDERI Komunista, IV Internazionalaren sorrera eta beraren ahulezia, Kuba: gehiegikeriak, egoera eta ezinak, idazteko oztopoak, , ... Anarkistak, troskistak, Bartzelona. Madril, Munduko Gerra eta jarrera politiko ezberdinak, Mexiko, ... eta askoz gehiago, puzzle zabaleko zatiak elkar lotuz, bakoitza bere leku bila,
Stalinen kritika gordina
Iraultza eta iraultzarik gabeko garaipena, ...
Indarraren erabilpena, barne borroka politikan, purgak, ...
Errepresioari buruzko iritzi ezberdinak, bortxori buruzko balorapen ezberdinak,
Beldurra arma bezala
Arrazoi politikoak eta moralak indarkeria erabiltzerakoan, ...
Bartzelona gerra garaian: Anarkismoaren aurako biszerala da egilea
Troski eta troskismoari buruz ari da eten gabean, baina ez dio ezer zer den troskismoa, zerk bereizten duen, ekarpenik egin zuen, erabat zatituta eta ahul jaio zela ez bada, ... Irakurleak ez du ezer ganorazkorik jakingo talde politiko hori buruz, azaleko zerbait baino. Berdin Errusiako Iraultzari buruz, ... Zerk bereizten zuen leninismoa, Stalinismoak zertan aldatu zuen 17ko Iraultza, ... Boltxebismoari kritika: baina zer zen boltxebismoa?, ez dakigu. Zer zen marxismoa eta zer aldatu zuen: ez dio ezer Akats larria deritzot, arina eta azalekoa dela liburua, denbora guztian gai horrekin ibilita.
Azken zatian egiten ditu hausnarketa interesgarriak sozialismoari eta marxismoari buruz.
Praga-Rusia ... laburbildu egiten du oso ondo azkenaldi hartako historia
Espainol errefuxiatu eta iheslariak Moskun: ekarpena niretzat, historia berria, Dolores Ibarruri, Carrillo, ...
Azken atala laburpena da, latza, itzela, garratza: gauza, datu, berriak ematen ditu
Hausnarketa zorrotz biziak egiten ditu tarteka
Oso ezagunak dira dioen gertakizun eta iritzi asko eta asko, “de libro” esan ohi den bezala
Agian askorentzat mundu berri bat da
Kubari kritika zorrotza, negatiboa, ezkorra: ez da ezer onik han. Alde txarrak soilik aipatzea, susmagarria egiten du.
Mercader Errusian hiltzaile bezala trebatzen: inozokeria dirudi denak, nahikoa zen orrialde bat
Espainia besterik ez dago, ez dago beste herririk edo nazionalitaterik Espainian
“Engendro del delirio de Gaudi” deitzen dio BartzelonakoLa Pedrerai, “... retrogrado catalanismo”, “lamentable revelación de la homoxesualidad de mi hermano”, ... eta antzerako perla asko
Diego Ribera pintorea: gizena, mozkorra, zinikoa, gezurtia, ... politikaria, ... berria zait
Dena da kritika ezkorra, ... ez ote zegoen ezer onik?
Izugarri gogorra da iraultzaren izenean egindako ankerkeria eta izugarrikeriak, ezagunak arren zirrara eragiten dute, zehaztasunez harago sakoneko ebidentziak uzten ditu agerian
Sentipenen gorabehera asko sartarazten ditu irakurketan irakurlearengan, tarteka egilearen aurka jartzen zara alderdikeriengatik, idazkera eta egiturarengatik ere, baina tarteka erakarri egiten zaitu dionarengatik eta idazkerarengatik ere
Politika eta politikagintza kaka hutsa bezala geratzen da, batzuek etekina ateratzen dioten basatza
Propaganda, terrorea sortaraztea, azpilanak, herria engainatzea, ...
Politikak erabili egiten ditu pertsonak, ...
Artea eta iraultza: askatasuna eta menpekotasuna, ...
Idaztea, idazlea, zergatiak, ...
Erreta dagoen kubatar “gusano” bat iruditu zait egilea, idatziz erredimitu nahi duena
Sakonagoa espero nuen, gertakizunak kontatzen ditu batez ere, azalean geratzen da
Pertsonaien ahoan uzten ditu iritziak, irakurleak berea osatu dezan
Historia nobelatua, ez dakizu zer den erreala zer asmatua: erdibidean eta dudan jartzen du irakurlea
Zein da egia?, zalantzazko teknika iruditzen zait egia edo historia kontatzeko, irakurlea beti geratuko da dudan zer den egia zer asmatua
Nahiago dut saio historikoa historiagile batek egina
Giro bat eta ideia nagusi batzuk mahai gainean eta argi uzten ditu
Azkenengo amaren kontakizun batzuk tragikomikoak irudi tu zaizkit, bere gordintasun eta gogortasunean
Lehenengo ondo dokumentatu eta jarraian ia mekanikoki idatzi egiten duela dirudi
Betegarri gehiegi, luzapen eta errepikagarri gehiegi, heren bat kendu dakioke
Roilotxo edo erretolika pila
Gizaldi aldaketarena lelokeria bat iruditu zait
Arrunta iruditu zait, ezaguna, esaldi landuekin dotoretuta
Ukitu bereziak ditu dionean eta dioenaz
Zirraragarria da Trotskiren amoreak kontatzen dituen atala,
Hitlerren gorakadaren ingurukoa ere azpimarratzekoa da
Errepikatu egiten ditu ia berdin zenbat gai eta gertakizun
Errazegia da egituraz, sailkatze ezagunegia, azkenean aldatzen da
Idazkera zaindua, landua, ahalegin berezia egiten duela dirudi, tarteka artifizial kutsua damaio
Ez du indarrik, intrigarik, aspertu ere egin nau, inola ere erakarri, azkenera arte eta orduan ere tarteka. Tarteka lortzen du jakin mina lortzea, istorioagatik eta edukiarengatik, baina gorabehera askorekin doa,
Hainbat pasarte eta orri gainetik pasa ditu ezer ez ziotelako edo zioena oso ezaguna zitzaidalako,
Autoatsegina, autoasebetetze, autopropaganda, ....zilborrera begira bezala idazten du, agian egituraren akatsa edo ondorioa da
Konzezio ermita. Etxarri Aranatz. Miguel Sagaseta
Etxarriko Kontzesio ermitari buruz liburua
Ermitaz harago, Etxarriri buruz zerbait ikasteko bide bat
Etxarriko auzoak eta kokapena, letania eta prozesioak, Kofradien mundua, zenbait abizenen zerrenda, hildakoen inguruko kultura,
Hainbat zertzelada interesgarri
“Auzatea” = auzo edatea, “Auzaratea” ere esaten zen nonbait
Uxuala, 0rujoa, edaten zen hiletetan
Afaria egiten zuten burutxo eta apaizek, familien kontura, noski.
Liburu xumea da, laburra
Euskarak ez du apartekorik, xumea baina zuzena
Legez kanpo. Laura Mintegi
Bi kontakizun paralelo, ia loturarik gabekoak
Abokatu eta epaiketen inguruan dabil kontaketa bat
Polizia lanez ari da bestea
Abokatu batek defenda dezake defendatua erruduna dela jakinda, eta gainera gezurrak erabiliz?
Torturaren gaia azaltzen da liburu osoan, luze eta sakon, torturatzailea versus torturatua,
Justizia versus legea
Gizarteko hainbat gai doaz azaltzen: ezkontza, bikotea, guardia zibilen indarkeria, justizia, lapurrak nor, kondenatuak errudun?, epaiketak nolakoak,
Beste hainbat zertzelada ere bai: agurra, ... aireportuei buruzko gogoeta
Gai nagusiak kontakizunean baino pertsonaien erretoliketan azaltzen dira, zuzenean botatzen dira, teorikoa da
Xumea, idazkeran, egituran , hiztegian eta kontaeran
Bi kontakizunen lotura oso arrunta da, inolako originaltasunik ez du: gai nagusiko kapitulu bakoitzaren bukaeran beste kontakizunaren entrega bat iragartzen du.
Kontaketa nagusiko atalak luzeagoak dira, polizia narrazioarenak motzak
Lortzen du kontakizun nagusiaren irakurketa erraztea atsedena emanez
Hika darabil nagusiki elkarrizketetan, oso aberatsa da alde horretatik
Sintetikoa ere asko darabil, aberasgarria
Betelan asko du.
Ez du askorik balio, Lauraren hasierako lana seguruenik
Neure buruaren alde. Koldo Zuazo
Amerikako Konkistako eta orduko Euskal Herriko hainbat eta hainbat zertzelada, Gaztelako bizimodua eta bizimaila, eta izaera, euskaldunenganako jarrera, euskara-gaztelania: elkarrekiko lotura,
Hizkuntzari, Euskarari, buruzko gogoetak
Unibertsitateko katedra lan edo klase bat dirudi, edo testu-liburu bat
Esan nahi dituen gai zerrenda egin du eta gero istorio bat asmatuz hor txirikordatu ditu
Agian niretzat gai ezaguna delako ez zait erakargarria egiten
“Basoko egitura”. Atal horretako egitura egin zait ezezagun edo berri, deigarri, erakargarri
Eduki gehiena da ezaguna niretzat, baina ondo dator gogoratzea, eta ezagutzen ez dutenei azaltzea.
Etnologia lan bat ere bada, Euskal herriari, Ameriketako Konkistari, eta indigenei buruzkoa
Gaurko egoeraren oihartzuna nabari da kontakizun osoan, paralelismo bat dago, esaterako emakume indigena gerrariei buruzko gogoetetan
Koldo ezagututa, dioen dena, asmatuak asmatu, eduki dokumentatuaren bermea ematen du
Egitura orekatua du, pausoka doa, egoera eta gertaerak txirikordatuz, interesa ere sortzen du
Hotzegia, zerbaiten ukitua falta zaio
Min edo tentsio puntua falta zaio
Elkarrizketek ez dute edukiaren gordintasun edo pisurik, edo horren erreflexurik
Artifizialegiak dira elkarrizketok, teknikoak, formalak
Monotonoa, batez ere lehen zatian, grazia falta zaio
Ezer gutxi erakutsi dit euskara aldetik, agian bukaeran datozen ekarpenak ezik, agian jada esaldi eta idazkera eta gainerakoetara ohituta nagoelako, ez zaizkit ekarpen berri egiten
Hitanoa darabil usu elkarrizketetan: oso aberasgarria izan zait
Batua darabil, baina bizkaiera ere sartzen du, batuak onartuak edo onartu beharrekoak
Ekarpen nabarmenak niretzat:
Onguramine: antojo, capricho: Urdiainen
Apukadu: gertatu: Otxandio
Hiketan egin - ez tok eta bai dok: Hika: Otxandio
Araña: amarratza –marasma: miarma: gureetan: armiarma
Suetea: sukaldea
Judegua- judutarra
Iraztu, iñaztu: tximista
Ezkarar, gazkarar: txingor
Zipia: benenoa: Gamarra
Udamina: kalentura
Errexala: arbola: Otxandio
Gorputzeko lau haragiak. Bizpahiru aldiz errepikatzen duen esaldia
Patuaren pasadizoak. Isak Dinensen
4 ipuin edo istorio
Garai hartako Danimarka, Norvegian, ... girotua
Beste mundu eta aldi batera jauzia
Antzinatean kokatzen ditu bere kontakizunak, duela bizpahiru mendean
Bere pentsaera eta ideiak jalgitzen doa kontakizunen harira
Gizakia du gogoeten ardatz, zuzen edo zeharka
Erlijio kutsu izugarria du, jainkoaren aipamena eten gabea da, Danimarkako erlijio giroa
Jainkoa dago beti presente
Gogoeta xumeak egiten ditu, ez filosofo handi-mandiaren hausnarketa handitsuak
Gogoetok ez dira luzeak, filosofikoak, motzak kontaketaren harira, edo istorioari darienak
Laño, arin samarra iruditzen zait tarteka, dioenean eta esateko estilo edo moduan
Gustura eta erraz irakurtzen da
Ironia eta umore puntua ere badu
92eko argitalpena da, urte asko pasa dira euskararentzat ere
Ez darabil ia erdarazko hitzik, euskaratuta ere
Garbizaleen joera du hitzen, izenen, erabileran, euskaraz soilik baliatzekoa, hitz berriak sortua beste bi elkartuz: lohi-burdina, diru-txartela, zapalmakina, , ...
Bi hitzekin berri bat egiten du sarri, hitzak edo gauzen izenak aditz bihurtzen, ... deigarria bihurtzen da
Jatorrian ala ote dira hitzok, bere teknika edo amarrua da jatorrizko esanahia zehatzago agertzeko ala jatorrizko testuak berak behartzen du horretara?
Itzulpena ez luzatzeko bide bat da, sintetikoki edo labur kontakizuna emateko, hitz bakar batez laburrago emateko, ...
Arruntegiak dira zenbait esaldi: “konfidantzaz ohoretua”, ...
Hotzegiak dira hainbat esaldi, artifizial kutsua darie, itzultzailearen estiloa ala jatorrizko testuaren eragina, beharra, ...
URPEKARIA
Aingeruez liluratuta hasieran eta urpekari bihurtu zen ikaslearen istorioa
Korana du ziten iturburu istorio honetan
Arrainei buruzko jardunaldi eta pentsaera bitxia
Itxaropenari buruzko hausnarketa
Oso ezkor ageri da gizakiari buruz
BABETTEREN OTURUNTZA
Sekta beteko dean eta profeta baten bi alaba eta hauek etxean jaso zuten emakumearen istorioa
Jainkoaz eta erlijioaz benetan ari da ala ironia eta kritikotasun punttuaz?
Soldaduskako matxismoa, sekta baten izaera eta jokamoldea, garaiko giroa, ...
Bizitzari buruzko hausnarketa: zerk merezi du?.
Jainkoari buruz ari da, Biblia du batez ere ziten iturri
EKAITZARI BURUZKO AMETSAK
Marinel baten alabaren istorioa, antzezle konpainia bateko partaide, hondoratze baten ondoren armadore aberats baten etxean bukatuko du non bertako semerekin maiteminduko den
Tarteka infantila, xumea eta apala bihurtzen da kontakizuna
Antzerkia eta bere ingurua
Poesia edo lar errimatuei buruzko gogoetak
Liburu sakratu ezberdinen edo lan literarioan zitak sarriak dira, batez ere Shakespearenak
ISTORIO ILESKORRA
Txinan kokatzen du istorio hau
Cantonen bizi den merkatari aberatsenak, denak menean dituena, errealitate bihurtu nahi du sekula benetan gauzatu ez den marinelen istorioa bat
Gizartearekiko iritzi ezkorra, inpotentzia sentipena datza kontakizunaren azpian
Jainkoa presente, Isaias du orain zita-iturri, baina zita gutxi dago, Bibliarenak.
Historia, istorioak, errealitatea, ilusioa, komedia, drama, ...ri buruzko hausnarketak
Negozioak, tratuak, merkataritza, ... diruaren boterea
Gizartearen diru-jabeentzako menpekotasuna, norberekoitasuna, menpekotasuna, ...
Aberastasunaren sorrera, honen diktadura, inoren izerdia, ...
Patua presente dago
ERAZTUNA
Oso motza
Danimarkan kokatzen du kontakizuna
Ez dago zitarik, ...
Senar-emazte ezkonberriak ardiengana doaz, lapurreta, emazteak lapurrarekin topo egiten du, eraztuna galtzen da, ...
Ipuin arraroa, ia ez zaio helburu edo eduki garbirik ikusten
Agian giza harremanez ari da
Lekuz kanpo uzten zaitu
Twist. Harkaitz Cano
Frankismo ondorengo garaian dago kokatua, ETA, Barrionuevo, Danborenea, gerra zikina, ...
Lasa eta zabalaren inguruan doa kontakizuna: tortura, hilketa, karez lurreratzea, ... Ez da inola ere horretara mugatzen, ez du zehaztasunez kontatzen, baina hor dago beti azpian, argi eta garbi. Azken atala bi gazteak nolakoak ziren kontatzen du, tarte hunkigarriak ditu
Gai pila doa ukitzen: Bortxakeria, hilketa: dela handia edo txikia, han edo hemen izan / loraldi kultural antzua / polizia / gisa-harremana etetearen edo lausotzearen deskribapen mingots gordina: ezkorra da baina erreala / kidetasunari kantua / geuretasuna / tortura / pertsonaien barne egoeraren deskribapena / mehatxupean bizi direnen bizipenak / alderi politikoak zer diren, politika, politikoak / moldiztegietako kontuak / medioak: irratia, kazetaritza / garai bateko militantzia / egindakoen ze erantzukizun du bakoitzak? / artea, artelanak eta artistak / antzerki mundua / Beuys, Txekhov, .../ aitak emazte-semea utzi zituenekoa / sexu kontuak eta deskribapen sarriak / zahartzea / suizidioa / erakunde armatua / ... eta hainbat eta hainbat gehiago
Nobela baino saiakera lana dirudi sarri
Bigarren mundu edo gizarte bat doa azaltzen narrazioaren azpian edo baitan
Lasai irakurri behar da, gaia, kontaketa, kontaera eta hausnarketengatik
Astiro irakurtzekoa, mantso, gozatuz, eduki osoa jasoz, zer pentsatu asko ematen du
Zaila da irakurtzeko tarteka, korapilatuegia gogoetetan
Kritikoa batzuekin eta besteekin: politika, indarkeria, bahiketa, tortura, ... erdibidean geratuz
Zentzuz dio dioena
Deskribapen luzeak, zehatzak, dotore.
Iradoki egiten du batez ere, bigarren esanahi edo edukia dute sarri esaldiek
Oso gutxika sartzen ditu kontakizunaren osagaiak
Zortzi ataletan banatuta: atal bakoitza azpi-atal laburrez osatuta: asko errazten du irakurketa
Zenbait atal eta azpiatal, ez dute loturarik kontakizunarekin, pertsonaien aipamena ez bada; aitzakia dira bere hausnarketak sartzeko, paralelo sartzen dituen gaiak, plazaratu nahi dituen hausnarketak. Trenbideko errail paraleloak bezala dira, trabesen loturarekin
Artifizialegia egiten da azkenerako istorioa, hainbeste kontakizunetik irtetearekin, gaia interesgarria izanik, kontakizunarekiko jakin-mina edo irrika lausotu egiten da,
Hausnarketek dute interes gehiago kontakizunak baino
Estilo ezberdin asko sartzen ditu: esaldi eta baita perpausa luzeak, motzak, elkarrizketa, orrialde osoak puntu eta apartekorik gabe
Hainbat esaldi propio, ezberdin,asmatuak: babesena eta segurutik izan
Irudi asko darabil
Poesia ukitua dute hainbat pasarte, tokien edo pertsonen deskribapenetan batez ere
Umore puntua sarri
Hitanoa erruz
Sintetikoa sarri
Idaztearen plazerez ari dela dirudi batzuetan
Pertsona ilustratuaren itxura eman nahi duela dirudi tarteka, hainbeste izen, ... fitxategi on baten ezagugarria soilik ez bada ere sarri.
Zaharrak ez zuen hil nahi. Gaizka Zabarte
Gazte bati ehorzleak azaltzen dio bere aita ez dagoela hilobiratutako katabutean, eta semeak ikerketa hasten du
Leku, jite, portaera, pertsonaia, izaera, eta jarrera ezberdinak deskribatzen ditu, zehaztasunak emanez
Gizakiei buruzko ukitu bipilak ematen ditu
Une eta aldi ezberdinak korapilatze ditu, idazkera eta aditz erabilera ezberdinak nahastuz
Mila gai ezberdin ukitzen ditu kontakizunean: Zer da idaztea, zergatik idazten du idazleak, duelua, arrazoia eta zergatia, ezagutza, hileta zerbitzuak, bikotearen banaketa, ...
Autore eta literaturari buruzko aipamenak ere badira tarteka,
Abila da pertsonaiak deskribatzen, batez ere Setien pertsonaia bikain marraztuta dago
Pertsona gehienek dute nortasuna, xehetasunez marraztuta
Ez du egiten filosofatze luzerik, baina gogoeta motz interesgarriz zipriztinduta dago liburu osoa
Erraz galtzen da burutapenetan, erraz luzatzen zaio kontakizunaren haria hausnarketa paraleloetan
Erdialdeko atalean digresio luzeak egiten ditu, ekarpen berezi interesgarririk gehitu gabe gaiari, alderantziz, gaiari buruzko jakin-mina desbideratu eta atzeratu egiten du
Intriga puntua du, sortarazten du jakin-mina, baina ez zaitu erabat harrapatzen
Ikusminak indarra galtzen du azken ataletan, disolbatu egiten da gehitu beharrean, ez da ezer berririk gertatzen eta interesa galdu egiten da
Ezertara ez datorren alferrikako betegarri asko du
Idazleak erraztasuna du gai kolateraletan galtzeko, agian ideia horiek sartu nahi dituelako, horietaz hitz egin nahi duelako, ...
Amaierak ez du inolako piperrik, gatzik gabe bukatzen da, indarra galdu zaion xanpain botila
Amaiera logikoa du, baina erabat galtzen du sortarazi duen intriga, ganorarik gabe eta ilun bukatzen da, indarge
Azken atalekoa azken aurrekoa behar luke izan, azkena kontakizun nagusiarena behar luke izan ez bigarren mailako gai kolateral batena, nahiz umore puntuaz amaitzen duen
Pertsonaia asko daude, gehiegi hain kontakizun laburrerako, pertsonaia solteak dira, eta solte geratzen dira, agertu eta desagertu agerraldi oso laburretan, ... agian horrek pisua kentzen dio kontakizunari, arinegia bihurtuz
Atal laburretan banatuta dago kontakizuna, irakurketa erabat erraza eginez
Zatitxoka doa kontakizun azaldu eta askatzen
Aditz sintetikoa darabil erruz
Aditzaren forma korapilatsuak ere sarriak dira
Trebeziaz nahasten ditu hitanoa eta zukakoa
Idazkera nahiko lagunartekoa darabil, hurbila
Esaldi motzez idazten du
Kutsu arraro bat dute elkarrizketek, normalak izanik normaltasuna falta zaie,
Umore puntua du kontaketa osoan, irriñoa sortaraziz irakurlearengan
Hasi berri baten lana iruditu zait, planteamendu interesgarria, baina indarrik gabea
Gaitxo asko ukitzen ditu, burutapen interesgarriak iradoki eta mahairatzen ditu, baina erabat azalean geratzen da
Heldu gabeko lana
Zu zara orain txoria. Mikel Etxaburu. Poesia-liburua
Kartzelara barneratzen gaitu modu berezian
Goragoko plano edo ikuspegitik erakusten du kartzela
Biluztu egiten du kartzela
Gatibu, ziegan bakartuta dagoenaren gabeziak, ezinak, ametsak, maitasuna, oroitzapenak, itsas giroa, itsasoa presente dago, herria, ...
Izugarri errealista eta dramatikoa da kartzelari buruz, zuzeneko zartailurik ez badarabil ere
Erruz darabiltza irudiak, baina naturalki, ulerterraz
Alegoriaz, irudiz, ari da kartzelaz, kartzela aipatu gabe
Irudiek beti esanahi bat iradokitzen dute
Irudiak, ideia sublimatuak, baina izugarri errealak
Irudiz osatutako poema errealistak, ulerterrazak
Maitagarriak dira poema batzuk: “Sagu txiki”, ...
Zirrara eragiten dute poema batzuk: “Dunatik dunara”
Akitua uzten naute poemok, oharrak hartzeko ere indarge
Behin eta berriz irakurri ditudan poemak
Esaldi baten errepikapenaz baliatzen da ideia berri bat azpimarratzeko
Erritmoa falta zaien zenbait poemei, etena bezala dute, amaiera bera ahula da, ulerzaila ere: “Salbu nago hemen
Lehen ataleko azkenek ez dute lehenengoen indarrik, zuzenagoak dira, , irudirik gabe, ez dute begirada zabalago bat, ez dute hainbeste kitzikatzen, , ez dute lortzen kadentziarik
Zwei Frauen (bi emakume). Joxean Agirre
Eleberriaren titulua, protagonista idazlea idazten ari den eleberriaren titulua bera da
Bi emakumerekin harremanak dituen idazle baten istorioa
Istorio barruan bigarren istorio bat txertatzen du azken zatian
Azkenean hirugarren istorio bat ere sartzen edo agertzen da
Azkenean bina gizonezkorekin geratzen dira kontalariak zituen bi emakumeetako bakoitza
Nahasian doaz bi kontakizunok, Historia nagusikoak eta protagonista idazten ari dena
Ia ez du argumenturik: Prousten antza, gero aipatuko eta osatuko dena
Garbi geratzen da idazleek asko imitatzen dituztela beste idazle batzuk, baita erdi-kopiatu ere,
Garbi dago nobelak FRISEH idazlearen lanaren jarraipen hertsia dela, estiloan gutxienez, irakurleak Friseh delakoa ezagutzen ez badu ere, intentzio hori duela behintzat egileak, nolabait intentzio hori justifikatuz dabil behintzat
Hainbat gogoeta zehatz egoki, ustekabean harrapatzen zaituztena: zahartzaroaren atarikoak, ...
Bikoteen arteko harremanen xehetasunak, banatzerako zergatiak eta giroa, ...
Zer da artea, zergatik egiten da artea, ...
Idazteari buruzko gogoetak ugariak, ia etengabeak dira lan osoan zehar, ....krisialdiak, inspirazioa, ...
Tabakoa eta idazkera, idazlea, ...
Kopiatzea, faltsutzea, non dago egia, ....
Faltsutzaile ezagunei buruz ari da
Lehen zatiko faltsutze gai honek hirugarren atal nagusia prestatzen du, han du azken zerikusia
Hirugarren atalean. nobela bat prestatzen du neskak adarrak jarri dizkion gazteak
Hainbat burutapen irakurleak berekiko egiten direnak dira, baina idazleak esaten e dituenak, probokatzen dituenak: horrek erakargarriagoa egiten du kontakizuna: 90. orrialdean burutu gabekoak irudimenaren bidez gertakari bihurtzen direnak.
Maitasuna, emakumea, sexu jokoen deskribapenak, bikoteen arteko harremanak eta giro ezberdinak, ... adin handikoei buruzko hainbat burutazio eta azalpen maitasun eta sexuaren inguruan.
Oso fin ari da sexuari buruzko gorabeheretan, dena esaten du, baina gordintasunik gabe, baina isildu egiten diren sexu harremanetako hainbat zertzelada emanez baino intsinuatu edo irudikaraziz
Entsegu baten jite edo antza gehiago du eleberri batena baino, kontakizunak baino luzeago direlako iritzi, gogoeta eta ziten esparrua. Gogoeta berezi bat litzake, batez ere
Originala da trama, hari ezberdin ugarien saretzea
Gogoeta pila, batzuetan ohar iheskorrak besterik ez dira, zehaztasun labur bat besterik ez
Aberatsa edukian, eduki zuzenean, eta intsinuatutako gaietan
Kulturadun idazlearen itxura ematen du, hainbeste autore, lan eta zita pilatuz, agian fitxategi urteetan ondo organizatu baten uzta besterik ez da.
Zehatz kontatzen ditu pertsonaien burutapenak, jokabideak, pausoak, ... luze, kontakizuna zertzeladetan luzatuz, ... Zertzelada asko emanez idazten du. Horretan behintzat badu Prousten ukitu bat. Imitatzen ari dela dirudi, edo beraren eraginpean
Umore ukitua du lan osoak
Ibiliak mina eramangarriagoa egiten duela-eta, panpanoaren hosto eroriak lurrean, ... bitan darabil irudi bera
Zaharkinen denda, “anticuario” itzultzeko aukera bikaina eskaini dit
Ukitu erakargarriak neon argiarena, aurpegiko kolorea aldatuz doala autoan
Liburuak 9.
Zenbait libururi buruzko iruzkinak
Liburuak 9.
Antzararen bidea. Jokin Muñoz
Atzerri. Mikel Antza
Bekatuaren itzala. Xabier Mendiguren Elizegi - Joxe Azurmendi. Nobela – Saiakera
Besteen ametsak. John Irving. Narrazioak
Bilbo Samurai. Fernando Morillo
Consejos de guerra contra el clero vasco (1936-1944). Anxo Ferreiro Curràs
Egia esan. Peru Magdalena
Hau mundu arrano hau. J.B. Bilbao “Batxi”
Homo faber. Max Frisch (JoxeAustin Arrieta)
Ikerketa. Philippe Claudel
Ispiluak, mundu ia ororen historia. Eduardo Galeano. Saiakera?
Narrazio guztiak (1979-1990). Joseba Sarrionandia. Narrazioak
No lloreis, lo que teneis que hacer es no olvidarnos-Saturraran. Maria GonzalezGorosarri-Eduardo Barinaga. Saiakera histrorikoa
Paperezko hegazkinak. Lutxo Egia
Urtebetetze festa. Castillo Suarez. Poema-liburua
Zazpi ebidentzia birjaiotzarako. Xabier Amuriza. Saiakera
Antzararen bidea. Jokin Muñoz
Ikusi IRAKURLE/Liburu karpeta
Erriberako Errepublika denborako giro soziala eta Gerrako hilketak.
Donostiako gaur egungo giza erradiografia eta deskribapena
Gazte bat bonba batez hiltzen da, ama obsesionatuta dago heriotza horrekin, zahar baten etxera doa zainketa lanetara, zaharrak loturak ekarrizko dizkio Erriberako gertakariekin, hara joanen da, ...
Oso ikuspegi interesatu partziala, idazleak ezker abertzalearekin eta gazteekin obsesionatuta dirudi, trauma edo frustrazioren bat du, ...
Agian hausnarketa bat probokarazi nahi du egoerak eta iritziak muturreraino eramanda
Ez digu zaharroi ezer berririk eskaintzen, dion dena jakina da
Gazteen, abertzaleen, errepublikanoen, Donostiako, .... argazki ezkor, negatibo gordina....
Besterik ez du aipatzen, oso gizarte mugatua, hertsia marrazten du
Idazkera berezi bat du, zehazten ez dakidana, baina bere estilo propio bat nabari zaio
Elkarrizketa eta deskripzio laburrak tartekatuz doa ia liburu osoa, irakurketa arinduz
Tarteka deskripzio labur bat sartuko du eztenkada bat ziztatzeko soilik
Errepikakorra egin zait, ondorioz aspergarria tarteka
Aberatsa esaldietan, esamoldeetan, ...
Suspense edo jakin-min puntua sortarazten du tarteka
Hiztegi gutxi erabili batzuk berreskuratzen ditu
Atzerri. Mikel Antza
Erakundeko kide baten ibilbide eta gorabeherak, hasieratik kartzelatu arte
Kartzela, Euskal Herriko tartea, ihesa, atzerria, errefuxiatu egoera, Iparraldea, Paris, Mexiko, sasian, klandestinitatea, segurtasun neurriak, urduritasunak, arriskuak, zailtasunak, egoera ezberdinak, maitasuna klandestinitatean, bakardadea, harremanik eta kontakturik eza, estradizioa, erorketak eta ondorioak, militante ezberdinen nortasuna, ...
Bizimolde erabat zaila eta latza, hori litzake eduki nagusia eta hori bai azpimarratuta geratzen da.
Bi bizimodu kontrajarriak: Mexikokoa, itxuraz erraza, eta sasian
Literatura, zer den, zertako eta zergatik idatzi, ... interesgarriak dira idazteari buruzko hausnarketak, baina barreiatuta daude eta batzuetan perpausa nahasi horietan galduta
Borroka uneko bizipen edo barne bultzada batengatik aukeratzen du, egia da aurreko protagonistaren historia guztia dagoela
Gauza sakon gutxi dago zehatz kontatuta, orokorrean du esanahi sakona
Zuzen diona adinakoa edo gehiago da iradokitzen duena
Askorentzat aro eta mundu ezezagun berri bat izanen da, beste askorentzat gauza oso ezagunak dira
Kartzelako kontakizunak dira indar gehien dutenak, nahiz berez sasikoak diren gogorrenak
Sasiko eskapadak ere indarra dute
EBATONDOA ataleko lehen zatia da hausnarketa benetan kilikagarria: beldurra, oztopoak, klandestino erabakiaren zergatiak, ...
Entxupanatutako, ezkutatutako, pasarteak ere indarra du
Galderak dira nagusi, galderak uzten ditu han hemen denean, berak ez du erantzunik ematen, bere iritzirik ere ez, berak kontatu egiten ditu soilik gauzak
Tarteka iritziak ere badaude, baina pasadan bezala, oso labur
Adineko irakurlearentzat ez dute erakargarritasunik
Pertsonaien baitan sartu nahi du, nire ustez azalean gelditzen da
Hainbat pasarte eta tarte betegarriak dira
Azaleko kontakizunak iruditzen zaizkit, egia den arren azpian dagoen errealitate gordina adierazten duela
Idazle eta liburu asko aipatzen ditu
Azken atala gehigarria iruditu zait, gaian sakontzen du baina esandakoaren baieztapena besterik ez da
Ez du tentsiorik, edo suspenserik, edo interesa sortuko duen hari iraunkorrik, tarteka soilik, batez ere poliziaren jarraipenari buruzkoek
Lehen pertsona kontatzen du historia
Horrez gain autobiografikoa dirudi, literatura erreferentzia eta autoreari buruzko aipamenengatik
Erabat pertsonalizatzen du pasarte askotako kontakizuna, eta ez dut nik gustuko.
Autoatseginezkoegia deritzot
Tempus ezberdinak nahastuta datoz, atal ezberdinak atzera aurrera egiten dute
Idazkera erraza eta irakurterraza
Esaldi bitxi esanguratsu asko,lerro bakar edo motzeko perpausak, ...
Irakurleari ematen dio betekizuna, gai ezberdinak lotu, osatu eta asmatu, ...
Kontakizuna bere horretan uzten du, amaiera eman gabe, esan beharrekoa, edukia, esanda baitu; baina kartzelako ihesa ez argitzeak sinesgarritasuna kentzen dio inguruko kontakizunari, ez da posible, asmakizun hutsa dela kartzelakoa.
Oso bila da idazten
Estilo ezberdinak sartzen ditu: puntu eta komarik gabeko perpausa luzeak, gaia ezberdinak nahastuzko esaldiak edo perpausak. Gai asko sartzen ditu eta horrek gaien sailkatze lana zailtzen dio irakurleari, baina egia da pertsonaiaren barne mundua edo garunetako errota adierazi nahi duela, eta hori lortzen da. Proust, Xabier, ... eta enparauen eragina.
Asko luzatzen ditu zenbait egoera ezer deigarri, edo berririk esan gabe
Literatura egiten duen zailak gustatu zaizkit gutxien, badirudi estetikan jartzen duela interesa une horietan, eta irakurlearen interesa desbideratzen edo moteltzen du, ideiekin, hausnarketekin oratua joan behar du literatura fintasunak
Niri ez dit gauza berririk esan, ezta bizipen berezirik sortarazi ere, baina liburu aberatsa da bai edukiz bai formaz
Bekatuaren itzala. Xabier Mendiguren Elizegi- Joxe Azurmendi. Nobela-Saiakera
Nobela motza. Prologoa eta Epilogoa nobela bezain luzeak dira, baina osagaion bai egileak bai edukiak egiten du interesgarria liburua.
NOBELA: hemendik hasi dut irakurketa, inolako aurrikuspen eta baldintzarik gabe egiteko irakurketa
Jo eta pasan bezala irakurri dut: narrazioaren ardatzean izan dut interesa, bestelako erretolika elizkoia betegarria iruditu zait.
Herrira heldu den apaiz berriak alargun bat hartzen du bere serora bezala, serorak alaba gazte bat du
Apaiza eta bi emakumeen arteko harremanak
Apaizaren sexu obsesioak, ideaia iltzatuak, …
Apaiza gaixo jartzen deneko atalak grazia du
Zelibatoa dago sakonean, eta kontzientzia arazoak
Apaizen kontraesanak maitasun eta sexu kontuetan
Zalantzak fedean eta moralean
Ez du herri horretako arazoen inolako erreferentziarik
Erlijio giroa bete betan
Ezagutu genuen giroa islatzen du
Hausnarketa eta ideia arruntak, betikoak dira, zaharkituak jada, kristau giro eta moral aldetik jaulkiak, istoriotik at datozena, edo istorioaren inguruan
Ez dago inolako teorizaziorik, inolako intelektual arrastorik,
Ez du bukaera argirik, suspensea uzten du
Oso istorio tristea da, latza, gordina
Barre, irri behintzat, egiten du apaizen kontura, nahiz draman bukatuko den
Apaizen karikatura bat da
Txantxa bat, arazo erreal baten inguruan
Agian txantxa giroa aukeratu du gaia ukitzeko forma eramangarri bat bezala
Gizarte isolatu edo herritik kanpoko giroan bizi den taldetxoa da
Txantxetan idatzitako istorioa dirudi lehen zatian, gerora drama bihurtzen da
Umore giroa, baina inozoa da bai giroan bai tonuan
Txikikeriez osatutako gutunak, baina sakonean drama bat gordetzen du
Emakume eta sexu gaian zentratzen da
Dena oso azaletik, ez du indarrik
Nobela laburra, baina betegarriak kenduta hutsean gelditzen da tamainari dagokionean
Apaiz baten gutunak bere lagun bati: hori da erabili duen teknika edo forma
Jolas polita da
Suspense puntua du kontakizun guztian: ia oheratuko den, norekin eta noiz
Perpausa luzeak egiten ditu, tarteka oso luzeak
Ez du merezi
PROLOGOA: Joxe Azurmendi
Benetan interesgarria, errealitatea argituz
Euskal herria integrista izan da, PNV nagusiki.
Gai asko: Apaizak eta eliza literaturan, / Liberala keta karlistak, / emakumea kultura grekoan; ezereza da, / Gizakiaren bilakaera, / Gizakiaren bilakaera, errepresioa, / Gizona-emakumea, harremanen bilakaera, / Emakumea kultura klasikoan bereziki, / Emakumea Erdi Aroan, Errenazimenduan, idealizatzea, kontrarreforma, arte lan eta literaturan,
Idealizatu gabeko emakumea, behe-mailakoak: arriskutsuak, deabruzkoak, txarrak ... dira
Harrigarria nola zehazten dituen artelanen esanahi isil edo ezkutukoak
Intelektual ikusmoldetik aztertzen ditu literaturako eta arte lanak, interpretatu egiten ditu.
Gazte mundu bat dager, intelektuala,
Gainbegiratu ematen die gaiei
Ideia interesgarri pila,
Antzinako zita deigarri pila
Azkenik nobelari buruzko hausnarketa, araketa, sakon , intelektuala: merezi zuen aurrez irakurtzea nobela, gero norberaren iritzia kontrastatzeko, irakurritakoa osoago ulertzeko: deigarria da nire iritzi xume, apala, bertatik bertakoa, boteprontokoa, azalekoa, etab eraren sakona, osatua, ... lotsatu ere egiten da bat.
EPILOGOA
Nobela hobeto ulertzeko jarraibide ematen ditu, literatura orokorrean kokatuz
Nobela, psikologia ikuspuntutik
Bukaerarekin luzatzen da, beste bukaera batzuekin alderatuz.
Izpirituaz zer den: bikain
Anima=gaixotasuna
Euskal Herriko analisia eta kritika garratza, latza, gupidagabea
* Interesgarria bilakatzen du nobela, irakurtzeko grina eta jai-mina ere sortarazten du, baina errealitatea bestelakoa da, esaten duen den ahala izanda ere, betegarri asko du, eta ez du interesgunerik sortarazten historiak berak ezik, betegarri lelo asko du
Besteen ametsak. John Irving. Narrazioak
Piggy Sneed salbatu nahian
Piggy txerri hazlea eta zabor biltzailea da: bere historia da kontakizuna
Zabor biltzailearen deskribapena eta kale giroa
Herri giroa, Iparramerikako lurralde batekoa
Idazle baten sorrera
Idazten den oro ez da egi osoa,
Fikzioa, egia?
Barne espazioa
Bi auzokidek intxaurrondoa dute jabetza bien erdian
Bata urologoa da: ospitaleko giroa eta zenbait gorabehera
Espazioari buruzko hausnarketa, auzokoen arazoa keta beraiekiko harremanak, giza portaerak, gonorrea-gonokozia dela-eta, neska baten mendekua, ...
Hainbat esaldi okerrak iruditzen zaizkit, zalantzazkoak behintzat
Hainbat esaldi ulerzailak, ez dit jatorriz diren horrela ala itzulpen arazoa den
Umore puntua esaldietan edo egoeretan
Perpausa motzak
Kasik Iowan
Gidariaren bidaia, Iowara asmoz, Missisipi ibai ertzeraino: herriz herri, istripu bat eta kito
Azken zatian jakinen dugu ezkondua dela eta alde egin duela.
Gidaria eta Volvoa dira protagonista, gidariak autoari hitz egiten dio
Bitxia egoera eta bi protagonisten erlazioa
Bidaiako herri, hiri eta lurraldearen deskribapena eta zertzeladak, nahiz eskematikoki
Atalka idazten du, egoera edo kontakizunaren zati ezberdinak banatuz, bideko tarteen arabera
Elkarrizketa asko, autoari zuzenduak, erraztu egiten du irakurketa
Erresuma nekatua
Ikastetxe baten barnetegiko arduradun bat da protagonista
Nesken apopilo-etxe baten jitea eta bertako giroa
Ikastetxeko giro lasaian katramilak sortuko dira zeloak eta maitemintzeak direla eta.
Perpausa luzeak eginez idazten du narrazioa hau
Ia ez dago elkarrizketarik
Perpausak jarraian datoz, egoera ezberdinak sailkatu gabe
Azken zatian, aldiz, elkarrizketak nagusitzen dira
Brennbarren arrandia
Lagun koadrila, bizitzako zertzeladak, eguneroko gaiez, kontatzen ari dira jatetxe batean
Tertulia bat, taberna batean
Gai ezberdinak azaletik aipatuta
Diskriminazio mota ezberdinak, arrazakeria, ...
Kontalari zuzena dago, baina kontalaria ez da pertsonaia zentrala, bat gehiago baizik
Zaila egin zait zentratzea, kontakizunean sartzea
Besteen ametsak
Urtero maitemintzen zen gizona da protagonista, emazteagandik banatua. Berak amets propiorik ez du, baina, lo egiten duen ohean aurrekoek bertan eginiko ametsak egiten ditu eta beraien bizipenak jaso.
Hainbat amets ezberdin, hainbat pertsona ezberdin, hainbat egoera ezberdin
Grillparzer pentsioa
Turismo Bulegoko behatzaile bat hotelik hotel dabil hauek ikertzen, familiak laguntzen dio
Grillparzer pentsioan, luzatzen da eta zentratzen kontakizuna. Vienan gertatzen da. Hainbat pertsonaia bitxi dago bertan. Esperientzia bitxiak
Elkarrizketek osatzen dute kontakizuna, tartean perpausa bakarreko bi zatitan datorren saila ezik
.......................
Ipuin edo narrazio edo kontakizun bereziak, ohikotik ezberdinak
Istorio xumeak dirudite, baina sakon sartzen da pertsonaiengan
Badirudi ez duela ezer esaten, baina pertsonaien barne izaerara sartzen zaitu
Kilikagarriak dira
Suspense puntua dute
Protagonista bakar nagusirik ez dago, nahiz ardatza edo haria batek daraman
Argazkiak bezalako deskribapenak dira, flashak bezala
Ametsak aipatzen ditu, darabiltza, azken kontakizunetan
Amaiera tristeak goibelak dituzte denek
Deskribapen laburrak, baina zorrotzak
Bilbo Samurai. Fernando Morillo
Hondamendi baten ostean kokatutako istorioa, aldi beranduago batean. Dena da hondatua, dena da kaosa, gosea, ezereza, hotzaldia, kulturak ez du lekurik, talde batzuen indarkeria nagusitzen da, bada oasiren bat ere, .... Eraldaketak gertatzen ari dira bai naturan bai gizakietan, pizti eraldatzen dira zenbait gizaki, ...
Bilbo borrokan trebatuta dagoen samurai tankerako bat da, anaia hil zioten lau zaldun erraldoi eta heriotza hura mendekatu nahi du, bide batez bere lagun baten semearen ardura hartuko du, hau piztia da, ... errari ibiliko dira biak, ...
Ez du sakontzen, oso azaletik doa kontakizuna, ez du pertsonaietan sakontzen, ...
Ez dit hausnarketarako bide askorik eman
Lau zatitan banatuta dago eta zati bakoitza atal motzetan, bakoitza bere izenburuarekin: irakurketa errazen du eta liburua potolotu.
Kontakizun sinplea da, edukiz, kontaeraz eta euskareraz.
Elkarrizketa eta narrazio motzak nahastuz, irakurketa errazten du
Esaldi motzetan idatzita, horrek ere irakurketa errazten du
Bakuna dirudi idazkerak baina landuta dago
Hiztegi erraza, hitz zail, bilatu, aukeratu edo sortutakorik gabe
Ez du hitz konposatu edo berririk sortzen
Esaldi peto ugari
Idazkera xumea, argia, ulerterraza
Dena da xumea, elkarrizketak inozo tankerakoak dira
Deskribapen poetiko kutsukoak noizbehinka: basoa, ...
Badaude bi atal non kontakizun paraleloa daraman, egoitzakoa eta basokoa, interesgunea edo suspense puntua sortaraziz, zer gertatuko basoan
Betegarri asko du, ezer berririk esaten ez den tarteak
Luzagarritik asko dute elkarrizketek
Aro berezi horrelako bat irudikatu izana du erakargarritasun deigarriena.
Consejos de guerra contra el clero vasco (1936-1944). Anxo Ferreiro Curràs
Gailego batek egin du ikerketa lanik zabalena, Ferroleko Ejertzitoaren artxibategian aurkitutako materialari esker.
Ezagutzen ez nituen datu pila
Ezagutzen ditugun gertaera, izen eta gorabeherak gogora ekartzea
Genekiena ziurtatzea
Gogoratze3n nau neu ere, bisitan etorri omen zitzaidan Miraclera Coucerekin. Gogoan dut bisita.
Sekulako altxorra
Egia esan. Peru Magdalena
Aita-semeen historia edo bidaia.
Pertsonaien aurkezpenaren ondoren, semeak aitak eginiko bidea bera egiten du, hark utzitako koaderno beltzekoak jarraituz
Aitzakia bat da bidaia, idazlea bere gogoetetan murgiltzeko
Egilearen beraren “barruko polifonia heterodoxoa azaleratu “ egiten duela dirudi
Autorearen utopiak dira hausnarketa asko edo gehienak, bere ariketa filosofikoa bizitzari eta gizarteari buruz.
Azkenean badirudi aurrez esaniko ia dena ezbaian edo dudan jartzen duela
146. orrialdean dago liburuaren zergatia
Puzzle bat da, kontakizun ezberdinez osaturiko kontakizuna
Gogoeta kilikagarriak, eten gabea ia orriz orri, egunerokoari, bizitzari, lotuak
Kontaezin gai ukitzen ditu gogoetetan: beldurra, denok daramagun edo osagarri zaigun bigarren nortasuna, maitasuna, artea, idaztea, denbora, mina, ehorzketa, barnea, aukeramena, egia, denbora, maitasuna egitean, israeldarrak, homosexualitatea, argia, turistak, patua, bidaiatzea, sinesmena, literatura, argazkia, ...
HOBETO filosofian luzatzen da azken zatian
Ezohiko nobela
Autoreak berak ematen du nobela edo idazteari buruzko iritzi propioa
Aitaren, pertsonaia guztien, barrenera sartzen da
Pertsonaien, idazlearen beraren, barnera bidaiatuz idazten du
Pertsonaion deskripzio interesgarria egiten du, hitz gutxitan gehienetan
Interesgunea sortarazten du
Giro berezi bat sortzen du
Poesia kutsua du
Oso hurreko idazkera, lagunarteko kontaera
Baina hein berean dotorea
Estilo edo idazkera propio berezia du, berea, azkarra, hurbila, bizia, arina, erraza, ...
Atal laburretan banatuz idazten du, irakurterraza bilakatuz liburua
Idazlea bera, bere aita, eta tarteka besteren bat ere bada kontatzaile, beste pertsona bat sartzen du, mako artean edo besterik gabe
Baliabide asko darabil: aurreko baten egunkaria, poemak, abestiak,
Hiztegi erraza du, hitz potolo, borobil eta hautatuetan sartu gabe
Zenbait hitz interesgarri ere sortzen ditu: “hemendu”, ...
Esaldi motzak ia denak, tarteka hitz bakarrak, baina esaldi osoa laburbildu edo iradokitzen duten hitz bakarrak.
Gaur egungo tentazioari jarraiki, modari edo, badu orrialde osoko perpausa luzeak ere
Ez da politokerietan galtzen
Baina zenbait zati idazlearen ariketa literarioa ere badirudi
Irakurterraza
Oso gogokoak ditu hitz-jokoak
Bukaerako ezustea ere ez zaio falta
Hau mundu arrano hau. J.B. Bilbao “Batxi”
Iñigo Aranbarri keta Koldo Izagirrek zuzenduriko edizioa
J.B. Bilbao Batxi, itsasgizonak Euzkadi aldizkarirako Kirikiñori bidalitako 1914 eta 1915ean bidaietako kronikak
Nolabait gaur egungo irakurlearentzat moldatutako lana
Irakurri behar da sarrera
Interesgarria da joan den gizaldik hasierako testigantzak gaurko errealitatearekin alderatzeko
Zenbait gai gaur egungo eztabaidako gaiak dirudite
Orduko eta gaurko jeltzaleak alderatzeko gai asko
Bitxikeria pila, orduko gizarte eta pentsaerari buruz
Kirikiñori buruzko aipamenak
Egilearen pentsaera kontserbadorea, jeltzale petoa
Bera ondo-bizia da
Grebari buruzko iritzi ezkorrak
Espainolei buruzko iritzi arrazistak
Europako gerra eta gerra giroa: Italia, Ingalaterra, Frantzia, ...
Topiko pila, gaur egun oraindik dirautenak asko
Bizkaierako esaldi eta gramatika forma pila
Homo faber. Max Frisch (Joxe Austin Arrieta)
Sakonean maitasun bitxi baten istorioa da
Bi pertsonen harremanen bilakaera
Pertsonen eta portaeren zertzeladak
Giza harreman ezberdinak, zuzenean edo zeharka azalduak
Gai ezberdinak jorratuz doa, zuzenean, teorizatuz: Halabeharra, bizipenak, betierekotasuna, juduak nazismoan, informazioa, mekanika, zibernetika, bidaiatzea, haurdunaldia etetea, ezkongabezia, bakartasuna, oraina-geroa, gizonezko-emakumezkoa, isilgordeak, teknika, Kuba, iparramerikarrak, adin ezberdinen arteko gatazka eta ulertzeko zailtasunak: gazteak, ...
Ipar Amerikarekiko arbuioa eta Kubarekiko miresmena deskribapen sutsu apartekin azpimarratzekoak dira
Matxista samarra agertzen da sarri
Giza portaerak, batez ere jarrera ezberdinak eta aitortzen ez direnak azaleratzen ditu; gizakiaren barnea kanporatzen du, isil gorde ohi dugun hori dena
Beste gai asko narrazioaren barnean doaz, ia konturatu ere egin gabe azaltzen dira, portaeretan, esanetan, ...
Ivy, neskalagunarekin harremanen kontaketa mikatza da, tristea
Bere emaztegai izaniko Hannarekiko harremanak
Pertsonaren baitan sartzen da, zertzelada xumeak azpimarratuz
Ukitu eta idei berezi pila, iritzi labur bat, gogoeta, irudi, deskribapen: goi-mendietako mendizaleek ezin gozatu ahal dute han goitikako arratseko ikuspegia jaitsi behar dutelako heriotza truk.
Nahiko soberakoa deritzot azken atalari, hainbat iritzi eta datu argigarri osagarri dakartza baina funtsezko istorioa, erakartzen duena kontatuta dago.
Geroa iragartzen du tarteka, ikusmina sortaraziz bezala, edo irakurlea prestatuz, edo jakin-mina sortaraziz
Deskribapenek eta idazkerak egiten dute istorioa erakargarri
Deskribapen gozagarriok egiten dute erakargarria irakurketa
Bidaien deskribapenak ugariak dira, baina bere horrekin, ia jabetu ere gabe, pertsonaiaren baitan sartzen du irakurlea
Deskribapen xumea dirudi, baina oso landua behar du izan
Suspense puntua uneoro
Idazkera mota ezberdinak nahasten ditu, tarte bikoitza utziz gehienetan
Lerro motzeko esaldi bakanduak etenik gabe: indarra ematen diote aurrekoei, laburbildu ere bat eta irakurketa erraztu, gainera, perpausa luze batek baino gehiago esaten dute sarri..
Perpausa luzeak, bizpahiru orrikoak, tarteka
Berezia da perpausen ebakera
Maisuki darabil aditz sintetikoa itzultzaileak
Ikerketa. Philippe Claudel
Ikertzaile bat herri batean agertzen da ikerketa lan bat burutzeko fabrika batean: han gertatuko zaizkion gorabehera bereziak kontatzen ditu
Gizartearen kritika, historia, kontaera eta modu berezian emana
Gizartearen irudi iluna, iritzi ezkorra, argazki latz beltz gordina
Muturreraino eramanez, gizartea deskribatzen du, gizarte zuzendua, morroitua, ezarritako arauen esklabo edo robota.
Gizakiari buruzko parabola bat bezalakoa da kontakizun osoa,
“Errealitatearen parodia” litzake liburua
Ia atal bakoitzean, batez ere azken zatian, gai berri ezberdin bat sartzen du, gogoeta interesgarriren bat.
Zer egiten dugu mundu honetan, ... gero zer dago, ... Deus ez
Beste norbaiten agindupean bizi gara, gehienetan beste hori ezezagun anonimoa da, ez dakigu aginduak nork hartu edo ematen dituen
Gizarteak erabat astindu, kolpatu eta zorabiatu egiten du gizakia
Gizakia izaki galdua, erabilia, norakorik gabea, helburu irrealekin bizi dena,
Gizakia preso eta oihuka bizi da
Gizakia, gizartea, mundua bera engainu bat da
Taldean bizi gara, gizatalde bat gara, taldekoiak, artaldekoak, ordenapean beti
Polizia, bere portaera, eragina, ...
Lasaigarriak hartzen ditugu, beti gidatuak, idatzien ezereza, zaharren funtzioa, tortura, tortura mota ezberdinen zerrenda luzea,gizakia gizakiarentzat otso, Zaborrak, zaborren zerrenda luzea, ..
Dirua, dirua aurreztea zertarako, ...
Egiten gaituenak definitzen gaitu, ez izenak
Funtzioengatik, karguen edo eginbeharren arabera, baloratzen ditugu pertsonak
Industria enpresa batek herriaren bizitza osoa, gizarte osoa, biltzen eta baldintzatzen du, hirigintza, biziera, ... gorputz bakar bat bezala osatzen du inguru guztiarekin
Norbanakoaren ezereza, ekonomia munduak harrapatuta
Dena irudiz, parabolaz emana dago, modu berezian
Atal laburretan banatuta, erraztu egiten du irakurketa
Erraz irakurtzen da
Areagotuz doa jakin mina lehen ataletik, suspense puntua ez du galtzen lehen zatian
Estiloz, kontaeraz eta giroz errepikakorra eta monotonoa bihurtzen da aurrera doan heinean, eta nolabait indarra galtzen du, nola bukatuko den kuriositatea gehitzen den arren
Idazkera berezia, ezohikoa: jatorriz ala itzulketaren eragina?
Esan beharrekoa azaltzeko modu berezia du sarri, ez dakit jatorrizkoa den ala itzultzailearen eragina
Umore ukitua du lan guztian, umore fina
Irudi asko esanahia azpimarratu edo argitzeko
Maiuskula da hitz askoren lehen hizkia, pertsona edo Lanbideena batez ere, nolabait pertsonai edo partehartzaileen eragina edo presentzia edo nortasuna azpimarratzeko: berria egin zait:
Esaldi luzeagotan esan ohi direnak hitz bakarrean laburtzen ahalegintzen da: orrikatu, ...
Euskara erraza bai lexikoan, bai egituretan: ez dakit ze neurritan den egilearen edo itzultzailearen itzultzeko edo kontatzeko modua
Erdaratik jasotzen ditu prestamuak, jada ohikoak diren hitzak gehien bat, baina saiatzen da euskarazko hitzak osatzen, berriak orain arteko erabilpenetan: aire-hargune, ...
Esaldi berezi arraro asko: errebolberraren ipurtaldea (culata), ...
Ispiluak, mundu ia ororen historia. Eduardo Galeano. Saiakera?
Gizartearen, gizakiaren, nazioen, herrien, ... historia tragikoa, tantoka emana
Aro, herri eta kultura oro eta ezberdinetako gertakizunak eta beraiei buruzko gogoetak
Antzinatetik hasi eta gaur arteraino
Mitologia, pertsonaia
Historia, kontaketa, gertakizun eta gogoeta bereziak denak, bitxiak asko
Adan eta Ebagandik hasita
Historiari errepaso berezia
Gogoetak eraginarazi ere egiten du irakurleari
Gai ezberdinak ezker ikuspuntutik emanak:
Kontakizun edo gogoeta laburrak
Parabola bezalakoak dira, bakoitzak du bere mezua
Gizaki eta herrien zapalkuntza, kapitalismoa, sozialismoa, marxismoa, eliza, ...
Emakumeak, pobreak, ...
Gezurrak, jarrera bikoitzak, kontraesanak, iruzurrak, gehiegikeriak, ...
Ideia ezagunak datu eta gertakizun ezagunez azpimarratuta
Liburu tragikoa da, gizartearen historia tragikoa.
Kritika zorrotza, kritika isila, ...
Logikoa eta zentzuduna bere gogoetetan, buru aske batenak, zintzoak, ...
Gai denak dira ezagunak, asko eta askotan aipatu eta erabilitakoak
Gertakizun asko ere ezagunak dira, zenbait ez hainbeste
Bilketa edo sailkatze bat litzake liburuaren ekarpen eta meritu nagusia
Zaila edo korapilatsua dira hainbat esaldi, dudan geratzen zait jatorrian ere hala den, itzulpenaren arazoa, zailtasunak eraginda, ...
Jatorrizkoa edukitzeko gogoa uzten dizu, alderatzeko itzulpena eta jatorrizkoa
Esaldi ezohiko asko dago, niretzat dudakoak forma aldetik
Hitz-joko eta jolas asko egiten ditu
Partitiboa modu ezberdin edo berrian darabil, edo ez ohikoan
Hitz berriak, bi hitzez osatuak, ... aberatsa da alde horretatik
Hitz gutxirekin asko iradokitzen du , ez dakit egilearen ala itzultzailearen ekarpena den
Narrazio guztiak (1979-1990). Joseba Sarrionandia. Narrazioak
HASIERAK lehen saila: narrazio triste eta ilunak: harritu egin naute
Narrazio oso motzak dira
Arraroak egiten zaizkit, gaiez eta idazkeraz, ez nituen horrelakoak espero geroagoko liburuak irakurri ondoren
Narrazio estrainioak, ezustean harrapatzen zaituzte
Poesia ukitua, ez dira ohiko narrazioak
Beste giro eta mundu bateko gaiak dira: agian orduko literaturari buruzko teorizazioen ondorioz
Ukitu berezia dute narraziook, ustekabeko ukitua
Idaztearen inguruan dabil narrazio gehienetan
Ez du ezertaz teorizatzen zuzenean, baina ideia hor dago
Tarteka ideia eta iritzi zehatzak botatzen ditu
“zehar-esanetan” esaten du dionena gehienetan
Narrazio historikoak dira batzuk, oinarrian behintzat: Matalas
Esaldi eta ideia bikain asko eta asko
Gai bat hartu, dokumentatu, edo ezaguna den gai baten inguruan istprio bat muntatu: lemming
Pertsonaia da erdigunea; hurrengo, gaia
Errealistak dira, baina aldi berean maila goragoko batean jartzen zaituzte
Intsinuatu bezala egiten du gaia, itxuraz ez du borobiltzen, baina borobil gelditzen da
Zer esan nahi du?: ez dakizu baina konbentzitu egiten zaitu
Bitxikeria berezirik gabe, baina dotore, apartekotasunez idatzita
Irudi asko darabil, poesia giroa manez
Konparazio asko,
Deskribapenak, zehaztasunak emanez leku eta pertsonei buruz
Deskribapen motzak baina zehatzak eta koloretsuak
Adjektibo esanahi zehatzekoak darabiltza usu
Erritmo aparta dute zenbait esaldi eta paragrafok
Hitz-jokoak ere badirudite zenbait esaldik, sentimendu eta ideien jokoak ere
Etengabe darabil sintetikoa, oso egoki
“Itzalarekin solasa”: idaztearen zergatia
“Atabala eta euria”, ze tristea
“Hondartzan zure pausoak”, zirraragarria edukiz eta kontaeraz
Arthur erregearen deskribapenak
“Disiecti membra poetae”, gehiago da hainbat gai ukitzen dituen saiakera bikain bat
Iparraldeko euskararen giroa, bertako kontakizunetan
Aldi eta aro ezberdinak nahastuz edo kiribilduz osatzen dituen narrazioak
No lloreis, lo que teneis que hacer es no olvidarnos-Saturraran. Maria GonzalezGorosarri-Eduardo Barinaga. Saiakera historikoa
Saturrarango emakumeen kartzelaren inguruan
Emakumeen aurkako mota ezberdineko errepresioei begirada orokor bat ematen dio
Emakumeen egoera eta eskubideei errepaso bat
Errepublika garaia, faxista gobernu ezberdinak: Alemania, Italia, Frankismo garaia, ...
Gerra garaiko eta gerra osteko jazarpena emakumeen kontra
Emakumeen kontzentrazio eremuak eta kartzelak
Emakumeak kartzela ezberdinetan, Espainian ez ezik, beste hainbat herrialdeetan
Emakumeak gerra ostean
Emakume ahaztuak, ....
Argazkiak
4 testigantza zuzenak
Filmari buruzko zenbait ohar eta zertzeladak
Oso interesgarria ikuspegi orokor bat edukitzeko
Interesgarria gaiaz jarraitzeko abiapuntu bezala
Bibliografia ugaria gaiaz jarraitu nahi duenarentzat
Irakurketa zirraragarria da
Paperezko hegazkinak. Lutxo Egia
Londresen bizi den gazte euskaldun batek eguneroko gorabeherak kontatzen ditu batez ere Euskal Herriari begira, gerra zibileko euskal errefuxiatu bat ere bertan da
Ez da hasera eta bukaera bat duen kontakizun bat
Espainiako gerra zibilaren inguruan dabil
Durango, Gernika, Bilbo, bonbardaketak, burdinazko hesia edo gerrikoa, ...
Euskal gatazkako hainbat datu eta gertakizun, politikoak, errepresioa, eta hainbat
Mila zertzelada ukitzen ditu, egunkariak, telebista,
Gauza historiko gehienak ezagunak dira gerrako gehienak, ez du ezer berririk, ekarpenik, adinekoontzat, gazteentzat agian bai, baina gaiaz ez dakienarentzat albainduta soilik geratzen dira, gandupean bezala
Argazki bat bezalakoa egiten du, edo pultsu hartze bat lehengo eta oraingo euskal gizarteari
Kritikotasun kutsua du, kritika fina, zeharkakoa, transbertsala, ..
Baina ez du bere iritzi zuzenik ematen, ikusten zaion arren bere pentsaera edo jarrera
ETA garaiko giroa, zenbait ekintza eta gertaera tarteka-marteka sartuaz
Gerra zibileko zertzelada ugari
Kazetariak eta egunkariak gerra zibilean eta gerrari buruz, batez ere atzerrikoak
Gerra garaiko iheslariak eta gaur egungo gazte emigranteak Londresen
Londresetik kontatzen du gerra zibileko hainbat gertakizun, ...
Londres deskribatzen du
Londresko atzerritarren giroa, errefuxiatuak Londresen, ...
Iritzi eta gogoeta kilikagarri eta pentsarazleak dakartza
Heriotza, bizitza
Ez ditu ideiak borobiltzen edo osoki garatzen, iradoki egiten ditu, gogoetei abiapuntua eman irakurleak osatu ditzan
Puzzle bat bezala da, txataltxoak ematen doa, irakurleak jarri beharko ditu bere tokian eta koadro osoa eraiki
Gogoeta kilikagarriak egiten ditu dionez eta dioeneraz
Ez da ohiko nobela edo narrazioa bat
Kontaera du berezia, bitxia, ezberdina, ezohikoa, hori litzake liburuaren ekaprpen nagusia
Idazkerak eta kontaerak erakartzen zaitu, istorioak eta kontakizunak baino
Erreferentzia eta une eta aro ezberdinak nahastuz doa kontakizuna
Logika gabe bezala nahastuz doa egoerak, gertakizunak, tempusak, ...
Pintoreak pintzeladak ematen dituen antzera idazten du, azkenean irakurleak osatu behar du koadro osoa
Ez da beti erraza irakurleak pertsonaiak eta uneak kokatze lan hau
Komaz berezi gabe botatzen ditu zenbait esaldi eta hitz edo izen esanahi antzerako eta elkarren osagaiak: sarri egiten du hau
Sinonimoak edo esanahi antzerakoak, esanahi hurbilekoak jartzen ditu jarraian esaldi berean: sarri egiten du hau
Esaldia bera ere irakurleak berak osatu beharko du, elipsi bat bezalakoa delako
Ingeles ukitua, esaldi osoak edo hitzak tartekatuz, beti logika baten barruan, Londreseko giroa emanez
Dotore idazten du
Esaldi motzez idazten du
Bizitasuna du kontaketak edo deskribapenak, idazkeragatik batez ere
Erraz irakurtzen da
Bizkaiera sartzen du zenbait elkarrizketetan
Urtebetetze festa. Castillo Suarez. Poema-liburua
Esaldiei lotura bila hasi naiz, baina ezinezkoa egin zait
Ez da erraza esaldi, pasarte edo perpausa zenbaiten zergatia asmatzea
Ez ibili esanahi eta esaldien lotura bila
Lekua bilatzen ez diozun zatia dirudi lerro bakoitza
Baina esaldi bakoitza mailukada bat bezala da, edo eztenkada zorrotz bat
Barnetik astintzen du zenbait poemak
Tiro bat bezala dira hainbat esaldi, barnean lehertzen zaizu dakarren bala
Gogoetarako ataka zabaltzen du
Gozagarria
Bizpahiru aldiz irakurri, eta barne sentimenduei azaleratzen utzi
Eragin egiten dute
Sentipenak harrotu eta hausnarketa eragiten dute
Bakoitzak osatu behar du bere barnean puzzlea
Gustagarriak dira, tarteka zirraragarriak
Patxadan, denbora emanaz, eta girotuz irakurri behar dira
Utopia, maitasuna, bakardadea, harremanak, ...
Gozagarria da bizitzaz gogoeta,
Bikiniaren markak, Nire logelaren sabaia, Leku gehiegi, ... azpimarratu ditut, hainbat gehiago ere
Gizaki askoren kezkak, (nire asko), ingurukoenak, arazo ezberdinak, ... berak azaltzen ditu modu bikainean, irtenbidea emanez barruan daramanari
Eztenkada bat da poema asko, dianan jotzen du, barnea astinduz
Irudi askok talka egiten du irakurlearen logikarekin, agian horregatik pentsarazten dute
Txunditu egiten nau hain irudi pilo ezberdinak bururatzeko ahalmenak
Zazpi ebidentzia birjaiotzarako. Xabier Amuriza. Saiakera
Xabier beraren “Euskara batuaren bigarren jaiotza” saiakeraren jarraipena edo osagarria
Sail bakoitzean: ideiak, proposamenak lehenengo eta ondoren adibide zerrenda luzea, eta bukatzeko irakurgaiak.
Liburu eztabaidatua izan behar luke, seinale txarra hala ez bada
Planteamendu berriak eta ausartak egiten ditu aurreko liburukoen harira
Funtsean saiakera hartako puntuak argitu edo osatzen ditu
Kontutan hartzekoak, hizkuntza eguneratu eta lehiakorra egiteko beharrezkoak
Euskararen soroa goldatzen du ildo berriak lerratuz
Zehatz horrela ez, baina bide berri horiek berritu eta egokitzen lagunduko dute
Idazleei pentsarazteko ideiak dira
Denbora beharko dute ideiok fruitua ematen hasteko
Zenbait proposamen oso zailak izanen dira: objektu plurala aditzetik kanpora, esaterako
Datiboa, ezan-ein, ... nahiko arlo berriak dira, nahiko ezezagunak
Trinkoarena aberatsa da, batez ere dakartzan forma pilarengatik
Ariketa intelektualak egiteko ere baliagarria da
Garunei eragiteko irakurketa apartak, ez irakurgaiagatik soilik, baita azalpen teorikoengatik ere.
Irakurgaietan hainbat ideia eta hausnarketa aurkitu daitezke, nahiz hausnarketol bere beste liburuetan aurkitu daitezken
Ez da liburu erraza, baina merezi du
Liburuak 10.
Zenbait libururi buruzko iruzkinak
Liburuak 10.
14. Jean Echenoz
Abisalia. Asier Serrano
Adiskide bat nuen. Joxean Arregi
Agurra eta ohorea. Jokin Urain
Aiako. Edu Zabala
Alkasoroko benta. Mikel Taberna
Anarkia hutsa. Woody Allen
Apirila. Iñigo Aranbarri
Borroka Kluba. Chuck Palahniuk
Damutzen ez direnak. Itxaso Araque Barriuso
Don ibaiko ipuinak. Mikhail Sholokhov
Enarak herrira itzuliko dira. Ibon Muñoa
Erraiak. Danele Sarriugarte
Etxekalte. Harkaitz Zubiri
Gauaren sakonean. Haruki Murakami
Gauzen ordena naturala. Antonio Lobo Antunes
Gerra txikia- Lander Garro
Gizon bat lotan. Georges Perec
Hamar. Andrej Longo
Hori da umorea, maisu. Mao Yan
Intemperies (babes bila). Lourdes Oñederra
1812 isilpeko mezua. Benjamin Aurrekoetxea
Jesusen haurtzaroa. J.M. Coetzee
Meaulnes handia. Alain Fournier
Mussche. Kirmen Uribe
4x4 operazioa. Xabier Amuriza
Parisen bizi naiz. Koldo Izagirre. Poema-liburua
Rasputin eta San Petesburgoko gauak. Joxemari Iturralde
Sirena-hotsak. Xabier Etxaniz Rojo
Sukkawan irla. David Vann
Txartel bat (des)herrira. Garazi Goia
Villa triste. Patrick Modiano
Zaindari Ikusezina. Dolores Redondo
14. Jean Echenoz
Lehen munduko gerra, 14koa, 5 urte iraun zuena.
Haserako giroa: gerra laburra izanen zen ustea-euforia, soldaduen mobilizazioa, frontera bidea, fronteko lehen egunak, hornidura, martxak, trenez eta oinez leku aldaketak eta uneko baldintzak, adiskidetasuna,lubakiak:egoera-giroa-baldintzak-gosea-gaixotasunak:intsektua, zorriak, arratoiak, -hornikuntza, …, lubaki gerra, artilleria, bonbak, obusak, baioneta, lehen borrokak: soldaduen bizipen eta sentimenduak, bonbardaketak, erasoak, gasa, gerra-hegazkinen hastapenak, gerra luzatzen da, frentea egonkortzen da, soldaduen bukaera: presoak, hildakoak-zaurituak-desertoreak-fusilatzeak, gerra bukatu ondorengo soldatu elbarrituen egoera, arazo psikologikoak, herriko giroa, gerra garaiko azpijokoa, hornitzaileen eta politikoan iruzurrak, … .
Zirraragarriak dira zenbait deskribapen: lubakietakoa, …. Eta hainbat gai
Neska bat ere tartean da, haurra izanen du frontean hilko den protagonista baten bikotea litekeena: osagilea, abortuaren aipamen isila,
Giro eta pentsaera liberala da erakusten duena
Ukitu kritikoa gerrari buruz, baina ez aurkako esaldi gotor zehatzik, osotasunean da angerraren aurkakoa, sortarazten duen giroan.
Istorioak ez du korapilo handirik, beren inguruan doa xehetasunak txirikordatzen
10 atal motz, narrazio motza bakoitza, bakoitzean gai bat edo pertsonai baten inguruan
Umore puntua, ukitu bat besterik ez, estalia bezala, kritika mingotsa daramana
Paisaiak eta pertsonaien ingurua deskribatzen du, sintetikoki eta dotore, baina betegarri edo luzamendu itxura du, nahiz kokatzen duen istorioa bere inguru naturalean
Idazkera zail samarra du, gauzak esateko modu bitxiagatik batez ere, zeharka bezala esaten ditu, intsinuatuz bezala,
Esaldi edo paragrafo luzeak egiten ditu, nahiko korapilatsuak, baina ez orrialde oso edo erdiko tamainakoak,
Sintesian bezala idazten du, nahiz deskribapenetan luzatzen den, koma arteko esaldi laburretan zehaztasun eta osagaiak sartuz
Ia ez du hitz berri edo ezezagunik
Bada gauzak esateko modu berezia, ez dakit itzultzailearen eragina den ala jatorrizko testuak hala behartuta
Ez dago elkarrizketa sail berezitu edo sailkaturik
Elkarrizketa paragrafo bakoitzaren barnean sartzen ditu, inola ezaugarri edo ikurrik gabe, naturaltasun eta erraztasun osoz irakurtzen dira.
Itzultzailea ahalegintzen da erdal hitzik ez erabiltzen eta euskal hitzekin moldatzen, baina ez da garbizalea, logika dute hitzon erabilera
Hiztegi aberatsa du, gerra gaietako izendegian batez ere, agian jarrera eztabaidagarria, euskarazko hitzekin konposatzen ditu normalean gazteleraz edo erdaraz ezagutzen ditugun hitzak
Izenak aditz bihurtzen ditu, oso sarri, joera bat du, esaldia laburtuz, berenez edo jatorrizko testuak eskatuta
Zenbait hitzen esanahi zehatza asmatu egin behar du, orokorregia dirudielako
Nahiz jatorrizko testua ez ezagutu, itzulpen bikainaren sentipena uzten du.
Laburra da, baina eduko sakonekoa
Abisalia. Asier Serrano
Abisalia hiriaren inguruan dabil, alegiazko hiria, baina erreala, Eibar izan daiteke
Narrazio motz pilo batez osaturiko puzzlea, bakoitza bera dirudite sarri baina azkenerako nolabaiteko lotura dute, edukiaz harago kontakizunean ere
Bizitzari eta gizarteari lotutako gaien inguruan dabil , nahiz sarri ez dakizun zein den gaia mezua edo zertaz ari den
Gai ezberdinei buruz aritzeko edo hausnartzeko bide ezberdin bat da; ez dira lerro neurtuak, ez da prosa soila, bai da poesia ipuin edo narrazio formazkoak
Mosaiko erraldoia, hobe ez hazi lauki bakoitzari bere tokia bilatzen, osotasun sentipenarekin geratu eta kito
Tarteka kontakizun garratzak, bizitza bezala
Irudi eta alegoriak korapilatuz datoz kontakizunoz: poesi liburu ezberdin bat da
Ideia nahasien jolas bat dirudi tarteka, baina harago doa, hitz eta ideien irabiatze bat, eduki eta mezu batzuk zabaltzeko
Oso gaurkoa da, gaiez, irudiz eta konparaketetan
Alegia bat da liburu osoa eta tal bakoitza
Kritika puntua beti
Egoera absurdoak, sentipen eta burutapen kontrajarriak, kontraesanezko egoerak, erreakzio ilogikoak, …
Azpi-esanahiak, baina gehienetan irakurlek asmatu edo irudikatyu behar ditu
Irakurleak hobe du esanahiak, edo azpi mezuak asmatzen ez hasi, irakurketaz gozatu eta kito
Poesia liburua narrazio kutsuz egitaratua
Atal edo kontakizun bakoitza da poema antzerako idazki bat, sinbolikoak, irakurleak eman diezaioke uste duen edukia edo esanahia
Esaldi borobilak egiten ditu, egituraz baino parabolazko esaldiak lotuaz
Irudimena dantzan: atal eta ataltxo bakoitza da istorio ezberdin bat, eta bakoitzaren baitan osagai ezberdinak etengabe datoz, del edukia, direla irudiak, adjektiboak berezi ezohikoak sarri, …
Jolas literario baten kutsua hartzen zaio
Egilearen entretenimendu jostagarri atsegin bat dirudi
Umore puntua beti
Ez du jasotzeko edo hausnarketarako esaldi borobil askorik, atal bakoitza bere osotasunean da gogoetarako abiapuntua hainbat esaldi eta egitura zehatzez lagunduta
Oso zehatza da zenbait deskribapenetan, adjektiboak erabiliaz.
Ez da galtzen hitz sinonimo edo ezezagunetan
Zenbait esaldi errepikatu egiten ditu hainbat kontakizunetan,, esanahia azpimarratu edo kadentzia emanez.
Egiten ditu hitz jokoak tarteka
Gozamena izan da irakurketa, azkenerago eta pozgarriagoa
Adiskide bat nuen. Joxean Arregi
Garibaldiren azken hegaldiarekin hasten da, ordezkoa da, alaba bat ere badu, Veneziara eginen du bisita kontalariak benetako Garibaldiren alabarekin aita ikusteko, eta bitartean mila istorio kontakizun nagusiari lotuta baino, aitzakia horretaz baliatuz albo kontakizun bezala
Garibaldi talde armatuan ibilitakoa da, ez du ETA. Zuzenean aipatzen.
Istorioak ez du interes handirik, suspense puntua duen arren, beste gogoetarako aitzakia besterik ez da, kontaera da deigarria eta ukitzen dituen gai eta gaitxoak, eta tartekatutako izpiak
Bada istorio paralelo bat, gaizki ulertze batengatik ezagutzen duen neskarena, Sagueseko neska, beste zenbait ere bai, idazteko aitzakia hutsa direnak, eta tarteka erreferentziak azalduko direnak, helduleku bezala idazlearentzat idazten jarraitzeko
Egoera eta elkarrizketa kitzikagarriak dira, albokook, banaka hartu beharrekoak, istorio nagusiarekin loturarik gabe
Pertsonaien barne zirrikituetan sartzen da
Historiaren atzetik doana aspertu eginen da
Mila egoera eta gai ezberdin: hiletak, hilketak, iraultza, jardun edo bide armatua, sexua, muga, jatetxeak, besteen ezagupena, gorrotoa, polizia lana, hizkerak, lotsa, erakundeak eta beraien jokamoldeak, etakideak, klandestinitatea, lotsatia (kapitulu osoa du), Venezia, margolan faltsuak, artea, sexua: emakume batek kontatuta, literatura zer da?, ...
Euskal herriaren iraupen borrokak leku zabala du azken zatian iritzi argigarri asko botatzen ditu, borrokan hildakoak eta borrokak hildakoak, albo-kalteak, borrokaren zilegitasuna, utopia,
Azaletik ukitu besterik ez ditu egiten ia gai denok, zenbait gai delikatu edo labain kanpotik begiratuta bezala aztertzen ditu, gaitzetsi gabe baina kritika kutsuarekin, zuzenean jo gabe, ...
Egoera ezberdinak kontatuz korapilatzen da, kontakizuna luzatuz, bere ideiok harilkatzeko, ...
Ametsak eta irudipenak sartzen ditu bere gogoetak egiteko
Bitxikeriak botatzen ditu tarteka kontakizunean zehar, aurkikuntza bezalakoak dira irakurlearentzat
Ondo antolatutako fitxategi oparoa behar du eduki, badirudi erregistro bat ireki eta edukia
iraultzen duela,
Albo-istorioek ez dute indarrik kontakizun bezala, gai bezala soilik, literarioki ere ahulagoa dira
Hasierako distira galdu egiten du, tarteka berreskuratzen, berriz galtzeko, irakurlearen gozamena ere jauzika doa
Istorioari buruz luzapen hutsalak dira zenbait kapitulu, gai ezberdinak ukitzeko aitzakia dira, badirudi gozatu egiten duela idazten literarioki ere, ametsok digresiook ez dute askorik gehitzen kontakizunari, galdu bezala egiten da historia albo kontakizunotan
Badirudi historiatxo pila asmatzen dituela idazte-gozamenerako, idaztea inporta zaio, edo gaiok azaleratzea .
Atzera-jauziak eta elkarrizketak ugariak dira
Filosofatzeko darabiltza elkarrizketak
Deskribapen zehatzak, pertsonaren barnera jauzia eginez, egoerarenak, inguruarenak, ...
Ez darabil esaldi kiribildu edo bost duroko hitzik, baina zein dotore idazten duen
Gozamena da nola eta zein dotore kiribiltzen den jardunean, kontakizuna loratuz, ekintza edo pertsonaian barneratuz, hainbat perla utziz, ...
Poesia kutsua ere badu bere idazkerak tarteka, deskribapenetan
Umore puntua du, umore fina, etengabea da umore ukitua: hildakoei buruz: hildakoa zerraldoan ukabilkadak jotzen, ...
Tarteka egiten ditu perpausa luzeak, Joyce eta Proust ere aipatzen dituenez, ...
Adjektibo parea ezartzen die sarri hitzei, esanahia zehaztu edo osatzeko
Esaldiak eurak ere errepikatzen ditu, nahiz hitz eta aditz ezberdinekin, baina gauza bera esanez, azpimarratzeko edo idaztearen plazerez
Irudi ugari: budistak otoitzaren gurpilari biraka, txilenarena, ...
Zitaz, konparazioz eta irudiz beteta
Autore ezberdin zitatzen doa, esnob samarra iruditzen zait
Azkenerako errepikagarri samarra gertatzen da, estilo antzerakoa, ideien zurrunbilo antzerakoa, istorioa eten gabe eteten da, ...
Agurra eta ohorea. Jokin Urain
Ez naiz liburu sarreren irakurri zale, baina liburuaren aurkezpenean Jokini entzundakoak zirikatu nau sarrera irakurtzera. Oso balekoa deritzot, datorrenaren laburpen edo hausnarketarako ardatz: hilobiak, memoria, agurra, politikoen jarreren zergatia, hiletak, eskubideak, ...
Hil eta eraildako etakideen heriotza eta hileten inguruko familiartekoan testigantzak
Kronika liburu antzerakoa espero nuen, baina saiakera bat ere bada
Hil eta eraildakoen familiakoen testigantza zuzenak, idatziak, dira
Ahaztuak ditugun borrokalariak dira asko, bere bizitza herriagatik eman zutenak denak
Atzerrian, sasian, deportatuak, ... izan direnei buruz ere ari dira kontakizunak
Hildakoei, atxilotuei, ... zor zaien EGIA
Familiarteko bakoitzak nola bizi duen bakardadea, solidaritatea, errepresioa, irainak, ... sentipen eta bizipenak partekatu beharra, ...
Presoen sentipen eta bizipenak bere kide bat hiltzean, batez ere modulu bereko kideena
Ekarpen asko, gogoeta anitz, ... memoriarako ezinbestekoak.
Datu berri, ezezagun interesgarri pila, heriotza eta hiletei buruz
Memoriarako ekarpenaz harago, heriotzari buruzko datu eta gogoeta pilaketa oparoa egien da
Hildakoen familiartekoengan eragina, gutxieneko eskubideen ukazioa, oroitzapenen euskarriak, boterearen zinismoa, ...
Hildakoei eta hiletei buruzko guzti horrek oraindik ankerragoa egiten du hiletetako poliziaren errepresioa
Hilen kulturari buruzko gogoetak, Urainek berak, hil eta eraildakoen familiartekoek eginak, eta autore ezberdinen ekarpenak, ...
Lurperatu anonimoei buruzko tratu labur bat ere bada
Hainbat hausnarketa interesgarri egiten ditu testigantzen inguruan, irakurleari berari ere sortzen zaizkionak, baina gogoetarako hari muturra eskaintzen dutenak dira beste hainbat.
Tesi, ikerketa edo estudio sakona egin ahal izateko material ugari oparoa dago
Politikoen hizkera agerian geratzen da, interpretazio ezberdinerako zentzu anitzekoa, gezurra diren egiak, ...
Homo Sapiens-Homo Sepeliens: gogoeta eta errealitatea:hautsak barreiatzea ere ehorzketa bat da
Ehorzketa mota ezberdinak, ehorztearen kultura: gaiaren osagai baliagarri eta interesgarria
Oso gogoko egin zait Greziara jauzia, borobildu egiten du hemengoaren kontakizuna
Gaiaz beraz sentibera denari eginen zaio interesgarria liburua, baita heriotza eta inguratzen duen zertzeladaz jakin-mina dunarentzat ere, antropologia aldetik.
Euskal arazoaz interes minimo bat duenak irakurriko du.
Agian errepikagarriak dira hainbat gertakizun eta kontakizun: ehorzten ez uztea, errepresioa hiletetan, ... baina bakoitzak du interesgune kilikagarri eta zirraragarri bat, batzuk gehiago, denak zirraragarriak, eta errepresio horien errepikatzeak larritasuna eransten dio
Historia ezagunak zaizkigu hainbat, Lasa eta Zabalarena kasu, tarteka-marteka gogoratzen direnak zenbait urtebetetze eta medioetan, agian zenbait kasuk ez du erakargarritasun berezirik, ezagunak direlako, errepikagarriak ere badira zenbait gai edo kontakizun, antzerakoak, alegia. Kontalaria gertaerak hain biziki jasan zituenak kontatzeak ematen dio indarra eta erakargarritasuna.
Nolanahi memorian gertakizunok kokatzeko izugarri balio dute
Hiletak eta ehorzteak erasoz, senide eta lagunak, herria bera ere, mindu eta iraindu nahi ditu botereak
Hileta eta hilobien funtzioa eta esanahia
Salaketa zuzenak daude, testigantza egiten dutenen aldetik, zein egilearen aldetik
Izugarrizko balorea du heriotzak, beraien zehaztasunak eta testigantzak jasotzeak
Zehaztasun asko eta asko: familia nola enteratu zen, txakurren portaerak, oztopoak, ...
Alderdi politiko ezberdinen jarrerak, urteetan zehar hileten inguruan
Polizia ezberdinen, Ertzaintza ere, jarrera bortitzak geratzen dira aberian, agian zenbaitek ahaztuta dituenak aspaldikoak direlako: memoria gaurkotzen dute.
Gogarazi didate Gabirondoren ehortzea: okupazioa okupazio, jendetza bildu ginela, Aitxola aldetik sartu ahal izan genuenekoa, Isidroren “zin dagit” hura, ... hilobi aurrean,
Hausnarketarako hari-muturrak luzatzen ditu
Memoriaren osagai nahitaezkoa, ahalik-eta memoria osoena gera dadin; gaurkorako ere beharrezkoa, gertaera jakinak arren, lausotuta ditugulako.
KIRRULI: Atal osoa da zirraragarria, indarra du. Kontatzen den kartzelaren bilakaera edo historia, dokumentu bat ere bada.. Utopia da gaur egun, Kirruliri eta beste orduko zenbaiti kartzelan egin zitzaien agurra. Kanpoko hileta eta hobiratze errepresioak, ostera, antzekoa dirau.
ETXERA BEHAR. Ezin egokiago datoz bertsoak
Tartekatuta daude ETAko ekintzaileen hilketak, kartzelakoak, iheslarienak, deportatuenak, ... aldaketa horiek erraztu egiten du irakurketa, nolabait bizitasuna edo hurrengoa zer jakin-mina sortaraziz, jarduera bera etenez.
HILETAK ANTZINAKO GERRAN: zirraragarria. Soberan dago azken paragrafoa, irakurleak atera du jadanik ondorio edo juzku hori.
EZ GARA ALFERRIK PASAKO. Aparta, nahiz uste dudan une laburrerako arnasa zaigula sentipen hori.
TXIKI ETA OTAEGI: ezaguna arren, zirraragarria, zenbait zehaztasun ez hain ezagunak.
EGOITZ GURRUTXAGA: Xehetasunak dira azpimarratzekoak, idatzita geratzen dira, ahanzturak hartu ez ditzan
IÑAKI OJEDA: testigantza ikaragarria da, astindu egiten zaitu
OIHANE ERRAZKIN: gai sakona eta bizia mahaigaineratzen du amak: nork kendu behar ditu oroitarriak , amore ematea da kentzea, ... hutsunea.
JOSE MANUEL BUSTINZA: beste gai bat: elizkizunak bai, ez, hildakoak ezetza erakutsi duenean, .....
BIXENTE PERURENA: landuegia sentitu dut, politikoa oso, osatuegia. Kontrastea egiten du besteenarekin. Tratatu bat bezala da, ez luzeragatik, edukiagatik baizik. Agian Argi bera, kartzelako hausnarketa eta eztabaiden ondoren, oso jantzia dagoelako, beste maila teoriko batean dagoelako. Izugarri aberatsa da, zirraragarria tarteka, baina beste gehienekin alderatuz ez da hain hurbil sentitzen.
CAMPILLO: garaiko giroa eta gazte haien idealismoa eta entrega. Biktimen familiak ez dituzte zapaldu ez umiliatu. Bakoitzak du ezberdintasun propioa, bakoitza besteentzako aberasgarria eta osagarria
MATALAS: lapurpen oso egokia bukatzeko
Egoki trabatutako kontakizunak
Kasu bakoitza bera denez, bakoitzak sortarazten du jakin-min berri ezberdina monotonia hautsiz, bizitasuna emanez
Egilearen komentarioak eta testigantzak korapilatzeak osagai bakoitza indartzen du , aldi berean irakurketa errazten.
Idazkera landua da Jokinena, baina dotoreziakerietan korapilatu gabe.
Literatura aldetik ez du ekarpen berezirik, kontakizun gehiena ez da, nolanahi, berea, hildakoen senideena baizik, berak testigantzen bilduma ahalbideratu du, iruzkin batzuk gehituz.
Ez da literatura lan bat, literaturagatik soilik irakurriko dena
Duintasuna du idazkerak, estilo zuzena, hitzak eta esaldiak egoki aukeratuak
Ez nuke esango maisulan bat denik, baina bai maisuki idatzita dagoela.
Tarteka bada esaldi dotore, kilikagarririk literarioki ere: “lurpe ezjakinetara eta oroitzapenik ezera”, “hildakoei buruzko isiltasuna”, ...
Bada irudi argigarririk ere: “huntza baino bareago eta itogarriago”
Robert Laxalte testua ederra eta barneragarria da
Badakit gaia edo helburua ez zela hori baina faltan bota dut hildako bakoitzari buruzko datu biografiko gutxieneko sintetiko bat ez jartzea. Herren bezala geratu zait, bakoitzari buruz zerbait jakiteko gogoa.
Bukaera edo hasieran atal edo kapitulu bakoitzaren aurkibidea botatzen dut faltan
Aiako. Edu Zabala
Fantasiaz oraturiko fantasia
Gaia ezagutzen ez duen batentzat izan daiteke interesa sortarazteko irakurketa
Sarrera epikoa, liburuaren giroa markatzen duena
Harri, Brontze, Burdin Aroak,
Aiako eta Amalur aurrez aurre, koba eta basoa
Euskal jeinu eta mitoen zerrenda
Antzinako herri euskaldun edo aurrekoen bizimodua: erritoak, ehorzketak: cromlech- trikuharriak, armak, herri-hirien egitura, boterea, politikaren hastapenak: nork nola lortuta, buruzagiak, kobetako marrazkiak eta bere esanahia, ehiza, hirigintza, ejertzitoa, bi kultura ezberdin: euskaldunak eta zeltak, bien elkarrezina, emakume eta gizonezkoen rol ezberdinak ia gaurkoak, ...
Herriaren zatiketa: mendian gelditzen direnak, lautadara jaisten direnak, zeltak,
Gaur egungo egoera islatzen du, gaurkoen ikuspuntutik idatzita dago: indarra, azpilana, interes pertsonalak, botere gosea, klanak eta familia, indarra, armen eragina, bahiketak, herritarren zatiketa eta interes ezberdinak,
Gaur egungo gizarte sistemaren hastapenak?: gaur egungo produkzio mota antzerakoa: bakoitzak beretzat egiten du, soberakinak saltzen ditu, ......
Badirudi gai kilikagarriak direla, baina gaiok intsinuatu soilik egiten ditu, aipatu, ezerezean gelditzen dira, biluzik bezala, ze oinarri duten ez dakizula,
Irakurleak ez daki ze oinarri zientifiko duten osagaiok: zer den asmatua, zer erreala, ...
Dotore idatzi nahi du, eta lortzen du
Irakurterraza da, baina aldi berean astun samarra egiten da, batez ere deskribapenek ez dutelako erakargarritasunik
Naturaltasuna falta zaio, agian epikotasun horrengatik
Elkarrizketa sinpleegiak dira, ez dute indarrik
Lexikoak ez du aberastasunik, edo ekarpenik
Nik nahiago dut saiakera edo zientzi liburu bat irakurri gaiari buruz
Agian horregatik oso gainetik, ia jauzika, istorioa jarraituz, irakurri dut, literatura alderdiari ahalegin handirik harri gabe, ez bainau erakarri
Alkasoroko benta. Mikel Taberna
Bera inguruko iragan hurbileko bizimodua kontatzen du
Gazteak bizitzara esnatzen eta egokitzen da kontakizunaren ardatza,
Lehen zatian herriko bizimodu arrunta, bigarren erdian gai sozial eta politikoak gehitzen dizkio
Herria deskribatzen du, bizimoldea, ohiturak, neskak, jolasak, gay-ak,
Kontrabandistak, Guardia Zibilak, arrantza ibaian, pelukeroa, lehen jaunartzea, jauntxoen gehiegikeriak: harrobia-etxerik gabe utzi, atxiloketak, pasaportea, institutua, gazteen denbora-pasak, Unibertsitatea, klandestinitatea, hilketak, hiletak, kale borrokak, manifak, ikurrina, …
Istorio gozagarriak kontatzen ditu
Azken zatiko gorabeherak, unibertsitateko, nahiz politiko eta sozialak, ezagunak dira nagusiontzat eta ez zait erakargarria egin.
Ulerterraza
Esaldi erakargarriak egiten ditu, herri esamolde kutsukoak, agian herriagandik jasoak
Bera lurraldeetakoa izan daitekeen hiztegi aberatsa
Inguru hartako euskaraz elkarrizketak eta esamoldeak
Esaldi herrikoi erakargarriak
Humore puntua, giro gustagarria sortzen du gustura irakurtzen da
Azken zatian kontakizuna moteldu egiten da, ez du bizitasunik, ez graziarik, baita esamolde eta hiztegian ere.
Anarkia hutsa. Woody Allen
Zine munduan, bere igo nahian, izar uste zuena morroi eta ezerezean gelditzen da
Zine munduko tiraniak eta monopolioak
Postontzian azaldutako propaganda bera da Iparramerikako ispilua
Lurrin eta ahalbide bereziko jantziak egiten zituen jostuna
Filma arrakastatsuei nobela forma emateko negozioa eta jarduera: zine munduko toles ezkutuak
“Giharketa …”, eskutitz trukaketa zine munduaren inguruan: ume batek eginiko film batez ari da
Umezaina zuen bikotea: Ipar Amerikako gizartearen kritika eta parodia
Ez dakit ze gizarte nahi duen marratu, edo zein mezu zabaldu
Enkante bitxien inguruan dabil kontakizunetariko bat
Gidoi bat, ekoizle-zuzendarien mundua, … giro irrigarrian
Eskolaurreko porrotaren eragina: gizartearen kritika irritsua
Ipuinok Iparramerikako gisa-sail baten erakusleihoa dira
Ipar Amerikako gizartearen kritika umoretsua
Kultura munduko erreferentzia pila: literatura, erakusketak, museoak, zinea, …
Arte munduko mila katramila eta esamesa
Zientziari buruzko atala, aparta da
Umore sen aparta erakusten du dietez ari denean
Eztenkada pila, osagile, armei, … eta abar luzeari buruz
Hitz judutar eta izen jidish asko dakartza
Umore berezia du, baina ez du algararik sortarazten, irri ukitu bat soilik
Ezohiko giroan doaz narrazio denak, irrealtasunean bezala
Narrazio motzak dira
Hitz-puzzle bat dirudite ipuinok
Fantasia hutsa dira aldi berean
Agian bere jolas literario bat besterik e z dira, barretxo bat ezpainetan jartzea gizarte korapilatsua honetan
Badaude esaldi luzeak, irakurtzeko korapilatsuak, perpausa luze eta kiribilduak sarri irakurtzailak
Konparaketa pila, zine munduari lotuak, gehienak
Bitxia eta orijinala da konparaketa eta erreferentziak asmatzen eta aurkitzen
Ipar Ameriketako argot erreferentzia asko ingelesez emanak itzulpenean ere, bereziak direlako nonbait
Esaldi edo paragrafo batzuk zailak dira, berrirakurri behar dituzu argitzeko
Apirila. Iñigo Aranbarri
Paroan dagoen azkoitiar bat, paroa bailaran, Atenasen bere burua erre zuen langabetuaren sinbolismoa, lana galtzea, paroa, giroa: taberna, familia, …, zaborra, artea, . Atzera jauzia egiten du: Urola bailaran izan zen matxinada 1976k0 apirila: zergatia, bilakaera, herriaren jarrera, errepresioa, jauntxoen jarrera; garaiko ohitura, egitura eta agintari politikoen estruktura eta pentsaera, garai hartako herria, herri giroa, arazoak, ofizioak, bizimoldea, izainak, nafarreria, artea, jauntxoak: Peñafloridako kondea eta bere kultura jarrera, justizia eta errepresioa, diputatuak, korrejidorea, idazkariak, soldaduak, eskribaua, sindikoa, markesa, kondea, alearen garrantzia, ale neurrien iruzurra, … Garai bietan, orduan eta gaur ez dira gauzak eta jarrerak asko aldatu sakonean, jokamoldean ere ez, politikoan aldarte eta arrazoiak, polizia, herriaren esplotazioa eta haserrea, herri engainatua, .
Mila ideia, gogoeta, … txiki iheskor baina esanguratsu
Intsinuatu, limurtu egiten du asko.
Atzera aurrera jauzika doa kontakizuna, aldika, baita aldi bereko egoera ezberdinetan ere, plano eta une ezberdinak nahastu eta korapilatuz.
Kontakizuna zatitxoa osatzen doa
Esperimentu kutsua hartzen diot
Izugarri aberatsa esamoldeetan
Deskribapen luzeak eta zehatzak, lekuei zein pertsonei, zein gertakizunei buruz: anestesiatik esnatzea,
Irudiz aberatsa: ametsak desegin egiten dira, ez dira tximeleta hegalen baino sendoagoak, argia lihozko izara bat bezain gozo zabaldu, …
Nekazari giroko irudi eta konparaketak: erbiak larrepetik baino errazago, …Era ezberdin bat du kontaketa, deskribapen, … gauzak esateko, estilo ezberdina da berea.
Xehetasun aunitz: jantzi usain ahaztezina,
Herri hizkeraren molde edo kutsua du, baina era landuan esanda
Aditz gabeko esaldiak, koma artean, egoera azaldu edo osatuz
Irudiak erruz darabiltza
Hainbat esaldi arraroak egiten dira, ezohikoak, ez dakit berritzaileak izan nahi duten, arau berriei erantzuten dien, herri hizkera erakutsi nahi duen, inprenta akatsak ote diren: ”justiziaren aldi da”
Hiztegia ere aberatsa da
Borroka Kluba. Chuck Palahniuk
Tyler da borroka kluben asmatzaile eta dinamizatzailea, hondamendiaren filosofiaren berri ematen duena. Paulson lantegi bateko bulegaria da. Nortasun bikoitza duen pertsonaia bakarra da.Biak pertsona bera dira, Paulson lo dagoenean Tyler jartzen da lanean, baina Paulsonek ez du Tyler-en berri azkenera arte. Jabetzea Tyler desegiten saiatuko da, Marlak lagunduko dio. Tylerrek bere buruaz beste egingo du, eta bi pertsonaiak desegingo dira
Marla: maitasun berezi baten historiaren ardatza, bi pertsonaiak ezagutzen ditu baina ez daki bi direnik
Borroka Kluben sorrera helburua eta hedatzea: filosofia akrata edo nihilismoa muturreraino eramanda: hondoa jo behar da dagoena desegin mundu berri bat eraikitzeko / mundua suntsitu egin behar da salbatzeko / gu ez gara gure itxaropena, ez gara gure adina, ez gara gure arazoak, … gu geu gara soilik, denaz biluztu ondoren geratzen dena / dena galdu behar dugu / heriotza ez da garrantzitsua / espirituaren gerra, kulturaren aurkako iraultza, krisia gara, / zibilizazioarekin amaitu behar da zerbait hobea lortzeko, …
Haluzinazio bat bezala da
Ez lege ez arau, baina dena goitik behera araututa dago, Tyler-ek inposatzen du dena, beste denak esklaboak dira, menpekoak
Hainbat talde sortuko dira nobelan:, “Triskantza proiektua” da nagusiena
Hitz-atzean borroka klub edo antzerakoen berri ematen du, asko izan dira: gaiaz idatzi duten liburuen berri ere ematen du
Gorputz odolduak / harreman ulergaitzak / mina sadismoa. Goraipamena, minaz gozatzea, sufrimenduaren balioa / perfekzioa non eta nola / anonimatua / antolakuntza / beldurraren eta sabotajeen erabilera / heriotza: muturreraino heriotzaren aurrean jartzen dira pertsonaiak hondoa jo asmoz / esklabotasunaren bidez ikasten da askatasuna zer den /
Hainbat egoera eta gai ezberdin bitxi harrigarri bereziak muturreraino eramanak, beraien deskribapen eta hausnarketa: terapia talde ezberdin bereziak: karikatura bat marrazten du / insomnioa / hegazkinez bidaiatzea atzea / film proiektoreak: manipulazioak / hotel eta mahai zerbitzariak: janariei sabotaje / xaboi fabrikatzea / lehergai eta bonben fabrikazioa / zenbait konpainien iruzurra / leherketa apartamentuan /
Bortitza, odoltsua: borrokak zehaztasunez deskribatzen ditu
Kritikoa gizarteari buruz: aberatsak, osagileak, segurtasun soziala, ospitaleak, gizartearen eta langileriaren karikatura erabat mingotsa, gizartearen ikuspegi ezkorra ez ezik beltza, marketina: behar ez ditugun gauzen erabilpen ezarria,
Konparaketa eta irudiak, erruz, etengabean
Ironia, satira, eta umore punttua lan guztian
Teoriok ikasgai bat bezala botatzen ditu, testu idatzi bat bezala pertsonaia ezberdinen ahotan
Ez du naturarik deskribatzen gizartea, jokabideak eta jokabideak baizik, errepikapenekin egoeren deskribapenetan luzatzen da, azpimarratuz, indartuz
Estilo berezia du, tenpusak aldatzen ditu, elkarrizketen forma era ezberdina da: pertsonaia nagusiarenak marratxorik gabe datoz / esaldi labur asko eta asko egiten ditu hitz solteak lerro jarraietan, esaldi laburren errepikapena irakurketa arinduz
Zuka, hika, hirugarren pertsona, …
Itzulpenean ez dago hitz berri berezirik zenbait hitz teknikotik aparte, ez dago esaldi deigarririk baina bai kontutan hartzeko zenbait esaldi mota eta hitz aditz bihurtuak
Liburu zaila, orri orotan datorren filosofia gaurko pentsamoldearekin talka egiten duelako uneoro.
Damutzen ez direnak. Itxaso Araque Barriuso
Elkarrekin loturarik ez duten hiru istorio paralelo, hiru bikoteren gorabeherak
Berlinen, Londresen eta hirugarrena Bartzelona-Donostia-Milanen kokatuta
Klase ertaineko jendea da dena
Bere bizitza kokatu nahian dabiltzan hiru gazte, bi mutik eta neska bat batez ere, bere bikotekideekin
Gai pila ukitzen ditu, oso gainetik, hausnarketarako hari muturra eskainiz bezala, flahs bat bezala botatzen doa, …
Gazte giroa, bikoteak, sexu harreman erraz libreak, infideltasuna-fideltasuna, Donostiari kritika, gazte giroa, negozioen mundua-langile giro zitala, Londresko talde sekretuak, artea, arkitektura-eraikuntza, bizitzaren aurreko jarrera, ikasleak, Berlingo hiriaren bilakaera, okupak, hipotekak, memoria, hileta elizkizunak, finantza-banka mundua-negozioak, hegazkinak, memoriaren lausotzea, psikoanalisia, etorkinak Londresen, liburuak-filmak, politika-alderdiak-politikariak, lana-bikotea tentsioa, amets eta printzipio zapuztuak, diru beltza, …
Bartzelonakoa lehen pertsonan kontatuta dago, hirugarren pertsonan Berlingoa, zuka norbaiti ari da Londreskoan
Kapitulu bakoitzean istorio bakoitzeko zati bat idazten du, ondo berezituta, kapitulo bakoitzeko hasera aurreko zatiaren jarraipena da eta horrela ez du ordena fijorik kapitulu bakoitzeko istprio zati bakoitzak
Teknika ezberdinak darabiltza liburua eta istoriook saretzeko: interesgarria eta aberatza, baina eragin handirik gabekoa
Esaldi motzez idazten du. Perpausak ere motzak dira, azken zatian ezik, sarri bi hitz soilik lerro batean, … esan gabe, asko iradokitzen du esaldi laburrokin.
Mobilaren ordularia eta ordu zehatzez tenpusa markatzen du zenbait pasartetan, baina ez dio berebiziko indarrik ematen, betegarri bat dirudi, polita egiteko zerbait
Ez du esaldi biribilik egiten, ez du esaldi bitxirik sortzen, xume baina txukun idazten du, ulerterraza da,
Lexikoa ere ez du konplikatzen
Gaurko komunikabideko tresnen hitz teknikoa asko, gaztedian erabiliak
Ingeles esaldia eta hitzak sartzen ditu ugari baina ez ulertzeak ez dakar ulertze galerarik
Liburu eta filmen tituluak botatzen ditu, pedante kutsua ematen dio, …
Ez du naturaltasunik, batez ere azken zatian prestatutako gaiak bota nahi dituela dirudi: arrafo luzeetan doan, zerbait gertatutakoa bezala, hotza,
Zerbait falta zaio, grazia puntua, ez du arimarik, ez du tentsiorik, ez du jakin-minik sortarazten, ez zaitu betetzen baina ez zara damutzen ere.
Don ibaiko ipuinak. Mikhail Sholokhov
Narrazio laburrak
Kosako herriaren krisia iraultzaren ondoren
Kosako herriaren eta kosakoen deskribapena: jarrerak, jokamoldeak, janzkera, izaera, ...
Boltxebikeak, Lenin, 17ko iraultza, iraultza ondorengo giroa, ondorengo gerra zibila, ...
Jabeen eta desjabetuen arteko lehia
Aberastasunaren sozializatzea,...
Estatuak egiten duen nekazarien uztaren bahiketa, urterakoa soilik utzik
Jauntxoen gehiegikeriak, gizartearen banaketa: lurjabeak eta ia esklabo diren nekazari txiroak, ...
Giro eta gizarte izugarri gogorra deskribatzen du
Narrazio latzak, gordinak, beltzak, ...
Drama sakon bat da narrazio bakoitza
Nekazari giroa
Kosakoak ezagutzeko balio du
Kosako herriak izan behar du beste alde humanoagoa, gizatiarragoa, sentimendu alaiagokoa, ...
Emakumearen papera erabat menpekoarena da, izan behar du beste aurpegi edo alde gizatiar normalagoa
Deskribapen zehatz, labur kilikagarriak, pertsonei, naturari, zin gertakizunei buruz
Poesia giroa du deskribapen askotan: sasiartean katigatzen da eguzkia, ...
Hitz berriak sortzen ditu bi hitz ezagun elkartuz
Hitz bereziak sortzen ditu esamoldea edo esaldia edo esanahia laburtuz, laburbilduz, sintetizatuz, ...
Asko zehazten ditu izenak adjektiboen bidez: isats koipeztatua, ...
Hitzon sorketa eta erabilpenagatik soilik ere merezi du irakurketa, hitzon esanahia asmatzea bera ere jolas bihurtzen da
Ez dute arrotza edo behartutako itxurarik ematen
Ez du erdarazko hitzik erabiltzen, oso bakan batzuk soilik, eta ez dira faltan botatzen
Asmatu egiten ditu hitzok, baina logika dute eta ulerterrazak dira, edo pentsatu egin behar duzu ulertzeko, eta hori aberasgarri bihurtzen da
Oso aberatsa da hitzon batuketa joera hori
Ez dakit zer esan nahi duten hainbat hitzek
Asko zehatzen du hitzen esanahia atzizkien edo hitz atxikien bidez
Ukitu berezia ematen die hitzei: muinkatu
Agian jatorrizko testuak behartzen du itzultzailea hitz konposatuok egitera
Irudiak erruz darabiltza, ingurua, pertsonak, ... zehatzago deskribatzeko: estepa larru soil bat
Irudiok egoera, kontakizuna edo hitza bera osatu eta edertu egiten dute
Nekazari giroko irudiak dira
Azkenerako errepikakor bihurtzen da, gaiaz, egoerez, istorioez, giroaz, kontaera beraz ere.
Hikako elkarrizketa asko: aberatsa hitanoa ezagutzeko
Enarak herrira itzuliko dira. Ibon Muñoa
Ibon Muñoak bere estiloan eta gaiekin emankor jarraitzen du
Erraiak. Danele Sarriugarte
Ia ez du argumenturik, uzten duen maitale batekin hasten da eta hainbat maitaleen istorioekin jarraitzen du, eta horren inguruan mila hausnarketa eta gogapen egiten ditu, mutil izaera ezberdinekiko harremanak, gehienetan sexuan bukatzen direnak
Sexua uneoro presente, sexu munduan dabil, zuzen eta gordin. Baina ez da inola ere erotikoa
Tabernetako gaueko giroa, masturbazioa, bikoteen harreman ezberdinak harremanen apurketa, eta abar luzea, …
Monologue interieur, berak dion bezala, hori da kontakizun osoa
Benetan giza erraietan dabil
Gai pila doa ukitzen, txinparta bezala botata, sakondu gabe, hausnarketarako bezala: bihotzari buruzkoak, mila gai dantzatzen ditu mila ezten sartzen
Etenik gabe, zertzelada, burutapen, iradokizun, … bitxiak, bristada argitsuak bezala, estonagarriak ere, zirikatzaileak
Inork sekula literaturan aipatzen dituen gaiak: uzkerra, kaka (luze ikuspuntu ezberdinetatik begiratuta: erotikoa, artistikoa, kaka egin ondorengo lasaitasuna, kontzertuak, koadrilak, mozkorra,
Ukitu kritiko asko, zorrotzak, sarri hitz bat, adjektibo bat, esaldi bakarra, … besterik ez baina ziri edo eztenkada zorrotza aldi berean
Bere burua ere kritikatzen du
Kritika erreak dira gehienak
Ezker eskuma, abertzaletasunekoak barne, astintzen ditu, familia, abertzaletasuna, unibertsitatea, gaupasak, biharamunak, lagunen etxeak eta funtzionamendua, droga, harremanak, monogamia,
Gizonezkoan mundua da batez ere, emakume baten begiez begiratuta
Gizakiok ia aipatu ere egiten ez ditugun gaiak mila katramila, pentsamendu eta sentsazio azaleratzen ditu.
Gordina gaian, kontaeran, hitzetan … baina ez da erotikoa
Oso korapilatsua jartzen du gizaki emakumeen arteko harremana
Musika, musika mota, musikagile, … pedante samarra ere bai batzuetan, agian hori ere kritika bat da
Idazle liburu asko ezberdinen aipamenak, zitak, …
Erabat landutako idazkera
Ekarpen asko egiten ditu idazkerari buruz: teknika, baliabide, ezberdin pila nahasten eta erabiltzen ditu.
Ez dio ia ezer kontakizunak, baina mila gauza daude kontakizunean
Ekarpen asko hitzak sortzean, batez ere izenak aditz bihurtzean, edo aditzari zehaztasun ezberdinak emanaz
Erabat luzatzen da, behin gai bati haria hartzen dionean, …
Perpausa luzeak gehienak, puntutik puntutako ekinaldi oso luzeak, Tartea, esaldi laburrak, hitz solteak, …
Adjektibo zehatzak, baina sarri arraroak hitz horri lotuak, sinboliko antzerakoak: eztul zekena, entzungailu belakitsua (beltza dela esateko?), …
Adjektiboak, irudiak, gaur egungo kulturakoak dira, ez du nekazari kulturarekin inolako usainik ere, erabat urbanoa da
Zehatz deskribatzen ditu egoerak, gertaera txikiak, lekuak, enkontruak, tabernak, …
Parentesi pila, sarri luzeak.Paragrafo hasierak batzuetan maiuskulaz, bestetan minuskulaz, … gehienetan edukiaren arabera, talde berdinean edo berrian sartuz bezala
Izenik ez du jartzen pertsonaiei, Hizki bakarra maiuskulaz soilik, bia irakurleak identifikatzen ditu
Ohar-zenbaki pila ditu baina ez dago oharrik, z dut horren esan nahirik aurkitu, agian oharrei kritika bat da
Ez du hiztegi korapilatsu edo arraroa, baina bai hitz ezagunei esanahi zehatzagoa ematen
Ingeles zita-esaldi asko, oso ulerterrazak, …
Poesia ere sartzen du
Lasai eta bare, denbora emanaz irakurtzeko liburua
Irakurtzeko plazeragatik irakurtzen duzu batez ere, gaiaz baino.
Etxekalte. Harkaitz Zubiri
Lantoki batek amiantoa erabili du, hainbat gaixotu eta hil dira, langile batek ikerketa bat hasi du, pertsonaia ezberdinak, ugazaba eta semeak, gaixoak jotakoak eta familiak, borroka bati hasera eman nahi zaio, asanbladak, sindikatuak eta beraien saldukeriak, langileak eta beraien jarrera epela, ugazabak, trikimailuak, amarruak, saldukeriak, … azkenez enpresak irabazten du eta lehenean jarraituko du egoerak.
Enpresa krisian dago, enpresaren azpilanak, kaleratzeak, …
Amiantoa da gai nagusia, ardatza: kalteak, enpresen jokaera, legeak, .
Enpresa osatzen duten pertsonaia ezberdinen jarrera eta jokabidea.
Zuzenean esaten ez badu ere, hausnarketarako hari muturrak eskaintzen ditu, egoerak azaleratzen ditu, irakurlea pentsaraztera eraman dezaketenak.
Pertsonen aldarteak arratzen dira, baina ezer gutxi iradokitzen dute
Ez du ezer berririk eskaintzen, dena da jakina, mila aldiz medioetan agertu dena, eta ardura minimo bat duenak pentsatu ohi dituenak.
Bi zatitan eta 20 ataletan banatuta. Zati bakoitzak aldi eberdinak adierazten ditu baina zati bakarrean ere berdin izanen zen
Kapitulu bakoitza pertsona baten inguruan egituratuta dago, eta kapitulu bakoitz horrek dakar osagai berriren bat
Ez da esaldi borobil eta landuak eginzale, baina idazkera txukuna, eta zuzena du
Oso kritikoa da, baina egoerak azalduz, ez salaketa esaldi zuzenak erabiliz.Euskara erraza, esaldien egiturari eta hiztegiari dagokionez.
Istorio bat kontatu besterik ez du egiten, horren inguruan korapilatu eta harilkatzen da dena.
Esaldi laburrak
Elkarrizketa ugari
Ez dago hausnarketa edo zuzeneko ideia ekarpenik, kontakizunaren barruan doa
Deskribapen asko, baina ez dute ezer berri edo ekarpenik eskaintzen, gehiago dirudite betegarri edo egoeren borobiltze soila.
Jakin-mina sortzen du istorioak, nola bukatzen ote
Bukaera errealista, denak berdin darrai
Nobelak ez du ezer berririk, edo aberasgarririk, ez gaiaz eta idazkeraz
Gauaren sakonean. Haruki Murakami
Gau bateko gertakizunak: Japonian txinera dakien Mari neskak etxetik kanpo pasako du gaua, Takahasi musikaria den mutil bat ezagutuko du, zita-etxe batean neska txinatar bat erasoko dute, Mariri deituko diote itzultzaile lanetarako, erasotzailearen atzetik hasiko dira prostituzio mafiakoak, neska mutilok maiteminduko dira, … Aldi berean Mariren ahizpa Eri lo dago urteetan, …
Hiriaren, tabernen, zita-etxearen, … deskribapena, bikotearen elkarrizketak gai ezberdinei buruz, Eriren loa eta loaren beste aldea: espazio hutsa, …, prostituzio mundua, exekutibo baten bulegoa eta aldarteak, ikasketak, justizia:hausnarketa luze eta sakona, loa, hil ondorengoa, sexua, pentsamenduak, , ...
Osagai kulturalak: Godart zinegilea, …
Kapitulu laburretan doa historia osatzen, bakoitzean osagai berri bat, orduka, atal bakoitza ordu ezberdin bat da; azkenengoetan nahasten diru
Tantoka ezagutarazten doa tokiak, pertsonaiak eta istorioa
Azken atalak arin doaz, orduak bata bestearen jarraian labur
Suspense puntua sortuz doa, … baina ez du suspense puntu indartsurik gertakizunen bat gogorra arren, ez da ia ezer gertatzen, egoera eta gertakizun ezberdinak,
Jauziak egiten ditu atzera
Deskribapenetan luzatzen da, orriak eta orriak: lekuak, pertsonak, … betegarri itxura dute, ez dute kontakizunari ezer berririk eransten
Oso zehatzak dira deskribapenok, mugimendu bakoitza deskribatzen du, …
Elkarrizketa darabil usu, luze, gaiak sartzeko, eta kontakizuna osatzeko
Elkarrizketa artifizialegiak: gaia sartzeko jarriak, naturaltasuna falta zaie
Kamera baten ikuspegia darabil tarteka ingurua eta gertaera begiratu eta kontatzeko
Euskara garbia egiten du, erdal hitzik gabekoa
Sarri esanahi anbiguoa duten hitzak darabiltza: begi-babesa(bisera?), kirol-jaka, lege-emakumea, haizemaile (abanikoa?, ilearen oinarriak (bekokiko “entradak”), proba-saioa (entsegua), ...
Zehatza da adjektiboak jartzerakoan
Irudiak: azala, beroki bat bezalakoa
Zenbait esaldi berezi: jatorrizko testuarenak dira, edo itzultzaileak jarriak: lotura itsaskorra jarri zaurian: esparatrapua?.
“Ezezko mutua”, edo baiezkoa: mutua hori sarri-sarri darabil, mila aldiz errepikatzen du
Ez du erdal hitzik sartzen, japonierako batzuk ezik, seguruenik jatorrizko bereziak
Konparaketa eta metafora egokiak, atseginak: begiak erdi itxita zirrikitu batetik begira bezala, olagarroaren irudia, itsasoko eta ibaiko urak borrokan bokalean, …
Esaldi arraroak: bira osoa eman gelan, labur-labur begiratu, ...
Gauzen ordena naturala. Antonio Lobo Antunes
Bost liburutan dago banatua liburu osoa
1. Usain eztiak, hildako eztiak
7 atal ditu: 4 atal maiteari idatzitakoak dira, hiru idazle bati, atalok tartekatuz. Idazle ezberdinak dirudite. Idazlea, nolanahi, alproja bat da.
2. Argonautak
4 atal ditu: atal bat eta hiruan Domingos Iolandaren aitak du hitza eta hiru eta lauan Orkideak Domingosen arrebak
Domingose kontatzen dizkio Iolanda alabari Afrikako meatzari lanak, ezkontza, emaztea, ospitalea, …. lehen atalean eta Portugaleko egunak laugarrenean.
Orkideak bene nebaren Portugaleko gorabeherak kontatzen ditu bi ataletan:
Izugarria da meatze zuloko kontaketa, baita kanpokoa ere.
Hildakoak aipatzen ditu egoeraren laztasuna areagotuz
Portugaleko oroitzapenak Afrikan ere
Bizipozik gabeko egoera
Beste mundu bat da marrazten duena, berezia, esperpentokoa, ezohikoa, amets gaiztoko mundu bat bezalakoa, eszena surrealistak, …
Irrigarriak ere badira, baina aldi berean dramatikoak, satirikoa, sarkastikoa,
Bizitzari buruzko ikuspegi mikatz mingotsa, etsipenak jota, halabeharrekoa, …
Ez du Portugal maite, iraultza ondorengo Portugal behintzat
Demokraziari kritika, Iraultzari, …
Pertsonaia bakar bakan bakartiak, hegan ari den jendean, beste mundu ametsezkoan,
Idazkera, estiloa aurreko liburukoaren jitea du
Mozten jarraitzen ditu paragrafoak
Hitzak eta esaldiak errepikatzen ditu esanahia azpimarratu eta indartuz, giroa oraindik gehiago mingostuz,
Plano ezberdinak, debora ezberdinak, nahasten ditu,
3.- Txinara bidean
7 atal ditu
-Diktaduraren aurkako bat atxilotu, galdeketa, torturatu, ziegetara eramana
Txinara bidaia polizia-etxera bidaia da
-Familiaren gorabeherak: Julieta ganbaran, … mutikoaren neskamea, kolegiora, …
- Tortura berriro, zurikeria, … kritika fina
- Oroitzapena: bakardadea, zirkua,
- Kartzela, Valadas maiorra salatzaile, salatuak bere buruaz beste presondegian,
- Valadez eta neskamea, familiari bisita,
- Kartzela, familiako gorabeherak, …
4. Zurekin bizitzea
4 atal ditu
- Joanesburgeko oroitzapenak, aurreko pertsonaia ezberdinak agertuz doaz / neska eta aguera ezagutzen direnekoa / jarrerak errepikatzen dira / Domingok emazterekin familiari bisita / zaharrak gazteari ezkontza eskatzen dio / Etxeko elkarrizketa luzea,
- Gorabehera ezberdinak bata bestearen jarraian
- Iolanda kontalari, zaharra etxera dator eta bertan geratzen da / zaharrak hegaz alde eginen du
- Elkarrizketa, esaldi paraleloak, bakoitza berean
5.- Desiraren agerraldi haluzinatua
7 atal ditu, 6.a oso laburra
Kontakizun osoko xehetasun asko argitzen doaz, zehazten
- Julieta kontalari. Familiako gorabeherak, umea nola izan zuen, anaia Jorge dago beti gogoan
- Emakume baten kontakizuna: minbizia du eta horretaz ari da luze
- Julieta: herri egituraren aldaketa, eraikin berriak, orubeen esplotazioa, …
- Minbiziak jotakoaren sentipen pentsaera, maitasun giroa, despedida, oroitzapenak, ...
Heriotza-jaiotza hausnarketa
Liburuaren nondik norakoak, zergatia, titulua bertan agertzen da, …
-Hausnarketa sorta: labur, ez diot zergatia edo lotura asmatzen
- Julieta: bera bakarrik geratzen da etxean, ez dakigu nondik eta nola bizi den, ala fikzio hutsa den, sinboloa. Etxea saldu nahi du lehengusuak, bera han denik ere ez dakite. Ihes egiten du
……..
Prust, Joyce eta Amurizaren tankera osoa du, paragrafo oso luzeak, orrialde osokoak, normalean oso gogokoak ditudanak.
Kontakizun ezberdinak nahastuz doa: atxiloketa, gogapen ezberdinak, maitalearekin gorabeherak
Hiruzpalau plano ezberdina korapilatzen ditu, kapitulu batean esaldi erabat laburra eskainiz bakoitzari, maiuskularik gabe, bitxigile lana dirudi
Azkenerako nor nor den igartzen duzu, bakoitza kokatzen doa irakurlea, historia lotuz doa, kontu pertsonaia leku, pertsonaiak kokatzen, … ezberdin, asko eta nahastuak direnez ez da erraza, zaila da dena lotzea
Kale-giroa marrazten du, bietan kale giroaz ari da, kalea, jende mota ezberdina, putak et horien esplotazioa, kale-giro erabat gordina: ospitaleak, minbizia, zoroetxeak, polizia, tortura, putak, esplotazioa, herri fisikoaren egoera, bizi-baldintzak, bizimaila, familiako harremanak, herriaren aldaketa, … eta egoera ezberdinak marrazten ditu.
Garai bateko Portugal
Muturreko egoerak, absurdoak, sinestezinak tarteka
Gordina da egoerengatik eta kontaeragatik
Idazleri idatzitakoan Portugaleko iraultzaz ari da batez ere: ez ditu gogoko komunistak, ez iraultzakoak, Saramagori ere etena, idazlea faxista da, legiokoa, polizia, salatzailea, …
Umore puntua du, baina erabat garratza da, egoera erabat gordina marrazten du
Elkarrizketak bakoitzaren esaldiak paraleloan, bakoitza berean, nahastuta, …
Sarri ez da erraza nor den hizketa ari dena
Labirinto batean bezala galduta bezala dabil irakurlea tarteka, lekutu eta galdu, …
Idazkera eta idatzi-teknika ezberdinak darabiltza
Paragrafo oso luzeak egiten ditu orrialde osokoak eta jarraian etendako paragrafoetara jotzen du.
Zenbait paragrafo minuskulaz hasten ditu, baina ez diot antzik eman ze helbururekin
Baditu esaldi erabat motzeko paragrafo zatiketa bereziak.Egoera bitxiak, bereziak dira denak.
Bitxia da paragrafoen banaketa
Irudi asko sartzen du, adjektibo zehatzak esanahia zehaztuz
Mailegu hitzik ia ez darabil
Hitz asko bihurtzen ditu aditz
Historia bera baino giroa eta batez ere kontaera da erakargarria
Zirraragarria da tarteka, kontakizuna eta kontaketa, eragin egiten dizu
Ez nau erakarri hasieran, arin irakurtzen ere jarri naiz, baina azkenerako harrapatu nau.
Patxada handia eta denbora-pasa giroa behar duzu
Oso gustura irakurriz bukatu dut
Gerra txikia. Lander Garro
Ume baten koskor izateraino bilakaera da ardatza: horren inguruan korapilatzen du esan nahi duena. Kontakizuna bera ez da ezer, sinplea eta xumea da, korapilorik gabekoa.
Errefuxiatu edo iheslari baten eta bere familiaren gorabeherak.
Ume horren bizipenak, aldarte ezberdinak, pentsakizunak, erreakzioak, kontraesanak, … muturreko egoera batetan, esperientzia ezohikoetan: etxetik kanpo, iheslarien giroan, jende ezezaguna, lagun berriak, muga zeharkatzea, atzerrian bizitzea, giroa, … batez ere gerra zikinaren esperientzia, borroka armatuaren oihartzuna, aitaren eta inguruko lagunen atxiloketak, kartzelara bisita, bonba, lagunen hilketa, boroka armatua, polimiliak, deportazioak, isiltasuna, aberria, fedea, Beatles-musika, ikastola, aduana, polizia, atxiloketak, deportazioa, diru ekarpena, entxupanatzea, Madrilera bidaiak, kartzelara bisitak, polizia frantsesa eta espainolaren elkarlana, presoei harrera herrian, Herri Urrats, Ikastola,
Madrileko txaboletan ijitoak jartzen ditu, baina txabolotan Espainia guztiko jende bizi da
Horrez gain, lehen munduko gerra, Hendaia, Espainiako gerra zibila eta ondorioak,
Ez du ezer berririk eskaintzen
Hausnarketa labur asko egiten ditu, laburrak, pasadan bezala botatzen ditu: nobelako zer erakargarriena: maitasuna, heriotza,
Ongi dago gerorako gera dadin hainbat istorioren oroitzapena, edo gazteentzako izan daiteke interesgarria gaur egun ere, frankismo garaiko errealitate bat erakusten duelako
Adinekoentzako ez du ezer berririk
Modan dagoen egitura du: ardatz xume baten inguruan gauza piloa kontatu, hausnarketak korapilatu, …
Ez du indarrik, ez erakargarritasunik sortarazten
Umeek, batez ere protagonistak, nagusiagoen esaldiak eta ideiak botatzen dituzte zebait erreakio ez dira ume batenak.
Tarteka nagusiagoa dirudi mutil-koskorrak hurrengo umea, musuka, zigarroa, …
Esaldi arraro samarrak, agian poesian ikus daitezkeenak.
Egoerak luzatzeko abilezia du, hari mehar motz batetan korapilatzen daki
Ez da esaldi korapilatsuetan nahasten, hiztegi ezaguna du, …
Idazkera duina
Ez dit ezer esan edo erakutsi ez edukiz ez idazkeraz
Hasi dudalako, bukatu.
Gizon bat lotan. Georges Perec
Mutik gazte bat bere gela txikian, lo dago edo lotara doa, ikaslea da eta Parisen dago
Pertsonaia bakarra da, beste denak erabat bigarren mailako aipamenak dira
Alderrai ametseko munduan, bere bizitza ezdeusari errepasoa. Anonimoa da munduan, fantasma bat, sonanbulua, bizitzan galduta dabil, noraezean,
Lo garaiko edo lo inguruko era guztietako gorabeherak, pentsakizunak, sentipenak, bizipenak, …
Bakardadean, isiltasuna lagun, bizi da, bere gela txikian edo kanpora ateratzen denean
Bikoiztuta bezala dago pertsonaia: bata, bere barnean bakar bilduta, inguruari ihesi, bera baitan sartzen da; bestea kanpora ateratzen da, badabil, … baina alderrai bezala, bakarti.
Bere buruarekiko hausnarketak, eta inguruaren deskribapen zehatza, garunetako sarean kiribilduta barnera zein kanpora begiratzen duenean, barne araketa etengabea,
Biluztu egiten da pertsonaia, bere aurrean edo bere baitan
Terapia lan bat dirudi, edo psikoanalisiarena,
Gauzekiko pertzepzioa, hausnarketa zehatz eta aberatsak
Bizitzako osagai gehienak datoz
Bizitzaren ikuspegi ezkorra: gizakiak markatuta du ibilbide osoa,
Bizitza gris neutroa
Bizitzaren alegoria ere bada
Liburuxka laburra da, baina potoloa, lodia zabala, mardula zirrikitu, kiribilez
Kanpoan dabilenean ere ametsetako giro ez-erreala da
Ezbaia, logikarik eza, balorerik ez dago, erreala dirudien ez-errealtasuna,
Irudi eta sentipenen nahasmena
Gizakiaren eta gizartearen argazki bat da orokorrean, mingotsa baina erreala
Gizakiaren barne pleguetan sartzen da, plegu gordeenak arakatzen ditu, gizakiaren labirintu bihurrienetan dabil, bizitzaren bihurgune zailenetan sartzen da
Gizartearen esparru ezberdinen kritiko ezkorra, mingotsa: munstroak
Bizitza planifikatuaren beharra
Hiri fosila, ustela, doilorra, higuingarria, Paris higatu mortua, hila
Ezer ez dago finkoa, dena dago ezegonkor, datozen bezala doaz gogoeta sentipen sentsazioak, … batetik bestera garamatza arrastorik utzi gabe, ametsen esklabo gara,
Loturarik gabeko burutazioak, bata besteari lotuta, batak besteari lekua hartuz, barne jaulki ezberdinak, logikarik eza, …
Atalez atal doa eta atal bakoitzean gai zehatz baten inguruan doa hausnarketa.
Bizitzako hainbat zertzelada: janaria, denbora-pasako trikimailuan, iraupena, bakardadea zer den, hiri handian bakardadean bizitzea, itsasoa, oheko sentsazio fisikoak: gorputz atalekiko pertzepzio ezberdinak, posturak eta ukituak, gorputza ez sentitzea, airean zintzilik bezala sentitzea, … bizitza gurpil bat da dena errepikatuz doa dator, arratoiak, kartak, sabaiko arrakalak, tabernak, gizakiko hainbat osagaien kritika,
Harrigarria zenbat kontaezin zirrikitu, eta zehaztasun aurkitu eta bere barnean sartzen den egilea
Gela auzoko bizilaguna imajinatu eta bere gorabeherak irudikatzen ditu
Sarri ez dakizu zehazki zertaz ari den, baina zerbaitez ari dela bai
Parisera ateratzen da: Parisen argazki eta deskribapen ezin zabalago eta zehatzagoa, mila notizia eta zehaztasun, Le Monde, bere estilo eta ikuspuntutik, pertsonaiaren bakardadetik
Gurasoen etxera doa Paristik kanpo: naturaren deskribapenak
Esaldi oso laburrak darabiltza batzuetan, bizitasuna emanez deskribapenari, erritmoa bizituz
Esaldi oso luzeak ere egiten ditu, ia orrialde osoko esaldiak.
Atalka doa kontakizuna, atal laburretan, paragrafo bakoitza tarte bikoitzez banatuta
Hika bere buruari doa kontakizun osoa, hikakoari errepasoa ere bada
Liburu zaila,
Hamar. Andrej Longo
Bat: Ni naiz zure Jainko Jauna; ez duzu beste Jainkorik izango
Kapoa da hiriko jauna
Papilu gazteak ez du inoren mende egon nahi, baina larrialdi batean kapoak aterako du atakatik, ondorioz kapoaren esanetara, morroi, geratuko da
Bi: Ez duzu Jainkoaren izena alferrik erabiliko
Saverio gazteak ederra du, arrakasta handia lortzen du, batez ere jauntxo baten bitartekotasunari esker. Gazteak mezenas hau utzi eta beste bat bilatzen du goragoko maila baten bila. Arrakastak galbidera eramango du, aurreko mezenasarengana itzuliko da, baina honek erabat hondoratuko du bere babesa alferrik baztertu izanagatik
Hiru: Jaiegunetan jai egingo duzu
Enzok Erroman egiten du lana, asteartea du jai eguna eta herrira itzuliko da familiarengana, jai egun hori nola igarotzen duen kontatzen da. Bakoitzak du bere jai eguna
Lau: Aita-amak ohoratuko dituzu
Cirok bere ama hiltzen du honen borondatea jarraituz, ama gaixo dagoela dirudi, amari mesede bat egin nahi dio. Gurasoekiko maitasuna muturrera eramanda
Bost: Ez duzu inor hilko
Etxeko giro gozoan, aita batek zazpi urteko semearekin play stationen jolasten du jendea barra-barra hilez; atrakzio zentro batera joango dira, baina aita mehatxu baten beldur da uneoro. Aita hiltzaile profesionala dela dirudi.
Sei: Ez duzu ekintza lizunik egingo
Rosa, 14 urteko neska, nabarmen jantzi eta kalera doa, elizara sartuko da, apaizarekin egonen da, abortatzen du eta etxera bueltatzen da. Aita da umearen sortzailea.
Zazpi: Ez duzu lapurtuko
Bestearen begiradari eustean jartzen du bere nortasun indarra gazte batek agure bati dirua kenduko dio, baina agureak ez dio begirada apalduko ezta sendatu eta gero berriz ikusten direnean ere. Gatea hondatuta, lekuz kanpo, noraezean geldituko da.
Zortzi: Ez duzu gezurrezko testigantzarik egingo
Riccà Afganistanetik itzuli eta Nico lagunarekin elkartuko da, eguna elkarrekin pasako dute jan eta edan, bakoitzaren jarrera ezberdinak agertuko dira. Gasolindegi batetan autoa lapurtuko diete, galarazi nahian Riccà hil eginen da bere iritzi berriari eusteagatik,
Bederatzi: Ez duzu besteren emazterik desiratuko
Adelina ezkontzeko une berean ez ezkontzea erabakitzen du marinel bat duelako maitale
Hamar: Ez duzu besteren ondasunik desiratuko
Reiban hirukote bateko gaztea da, hirukoteak ostiral gauean dantzalekura doaz: sartu truku susto bat emanen diote mutil bati neska batekin ibiltzeagatik, auto bat lapurtuko dute jabea egurtu, istripu bat izango dute eta azkenik bere bizitzaren truke bere laguna hilko du. Neska bat edo auto bat gutiziatzearen ondorioa.
Bibliako hamar mandamenduak hartzen ditu eta horien inguruan hamar narrazio osatu.
Ez du izenik botatzen baina kontra-azalean diotenez Napolin dago girotuta
Napoliko giroa margotu eta osatzen du atalik atal, Napoliko argazki bat
Giro bortitza da agertzen dena, zaila, gogorra
Suspense giroa sartzen du kontakizun bakoitzean, zerbait berezia pasatu behar dela susmatzen da, eta azkenean beti dago ezuste bat
Azken unean korapiloaren nondik norakoa intsinuatuz bukatzen du
Luzatu egiten da kontakizunean, hiriko marrazkia osatuz eta giroa sortuz
Erritmo bizia hartzen du
Deskribapen zehatzak egiten ditu
Abesti, esaldiak, … errepikatzen ditu erritmo bat ezarrik kontakizunari
Garbi esan gabe, intsinuatu iradoki egiten ditu gertakizunak, zergatiak, …
Ase egiten zaitu kontakizunak eta euskararen erraztasunak
Irakurterraza da
Hori da umorea, maisu. Mao Yan
Hitzaurrea eta zortzi ipuin
Nobel sariduna
Hori da umorea, maisu
Txinan kokatua
Handiko langile bat bota egiten dute eta maitaleek joan ahal izateko txoko bat eratzen du, kobratua noski.
Krisia, despidoak, ugazaben gehiegikeriak, ondo-biziak, pobrezia, gazteen sexu harremanetarako zailtasunak, politikaren faltsukeria, …
Gure gizartearekin alderatuz: giro ezberdina, baina giza portaera antzerakoak
Kritikoa
Gizona eta piztia
Txinatar eta japoniarren gerran, bortxaketa baten ondoren japoniarrek familia bortxatu eta hil dioten soldadu txinatar bat Japoniako kobazulo batetan gordetzen da, basoan biziko da urte luzez bakardadean, emakume bat aurkituko du, …
Inguruaren deskribapenak
-atzera aurrera jauziak egiten ditu leku eta garaian,
Txinako kultura: sendabelarrak, …,
Hegaldia
Bi familiako nesken trukaketa semeak ezkondu ahal izateko
Nesketariko batek hegan egiten du, ihesi, senarra eta herri osoa bere atzetik doa, hil eginen dute
Alegia bat dirudi baina ez dakit zer esan nahi duen zehazki
Herritxo bateko giroaren ispilu, nekazal giroa
Giro berezi maitagarria, ametsezkoa dirudiena.
Burdinazko haurra
Trenbide bat eraikitzen dute, umeak haurtzaindegi batera eramaten dituzte, gurasorik gebe gelditzen den ume bati beste batek burdina jaten erakusten dio beste bati. Biak harrapatzen dituzte.
Alegoria dirudi, irakurleak asmatu behar zer esan nahi duen
Sendagai miragarria
Exekuzioak, herria aspertuta dago horiekin, behartuta ikustera,
Zubi azpi batetik kontatzen du ume batek, ez ditu zuzenean narratzen, baina irakurleak ia ikusi egiten ditu
Gizon batek behazuna kentzen diete gorpuei amaren itsumena sendatzeko, … baia ama hil eginen da
Makabroa: egoera gordinak, txakurrak gorpuak jaten: kontakizun beltza, seguruenik errealitatetik jasoa
Maitasun istorioa bat
Maitasun istorioa bat baino neska mutil biren elkarganatzea
Shen lorategia
Gizonezko eta emakumezko heldu bikotea lorategia bat ikustera joaten dira
Hiri giroa, urbanoa
Harreman zailak, kosta egiten zaie akort jartzea, ez diote pentsatzen duena garbi elkarri azaltzen
Haur abandonatua
Soldadu batek ume abandonatu bat jasotzen du ekilore soro batetan, etxera eramaten du, etxeko eta umearen inguruko gorabeherak, azkenik berak ere abandonatzeko
Barne sentipen ezberdinen azalpenak
Armadari, Iraultza kulturari, seme bakarraren buruzko arauari kritikak
Herritarren giroa, gizarte txinatarraren deskribapen ezkorrak, nekazal giroa:
Nekazari munduko irudiak: etxeak, ohea, sugeak hozka, arbiak, kilkerra, igelak, arkakusoak,
*Maoren garaiko giroa, mobilizazioa, auzo-lan komunal behartua
Iraultza Kulturaleko garaia,
Komunista garaian aurreko kulturako zantzu, sinesmen eta jokamolde garbiak,
Oso giro eta kontakizun kritikoa
Txinako ohiturak, eta giroa.
Giro berezia sortarazten du,
Euskara argia, ulerterraza, xume itxurakoa, klasiko tankerakoa, idazkeran eta lexikoan, …
Deskribapen eta kontakizun zehatzak, pertsonenak zein naturakoak.
Ipuin bakoitzeko ingurua zehatz,dotore, irudi eta adjektibo dotorez deskribatzen duUkitu poetikoa, hitzetan, irudien erabilpenean ez,
Begiekin ikusteko bezala deskribatzen ditu egoerak eta gertaerak, oso errealista da.
Irudi bitxiak: pinuak pintzelak dira zeru marrara begira
Neurriak nekazari girokoak: katiluaren diametroko enborrak, katu bat hozkaka, txakurrak, arrain baten sabela bezain zurixka, eguzkia gurpil baten tamainakoa, piparen erreketak neurtzen du denbora, ahateen ahotsa, …
Minutu batek hemezortzi ordu adinako luze,
Oso errealista da
Umore puntua ia beti
Gaztelerazko hitzik ez erabiltzen ahalegintzen da: irazkidun zigarretak, …
Garbizaletasun jiteko asko, asmatu itxurakoak: ulukaria, iragazkidun, babesgailu, …
Intemperies (babes bila). Lourdes Oñederra
Luzia hizkuntzalaria Madrilera joan-etorrian dabil Eva neska-koskor baten amnesia kasuko ikerlanean, han Viktor medikua izanen du lagun, Luzia banatuta dago Martinengandik, eta Victor alargunduta Julia hil zitzaiolako. Beste pertsonaiak oso azalekoak dira.
Istorioa oso sinplea da eta ez da ezer berezirik gertatzen
Linealki ez dago ia istoriorik, barnera eta albora zabalduz doa kontakizuna, zuhaitz baten arrama eta orriak bezala
Bost pertsonaion harremanen prozesua da kontakizuna,
Istorioa baino bere iruzkin eta azalpenak dira interesgarriak
Kontakizuna adar berriak botaz doa, osotasun bat hartuz, sakontasunez batez ere
Pertsonaien barnera bidaia da, bere barne sentimenduak eta pentsamenduak azaleratuz, bost pertsonaian barnean sartzen da etenik gabe
Pertsonaren barne zirrikituetan sartzen da
Barne prozesuak, irakurleak biziko dituen hainbat egoera eta bizipen mahairatzen ditu: dudak, ezjakinak, gabeziek, sentimendu oso pertsonalak,
Aberatsa gaiez, lerro bakoitza da pentsarazteko hari muturra
Galdera galderaren ondoren uzten doa, galdera-ikurrik gabeko galderak gehienetan
Gai zerrenda zenbatezina jarraian, hausnarketa labur etengabeak: afasia / ezaguera / denbora / lana-salbabidea / sexua / bakardadea / haserrea / emakumea / gezurra / gizakiaren desbabestasuna / egia / heriotza / mugak / sufrimendua / besteek zer esango beldurra / familiarekiko harremanak / iragana / haurrak ekartzea / bikote harremanak / ahanztura / euskara / eraikuntza historikoak / bikote banaketa / Donostia / Madril / hilerokoa / maitasuna-desioa / homosexualitatea / gizonen prostituzioa / apaizak / familia-semeen heziketa / baladak / Gabonak / eta mila gairi buruzko hausnarketa labur iheskorrak, …
Ez da luzatzen gaiotan, baina bizi eta barrura sartzen du eztena
Hiru atal nagusi eta bigarrena, luzeena 19 zatitan, irakurketa erraztuz
Kontalari bat dago hirugarren pertsonan, zuka egiten du sarri,
Zatika, apurka, ematen ditu datu berriak, istorioa argigarri gutxia osatzen du, bitartean hausnarketekin jolasean ari da
Tarteka badirudi pertsonaia edo kontalaria ez ezik, idazlea bera ari dela bere buruarekin solasean
Egoera batzuk artifizialki sartuta daudela dirudi, gertatuta ditu eta sartzen doa
Denbora aldatuz, oraina eta iragana nahastuz
Zita ezberdinak jatorrizko hizkuntzan, premiarik gabe, pedante samarra iruditzen zait
Nahas samarra da, istorioak ez du ia ezer berririk eta hausnarketak uholdean datoz
Errepikatu egiten ditu zenbait hitz, jarraian, puntu batez bereiztuz, azalpena edo sentipena azpimarratuz
Zehaztasun asko dago deskribapenetan, dela pertsona, dela egoera, dela ingurua
Ez dago ia elkarrizketarik, dena da hausnarketa, pertsona nagusien barnera bidea
1812 isilpeko mezua. Benjamin Aurrekoetxea
Hilketa baten kontaketa, bere suspense puntuarekin
Frantziako ejertzitoa, Euskal Herriko foralak, Gaztelako ejertzitoa
Baina ez du jakin minik ia sortarazten, bukaera ere antz ematen zaio
San Prudentzio garaiko Gasteiz
Euskal Herria, Frantzia eta Gaztela arteko historia kontatzen du, atal osoa hartuz, luze, astun eta hotz
Garai hartako gizarteko osagaiak azaldu nahi ditu, baina elementu solteak deskribatzen ditu, ez gizartea, ez bizimodua, bizitzarik gabe, museo bat erakutsiz bezala
Liburu hitz tristea
Ez dago ia istoriorik
Idazkera behartua, irreala,
Ejertzito eta epaileei buruzko irudia ezin makurragoa da
Ez du nahi gaztelaniazko hitzik erabili nahi, baina darabiltzan hitz berri edo asmatuok ez dute ez indarrik ez graziarik, naturaltasuna falta zaie.
Seguruenik hitz nahiko galduak edo gutxi erabiliak berreskuratu eta abian jarri nahi ditu eta hori ekarpen baliagarria da
Hiztegi oso bat eskaini nahi duela dirudi, baina behartuta dator eta ez da erakargarria egite.
Ez dakit zeintzuk diren hitz berreskuratutako antzinakoak, zeintzuk asmatuak ,...: aldabe
Hiztegiarekin edo hitz asko ulertu nahian, edo ulertu gabe irakurri behar duzu, eta horrek irakurketa zaildu ez ezik, aspergarri ere bilakatzen du
Normalki erabiltzen ditugun hitzak ekidin nahi ditu, eta berriak asmatzen, sarri esaldia luzatuz: geraleku.geltoki, egipeko, mediku-leku, bihotzeko taupadarik gabea,
Premiarik gabeko asmakizunak: etxagun, gutxikia, ...
Idazkera hotza, baina aldi berean akademikoa edo dotorea ere ez da
Zertara datozen ez dakidan zenbait deskribapen luze
Elkarrizketak baliagarriak dira, deskribapenak ez
Deskribapen betegarriak, aspergarriak ere, inolako erakargarritasunik ez dutenak: bataila bat
Hitz arraro,ezezagun, asko
Hitz berriak asmatzen ditu
Jesusen haurtzaroa. J. M. Coetzee
Nobela: bost urteko haur baten eta gizon baten harremanak, eta honen inguruko hasnarketa etengabeak
Gizon bat eta haur bat herrialde berri batera heltzen dira, etorkin. Etorkinen esparru batean egin dute topo. Umeak ama galdu du. Gizonak haurrari ama bat bilatzea du helburu. Lana aurkituko du gizonak. Bilatuko dio ama bat.. Haurra eskolara joan beharko da.
Gizarte berezia da narrazioa kokatzen dena, “funtsik” gabekoa: ez da gure gizarte honen bezalakoa
Teorizatzen eta filosofatzen ari da liburu osoan
Oso hausnarketa eta ideia bitxiak dira
Gai ezberdinak ukitzen joango da, sakondu gabe, hausnarketarako bidea zabalduz: hausnarketa etenik gabea da liburu osoa. Gogoeta batzuk zuzenak, besteak kontakizunetik berez sortzen direnak, asko iradokitzen du, iradokizunak laburrak dira baina sakonak eta zuzenak.
Gai batzuk: etorkinen lehen egun latzak, ia kale gorrian / zamaketa lana portuan / giza elkartasuna / Burokrazia / gizartea: lan baldintzak / gosea / edertasuna-sexua / aita eta aitabitxiaren eginbeharrak / umearen elikadura / asma-bertigoa / gizakia-emakumea / maitasuna-onginahia / amatasuna / aitatasuna / giza-emakumeen harremanak / haurren heziketa / halabeharra / ideiak gizarteko funtsa / zertarako lan egin / zertarako bizi / zer zentzu du egiten dugunak / historia / kaka / heriotza-ehorzketa / putetxea / ipuinak-zenbakiak / hil ondorengoa / irakurketa-ikasketak / museoak / dirua-balioa / janaria-txerrikia-elikadura / errua norena / hizkuntza-komunkazioa / dislexia / bikoteen harremanak / kaosa / ijitoak / arauak-legeak /
On Kixoteren erreferentzia asko
Zenbakiei buruzko teoria oso bitxia da
Simon du izena gizonak, baina “bera” izenordea erabiliz identifikatzen du ia beti
Kontaketa zuzena egiten du, hari berari tiraka, kronologikoki narratuz gertakizunak, atzera-aurrera edo jauziak egin gabe
Hausnarketetan bai zabaltzen da kontakizunean zehar
Elkarrizketa da liburuaren erdia: bete ideiak botatzeko baliatzen ditu
Adjektibo zehatzak: bekozko ilun arina
Haurraren hizkera eta pentsaera heldu batenak dira, haurra berezia den arren
Ez du hiztegia konplikatzen
Irakurterraza da
Batzuetan teorikoegia da, ez da naturala, prestatutako gaiak botatzen ditu, naturaltasun falta, ---
Ironia eta umore puntua tarteka, …
Zenbait atal nahiko betegarria dira, bere teoriak botatzen aitzakia
Meaulnes handia. Alain Fournier
Frantzian gehien irakurri den liburua omen
Lau pertsonaia nagusi dituen istorioa: elkarlotuz doazen lau istorio ezberdin bezala dira
Pertsonaietako batek, narratzaileak, bere lagun baten historia kontatzen du, eta honen neska eta neskaren anaiarena
Pertsonaien haurtzarotik hasi, nerabezaroa eta gaztaroa kontatzen ditu
Bukaera lazgarria du
Abentura kutsua du, maitasun edo amodio zail baten historia ere bada, herri deskribapena, gizakiari buruzko hausnarketa, ...
Herriko, eskolako eta etxeko giroa
Istorioa herriko gorabeherak bezain xumea da
Pertsonaia konplexu korapilatsuak dira
Giro aparta sortzen du
Pertsonaien barnera sartzen da kontakizun soilarekin
Istorioa kontatu besterik ez du egiten, hausnarketa teorikoetan sartu gabe
Baina ideia soltean han-hemen ereinez doa
Elkarrizketek pertsonaien barnera daramate irakurlea
Ez da itxuraz ezer garrantzitsurik gertatzen, istorioa garratza den arren batez ere bukaeran
Une latzetan ere ongi edo dramarik gabe bukatuko den giroa nabari da, azken garratza badu ere
3 sailetan banatua dago eta sail bakoitza atal labur askotan
Egitura honek asko errazten du irakurketa
Badaude atzera jauziak, denbora eta leku ezberdinen nahasketa
Ulerterraza, irakurterraza
Irudi eta konparaketa asko sartzen ditu
Gozamena dira deskribapenak, lasai irakurtzekoak
Kutsu poetikoa dute narrazioek
Ez da hiztegi berezi edo esaldi borobiletan tematzen
Deskribapen asko ditu, oso zehatzak, datuetan, eta datu eta izen-hitzak zehazteko adjektiboetan
Erdal kutsua dute esaldi askok, zuzen itzulitakoak bezala
* Azken zatiak jakin-mina eta tentsioa sortarazten ditu
Itzultzailearen eranskin bat dakar azkenean, zena oso ondo datorren irakurleak bere irakurketako bizipen gogoeta kezka harridura eta iritziak alderatzeko. Osatu egiten dute irakurketa.
Duda bat uzten du: iruzkineko hainbat gertakizun deskribapen eta istorioko osagai ez daude gainbaloratuta eta idealizatuta. Hainbat kontakizuneko osagai ez dira idazlearen akatsak, ez hain teorizatuak eta aurrez hausnartuak. Horrela atera zitzaizkionak eta gero maisu lan bezala juzgatu direnak?. Idazleak ez luke barretxoa eginen iruzkinok irakurriz, eta berari ez zitzaiola horrelakorik burutik pasa esanen?.
Mussche. Kirmen Uribe
Badirudi hasieran gerra garaian erbestera eramandako umeez izango dela baina ezerezean gelditzen da gaia, baina umeon erreferentzia liburu osoan dago.
Robert eta Herman bi gizonezkoen adiskidetasunaren inguruan dabil: ekintzailea da bata, teorikoa bestea.. Robert Mussche idazlearengan zentratzen da batez ere: idazlea: bere liburuak, Espainiako gerrako erreferentzia, konpromisoa, naziak, erresistentzia, gerra, kontzentrazio eremua, itzulera, …
Zer da historia, zer asmatua: egia ote emakumeek pilotua hil zuten hori?, Mussche idazlea izan zen?, kontzentrazio eremu zehatz hori izan zen?, … Ez dago asmatzerik, ez dago fidatzerik dioenaz
Hausnarketarako bideak irekitzen ditu, baina irakurlea zeri heldu ez dakiela geratzen da gertaera historikoetan.
Izen propioak eta egoera zehatzak sartzen ditu sartzen ditu: gerraren hasera eta harrera-giroaren bilakaera /gerra gordintasun osoan: gasa, lubakiak, soldaduen egoera eta moralaren bilakaera / Ardeko bataila / V1 eta V2 bonbak / Neuenganm Alemaniako kontzentrazio eremua / Lubeck portuko sarraskia / …
Errealismo fantastikoa ote berea ere?
Nahiago ditut liburu historikoak historia kontatzeko.
Hainbat gai ezberdin ukitzen ditu, aipatu besterik ez batez ere atal bakoitzaren hasieran gertatuko dena kokatuz edo: Umeak gerra garaian Belgikara eraman zutenekoa, itzulera: hango giroa eta gorabeherak / adiskidetasuna-etena-beradiskidetzea / Musika: Mozart, Betowen, Bach, … / aitatasuna / poesia / haserreen zergatia / arima eta materia / determinismoa / sexua / liburuak eta egile ezberdinak: zitak / lagunak / errealismo fantastikoa / idaztearen helburuak / eskultura klasikoen kanonak / iraupena / Gantes / zer da literatura ona? / guraso izatearen izua / itzulpengintza / hizkuntza propioa / iraunkortasuna / transzendentzia / heriotza / pintoreak / gerra irabazleei kritika latza /
Magia falta zaio
Hotzegia, gela bateko irakaslea dirudi.
Euskara estandar xumea, dotoreziarik gabekoa, lexiko erraza, bost duroko hitzik gabekoa,
Badira esamolde deigarri batzuk, baina gutxi
Aurkitutako paperen teknika ere funtsezkoa da
Gutunen teknika darabil tarte batean, sentimenduak adierazteko batez ere
Azken zatia teorikoa da, elkarrizketa badarabil ere.
Ingeles zitak sartzen ditu honek ere, autore ezberdinak, … modari jarraituz
Ez dit ezer berririk erakarri, ez gaiaz ez euskara aldetik, ez esamoldez, ez teknika aldetik
Mila gai iradokitzen ditu, baina dena geratzen da airean, eta datu historikoen duda utzi dit
4x4 operazioa. Xabier Amuriza
Gai pila:
Apaiz talde zabal batek Seminarion gauzatu zuen itxialdi sonatu baten inguruan doa, hori da ardatz nagusia, inola ere bakarra, horren inguruan hainbat istorio doa
Horrez gain: apaizen lana / maitasuna, / apaizen maitasun eta sexu problematika / biolentzia / seminarioko heziketa / itxialdikoaren zergatiak eta edukiak / Eliza / lan pastorala / gazteekin harremanak / denbora / hilezkortasuna / gauzak galtzea / musika / artea / ukoa / erlijioa / nia / …
Existentzialista da, bizitzari lotua
Zeharkako burutapenak eta hausnarketak, esaldi borobilak eta esankorrak,
Gutxien uste duzunean ezuste bat eskaintzen dizu, gogoeta bat, egitura bat, hitz berri bat, ... Filosofatu egiten du,: Erroman Lukrezio aitzakiatzat hartuta, eta mila antzerako, …
Kontakizunaren barnean egiten dituen gogoetak filosofia emankizun aberatsak dira
Beste mundu eta logika ezberdin batera eramaten zaitu, mundu erreala da baina aldi berean irreala
Seminarioan bizi izan nituen bizipenak biziarazi dizkit; orduan, gero ere, ez dut teorizatu guzti horretaz, irakurketak horretaz hausnartzeko aukera eman dit.
Txundigarria egin zait Donostiako Seminarioko inaugurazioarena: ni han nintzen, teologia ikasten nengoen. Ez ginen inola ere erradikal, nahiz ados egon ez. Beldurra ere bagenuen Seminarioko zuzendaritzako gehienak, eta Gotzaina, frankista sutsuak zirelako. Harritu nau abestu ziren abestien edukia: FRANCO, FRANCO abestietan, … Bai gogoan dut apaiz fanatiko batzuk Caudilloaren izena goraka ibili zirela eta denok eskandalizatu ginela, gogoan dut abesti ozen batzuk estudianteok denok herri bezala tutia eginez, … baina Francoren izenik sartzen zenik ez. Ez nituen gogoratzen ere hainbeste pertsonaia, eta delako haiek gainera, egon zirenik, … Gogoan dituk egun hartako bizipen batzuk: Kaudiloa nire aurretik pasa zen metro erdira, nork esan behar zidan arma hartuko nuela bere aurka egun batean, … Gure aurretik pasa zenean “viva el Papa” oihukatzea izan zen gure errebeldia zantzu bakarra, kokoteraino ginelako ekintza osoarekin. Dokumentu bezala gordeko dut liburuko zati hori, zabaldu ere eginen dut apaiz diren eta izandakoen bazkaria egiten dugunean.
Gaiez aparte, egituraz da ezberdina laugarren liburu hau, beste hainbat osagaietan antzerakoa arren.:
Ez du, aurrekoetan bezala, orri osoko perpausarik ere
Sailkatuta dago, perpausa motzagoetan, gaiz izartxo bidez berezituta, …: irakurketa errazten du: pertsonalki labirinto haiek bota ditut faltan.
Elkarrizketa asko: irakurketa arintzen eta errazten dute, informazioa berria dakarte, herri esaldiak, aditz forma ezberdinak, ….
Bestela aurrekoen jite antzerakoan darrai, nahiz sakontzen duen aurrekoen ildoan.
Aditz trinko edo sintetikoaren erabilpena erabat berria da, forma berri kontaezin, logikoa, aberasgarria, bide berriak zabalduz, …
Ausarta da hitzak osatzean, esanahia eraldatuz, zehaztuz, biziberrituz,
Mila ukitu umorezkoa
Gustukoak zaizkit deskribapenak, nahiz ezberdinak diren, ez dakit zehazten ezberdintasuna non datozn, baina ez dira ohikoak
Aberatsegia, ezin da asimilatu aurkitzen duzun dena
Idazkerak eztabaidak sortaraziko ditu, sortarazi behar ditu behintzat, bide ohizkoetatik ateratzen delako: esaldiak egiterakoan, aditz sintetikoaren forma berriak, erdal hitzen erabilpena, hitz berri piloa sortzen ditu izenak aditzak zein adjektiboak atzizkien bidez eraldatu eta zentzu ezberdin do zehatzagoa emanez
Akatsik esatekotan:
- Ez dakit apaizak ez direnei zenbateraino interesatuko zaien orduko borroka hura, baina testigantza hor dago eta hala behar zuen
- Tarteka oso pertsonalizatua dela kontakizuna, nahiz egia den beti islatzen dela idazle oro bere kontakizunean.
- Elkarrizketa zenbait betegarria dirudite, nahiz hitz-joko eta giza sentimenduen erakusketa bat ere izan
- Kontaera erabat ezberdina da, mundu ezberdin baten barruan ere badabil sarri: askori zaila eginen zaio irakrketa
Parisen bizi naiz. Koldo Izagirre. Poema-liburua
Parisen bizi da Koldo baina Euskal Herriko gorabeheren inguruan dabil; Paristik edo, bere herriari hartzen dio pultsua
Ikuspegi goragoko ezberdin batetik begiratzen dio gizarteari eta munduari
Egunerokoak zein orokorragoak, denetik dago poemotan
Egunerokotasunetik urrunagoa doa
Kritika zorrotza hainbat gaietan
Nahiko deskolokatuta uzten naute zenbait poemek, baina ezin dut asma zertaz, ez dira irakurlea irudi eta hitz-jokoen zurrunbiloan harrapatzeko soilik eginak
Gaioi buruzko ikerketa hasteko grina edo bultzada damaio irakurleari
Ezuste bat da poema bakoitza, gaiaz egituraz edo bukaerarengatik
Ezberdina eta berezia poemagintza hau
Poema bakoitzak du bere ukitu propio ezberdina
Zerez ukitu, edo nondik helduko zaituen hasten zara irakurtzen poema bakoitza
Arazo, egoera, sentipenei buruzko begirada berezia du
Esaeraz eta moldaeraz lortzen du goitikako begirada hori
Saltoka bezala doa zenbait poemen barnean, loturarik gabe bezala, baina bukaeran batasun bat hatzen du poemak
Hiztegi kilikagarria
Atzizkien erabilpen kilikagarria
Gozamena da hitzekin darabilen joko eta jolasa
Zirrara eragiten dute poemok
Ez da irudi behartu artifizialetan nahasten, berez bezala datoz irudiok, nauraltasunez
Hitzak osatu era eta erabiltzeko trebezia harrigarria
Hitzen aukera ezberdinekin jokatzek abilezia
Hain ortodoxoak ez diruditen hitzekin jokatzeko trebezia
Rasputin eta San Petesburgoko gauak. Joxemari Iturralde
Rasputin izen ezaguneko pertsonaiaz ari da, nor nolakoa zen, eragina gortean, ...
Tzarren gorteko giroa.
17ko iraultzaren aurreko urteak, gortea, herriaren egoera eta jarrera, gerra, Lenin Suitzan, ...
Sarajevoko atentatua
Iraultza egunak: ez du inola ere deskribapen baikorrik egiten, alde ilunena kontatzen du, hala izan bazen eta izanen zen aldaketa egun kontrolagaitz haietan.
Dadaismoa
Nabari da egilea jantzi dela gaiaz, datuok bota nahi ditu eta nolabait istorio bat asmatzen du bere inguruan datuok harilkatzeko
Ez dakit zer den erreala, zer asmatua datu errealak sartu ahal izateko
Oso egitura eta kontakizun artifizial iruditzen zait, datu gehienak egiazkoa arren
Nahiko linealki jarraitzen du historia, nahiz jauzi batzuk egiten dituen
Bi euskaldun, bikotez, ere ari d a, San Petesburgon tzarren jauregietan morroi, Iturraldetarra bata gainera: egia?
Ministro bat aldarazten du, baina nik uste nuen eragin politiko handiagoa izan zuela tzarren gortean
Kontaketa huts hutsala, oso azalekoa, batez ere elkarrizketak
Ez du indarrik, baina sortarazten du jakin-mina
Ez dago inolako hausnarketarik edo gogoetarik, kontaketa hutsa
Irakurleak eginen du bere gogoeta giro hari buruz
Idazkera lau ulerterraza
Atal motzetan banatuta, erraz irakurtzen da
Ez da dotoreziakerietan galtzen baina era berean dotore idazten du
Xume jitean idazten du
Betegarri franko du istorioa luzatzeko edo borobiltzeko, agian nobela bat egin nahi duelako, gidoiak horrela behartuta
Errepikagarria egin zait, Rasputinen emakumeekiko portaera, gorteko giroa, bere eragina, ...
Irakurritakoaz gain, ezer gehiagorik ez?, jakin-min baino gehiago desilusionatuta utzi nau, beste zerbait, beste zer gehiago espero nuelako
Sirena-hotsak. Xabier Etxaniz Rojo
4 narrazio edo ipuin ezberdin dira
Matxupitxu
Nikaraguar etorkin batek adineko bat zaintza hartzen du lan bezala
Lana hitzartzea, agurearekin harremanak, bukaera, eta azken ezustea
Hasieratik harrapatu nau
Kontakizuna luzatu egiten du baina gustagarria bihurtzen da errealitatearen erreflexu fina delako, hainbat bizitzako gorabeherei burutapenak eginez doa, giro umoretsu batean, gai ezberdinei buruzko hausnarketa eta burutapenak,
Hiletak / abokatuak / morroiak eta nagusiak / Somoza / Sandinistak / Contra / etorkinak / maitaleak / ETA / GAL / bertakoak eta etorkinak /
Sandinistei buruzko ikuspuntu edo errealitate ezezagun ezberdin kritikoak izan zait ekarpen nagusia
Akelarreak
Idazle hildako baten emazteak senarraren liburuen bilduma egiten du. Alabak “Akelarreak Nafarroan” aitak maitale bat izan zuela jabetzen da. Familiari, amari adierazi ala ez?, hori da dilema.Gabon afarian familia osoa elkartuko da. Alabaren burutapen, bizipen, eta sentimenduak, psikologo edo psikiatra baten aurrean bezala, bera ere banatua baita. Aitaren geriza luzea, … Egia jakiteak merezi du?.
Betegarri edo luzapen asko du, ezer askorik erantsi gabe.
Idazlearen burutazioak egiten dute erakargarria irakurgaia.
American way of live
Langile soila fabrika bateko jabearen alaba oso berezi batekin ezkontzen da: Fabrika krisian. langileen borrokak, bikotea banatu egiten da, protagonistak indemnizazioa jaso eta bere ametsa gauzatuko du, Amerikako Estatu Batuak ezagutzea. Errepideko kontrol batetan hil eginen dute Amerikan.
Langile borrokak, banatze arazoak eta Ipar Estatu Batuetako deskribapenak nabarmentzen dira.
Ez du ezer erakargarririk, dena oso azaletik baitoa, burutazioak ere askoz urriagoak dira, … ez du ezer eskaintzen
Sirena-hotsak
Hiru gazteen istorioak: ekintza bat prestatzen dute, gaizki aterako zaie eta gero bakoitza bere bidetik joanen da bizitzan, bat aktore izanen da, beste musikaria eta hirugarrenak preso bukatuko du eta kartzelan aita izanen da.
Hausnarketa ezberdinak: ekintza aurreko eta ondorengo, telefonoa, aitatasuna, kartzela, kartzelan aita izatea, egoera berri politiko, ekintzaren porrotaren zergatia, taberna giroa, … ri buruzko gogoetak
Gai biziak dira, egunerokoak, agian norbaitentzat izan ditzakete erakargarritasuna
Niri ezagunak eta zirrararik gabekoak egin zaizkit
Jende batentzat izan daitezke hausnarketa eragiteko baliagarriak
Orokorrean, liburuak ez nau erakarri
Eman dit hainbat gaien gogoetarako bidea
Lehenengo kontakizunak du hausnarketa asko, eta hurrengo bakoitza gero gogoeta gutxiago du
Sukkawan irla. David Vann
Bi zatitan banatuta: lehenengoan aita semeak Alaskako irla bakarti betara doaz aldi luze bat elkarrekin pasatzera, bigarrenean semeak bere buruaz beste egin ondoren aita gorpua hartu eta alde egiten du bere herrira itzultzen den arte.
Munduaren bilakaera bortitza erakusten du, esperientzia berriaren zergatia argituz
Munduaren eta gizartearen lehen eguna, erabat sintetikoki, baina ukitu egiten du irakurlea, hunkitu ere,
Aitarekiko semearen jarrera aldatzen doa, aurrekoaren nostalgia, desesperazioa.
Egoera jasanezina bihurtzen da, harremanak zaildu eta zornatu ere, bakoitzaren barne egoera gaiztotu, …
Biziraupena
Pertsonaien arazoak, lehen egunak, baliabideen murritza, bakardadea, baso basa,
Arazo pertsonalak azaltzen doaz, eginiko hutsak, elkarbizitzaren zailtasunak, gogorapenak
Semeak bere buruaz beste eginen du
Bigarren zatia: Aitak semearen gorpuarekin alde egiten du, sena galduta, etxera itzulera, aurkitzen duten arte. Gero bere herriko gorabeherak, erabat bakarrik geratuko da edo utziko dute, ihes eginen du, ezer ulertu ez duen sentipenarekin bukatzen du, … ezustekoarekin bukatzeko.
Bidaia kontatzen zu pausoz pauso, unez une: egiten duena, sentitzen duena, pentsatzen duena, pentsamenduak egunen joanean, gogoeta ezberdinak, norbere buruaz egiteaz ere ari da, …
Irla batean geratzen da
Hileta egitea eta amak ikustea obsesio bihurtzen zaio
Aitaren bilakaera, barne korapilatsua, barne bide galduetan ibilia, bere buruarekin aurkitzen da,
Bere buruarekin eta semearen gorpuarekin hitz egiten du
Atzera jauziak hemen ere: bizitakoa, jarrerak,
Biziraupena deskribatzen du, hemen ere
Psikologia ariketa bat da baina ez du beste zenbait lanen sakontasun jarraipen lotura osotasun, lilura, … ik.
Poesia ukitua du, batez ere deskribapenetan, kontaeraren gordintasunean, maitagarria egiten da kontaketa eta narratua, poema epiko baten kutsua du, batez ere hasieran
Paragrafo luzeez eta elkarrizketa oso motzez egiten du kontaketa
Zaila da, tarteka ezinezkoa, esaldi askoren esanahia argitzea, testuinguru barruan ere, ez sakoneko esan nahia edo sinbolizatua, baizik esaldia bera irakurlearen logikara itzultzea
Ez dakit jatorrizko testuaren ondorioa den, jatorrizko testuak dakartzan zailtasunak, jatorrizkoa erabat errespetatu nahia, euskaraz desitxuratu gabe, euskararen eztabaida filologiko bati erantzuna eta jarrera hartzea, edizioaren akatsak diren, …: haizeak kiribilak altxatu, …
Zintzilik, bukatu gabe bezala geratzen da hainbat esaldi
Arraroak, zailak, traketsak ere ?, iruditu zaizkit hainbat esaldi: barna igeri ezineko / jaurtitzeko makila / aisa gaitezen / ez zen eguerdi, / lainoak haizatu / jatunak (izena) / milioi urteko bi / zartagina lerratu / ondo ematen du / ez zuen asmorik nahi / hau gauza ere ez da /
“a” artikulua jaten du sarri, arraroa egiten zait
Kadentzia berezia du tarteka, ez dakit jatorrizkoarena den ala itzulpenarena
Monotonoa edo errepikakorra bilakatzen da erdi aldera lehen zatia, bai pertsonaien bilakaeran, bai kontakizunetan, ez duelako pertsonen barnea sakonago arakatzen, barne inguru berean dabil aurrerapenik gabe barne ikerketan, sentimenduetan, pertsonaien bilakaeran: bere buruaz beste egitea ere ezustean bezala dator.
Esaldi irudimentsu bereziak: aireak bolumena eta pisua zuen.
Itzultzailearen esperimentu bat ote den ere iruditu zait
Txartel bat (des)herrira. Garazi Goia
Bikote batek istripua izan du, neska ospitalean dago konorterik gabe, mutilak alde egiten du Londresera. Londresen Gernikako bonbardaketa ondoren Ingalaterrara eramandako mutiletako bat bizi da hirurogei urtez ia harremanik gabe familiarekin. Familiak bisitatzen du ospitalekoan dagoena, baina ahizpak alde egingo du Europa Iparraldera errudun sentitzen delako, gazteak Argentinara alde eginen du, eta gizona Euskal Herrira etorriko da.
Ibai, Peru, Sara, Maialen, dira pertsonaiak, deserrian bizi dira
Bakardadeen istorioak, azkenean denak geratuko dira bakardadean bakoitza bere destino berrian.
Ingalaterrara eramandako umeen odisea kontatzea du helburu nagusi bukaeran dioen arabera
Gerra, ontziratzea, bidaia, umeen esturak, traumak, beldurrak, Ingalaterrako lehen egunak, itzuli zirenak, geratu zirenak, familiarekiko harremanak, istripuaren zergatia, Francoren aurkako giroa, Orwell Espainian egon zen,
Pausoka pausoka doa istorioa argitzen, azkenerako badu bere suspense puntua
Oso historia tristea da
Pertsonaia bakoitzak bere barnea azaleratzen du gutunotan: sentimenduak, oroitzapenak, sekretuak, gurasoen banaketa eta honen eragina, …
Nahiko pentsalaria da idazlea, eta kontakizunean zehar hainbat eta hainbat burutapen labur daude, pentsarazten dutenak
Gerra eta ondorengo garaiko giroa, bizipenak, gaztedia, gosea, atzerrian etorkinen bizimodua, , Gauza ezagunak zaizkigu adinekooi eta ez du erakargarritasun handirik kontakizunak, ez du datu berririk ia ematen, bakar batzuk soilik.
Ia kontakizun osoa gutunen bidez kontatuta dago, elkarrekin gurutzatzen diren gutunak
Ametsak darabiltza datu berriak sartzeko
Nahiko zaila da hasieran istorioari antz ematea
Betegarri asko du istorioa osatzeko edo borobiltzeko.
Interesik gabeko zatiak daude
Dibagatzen bezala idazten du, deskribapen eta zeharkako zertzeladatan galduz
Esaldi motzak
Ez du esaldi borobilik botatzen, baina jator idazten du: ez dik ekarpenik eskaini literatur aldetik, gutunen teknika ez bada
Hiztegi arrunta, hitz arrazoien bila ibili gabe
Villa triste. Patrick Modiano
Saboia Goian, Genevatik hur, laku baten alboan, uderri bat. Konde gazte bat bueltatzen da bertara eta bertan igarotako uda gogoratuko du.
Kondeak Yvonne neska gaztea ezagutu zuen, ondoren Meinthe gizon gatea, eta tartean Hendrickx sartzen da. Bi gazteak elkarrekin biziko dira, kondeak Ameriketara alde egitea proposatuko dio neskari eta honek alde eginen dio Hendrickxrekin. “Villa triste” du izena Meintheren etxeak, non zenbait egun pasako duen bikoteak, nobelari izena emanez.
Uderri bateko bizimodua kontatzen du, herria, hotelak, etxeak, parkeak, kaleak, ingurua, kafetegiak, tabernak, bertako afari, festa, dantzak, paseoak, alferkeria, eta abar luzea kontatzen ditu. Bainuerri bateko giroa. Deskribapen luze eta zehatzak.
Iragana kontatzen du, nostalgiaz,
13 atal motzetan banatua, atal bakoitza txatal motzagoez osatua: irakurterrazagoa
Deskribapenak dira batez ere, horretan luzatzen da, berez ez dute interes handirik, aspergarri samarra ere egiten da
Ez du hausnarketa zuzenik egiten ez iritzi borobilik botatzen, pertsonen jokaera eta bizimodua, kontalariaren sentipenak, … kontatzen ditu. Pertsonen barne aldaketa eta egoerak. Bada klandestinitateko aipamenik ere. Tarteka bada gogoetarik, gerrari buruz, baina ez asko. Girotik eta kontakizun orokorretik irakurleak atera beharko ditu ondotio eta hausnarketarako hari-muturrak. Juduak agertzen dira, baina zeharka bezala; berdin nazismoari buruzko gandupeko erreferentzia.
Gauza asko ganduan uzten ditu, argitu gabe.
Uneoro du misterio kutsu bat, pertsonaiei buruz, zer gertatuko ote, pertsonaiek apurka argituko diren isilpekoak dituzte, …
Beste zerbait espero nuen egunkarietako Nobel saria dela eta, irakurritakoen ondoren.
Itzulpenak ez du erakargarritasun handirik, ez esamoldeetan ez hiztegian.
Zaindari ikusezina. Dolores Redondo
Jarraiko 3 hilketa dira kontakizunaren ardatz
Polizia, suspense, familia-saga, ... ; eragina izanen duten txikitako gertakizunak ere nahastuko dira,
Istorio oso korapilatsua: pertsona, leku, izen, gertakizun, ... asko eta nahastuak
Tarteka psikologia saiakera baten antza ere hartzen du,
Izaera ezberdineko pertsonaiak, beraien jarrera eta jokamoldeak, ...
Baztan bailara du protagonista nagusia, bertan kokatzen du istorioa, Baztan ezagutaraztea da bere helburuetariko bat nonbait
Iruñeko zenbait deskribapen ere eginen ditu
Gai pila ukitzen ditu: rigor mortis, Elizondoko gozoki fabrika, ibaia, koipuak: Hego Ameriketatik ekarritako ugaztunak bertako ibaian ugaritu direnak, basoa: hartza, furtiboak, basajaunaren istorioak, laxa pilota-jokoa, amatasuna, negozioak, familia, jarraiko hiltzailearen berezitasunak, loreen erabilera sinbolikoa, polizia talde ezberdinen barne ika-mikak, umeen psikologia gorpu baten aurrean, tarota, nola izan animalien berri: analisiak nolakoak, ..., hartzak Baztanen, ikerlari baten jokamoldea kasu zail baten aurrean, hainbat sentipen ezberdinen mundua: orgasmoaren ondorengoa..., traumak eta estresa, dibortzioa, motoak:LUBE, Baztaneko klima, ...
Leku eta kale izenak, abizenak, Elizondoko historia, belagileak-sorginak, inkisizioa: hildako sorginak, mitologia, sineskeriak: Mari, ..., hilerria: gurutzeak, hilobiak,
Baztan ezagutu nahi duenarentzat egokia izanen da
Deskribapenak gustuko dituenak gustura irakurriko du
Zehatz esplikatzen ditu hainbat gauza, baina ez dute jakin-minik sortarazten, betegarri itxura darie: eraildakoen egoera, etxekoen zehaztasunak,
Nahiko jarraian doaz kontakizuneko gorabeherak, bata bestearen ondoren, baina atzera jauziak ere baditu pertsonaia nagusien historia osatuz.
Deskribapen asko eta zehatzak: herrikoak, basokoak, herria, polizia-etxekoak, basoa, ... baina ez dute bertakoa ez den batentzako interesgunerik sartarazten, eta literatura aldetik era ez dute erakarpen berezirik, zuzen, jator eta egoki dauden arren
Horrelako nobela bati ez dagokio horrelako deskribapen luzerik, pertsonena edo lekuena, irakurleari istorioa interesatzen zaionez paso egiten die.
Jauzika eta gainbegiratuz irakurri dut
Konplikaziorik gabeko hiztegia
Gaztelerazko hitzak ekiditen ditu, euskarazko berriak sortu edo asmatuz
Erraz ulertzen diren hitzak dira gehienak, baina nahiko zailtzen dute irakurketa
Aberastu egiten du hiztegia
Aditz bihurtzen ditu izen asko, esaldia laburtuz
Ekarpen nagusia bilakatzen dira zenbait hitz osatu, asmatuak edo jasoak
Lexiko interesgarria
Euskararen ahalmena eta aukerak agerian uzten ditu
Beste hainbat hitz asmatu ez dirudite egokiak, zaila baita asmatzea zer esan nahi duten, testuingurutik ez bada, estaldura=covertura
Zenbait hitz asmatu edo deduzituk laburtzen dute esaldia, esaldi luzeago bat ekidinez
Baina hitz asmatu berriok luzeegiak dira askotan eta irakurtzea zailtzen du
Errepikatu egiten dira zenbait gauza, ezagunak berrirakurtzea dakar, luzatuz
Lortzen du irakurlea interesatzea, baina hau jauzika joanen da, tarteak utziz
Liburuak
Liburuak 3 – II.
Denboraren izerdia. Xabier Montoia
Dendako leihotik. David P. Tijero
Deserriko karrikak. Mikel Ibarguren. Poema-liburua
Diruak behar luke bihotzik. Jose ba Azkarraga. Saiakera
Dublindarrak. James Joyce. Itz. Irene Aldasoro
Edan ase arte. Mikel Perurena Ansa. Poema-liburua
Eguraldiaz hizketan.. Mikel Perurena Ansa. Poema-liurua
Eibarko idazlien eta idazlanen antologixia. E .Izagirre- M. Lizarralde-A. Narbaiza
Ekaitz aroa. Joxe Iriarte, “Bikila”
Ekialdeko mamuak. Jon Arretxe
Emakume ezezagun baten gutuna. Stefan Zweig
Ene Ondarru. Andoni Basterretxea
Errautsera arteko Sugarra. Imanol Zurutuza
Espaloian dago munduaren xilkoa. Joakin Balentzia. Poema-liburua.
Eszterren ondarea. Sándor Márai
Eta Arkadian ni. Anjel Erro. Poema-liburua
Eta emakumeak sugeari esan zion. Lourdes Oñederra
Euskal zibilizazioa. Alfontzo Martinez
Ezinezko maletak. Juanjo Olasagarre
Denboraren izerdia. Xabier Montoia
Madrileko giroa, Euskal Herritik joandako kazetari, zinemagile, idazle, ...
Errazegi botatzen ditu hainbat iritzi, miliak, ... Madrileko giroari buruzkoak halakoak badira ez dute sinesgarritasun handirik.
Zuzenean jorratu eta aztertzen ditu hainbat gai gordin.
Bikoteen jokabidea, maitasuna, fideltasuna, ...
ETAren hildakoak dira Montoiarentzat izugarrikeria bakarrak.
Abertzaleentzako ezinikusia, gorrotoa nabari zaio.
Bere burua zurituz bezala: Xabier nor den ez badakit ere horrela iruditzen zait.
Ezer gutxi esaten dit, oso azaletik dabil, arrunkeriak esaten ditu.
Ez dago bere hausnarketa pertsonalik, edozein taberna-zuloko kontakizunak dira.
Zertara datoz ETAren kontuak nobela honetan, Pisuerga doala eta ....sartu
Zita merkeak egiten ditu, ezer esaten ez dutenak, izenak aipatu besterik ez, badirudi norbaitzuen propaganda edo panegirikoa egiten ari dela.
Gezurrezkoa agian ez da dioen dena biolentziari buruz, baina herren dabil bai kontaketan bai gaian.
Terrorista hitza sartu beharra, kazetari eta medioetako berritsukerietako kide edo tertulianoek bezalaxe.
Presoen eta ezker militanteen karikatura alderdikoi lotsagarria da.
Ados ez egotea ongi da, baina horrela desitxuratzea ados ez dagoen dena lotsagabea da.
Ez du oinarritzen esaldi bat bakarra, bota eta kitto, politikoen jokabidea.
Sinestezin merkea eta arrunta da Montoia tipo hau.
Ez du aitatu nahi Bandres Mariorekin muturka eta haserre bukatu zuenik.
Istorioak ez du bi piperrik balio, eta ETA sartu behar du itxura eman eta nolabaiteko baliagarritasuna emateko.
Agian ETAren kontra egin nahi du soilik, eta istorioa aitzakia bat besterik ez da.
ETArekiko dena kendu eta eta ez litzaioke inolako hutsunerik nabarituko nobelari, orrien kopuruan ez bada.
Ez du ez bururik ez belarririk ETArekikoa horrela sartzea literatura egin nahi bada.
Agian politika soilik egin nahi izan du.
Ez da politikari buruzko hausnarketa bat, ez da ezeri buruzko hausnarketa.
Guardia Zibilen hildakoei buruz ez du hausnarketarik egin nahi, ez iritzirik eman nahi ere.
Egunkarietatik kopiatutakoak dirudite ETAri buruzkoak, beste hausnarketarik gabe.
Tarteka sartzen ditu indarkeriari buruzko betiko arrunkeriak eta kitto!.
Politiko profesional batek idatzia edo idazteko agindutakoa dirudi.
Kale borroka drogarekin lotzea inondik ere onartezina da, lotsagarria.
Zinegileak zinea egiten dute drogazaleak direlako, edo idazleak idatzi, edo politikoak politika, ... zergatik ez du hori esaten politiko, zinegile, idazle.... piloa drogatzen delako.
Madrileko jendilaje baten bizimodua da ekarpen niretzat berri bakarra, sinetsi ahal badiot.
Gasteizko zatia ezin hutsalagoa da, Madrilekoa baino askoz okerragoa, hemen ez du ezertxo ere esaten.
Esaldiak kolpeka bezala datoz, edo saltoka, etenduraz bezala.
Inongo interesgunerik ez du sortzen.
Inongo interesgunerik ez duen kontakizunetan luzatu edo galtzen da, betegarri hutsak dira.
Elkarrizketak kontakizunaren barruan nahastea interesgarria deritzot, abilki egiten du eta gutxik egiten dute, ekarpen aberatsa delakoan nago.
Euskara aldetik txukuna da.
Eskuartean beste ezer ez neukalako bukatu dudan liburua.
Dendako leihotik. David P. Tijero. Poema-liburua
Gauza pila, irudi pila, iritzi pila datoz, trumilka.
Gai sakonak plazaratzen ditu.
Bidaiak, pertsona eta hauen egoera ezberdinen deskribapen sintetizatua.
Natura da hitzen jolaserako ardatza, urtaroak, ...
Bizitza ere paisaia sarria da, bizitzako pintzeladak ugariak dira.
Begiratzen daki, ingurura zorrotz begiratzen lagatzen du irakurlea.
Etorkinarenak indarra, mamia eta erritmoa ditu, bizi puzka da
Bortizkeriari oso alde ofizial eta kristau moraletik begiratzen dio.
Irudi eta esaldi itxuraz kontrajarriak, pentsarazteko edo.
Irudizko freskoak erakusten edo eskaintzen ditu: begiak erdi itxi, begirada orokorrez dena bildu, ... eta koadroa duzu osoki aurrean.
Eguneroko zertzeladak, xumeak bere egunerokotasunarekin.
Goi mailako giro eta erritmoan sartzen du irakurlea.
Deskribapena da nagusi.
Deskribapenez gain hainbat gai ukitzen eta sakontzen du.
Era tragikoan dihardu, gertakizun batek jota edo, ...
Esaldi laburretan biltzen ditu irudiak, iritziak, esanahiak, ...
Freskura falta zaio, behartuta bezala idazten du, nola esan bila ibilitakoaren taxua.
Esaldi hotzak dira, zizelatuak, teknikoak, pentsatuak, landuak, ... anima falta zaie
Sentitu gabeko poemak dirudite, zirrara, arnasa falta zaio, ez zaio poesiaren iratxoa pasa.
Bihotzean berotu gabekoak, buruan bilatuak eta bertan ikusiak.
Esaldiak borobiltzeko ahalegina nabari zaio.
Golpez golpe doa, pauso bakoitza motz neurtuta.
Xarma falta zaio, hotz uzten nau
Deserriko karrikak. Mikel Ibarguren. Poema-liburua
Maitasuna, gaztearen maitasuna, du poema-gai.
Badira poema politak, erritmoa dutenak, biziak, atseginak, ulertzen ez baditut ere.
Ihes egiten dit, ezin diot jarraitu, urrun geratzen zait.
Ez didate ezer handirik esaten, hitz-jokoen plazera ez bada, hitz korapilatuen jolasa.
Batez ere zertaz ari den ez dakidalako.
Neskekiko harremanak dira gai nagusia, gazteek ez al dute beste kezka eta ardurarik?.
Hilabete geroago heldu diot berriro liburuari, azken zatia irakurtzeko:
Gordeegia geratzen zait esanahia, indarra galtzen du hitzen filigranak esanahia bilatzearen poderioz eta nekeaz.
Ardura eta interesgunea esanahia bilatzeak hartzean, hitzen josketaren gozamena moteldu egiten da.
Gozamen literarioa, estetikoa soilik, ematen dit.
Denentzako eta denerako aplikatu daiteke diona, aspirina bezala.
Hainbat esanahi esanarazi dakioke, ez dakit hala behar duen ala esanahi zehatzagoarekin lotu beharko lituzken esan beharrekoak.
Orokorregiak dira, ez du esanahia zehazten.
Ezkorrak dira poemok.
Bizitzaren inguruan dabil.
Ez dakit zertaz ari den, zer esan nahi duen, baina irudi peto eta esaldi pila sartzen ditu.
Sinbolo dira, norberak zehaztu behar du, norberak bilatu behar dio lotura.
Erritmoa du, dotorezia
Irudien bidez iradokitzen du, irudien bidez indartzen du diona.
Hutsaldu izugarri gogorra da, baina erreala, agian ezkorregia, Euskaldun bizitzak baditu beste taupada mota batzuk ere.
Hemen honetan: garratza, erreala.
Place d´Espagne: azal-pikorra ateratzen du.
Carrefour des evadez: irudia, erritmoa, mamia, bizitza, ...gogokoak ditut poemok, iheslariei buruzko poema indartsuak.
Poetikoki baino garratz, atzerriko bizitzari buruz, hausnarketa sakon bat eraginkorrerako lerroak.
Gure panfletoetan erabiltzeko poema eta poema zatiak, zati indartsu eta esankorrak.
Zenbat gauza eder dion, dotore esan ere, gartsu, hitz neurtuez
Oroitzapenarena zirraragarria da.
Oso gogoko izan dut azken zatia.
Diruak behar luke bihotzik. Joseba Azkarraga. Saiakera
Arrasateko kooperatibei buruz.
Gai interesgarria, berenez eta uneagatik.
Astuna eta nahiko iluna egi.n zait, batez ere idazkeragatik.
Dublindarrak. James Joyce
Dublineko bizitza.
Mami garratza, gordina dario ipuin bakoitzari.
Zenbat tipo ezberdin marrazten dituen.
Ez du ezer esaten baina zenbat gauza esaten dituen!.
Zenbat egoera ezberdin, Dublin hartakoak.
Interesatu egiten zaituzte gaiok, ipuinok nahiz ezer berririk edo ezohizkorik ez dela gertatuko jakin.
Harrapatu egiten zaitu, bere giroan bildu, bere ezerezaren itxurapean ere.
Xehetasunak emanez deskribatzen ditu egoera eta pertsonak.
Xehetasunak emanez sarrarazten du egoera eta pertsonengan.
Deskribapen sotil baina argiak, zuzenak.
Giroa sortzen du, Dublineko bizitza giroa.
Ukitu poetikoak ditu.
Irudimen handia du irudiz esanahia azaltzeko.
Ukitu apartak ditu deskribapenetan, nahiz laburrak izan: pintzelkadaz bezala.
Evelina, ze gordina eta ze tristea!.
Eibarko idazlien eta idazlanen antologixia. E. Izagirre – M. Lizarralde – A. Narbaiza
Eibareran sakondu nahi duenarentzat.
Liburu teknikoa batez ere.
Irakaskuntzarako prestatua.
Hizkuntzalari ez garenontzat nahiko astuna eta aspergarria.
Era berean interesgarria ere bada.
Ezjakinontzat ere hainbat atal berri ditu, ikasgai probetxuzkoak.
Autore ezagunak direnez, irakurriak lan gehienak, ez dute hainbeste interes.
Testu zaharrak, Romualdo Galdos eta Antonio Iturrioz egin zaizkit interesgarriak, ezezagunak zaizkidalako bere lanak.
Edan ase arte. Mikel Perurena Ansa. Poema-liburua
Eguneroko zertzeladak, konturatu ere gabe izaten ditugunak, kontziente bihurtuak.
Bizitzan murgiltzea, itotzeko beldurrik gabe.
Huskeriatxoak dira zenbait poema, gaiez zein tratamenduz: flash batzuk bezala, bristadak.
Pentsarazteko arantzatxoa, akuilua, ziztadak.
Oso azalean gelditzen diren bizipena uzten dizute beste batzuk, azalean bizi baikara bizi ere.
Burutapen eta hausnarketa xumeak, baina gizaki xumeok bizi dugun egunerokoari zuzen lotuak.
Poesia tristea da, argiune gutxi du.
Ugariak dira poema ezkorrak.
Iritzi tristea bizitzari buruzkoa, heriotzari buruz aritzean.
Amaiera hitsa eman die poemoi, heriotza gaiarekin.
Idazlearen gizartearekin eta berarekin konpromisoa ageri da.
Salaketa ugari: tortura,justizia, …
“Zizareak Eta Harrak”: halakoa da errealitatea, hil ala biziko lehia.
“Atzeraka Zenbatzea” poemak zirrara eragin dit.
“Eskailera leunak” saileko zenbait izan zaizkit kaskarrenak.
Hitz eta esaldi joko eta jolas jostagarriak.
Lehen liburuko gaztea bera da, baina helduagoa.
Erritmoa du.
Erraz eta gustura irakurtzen da.
Eguraldiaz hizketan. Mikel Perurena Ansa. Poema-liburua.
Lotsagabe samarra izan nahi du baina ez dit ezer esaten.
Ez dakit zer esan nahi duen: poesia ezin daiteke izan gauzak ulertezin esatea.
Irudiz, begirada zabalez, sentimendu ukituarekin, baina ulerterraz behar du izan.
Era eta esanahi ezberdinetan uler daitezke bere poemak.
Definitu gabeko poemak iruditzen zaizkit, jeneralegiak, orokorregiak; gustukoagoak ditut garbi hitz egiten duten poemak, nahiz metaforaz eta irudiz, esan nahi didana garbi esaten didana, ez ditut maite irudi eta metaforetan ezkutatuta ulertezin datozen iritziak.
Denerako balio dute, mila ulerpenerako balio dezakete sinbolo, irudi eta alegiok.
Zergatik ezkutatzen dira poeta gehienak hitzen ostean.
Zergatik dira hain ezkorrak poetak.
Poeta honek ere biolentziaren obsesioa du.
Maitasunaren frakasoak darabiltza honek ere: poetek ez al dute sekula maitatu, maitasunaz gozatu?.
ESKUEK MUNDUA: laino apur bat, arroila, besterik ez zaio geratzen gure poetari?. Bizitza tristea hori. Ahaleginduaren lasaitasuna, poetaren patxada astintzen badu ere.
UKABILAK. Oso polita, sentipenen mundua, bakardadearen pisua.
HARRIZKO ERROTARRIAK. Asko iradokitzen du.
PAPEREZKO ERROTARIAK. Balekoa, baina gure eguneroko bizitzak bere alde eta oren goxoak ere baditu.
ZIENTZIA APLIKATUA. Ironikoegia. Grazia ere egin nahi du gai gordinei buruz.
BENAZKO ESPLIKAZIOA. maitasunari goratzarre fina eta gordina.
52 ORDU BI 69. Hitz-joko abilak. eta politak.
Xarma falta zaie azken ataleko poemei, ez naute erakarri, ez naute sentipen berriz bildu.
Misterio puntua falta zaie.
Pentsa erazten dute poemok, esanahiaren bila zabiltzala, bihotza kizkurtzen ere bai.
Izugarri iradokitzen du, baina denentzako, pentsaera ezberdinentzako, balio du; gogokoago dut poesia zuzenagoa.
Astiro irakurtzera behartzen zaitu, ulertzen ahalegintzera.
Irudimena du, originaltasuna ere.
Inguruari so bizi da poeta.
Harrapatu egin nau azkenik, eztarria lakartuz.
Ez dute gozamenik, poema latzak dira, bizitzaren alde gogorrena erakusten digu.
Bizitzak dituen alde baikorrak, atseginak eta pozgarriak falta zaizkio.
Sekulako sormen lana dago poemotan, ahalegin landua, beraz sarrerako poema ez zait zintzoa iruditzen, agian lotsatiaren kezka da.
Formak ez dio berdin: irudiez idazten du, erritmoa jartzeko ahalegina.
Lehenengo irakurketan itxurosoa iruditu arren, poema zenbait bigarrenez irakurriz seguru ez dagoen baten poesia iruditu zait.
Sakabanatuta bezala botatzen ditu esaldiak.
Diapositiben teknika, baliabidea edo irudia: praktikoa eta emankorra.
Ekaitz Aroa. Joxe Iriarte “Bikila”
Egunkarietako artikuluetan azken aldian agertu dituen ideiak berak indarkeriari buruz batez ere. Euskal arazoan izan diren iritzi eta jokamolde gehienen laburpen edo sintesia da. Egunkarietako artikuluen bilduma edo laburpena dirudi
Gutxienezko trama, hezurdura asmatu du, tramak ere ez du interesik, eta hezurdura hori betetzen joan da, osatuz, betiko ideiekin.
Bere betiko ideia eta mamuekin korapilatuta dabil.
Baina egia da planteatu behar direla eztabaidatzeko, eztabaida sor dezake, sortu beharko luke, liburuak.
Baita ere bada ideia eta hausnarketa erakargarririk, osagai eta girotze moduan., baina gutxi.
Baina esan beharra dago sakoneko arazoak, funtsezkoak planteatzen dituela.
Interesgarriak dira plazaratzen dituen galdera eta eztabaidagaiak.
Baina errepikagarriak gertatzen dira, ezagutzen ditugunak.
Azken aldi honetako bere erakunde eta jarduera armatuari buruzko planteamenduak dira.
Indar armatuaren inguruan dabil beti, ez da Euskal Herrian beste arazorik, edo arazo oro konponduko litzake indarkeriarik ez balego. Zer gertatu zen su-etenean?.
Badirudi Euskal Herrian ez dela beste arduradunik, ez beste interesaturik, ez beste planteamendurik, ez beste erantzulerik:
Noiz hitz egin behar da besteez ezker iraultzaileren esparruan?. Oso partziala da honetan ere.
Hasieran heriotzaren halako kutsu ezkor mesprezagarria dakar: baina heriotza biziaren dohain bat da, naturaren oreka.
Kontraesan pila aurkitu ditut ideietan eta kontakizunean: ideia finko batekin dabilenaren logikarik eta patxadarik eza.
Ez dit ezer berririk eskaini.
Ez du ezer berririk ez ideietan, ez kontakizunean ez kontaeran.
Ez dago burutazio, gogoeta, edo aukera berririk.
Ez du alternatibarik, “indarkeriarik ez” soila ez bada.
Ez dago ezer pizgarririk, ez du inolako itxaropenik liburuak, ez du argi izpirik, leihorik zabaltzen etorkizunari.
Oso negatiboa da liburua.
Ez da liburu zintzoa, zintzoki idatzia arren.
Militante baten barnean mila ñabardura eta buruhauste dago: badirudi ez dela horrelakorik etakideen artean, eskema bat du eta hor sartzen ditu denak, bete betean.
Eleberria asmakizuna da, fikzioa, baina bera errealitate konkretu batez ari da, eta errealitatea faltsutu egiten du edo ikuspegi bakarretik azaltzen.
Oso partziala da, ikuspegi bakarrekoa, inpartziala izan nahiaren partzialtasuna du.
Alde bateko iritziak daude ia soilik, beste aldekoak aldiz nahiko desitxuratuak dakartza.
Borroka armatua aukeratu dutenen iritziak desitxuratuta daude.
Ez du gai bat aitatzen: su-etenaren garaian alderdi politiko denek frogatu zuten bakea eta arazoaren konponketa alderdien interesen ondoren edo atzetik jartzen dituztela, bakea eta normalizazioa ez dela bere helburu nagusia, bortxakeriarik eza ez dela baldintza.
Hizkera ere tendentzioso eta alde bakarrekoa da: odoljarioa, odol izurketa zentzugabekoa, ...
Bere errotara eramaten ditu urak.
Sinplekeria pila dago, iritzi arruntak, pertsonaia ezberdinen ahoan.
Oso baldar dabil.
Lagunaren odola, “likitsa” da!.
Bere lehengo borroka armatuaz damututa dagoela dirudi.
Ez dut Aingeruren gutuna ulertu, hain da partziala, hain bloke eskematikoa diona.
Mordoilo eta era berean oso eskematikoa iruditu zait.
Ausarta haiz, Biki, horrela, hain lasai idazteko!
Euskara aldetik txukun dago, baina ez du ekarpen berririk, aberasgarririk edo liluragarririk.
Sentitzen diat Biki, ilusioz erosi nian liburua, itxaropenez irakurtzen hasi, baina inondik ere ez dituk nire espetatibak ase, ez bete, ez eta hurrik ere.
Ekialdeko Mamuak. Jon Arretxe
Turkiara eta Iranera bizikletaz eginiko bidaia bateko eta bidaiari baten kezka, gorabeherak, ..
Bidaiariaren hainbat sentipen eta gogoeta.
Doan herrietan bidaiariak izan behar duen herriarekiko jarrera.
Bidaiariak izan behar duen dagoen herriarekiko errespetua.
Elkarrizketaren garrantzia bidaia batetan, herritarrekiko harremanak izatea, herrietan bertakoekiko harremanak, ...
Iran apur bat ezagutzen laguntzen du, egunkari eta telebistako informazioez harago.
Konplikaziorik gabeko liburua, ez kontaketan ez edukietan.
Bidaia kontatzen du eta kito.
Noizbehinkako tartetxoren batetan botatzen du zirikadaren bat.
Informazio pila Turkia eta Irani buruz.
Istanbulen egon direnentzat gozagarria da bidaiako azken egunetako irakurketa, paraje haietako oroitzapenak berrituz.
Hainbat datu interesgarri aurkitzen dira.
Irakurterraza.
Interesgunea ere sortarazten du.
Euskara aldetik, hitzen kiribildukerietan edo dotorezietan sartu gabe.
Baina argi, jator eta dotore idazten du.
Ez du ia hausnarketarik edo gogoetarik, baina irakurlearengan eragiten du.
Bidaiari eta bidaiako gorabeherei mugatzen da, gutxi batzuetan ezik.
Nik, aldiz, gaien inguruan egiten diren gogoeta eta ekarpen aberasgarriak oso gogoko ditut, liburu bat borobiltzen dituzten hausnarketak
Emakume ezezagun baten gutuna. Stefan Zweig
Amodio edo maitasun aldaezin, halabeharrezko, baten kontakizuna.
Abila errepikatzen, luzatzen, pertsonaia barrenean sartzen, interesguneak sortarazten.
Bizitzan murgiltzen da, bizipenak zehatz azaleratuz.
Hotza da bai kontaeran bai pertsonaia marraztean.
Zirujaua dirudi, arimaren barnea aztertzen.
Zenbat zehaztasun kontakizunean.
Maisua da sentimenduak azaleratzen.
Ezer ez duela esaten dirudi, ezer harrigarri edo berezirik, baina pertsonaiaren barnera sartzen da.
Kontakizuna ia ez da ezer, dozena erdi lerrotan laburbildu daiteke, itxuraz ez da ia ezer garrantzitsurik gertatzen, baina pertsonaiaren barne historia erabat luzea da, batez ere sakona, iritzietan zein sentipenetan.
Hitz berriak edo bi hitzekin hitz konposatuak asmatzen trebea da itzultzailea, esanahiak horrela eskatzen dionean, ez da geratzen hitz arrunt orokorrean, zehaztasuna emanen dion hitza sortuko du.
Ene Ondarru. Andoni Basterretxea
Bererik ia ezer ez dakar.
Beraz gehiago.
Bera dela eta Ondarroa eta arrantzale inguruko gaiak dira nagusi.
Andoni ezagutzen dugunontzat da interesgarria eta maitagarria liburua.
Argazki asko ditu, zeintzuetan ezagun ugari agertzen den.
Argazkiek egiten dute ere erakargarria liburua.
Euskara aldetik arrantza munduko argota edo hiztegi berezia, ez asko.
Hortaz kanpo ez du interesik euskara aldetik.
Errautsera arteko sugarra. Imanol Zurutuza
Heriotzaren, gaixotasunaren, idazketaren, bizitzaren, idazketa eta idaztearen prozesua, komunikatzeko lehen pausoak, ... inguruko hausnarketa kilikagarriak.
Zenbat burutapen eder eta bitxi dakartzan.
Gogoetak bata bestearen jarraian.
Hainbat ideia interesgarri.
Poeta ere bada, poesia giroa du, gai latza arren.
Ukitu autobiografikoak ere sartzen dituen itxura ematen du, idazlearen arazoak ...
Logika eta zentzua darabiltza uneoro.
Gai berera itzulika dabil liburu osoan, gauza berak esaten, ideia berberei itzuliz, esaldi berak errepikatzen, egoera berberak berresaten, zita ia berdinak berrekartzen, ezer gehigarririk gabe, berdintsu, ... zurrunbiloan bezala, irakurlea harrapatu nahian bezala, giroa areagotzeko,
Itzulinguruka, gai, esaldi eta kontakizun berberarekin, esanahia finkatzeko, hazia lur barrurago ereiteko, ... ez dut gustuko, aspertu samar bezala uzten naute, “berriro gauza bera!”, nahiago dut behin dotore, zehatz eta argi esan, borobil, sarkor, indartsu, ...
Tarteka fitxak nahastu zaizkiola dirudi, eta fitxa bera ateratzen duela.
Une batez sartzen du alaba edo seme bat istorioan baina ez du gehiago aitatu ere egiten, soberan legoke.
Esaldia zizelatuz bezala idazten du, esaldi bakoitza erabat landuz eta zainduz.
Ederra da estiloa, naturaltasuna falta zaiola dirudi
Hurrengo, aldiz, herri hizkuntza darabilela dirudi.
Liburua idatzi izana justifikatzen ari dela diru zenbait pasartetan, luze. Ez dut gustuko, idazten duzu eta kitto, azalpenik eman gabe.
Pena ematen du idazlea bere liburua justifikatzen ikustea, bere burua zuritzen bezala, badirudi ez dela seguru sentitzen egiten ari denaz edo esaten duenaz. Inor ez da seguru sentitzen. Oharrok idazten ditudanean ere. Edozer idazten duenak ditu kezkak, buruarina ez bada. Baia zergatik horretaz ari. Idatzi eta publikatu, inori barkamenik eskatu gabe.
Espaloian dago munduaren xilkoa. Joakin Balentzia. Poema-liburua
Gauza orokorrak esaten ditu, edozeri aplika ahal daitezkeenak.
Eguneroko arazoak, zuzenean helduta.
Euskal Herriko egoerari lotutako gaiez ere ari da, garratz eta zuzen.
Ze gutxi aldatu zaigun egoera azken 15 urte hauetan, formak aldatu diren arren.
Panfleto itxura dute sarri poemok.
Maitasun gaiak elkarbizitza zail doakien maitaleen arazoak dira, sexuaren ingurukoak, ez maitasunarenak edo maitasun sentimenduaren ingurukoak, esan beharreko gauzak dira baina panfleto bat bezala botatzen ditu gai hauek ere.
Estilo zuzena darabil, irudiak badarabiltza ere.
Ukitu berezi ezberdin hori falta zaio, definigaitza den poesiaren barne-astindu hori.
Ez dut konektatu poesia honekin, esaten dituen gauzak pil-pilean daudenak izan arren, gure herriaren taupada sakonak izan arren.
Urrutiegi geratzen zaizkit poemok, gaur gaurkoak arren.
Ez dakit zer falta zaien edo zer falta zaidan, ezin duk konektatu, xarma puntua, lilura ukitua falta zaie poemoi, nahiz gai latzak izan, poesiak behar du ukitu hori.
Agian erritmoa falta zaio, etendurak bezala dute poema askok, findu gabeak balira bezala.
Behartuta bezala datoz esaldiak.
Etendura bezala dute esaldiek, erritmoa eman nahian esaldiaren konposaketa normala aldatuta dago, baina kadentzia eman ordez erritmoa eteten du.
Esaldiak ez dute joan logikorik, ez dira irristatzen barnera.
Estropezuka bezala datoz ideiak eta esaldiak.
Erabat urruti geratu zait liburu osoa, zurruna gertatu zait, ez nau ukitu
Ez naiz izan zerrautsa eta odolaz espaloiak garbitu eta mundua aurkitzeko gai izan
Eszterren ondarea. Sándor Márai
Gustukoa dut.
Iritzi pila botatzen ditu, hausnarketa eta burutapen ororen iturri da liburua.
Atsedenik gabe pentsarazten dizu, gupida gabe.
Fatalista da, patua darabil beti kontakizunean eta patuari men eginez bukatzen du.
Patuaren ideia errepikatzen du behin eta berriz.
Amaiera bera patuaren eta gizalege berriaren inguruan dabil, hori defendatzen du.
Gizakien barne argazkiak egiten ditu.
Gizakien portaera eta barne arazoak.
Xehetasunez ari da sarri, ukitu ñimiñoak aztertuz.
Bizitzako hainbat ikuspegi, xumeak asko, beraietaz jabetu ere egiten ez garenak.
Xehetasunez begiratzen dio bizitzari, gure azaleko edo goitikako begiradaz harago, barnetik bezala.
Astiro-astiro marraztuz doa istorioa, etenaldi eta hausnarketan artean harilduz.
Emeki-emeki sartuz doa pertsonaien barnean.
Ia konturatu gabe sakon ezagutzen dituzu pertsonaiak.
Marratxoka-marratxoka, pertsonaia ezagutarazi dizu.
Bikainak dira deskribapenak, pertsonaienak zein gertakizunenak.
Istorioaren amaieraren berri aurrez ematen du: horrek kontakizunaren interesgunea epeldu baino aldatu egiten du: amaieraren zergatia da irakurlearen jakin-mina; agian tratamendu hori zetorkion egokien pertsonaien tratamenduari.
Eta Arkadian ni. Anjel Erro. Poema-liburua
Gutxienez gai eta ezberdinei heltzeko irudimena agertzen du lehen poemetatik, ezberdinagatik deigarri gertatuz.
Orijinala da gaietan.
Orijinala gaiak korapilatzean ere.
Aurrera doazela poemok ez didate interesik sortarazten, urruti geratzen naiz beraiengandik.
behartuak dira hainbat poema eta bertso.
Konplikatuak dira, zailak ulertzeko, klasikoen jitea eman nahi dielako agian.
Zerbaitegatik izan zitzaidan zailak latinezko poemak seminarioko ikasturtetan.
Hitz-jokoak: Augusto, agure, aguretu, ...
Eztenkada zorrotzak, adarkada sakonak sartzen ditu tarteka.
Basto xamarra ere bada batzuetan.
Idealaren konplexuak lerrokatzen ditu tarteka ugarian, barka eskatzen bezala, ez da fida bere poemez, ...
Errepikagarriegiak dira bere ezinari edo tamalez idatzi izanari edo beharrari aipamenak.
Poesia idazteari buruzko bere arazo pertsonalak ez zaizkit akuilu.
Agian hau dena Arkadiako poeten arrastoa besterik ez da.
Agian parafraseatu egiten ditu klasikoak, eta horrelakoak esaten dituzte Arkadiako poetek ere. Trufatu egiten da beraietaz.
XXIV.a gustatu zai, baita XXXIV.a, marinelarena, ere.
XCIV.a, hitz-joko luzea, aho-korapiloa ez ezik, galimatias bat da buruarentzat ere. Polita.
Polita da 2. egloga, kontrapuntu hori, alderatze zorrotza.
Nola ulertuko nituen estudiantetan eta latinez eglogak, euskarazkoak eurak ere, adinean eta ikasia jadanik, ulertgaitz egiten zaizkit eta.
Eta emakumeak sugeari esan zion. Lourdes Oñederra
Zenbat gauza diozen.
Zenbat burutapen eder jalgitzen zaion.
Norberak hausnartzeko gaiak eta burutapenak
Pentsarazten du, norbere barruko pentsamendu eta sentipenak astintzen ditu.
Bizitzako puskak, zatika-zatika eskainiak.
Burutapen xumeak itxuraz, baina bizi puskak.
Filosofia interesgarriak bizitzari buruz.
Bizitzari eta burutapenei buruzko hainbat galdera zintzilik gelditzen dira, erantzunik gabe, baina hor daude egon galderak, bakoitzak erantzuna eman zain.
Istorioak ez dio axola handirik.
Burutapenak dira historiaren ardatz nagusia.
Pertsonaien baitan barruratzen da.
Erabat harrapatu eta bereganatu nau hasieratik.
Erakargarritasuna du, harrapatu egiten zaitu.
Irakurritakoa berrirakurtzeko irrika sortarazten du.
Hausnartzeko sentipena eta gogoa sortarazten ditu.
Poesia ukitua du, halako xarma edo inguru antzemanezina.
Magia du, nolabait poesia ere bada, sortzen duen giroagatik.
Era berean erabat erreala da, bizitzari itsatsia, bizitza bera.
Kontaerak interesgarria bihurtzen du kontakizunak diona.
Pausoka pausoka, sentimenduz sentimendu, bizipen bizipenez, doa aurreratzen kontakizuna, istorioa osatzen eta gauzatzen, mantso, mantso doalako ere pertsonaiaren barne aldaketa, sentipenen kateatze eta korapilatzea, edo korapiloak deslotzea edo kateak askatzea.
Zurrunbiloan idazten du, bira eta bira dabil, itzuli etengabean, iritzi baten inguruan, gaia jopuntu fixoan uzten duen arte, mamia erdigunean finkatzen duen arte, hitzen zurrunbiloaren erdigunean, azken esaldiak iritzia irensten duen arte.
Ez du sakontzen hitz ugariz edo esaldi luzez.
Hitz lauez eta esaldi laburrez egiten du.
Baina ateak edo leihoak zabal-zabalik uzten dizkio barneari.
Galderak deiadarka geratzen zaizkio.
Estilo xumea baina horrexegatik argia eta zuzena, …
Xumea dirudien arren baina zaila izan behar du hitzak horrela korapilatze horrek
Idazkera barnerakoia.
Xumea idazkeran bai hiztegian.
Ez du bitxikeria literariorik.
Agian estiloa bera da bitxikeria, xume itxurapean.
Esaldi laburrez baliatzen da.
Esaldi motzak, hits soilak tarteka: zizelkadak dira, mailukadak ere tarteka.
Atal zenbait bukatzean lerroen ordenua eta hizkien forma aldatzen ditu, gaiez eta giroz aldatuz era berean: lerro neurri ezberdina gaia aldatuz, giroz aldatzeko.
Oso zehatz luzatzen ditu zenbait egoera , luzatuz sakondu nahian bezala.
Errepikatu egiten ditu zenbait esaldi, kontakizunari indarra emanez, esaldiak korapilatuz behin eta berriz, hitz jokoak eginez lez, giroa xarmangarriagoa eginez eta edukia indartuz.
Esaldi bakar batzuk, ideiak eurak ere, errepikan ateratzen zaizkio, agian fitxen bidez lan egiten duelako.
Hitzek eurek baino hitzek sortzen duten giroak hitz egiten du gehiag,o
Euskal zibilizazioa. Alfontso Martinez
Gai interesgarria.
Euskal Herriaren aurre-historiako sustraiak.
Ikuspen berri bat, ildo berriak eskainiz, ikuspuntu eta ikuspegi berriak agertuz.
Duintasuna eskainiz.
Azken bi kapituluko nondik jo beharrekoak ere interesgarriak dira.
Jokabideei buruz ildo berriak eskaintzen ditu.
Txukun eta jator idatzita.k.e karpen berezirik.
Agian xume eta erraz idazterik badagoela erakusten digu, bitxikeriarik gabe.
Xume idazteko konbita ere bada.
Ezinezko maletak. Juanjo Olasagarre
Hasieran kontakizunari lotzen zaiola iruditu zait, hausnarketarako bide gutxi ematen duela, ez dagoela bizitzari buruzko filosofia txikirik.
Gero aldatu dut iritzia, hainbat hausnarketa sartzen ditu kontakizunean, ezker abertzaleari buruz ia esklusiboki, baina baita elkarbizitzari buruz ere, baina iritzi tristeak eta ezkorrak dira.
Batasuna, ETA, militantzia, lagunartea, eta homosexualitatea, dira gai nagusienak.
Iritzi kaskarra erakusten du Batasunari buruz.
Trufa egiten dio Batasuneko eta ETAko militantziari.
Izanen ziren horrelako militanteak, baina ori orokortzea urrutiegi joatea da.
Giro mikatza marrazten du, etxekoa zein lagunartekoa.
A ze nolakoak marrazten gaituzten euskaldunok nobelako hiru pertsonaiek.
A ze nolako Sakana!
Iraultza lagunartea hobetuz hasten dela ñoñokeria da.
Egiaren zati txikiak kontatzen ditu, interesatzen zaizkionak soilik, Batasunaren eta ETAren alderdi kritikagarrienak, kontrakoena, egiaren beste zati dena isilduz,. horrek gezur bihurtzen du kontatzen duen egia.
Batasunaren karikatura egiten du, akatsak azpimarratuz soilik.
Homosexualitateari buruz hausnarketarako hainbat aukera, iritzi eta hari-punta eskaintzen ditu matazari tiratzen hasteko.
Zergatik egiten du hain makala Bazter homosexuala.
Homosexualen deskribapena ere erabat partziala da, ezkorra.
Etxeko, familiako, giroa erabat zitala da, beldurgarria, hotza, zaharrena zein berriena.
Pertsonaia tristeak dira, denak, bat bera ere ez da salbu.
Oso negatiboa da orokorrean, ondorioak izanen ditu agian positiboak.
Beriain mendiari buruzko iritziak oso ezkorrak dira ia denak, azkenengoa soilik da baikorra.. Beriain gogorra da, ekaitza denean beldurgarria ere, baina nork dio beldurra Sakanan Beriaini?. Beriain mendi ederra da, deserosoa bada ere.
Ondorio merkeak ere ateratzen ditu, “baserriko identitatea”, hitz politak, besterik ez, gizaki oro bizi da soldataren patuari loturik, lurraldez aldatuta ere.
Uko egiten dio borrokatzeari, norberaren burua gainditzeko borrokari ere.
Suminduraz idatzitako nobela, erresuminduta idazten duela iruditu zait, erreta dagoela.
Oso iritzi tristeak ditu, tristea ote Juanjo bera?
Oso gizarte tristea marrazten du, bizitza ez da hain tristea, bada une goxorik eta jokabide harrigarri eta maitagarririk, horren izpirik ere ez da ageri.
Esperantzarik gabeko nobela da, liburu tristea, bizipozik gabea.
Liburu ezkorra, bizitza ez da hain ezkorra.
Dena da kritikatzeko, koadrila ere bai.
Ez dago giza harreman ganorazko bat.
Oso erreta dagoela dirudi.
Agian fikzioa besterik ez da, hobe.
Ez dakit bere esperientzia den ala probokatzailea izan nahi duelako den horrelako kontakizuna.
Hausnarketa probokatzeko material oso interesgarria deritzot, salatzen dituen jokabide, portaera asko horrela bizi izan ditudalako neuk ere, ausartu da Juanjo esaten ditugun hainbat gauza idaztera.
Agian inork haizeratu ez ditugun, haizeratzen ez ditugun, gaiak eta iritziak atera ditu azalera, buruan darabilgun isiltzen dugun jokabide, gabezia, eta miseria asko dakartza. Egiak dira. Hori dena jaulkitzera ausartu da Juanjo, hausnartu beharrezko abiapuntu izateko aukera eskaintzen du, oso partziala bada ere diona.
Hori positiboa da
Egitura bitxia du, berezia, ezohizkoa, atalak pertsonaiez bereizterakoan.
Puzzle bat bezala da kapitulu bakoitza, irakurleak osatzen du hein batean Aliziaren soslaia, edo Aliziaren erabilpena, baliabide irudimentsua istorioa eta eraginkorra da, abila.
Iluna da idazkeran, korapilatsua, ulertzaila, nahaspilatua.
Esanahi ilunagatik dira zailak esaldi luzeok, ez berez korapilatsuak direlako, Gunter Grassenak esateko, nahasiak dira, malapartatuak, baina ez ilunak.
Estilo nahasia, behartua, naturaltasuna falta zaio.
Juanjo bera hain iluna ote?.
Kontakizun hotza.
Pertsonaiak ere biluziak dira, hotzak, kili-kolo daude, literarioki heldu gabeak, borobildu gabeak.
Ez da akademikide idazkeran, baina ezta arrunta ere, ez darabil kaleko hizkuntza erraza.
Ez da nolanahiko euskara erraza, landua da, aberatsa ere, hainbat esaldi jator, ...
Traketsa iruditu zait idazkeran, tarteka, erdararen itzulpena dela, joera errazegia duela erdarazko esaldietara euskaraz esanak arren.
Disko bat “aditu” ala entzun egiten da?.
Probokatzailea izan nahi badu nobelak, ni behintzat probokatu nau
Liburuak
Liburuak 3 – I
Adio. Bitoriano Gandiaga. Poema-liburua
Agirre zaharraren kartzelaldi berriak. Koldo Izagirre
Agur, Euzkadi. Juan Luis Zabala
Agur sagar beltzaran. Xabier Amuriza
Aingurak erreketan. Poema-liburua. Jon Benito
Airezko emakumeak. Felipe Juaristi
Akordatzen. Joseba Sarrionandia
Antologia. Manuel Bandeira – Joseba Sarrionandia. Poema-liburua
Ararat mendiaren sumina. Yasar Kemal
Arratseko ahotsak. Natalia Ginzburg
Artemio Cruzen heriotza. Fuentes Carlos.
Aulki bat elurretan. Uxue Alberdi
Azalaren kodea. Miren Agur Meabe. Poema-liburua
Bakartasunaz bi hitz. FilipeBidart
Bala hutsak. Castillo Suarez. Poema-liburua
Batak ez du bestea kentzen. Gerardo Markuleta. Poema-liburua.
Batzarra Telgten. Gunter Grass
Bazterreko ahotsa. Ana Urkiza. Poema-liburua
Berbak legezko aiztoak. Joanes Urkijo. Poema-liburua
Bisean bis berbetan – Palabras para un vis a vis. Egile anitz
Bitartean heldu eskutik. Kirmen Uribe. Poema-liburua
Burkidea. Cesare Pavese
Adio. Bitoriano Gandiaga. Poema-liburua
Sarrera:
Maitagarria egiten da Gandiaga haserako hitz lauetan
Irakurle adinekoon haurtzaroko bizipenak sortarazten ditu, garai hura biziarazten
Xamurra da, kontatzen duen bizimoldea gogorra den arren.
Giro-maila ezberdin batetara jauzarazten dio irakurleari.
Poesia dira hitz neurtu gabeko lerrok ere.
Aitona-amonaren esaldiak "h"rik gabe idazten ditu, orduko giroa sortaraziz edo.
Sarrioren "akordatzen" ekartzen dit gogora batez ere sortzen duen barne giroagatik.
Hizkera giroa darama idatzira, kakoek, komek ematen diote zentzua eta forma esanahiari. Komek zentzua eta forma dute atalean.
Poemak:
Naturaren inguruan dabil lehen ataletan, ez du bestelako gairik ukitzen, arinki eta bidenabar bezala ez bada.
Idazteko dotorezia eta fintasuna erakusten dira deigarrienak
Sentiberatasuna
Bakarti azaltzen da Gandiaga, mundu itxi batean barna, bere bakardadean hausnartzen bere inguru mugatu horri buruz
Mendiak betetzen du bere inguru fisikoa, nahiz gai horren talaian jartzen den, gizakiarekin lotura botatzen da faltan
Berekiko adeitsu, autokonplaziente, ikusten da zenbait poematan
Defentsiban bezala, poema eta poemagintza justifikatu nahian bezala irakurleak zer esango edo.
Zein pizgarriak poetikari buruzko poemak, zure bidaietako bizipenak harrotzen dizkizu.
Oso pertsonala da, bere pertsona da poemon erdigunea, bere baitan inguruka dabil, egozentrismoa .
Hitzen jolasa dira batez ere poemok, zizel-lanean bezala lantzen ditu, forma dute funts nagusi
Gozatu egiten du irakurleak poemon formekin, artelan fina dira
Betegarri eginiko poemak dirudite batzuk, bortxatuak, pentsatuegiak, xarma falta zaie
Oso ezkorra da gizakiari buruz, elizaren ikuspegi pesimista, "ez gara ezer", ...
Ezsolidarioa ere da, hitzak hitz, gizartetik at jartzen du bere burua, ez gizartearen partaide eta zati, ez gizartearen solidario, kanpotik begiratzen dio, ez barrutik bizi denaren begiz, ez borrokaren trintxeratik.
Oso bizipen pertsonalak dira, berengan bukatzen dira, ez zaizkit eragile, urruti bezala geratzen zaizkit, bere sentipenen ikusle egiten nau, ez partaide.
Inguruak behartuta bezala eginiko poemak, bortxatuak, ez barnetik irtendakoak, ez borborka datozenak, formek kentzen diote karisma sentipenei.
Bere burua eta bere bizitzari buruz eginiko hausnarketa,
Apal ageri nahi du "ez zen arbola ospetsua izateko gauza sentitzen", baina zuhaitz oparo eder ospetsua utzi nahi du "adio" honekin alde egitean.
Agirre zaharraren kartzelaldi berriak. Koldo Izagirre
Kartzela inguruko arazoak: barrukoak, politikoak, humanoak.
Kartzelako bizimoldeko osagai denak daude han-hemenka bilduak.
Gai latzak mahaigaineratzen ditu, jokamolde eta jarrera arraz ezberdinak, ia kontrajarriak askotan.
6. kapitulua, isolamenduarena, izugarria da.
Pakok Zamoran sortarazten eta bizi izan zituen egoerez pentsarazi dit, gure arau eta egoera. egunerokoetatik ateratzen gintuen, arauak eta egunerokoa hautsiz, normaltasuna apurtuz, pentsaraziz, jokabideak aldaraziz.
Gaur gaurko gaiak.
Agirre zaharrak erabat harrapatzen du irakurlea bere istorioen sarean.
Iritzi interesgarri ugari botatzen ditu.
Humore puntua ere ez zaio falta.
Esaldi polit asko jasotzen ditu, asmatzen: “irria urtu gabe”.
Esaldi jator asko, errefrauak edo antzerako, asmatuak edo jasoak, esanahi handikoak.
Irudiak, bata bestearen ondoren.
Hiztegi aberatsa.
Idazkera aberatsa.
Gustura irakurtzen da.
Agur, Euzkadi. Juan Luis Zabala
Fantasia polita
Istorio xumea da
Nobela xumea izanik duina
Bitxia estrukturaz
Interesgunez interesgarria
Euskal Herria da gai nagusia
Ez da Lauaxetaren biografia, edo bada nolabait, kontaera ezberdinez
Lauaxetaren ezagutza ahalbideratzen du.
Euskal Herriko hainbat arazo eta gai presente daude, Euskadi erreala.
Gaurko egoera islatzen du: azken urteotako bilakaera, giroa, ...
Oso gainetik baina arazo serioak ukitzen ditu.
Astintzen ditu zenbait hauts: kazetaritza, baserria, autobidea, ...
Kazetaritzari buruzko hainbat aburu.
Ez da iritzi eta filosofiatxoetan luze edo sakon sartzen.
Baina bada tarteka iritzi interesgarririk ere.
Azaletik doa, gaia jarri, iritzi bat eman, eta aurrera.
Idazkera erraza egituraz eta hiztegiz.
Zuzen eta taxuz idatzia.
Dotoretasunetan sartu gabe.
Agur sagar beltzaran. Xabier Amuriza
Ez zait interesgarria bertsoak irakurtzea, entzutea aldiz bai.
Hainbat iruzkin interesgarria da bertsoen nondik norakoaz jabetzeko.
Euskara aldetik ez du apartekotasunik, idazkera duin eta zuzena.
Bada hainbat hitz eta hainbat idatzi-forma interesgarririk.
Norbere izena eta kartzelako aipamena aurkitzea ere liburuaren ezustea da.
Aingurak erreketan. Jon Benito. Poema-liburua
Hasieran ezer gutxi ulertzen nion, ez nekien zer esan nahi zuen.
Ez dut gozatu, ez nau kilikatu.
Irudiak egoki eta ugari, indartsuak..
Pintzeladak eskaintzen ditu, irakurleak koadroa osatzeko.
Baina pintzeladen loturarik ez nuen aurkitzen, ez zitzaidan koadrorik agertzen.
Aingura baten pisua dute poemok, aingura bat bezain astunak egiten zaizkit.
Oso orokorrak egiten zaizkit, edozelan interpreta daitezkeela iruditzen zait.
PAGADI BAT LANBROPEAN
Edonola interpretatuta ere, Euskal Herriko egoeran sartzen da bete-betean.
Atal honek adiskidetu nau Jon Benitorekin.
Indarra dute poemok, lerro bakoitza zartada bat da.
SUSTRAIAK ETA ADARRAK
Erabat hunkitu nau, iraunen du herri honek.
Erabat baleko poemak, sekulakoak ere, itxaropenari kantua.
Bada nekrofilia ukitua poetei buruz poema batetan.
Bere estiloa hartu behar zaio.
Esaldiak bata bestearen ondoren datoz zenbait poematan, ebakita bezala, esaldi osatu gabeak dirudite, puzzleko atalak, irakurleak lotu behar ditu, eta puzzlea osatu.
Irudiz hitz egiten du sarri; hitz lauz bezala hurrengo, maila eta giro ezberdin batean.
"Ezekielen genealogia": bejondaikela, itxaropenari ataka; biziko gaituk.
HELMUGA GABEKO BIDEA
Bizi puskak, bizitza bera, gotorra, zaila edozein perspektibatik ere.
Bizipen eta sentipenak, indartsu, sentiaraziz.
HAREA ITSASERTZEAN
Larru urratuak dira, bai, poemok.
Esplikaziorik, justifikapenik ez du eman nahi: beharrik ere ez.
Baina nire ulertze zailtasunak esplikatu eta onartzen ditu.
Ukabilak ditu luman.
Bizitza konprimitzen daki.
Idazlearen kezkak, lotsak, dardarak, justifikatu beharra!. Holako poemak idazteko gai denak ere horrelako mugak sentitzen ditu!.
Irudimenari zabaltzen dizkio begiak poema sorta osoak.
Hausnarketari atea da poema bakoitza.
Gau-mahaian ez, burukoaren azpian gordetzekoak dira hainbat poema.
Azken ataleko azken poemak haserakoen iritzi bera sortarazi didate, zabalegiak dira, anbiguoegiak, interpretazio oro egin dakioke.
Airezko emakumeak. Felipe Juaristi
Ez dago istorio edo kontakizun bakar bat liburuan.
Baina atal bakoitza hainbat eta hainbat ataltxotan kiribiltzen da.
Lotura bezala, musikaz gain Tomas Hobbes, Tomasso, eta Baruch Espinozaren aipamenak ematen dio nolabaiteko lotura liburu osoari.
Terenzin kontzentrazio eremua du gai atal batetan: eskertu diot, hain berezia izanik ia ahaztuta dagoelako Mendebalean barrakoien eremuak bezain espektakularra ez delako agian, ondo-bizi eta nobleziaren harrizko hiri gotortu bat berez, erreginaren baten gutizia izana.
Eleberria baino filosofia edo hausnarketa liburu bat da.
Eleberria baino saiakera da.
Ideia pila bata besteari lotuta edo erdi lotuta, elkarren jarraian.
Gai pila jorratzen du.
Musika dago kontakizun eta istorio guztien ardatzean.
Bortxatuta bezala gehienetan, musika-kultura erakutsiz.
Napoleonen eta mundu-gerrako Errusiako kanpainen aipamen-deskribapenak , ...
Judutarrei jazarpenak aldi ezberdinetan.
Gaiak elkar lotzeko aitzakia besterik ez da kontakizuna.
Lasai irakurtzekoa, hausnarketara zaramatza eta.
Presarik gabe irakurtzekoa, lasaitu egiten zaitu hainbat gai ezkor eta gordinak izanik ere.
Kontakizunaren harira, haritik ihesi bezala edo aitzakian, mila labirintotan galtzen eta luzatzen da.
Jai du kontakizuna amets edo gustuko duenak oso tarteka heltzen baitio hari nagusiari.
Sarri badirudi hari nagusirik ere ez duela.
Hausnarketak, hitzak jostea, digresioak, ... maite dituenak badu gozatzeko parada.
Oso ezkorra, tristea, da gaietan edo gaien trataeran: herio, gaua, aberria, gerra, argia, ongia-gaizkia, itsasoa
Kultura ukitu asko du, musika ingurukoa....batez ere, baina Rembranten aipamenak, ...
Iritzi asko botatzen ditu botatze aldera bezala, polito egiten dutelako bezala, ezer berririk erantsi gabe.
Mila iritzi eta irudi polit eta erakargarri: "lore usaina bezain txikia"
Erreka bizi bat da bere idazkera, hitzak soilik ez , hitzekin batera ideiak doaz trumilka.
Irudiak bata bestearen ondoren, horiek dira zatirik erakargarrienak.
Idazkera trinkoa, formez ez ezik birbildutako hitz pilatuez, ideia ezberdinen iturburu bakoitza.
Irudimenez idazten du, irudiz osatzen, irudiz argitzen esanahia.
Eskultoreak harria edo zurginak zura bezala zizelatu egiten ditu esaldi asko, artelan bihurtuz idaztea.
Zenbait esaldi landuren ondoren, esaldi arruntak datoz, sinpleegiak giro horretan, harritzen nau, horregatik ez da borobila.
Hain dotorea da idazten, baina tarteka arrunkeriak botatzen ditu.
Zenbait adjektibo bitxi: ke gordin, zin, erremin.
Ariketa literario bezala hartu behar da irakurketa ere.
Badira harritzen nauten esaldiak, "goiz izotzeko batez", ... eta hainbat. Nik uste idazleen arteko eztabaida puntuak direla eta berak bere hautaketak egiten dituela; niri arrotzak zaizkit.
Hainbat esaldi konplikatzea, zailtzea, kiribiltzea gustatzen zaio, zuzenean esan gabe, hurrengo aldiz alderantziz jokatzen du, niri ihes egiten didaten arrazoiengatik.
Irudi ezkor asko: zakarrontzira botatzen den panpina.
Hainbat esaldi arrunt, gauzak ezberdin esateko modu bat bezala, kontrastea jarriz.
Interesgunerik ez duten pasarteak dira deskribapen asko, interesgune literario hutsa ez bada, ariketa literario hutsalak, girotu ere ez baitute kontakizuna girotzen.
Gaiak elkar lotzeko aitzakia besterik ez da kontakizuna, horri deritzot liburuaren ahulezia nagusia, ez ditu kontakizunaren inguruan edo kontakizunarekin saretuta gaiak hariltzen, gaiak eta istorioa paralelo doaz, elkarrekin ehundu gabe.
Gaiak sartu nahi dituelako, edo behar dituelako egiten die tokia kontakizunean, ez kontakizunak berak eskatu edo bultzatzen duelako.
Horrek astuna egiten du kontakizuna, erdigalduta zabiltza.
Kontakizunak ez du garrantzirik, tarteko hausnarketak baizik.
Nik gustukoagoak ditut bidean galtzen ez diren kontakizun eta autoreak, nahiz oso gustukoak ditudan hausnarketaz eta iritziz blai dauden istorio eta autoreak.
Ez nau asebete.
Saltoka bezala doa bai gaietan bai idazkeran.
Konta nahi dituen gauza pila ditu eta fitxak ateratzen doa.
Pasarte batzuk oso landuak ditu, besteak oso arruntak iruditzen zaizkit, kontraste handiegia deritzot.
Izugarrizko erraztasuna du, -seguruenik izugarri lantzen du-, gai bati heldu eta hariari tiratzeko, erdi esaldi sinonimoetan, ezer berririk ezarri gabe.
Akordatzen. Joseba Sarrionandia
Huskeria dirudite oroitzapenok, baina ukitu berezia dute.
Giro poetikoa sortarazten du eta oroitzapenok erakargarriak, maitagarriak, bihurtzen dira.
Oroitzapenak idazteko era berri ezberdin bat.
Maila ezberdin batetan jartzen da kontatzerakoan.
Oroitzapenak dira baina poesia ere bada.
Giro sentikor batetara jalgitzen ditu oroitzapenak.
“Akordatzen naiz” hori, uneoro errepikatua, ez da aspergarria egiten, lotura ematen die oroitzapenei, oroitzapen giroa sortarazten, zenbait musika obren azpiko melodia iraunkorra edo zenbait poesiako lelo errepikakorra bezala.
Itxuraz gauza xumeak dira kontatzen dituenak, baina irakurleari oroitzapen funtsezkoak gogarazten dizkio, bakoitzaren izaera goldatu duten bizitzako istant pila ekartzen dizkio gomutara.
Ia ahaztuta nituen aspaldiko gauzak aintzat hartzen ditu.
Norbere oroitzapenei hautsak kenduko balizko bezala da
Ez dira bere memoriak, irakurlearen oroitzapenak idazten ditu.
Denon sentipen eta gomutak dira, xumeak direlako, egunerokoak, denonak.
Memoria eta autobiografia gehienek kontakizun bereziak aipatzen dituzte, egunerokotik at daudenak, maila ezberdin batetara jasotzen dute oroitzapenon jabea. Josebak eguneroko bizitzan sartzen gaitu, bere bizitzan, gure bizitza berristen du, irakurlearen oroitzapen bihurtzen dira Josebarenak.
Bizitzari eta gizarteari buruzko hausnarketa labur baina sakonak dira.
Hari mutur asko jartzen du, bertatik tiratzeko.
Gai asko dago iradokita besterik ez, gehienez aditzera emanda nahi duenari.
Sinbolismoa dute oroitzapenok, sinboloz bezala hitz egiten du.
Maila errealetik harago, bideak zabaltzen ditu hausnarketarako
Agian hor dago bere poesia puntuaren gakoa.
Antologia. Manuel Bandeira – Joseba Sarrionandia. Poema-liburua
Poema tristeak dira, lehena behintzat.
Poema xumeak, bizitza dager.
Bizitzako zertzelada minimoak kontatzen ditu,
Handikeriarik gabe gai aukeratzean.
Eguneroko gai arruntak, xumeak, xeheak, gehienei ezer esaten ez dienak, inor ia ohartu ere gabe ahazten direnak, bere horretan gelditu ohi direnak.
Xumetasunaren ederra
Xehetasunak dakartza poemotara, ñabardurak ditu atentziogai.
Baina itxuraz azalekoa denak arima du, kontagaiaren muineraino sartzen da.
Poemak hilotzak dira, kontraesana badirudi ere.
Buruarekin eginiko poesia asko dago: hotza, zerebrala, bila ibili ondorengo gai eta formak.
Bandeirarena aldiz bizia da, bizitzaren zati bat dira poemok, bihotza taupadaka duen bizitza.
Arima dute poemok.
Beste errealitate batekin lotzen duzu poemon bidez.
“Erreka negarrez”: poeta gehienek kantari edo xuxurlari ikusi ohi dute erreka.
Beste mundu batera, beste sentipen maila batetara aldarazten zaituzte poemok.
Egoera ezberdin bat komunikatzen du.
Giroa eta sintonia sortzen da poema bakoitzean.
Umore ukitua bai kontakeran bai egoera larrienetan ere.
Nolako zirrara sortzen duen hainbat poematan.
Sarriok ez du hobetzen oraingoan jatorrizko testua, baina itzulpena soilik irakurriz, jatorrizkoan bezain goxo eta eder aurkitzen dut Bandeira.
Sinpleagoa, xumeagoa da jatorrizkoa, baina indar gehiago du.
Jatorrizkoa irakurriz jabetzen da bat itzulpenaren zailtasunaz eta itzultze laneko iritzi eta jokabide ezberdinez, jatorrizko eta itzulpenaren arteko ezberdintasunaz.
Ararat mendiaren sumina. Yasar Kemal
Ez du ezer handirik, berezirik, baina zerbait handia eta berezia da.
Ezagutzen ez dugun mundu ezberdin bat ageri da liburuan.
Kurduena, otomandarrena, puzzlearen mila txatal ematen dizkigu, ezin dotoreago eta goxoago, aldi berean ezin lakarrago kontatuak, liburua eta historia.
Mundu berri bat ezagutzeko.
Sortzen duen giroa, kurduen kulturako datuak, kurduen kulturako giroa, kurduen izaera ezberdina.
Hasieratik da bizia tokien eta gertaeren deskribapena.
Deskribapen zehatzak dira, ia ikusarazten dizkizu inguruak,pertsonaiak, gertaerak, ...
Hunkigarriak dira deskribapenak, giroa, ohiturak, ...
Giro liluragarria dario denari, giroagatik, sinbologiagatik, irudien erabilpenagatik, dela naturarekiko erreferentzietan dela gizakiekikoetan
Poesia,olerki bat da liburu dena, sortzen duen giroagatik.
Beste neurri bat du denborak azaltzen duen gizarte horretan.
Distantziak eurek ere beste neurri bat dute, unitateez gain.
Interesgunea ere sortzen du, bukaeraren irrika.
Itzulpeneko hainbat esaldik harritzen nau, oker daude nire ustez, agian jatorrizko testuaren ondorioz dira horrelakoak
Arratseko ahotsak. Natalia Ginzburg
Italiako pertsonaia eta egoera bitxiak, xelebreak sarri, tragikoak aldiz.
Sekulakoak dira italiarrak, pertsonaiak ez ezik, idazleak eurak ere.
Ez dago ia hausnarketarik, baina zenbait pertsonaiak hausnarketarako bidea ematen du.
Bada, egon, hausnarketa interesgarririk, zorionari buruzkoak, …
Bizitzari buruzko hausnarketa ezkorrak.
Ezkorra da maitasunari buruz ere.
Tragikoa da azken zatia, erabat ezkorra.
Ezkontzari buruzko iritzi errotik ezkorrak.
Faxismoaren garaiko zertzelada zenbait.
Azaleratzen ez ditugun sentipen, jokaera eta pentsamenduak dakartza, sarri muturreraino eramanak.
Zein kontraesankorrak garen erakusten digu.
Bizitzaren hainbat toles-gune ilun eta ezkutu.
Pertsonaia galeria bat da.
Berezia da bere estiloa.
Irribarretxoa jartzen dizu ezpainetan, poz punttua bihotzean.
Baina azkenerantz egoera eta elkarrizketa erabat gogorrak daude, tragikoak bizitzari buruz.
Ezuste pila dakartza, protagonisten sentipen eta jokabideetan.
Elkarrizketa baliatzen du, batez ere, kontakizunerako.
Sarri ez dira bi pertsonen arteko esaldiak, pertsona bakar beraren esaldiak baizik, bestearen erantzunik gabe, berarenari jarraiki.
Bereziak dira deskribapenak eurak ere, hitz gutxiko zehatzak.
Erraz irakurtzen den itzulpena, inola ere ez behartua.
Hainbat hitz ezezagun sartzen ditu, batez ere hitz eratorri asko sortzen du.
Zenbait hitz, batez ere eratorriak, behartuak iruditzen zaizkit, ulerzailak, seguruenik itzulpenak, jatorriko testuak, eraginda.
Artemio Cruzen heriotza. Carlos Fuentes
Mexikoko herri, historia eta jendearen deskribapena.
Iraultza, politika, ... ri buruz, zorrotz eta koplarik gabe.
Mexikoko ondo-bizi eta aberatsen kritika isila baina gordina.
Mexikoren historiaren errepasoa.
Izugarri zabala da ukitzen duen jakinduria.
Pertsonaien barne prozesu edo bilakaera zein sentipenetan sakontzen du.
Izugarrizko gaitasuna erakusten du gizakien barne tolesduretan sartzeko.
Kritika gordina, Mexikoko hainbat gehiegikeria plazaratzen ditu.
Jauntxoen jauntxokeriak, agintarien ustelkeriak, ...
Kontakizuna zipriztinduz bezala ateratzen ditu, ...
Maitagarria da eleberria, villatarren eta iraultzaileen kontakizuna, baina aldi berean gogorra eta gordina.
Trumilka datoz ideiak, kritikak, zirikadak, irriak, ... denak osagai aberasgarriak.
Nahasmenean bezala datoz, baina sare ezagun taxuzkoan dute lekua.
Uholdeka datoz gogoetak, iritziak, ... errealitatearen ukitu, kolore eta zapore ezberdinekin.
Ze burutapen, hausnarketa, ugari eta ederrak, eten gabe, bata bestearen jarraian, idazleak hitz eta irudien uholdeari ezin eultziz bezala.
Egoera bitxiak kontatzen ditu, sinestezin irrealak, asmatuak antzo, baina errealitatetik jasoak.
Mila zehetasun polit, maitagarri, sartzen ditu, inozenteki bezala.
Puzzle bat da, puzzle zaila hasieran, zati bakoitza zer den eta non kokatu ez dakizula, bukaeran denak du bere tokia zehatza.
Poesia tragikoaren giroa du zenbait unetan, deskribapen soiletik haratago doa.
Harrigarriak diren hainbat deskribapen, xehetasun, ukitu eta sentiberatasunez blai.
“Kaosa: ez da pluralik”: edo dena da plurala.
Nahastuta darabil denbora, oraina, lehena, geroa, atzo-orain esaldi berean
Bi “tenpus” nahasten ditu, maisuki, esaldi berean nahasmenik gabe.
Hainbat kontaldi ezberdin nahasten ditu, teknika ortografikoaz baliatuz sarri, edo zenbait hitzen artifizioz, Zu, Bera, Ni, ...
Ortografia zeinuen erabilpen harrigarria, “ : ”arena adibidez.
Oso libreki baina erabat funtzionalki darabiltza ikurrok.
Irudipena, irudiak, kontakizunen aberastasuna, ...
Kontrasteak, hitzen esanahi ezberdinak parez pare kontrajarriz.
Ia lekuz kanpoko esaldiak sartzen ditu esaldi nagusian, baina pintzelada berri bat emanez kontakizunari.
Hitzak edo esamolde zatiak errepikatuz indartzen du maisuki esanahia.
Ze abilezia, ze irudimen, ze erraztasun hainbat zehaztasun esan eta nahasteko.
Ez dakit itzulpena ona den ala ez, baina euskara aberatsa du, erraz eta gustura irakurtzen da.
Azalaren kodea. Miren Agur Meabe. Poema-liburua
Maitasun poema ederrak.
Amodio poemak.
Giza bikote harremanei buruzko poemak.
Bikote baten arteko egoera eta bizipen ezberdinak.
Aitorpen pertsonalak dirudite sarri.
Oroipenak, bizipenak.
Ez dira errazak jarraitzen sarri, irudiek zer esan nahi ote.
Ez didate ezer handirik esan.
Ez naute ukitzen, ez biltzen ez zirikatzen.
Poemotatik kanpo gelditu naiz.
Gordintasuna nabarmena da.
Sexua dario poema bakoitzari.
Freskotasuna.
Lotsarik-ez sanoa.
Irudi askoz baliatzen da, irudiz beteak daude poemok.
Nahiko artifizialak iruditzen zaizkit sarri irudiok, laborategikoegiak, pentsatuegiak.
Adjektiboak ere ugari darabiltza.
Erritmoa darie poemoi.
Indarra dute.
Baina azkenik ez naute bete.
Nahiko hutsak iruditzen zaizkit.
Hitz piloa trebetasunez elkarri lotuta.
Bakartasunaz bi hitz. Filipe Bidart
Kartzelako bakartasuneko bizipenak.
Kartzelako bakartasuneko giroa ezagutzeko aukera eskaintzen du.
Frantziako kartzela mota berezia.
Euskaldunentzako tratamendu bereziki gogorra.
Jakin-mina sortarazten du.
Idazkera zuzena, txukuna.
Ez dabil bitxikerietan, hitz-jokoetan, ...
Zentziloa eta argia.
Umore punttua du-
Nobela-bat bezala irakurtzen da
Bala hutsak. Catillo Suarez. Poema-liburua
Hausnarketarako poemak.
Isiltasuna, bakardadea, maitasuna, ,…
Giza harremanez ari da.
Poesia zer da?: EGIA, IPUINA, …
Maitasun ezinezkoa, ahituen istorioak, nekatuen sentipenak.
Aipatzeko ere beldur diegun bizitzari ateratako ezpalak, barneko zati ezkutu horiek.
Mataza estu bilduak dira poemok.
Eguneko meditazio edo hausnarketa gai.
Azkeneko bost poemak, apartak dira.
Bihurritua dirudi Castillok, baina errealitatearen muinera zaramatza: ZEDARRIA.
Ezkor agertzen zaigu neskatoa, agian bizitza ere, sakonean, ezkorra da.
Ez da gaztea poemetako pertsonaia, baina bai oso exijentea.
Pertsona heldu baten poemak dirudite.
ZIGORTUA: bizi puskak.
Zenbait poemek hunkitu egiten naute: GALERA, EGIA, …
Gehienek deseroso uzten naute.
Zirikatzailea da, ez dizu patxada edo gozamen aukerarik eskaintzen.
Ez zaitu ezaxola uzten, poema bakar batek ere.
Ezustean harrapatzen zaitu hainbat iritzi, irudi, sinbolismo, eta konparaziok.
Urduri jartzen zaitu, toles gordeenetan ezkutatutako hautsak harrotzen dizkizulako.
Ez dakizu zergatik, inolako arantza zehatzik ez duzu, baina deseroso uzten zaitu.
Barrenean ainguratuta geratzen zaizkit poemok, denak, gako zorrotzekoak dira, baina aldi berean bigunak, ontzia kulunkan uzten dit.
Ez ditut zenbait poema ulertzen, zer esan nahi du zehazki, zer pentsatzen du, zertaz ari da?.
Azpiko esanahiaz jabetzea ez da erraza zenbait poemetan.
Halaz ere gustura irakurtzen ditut, jolas bat da irakurketa.
Magia da bere poesia, magia izanen neskatoa ere, magia mingotsa sarri.
Enigma bat da neskatoa, bera da ala beste batez ari da?
Etsia da neskatoa, edo berak marrazten duen pertsonaia da etsia?.
Mingotsak dira poemok,:Castillo bera, aldiz, harreman laburretan, goxoa aurkitu dut.
Bere buruaren edo pertsonaren inguruan egiten ditu hausnarketoz, nik gogokoagoak ditut irakurtzeko kanpora begiratuzkoak.
Baina poemok neure barnera eramaten naute, eta gogoko dut hori.
Errukirik eta lotsarik gabe heltzen die arazoei, neska ausarta da Castillo
Castillok berak ba ote islarik poemotan?.
Estilo lau xumean bezala idazten du, estilo bitxikeriarik gabe, baina, aldi berean, maila eta gune goragoko batetan dabil, talaian, ikuspegi eta giro aldetik: hori litzake poesia
Hitz errazez eta egitura ulergarriz idazten du.
Irudiez biltzen da, baina naturaltasunez.
Irudiz beteta daude poemok, irudien bidez azaltzen du esanahia.
Hitz eta irudi inkonexoak, lotezinak edo lot-zailak, iruditzen zaizkit zenbait poema, baina horietako denek dute zirikatzen zaituen esaldi edo ideiaren bat.
Tiro bat dira Castilloren poemak, ez bala hutsak, bala mingarriak gehienetan.
Batak ez du bestea kentzen. Gerardo Markuleta. Poema-liburua.
Tristea hasieran gure Gerardo.
Baina atsegina, esakeran eta formen egituran.
Bizitzako eta bizitzaren gaiei heltzen die.
Bizitzari lotutako hausnarketak.
Bizitzako une goxoak, arruntak, egunerokoak, biziarazten ditu, epel, oroitzapenean.
Eguneroko burutapenak, harmoniaz eta musika barnekoiz esanda.
Maitasunaz ere ari da, beharko, joandakoez, baina garraztasunik gabe, bare, lasai.
Zorrotzak ere badira, kritikoak, arantza, eztena …
Hausnarketarako abiapuntu.
Baretasuna darie poemoi, bizipoza.
Ez dakit zer esan nahi duen zenbait poemetan, baina hainbat hari-mutur eskaintzen ditu gai ezberdinez filosofatzeko.
Poemaren esanahia orokorrean hartzen dudan arren, zenbait pasarteren esanahirik ez dut asmatzen
“Erruaren kirrua”, bizipen polita
Eskematikoa, hezurdura besterik ez du eskaintzen askotan, ia loturarik gabeko piezak, norberak lotu behar ditu perpausak ere.
Poema biluziak, apaindura gutxikoak.
Baina prosak ez duen ukitua dute poemok, fintasuna dario, ez bakarrik egiturengatik, baita ere ezartzen duen erritmoagatik eta diona dion bezala esateagatik..
Irudi pila, zuzeneko estiloan.
Kadentzia du, erritmoa, bere abiadura propioarekin poema bakoitza, azkar edo bare, erreka bat bezala.
Sarkorra.
Batzarra Telgten. Gunter Grass
Hasieratik, ezinbestean bailitzan, berez bezala, nahiezka bezala, zeharka lez, mila datu, mila kritika zorrotz, eta gogoeta interesgarri, bi hitzetan eta gako artean.
Antzina bateko giroa, denboraren neurri ezberdina, harremanen filosofia bestelakoa, soldaduen boterea, geopolitikoa, ...
Kritika filosofikoa, politikoa, historikoa, ...denekoa.
Literatura inguruko gaiak, Alemaniakoak, baina deneko literatura arazoetarako ere balio dutenak, hausnarketa sortaraztekoak.
Literatura inguruko gogoetak, batez ere Alemaniako literaturgintza inguruan.
“Mordaz”, garratza, zirikatzailea, errukirik gabe astintzen ditu bazterrak, umore punttuaz leunduz.
Ze nolako alprojak idazle alemanak.
Ezer gutxi ezagutzen dugu guretik at, erabat arrotza zaigu Alemania literatura.
Lasai eta astiro irakurtzekoa, idazkera korapilatsua baita, esaldi eta esanahi berriak tartekatuz, esaldiak luzatuz, …
Labirintoa edo puzzlea dirudi.
Korapilatsua, literatura gaietan in teresik ez duenarentzat aspergarri samarra ere
Bere intriga punttua du.
Sakon menderatzen du euskara Andonik, euskara aberasgarria da bere itzulpena.
Bazterreko ahotsa. Ana Urkiza. Poema-liburua.
Emakume baten barne sentipenak.
Hausnarketa xumea, tarteka sakona, eguneroko emakumeen arazoez.
Barnera ibilbide bat.
Emakumearen inguruko hausnarketa.
Emakumeak gizartean duen bazterketa..
Emakumearen barne ahuleziak.
Etsipena.
Ametsak, ilusioak, zapuzteak, …
Ilusio zapuztuak.
Elkar ulertezinaren poemak, distantziarenak, etsipenarenak, topa ezinarenak, amets hautsienak.
Emakumeen samina saltzen duen liburua.
Ze gauza politak tarteka, diona eta esateko irudiak, eta erritmoa.
Ze ukitu maitagarri han-hemenka.
Bikotearen, maitasunaren, hutsegite eta porrotak.
Bakardadea, zailtasunak, maitasunaren gorabeherak.
Emakume baten bihotza agerian uztea.
Hausnarketa sentiberak egiten ditu, sakon sartzen da barne zauri eta toles-gunetan.
Etsipenez beteta daude poemok, etsipenaren poemak dira, maitasun etsiarenak.
Etsipenezko poemak, baina erabat errealak, mingotsak arren.
Korrosiboa ere bada zenbait poematan.
Ihesean dabil poeta.
Baina aldi berean bizipoza dute.
Itxaropen pittin bat ere badute.
Nortasun handiko norbaiten poemak dira.
Zailak egin zaizkit ulertzeko hainbat poema, eta ulertzeko lukubratzea ez dut gustuko, zer dion argi ikusi nahi dut, nahiz sinboloen bidez.
URRUTIKO ITSASARGIA poema oso gustukoa izan zait.
ALFABETATU.GABE sekulakoa da.
Berbak legezko aiztoak. Joanes Urkijo. Poema-liburua
Ez dakit zer esan poemotaz, irizpiderik gabe uzten naute.
Kale artean galduta neu ere, biluzik.
Ez dut poema asko ulertzen, sakonegia bera agian eta azalekoegia ni.
Urrun geratzen zaizkit.
Hitz-jokoak batez ere iruditzen zaizkit hainbat poema, haizeak darabiltzan hitzak eta esaldiak, airean dabiltzan orriak edo tximeletak bezalakoak.
Ez dakit zer esan nahi duten, hor airean gelditzen diren hitzak besterik ez dira niretzat zenbait poema.
Eta ulertzen ditudanak, ustez, horiek ere ez naute ukitzen, kilimatzen, erakartzen.
Ez dut gogoko zer esan nahi duen asmatzen ibiltzea poema bat irakurtzean, poesiak garbi agertu behar du zer esan nahi duen, garbi geratu behar du mezuak
Besterik da mezu hori intsinuatzea soilik, hari muturrak eskaintzea, ... besterik da irudiez ematea, besterik irakurlearen irudimena eta sentipena ukitzea,.
Ez dut Bilbo hur sentitu poemotan.
Neuregatik sentitzen dut.
Bisean bis berbetan – Palabras para un vis a vis. Hainbaten ekarpenak
Kartzelako sentipen eta egoera bizitzeko era eta ikusmolde ezberdinak.
Bada istorio polit bat, gutun trukaketa, dotore trabatua, umoretsua, ziria duena, ...
Beste asko tragikoak dira, zuzenak, “hemen nago”, militanteak, …
Kartzelako gaiaz kezkatutakoek irakurriko dute.
Bitartean heldu eskutik. Kirmen Uribe. Poema-liburua
Bizitza bera bezain latzak dira sarri bere poemak.
Gai ezberdin ugari ukitzen du
Bizitzako pintzelada txiki horiek, koadroko ukitu minimo horiek ematen diote osotasunari neurria.
Bizinahia dario azken zatiari.
Itxaropena ez ezik bizitza erritmoa ere badu.
Bizitzako kontakizunek badute erakargarria egiten dituen inguru-argi bat.
MADNUS: istorio erreal tragikoa kontatzeko erritmo poetiko xume ederra darabil.
Desoreka bat bezala aurkitzen dut, saltoka bezala dabil ideietan poema berean, urrats etenaldiak bailitu, aizkorakadaka bailebil bezala.
Iradoki egiten du, zertaz ari den pentsarazi.
Ez da konplikatzen, nahastu edo korapilatzen idazkera kiribildu edo bost duroko esaldiekin, bizitza soilki kontatzen du.
Badaki giro deigarria sortzen, baita erritmoa sortzen ere.
Txukun eta egoki darabiltza irudiak
Sinbologia, irudiak, ... taxuz eta aberats.
Irudi askorik gabe sarri, konta, esan, egiten ditu gauzak, maila, giro eta erritmo barnerakoi garaiago batetara jasoz irakurlea.
Oso atseginak dira poemok.
Zirrara eragiten du hainbat poemak, gaiagatik, esamoldeengatik edo erritmoagatik.
Ze xume, baina ze sarkor eta aldi berean bortitz diren zenbait poema: : amesgaiztoa, soldadu mongoliarra, ...
Deskarga elektrikoa bezalakoa da zenbait poema, bakoitzean kolpe ezberdinez astintzen zaitu. Zartailukada ere bada sarr.i
Burkidea. Cesare Pavese
Gizakiaren barnean sartzen da, inork azaltzen ez dituen zirrikituetatik.
Giza sentimendu eta bizipen ezohizkoak azaleratzen ditu, gehienetan agertzen ez ditugunak lotsaz-edo, barne egoera bitxiak, toles-gunetan betiko gelditzen direnak, kanporatzen ez ditugun barne egoerak.
Pertsonaiak deskribatzen ditu batez ere, ez zuzenean, bide batez bezala baizik, zeharka, mailaz maila, pausoka baina sakon.
Pertsonaia bitxiak, guretzat egoera irudikatu ezinekoetan.
Beste kultura bat, beste izaera bat erakusten digu.
Nahiko korapilatsua da pertsonaion barnealdea.
Ze konplikatuak den gizakia, pertsonaiok behintzat.
Pertsonaiengan barneratzeak du erakargarritasuna.
Italiako faxioaren haserako eta geroko hainbat zertzelada.
Faxismo garaiko giro politikoa.
Espainiako gerra zibilaren aipamenak.
Borroka politikoarena, klandestinitateko arazoak, borroka bideak, ...
Pintzeladak dira, ur tantak bezala nobela bustiz doaz.
Ez da erroilua, ez da txapa.
Istorioa nahiko motel doa, gaiari ere hala dagokio.
Kontakizunarekin itxuraz zerikusirik ez duten esaldiak daude, baina deskribatzen duen giroa ezagutu eta kontakizuna girotzeko osagaiak dira.
Kontakizun xumea dirudi, baina abileziaz sartu ditu kontakizuneko osagaiak.
Pertsonaiei buruz ukitu zuzen eta sakonak ematen ditu.
Pertsonaien arteko elkarrizketetan bakarraren edo ez denen esaldiak jartzen ditu, ez da elkarrizketa petoa, gaiari doakion esaldiak soilik dakartza, besteena isilduz.
Zenbait esaldi arraroak edo ez zuzenak iruditu zaizkit, baldar samarrak, agian jatorrizko testuaren arazoa da
Ez dut oso gogoko itzulpeneko zenbait esaldi, bizitasunik eza, ... agian jatorrizko testua da halakoa
Liburuak
Liburuak 2 – II
Gauak eta hiriak. Ur Apalategi Idirin
Groelandiako lezioa. Bernardo Atxaga
Harrien lauhazka. Iñigo Aranbarri. Poema-liburua
Haur besoetakoa. Jon Mirande
Herioaren itzalpeetan. Andolin Eguzkitza
Henry Bengoa inventarium. Bernardo Atxaga
Kartografia. Rikardo Arregi Diaz de Heredia. Poema-liburua
Keuner Jaunaren Kondairak. Berltot Brecht
Koaderno gorria. Arantxa Urretabizkaia
Lisboako Setioaren Historia. Jose Saramago (Jon Alonso)
Marinel zaharraren balada. Sarrionandia Joseba - S. T. Coleridge. Poema-liburua
Nongo nor. Jon Aiastui. Poema-liburua
Olerkiak. Loramendi. Poema-liburua
Oroituz. Jon Arretxe
Pasaia Blues. Harkaitz Cano
Poemak 1950-1966. Jon Mirande . Poem-liburua
Samurai berria. Josemari Velez de Mendizabal
Txirringaren aienean. Amaia Elosegi - Esther Mugertza
Ur-Tximeletak. Pili Kaltzada. Poema-liburua
Gauak eta hiriak. Ur Apalategi Idirin
Gai interesgarria, gazteen mundua, eta hiria.
Gazteen harremanak lirateke gaia, pertsonaiengan gehiegirik sakondu gabe.
Gaia bera litzake ekarpen nagusia, gazteen eta hiriko gaia.
Tipologia bitxia eta erreala.
Ondo-biziei buruz ari da batez ere, ez gazte gehiengoari buruz.
Ez dit gauza handirik esaten
2. kapituluaren zergatia ez dut ikusten: sobera dago.
Zintzo kontatzen du istorioa, zuzen.
Trebetasuna erakusten du, ausardia ere bai.
Egitura zuzenak, bidezkoak.
Idazkera xumea.
Gaia hiritarra izanik nekazari irudiak ere badarabiltza.
Elkarrizketa zenbait sobera daude.
Ezertara ez datorren mila kontakizunetan galtzen da, interesgunea desbideratuz.
Kaskar bukatzen du, ez du borobiltzen istorioa bukaera sendo batekin.
Adjektibo zenbaiten erabilpena okerra deritzot, hori ez baita herriak eman izan dion zentzua edo esanahia: “Edalontzi mardula”, “ile zuzena”, …
Ez du ekarpen berezirik literatura aldetik.
Heldu gabekoa deritzot, kontaera, kontaketa eta kontakizuna.
Ezagun da gaztea dela egilea. Sendotasuna falta zaio.
Ezkorregia bada nire iritzia ere, horrelako idazle eta liburu pila behar ditu literaturak mardulduko bada.
Bejondaiola Ur-i.
Groelandiako lezioa. Bernardo Atxaga
Saiakera bitxiak bitxiki bitxituak.
Saio liburua: kapitulu edo atal bakoitza gai ezberdin bat delarik.
Mila ideia, burutapen eta hausnarketa bizitzari buruz, mila filosofia txiki jarraian.
Aberatsa ideietan, irudietan, esaldietan.
Hiztegia edo lezioak aitzaki, mila burutapen ezberdin botatzen ditu bata bestearekin korapilatuz.
Kontaketaren harira bestelako burutapen paralelo interesgarriak nahasten ditu.
Ezker Abertzalearen zein ETAren aurkako iritzi franko, beste partidu eta jokabideei buruz berriz bat bera ere ez.
Sendotasun sentipena sortarazten du: ez da arinki idatzitako liburua ez idazkeraz ez mamiz.
Bada alfabetoaren erabilera bitxia, istorio bakoitzarekin ezberdin jokatuz.
Zenbateraino ematen duen alfabetoak irudipena izanez gero!.
Azkarra, argia, da, baina grazia falta zaio.
Badirudi oso bakun idazte duela baina izugarrizko abilezia behar da horretarako: hainbat idazle erabat nahastu eta zailtzen dira xume jitea eman nahi ahaleginean.
Idazte-dotoretasunaz gain orijinaltasuna ezingo dio inork uka Atxagari.
Irudi eta esaldi bitxiak, agian herrikoak agian asmatuak, baina bikainak.
“irudipena daukat”: modu ezberdinak gauza bera esateko.
Abila benetan idazten, idazki txikiak eta xumeak direnean ere.
Orijinala, bitxia, kontatzen dituen gauzetan.
Umore ukituak zipriztintzen du dena.
Segurtasuna dario idazkerari, fidagarria bilakatzen zaizu egilea nor den ez badakizu ere: idazle askori falta saion dohaina, idazkeraren fidagarritasuna sortaraztea.
Nagusitasunez idazten du; nagusitasuna ez dionarengatik soilik, idazkeran baizik.
Batzuetan nahi duen bezain ondo idazten (ez) duen konplexua, hutsaren hurrengoa dela idatzitakoa (?)
Zenbait erdal esaldi zuzenean itzultzen ditu, berdin zenbait esanahi zehatzeko gaztelerazko hitz bere horretan idazten ditu euskaraz ere.
Bururatzen ez zaizkizun hitz-joko eta esaldiak, esateko erak darabiltza.
Letra-molde eta tinta belzduna ezberdin darabiltza gai eta testu ezberdinak bereizteko.
Maisuki darabiltza irudiak, bere inguruan iritzi eta burutapenak korapilatu eta argitzeko, Groelandiako ipuinean.
Esaldi luzeak egiten ditu, borobilak baina borobilduagatik, jarrai-zailak erme.
Baditu zenbait esaldi behartuak, berezkorik gabeak, finkotasuna falta zaienak, pentsatuegiak diruditenak, landuegiak bezala.
Hotzegia, berezkotasunik gabe, naturaltasuna falta zaio.
Agian errepikatuegia bilakatzen da alfabetoaren baliabidea eta erabilera.
“Mendiak gora”, irudiak: orijinaltasun osoa!.
Mamuena: apaindura gutiko idazkeran.
Harrien lauhazka. Iñigo Aranbarri. Poema-liburua.
Ausarta denik ezin uka, bide berrien bila dabilenik ere ez.
Ideia, iritzi eta irudi pila bata bestearen ondoren, ia loturarik gabe, edo sakoneko ideia baten inguruan, edo norberak jarri edo igarri behar duena da lotura.
Asko iradokitzen du, aditzera eman, irakurlearen ustez, baina auskalo zen zegoen Iñigoren asmoetan edo kontakizunen helburuan.
Bizitzaren hainbat barne zokotan sartzen da.
Zenbat ideia txiki eta xume, irudi diren ideiak edo ideiak diren irudiak, ideia edo irudi beraren inguruan.
Ezkorra askotan, gai latzak darabiltza erabili ere: tristea, esperantzarik gabea: errealitatea ote horrelakoa?.
Poesiaren xarma du, tximeleten ukitua, giroz jauzia ematera bultzatzen du.
Konzisoegia, trinkoegia, laburbilduegia, zizelatuegia.
Hitz edo irudi batetan gauza asko esan nahi ditu, edo gauza bakar bat baina irudi edo hitz bakarrean osoki ideia osoa.
Sentipen eta iritzi pila esnarazten ditu.
Tarteka ez dakit zein den gai, sentipen edo iritzi konkretua; agian ideia orokor bat da soilik esan nahi duena. Agian nik jasotzen ez dudan edo asmatu behar dudan zer konkreturen bat dago azpian.
Kosta egiten zait hainbat poematan esan nahi duenaz jabetzea.
Aztarren bila sailean sinbologiaren bila, zaila egiten zait ulertzea: behartuegia, ez naiz eroso, gustura sentitzen, aparte geratu naiz, kanpoan, urrun.
Poesiak goxo, erraz eta berez barneraino sartzen den literatura behar du izan.
Sentipenak astintzea ote soilik poesia?.
Kontakizuna zuzenean egitea, errealitatea, sentipenak edo iritziak zuzenean ematea ere poesia da erritmo eta giro egokia ezarri ezkero.
Ze nolako irudimena duen mutikoak!!!.
Irudiak erruz ateratzen zaizkio, edo bilatzen ditu, botatzen ditu behintzat.
Tarteka iluna eta korapilatsua, zila ere, egiten zait.
Behartuegia, ideia orori jarri behar balitzaio bezala irudia.
Arratseko galderak: zirraragarria gaiez, agian erritmoa falta zaio tarteka.
Port Sarajevo, port Euskadi.
Hizkera arazoak, idazle ororen ajeak.
Haur besoetakoa. Jon Mirande
Gai gordinak: bere garaian gordinago behar zukeenak.
Gizakume heldu baten neskatila ia ume batenganako grina edo amodioa.
Maitasunik gabeko ezkontaurreko harreman eta sentipenak.
Izugarri latzak dira Isabelekiko arrangura, ezinikusi eta harreman eramanezinak.
Gizakiaren sentipenak deskribatzen ditu zehatz.
Pentsaera liberal eta agnostikoa du, pertsonaia nagusiak behintzat.
Jainkoa eta gerokoari buruzko kezkak azken atalean, kritikak aurrekoetan.
Pertsonaiak bere burua tronpatzen du azken une larrian, sinestea komeni zaionean, azken orduan.
Irudimen handikoa.
Irudiez baliatuz idazten du tarteka, irudiez azalduz esanahia.
Deskribapenetan luzatzen da, pertsonaiak zein egoerak deskribatuz.
Gaur egun aurkitzen zailak diren, ermiak ez diren, esamoldeak: “inguratu zituen begiak leihotik suaren aldera”.
Idazkera aldetik asko landutako eleberria dirudi.
Ez darabil erdal hitzik, euskal hitzez soilik baliatzen da, atzizki eta antzerako jokamoldez baliatuz esanahi ezberdinetarako
Oso aberatsa esaldi ezberdinetan.
Zabala da irudi eta ideietan baina sintetikoa esaldietan, hitz gutiz azaltzen ditu iritziak.
Ez da oso landua idazkeran, bai tarteka irudi eta esaeretan.
Aditz-flexio politak eta ugariak: asko darabiltza guti erabili ohi diren moldeak.
Erme darabil subjuntiboa.
Hitz konposatu asko asmatzen ditu.
Ermea da hitz bati atzizkia ezarriz hitz berria sortzen, jatorrizko hitzari esanahi berria gehituz.
Hitz eta esamolde hainbat usu hala erabiltzen zituelako ote ala beharrak eragin eta asmatuak ote?.
Euskalki, idazkera edo idazle ezberdinen aberastasuna eskaintzen du liburuak.
Asko irakurri, errepika, ikasi, kopiatu edo erabili behar genituzke esamolde aberasgarriok.
Herioaren itzalpeetan. Andolin Eguzkitza
Gerra garaiko kontuak, nagusiontzat ezagunak.
Agian gai interesgarria litzake gazteentzat, gerra ondorengoentzat.
Oso guti kontatzen du nolanahi gerraz
Gehien bat Ozkoidi, nafar pertsonai abertzalearen biografia da baita, Nafarroako PNVren historia ere
Errepikatu egiten ditu hainbat gai eta egoera, baina ez ezer berririk edo ezberdinik eskaintzeko.
Azken zatia sermoi bat da.
Kontakizunak ez du tentsiorik edo interesgunerik.
Aditz sintetikoak darabiltza erruz, baita ezohizko aditz eta formak, guti erabiliak
Aditz-aldi guti erabiliak darabiltza, potentziala ere bai.
Iparrera eta Nafarrera forma erabiltzea interesgarria eta aberasgarria da.
“pentsamenduari langa ireki”: esaldi politak darabiltza iritzia azaltzeko.
lantsua, begirategi (balkona), ... eta hainbat hitz niretzat dudakoak direnak, nahiz uste dudan sartu behar direla ohizko egin arte hizkuntzak behar dituelako idazterakoan.
Zalantza asko ditut zenbait esalditan, jatorrak ote diren.
Henry Bengoa inventarium. Bernardo Atxaga
Gustura irakurtzen den jostailu motxa.
Jeinua Bernardo.
Itxuraz hain kontaketa bakuna baina ze giro bitxia lortzen duen.
Bere suspense eta irri ukituarekin.
Xalotasunaren miraria.
Izugarri bitxia gertatzen da baliabide arruntak erabiliz.
Lau esalditan ikusi sentitu entzun arazten digu osotasunean kontatua, errealitatea, jendea,giroa, ingurua, sentipenak, ...
Itxura batetan ezereztxo bat, baina ze polita
“Kargamentu pisuekin”: arraroa egiten zait pisua adjektibo lez erabiltzea, guk beti astuna erabiltzen dugu.
Liburuaren bigarren zatia ez da lehenengoaren gaztelerara itzulpena, bilduman ohi den lez, gaztelerazko Bernardo beraren lan berri bat baizik. Ez dakit hala behar duen ala argitalpen interesen ondorio edo akatsa.
Kartografia. Rikardo Arregi Diaz de Heredia. Poema-liburua.
Bizitzako uneak, egoerak, harrapatu, heldu eta letra, hizki, bihurtzen ditu.
Irakurri irakurtzen dut baina ez dut piperrik ulertzen.
Inolako sentipen, iritzirik ez burutapenik gabe zeharkatzen dituzte hitz idatziak nire begiek.
Irudi pila ditu baina ez dakit zeren inguruan edo zer esateko elkar josiak.
Irudietan galdu gabeko kontaketa zuzena dirudi hurrengoan.
Baina ez dakit zer esan nahi edo iradoki nahi duen.
Ez da izan hitz-joste hutsa.
Ez nau betetzen, ez dakit zergatik.
Are gutxiago nau barrutik astintzen edo kilikatzen.
Ez dit sentipenik ukitzen, gauzen ikuskera bat erakusten dit soilik.
Ez dut tximeletarik aurkitzen, badirudi berak ere ez duela atxiki.
Ezkorregia, negatiboegia, ez dute poztasunik poemok, agian bizitzak ere ez gehiegi.
Tristea, goibela, etsipena darie poemoi.
Urrun utzi nau, desgoga, irakurri dudan aldioro.
Nahiago nuke sinpleki, xume eta goxo kontatuko balitu bizipenak, irudi bila galdu gabe, irudietan erabat nahastu gabe.
Badira salbuespenak:
Musika ezberdinei buruzkoak oso ederrak dira.
Neguko sentipenak, eta bestelakoak, ....gustukoa dut
Keuner jaunaren Kondairak. Bartolt Brecht
Tarteka gogoeta edo meditaziorako vademekuma dirudi.
Bizitzarako aholkuak, interesgarriak asko.
Bizitzako filosofiak, edo hausnarketak.
Munduko gai guztiak ukitzen ditu.
Egunero meditazio tartetxoa egiteko modukoak.
Errezeta moralak, kode morala dirudi.
Edozein pertsona eta edozer egoeratako dira baliagarriak kondairok Marx edo Biblia bezala.
Ez diet grazia askorik hartu hainbat kondairari: agian alemanezko idazkeran eta alemaniarren bururako du muina eta erakargarritasuna.
Batzuk zailak dira ulertzen.
Koaderno gorria. Arantxa Urretabizkaia
Ama baten seme-alabarekiko sentipen eta egoera.
Pertsonak eta beraien ingurua deskribatzen ditu.
Pertsonen barrura sartzen da batez ere, nahiz azaletik.
Barnekoia.
Xumea edukietan eta idazkeran.
Garai bateko egoera ere xume eta azaletik intsinuatzen du.
Caracas nolabait ezagutarazten du, azaletik eta puntutxo batzuetan, bi trazu azalekoz.
Kontakizun zuzena eta egunkariko irakurketa kiribiltzen ditu bi ekintza paralelo eramanaz, nahiz biak elkar lotuta egon.
Tentsio puntua du, suspense ukitua.
Zehatza eta fina deskribapenetan.
Zehaztasun handiz idazten du edo kontakizuna kontatu eta egoerak deskribatzen.
Estilo eta lexiko xumea. Ez da nahasten ez korapilatzen esaldi zailetan edo bihurrietan, ezta hitz arraro edo ezohizkoetan ere.
Ez du bitxikeria edo zehaztasunik bilatzen hitzen bidez.
Hitzen ordenua dela-eta hainbat esalditan ez dago behar haina azpimarratuta esanahi nagusia.
Airearen pisua ala astuna?.
Bere estilo propioa du
Lisboako Setioaren Historia. Jose Saramago (Jon Alonso)
Ezustea gertatu zait liburua, beste zerbait espero nuen zer ez banekien ere. Espero nuen ezberdin-ezberdina da.
Patxaran, umorez, lasaitasunean eta filosofiaz irakurtzekoa.
Ezkerreko pentsaera, gizon zintzoaren iritziak. Egiatia.
Sarrera bitxia du: zenbait filosofiatxo polit, interesgarri, bizitzari buruzko burutapen, hizkera eta forma ezberdinez esanda.
Mila filosofia ezberdin, gai ezberdinei buruz.
Zenbait iritzi, zenbat burutapen, ... eten gabe botatzen ditu, galdu bezala egiten da idatz jarioan.
Lisboako deskribapena ere bada, agirikoa da maite duela Lisboa.
Turista eta bisitariok ez ditugun begi eta arretaz begiratzen dio Lisboari.
Guk ez genuen maitasun eta ezagupenarekin deskribatzen du Lisboa, historiari lotuz.
Argitaletxe baten egitura eta jarduera agerian jartzen du neurri batetan.
Mila pertsonon xehetasun eta jokabide sekretu azaleratzen ditu.
Arreta handiz begiratzen die pertsonei eta barne zein kanpo inguruari.
Giza barnea sakon arakatzen, miatzen du.
Gauzen zergatia, ondorioak, ... egia historikoa non dago?.
Maitasun istorioa ere bada, maitasunari buruzko hausnarketa kontakizunaren zehar.
Istorioen eta historiaren erlatibotasuna agerian jartzen du: gertatua eta kontatua ez datoz bat.
Zalantzan jartzen du historia heldu zaigun bezala, gertatutakoa non?, istorioen erlatibotasuna nabarmentzen da eten gabe.
Hitz bakar batek, “ez” hitz soilak, aldatu dezake historia idatzia.
Historiak ia ez du haririk, hitz eta gogoeten jario agorrezina besterik ez da.
Haria badu, baina gauza gutxia da azkenerako hainbat iistorio kontatzen digun arren.
Haria kontakizunerako aitzakia besterik ez da, hari mehearen inguruan korapilatzen da, haria iritzi ezberdinez lodituz bukatzeko.
Hitzen, eritzien eta irudien uholde bukaezina, agortezina.
Erabat korapilatzen da, pentsamoldeetan eta esaldietan.
Kultura zabala du, edo fitxategi oparoa eta fitxategia erabiltzeko trebezia.
Xehetasun asko ematen ditu deskribapen eta egoeren zein pertsonen azterketetan.
Esaldi luzeak egiten ditu, esanahi eta esaldi ezberdinak korapilatuz.
Punturik gabeko orrialde osoak, maisuki eta berezi-berezi emanaz esanahia.
Maiuskula darabil elkarrizketa eta gai ezberdinak bereizteko, punturik gabeko idatzaldietan.
Tarteka ez dakit ze funtzio betetzen duen maiuskulak idatzi-sail barruan, funtzio zehatzik badu.
Memoria eta irudimena jarri eta erabili behar dira sarri barruko esaldi eta esanahi ezberdinei lotura jartzeko.
Betiko idazte mekanikak huts egiten du hemen, beste idazkera ezberdin bat da.
Lehena eta oraina nahastuaz doa.
Abila da esaldi bitxiak eta esaldi jokoak egiten, hitzekin jolasten.
Umore puntua ere dario.
Tarteka ulerzaila da: jatorriz ala itzulpenaren ondorioa ere ote?.
Orokorrean baina inolako arazorik gabe irakurtzen da, euskara petoan idatzia izan balitz bezala, idazkeraren zailtasunak ditu soilik.
Euskarazko esaldi petoak sartzen ditu, ez dakit zein jatorrizko esaldien itzulpen gisa, ez dira hitzez-hitzezko itzulpenak.
Artista baten itzulpen lana da, forma berriak erabiltzen ditu esanahia azaltzeko.
Aberatsa euskara aldetik ere: formak, aditza, hiztegia, esaldiak, ...
Marinel zaharraren poema. J.Sarrionandia - S.T. Coleridge. Poema-liburua
Poesia:kontaketa beste maila batetan jartzea, pertsonen naturaren, gertakizunen arimari heltzea, krisalidatik tximeleta sortaraztea.
Marinel baten istorioa kontatzen du poemak.
Misterio kutsua sortzen du, giro iluna, ... mito kutsua du.
Zehatza da deskribapenetan.
Itsasoko giro geldoa maisuki azaldua dago.
Aldi berean jakin-mina sortzen du, eleberri edo istorio baten suspensea.
Harrapatu egiten zaitu, interesgunea zure barne gordeenean ainguratzen du.
Eta ez zaitu utziko azkeneraino, zuk ere ez duzu azkenean marinel zaharra utziko.
Marinel zaharrez bilduta geratuko zara, bere ontzian marinel zu ere.
Jatorrizko poemaren giroa eta esanahia egoki eta txukun jasotzen du.
Ingelesez duen xarma galtzen du ordea hainbat esaldi eta pasartetan.
Euskaraz soilik irakurrita akatsik gabeko gustagarria litzake.
Ingelesarekin alderatuz eta biak elkarrekin, batera, irakurriz, galdu egiten du xarma euskaraz.
Idazkera xumeagoa duela uste dut ingelesez, itzulpena gehiago korapilatzen da.
Trinkoagoa da agian ingelesez, bi hitz eta giroa pil-pilean jartzen du.
Baina Josebak lortzen du tximeleta askatzea, esanahia gordez. Jator gainera.
Tximeleta du poema jatorrizkoak bai poema itzuliak.
Bihotza kizkurtzerainoko xarma dario poemari.
Poemaren giroa jasotzea uste dut dela itzulpenaren ekarpen nagusia.
Edozein itzulpen zaila bada, areago behar du izan poesiarena, hitzak, zentzua eta esanahia ezik giroa ere itzuli behar baita.
Tximeleta nola askatu esanahia gordez, hor dago koska.
Hitzik ez duen baina hitzek biltzen duten tximeleta ere askatu egin behar du itzulpenak.
Itzulpen honetan dager arazoa hori, baita korapiloa askatzeko gaitasuna eta abilezia ere.
Poesia itzulpenari buruzko ikerketa gauzatzeko aukera aproposa eskaintzen du balada bikoitz honek.
Lerroz aldatu hitzak, esanahia laburbildu, itxuraz hitzak jan, trinkotu, ...
Kontaketa xumea, lau lerrotakoa, baina berez osatzen dena.
Hizkuntza aldetik ez du bestela erakargarritasun handirik.
Nahiago ditut Sarrio beraren lanak.
Marrazkiak ere gozabideak dira, beraiek ere irakurgaiak, arreta eta soa merezi dutenak.
Marrazkiek laguntzen dute poemaren giro berezia gauzatzen.
Nongo nor. Jon Aiastui. Poema-liburua
Ez nau bere baitan harrapatu. Ez nau betetzen. Kili-kolo uzten nau.
Ez dut tximeletik harrapatzen. Ez naute barnetik kilikatzen.
Bukatugabeak iruditzen zaizkit. Hotzegiak agian.
Trinkoegiak, lotzen ez interpretatzen ditudanak.
Beraiekin etxea eraikitzerik lortzen ez ditudan harriak.
Tximeleta bihurtzen ez den har polit bat da
“Gutxienarekin gehien sugeritu” agian egiten du baina ez zaio tximeleta agertu.
Irudimena eta pentsatu-beharra zirikatzea gauza bat da, erdi-loka, orekagabe, zintzilikako bizipenez uztea beste bat.
Esperientzia polit bat da agian.
Belarri garbiketan: oroimena eta maitasuna sarri dira halakoak, xume agertzen dira.
Heldu bako poemak iruditzen zaizkit, loka baileude.
Zintzilik bezala geratzen zaizkit, bukatu gabe bezala.
Olerkiak. Loramendi. Poema-liburua
Elizako edo erlijio gaiak dira gehienak.
Erlijiosoak ez direnak ere jaiko kutsua dute amaieran edo sakonean.
Ez da giza arazorik agertzen, arrantzaleenak ezik eta hauek ere oso orokorrean.
Giza barnera jotzen du, baina fede mundu inguruan soilik.
Ez da bestelako sentimendurik ia agertzen.
Natura darabil erruz, ia beti, kontagai, betegarri, lagungarri, eusgarri edo oingarri.
Natura idilikoa agertzen du, natura ez erreala darabil.
Idilikoa da bere Euskalerria.
Idilikoa da usoa bera ere poemetan, usoa kakati eta sorri kabi hutsa bada ere.
Natura eta erlijioa nahastua dabiltza bere poemetan.
Gizatiartu egiten du natura, giza portaera eta jokabidea ezartzen dio naturari sarri.
Ez du ia ezer zuzen esaten, giroa sortu egiten du batez ere.
Sugea izaki arbuiagarria, gaitzetsia, satanizatua da Loramendirentzat ere.
Irudipena, sentikortasuna eta naturarekiko hurbiltasuna agerian geratzen zaizkio.
Lur-barrukoa izanda itsasoa du irudigai nagusi.
Komentuan ia preso dagoen fraidearengan zaila behar du izan naturarekiko harremana irudimenez eta irakurketaz ez bada, umetako oroitzak lagundu arren ere.
Nondik ezagutzen zuen arrantzale mundua, baserritarra izanik, Hondarribian fraide egon bazen ere?. Agian horregatik.
Epikoa da tarteka, batez ere arrantzale gaietan.
Jira eta bira dabil irudi edo gai baten inguruan ezer berririk gehitu gabe.
Erritmoa du, hitzak ondorengo hitza berez eskatuko bailio.
Askotan behartuta itxuraz doa errima, hitza edo poema bera, berezkotasunik gabe.
Lasai sortzen du hitz berri bat bi hitz jakinekin.
Komeni zaizkion aldaketa, konponketa eta elkarketak egiten ditu hitzekin.
Hitz berriak asmatzen ditu, hitz batuketak egiten ditu, laburdurak sortzen ditu, ... errukirik gabe, lasai.
Beharren arabera aldatzen ditu hitzak.
Aditz trinkoa darabil erruz, errimaren neurriak, erritmoak eta giroak eskatuta, agian modan zegoelako, dotoretzat jotzen zelako edo hala teorizatuta zegoelako garai hartan.
Oroituz. Jon Arretxe
Bidaia liburua, herriak eta gizakiak etxetik edo herritik mugitu gabe ezagutzeko era.
Sortaldeko herrietara mugatua.
Azkenean tragedia!!!.
Zergatik behar dute mesfidatiak baserritar edo nekazariak?. Kaletarrak, zer?.
Ez dut atsegin liburuaren estrukturaketa: Uribekoa dena sobera zait.
Gero ikusi diot zerikusia eta eragina Uribekoari, ez gehiegi baina.
Inozoa da pertsonaia, bere iritzietan, zalantzetan, jokabidean, ez da pertsonaia sendoa.
Xume baina jator idatzia.
Idazkera erraza, xaloegia askotan.
Gaztelera kutsua du, ez hitzetan, esaldietan eta estrukturan baizik.
Errazegi idatzitako liburuaren antza hartu diot, presaka bezala idatzia.
Hitz askoren hautaketa edo sorketa eztabaidagarria deritzot.
Ausarta da egilea, ez bidaiatzeko soilik, baita idazteko ere: idatzi eta kitto!.
Pasia Blues. Harkaitz Cano
Intriga istorioa borroka armatuaren, polizien eta liberatuen inguruan.
Literaturan ukitzen ez den gaia, berria, ezberdina, nobelagintzan: klandestinitateko bizitza, borroka armatua egiten dutenen beren arteko bizitza, liberatuen egunerokoa, entxupanamenduko egunak eta orduak, beraien arteko harremanak.
Bada pauso bat.
Ez du askorik sakontzen baina pintzelada batzuk ematen ditu eta hausnarketarako bideak jartzen
Sikiera oraingoan ez du poliziak irabazten.
Ez da ageri bizitza hori sustatzen duen teoria politikorik.
Agian ahul gelditzen da horregatik, herren eta maingu, osotasunik gabe.
Polizia-satorraren gaia.
Polizien ankerkeriak.
Gogorra izanik, ez du indar handirik kartzelakoak, laburregia, zuzenegia, motzegia, argiegia.
Zertara dator kartzelako galdeketa kontakizun osoaren barruan?. Ez du loturarik gainerakoarekin.
Pasaiako portuaren bizitza, historia edo kontakizunak ere badaude.
Hainbat gai ukitzen ditu pasadan: boxeoa, argazkilaritza, liburu irakurketa, poliziei buruzko zertzeladak, nola gauden denok harrapatuta, komisariak, kartzela, ...
Pentsakizunak, ideia ezberdinak, teoriak, ... tarteka
Baina pentsakizunok ez ditu kontakizunaren barruan sartzen, pertsonaien edo kontakizunaren barruan sartuz, tarte bat egiten die beraietaz aritzeko.
Irudimena du.
Irudimenezko burutapenak, sarri ulergaitzak.
Sinboloak, irudiak, ... ugari darabiltza kontakizunetik kanpo bere burutapenetan.
Irudi ugari, urbanoak eta gaurkoak gehien bat, ez du nekazari garaiko oihartzunik.
Idazkera zurrunegia du sarri, freskura falta zaio.
Argizaritan harrapatuta dago erlea!, geroxeago berriz lokatzatan.
Erdal esaldi petoak dira batzuk, erdaraz pentsatuko balu bezala, edo erdal giroan bizi balitz bezala, itzulpenaren kutsua.
“Astinduta geratu”, “pausoa ainguratu”, “begirada beheratu”, ... eta hainbat: erdaraz pentsatzen duenarenak dirudit, behartuak, hotzak, naturaltasunik gabekoak, ikusten da hainbat erdal esaldiri edo pentsamolderi irtenbide literarioa eman behar diela, asmatu egin behar du hori euskaraz esateko ... “Eskailera beherakorra”: “eskala descendente” edo antzerako zerbait esan nahi du,
“Zuhur demonioa”, polita da, “demonio” esaera bi aldiz ia segidan dakar.
Ez da nobela borobila, ez iritzietan ez kontakizunean, bai txukuna eta positiboa.
Bada ekarpen onuragarria nobelagintzan.
Poemak 1950-1966. Jon Mirande. Poema-liburua
Zaila egiten zait, euskara aldetik bai egitura aldetik.
Tristea da
Gogorra
Baina xamurtasun puntua dario beti
Ez naiz jabetzen erritmo eta egitura ezberdina denentz edo zertan den ezberdintasuna edo aldaketa edo ekarpena aurreko poesiagintzari buruz edukitik at, sarreran berak aitatzen dituen berrikuntzak, ingelesen eragin hori adibidez.
Gaiez erabat ezberdina da aurrekoetaz, edukiz erabat ezberdina.
Gordina ere bada, erreparorik gabe bereganatzen ditu gaiak.
Samurai berria. Josemari Velez de Mendizabal
Historia politikoko hainbat gertakizun eta jokabide ezezagun edo ahaztuak.
Ideiatxo pila barreiatu ditu han-hemenka.
Diganteak buztinezko oinak dituela ikus daiteke.
Zenbait hitz eta esaldi gazteleraz dakizkienak soilik uler ditzake.
Baditu jakin-mina akuilatzen duten uneak.
Bukaeran edo azken txanpan ezabatu egiten zaio interesgunea.
Irakurriz denbora galdu dudan sentipena geratu zait.
Txirringaren aienean. Amaia Elosegi - Esher Mugertza
Gaia izan zait interesgarria: zeharkatutako herrien berri jakitea iritzi zuzenez.
Herrion berriak interesgarriak dira, hainbat alde ezezagun eta ustekabe.
Asia edo Sortaldeko herriei begirada orokor bat.
Emakumeen arazoa beti dago bertan, emakumeak izanik idazleak ez zaie ahaztu bere problematika.
Tarteka bada bestelako hausnarketarik ere, xumeak.
Txukun idatzita.
Deskribatzaile finak dira idazleok.
Badu ere bere suspensea.
Oharrik idazteko ere astirik gabe irakurri dut.
Eleberri bat bailitz irakurtzen da, gustura.
Hizkuntza eta idazkera aldetik xumea da, ez dira idazkera zailetan edo landuetan korapilatu edo nahastu.
Baditu herri esaldi politak.
Irudizko esamolde erakargarriak ez zaizkio falta.
Abentura eta misterioaren ukitua du.
Suspensea ere dario tarteka, nola den posible horrela bidaiatzea, nola bukatuko ote.
Ur-tximeletak. Pili Kaltzada. Poema-liurua
Ezkor, dudakor, zalantzatia.
Bizitzaren alde ilun eta ezkorrak ukitzen ditu batez ere.
Egia da bizitza ere halakoa dugula, gogorra.
“Itzuliko zara” baikorra da dionagatik, baina erremina dario.
Bere bizipen eta etsipenen kontakizuna dirudi.
Bere bizipen konkretuen ondorena dirudi diona, horregatik ez nau biltzen, arrazionalegia deritzot, urrun geratzen naiz.
Badirudi tximeletekin hitz eginez husten duela barrua.
Gaua, usaina, amodio galdua, bart, atzo, ... iragana da beti bere gaia.
Sexu giroa da gai erabiliena, maitasuna ardatz jarrita bezala.
Idazkera zuzena.
Erritmoz, bizitasunez, solturaz, idazten du: gustukoa dut.
Pako Aristik ere tximeletaren irudia darabil poesiari buruz hitz egiten duenean.
Liburuak
Liburuak 2 . I
Ahotsik behartu gabe. Bitoriano Gandiaga. Poema liburua.
Alatriste kapitaina. Perez-Reverte, ( Xabier Iaben)
Anemometroa. Igor Igor Estankona Poema-liburua.
Arrainak ura baino. Hasier Etxeberria
Bart irakurtzeko gaur izkiriatua. Poema-liburua. Xabier Izaga
Biziaren azala. Xanti Iparragirre
Borrokaren gorrian. Joxe Iriarte - “Bikila”
Denbora galdu alde. Bitoriano Gandiaga. Poema-liburua.
Donostiako Hiria III. 6 Ipuin
Enaz banaz. Xabier Amuriza
Emon bihar yako. Iñigo Aranbarri
Errolanen harria. Patxi Zabaleta
Esku leuna. Gotzon Garate
Euskal Herria krisian. Joxe Azurmendi.
Euzkadi merezi zuten. Koldo Izagirre
Ahotsik behartu gabe. Bitoriano Gandiaga. Poema liburua.
Lehenengo sailari naturaltasun falta aurkitzen diot: ez dut gozatu, buelta asko eman behar diet poemoi ulertzeko.
Lehen poemok ebakiegiak dira, behartuak bai hiztegian bai egituran: gaztarokoak agian.
Kolpeka tailatutako harriak dirudite, leundu gabeak, latzak, ertz bizi ugarikoak, oso kontzentratuak.
Intelektualegiak, landuegiak, hotzegiak, buruarekin eginak, sentimendu gutirekin.
Taila ederrak baina hilak. Zurrunak, bizitza galdu arterainokoak ia.
Erritmoa dute, bihotzik ez.
Sarrerak poemak bezain gustura edo gusturago irakurri ditut.
Politak dira, hor aurkitzen dut Gandiaga.
"Ta aurrean udazken": gerra aurreko klasikoen taxua du, gaian, konposaketan eta idazkeran.
"Ni naizen", hitz-joko polita: filosofoa existentzialista da Gandiaga bertan.
"Geldi ta itsu": aditz trinko sorta. Pesimista.
"Bakartade": deskribapen fisikoa, bizia eta ederra.
"Zein laster", zein polita.
"Amak "zatoz" esan eustan": gauza politak ditu.
"Iru torreak": errepikapenak bereak ditu poemotan.
"Eta goian": hitz-jolas polita, barne egoera definitzen duena.
"Zuriak": hitz jolas polita.
Monasterioko sentipenak mundutik kanpokoak dira, bizitzako garraztasunik gabe, heriotzaren garraztasunak ez badira. Idilikoak, sublimatuak. Ez dira bizitza honetakoak, beste mundu batetara jauzia dira.
Gera aurreko poeta klasikoen antza dute.
Nekazari girokoak dira.
"Bakazioak", itxuraz xumea baina ze hitz-jokoa!.
"Urtarrila", errepikapenaren polita!.
Zati hau mardulagoa da, sendoagoa, eginagoa, da hemen Gandi, ez ideetan poema egituraz ari naiz.
xumeagoa, naturalagoa, leunagoa.
Errementeriarena ze polita, orekatua, logikoa.
Alatriste Kapitaina. Perez Reverte, (Xabier Iaben)
Maisuki azaltzen du garaiko giroa
Ziri zorrotza sartzen dio tarteka hainbat gairi.
Xehetasunez deskribatzen ditu gertakizunak, egoerak eta pertsonaiak.
Artista gure Revert.
Iparreraren bustia du itzulpeneko euskarak, agian bustia baino arego: aberasgarria gertatzen da Egokoontzako.
Egilearen gaztelerak erraza eta atsegina behar du izan, ala dirudi, itzulpenaren euskara ordea nahiko zaila da tarteka, ez behintzat leun eta goxoa doana istorioari dagokionez.
Ezaguna du euskaratua dela hitzetan zein esaldi nahiko behartuetan.
Esaldi arraroak ditu, gordinegiak, agian jatorrizkoak behartuta.
Bi aldiz irakurri behar dira hainbat esaldi ulertu ahal izateko.
Aukeratutako hainbat hitz eta esamolde ez zaizkit egokienak eta zehatzenak iruditzen, agian beste euskalkiko batek itzulia dagoelako.
Errazegi egiten ditu hitz konposatuak, egokiagoak asmatu edo bilatu ordez.
Aditz bihurtzen ditu hainbat hitz, betiko euskal esapideak baztertuz edo laburtuz.
Jatorrizko poema itzuliek erabat gatza eta piperra galtzen dute.
Tarteka ez du esanahi zehatza jasotzen.
Euskarak ez du jatortasunik.
Jite jatorri gabeko esaldiak jartzen ditu.
Antzerako gaiak gazteleraz irakurri ez dituenari zaila eginen zaio hainbat hitz, esaldi eta esanahiz jabetzea.
Ez naiz jabetzen hainbat esaldiren esanahiaz, jatorrizko testuaren jakin-min geratzen naiz. Baita ulertzen ditudan hainbat esalditan ere: jatorrizkoa nola ote.
Tarteka oso astunak, gogorrak, zurrunak eta behartuak dira hainbat esaldi, gazteleraz arinak, minak eta gazdunak uste ditudan esaldiak.
Nik uste baino zailagoa behar du izan itzulpenak, izugarrizko meritua behar du itzulpen lan honek, baina nik hala ikusi eta bizi izan dut irakurketa. Agian amets gehiegi jarri nuelako aurretik.
Anemometroa. Igor Estankona. Poema-liburua.
Ideia eta sentipen erakargarriak
Barnea aztertzen du
Bizitzako mila izpi, mila irudi, mila sujerentzia edo iradokizun
Gauza politak esaten ditu, polito esan ere
Zenbait poesiak artikulu zorrotzenak adinako indarra du gerraren aurka.
Emakume fisikoa dakar gehienetan, sexu lurrunarekin, soilik!
Borobildu gabeak iruditu zaizkit hasieran hainbat poema.
Gaztea izaki oraindik
Etorria du
Poeta da, beste era batera azaltzen ditu gauzak
Bizitzaren beste dimentsio bat, beste ikuspegi bat, ikusmolde ezberdina
Askotan ez dakizu zer esan nahi duen, baina polita da diona eta esaera
Hainbat irudik esanahi zehatza ote ala zerbait ezberdin kontraesan edo harridura eragin nahi ote soilik?
Irudimena, irudi asko eta bitxiak bururatzen zaizkio edo asmatzen ditu
Ukitu berezia du
Kadentzia du, baina tarteka eten egiten du erritmoa, (ene gustuz)
Naturaltasuna darie poemei, ez dirudite behartuak
“Memoria bidali nuen zure bila”: ze polita
Eztia, gaua: zer da hori?.
Zetazeo handiak: nahitasun poema erdi lizun erdi goxoa.
Arrainak ura baino. Hasier Etxeberria
Iritzi asko, burutapen asko, pentsakizun asko botatzen ditu istorioa konta ahala.
Luze doakio kontakizunean sartzea, luzeegi, hari-punta hartu eta bertatik tiratzen hasteko.
Kartzelako presarik eza eta pentsamenduen abiadura bizkorra: Xabierren burutapen bera.
Errazegi kritikatzen du Alemaniako harresiarena, Mendebalean ustelik ez balego lez. Partzialegia.
Alemaniar borrokalarienganako iritzi oso ezkorrak, kritikak beti dira sistemaren aurkakoentzat.
Preso eta senideei buruzko iritzi ezkorra: izanen da halakorik baina senideengana hurreratu den orok daki orokortasunean ez dela horrelakoa beraien sentipena.
zergatik beti preso eta senideak gaitzetsi eta barregarri utzi behar ditu. Jendea presoez gogaituta omen: agian bera!.
Penelope eta Ulises atalean Brigada Gorrietako buruzagia, Hans, Rudolf Hees naziarekin parekatzen du, Brigadez erabat arinki hitz egiten du, barregarri utziz, inolako errespeturik gabe bizia jokatu dutenentzat nahiz erratuta daudela eta astakeriak egin dituztela uste izan.
Hans, Brigada Gorrietakoa, beti da terrorista Hasierrentzat.
Brigada gorriak desitxuratzen ahalegintzen da, ezagun da kazetaria dela.
Istorioan brigadista gorriak erabat deskalifikatu eta txantxaz hartzen dira. Egia erdia askotan gezurra adinakoa da.
Emakume komunistek eta suediarrek sexu kontuetan ezberdin jokatzen omen. Tira!. Ez hadi izan hain arrunta Hasier, umorez bahabil ere!.
Emakumeentzako halako gutxiespena agertzen da tarteka.
Lenin izenak bolboraren ke usain gorria du beretzat eta Lenin ahuntz bizarduna da!.
Errespetu eta sendotasun handiagoa uste nizkion Hasierri.
“Mairuak” deitzen die aljeriarrei, besterik gabe.
Arrazakeria ukituak ere baditu, nahiz beltzen arazoa taxuz eta garratz agertzen duen azken aldera.
Katedrala suntsitzekoa logikarik ez duen erabakia da, istorioa kolokan jarriaz: ekintza arruntak rikulizatzeko trikimailua dirudi.
Zer esan nahi digu, katedrala suntsitzea bezain funsgabeak direla indarkeria guztiak?.
Lehergaiak nola lortu, ordaindu, zuritu, ... ekintzaren zergatia, ...
Eleberriko gaia eta ekintzak muturreraino eramanaz, ridikulizatu, arbuiatu eta barregarri utzi nahi ditu abertzaletasuna eta indarkeria.
Karikaturagilea egin zaigu Hasier, baina hau karikatura txarra atera zaiolakoan nago.
Zer da karikatura eta zer errealitatea, karikaturak errealitatea azpimarratu nahi du, beraz, ... hemen argi agertzen dena garbi dago.
Azken aldera beste tonu eta jite batez aitatzen ditu ETA eta ingurukoak, baina aurrean esandakoak esanda daude.
Ez du aukerarik galtzen indarkeria barregarri utzi, mesprezatu eta barregarri uzteko.
Ezker Abertzale mundua deskalifikatze hutsa da eleberriko zati handi bat.
Ez du balio umore estilo aitzakiak, beste aldekoekiko ez darabil horrelako umorerik.
Zerbaitek erremintzen du barrutik euskal arazoa ukitzen duenean.
Gauza gordinegiak eta serioegiak darabiltza umore klabean ezkutatzeko. Umorez edo ez, esan egiten ditu gauza oso grabe eta gordinak. Eta umorea den ere zalantzan jarri behar da, ez du nire ustez umore klaberik lortzen eta gauzak bere gordintasunean uzten ditu.
“Sema baino semena da niretzat Bladi”, eta ondorengoak: basto habil Hasier!.
Ez dabil batere fin hainbat irudirekin ere: semea eta mendian behera botatako harriarena...
Ez naiz harritzen lehen saria jasotzea, Orejak ere emanen lioke.
Notre Dameri buruzko burutapenak taxuzkoak, zuzenak, gogorrak baino egiazkoak dira.
Beltzen arazoa, artea, ... oso burutapen jatorrak ditu Parisera bisita delakoan batez ere.
* Estilo edo kontaera jatorra, nahiko sinplea, xumea, sentziloa, baina aldi berean dotorea.
Ez du erritmorik, edo erritmo motelegia, bai kontakizunean, bai barne ibilian.
Ez da bihurrikerietan eta dotorekerietan sartzen.
Kontaketan istorioa galdu egiten da mila errebueltetan, haritik urrunegi joanez.
Irudi asko darabil, piloa, harrigarria, irudiz azpimarratzen du ia dena. Hori litzake bere ekarpen nagusiena liburuan.
Bukaeran ezustekorik bada ere, suspenseak indar guti du, ia kontakizun eta ardatz osoari antz ematen zaio berehala.
Ez du ezer berririk eskaintzen hiztegi edo esamoldeetan.
Egunkarietako zutabeetan “dotoreago”, landuago idazten du: agian hau gehiago kosta zaio, gehiago landu behar izan du..
Ez naiz harritzen lehen saria jasotzea: ondo idatzita dago eta.
Ez nau bereganatu eleberriak, ez nau harrapatu, are gutxiago liluratu, areago, gaiagatik ernegarazi egin nau.
Agian ez dut jakin liburua irakurtzen, ez naiz umore kutsuaz jabetu, neuk ere ez dut umorerik.
Beste zerbait espero nuen, gai, tratamendu, estilo eta finezia aldetik.
Trauskila, bastoa, da eleberria, baita Hasier bera ere istorio kontaketa honetan.
Hori umorea bada, huts egin dio umoreak Hasierri. Ez dut pentsatu nahi nik interpretatu bezala eta ikusi ditudan burutapenak direla Hasierrek nahi izan dituenak. Ni neu naizela errudun pentsa nahi dut.
Benetan sentitzen dut, ez zait gustatu eta kitto. Kaxkarra deritzot. Tarteka min ere eman dit. Jakin-minez eta ilusioz erosi nuen liburua, kariñoz, Hasierrek zer eta nola ote eleberri batetan.
Bart irakurtzeko gaur izkiriatuak. Xabier Izaga. Poema-liburua.
Kartzelako bizipen txikiak, egunerokoak, baina larriak.
Presoaren sentipen ezberdinen azalpena erreskadan.
Poemaz poema kartzelaren puzzlea, gandu poetikoez garraztuagoa.
Kontakizun itxuraz xumeak baina bizitza goritzen dutenak.
Giro bitxia azaleratzen dute poemok, sentiberatasun bizia erakusten.
“Asteleheneko astelehena astelehenago da kartzelan”.
Kanpokoaren bestelako logika du denborak gartzelan: mundua eta bizitza bestelakoz doaz.
Esperantzarik gabeko poemak!.
Kartzela garratza da, baina argi izpirik ez dago?, itxaropenak ez du zirrikiturik?: poemotan ez da ageri ez argirik ez itxaropenik!. Latza da kartzela, 7 urtetik harantz latzagoa nonbait.
Azken poemak trabatuak, intentzioa ikusten dieten arren irakurtzailak.
Egun eroko kanta: tragikoan umore puntua du.
Hikako hori ze polita!.
Zenbait poema ez dut ulertzen: Bitoria, ...
Biziaren azala. Xanti Iparragirre
Testigantza liburu ikaragarria
Euskal Herriko garai batetako miseria eta gerra ondorengo egoera ekonomikoaren egoera latzaz, batez ere baserrian, jabetzeko interesgarria.
Abastosa eta abar, gazte askok ezagutzen ez duten garai batetako zapalkuntza eta garraztasuna.
Pobrezia Euskal Herriko historiaren zati bat
Makiak Errenderia aldean: niretzat berria da.
Errefuxiatu politikoen egoera gorria, laztasunak, errefuxiatu batek kontatuak
GAL garaiko egunak, arriskua eta mehatxua bizi izan duen batek kontatuak: hiltzeko arriskuaren bizipenak.
Umaroko, gaztaroko eta klandestinitateko gaiek dute erakargarritasuna eta interesgunez.
Gainetiko burutapen, gogoeta eta filosofiak xumeak dira, izan badute bere interesa baina ez zaizkit erakargarriak egin: bakardadea, maitasuna, bertsolaritza, ...
Bizitza zehatza edo bizitzako zertzeladak kontatzen dituenean zait interesgarri eta aberasgarri, burutapenetan baino.
Kontaketa zehatzak ditu burutapen izpi gogotsuenak, pentsaera zipriztin eztiak dira.
Liburuaren azken erdia bertsoak dira, niri bertsoak ez zaizkit irakurtzeko atsegin.
Etsipena dario bakardade gaiari, baita liburu osoari ere, sufrimenduaren eragina, itxaropenarekin ematen badio ere bukaera.
Era errazean idatzia.
Idazkera pertsonala, barnerakoia.
Lexiko eta idazkera aldetik ez du ekarpen askorik.
Borrokaren gorrian. Joxe Iriarte - “Bikila”
Klandestinitateko bizimoldea
ETAren zatiketa eta barne bilakaera
ETA barruko hainbat istilu eta eztabaida
Frankismoaren azken urteak eta erreformaren historia
Aldaketa politiko eta herriaren portaera zein erantzunaren historia dago liburuan
Balio du orduko eta gaurko egoera eta jokamolde politikoak alderatzeko.
Garai bat ezagutzeko balio du, historia bati errepasoa egiteko
Baita hainbat gertakizun eta portaera gogarazteko ere
Baita hainbat pertsonaien nondik norakoa ezagutzeko ere
Azken zatia nahiko ezaguna zaigu. Berak Errenderiara mugatzen du batez ere trantsizioko garaia.
Asanblada da azken aldiko ardatza Errenderiako bizitza politikoan
Mitifikatuta dago Errenderiako Asanblada: ez da ageri zergatik huts egin zuen, zergatik jendeak erakundeei jarraitzen zien ez Asanbladari: zerbaitek huts egin zuen Asanbladan. Ez da hori ageri.
Armak noiz, nola, ... erabilia: eztabaida serio da, berak errazegi likidatzen du
Gaur egun bezalatsu, argudio berdinekin eskatzen genuen amnistia Franco ostean: sakoneko arazoa konpondu gehiago borrokarik eta presorik egon ez dadin.
LCR, LKIren porrotaren zergatiak ez ditu aztertzen
Kontakizuna da garrantzitsuena liburuan
Mamia, bizi zuena, bizi izan bezala kontatzen du, bere errealitatea, bere egia eta errealitatea.
Badu baina ekarpen garrantzitsua: euskaraz kontatzen ditu klandestinitateko gorabeherak eta trantsiziokoak.
Estilo xumea du baina jator eta zuzen idatzia, zehatz.
Estilo sinplean dago, gaiari tokatzen zaion bezala.
Hiztegi aldetik ez du ekarpen handirik
Idazkera aldetik ere ez
Esamolde bitxirik ere ez, tarteka esaldi herrikoiak baditu.
Ez da aberatsa hizkuntza edo idazkera aldetik.
Ez du jantzi estilistikoa dotoretu edo mozorrotu.
Nekazaritzako irudiak darabiltza batez ere, zaldia, otsoa, talo aurpegia,..: ez da urbanoa irudietan kontakizunean hala bada ere.
Ez da idazkera urbanoa, kontakizuna urbanoa izanik
Poeta ere jartzen da tarte bakarren batetan: muga zeharkatzeko gau hartan, ...
“Dena emon behar yako”: Lauaxetaren esaldia da!. Hemen jakin dut.
Nork esan behar zidan Bikilak sudurra operatu eta aldatu zuela klandestinitateagatik.
Denbora galdu alde. Bitoriano Gandiaga. Poema-liburua.
Gandiagaren aldi txar bateko poemak: diona egia izanik ere ez da egia osoa edo egia totala, bera beste era batekoa da pertsonalki eta osotasunean ezagututa.
Bere barne arazoak ukitzen ditu poemotan.
Gizakion barne eta azpi zirrikitu eta toles-gunetan sartzen da.
Bere egoera eta arazoak astinduz irakurlearen gogoeta ere azaleratzen du.
Bere baitan bueltaka dabil.
Bere baitako mundu itxia eta mugatua dager.
Bere bizipenen egunkaria dirudi.
Nahiko negatiboa da, ez du aurrera begiratzen.
Ez du bizipozik eskaintzen.
Ezkorra eta tristea bizitzari buruz.
Bizitza mugatuegi baten penak dirudite: komentu barruan eta bere baitan bizitzeak eraginak.
Bere barne gorabeheren aitormen zuzena utziz bizitzari begirada orokorragoa ematen dionean atseginagoa da.
Bere baitatik ateratzen denean da erakargarria.
Barne deskribatzailea.
Sentipen finak.
Filosofia humanistak ere ugariak dira.
Errepikagarria bihurtzen da, eta interesa galtzen du gai aldetik.
Gehiegi gutxiesten du bere burua.
Negatibotasuna eta ezina azpimarratzen ditu.
Bere buruaz ahazten denean, natura du gai nagusi.
Idazkera aldetik gordetzen du interesgunea.
Formak erakartzen nau poemotan, batez ere, idazkerak.
Idazkera landua.
Dotorea, zehatza, borobil idazten duena.
Erritmoa eta kandentzia, errepikapenak, ... dotorezia.
Hitz-jokoak, erritmoa egiten ditu erakargarri poemok.
Aberatsa egitura eta hiztegian, horrek erakargarriagoa egiten du poemak gaiez baino.
Donostiako Hiria III
C.A.T.ek antolaturiko 1983.ko Sarian hautaturiko lanak
Mota ezberdinetako ipuinak, gaiez, trataeraz eta estiloz.
Atxaga jadanik denen gainetik zegoen. bere dohainak erakutsiz.
Atxagak, xume itxuran, originala, goxoa idazkeran, fintasuna, ...
Ansorenarenak eta Mariasun Ganboarenak irudimen gutiko kontakizunak dira eta ez dute ekarpen handirik literatura aldetik. Estilo apalekoak biak.
Azkena, Ignacio Mugicarena, gustura irakurri dut, garai zaharretako giroa dakar eta bete tentsio puntua ere badu.
Ez ditut gustuko ipuinok, arruntak deritzet, ez dute ekarpenik ez eritzien aldetik ez literatura aldetik.
Agian ezagutu egin beharko nituzke egileak, bere garaiko baldintzak, adina, ausardia, ... seguru aski meritu handia dute, baina nik besterik gabe huts-hutsean irakurri ditut.
“eulitu” , “mosquearse”: literalkeria!.
“berunezko soldadutxoak”: tira!.
“Azken karraisira”: “al ültimo grito” jantzita. Tira!.
“Haritzezko mahai luzea”. !
“kirio atakea”, “ataque de nervios”. Tira!.
“ahurtzen”. !.
Enaz banaz. Xabier Amuriza.
Autobiografia.
Bertsolaritza inguruan, ez da ia hortik desbideratzen.
Bertsolaritza munduko hainbat kontaketa.
Hainbat filosofia txiki eta burutapen interesgarri.
Bere bizitzako eta bertsolari mundu eta historiako hainbat xehetasun, iritzi eta burutapen.
Barne murgilketa.
Izugarri barne giro polit erakargarria sortzen du.
Barne giroa da erakusten duena, bere barrena azaleratzen du.
Bere barnean sartzen da eta argitan uzten du dir-dir, kanpora atera eta erakusten.
Barne mindua erakusten du noiznahi, tarteko esaldi pasakorretan bada ere.
Mingostasun eta erremin puntua, nekea ere, dario kontaketari, pasarte askotan leundu nahia nabaria bazaio ere. Ez da harritzekoa, ez dut esango arrazoirik ez zaionik falta. Bere loraldia izan zuen Xabierrek, ernaldi berriak ekarri ditu ondorengo aroak, lore berriak loratu. Berdin gertatuko zaie gaur egungo bertsolari puntakoei.
Egi gordinak botatzen ditu tarteka: norbaitzuk asaldatuko zaizkio eta erremindu.
Izugarri burutapen politak botatzen ditu modu biribilean.
Ideia argiak ditua: aberatsa da burutapenetan.
Umore kutsua, fina, oso berea, erakusten du.
Zer ote diote beste bertsolariek saio aurreko larrialdi horiei buruz?.
Agian pertsonalegia da, beragana mugatuegia, autobiografia izanik ere.
Defentsibanegi, defentsiban dabilela iruditzen zait, bere bertsolari pausoak justifikatu nahian bezala.
Gehiegi aitatzen ditu bere koldarkeria eta beldurra: badu obsesioren bat, edo erabat gogorra gerta zaio edo gertatzen zaio bertsolari barne esperientzia, bizipen eta errealitatea.
Azkenaurreko atala nahiko dramatikoa eta ezkorra da, garratza, baina nonbait erreala.
Zenbait gai eta gogoeta errepikatu egiten dira liburuan, nahiz bakoitzean harira etorri.
Kobrantza ezak kezkatzen du, tarteka-tarteka aitatzen baitu kobratze ezaren arazoa.
Hara nondik Koldo Izagirre, ez nuen espero!.
Lasai irakurtzekoa, kontakizunez eta kontaeraz gozatzekoa.
Bizkaieraz idatzita, bizkaiera kultuz.
Idazkera sintetikoa, trinkoa, hitz gutiz mami mardula biltzen du.
Esaldi jatorrak, bitxiak, zorrotzak, esanahi handikoak, ia errefrauak, borobil esanak botatzen ditu: oso aberasgarria.
Herri-herritar esaldiak, jasoak edo asmatuak ez dakit, sena erakusten dutenak.
Aditz sintetikoa darabil sarri: aberatsa da.
Emon biar yako. Iñigo Aranbarri
Bigarrenez heldu diot eta gustura ibili naiz
Grazia egiten dit lehen aldiz irakurtzen hasi nintzaneko hark
Erronka zitzaidan oraingoan eta liburuak irabazi dit lehia: gustura aritu naiz
Euskara erdizka zekien euskaldun-berria iruditu zitzaidan lehen ahaleginean
Euskara sakon menderatzen duen batek soilik idatzi dezakeela horrela dut garbi oraingoan
Harritzen nau lehen gustatu ez izana.
Agian barne egoera eta patxadaren arabera doa irakurketa ere
Irribarrearekin hartu eta irribarrez jarraitu, deabrukeriak dastatuz.
Pazientzia eta gogo handiz.
Zoli burua diona asmatzeko.
Istorioa geldo eta hitzetan eta kontakizunetan nahasia doa, hitzetan ordea ez da ez geldoa ezta kontakizunen bihurrikerietan ere.
Askotan hitz jokoa ezer esan gabe.
Sarri ez dakit kontakizunaren mamia zein den.
Suizida baten gogoetak, barnera begirada.
Idazteari buruz ari da 4. kapituluan: zaila baina polita.
Mila barne eta kanpoko zehetasunezko deskribapenak.
Klandestinitateko garaiak, ibiliak, zentsura, azpiegitura, komisaria, ... pintzeladetan.
Gai pila, gehienak intsinuatuak
Hainbat ukitu ematen dio hainbat gairi
Ez da kontakizunaren sokari erreparatzekoa, idazkerari soilik baino.
Mosaiko ikusgarria, non irudi orokorra baino zatiak diren ikusgarriak.
Altxor bat da, bitxia.
Egunen batetan emango zaio duen balioa.
Zaila da irakurtzeko, baita ulertzeko ere.
Zenbait esaldi ez dut ulertzen.
Irakurzaila: irudimena eta oroimena behar da irakurriz puzzlea osatzen joateko.
Mila gauza kateatzen ditu erreskadan.
Mila gauza polit.
Hitzak eta esaldiak kiribiltzeko saiakera: puzzle larria.
Puzzle zaila, gustatu egin behar zatiak lotzea aurrera egin ahal izateko.
Eskerrak motxa dela.
Ausarta.
Abila.
Eta nik irakur ezinik utzi nuen euskaldun-berria zen susmoz.
Ezohizko idazkera, ezberdina, baina deigarria eta interesgarria.
Poeta bat da bai irudietan bai sortzen duen hainbat girotan.
Poema ukitua eta jitea askotan, poeta sena erakusten du: “eguzkia arrama gorrietan gelditu zen bihurtuta”
Irudimena, irudi hizkuntza, esateko era ezberdinak.
Irudi politak tarteka.
Irudiz mintzatzen da noizbehinka, argi eta garbi agertu ere mamia.
Deskribapenak ditu tarteka, polita baina arraroa narrazioaren jitearen harira.
Noizbehinka xaflada oso politak: txorimaloarena.
Aberatsa hitz esaldi irudi eta adjektiboetan.
Esamolde berriak tarteka.
Esaldi bikain piloa du.
Hitz-joko ugari, deigarriak.
Korapilatu egiten ditu esaldiak batzuetan, paragrafo luze menpeko perpausa ugariko zenbaitetan batez ere.
Berea bai dela “burutapenen kateatzea”.
Apropos zaildu eta aldrebesten ditu zenbait esaldi.
Erdizka heldutako haria matazan galtzen da ia noiz muturra aterako hurrengoan.
Inoiz ateratzerakoan ahaztua zenuen hari muturra
Ze ahalmen egoera batetan luze bihurritzeko, etengabeko hitz-sokan
Gogoetan korapilatutako idazkera
Esaldi laburrez idatzia, esaldiak zizelatu egiten ditu, askotan bukatu ere egin gabe bezala utziz.
Intsinuatuz, iradokiz
Euri zirina: badira halako euriak, zirina beste zerbait den arren
Lapatz: txikitatik ondoren entzungabea nuen hitza; elur lapatza erabili ohi genuen batez ere.
Ez diot inori gomendatuko bitxikeria hau, baina gustura pasatu dut
Errolanen harria. Patxi Zabaleta
Nafarroako historiaren zati bat, erresumaren haserako kontakizunak
Errolanen historia, mitoa eta bere inguruko zertzeladak.
Etimologia,toki eta ahalbide militarren ekarpenak
Garaiko bizimodua eta historia ulertzeko balio du
“Gibel solasa”, azken zatia, hasieratik irakurtzea egokia litzateke eleberria hobeto ulertzeko, batez ere hainbat zertzeladen zergatien arrazoia jakiteko. Ekarpen eta solasaldi interesgarria da, mitoaren eta kontakizunaren zergatiak eta zertzeladak argitzeko. Bestela kontakizuna gera daiteke asmakizun hutsa bezala, irudimenaren ondorioa soilik.
Kontakizuna ikerketa sakon baten ondorena da.
Bahipeko eta bahiketen gaia: interesgarria gaia kaleratzea
Gertakizun eta istorio batzuk nahastu egiten ditu, umea orain hilik gero bizirik,, ... zein eta nor askotan az da erraza igartzea istorioaren joana.
Umeentzako idatzitako istorioa dirudi, edo gaztetxoentzako eginikoa.
Bakuna, xumea.
Zenbait hitz bortxatuak, behartuak, berrikuntzarik ez dakartenak, erabiliagoak baztertuz
“ondoratu”, hurreratu ibi ohi dugu guk.
Zatika, tarteka edo presaka idatzitakoa dirudi.
Badirudi zatika idatzi duela, fitxak egin dituela eta gero zatiok lotzen joan dela.
Esaldi politi franko, herrikoiak edo asmatuak, baina aberasgarri eta interesgarriak.
Esaldi esanahi dudazkoak edo zalantzazkoak, kontakizuna nahastuz.
Denboraren neurketa edo joana kaskar azaldua, askotan nahastua: zaldian ibiltzen noiz ikasi zuen Xio Urkiak, Erroldan gudaloztearen atzealdean doa baina berehala Iruñean dago, Iruña erretzen dago eta erretzeko agindua ematen du Karl Handik..
Lekuak, tokiak ere nahiko nahasten ditu, distantziak, ...
Gauzak errepikatu egiten ditu asko, gauza berdinei bueltaka ezer berririk gehitu gabe.
Ahul xamarra aurkitu dut bai kontaeran bai idazkeran, hiztegiak ere ez du ekarpen handirik liburu honetan.
Ezkorregia izan da nire irakurketa baina merezi du, ekarpen aberatsa da.
Nire gusturako aurreko trilogiako hiruren baino askoz kaskarragoa da eduki, idazkera eta hiztegi aldetik.
Esku leuna. Gotzon Garate
Iritzi pila botatzen ditu kontakizun edo ardatz nagusiaren inguruan, baina ezer ez duela esaten iruditzen zait, agian oso egunerokoak direlako eritziok, betikoak.
Istorioak erabat bereganatu eta harrapatu nau.
Berak jaso eta bildu dituen hitz eta esaldiak sartzen ahalegintzen dela nabaria da.
Baina horrek zurrunegia egiten du idazkera eta kontaketa.
Hotzegia da, naturaltasuna falta zaio. Esaldiok herriarenak izanen dira, baina ez zaizkigu herriak darabilzkian naturaltasun eta berezkotasunarekin heltzen eleberrian..
Eskuetako eta aurpegiko gogorkeriak, eta hainbat esalditako adjetibo: ez deritzet egokiak.
Agertzeak adierazpenak esateko, eta antzerako hitzak, oso anbiguo, zalantzazko edo zabalegiak gelditzen dira.
Etxearen goraintzia (gomuta), etxearen bekokia, ..., gaztelaniaren kopia hutsak dira.
Adjektibo asko ez zaizkit egokiak iruditzen esan nahi denarentzat.
Idazkera behartua, baita zenbait izen eta adjektibo ere.
Hainbat hitz eta esaldi berri, ezohizko edo eztabaidagarriak egiten zaizkit, irakurketa zailduz.
Jatorra da baina garbizaleegia.
Erakutsi nahi du edozer gai eta iritzi idatzi daitekeela dugun euskara hutsezko hiztegiarekin, beste hizkuntzetatik hitzik hartu gabe.
Baina nik uste pobre, motz eta ezohizko geratzen zaiola noizbehinka kontaketa.
Ezin da jarraian irakurri, kontaketa bizi-bizi jarraitu: hitz batek zer esan nahi duen asmatzeko eten egin behar duzu irakurketa.
Bai eskoladunek bai eskolagabekoek pozik eta gustura irakurriko ote eleberri hau?. Irakurtzaila askorentzat, ia irakurtezina eskolagabekoentzat.
Euskara soilik erabiltzeko ahalegina oso positiboa da, eztabaida sortarazten du eta pentsarazten eta eztabaidatzen. Besterik gabe asko da. Pauso bat ematera laguntzen du.
Agian ezkorregia naiz iritziotan, baina uste dut izugarrizko meritua duela, merezi duela ahaleginak, pauso sendoa dela. asko irakasten duela eta ikasten dugula, aberasgarria dela, horrelako ahaleginak nahitaezkoak direla eta ugariagoan izan beharko liratekeela, besteok errazegira jotzen dugula sarri. Bejondakiola ahaleginak.
Peilokirten bezala aurkezten du atezaina!!!. Atezainak, batzuk peilokirtenak besteak jatorrak dira, jesuitak bezala. Badu fijazioren bat atezainekin horrela gutxiesteko.
Euzkadi merezi zuten. Koldo Izagirre
Deskribapenak, Donostia, Pasaia eta inguruko bizitzako gertakizunak, jasoak, ...
Begi zoliz ikusitako eta begiratutako zehaztasunez.
Gatza eta irri puntua darie kontakizunei.
Ironia etengabean biltzen du kontakizuna.
Poesia sena gainezkatzen zaio.
Garbi azaltzen du esan nahi duena.
Ohizko era ezberdinera kontatzen ditu gauzak eta iritziak botatzen, ezberdinki.
baina beti dotore
Tarteka nahizko zaila egiten da irakurketa: artelan bati bezala patxadaz behatu behar zaio. Kosta egiten zait tarteka zenbait gauza ulertzea, zer esan nahi duen, esaldien elkarrekiko lotura.
Badirudi gozatu egiten duela idazten. Baina oso landutakoa izanen da.
Astiro eta gozatuz irakurtzekoa, idazkeraz eta grazia ukituaz gozatuz batez ere
Esaldi motzez idazten du
Tailatu, zizelatu egiten ditu esaldiak, horrek zailtzen du askotan ulertera, landu beharrak lausotu egiten du ulerterraztasuna.
Adjektiboak ditu etengabe, esanahia edo deskribatua zehazteko
“Pistola txiki bat sega potoan gordetzeko modukoa”: nekazari giroa erakusten du sarri.
Arte lana dastatzen da liburu osoan, merezi du irakurketak.
Euskal Herria krisian. Joxe Azurmendi.
Oso teorikoa da lehenengo saioa, zaila eta nahastua egin zait, bai ulermen bai idazkera aldetik ere.
Zaila baino gehiago, astuna.
Zentzuduna da gutxienez, zintzoa eta pentsatzeko askea.
Logikoa, aurreiritziez lotu eta mugatu gabea.
Filosofoa da, baloreen filosofiaz ari da.
Egi borobilak eta burutapen erabat zentzudunak botatzen ditu.
Balio absoluturik ez dagoela ez ezik, ezer absoluturik ez dagoela ondorioztatzen dut.
Baloreak arrazoitu egin behar ditugu, ez absolutu psikologiko, sentimental, bizilagun bihurtu.
Kritiko zorrotza ere bada hainbat jokabideri buruz.
Moral bikoitza astintzen du, balioan erlatibotasuna azaleratzen.
Erlatibismoa bera ere erlatiboa da.
Hara non berriz ere Kant ulergaitzarekin egiten dudan topo.
Nahiko zaila irakurtzeko.
Hitz asko asmatu edo osatzen ditu halabeharrez iritzia argitzeko.
Diona aplika daiteke Euskal Herriari, baina bigarren hitzaldia oso teorikoa da, teoria hutsa.
Filosofoen munduan dabil, hainbat filosofoei errepasoa egiten gaiaren inguruan.
Filosofiarena eta filosofoena, beste mundu bat da.
Etengabea da filosofo ezberdinen aipamena, ia bere lanaren oinarria dira besteen aipamenak.
Gaiak interesgarriak dira, egunerokoari lotuak berez, baina pentsalarien eta filosofiaz interesatuen.
Gaztelerazko zatia alajaina oso ondo eta erraz ulertzen da.
Ulertu ulertzen da euskarazkoa ere, baina astuna, zaila gertatzen da; bi lan eskatzen ditu esanahi literarioa ulertu, hitzez hitz diona, eta barne esanahia gero. Biak zailak tarteka.
Trebea hitz praktikoak asmatu eta osatzen agertu nahi duenaren eskabidearen arabera.
Hitz bat asmatuz edo osatuz saihesten du giro, luzapen eta esplikazioak.
Miranderi buruzkoa hurrago dago nire ulermenetik.
Hainbat gogoeta interesgarri.
Zenbat egi borobil.
Nietze jarraitzaileak dira gaurko politikoak, itxura demokratikoz jantziak arren.
Liburuak
Liburuak 1 – V.
Piztiaren izena. Anjel Lertxundi
Poema Antologia. Bukowski. Josu Latartegi. Poema liburua
Poemak. W.H.Auden. Itzul.Juanjo Olasagarra. Poema liburua
Poliedroaren hostoak. Joan Mari Irigoien
Sakoneta. Juan Luis Zabala
San Pedro bezperaren ondokoak. Arantxa Urretabizkaia. Poema liburua.
Sugearen irailtza. Josu Naberan
Testamento de muertos. Perales
Tigre ehizan. Aingeru Epaltza
Tortilla flat. John Steinbeck - Koro Navarrof
Tubabu. Jon Arretxe
Ukoreka. Patxi Zabaleta
Zapata-ren oihana. Iñigo Aranbarri
Zozoak beleari. Andoni Egaña - Jon Sarasua
Piztiaren izena. Anjel Lertxundi
Istorioak eta kontakizunak ezagun kutsua du. Kontaketa ordea mila ukituzko sentsibilitate eta irudimenez landutako artelan bitxia da.
Kontakizuna ez da berria, baina irudimenezko kontaketan bildu, txirikordatu eta gizentzen da, azpimarratuz, indartu eta mardulduz.
Bihotzetik sortutakoa ere badirudi askotan Anduren idazkerak eguneroko filosofia txikiak ere baititu
kontakizunaren inguruan.
Irakurketa eskultura, pintura edo edozein artelan museo nahiz erakusketara bisitaren parekoa da, artea dastatuz gozamenerako parada.
Izugarri jatorra da esaldiak korapilatu eta lotzen.
Esaldi bakoitza maisuki burututako hitzen lotura.
Hitzak lotzeko abilezia gailenena erakusten du, hitzekin jolasteko trebezia aparta.
Esaldi bakoitzak zizelez landutako artelan bitxi perfektua dirudi.
Originala da Glosen planteamendua, originalaz gain aberatsa: zenbat iritzi ezberdin, zenbat ñabardura, zenbat zehaztasun, gai orokorra borobilduz, demoniologia testua osatuago geratzen da liburu bukaeran.
Aberatsa iritzi eta esanahia osatzen ikuspuntu ezberdinez edo izenlagun ugariz.
Eten gabe darabiltza konparaketak esandakoa osatu, argitu edo borobiltzeko.
Arruntak ez diren esaldiak, kontaera eta kontaketa ezberdinak darabiltza esanahia agertzeko. f
Izugarri eta harrigarri aberatsa da, esaldiak esaldiaren ondoren datoz ipuinotan.
Irudi uholdea.
Izenordeen aberastasuna darabil egoeren xehetasunak eta pertsonen sentimenduak argitzeko.
Hitz batek hiruzpalau izenorde ditu delako zera ondo deskribatu, zehaztu eta mugatzeko.
Hitz askok du hiru adjektibo.
Deskribapen bizi, argitsu, zehatz, koloretsu, atsegin, erakargarriak.
Barrokoa da askotan, datu zehaztasunak gehituz, ideia eta esaldia loratuz, borobilduz, oparotuz, zehaztuz,
Barrokoa bainoago agian arabiar ornamentazioa, edo inpresionisten koadroa.
"Bildu", "txirikordatu", "sekulako", "bainago", ... baditu bere-bereak nabarmen errepikatzen dituen hitzak.
Baditu esaldi luzeak, agian luzeegiak.
Batzuetan erdal hitza sartu ordez esaldi luze bat egiten du.
Ez da ekinaldi batetan irakurtzeko liburua: estiloa errepikagarria da eta hainbeste bitxikeriak atsedena eskatzen du.
Orijinala da izan, dotore idatzitako liburua, baina edukia gai berdinaren inguruko ipuinak dira, iritzi zaparradan bukatuta.
Ez da nobela borobila bezala. Eduki berdineko ipuinak baizik.
Poema Antologia. Bukowski. (Josu Latartegi). Poema-liburua
Begiak bizitzari so, barnera so ere, egunerokotasunaren muina, ia jabetu ere egin gabe bizi dituzun sentipenak,
Denok noizbait edo sarri bizi ditugun gertakizunak. Azaletik begiratzen diegunak sakon bizi arren. Horien hausnarketa.
Barne sentimenduak, bakardadea batez ere, paregabe azaleratzen ditu.
Eguneroko bizitzaren puzzlea da poema-gaia, irudien atzean dagoen errealitate ezinikusia, baina bizia eta erreala.
Kontakizun arrunt xeheak azalean, gertakizun ilunak agian, kontatzen ditu, baina kontakizunoi barruan daramaten eta duten indar eta esanahiaren indar bortitza lehentasuna damaie.
Tragikoa, ernegatua, mingotsa, lakarra.
Aldi berean bihozbera.
Ezberdina. Nolabait arraroa. Zuzen idazten du, ia irudirik gabe.
Hitz lauen bezala kontatzen ditu baina ezberdinki, dioena poesia bihurtuzko ukitu bereziarekin.
Maila ezberdin batera jasotzen du kontaketa eta kontakizuna.
Mezua ez du hitzez aitatzen sarri, justizia, baina zapla jotzen zaitu.
Teknikaz ere poesia egiteko beste era bat darabil ad. esaldiak erdian zatituz munduko gerrarenanean kasu.
Irudiak badarabiltza, baina irudiak ez balira bezala, beraiez esan beharrekoa zuzen esango balu bezala.
Frogatzen du poesiak ez duela forma arauturik: sentipena eta estetika, bizipen apur bat.
Arazoa ez da ze ordenutan jarri hitzak, nola josi hitzok, barne ukitu eta lege harrapaezinean dago koska.
"Itsasneska", bizitzeko niretxoa, ze polita. Sakona, barneratzen dena.
Poemak. W.H. Auden. (Juanjo Olasagarre). Poema-liburua
Lehen zatia:
Arraroa, gogorra, erritmorik ere ez duela dirudi.
Egilea bera da zaila, agian itzulpenarena da errua, agian biena, zaila egiten da irakurketa.
Ez dut ulertzen.
2.zatia:
Oso intelektuala, pentsalaria, gauza asko esaten ditu.
Erreboltaria eta kritikoa.
Intelektual hutsa: denborari buruzkoa filosofia, ...
Zein iritzi interesgarri irudi bere bereak botatzen dituen.
Aberats aparta irudiz, izugarri goxoa sentimenduz.
Etengabeko ideia jarioa, irudi iturri amaigabea.
Oso tristea da, etsipena dario; garratza ere bada: bizitza ere garratza da.
Ez dio ihes egiten ez bizitzari ez egunerokotasunari.
Zorrotza gizartearekiko, eztena beti du zorroztuta prest.
Apokaliptikoa ere bada batzuetan.
Gure miserien ispilu, irudikeria faltsuen kantore ordez.
Trinkoa, ez da poetakerietan galtzen.
Maitasuna du gai sarria.
Badirudi ez darabilela irudirik, ideiak giro berezi batetan jartzen dituela soilik.
Baina baditu irudiak ere, sendoak, ideiazkoak.
Ze ederrak, Nobelagilea, Konposagilea edo Tiranoaren ...
Errekarenean biziki jaisten da ezustez.
Irudiak, hitzak eta adjektiboak: imajinazioa, bitxia.
Barrokoa
Lekuz kanpo usten zaitu hainbat irudirekin, espero ez duzuna botatzen duelako.
Zailak egiten zaizkit hainbat poema, esanahiari, zertaz ari denari buruz, esaldiak banaka ulertzen baditut ere.
Gustura irakurtzen dut, ez dut bihurrikeri edo aldrebeskeriarik aurkitzen, baina ezin dut ezer esan itzulpenari buruz ezer jatorrizko idazkia ikusi gabe. Gustura irakurtzeak agian esan nahi du ondo itzuli duela.
Azken zatia:
Ulerterrazagoa da, baina idazkera eta ezaugarri berdinekin jarraitzen du.
Ulerterraza, baina agian misterio kutsua galtzen du.
Heriotza eta maitasunak diraute azken aldian ere.
Bukatzeko Herio, tragikoa: nahiago nukeen oraindik dirauen Bizia!.
Poliedroaren hostoak. Joan Maria Irigoien
Biluzik, ezinez, ezjakin, lotsaturik, inpotente sentitzen naiz irakurtzean.
Idazkera bitxiagoa, preziosistagoa gogoratzen nuen Irigoienena beste bere libururen batetik edo. Agian nire memoria edo irudimen arazoak.
Ez da nobela borobila lehengo zatia bitxia bada ere. Ez da euskararen aldetik espero nuen bitxikeria, baina nobela interesgarria da bai gaiez bai darabilen euskararengatik.
Bada nobela hoberik baina baita makinatxo bat okerragorik ere.
Literatura aldetik ekarpen interesgarririk: hitzak, esaldiak, konplexurik eta beldurrik gabe hitzak konposatzea edo birmoldatzea esanahi zehatzago bat adierazteko.
Giro aparta sortzen du, irudimen handiz egoera bitxiak asmatuz.
Garcia Marquezen antza du egoera ezohizkoetan.
Hiztegi aberatsa.
Irudi eta esaldi oso politak darabiltza. Irudi asko darabil, irudimen handia du.
Hiztegi nahiko aberatsa.
2. kapituluak badu poesia kutsu eta giroa.
Euskaraz pentsatzen du soilik, ez dago gaztelerazko esaldi itzulirik.
Gustura irakurtzen da. Erritmoa lortzen du hiru kontaketa moduak erabiliz eta nahastuz.
2. liburua edo zatiak haria galtzen du, interesa ere bai. Darabiltzan filosofiakeria politak dira baina ez dute interes berezirik kontatuaren edo esanaren aldetik, kontaketaren aldetik, literatura aldetik bai. Irakurtzen da baina adabaki bat bezala, arterainoko historiarekin loturarik gabe.
Gerra garaiko iritzi eta jokabide politiko ezberdinak argitzeko balio du eta interesgarria da, baina historiaren haria galtzen da.
Lehen zatiko giro magikoa galtzen du bigarren zatian, interes gehiago irabazi gabe.
3. zatia aurrekoarekin loturarik badu ere, zerbait ezberdina da. Ez dute hiru zatiek lotura sakonik. Azkenak Lehenengo zatiaren erritmoa galtzen du hirugarrenean ere.
Zati honetan Ameriketakoa ipuin bat da liburuan, egilearen Ameriketako esperientzia aberatsa eta atsegina bada ere.
Sakoneta. Juan Luis Zabala
20-30 urteen bitartean bizitzak ihes egiten dion obsesioa badu, zer esango 30a biderkatu dutenek.
Erroilu teoriko-moralak botatzen ditu noizbehinka.
38or. Oso gauza politak esaten ditu komuna eta mezaren inguruan
"Argazkitik kanpo" oso polita eta aberatsa da literaturaz eta iritziz.
"Gezur ederra": eritzi interesgarriak liburu, notizi eta egunkariei buruz.
"Mugagabe": tragikoa eta gogorra diona, zuzena eta argia kontaera. Loturarik gabeko bizinahi hori zaila eta kontraesanezko bizi tza da edo izan daiteke.
"Poema baten atzetik": istorio xarmanta.
“Begi berrien bila": ez da sintetikoa, ez du laburtzen, eta ez detaileak emanez luzatzen edo osatzen duelako. Hitz gehituez baino gehiago esaldi erantziez. Bueltaka, errepikatuz, forzatuz ... askotan.
"Ez du amaierarik": Mezu baikorra adinekoontzat, baina beti ez dago norberaren esku gai izatea, burua eta gorputza behar lukeenean irautea.
Ez da gehiegi konplikatzen, ez dago zergatik ere, idazterakoan: ez irudietan ez sintaxian ez hiztegian. Hori da lehen ustea baina irakurketa aurrena doan heinean alderantzizko sentipena jabetzen da irakurleaz.
San Pedro bezperaren ondokoak. Arantxa Urretavizkaia. Poema liburua.
Emakume geldiezin baten sasoi bateko olerkiak
Olerki giroko prosa, mamia eta oskolaren barne sinkroniaz luzera ezberdinetako lerrotan diseinatutako ordenu bisualean du grazia.
Gaiak ezer guti erakarri nau.
Atsegina, erraz eta gustura irakurtzeko jostailua.
Sugearen iraultza. Josu Naberan
Nolakoa izan zen antzinako gizartea Euskal Herrian zein Europan: teoria erabat ezberdina, zuzenagoa.
Oso baikorra: mundu ikuspen berria abian da. Agian bai, baina interesen arabera aldatuko dira ikuspuntuok, bakar batzuengan ezik. Agian luzarora bai, hala izanen da.
Gaurko ohitura, jokamolde, bilgune, gune, eta molde guztiei buruz iritzia eman eta kritikatu ditugunak ikuspuntu eta interpretazio baikor eta positiboez aztertzen ditu, urrats berriak eskainiz oinarritzat.
Iragana eta oraina aztertu, geroa amestu egiten du.
Iraganaren azterketa, gaurkoaren kritika, etorkizunaren itxaropena, geroztikako ametsa.
Itxaropen mezua, aurreranzko eginkizuna, etorkizunerako zeregina.
Gizarte honi buruzko asaldura. Egungo txingarra piztu nahi du.
Baikortasuna dakar liburuak gutxienez: aldaketak etorriko dira.
Gizaki, gizarte, izen eta leku ezagunei buruzko irizpide eta ikuspuntu ezberdina eta oso interesgarria: berria.Biblia eta bestelako mitoen interpretazio berria.
Gizartearen bilakaeraren hainbat teorien gezurtatzea, edo bestelakoa.
Mila zehaztasun, uste edo amets gure aspaldiko gizartearenak, hor hainbat egoera, hondakin, irudi, ipuin, mito eta antzerakoan sakonean iraun dutenak.
Mito berria sortu behar delakoaren ideia polita da: nola nork sortu, hor dago koska.
Irtenbide eta zeregin zehatzak proposatzen ditu, ildo berrial goldatzen aurrerantz begira.
Artazuritze guneen ordezko elkargune berriak sortzeko ideia erakargarria da.
Ardatz nagusitik at hainbat ideia, iritzi interesgarri botatzen ditu.
Kritikotasuna, betiko mitoez erne egoteko grina sortzen du.
Interesgarria gaiez eta idazkeraz.
Irakurterraza, irakurtzen jarraitzeko grina pizten du, geroaz ametzetan jartzen.
Abila eta zehatza da idazten: bai izenak bai adjektiboak bere esanahi propio eta zehatzean jartzen ditu. hainbat hitz ere sortzen ditu.
Elkarrizketa kutsua hartzen du tarteka idazkerak, irakurlearengana hareago hurbilduz edo.
Hiztegi aberatsa, esanahi zenbait asko zehaztu eta mugatuz.
Testamento de muertos. Perales.
Sinplea baina polita, gazia du, sendoa da.
Irakurriz:
Atutxaren ahokadak aitortu nahi ez duen galtzeko beldurraren aurkako autodefentsa mekanismoa ote dira?
"Dos mundos imposibles de coexistir que necesitan matarse mutuamente". Gizarte egituran eta abertzalearen senean badago zerbait holakorik, gure artean ere.
Tigre ehizan. Aingeru Epaltza
Laburra da historia, bai orriz, baita kontakizunean ere; ez dut uste saria emateko adinakoa denik, nobela interesgarri bat izanen da, baina ez da literaturako historiara pasako.
Ipar Euskadin nazien okupazio garaian bizi zirenen egoera, baita Hego Amerikara alde egindakoena ere: nahiko gai berria, gutitan ukitua behintzat.
Oso xumea da gaia: gerrako, gerra garaiko, bai Iparraldeko, Hego Amerikara euskaldun atzerriratuen
ñabardurak kontatzeen ditu; egun haietako giroa sortu besterik ez du egiten; nahiko azalekoa gertatzen da.
Pertsonaiak ondo deskribatuta daude baina ez dira sendoak, ez du beraiengan sakontzen, azalean gelditzen da.
Gaztelerara jo gabeko esaldi euskaldun jatorrak darabiltza erruz esanahi antzerakoekin.
Bizkaiera aurkitzea ere gustagarria da, eta asko darabil Aingeruk.
Euskara sendoa du, ziurra, jatortasun edo zilegitasuna garantizatuta dituenaren bezalakoa, hainbat esalditan konplikatzen bada ere, esaldiak borobildu ahaleginak esanahia ilundu edo irakurketa zaildu egiten badu ere.
Esaldiak bihurritu gabe, ezberdinki baina argi azaltzen ditu ideiak.
Hainbat esaldi klonikoetatik ihes egiten du, beste bide batzuk hartuz.
Aberastasun ezberdina da bere erakarpena hitz eta esamoldeetan.
Laburtera, bizkaiera, batua, betikotik at, ezberdina.
Nahiko zaila gertatzen da batzuetan irakurketa, asko trabatzen baita esamolde, hitz eta euskalkiz.
Esaldi batzuk formalegiak dira, bortxatuak, landuegiak, pentsatuegiak.
Esanak esan, Aingeruk frogatu du zein ongi idazten duen.
Tortilla flat. John Steinbeck (Koro Navarro)
Giro eta pertsonaia bereziak deskribatzen ditu, beraien izaera eta sentimenduak.
Iparramerikan bada ametseko lurraldea dirudienik.
Steinbeckek imajinazio bizia, trebezia aparta, erakusten du, pertsonaiak,egoerak eta natura azaltzeko.
Deskribapen zuzenak, biziak eta argiak, esaldi laburrez.
Imajina eta esaldi zoragarriak ditu deskribapen horietan.
Pertsonaiak deskribapen zuzenetan baino, beraiek esan eta egiten dutenaren bidez ezagutzen dira.
Ironia aparta.
Naturaren deskribapen motz baina apartak.
Ez zaio ia igarri ere egiten itzulpena denik.
Jatorrizko testuaz alderatu beharko litzake jatorrizko giroa islatu eta errepikatzen duen jakiteko, baina itzulpena hitzetan aberatsa da, gustura irakurtzen da eta ez zaio arroztasunik nabari
Tubabu. Jon Arretxe
Algeria, Mali zein Senegaleko bitxikeria kontatzen ditu, bizimolde datuak emanez. Afrikako herrion ezagutzarako merezi du irakurtzean, irakurketa atsegin batez jasotzen baitituzu hainbat datu.
Abenturazko bidaia nolakoa datekeen ikasteko ere oso baliagarria da. Tipo ausarten ibiliak.
Molde xaloa, apartekotasunik gabekoa bai hiztegian bai esamoldetan, baina jakin-mina bereganatzen duen liburua.
Xumea, xumeegia agian, baina beharrezkoenak zehatz kontatzen ditu, alferrikakoetan galdu gabe, interesgunea gordez.
Bere idazkera xumean badirudi ez duela ezer apartekorik esaten baina hainbat datu, informazio eta bizipen pilatzen dituen liburua da.
Bidaia bera euskaraz kontatzean du ekarpen nagusia, euskararen aldetik halako beste aberasgarritasunik ez badu ere.
Kontaera xumea, lineala, inolako bihurgune eta zailtasunik gabea.
Badarabil hitz berezirik ere, "gizondade", hitz guti erabiliak, atzizki ezberdinez egileak edo hiztegigileak sortuak.
Esamolde batzuen jatortasunaz ezbaian geratu naiz, hitz batzuen zilegitasunaz ere ez naiz fida.
Gustura irakurtzeko liburua.
Ukoreka. Patxi Zabaleta
Leitzako aldi bateko nekazari giroa jasotzen du. Bertako lan motak. Baserriko bizitzaren ispilu da: lizar adar mozketa, beheko suaren erabilera, ...
Euskal Herriko historiaren zati bat, Nafarroarena, Iruinarena batez ere.
Euskal gizartearen zatia. Euskal izatearen ezaugarria. Nafarroaren zatia.
Giza sentimendu ezberdinetan sakontzen du. Gizakien eboluzioa, portaera, barne arazoak, erlijioaren jokabidea-eragina-inplantazioa.
Iritzi filosofikoak bizitzari, gizarteari eta gizakiari buruz.
Historia trukulentoa asmatu du, baina euskal gizartearen historia da hori ere.. Bere gizartearen historia, bere giza portaera askotan trukulentoa, gordina eta gogorra izan da. Jokabide anker asko du bere urte zaharretan, kontatu .izan diguten jokamolde eta bizimolde bukoliko, mitiko, humano eta folklorikoaz gain historia orokortasunean osatzen dutenak.
364 or. Filosofia purua, hitz-joko politak. Gaur egun ez diot eragin praktikorik ikusten, gaztaroan bizitzaren giltzarria iruditzen bazitzaidan ere.
EPITAFIOA: Itxaropenezko mezua, hitz politez bildua.
Hapy end edo bukaera zoriontsurik ez du, baina urrutira argia ikusten den bukaera gazia eman dio. Polita.
Kontakizunaren bidez, pertsonaien bidez, jokabideen bidez azaltzen digu gehienean eleberriak bere esanahia, mamia edo mezua, panfleto edo erretolika zuzenik gabe.
Pozgarria eta polita da parra-parra gertaerak honela naturaltasun eta erraztasun osoz horrelako kontakizun eta pertsonaiak erabiltzea. Euskarak ere ahal du.
Hitz berri asko du. Ez dut askorik ezagutzen, baina nafarreratik hartutakoak direla esango nuke.
Hiztegi aberatsa, baserriko gaietan batez ere.
Aberatsa esaldi jatorretan. Leitza aldean jasotakoak edo.
Euskalki anitzen hitz antzerakotasun eta ezberdintasunak konpara daitezke: beraztu?, lixua, asteraun ...
Esaldi borobil, landu, adierazgarri ugari ditu: karobia, borobilean eraikitako orma ...
Muxarraren eta muskerraren irudia polita eta egoki aproposa da.
Ondo borobildu gabeko esaldiak ditu. "errepideko bazterreko hesiko..."
Esaldi bortxatuak ere baditu: "(danbolinari) itzuliak eragiten zizkioten ... zintzilik zegoen bitartean ..."
Esaldi batzuek esanahi iluna dute: aurreko eta ondorengoen lotura iluna da batzuetan.
Batzuetan barne erritmoa galtzen du, esaldien joskera, moldaera aldatuz, logika ezberdinez lotuz.
Elkarrizketa hika doala zukara aldatzen da inoiz.
Baditu borobildu gabeko zatiak, herren edo desorekatuta bezala, zerbait gaizki balegokeen sentsazioa utziz. Esaldi batzuetan aditza falta da orekatzeko, bestela bortxatuta bezala gelditzen da, berpentsatu egin behar da esaldia ulertzeko.
Menpekoa izan behar zuena beste esaldiak bezala, zuzena, nagusia bihurtzen da.
Esaldiaren konposaketa traketsa batzuetan, armoniarik gabekoa.
3. kapitulua: denboraren joana, zer noiz, ez da batere argia, nahastua ...
110 or.: bukaera: zer lotura du alkimistarenak aurrekoarekin?.
"ko" atzizkia bi aldiz bata bestearen jarraiki: "itxitako armairuko bigarren mailako ezkerraldean ...".
Bukaera antzerakoak errepikatuta jarraikian: "hurrengo egunean goizean", "horrengatik guztiagatik" ...
Gurdiaren arotik kotxearen arorako aldaketak ez du denboraren neurririk. Salto biziegia.
Esaldi batzuk zuzenak dira, baina arraroak egiten zaizkit: "norbaitek atean egindako hotsak kezkaturik
Gertaerak, egoerak nahastu egiten ditu aldiz. Denbora eta kronologia jarraitzea zaila da batzuetan, ulergaitz bihurtzen delarik, logikarik gabe bezala. Gai horretaz lehen ere idatzi duela edo gai hori eman duela ahaztu balitzaio bezala, berriz kontatzen du, testuinguru ezberdinean bai, baina ezer berririk gehitu gabe.
Esaldi arraroak ere baditu, bortxatuak, zentzurik gabekoak geldituz, presaka edo asko pentsatu gabe idatzitakoen itxura emanez, testuingurutik kanpo baleude bezala.
Gakotx eta Gakatzena, sarri errepikatzen du. berez polita dena, aspergarri ere egiten du azkenean.
Erropen aldaketa (292) bi aldiz kontatzen du.
Anarena, Beñatekikoa eta gainerakoa errepika eta errepika egiten du, ezer berririk gehitu gabe.
Iritziak ez ezik, esaldiak ere errepikatzen ditu: (308) "isila egin zen"
Inkongruentziak, ezinezkoak: Hildakoaren odola orduetara ere epel (308)
Garaiak, nahiko nahastuak daude: kotxea-gasa-elektrizitatea ... noiz-non-zer. Aldaketak eta kokagune historikoak nahastuak, ilunak daude.
343: Kexuriko lurrak kandelan: baina denbora asko pasa dela dirudi!.
Ez du denboraren iraupena edo urteen aurreratzea ondo neurtzen. Denbora gaia ez du borobiltzen.
Esaldi ilunak noizbehinka: "esku guztiak zakurrek hozkatuekin ..."
Garai hartan gomatxoak erabiltzen zituzten paperak lotzeko?
393: Denboraren joatea ilun dago azken kapituluan ere. ez doa kontakizunarekin, historiarekin bat, saltoak ematen ditu arrazoirik gabe, historiatik at.
377: Herri txiki batera joan zela D. Ximeno dio, baina Iruinean dago beti.
170: denborak nahastu egiten ditu, gaizki neurtuta daude.
Izen aldatzea: D. Ximeno, Txatxu, Benito, ... despistatu egiten du.
Laugarren kapituluko filosofia mintzaldi luzea ez dakit zertara datorren. Patxiren afizioren bat izango da. Gaztetako filosofia ikasketetako urteetara eraman nau.
Erramunen nahia, Kexuri baserriari eustea, asko errepikatzen du.
Petrolioarena zertara dator?. Ez da ezkontzen kontakizunarekin.
Usaiari buruzko buruzko filosofiak politak dira.
Gai batzuk errepikatuegiak daude. Nahastu egiten du irakurlea, osagarri baino errepikagarri direlako.
Ez da akaso eleberri borobila. Akatsak ditu, azken buelta bat behar zuen, sobra edo berresanda zeudenak, estiloz dudazkoak izan daitezkeenak borobiltzeko.
Baina, lehen mailako nobela da. Geldituko den horietarikoa.
Zapata-ren ofihana. Iñigo Aranbarri
Mila datu eta zehaztasun ereiten ditu, han-hemenka liburuan barreiatuta zapatismoari eta zapatistei, baita mexikarrei buruz.
Chiapaseko kontakizunez, zapatisten ideologiaz eta borrokaz gain hainbat gertakizun, filosofia txiki, eguneroko zertzeladen hausnarketa, sentipen, bizitzari buruzko printzipio botatzen ditu, politikaz, aberriaz, bizitzaz.
Ausarta dugu azkoitiarra.
Intsinuatu egiten ditu gauzak, hitz-erdika esaten ditu; ondorioak irakurleak berak atera behar ditu.
Ukituka eta zatika adierazten ditu gertaera eta egoerak, imajinazioari lekua emanez.
Oso iradokitzailea da, giro atseginean egiten ditu batez ere sarreretako euskal erreferentziak.
Idazkera poetikoa da aldi zarritan. Irudiak darabiltza, irudiz esaten du hainbat gauza: poeta sena.
Poesia giroak ezberdina egiten du kontakizuna.
Abila deskribapen biziak egiten, esan eta iradoki.
Aldiz batzuetan zurrunegia, hotzegia iruditzen zait bere idazkera.
Esamolde berezi edo ezberdin asko: aberatsa.
Aberatsa ez ezik jatorra ere bada esaldietan, herrikoiak, politak dira, jatorrak.
Gaztelera esaldi zenbait ere bada zuzuen euskaratua: "Galtzeko denak"- "todas las de perdeder"
Herri esaldi, esaera eta hitz ugari.
Ausartak dira esaldi batzuk, zilegi ote diren ere dudan jartzen naiz, herri hizkuntzan edo esaeretan oinarritutakoak ote diren ala gramatikatik eta burutapenetik zein logikatik ateratakoak ote diren.
Irtenbide jatorrak bilatzen dizkio hainbat korapilo literariori, ideiak azaltzeko zailtasunari.
Gustukoak ditu subjuntibo eta menpekoak.
Berez da bihurria edo nahastu egiten zaizkio garunetako hariak idazterakoan noizbehinka. Esaldi batzuk ilunak, zailak, konplikatuak, korapilatsuak, landuegiak bezala, pentsatuegiak, kostatakoak, ez zuzenekoa argiak, ateratzen zaizkio.
Hiztegia arrunta, egunerokoa, bitxikeriarik gabekoa, baina aberatsa.
Nola idatzi zuen tipo honek "Emon egin behar yako" aldrebeskeria hura. Bromaren bat agian. Edo auskalo ze esperimentu.
Zozoak beleari. Andoni Egaña - Jon Sarasua
Gauzak zalantzan jartzea: ariketa sanoa eta osasungarria.
Baina zalantza guti dago ideia gehienetan.
Bertsolaritzaz gain hainbat zertzelada ukitzen dituzte; interesgarria da liburua gaiez eta idatziaren dotoretasunagatik.
Ukitu berezia dute bai Andonik bai Jonek.
Pentsalariak biak, poeta bata zein bestea, abilak euskaraz.
Bertso kontu soilak direlakoan irakurtzeke utzi behar ez den liburua.
Gauzak esateko era jatorra: ez da gaztelania euskaratua, ez da poesia, baizik ideiak euskaraz pentsatu eta euskaraz botatzea.
Euskal esaldi jatorrak bata bestearen jarraian datoz.
Gustora irakurtzen da, gauza asko ukitzen da, tartean Euskara bera praktikan jarria.
Liburuak.1-IV
Liburuak. 1-IV.
Kcappo. Tempo di tremolo. Pako Aristi
Kalamidadeen liburua. Joan Mari Irigoien
Kandido. Voltaire. Itz. Ibon Sarasola
Katebegi galdua. Jon Alonso
Kilkirra eta Roulottea. Joxemari Iturralde.
Kutsidazu bidea, Ixabel. Joxean Sagastizabal
Lazkao Txiki: gertaerak eta txisteak. Auspoa
Leturiaren egunkari ezkutua. Txillardegi
Lituma en los Andes. Mario Vargas Llosa
Loitzu herrian uda-partean. Luis Mari Mujika
Maitasun eleberriak irakurtzen zituen agurea. Luis Sepulveda. Ana santos Elorza
Mandelaren Afrika. Juanjo Olasagarre
Manhattan. Edorta Jimenez
Marinel Zaharrak. Joseba Sarrionandia. Poema liburua
9408 Narrazioak. Egunkaria
Nerea eta biok. Laura Mintegi
Ni naizen hori. Karlod Gorrindo
Otto Pette. Andu Lertxundi
Kcappo. Tempo di tremolo. Pako Aristi
Melodrama eta tragedia euskaldunak: ez da herri osoa, baina zati on bat.
Euskal herriko argazkia dirudi, ez herri-bizitza osoarena, bai zati batena.
Giro herrikoia lortzen du bere idazkeraz: herriaren koadroa biziki pintatuta.
Gordina baina ez lizuna: bizitza bera lakoa.
Humorea du, umore fina, irribarrea, gatza eta piperra, drama bada ere kondatzen duena.
Humore tragikoa da berea; Marquezen kutsua du egoera bereziak aukeratzekoan, Pakorenak ere segur aski errealitatetik ateratakoak dira, ez asmatutakoak.
Pikaroa dugu Pako hau, herrian asko ibili dena.
Darabilen euskara eta idazkera xaloa da, edo dirudi; zaila behar du izan idazkera horrek, irakurterraza bada ere.
Esaldi luzeak egiten ditu, orrialde osokoak, baina irakurterrazak, nahaspilarik gabekoak, oso jarraikiak.
Abila da idazten, idazkera trinkoa, laburbiltzekoa du, deskribapen luzeetan galdu gabe.
Kalamidadeen liburua. Joan Mari Irigoien
Euskal bizitzako eta gizarteko hainbat alderdi, egoera eta jokabide astintzen ditu irriz eta zorroztasunez.
Kritika fina eta zorrotza: irribarrez irakurtzen den liburu serioa.
Serio astintzen ditu mila gauza, bizitzari errepaso ona ematen dio.
Pentsatu nahi duenak badu ze haritik tiratu.
Gaiak zein baino zein polit eta aukerakoagoak taldean erabiltzeko, itxuraz arinak baina eguneroko bizitza mamitzen dutenak, filosofiakeria handirik gabe aitatzen baditu ere egileak.
Sinplea dirudi bere estiloak, baina sinpletasun hori lortzea zaila izan behar du.
Ez da kontaketa hain sinplea, zeren pertsonaiok imajinatu, ia ia ikusi egiten dituzu eta irakurtzerakoan.
Ez du helburutzat hartu esaldiak konplikatu borobiltzea, baina bere idazkera itxuraz xumea borobila da.
Etengabea da irribarrea irakurketan.
Deskribapen biziak, argiak, ia ikustekoak marrazkiak funtzionalki idatzitakoaren arabera darabiltzala, marrazkiok aitatzen ez dituenean ere.
Ez du hiztegi berezirik edo zailik erruz erabiltzen baina hitz ezagunen erabilpena oso zehatza da.
Hitz arrarorik gabe aberatsa, esamolde arrarorik gabe ekarpen handikoa.
Hitz-joko politak ditu, esaldiak aparteki borobilduz.
Idazkera itxuraz erraza baina zaila, zuzena eta fidagarria.
Esaldi borobil, arraro, zail, konplexu, konplikatuz idazteko etapa gainditu du.
Sinesgaitza izateaz gain gehiegi luzatzen du lehenengo Manolirena eta gero ginekoloarena; Ladis eta Gorkirekin ahaztu egiten da, oreka galtzen du kontakizunak, ardatza galtzen duelako.
Nire ustez nobela borobila, horrelakoetara ez bagaude ohituta ere.
Merezi zuen ordaindutakoa, balio zuen prezioa, patrikarentzat garestia bada ere barrenak irabazten du txanponetan emandakoa.
Kandido. Voltaire.(Itz. Ibon Sarasola)
Umore eta ironia ukitua ez ezik etengabeko kritika korrosiboa da liburu osoa.
Denak eta dena astintzen ditu.
Gai batzuk, zenbait autore eta bere garaiko idazle edo bere etsai ez zaizkigu ezagunak egiten eta galdu egiten du ikusmin bizitasuna.
Kritikez gain mila ideia eta iritzi.
Kandidoren gertaera eta abenturak baino gehiago bere zoritxar eta zorigaiztoak dira.
Esaldi bitxiak ditu, politak, ezberdinak: ez dakit zenbateraino den egilearen meritua eta zenbateraino itzultzailearena.
Ezohizko estiloa.
Bitxikeria bat bezala irakurtzen da.
Azkenerako grazia apur bat galtzen du, errepikagarria ere bilakatzen da.
Itzulpen aberatsa, bai aditz formetan, bai hiztegian, esamoldeetan, hainbat zehaztasunetan.
Iparraldeko ukitua du euskarak, agian autorea ere frantsesa zelako agian frantses hizkuntzak berak eragiten duelako.
Katebegi galdua. Jon Alonso
Bere jario aberatsean, iritzi eta filosofia interesgarriak botatzen ditu, batez ere zati bakoitzaren hasieran.
Filosofatzen galtzen du edo gutxienez saihesten kontaketaren haria, eta honek suspense eta eleberriaren jitea aldatzen.
Pertsonaiak zehatz eta dotore deskribatzen ditu.
Faltsifikazioari buruzko datu asko dakartza.
Imajinazioa eta irudi asko darabil.
Baditu esaldi behartuak, euskara berrikasi balu bezalakoarenak, agian gazteleraz pentsatzen du edo nahastuan etortzen zaizkio ideiak. Esaldi batzuk erdaraz pentsatutakoak dira, gaztelerazko esaldiak darabiltza, askotan itzulpena soilik, irudipen hori damait, baliteke euskarazko asmakizun edo zeharkako esaldi luzapenik merezi ez duelako.
Arraroak egiten zaizkit esaldi batzuk, ez baititut sekula horrela irakurri edo entzun idazle ezagunei. Nik neuk ez nituzke horrela idatziko, ondo ote dauden zalantzak ditut: nire ezjakintasunaren ondorioa besterik ez da agian.
Batzuetan iluna egiten zait diona: bada giro ulertzailezko esaldi luze zamarrik zer esan nahi duen jakiteko bizpahiru aldiz irakurri beharrekoa.
Asko konplikatzen ditu esaldiak, labirinto bihurtuz.
Kilkirra eta Roulottea. Joxemari Iturralde
Ausarta eta ezinegona, behar du izan Joxemari egileak, egonezinak eraginda idazten du nonbait. Azalekoa agian horregatik
Ez du inolako gogoetarik egiten, gauzak edo egoerak kontatu soilik, nahiz sakonean hainbat gogoeta dagoen pertsonaietan.
Erdialdean sartzen ditu Euskal Herriari buruzkoa zenbait teoria.
Nekazari giroa: "Behi akulatua".
Hilketen kontra postura hartzen du, azaletik baina.
Ez dut ulertzen Ondarroan mila manifestazioetan ibiliak lasterrera Lizarran dituen dudak.
Borrokaren folklorea bakarrik kontatzen du; arinegia.
Garai hartako borrokak izan zuen mila alderdi ezberdin sakon eta interesgarri, baina hemen ez da islatzen.
Ez du errealitatea islatzen, izan zenaren parodia edo argazki txar bat besterik ez da.
Ez du ia ezer ganorazkorik kontatzen nobelaren garaiko egoera politikoaz, Franco hil ondorengo edo Trantsizioko garaia aitzakia besterik ez da, ez baitu ia ezer kontatzeko.
Garbi dago egilea ETAren aurkakoa dela.
Ez du Euskadiko alderdi nagusirik aitatu ere egiten eta hori gabe ezin da Trantsizioz hitz egin Euskal Herrian.
LKI aitatzen du pare bat aldiz baina ganorarik gabe.
Garai hori ezagutu dugunok txakurren egurraz gain badakigu zenbait errealitate sakon, eraginkor eta erakargarri izan zela. Ezagutu ez eta gainera dokumentatu ez den gai batez ari da.
ETAren ekintzak giro txarrean nabarmendu edo kokatzen ditu beti. Garbi jartzen da trintxeraren alde batera, eta hori berez ez da txarra. Baina ez da objektiboa kontakizunean. Ezta zuzena ere. ETAko zenbait jende halakoak izanda ere ez dira halakoak denak, agian ez gehienak ere. Deban trenera sartu zirenez ari naiz. Eta bada antzerakorik ere. Donostiako tabernakoa!: berriz ere Euskadiren askatasunaren aldekoak irrigarri uzten ari da: begi gorriak ditu, baldarra, erdi mozkortuta, gaizki ahoskatzen du,, ... belarria ikusten zaik Joxemari!. Nik ez ditut ezagutzen ETAkoak. Berak?. Nik ezagutu nituen nire sasoikoak!. Desprestigiatze lan zikina darabil. EEkoa behar du izan tipo honek. HBkoak ez dira horrelakoak, bakarren bat bada ere. Marijo ekintzailea, denbora gutira sekta batetan!. Tira, gehiegi, txo, nik ere sekta batetan sartu zen neska bat ezagutzen badut ere. Neska jatorra gaur egun ere gainera.
Tafallako borroka armatuari buruzkoa arrazoiketa sinplekeria hutsa da.
Ez du hilketa beten egilerik bat bera argitzen, ia aitatu ere egiten, hilketa ororen susmagarri ETA egiten du gainera. Baina Euskal Herrian beti jakin izan dugu hilketak nork egin dituen, batekoak eta bestekoak!. ETAk gainera beti bere gain hartu ditu bereak.
Polimiliak ez ditu aitatu ere egiten!. Nahaste batetan sartzen ditu denak. Hori ez da zintzoa, agian EEko garai batetako armatuak estali edo zuritu nahi ote dituen ere.
Badirudi ETA gaizki jartzea dela helburu nagusia.
Dena da iluna eta tristea nobelan baina Euskal Herria ez da ez iluna ez tristea, bere egoera bai bada gogorra.
Nobelakoa Euskal Herriko zatitxo bat besterik ez da; benetakoa estaltzen duena.
Hau irakurtzen duten gazteek ez dute egiaren berririk jasoko, garai hartako iritzi sinesgarririk aterako nobela honetatik, eta egileak badaki hori.
Esaldi laburrez, kontaketa arina eta bizkorra.
Gauza eta istorio asko ezberdin asko korapilatzen ditu, gehiegi nire gusturako.
Hainbat kontakizun ez dira sinesgarriak, Charly eta Cubanoarenak, ... Zergatik erasotzen dute protagonista inolako konpromisorik ez badu!. Hala lan zikinaren barruko taktika da, ala argumentuaren ahulezia?.
Gustuko du gertakizun bitxiak kontatzea.
Ez du pertsonaiarik sakontzen, azalean gelditzen da.
Pertsonaia nagusia beti tabernan dabil eta dena da goxoa; gehiago dirudite tabernetako kontakizunak.
Izugarri luzatzen da kontakizunean, niri behintzat interesatzen ez zaizkidan kontakizun eta zehaztasunetan, pertsonaiei buruz ezer berririk ez sakontzerik gabekoetan, gaiari buruzko ekarpenik gabeko kontakizunetan.
Lehen zatiak erdia sobra du, ez du ekarpenik, ez esaldi, ez hiztegi, ez kontaeran, ez idazkeran ez gaiez.
Xumea da itxuraz baina aberatsa hitz eta aditz formetan.
Ez du hiztegi aldetik ekarpen berririk.
Bada esaldi herrikoi ugari, hori bai litzake ekarpen interesgarria.
Baditu irudi politak: belea eta kotxearena. "kieto pausatu".
Irtenbide errazegiak bilatzen dizkio hizkuntz arazoei: "eulitu", mosquear!.
Literatura edo idazkera aldetik errazkerietan sartzen da sarriegi.
Ez du ez hanka ez buru, agian hanka eta buru lartxo.
Azalekoa euskara aldetik, pertsonaia aldetik, kontaera aldetik, gai aldetik ere.
Askotan gaztelania iruditzen zait euskal hitzekin: "begirada eroria".
Zalantzak ditut zenbait esaldi jatorrak ote diren.
"Buru pisutsua": nor demontrek sartu zuen denek darabilten hitz hau?. Astunari pisutsua deitzen dio.
"Pisuzko": erraz darabil, orokorkiegi, gaztelerari jarraituz; euskaraz sinonimo ezberdin eta zehatzagorik erabiltzen badugu ere.
Oso arraroak egiten zaizkit esaldi batzuk.
Asko errepikatzen ditu hitz batzuk: "lo seko".
Denboraren erabilpena ez dago batere zuzen gauzatuta: egunak kontatzen dituzu istorioan baina gero zenbait hilabete dira, edo hilabete ugari.
Zenbat aldiz errepikatzen duen protagonistaren presarik eza!.
Zenbait hitz asko darabil guk ez bezala: "urruntasunean", gure "urrutira" esateko, ...
Iritzi ezkorra atera dut nobelaz, baina nik zer egingo diot ba!. Hala izan bada, ezin besterik kontatu nik ere.
Iruzurra gertatu zait liburua!. Buruhandi gelditu naiz, ezuste ezkorra bilakatu zait ilusioz erosi eta irakurtzen hasi nintzena.
Atutxaren Lehen Saria irabazi dezake nobelak.
Ipurloka protagonista, ipurloka egilea, buruarinak edo tranposoak agian biak.
Kutsidazu bidea, Ixabel. Joxean Sagastizabal.
Kalekume euskaldun berri baten baserri giroko uda-pasa euskara ikasten, umore finez kontatuta.
Bi kultura ezberdin kontrajarriak, kontaketan kateaturik, txirikordaturik biak: oesteko irudi, mediku, baserriko irudi, arlote preiritziak, ...
Baserriko gaurko giroa, bi kultura ezberdinez hezitako baserritarrak, ...
Euskaltegiko giroa, arazoak, ...
Euskal kulturak eta erdal hizkuntzak pertsona baten baitan euskararekin nahiz beste hizkuntza batekin tope egiten dueneko etapa edo gunea, barne arazo psikologikoa, ...
Bizitzako filosofia txikiak: "zer guti behar duen gizonak ..."
Barne erreakzioak.
Esaldi luzez ordez gertakizunak edo sentimenduak bi hitzez nahiz hitz bakar errepikatutakoz, zein koma baten bidez, .... intsinuatu, hitzez esan gabeak irakurlearen imajinazioari pentsarazi, ... egiten ditu.
Imajinazioa, irudiak, "alkatxofa-ostoko-kapeladuna", "sarda"=tenedore, "kanadiensea tente-la",...
Esaldi luzeak haina dioten hitz bakarrak.
Orrialde beteak haina dioten tarte hutsak.
Lexiko xumea. apartekorik asmatu gabe, erdal kulturaren interferentzia adierazteko ez bada.
Lerroak tartekatzearen estilo literario berezia, mamiak behartzen duen teknika bilakatuz.
Lerrotik lerrorako tarte zabalak literatur estiloaren beste zati bat dira, hutsunea estiloaren, idazkeraren, zati edo berezitasun propio eginaz.
Esaldi laburrez, filmetan plano laburrez antzera, kontatua.
Maiuskulen erabilera esanahia azpimarratzeko ere badarabil.
"En fin" gaztelaniako esaldi soila, errepikatuz, erritmoa emanez, esanahi sakonagoaren adierazle da.
Umore fina
Etengabeko irribarreak irauten du ezpainetan liburua hartzen den unetik uzten den arte.
Liburu atsegina, aberatsa, zerbait berria dakarrena, eleberri mardul horietarikoa ez bada ere.
Estiloa, kontaketa da ekarpenik nagusiena.
Lazkao Txiki: Gertaerak eta txisteak. Auzpoa
Denetik dago baina nahiko trakets kontatuta daude gertaerok.
Lazkao Txikik liburu hau baino zerbait biziago eta beroagoa bat merezi zuen.
Lazkao Txikiren mitoaz baliatu dira.
Liburuak ez ditu inondik ere 1600 pzta balio.
Nik ez ditut gehiegi ezagutzen kontari agertzen diren pertsonak, baina Amuriza bai. Zergatik dakartza Amurizaren kontakizunak beste molde batetan idatziak Xabierrek batuan idazten baitu beti. Ziur nago Xabierrek batuan idatzi dituela eta biltzaileak itxuraldatu duela.
Estilo errepikagarriak aspertu egiten du: zatika eta noizbehinka irakurri beharrekoa, ez irakurraldi batean.
Literatura aldetik ez du ezer interesgarririk eskaintzen.
Leturiaren egunkari ezkutua. Txillardegi
Bere garaian kokatu behar da nobela, giltzarri izan zela eta dela jabetzeko. Bai liburua baita Txillardegi bera ere: hor datza bere handitasuna eta eragina, asko hortaz jabetze ez bagara ere.
Diozan gauza eta ideiak xumeak dira, handikeriarik gabeak. Baina ideologia eta dotrina bat du.
Existenzialismo teoriak ez daude modan, baina liburuko geziek bete-betean jotzen dute hainbat aldiz.
Ibiltzea da gure bizipoza ere, hori da indarra ematen diguna. Egun ere burua badabil zerbaiten amets eta bila. Beti bideren bat zabalik utziz edo edukiz, beti bertatik ekiteko asmoz.
Azken zatian aukeratze ezinaren, aukeraketa ahalmenaren ukazioa, ez dago argiegi arrazoituta. Zer da aukeramena?, nire aukeraketak zergatik ez dira aukerak?. Egiarik ere ez dagoelako agian, ez egia absoluturik, eguneroko egia erabilkorrenik ere. Filosofiakeria ala arazo benetan latzak, bizitzan oihartzun sakona dutenak, beraiei bizkar bizi arren.
Zaila egiten zait irakurtzen, esaldi batzuk arraroak, idazkera bera nahiko zurruna. Batzuetan kosta egiten zait diona ulertzea, esamolde zailak zatzaizkit, motxak izanik ere, hitzen gaitik eta hitzen moldaketagatik ere.
Freskotasuna falta zaio.
Aurkikuntza itzelak ditu bai hitzetan bai esamoldetan.
Hitzak elkartuz edo atzizkiak erabiliz hitzak sortzeko ahalmen izugarria erakusten du, bide berria zabaltzen du, agian aurrekoei jarraituz, Lauaxeta da ezagutzen dudan aurre hurbileko ia bakarra.
Bide berriak ildotzen dizkio Euskarari, aro berri baten ateak zabaltzen.
Izugarria, harrigarria, da euskaldunberri batek, orduko baliakide urriak zituen euskara ikasle batek, horrela, maisuki idatzi ahal izana. Neurriz kanpozkoa.
Ezagun du ez dela euskaldun zaharra, hitz, hitz laguntzaile eta esaldi asko bortxatuak dirudite, belarrira arraroak: horrek ematen dio oraindik meritu handiagoa liburuari, Euskara ikasi duen batek horrelako eleberria idazteko gai izatea.
"Hildakotzat" umetatik beti "hiltzat" esan izan dugu. Antzerako esaldi asko ditu. Gramatika legez hala beharko du, baina ez ditugu horrela erabiltzen.
Gramatika aurrean dela, hotz hotzean. idatzitakoa dirudit. Oso urruti gelditzen naiz, haustura sortzen dit eleberriaren idazkerak: ez naiz historian sartu, hotzegia egin zait.
"olerkitsu", "pikoan harrapatu", eta antzerakoak oso arraroak egiten zaizkit, hala beharko badu ere.
Gramatikalki ere oso gogorrak egiten zaizkit esaldi batzuk, ez baititugu horrela erabiltzen, are gutxiago herri-hizkeran, agian erdarak kutsatuak gaudelako. Segur aski liburuak aurrerapausoa suposatu zuen idazkeran ere, baina ez naiz gai hortaz jabetzeko, aurrerakoak eta ondorengoak parekatu beharko bainituzke.
Izugarrizko aurkikuntzak egin dituenak, beste ate batzuk ertzi ote dituen ere pentsatu dut. Baina beste bide horiek zabaltzeko ahalmena dutenak hizkuntzaren beste bide ezberdinak ere urratu behar dituzte. Txillardegik berea markatu du.
Besteei ez die beraienak zabaltzea oztopatu, gai denak egiten du.
Lituma en los Andes. Mario Vargas Llosa.
Serranoen giroa, izaera, hizkera,... beste hainbat liburutik ezagunak zaizkigun arren, bikain agertzen ditu.
Peruri buruzko deskribapena, gorapena, aldiz, zuzenegia da, igarri egiten zaio nongoa den. Partzialegia. Normala da bestalde hala izatea bertakoa baita. Gehiago gustatzen zait eleberri batetan zeharka egindako gorapena, kontakizunaren bidez.
Agerian dago Peruko hainbat lurraldeko egoera latza.
Bizia da Peru eta Andeetako deskribapena
Senderokoen ekintzak deskribatu egiten ditu, luzez deskribatu ere. Gaitzesteko. Ejertzitoarenak, Poliziarenak, estatuarenak ostera intsinuatu besterik ez. Hauek egindako sarraskien deskribapenik ez dago, gauza jakina den arren; hauen jokabide basati ezaguna ere eleberrian azaldu nahi duen errealitatearen zati funtsezkoa da. Isiltze maltzur horrek egilearen jitea eta postura nabarmentzen du, sinesgarritasuna kentzen diolarik egileari eta eleberriari. Errealitate hori jende askok ezagutzen ez duenez, terrukoen indarkeriaz soilik jabetuko da irakurle asko. Hori da, segurki, Llosaren helburu nagusia, senderisten aurkako propaganda, ez errealitate azaltzea, ez egi osoa nabarmentzea. Agian horregatik eman diote Planeta saria, Espainiako borroka armatuaren aurkako tresna bilakatu asmoz. Sari literarioak politizatu baitituzte aspaldidanik.
Senderoren arrazoiak ez daude zuzenki atakatuta, baina mesprezu eta desprestigio tonu batetan emanak daude, karikaturizatuta.
Hizkuntza literario bizia du.
Lituma eta Tomasen elkarrizketan bizpahiru une ezberdin lotuaz osatuta dago. Gustatzen zait. "Dialogos en la Catedral" gogarazten dit. Bizpahiru istorio tartekatzeko teknika menperatzen duenez maisuki darabil hemen bai istorio osoa kontatzerakoan bai atal soiletan ere.
Lexiko aberatsa, Hegoamerikar hitz-esaldi asko berriak zaizkigunez, bitxikeria gozoa bilakatzen zaizkigu. Agian Hegoamerikar batentzat arruntak lirateke.
Deskribapen labur, zorrotz, biziak: Tranparena...
Frantses bikotearena, ekologistarena, merkatariarena, bera ere hor nonbait, harira ez datozen gertaera-historiak dira, Senderoren jokabidea salatzeko sartuak, kontakizun nagusiarekin lotura handirik, ia batere, gabe. Sendero desprestigiatzeko agian balioko du, baina literarioki oso pobrea da. Gainera egilearen pentsaera salatzen du. Egilea partziala izan behar du beti, bere postura hartuz eta azalduz, baina hemen balore literarioaren kontura egiten du eta honek autorearen muga teknikoa eta bere ahultasun literarioa nabarmentzen du.
Loitzu herrian uda-partean. Luis Mari Mujika
Adinekoontzat ez du gai aldetik berrikuntzarik: giro hori biziz ezagutu baikenuen. Agian gazteagoentzat ekarpen interesgarria da gai aldetik ere, gerra zibila urruti geratzen baitzaie.
Kontaera xumea eta erraza du, preziosismo eta bitxikeriarik gabekoa, egitura korapilatsuak eta zailtasunak saihestuz. Ez da batere nahaspilatsua idazten, ez ditu esaldiak korapilatzen, borobiltzen eta dotoretzen, ezta irudi, ideia eta esaldi poetikoak asmatzen dituenean ere. Ez da idazkeran nahasten: kontakizuna garbi azaltzen du, batzuetan izen-laguntzaile mordoa bata bestearen atzetik bota behar baditu ere: "kezko hodei mordo zurixka. Ez du hitzekin edo esaldiekin jolasten, bere naturaltasunean esatera mugatzen da.
Ez da ahalegindu idazkera lantzen, ortodoxoki idazten du eta kito. Horrek ez du esan nahi erdizka dagoenik: alderantziz, jator eta trebetasunez idatzitako istorioa da. Ez du horrek esan nahi lanik ez duenik naturaltasuna lantzeak, xume idaztea baita sarri zailena. Hainbat gaurkotasunez bustitako idazle zahar klasikoa iruditzen zait, klasiko baten jitea dario. Aukeratu ere nekazari ingurua aukeratu du, baserri-herri batetan kokatu du istorioa, gerra hiritarra ere izan zen arren. Tarteka esaldi trinkoak osatzen ditu, ezohizko formak erabiliz, ez betikoak. Noizbehinka poesia kutsua dario deskribapenari, batez ere natura gaietan.
Aurreko belaunaldikoen moldez idazten du, bai idazkeraz bai gaiez. Gure txikitako pentsaera eta deskribaera ageri zaio. Apaiz izaniko kutsua ere bai, erlijioso jite elizkoia, arraroa, lekuz kanpo bezala iruditzen zaidana: "Mariaren bihotzean bezala" eta antzerakoak. Baditu deskribapen aberats eta politak, biziak.
Ez da filosofia, moralismo, etika, historia, juzku edo iritzi pertsonaletara jotzen: istoriora mugatzen da, herria eta herritarren deskribapena egiten du, hortik aurrera irakurleak du hitza edo hausnarketa egiteko aukera.
Hiztegi aberatsa. Idazkera xumea baina aberatsa, bai hitzetan, bai hitz-lagunetan, esamolde zein irudietan ere. Baserri ingurukoa batez ere: deskribapenean hitz tekniko pila botatzen du, hiztegia balitza. Aroztegiko hiztegia hiriratuok ahaztu duguna, .... Herriaren esaldien ekarpen oparoa ere eskaintzen du.
Esaldi askoren berreskuratzea eta idatziz finkatuta uztea.
"hilen kanpaia": guk "hil kanpaia" esan izan dugu beti.
Guretzat "txilina" mezatarako kanpaitxoa zen, meza-mutilak eskuz mezatan jotzen zuena.
"kanpanotza": guk "kanpai-hotsa".
Bukatzerako eleberri aberats, trinko, sendoaren iritzia mamitu dit.
Maitasun elaberriak irakurtzen zituen agurea. Luis Sepulveda. (Ana Santos Elorza)
Kontakizuna oso polita da, interesgarria, beste mundu bat dakar, beste gizarte batetan sartzen du, mundu eta gizarte ezberdinak agertzen zaizkigu.
Euskara nahiko gogorra, bortxatua, bai hitzetan bai esamoldeetan.
Ez da euskara edo itzulpen herrikoia, baina ez da ere akademiko dotorea edo landua ere.
Ez da euskara naturala, ez da gustagarria, zaildu eta oztopatu egiten du irakurketa. Berez gai interesgarria dena irakurketa desgogatua bihurtzen du, irakurgaitza. Gaztelerazkoa atsegina, bizia eta gustagarria izan behar duela iruditzen zait ordea.
Zenbait esaldi ez ditut ulertu ere egiten.
Badira esaldi politak, segur aski itzulpen arazoei irtenbidea eman beharrekoak, itzulpen korapiloak askatu beharrari aurkitu beharrezkoak, irudimenezkoak hitzen zein esaldiaren konposaketan.
"ibaiaren etengabeko igaroa", "beraren joana azkartuko zuen seinalea" eta antzerakoak itzulpen traketsak iruditzen zaizkit. Ez dakit nola den esaldia gazteleraz, agian gazteleraz ere berezia da, baina horrelako esaldiak traketsak iruditzen zaizkit. Asko ditu horrelakoak.
Euskaldunberri batek itzulitakoa dirudi, euskara txikitatik egin ez duen baten itzulpena.
Badirudi gramatika baino gehiago hiztegia erabili duela, eten gabe, itzulpenaren zailtasunak gainditzeko.
Batzuetan literalki euskaratzen ditu hitzak gaztelerazko ideia azaltzeko, hitzok euskaraz zentzu petoa ez duten arren: euskal hitzekin gazteleraz egiten du.
"harea-eskukada", guk "eskukada harea" esan dugu beti.
baina hitzak asmatu, batu edo egokitzen ikasteko ariketa positiboa da liburua.
Mandelaren Afrika. Juanjo Olasagarre
Puzzle batetan bezala jartzen doa Hego Afrikako arazoak.
Nahiko azaletik eta labur, ikuspegi zabala. Gehiegi sakondu gabe eritzi bat izateko haina.
Euskara errazean idazten du, beste mundukorik gabe, baina dotore.
Erraz irakurtzen da, ia eleberri bat bezala, agian ipuin bilduma bezala
Esaldi jator eta polit asko ditu.
Badu irudimena esaldiak osatu eta iritziak azaleratzeko..
Manhattan. Edorta Jimenez
9 historioz osatutako liburua.
Niretzat berria den mundua azaltzen du.
"87ko Antologia": musikaren mundua.
Ipuin bakoitzak bere estilo propioa du.
Esaldi luzeak ditu, hain lotuak eta landuak, imajinaz ideiaz sintaxiaz oso landua, zaila egiten da irakurketa. Landuegia askotan, nahastua, osatuegia, irakurketak ez du patxadarik, lasaigunerik, deskantsurik, arreta gehiegi eskatzen du, nekosoa egiten da irakurtzeko.
Askotan zaila da ideia edo esanahia hartzea, esaldi konplikatuak ditu askotan latinezko itzulpenetan bezala esaldia zatikatu eta konposaketa bilatu behar da esaldia ulertzeko.
Naturaltasun osoz egiten ditu esaldi korapilatsuok.
Ez dakit aproposeko saiakera literaioa den ala esan behar duenaren zailtasunak behartzen duen estiloa.
Irudi asko darabil, aberatsa, esaldiak etengabeko irudiz osatuak daude.
Gordina, baina ez likitsa.
Esaldi gogorrak ditu noizbehinka: 41or. "betekada itzela egin zidan beso inguruan", 59or.
"... ezpainetan iltzatua keinua...", "kolko txarra", " ... izu ezezagun baten ibilera dudurzagarria..."
Marinel Zaharrak. Joseba Sarrionandia. Poema-liburua
Oso gustura irakurri dut baina ez dakit zehazki zer esan liburuaz edo poemez, agian ospitale bateko aspertuan, nekean eta urdurian irakurri dudalako.
Poema latzak, tragikoak, askotan panfletoak, askatasun borrokari edo kartzelako egoerari lotuak.
Indarra dute poemok.
Errealista, giro berezi batetan emandako kontakizunak.
10 urtetik gora ditu "Bake beltza" poemak, baina gaueko paktu-kideei irakurtzeko aproposak diraute.
Poema konprometituak ia denak.
Hitz gutitan, giro berezian, eguneroko laztasunak kontatzen dizkigu goxo, garraztasunik galdu gabe.
Presondegi, traslado, eguneroko gertakizunak gai hartuz, erritmoa ematen die, giro berezi batetan biltzen ditu.
Edertasunak oraindik areagotu egiten ditu sufrimenduaren deskribapena.
Sortaldeko giroko poemak xarmantak eta xamurrak dira, giro berezia dute, arabiar giroa.
Harritzen nau gauzak ikusi eta kontatzeko era ezberdin honek.
Errealitatea irudiz ikusi eta azaltzeko duen ahalmena zoragarria da.
9408 narrazioak. Egunkaria
Ondo eta jator idatzita daude, ez ageri diren autore gehienek ohituta gauzkaten mailan. Nahiko azalekoak, orijinalik bada ere. Atakatik duintasunez ateratzeko idatziak. Konpromisokoak.
Edorta Jimenezen esperimentua interesgarria da: azken puntu bakarreko lau orrialdeko narrazioa, ez da lelokeria.
Arantxa Iturbe: amonaren azken bidaiak grazia ez ezik suspensea ere badu. Xume baina ondo idatzia.
Pako Aristik gordina dirudiena naturaltasunez kontatzen du, zuzen eta dotore ezuste egoki eta guzti.
Hasier Etxeberriak badaki idazkera dotoreagokoa izaten, orijinalagoa ere bai, baina polita da diona eta beti bezala jator dio.
Xabier Mendigurenek ere grazia du eta taxuz idatziko ez balu ez litzateke bera izango.
Karlos Linazasorok ere erakutsi nahi du berea baina ez zaio bonbillarik piztu.
Inazio Mujikarenak intriga du baina ez dakit nola interpretatu.
Harkaitz Cano: esaldi landuak eta politak, baita indarra eta grazia ere.
Itxaro Borda: zaila bai hiztegiagatik, bai esaldiengatik. Esaldi batzuk ez ditut ulertu ere egiten. Idazkera hotza, bortxatua. Freskotasuna falta zaio: ez dut ezagutzen baina euskaldunberria dirudi.
Felipe Juaristi filosofiatxo eta autobiografia sotilak.
Patxi Zubizarretarenak ez dit ezer esan ez gaiez ez idazkeraz.
Gerardo Markuletak badaki barnera murgilean igeri egiten.
Mailux Legorbururen idazkera negargarria iruditu zait, lehenaldia eta orainaldia nire irudiz zentzu gabe nahastuz. Agian esperimentu bat da, meritua du eta ez dut ulertu. Iparreko Euskara egiten du eta Egokoa sartu nahi du edo alderantziz. Agian hau ere esperimentu bat da, edo ber filosofia euskalkiei buruz, baina badirudi ez bata ez bestea ez dituela menderatzen. Segur aski nik baino hobeto baina hori iruditu zait. Agian narrazio guztietan berak du meritu nagusiena.
Joxean Artze, trebea, aberatsa, argia.
Jose Mari Iturralderenari, bitxikeriarik gabe, umore tantaz bustita, "tira!", besterik ez.
Anjel Lertxundik goxo eta zehatz, ohi duenez, baina gaia kaxkar geratzen zaio.
Koldo Ameztoyren istorio orijinala eta kritika fina.
Pello Lizarralderenak nire horretan utzi nau ukiturik ere gabe.
Juan Luis Zabalak baleko goxotasun izpia du.
Andoni Egaña: irri puntua, egoeren deskribapen argia.
Bernardo Atxaga, orijinala.
Joserra Garzia, dotorea idazten, gizarteren kritika isilen batekin beti.
Mikel Hernandezek ez du behin ere aspiradorarik pasatu, agian nik ez dudan modeloa du bere etxean: gureak ez du sakatu beharrik, erabiltzea soilik da behar duena.
Patziku Perurena aberatsa da ideiez, imajinazioz, idazkeraz, baita hiztegi eta esamoldez ere.
Laura Mintegiren esaldi batzuk ez dakit jatorrak diren: betiko dudekin utzi nau. Narrazioa zuzenegia (irudit,dirudit) iruditzen zait, imajinazio gutikoa.
Juan Garziak harrotu dizkio hauts batzuk Unibertsitateari.
Nerea eta biok. Laura Mintegi.
Ardatz minimo baten inguruan, ia ez du ardatzik, gogoeta soka luzea korapilatzen du.
Barne azterketa edo konfesioa dirudi, barne murgilketa, barne portaeren ikerketa.Barne hausnarketa gai askori buruz. Filosofia txikiak ere baditu.
Gogorapenak, egia, poza, onarpena, ausentzia, presentzia, suizidioa, bizitza, maitasuna, maitasuna eta politika, bortxakeria, kartzela, amatasuna, epaiketa, hitzik gabeko komunikazioa, pudorea, emakume banatu baten sexu-sentipen hutsuneak, aiherra, telenobela, presoen egoera, giza-emakumeen erlazio arazoak, askatasuna, sexu harremanak, hilerokoa, kartzelatik atera ondoko erreakzioa, unibertsitatea, gazteak, seme-alaberekiko gurasoen harremanak, ezkonberriko arazoak, pubertaro ondorengo lehen sexu harremanak, atxiloketak, kartzelara bisitak, kartzelako presoekiko bisitak, pertsona kartzelan,
Euskal Herriko arazoak,... eta gehiago.
Filosofia txikiak izan behar, liburu labur batentzako gai asko direnez.
Ezkontza banaketari eta preso-kartzelari buruzkoak dira ugarienak.
Gogoeta batzuk politagoak edo borobilagoak dira. Interesgarriak denak.
Hausnarketa batzuk oso garratzak dira, baina errealak.
Logikarik eza ere badu noizbehinka: Hitzik gabeko komunikazioa du epai-gelan Nerearekin. Berak esan ziona aitatzen du, baina komunikatu baziren zer ulertu edo entzun zion berak Nereari?. Ez du esaten. Behar ere ez testuinguruan.
Dionaren aurka, ilargiak ere badaki huts egiten zitara laino gauetan.
Lagunarteko idazkera darabil, gaiari ondo datorkiona.
Idazkera nahiko erraza du. Baina baditu forma zailak ere. Batzuek ez dakit ondo asmatu dituen, ez baitakit ondo dauden ala ez.
Datorrena, direna... batzuetan "na" horrek "la", datorrela-direla... esanahia du nire ustez. Ez dakit hala bada ondo dagoen.
Hitz berriak asmatzen ditu: adenporatasuna, wat gutiko bonbila, gutungoa, ehunzango (cienpies), eta abar.
Niretzat dudazkoak diren formak ere badarabiltza.
Esaldi aberatsak ere baditu, herrikoiak.
Esaldi motzez osatu du batez ere liburua.
Erraz irakurtzen da.
Horrelako burutapen eta hausnarketak gogoko zaizkionari gustatuko zaio liburua.
Ni naizen hori. Karlos Gorrindo
Harrituta!. Ez gaiari dagokionez, sintaxiari buruz baizik.
Homosexualitatea du gaia: arazoa eta bere berezitasunak garatuz doa liburua. Majo.
Baditu akats batzuk, batzuk inprentakoak, besteak auskalo norenak!.
NOR-NORI-NORK aditzaren erabilpenean duen kaka-nahastea izugarria da, edo hala iruditzen zait. Aditz arauak ni jabetu gabe aldatzen joan dira edo euskaldunberria da gure Gorrindo eta ez du menderatzen aditza edo horrela nahita egin du bere euskal aditza batua edo herritarra sinplifikatu behar dela bultzatuz agian.
Idazkera modernoa, berria, du.Ohizkotik ezberdina. Aurrerapausoa da.
Hiztegi aberatsa. Ekarpen diren herri hitzak ditu. Moldatu ere egiten ditu.
Erdal esaldi asko ditu euskaratuak: kale-giroa sortzen du gaztelaniaren eraginez.
Hizkuntzari buruz mila dudaz beteta utzi nau.
Eleberria berrargitaratuta azaldu berri da: azal berri batekin. Edo asko saldu da edo aurrenekoa erretiratu egin dute.
Nolanahi gure Gorrindo ausarta dela ezin uka.
Otto Pette. Andu Lertxundi
Astiro irakurri beharrezkoa, zehaztasun eta bitxikeria literario-linguistikoz aberatsa denez, liburuaz goza ahal izateko.
Konparaketak, zeharkako esaldiak, irudiak, baserri edo nekazari aro-girokoak ditu, gertakizuna bera antzinatean kokatua denez.
Ez da beraz giro euskalduna, zabalagoa baizik.
Askotan esanahi nagusia, zuzenean ordez, zeharka adierazten du. Hitzez hitz diona gaindituz, eduki ideologiko sakonagoan hausnartu behar da diona. Asko galdu den erabilera edo hizkera herrikoa darabil. Asko erabili ohi zuen gure amak hizkera hori: "Gustora egon ditxuk honek" esango zuen sagar gizenak adierazteko.
Dagoen arren, hitzez hitz itzulitako esaldi guti dago. Euskaraz pentsatutako lana da oso osoan.
Hitz-joko politak eta ugariak ditu: "sentibera .... sentiberagotu"
Aberatsa da irudietan: "begien putzua", ...
Zuzen, soilik, hitz gutiz esan ordez, luzatuz, irudiz osatuz, borobilduz egiten du esaldia edo pasartea: "adinaren zama bizkarraren gainean nabari zuen..."
Esaldi herrikoi asko jasotzen du.
Esaldi lengoaia darabil, ondare direnak erabiliz edo berriak sortuz.
Deskribapenetan luzatzen badaki, baina baita laburbiltzen ere, bi hitzetan ideaiaren giltzarria ereiten, esaldi laburtuetan eduki sakonagoak jalgitzen, laburduran zabalagoa hedatzen: jostura bakarreko soineko beltza zeraman, burutik behera sartua, jantzi bakar".
Freskotasuna kentzen dio historiari batzuetan esaldi landuegiak. Artifizial egiten du, luzeegitu, deskribapenetan batez ere.
Elkarrizketek ez dute normaltasunik askotan. Hain literarioak izanik, jatortasuna, naturaltasuna eta egiatasuna galtzen dute.
Beste elkarrizketa batzuk (Joana-Errondal) kultuegiak, landuegiak agian, sinesgaitz, lekuz kanpo giroko bilakatzen dira.
Egoera batzuei (Jonana- Errondal, gehiago ere bai) luzeegiak deritzet. Kontakizunaren hariari guti gehitzen diotenak. Joko literario hutsa, nahiz polita. Liburua osoa besterik al da, egia esan?.
"bainago" hitza eta beraz esaldia moldatzeko era ere, asko darabil. Sarritasunaren eraginez, ez hitz hau bakarrik, eskola edo arau bihurtu du.
Irigoienek haina ez, baina asko eta dotoreziaz esaldiaren laburdura sortuz darabil sintetikoa, batez ere "bailuen-bailitzan-bainuen" eta antzerakoak. Errepikatuz esanahia indartzen du, iraunkor eginez.
Adjektiboak substantibatzen ditu maiz, bere idazkera bailitz, aurreko substantiboa genitibo eginez:"torturaren alferra-ezpataren zorrotza". ez da berria, sarri erabilia beste autoreek ere, baina Anduk bere egiten du, argitasuna emanez bere idazkerari, baita moteltasunaren arriskua arinduz ere.
NOR-NORI formak "IZAN" soilaren ordez darabiltza. Erabilera ia fixoa du, idazkera normala du hori: "portatu nintzaion-ez nintzaion koleratu-ixildu egin nintzaion-...".
Adjektiboa izenaren ondoren. Hau ere ez da berria, baina bere egiten du, eta errepikatuz normaltasun-arau kutsua ematen dio: "giltza burdinazko hark ate urrezkoa zabal zezakeelakoan-tinta purpurazkoaren distira-..."
"sarri" "asko"ren ordez edo esanahi berez: "ile sarria-...", "sarri", "pronto-bizkor-ordurako"ren ordez: "gainditu bezain sarri-..."
Gaztelaniazko "recostar" "gerritik gorakoa tentetu"esaldiarekin adierazten du. Ez dugu nonbait hitz bakar soil egokirik euskaraz, edo gaztelaniaren interferentziarik gabe euskara soilean pentsatu du historia.
Deskribapen aberatsak, finak,irudimen haundikoak: sukaldeko zola oholeriarena jeniala da.
Erritmoa eta musikaltasun esaldi eta deskribapen askotan zoragarria da. Sinfonia dirudi.
Sen poetikoa du.
Anduk ere idazteko "modu bihurria" du.
Agintarien krudelkeria-torturaren nolakoa-absolutokeria-azpijokoak-ahuleziak-elkarrekiko ezinikusiak-ustelkeriak-menpekotasunak: politikoen mundua ageri da.
Erdi Aroko giroa, boterearen jokoa, bai eliza,bai errege, bai kargudun, bai herri soilarena ere.
Jendilaje horren portaera agertzen da. Kritika ere bada sakonean.
Gaurkoa bertan ispilatzen da: gizarteak portaera hori berea du nonbait.
Bizitza eta bizitzaren filosofia, itxuraz xumea, sakona da sakonean.
Herri filosofia eleberriko esaldi ugarietan mamitua dago.
Naturari buruzko mila obserbazio, iritzi eta pentsamolde ageri da.
Otto goikoen jokabidearen ispilu da, Errondal herri xehearena ote?.
Amodio eszena bi pipertsuak, gordinak, dira sexu gaia ere sartu asmoz edo, kontaketa pipertu-bizituz. Ez du ezer berririk ematen, sexu gaia euskaraz gordin deskribatzea ez bada. Kikiltasunik gabe. Pauso-ekarpen azpimarratzekoa, baikorra. Txortan ere euskaraz.
Txorta bata zaldunarena da, herritar soilarena bestea. Konparatu behar dut bietan kidetasunik edo ezberdintasunik dagoen. Aukeretan ez, baina txortan behintzat denok berdinak ote gara?. Berrirakurri.
Otto eta gainekoen jokabide, asmo, iritzi, bizimolde, gezur,...ek badute parekorik gaurkoan ere. Kritika finaren lurruna dario kontaketari. Badu gaurkoaren ikuspen irriñoa. "kontrolpean daukagu egoera-..."
Zaldi-buru-hezurraren haserako jolasa oso polita da.
Antzerako hitzak, ia soinuz bikoitzak, erabiliz erritmoa sortzen du: "harritzeko ... harrotzeko-..."
Ikatz zuriaren irudia bikain darabil torturapeko aitormenen kontaketa agertzeko.
Pertsonaien portaeraren azpian, hondoan, agertzen da mensaia, eman nahi duen mezua. Agian Anduk ez du horren asmorik, agian kontaketak eta historiak berezkoa du, agian historiari berari berez dariona da. Anduk esan beharko luke. Agian esan du.
Mezua, nik irakurtzen dudana, ez dago diskurtso zuzenean emana.
Nik gustukoa dut bide hori, eleberri batetan, horrela izan behar lukeela deritzot. Besterik da saiakera.
Noizbehinka kontakizunaren haritik alde egin eta erroilutxoa ere botatzen digu Anduk, pertsonaien bidez justifikatuz. Pertsonaiek berek diote desbideratu direla. Ez dut gustuko mezua horrela ematea.
Eleberriaren zergatia: Bi arrasoi ezberdin badira idazteko: 1.- Idazleak gustuko-jolas-denborapasa edo lanbide duelako. 2.- Idazleak zerbait esan nahi duelako, zerbait komunikatzearen beharra duelako. Agian arrazoi biak ere nahastuko dira. Arrazoi bata izan edo beste izan, erabiliko duen idazteko tenorea ere ezberdina izanen da. Lehenengoak ikuspuntu literarioan jarriko du batez ere ahalegina, mamian-edukian bigarrenak.
Anduk idaztea duela bere lana eta solasa esango nuke. Idazkeran, jarduera literarioan, izan du ahalegina. Maisuki lortu du OTTO PETTE borobila. Ez dago idazterik ideia baten oinarririk gabe. Anduk esaten dizkigu gauzak, gauza interesgarriak, fin eta dotore esan ere. Bere helburu nagusia ondo idaztea dela esango nuke ordea. Bada jende bat idaztea duena helburu, baina nahiz gustura irakurri, pellokeriak edo arinkeriak esaten dituena. Ez da OTTO PETTEren kasua.
Badira zerbait esan nahi dutenak, zer transmititu garrantzitsua dutenak, baina trakets zuzentzen dutenak bere mezua.
Batzuk maisuki lotzen dute bata eta bestea.
Historia bihurrira bildu zaigu Andu esaldi txirikordatuz, denok patxadaren lasaitasunera ekartzea bailitz bere zioa, trostan jartzea bainago.
Liburuak1-III
Liburuak 1-III
Fusilak pizten dituen sua. Felix Guerra - Froilan Escobar.
Galderen geografia. Felipe Juaristi. Poema-liburua
Gabeziaren Khantoreak. Tere Irastortza. Poema- liburua
Galdu arte. Juan Luis Zabala
Gaupazak. Juanjo Olasagarre
Gizona bere bakardadean. Bernardo Atxaga
Haltzak badu bihotzik. Iñaki Mendiguren
Han izanik hona naiz. Joseba Sarrionandia.
Hautsaren kronika. Inazio Mujika Iraola
Hemen gauak lau ertz ditu. Mikel Ibarguren. Poema-liburua
Hezurrezko xirulak. Joseba Sarrionandia. Poema-liburua
Hnuy illa nyha majah yahoo. Joseba Sarrionandia. Poema-liburua
Ilargia lagun beti hegoalderantz. Fernando Presa
Intxixuen liburua. Fafael Dieste. Ipuin sorta
Ipuin antzeko. Mikel Zarate. Alegi antzeko ipuinak,
Ipuin berdeak. Ezberdinak, asko.
Ipuin lizunak. Aitor Zabala
Isladak. Unai Iturriaga. Poema-liburua
Fusilak pizten dituen sua. Felix Guerra - Froilan Escobar. Itzul.: Fernando Arburua
Puzzle bat da liburua, oso puzzle polita.
Kontaketa ezberdinak.
Berriemate aberatsa.
Zatitxoka azaltzen du gerrilla borroka, garbi azaltzen da nolakoa izan zen Kubako mendiko borroka.
Borroka, gerrillaria eta herriko jende borrokalaria dira liburuko protagonista.
Mitoak, gerrilla buruak, ez ditu mitifikatzen, ez dira kontakizun-gune, azaldu azaltzen badira ere noizbehinka.
Batailako sentimenduak, barne egoera, giza barnearen azalpena.
Iraultzaren alderdi ezkutua, gehienetan esaten eta azaltzen ez dena.
Gerrilla borrokaren mundu ezkutu ezezaguna.
Borrokaren anima, arnasa eta hatsa.
Egoera bereziak, esanahi handikoak.
Mila ikuspegi eta iritzi bitxi eta ederrak.
Kontaketa idealizatua, gogorra izanik ere dioena.
Buruzagitxoren batek idatzitakoa dela esango nuke,baina egoki, mitokerietan erori gabe
Kontakizun ezberdina, kontaera ere bai.
Euskara ere ezberdina.
Iparraldeko, agian Nafarroako, ez dakit nongo, euskalkian idatzia.
Baliabide asko dituen euskalkia.
Aberatsa da esaldi eta esateko bitarteko edo baliabideetan.
Baina Euskara betikoa darabil, bitxikeriarik gabekoa: euskalkia edo delakoa da niretzat bitxia.
Ez dakit norena den meritua, egilearena edo euskaratzailearena, baina ze trebe eta argi azaltzen eta askatzen dituen hainbat korapilo literario.
Gauzak esateko era ezberdina: "urez bete nintzen".
Esaldi motxak ditu, biziak.
Badira esaldi eta hitzak, nire iritziz, literalki, oker, itzulitakoak: zuria "blanco" da, baina tiroaren "blanco"a jo- untu, itu edo beste zerbait antzerako izan beharko du!. Ferrokarrilaren azpi-gona!.
Gabeziaren Khantoreak. Tere Irastortza
Gaurko poesia nahi nuen irakurri eta iraganeko poemen bilduma suertatu zait. Agian hau ere gaurkoa da, azkena ez bada ere.
Oso pesimista dira poemok, dena da gabezia bertan.
Lilura, xarma, barne ukitu poetikoa falta zaio: hotzegia, buruarekin eginak, zerebralegiak, bortxatuak iruditzen zaizkit.
Gustura irakurtzen dut, baina ez nau asebetetzen, kezkaz edo desorekatuta uzten nau: agian gabeziaren sentipena da eragin nahi duena Tere berak.
Zailak dira batzuetan literalki ulertzeko ere.
Puzzlearen itxura dute batzuetan, hitzak edo hitz lotuak elkartuz irakuri beharrekoak.
Eguneroko irudiak, arruntasunaren eraginez arraroak.
"bizitzaren koilara, kolore gabeko zuloa", garratza ere bada tarteka.
Bizitzari eguneroko gordinean heltzen dio poemagintza honek.
Egoera konkretuetatik sortuak ere badira batzuk, baina egoera konkretua ezagutzen ez dudanez ezin ditut ulertu eta ez dit bestelako sentipenik sortzen.
83 or. Sarrera irakurriz jabetzen naiz ez dakidala ezer poesigintzaz.
Mila galdera sortzen zait: zergatik ebaki duen horrela esaldia, edo aukeratu duen izen-izenlagun konkretua, ...
Hitzen eta bukaeren erritmoa aldatzen du, aldatzen zait, eta ez dut asmatzen zergatik.
Hartutako erritmoa, bai hitzena bai iritziena, hautsi egiten du askotan, irakurlea desorekatuta utziz.
23 or. Aurrezki-atzizkiak ebakiz, zentzu berezia emanez, polito jokatzen du
28 or. Arraroa egiten zait: polita da sakonean baina ez dut ulertzen zertara datozen parentesi barrukoak, parentesi barruko ideia polita bada ere.
74 or. Hotzegian pentsatutako irudiak, bortxatuak, takarrak, leuntasunik gabe.
77 or. Oso orokorra, Tere bera ez da konprometitzen, irakurlea bera da irakurritako interpretatu behar duena. Nahiago dut bere burua konprometituz pentsarazten duen poeta.
93 0r. Erritmo bizia du, hitz-joko eta hitzen antzerakotasuna erabiliz. Ebakerarekin ere trebeki jokatuz.
95 or. hitz-jokoak eta imajinak ideiak esateko.
96, 98, ... or. Bizitza bezain tristea eta garratza, bizitza beste zerbait ere bada.
Hitzez, ideiez eta ebakeraz erritmoa sortzen du.
106 or. Itxaropena du behintzat olerki honek.
123 or. Esaldi bortxatuak, irudiak agian gustatzen zaizkidanak baina ezer esaten ez didatenak edo sentipen berezirik sortzen ez didatenak.
140, 146 or. oso tragikoa da, tetrikoa, baita terrorifikoa ere.
164 or. Cortazarrena oso tristea da dena, kamutsa, goibela. Asko sufritu ote du neskato honek. Nik oso ordu goxoak gogoratzen ditut Cortazarrekin Zamorako kartzelan egindakoak. Aldi batetan ordu asko leundu zidan zulo hartan.
193 or. Osin berde ... zatiaren sarrera polita da.
Galderen geografia. Felipe Juaristi. Poema-iburua
Modan jarri da alfabetoaren ilaran idaztea: Felipek poema gaiak lerrokatu ditu alfabetoaren ordenuan.
Ez dut ulertzen zenbait poemen esanahia: esangura pertsonalak nonbait.
Batzuk politak dira, baditu gauza erakargarriak, mamiz eta esanez.
Ez naute liluratzen, ez zaizkit gustuko, noizbehinka izpi argirik bada ere.
Ez dute hitzen erritmorik, ez kadentziarik; beste erabateko luzapena, beste nolabaiteko bukaera edo beste nolabaiteko hitzen jarraipena eskatzen didate niri hainbat pasartek.
Traketsak, fintasunik gabeak, barne oreka falta zaie, bortxatuak, burutik atereak ez bihotzetik, buruz ikusiaz, bihotzez sentitu gabeak, agian bizipenak hizkietan eman ezinaren porrota.
Zenbait esaldi gehiago dira estetika soila, hutsa, ideia ulergarririk ez dutenak.
Zenbait poemek ez dirudite sentituak, barrutik jalgiak, bizi denaren borborra; landuak, pentsatuak, bilatuak, hotzak, estetika soila.
Poesiak bizitzaren zatia behar luke, ez hitz zizelatu soilak.
Badu poesiaren definizio oso egokia.
Oso zaila zait Feliperekin komunikatzea hainbat poemetan: ez alde ez kontra uzten naute, hotz, aiherga.
Ezkorregia iruditzen zait nire oharrak berrirakurri eta idazterakoan diodana; baina halakoak izan ziren nire sentipenak irakurketa unean.
Zaila zait sari bat eman diotela sinestea.
Galdu arte. Juan Luis Zabala
Gaztetxeen arazoa litzake gaia, baina batez ere gazteen arazoak.
Liburu garrantzitsua da, gaztediaz kezkatzen denarentzat behintzat.
Errealista, ez du arrazoikeriarik botatzen gaztetxea defendatzeko, istoriotik bertatik dator defentsa. Baina noizbehinka botatzen du bere iritzia, teorikoa da, artikuluetako ideiak ordenatu eta pertsonaiei esanarazia: hotzegia, bistakoegia, ia ofiziala geratzen da horrelakoetan. Horrek hotza bihurtzen du historia, urrundu egiten du, mila aldiz aldizkari eta egunkarietan irakurritako ideiak direlako. Baina nobelak logika osoa du; ez da edonola lotutako istorioa.
Berehala gustatu zait pertsonaia eta interesatu egin zait Xepe.
Azaletik soilik ezagutzen dudan mundua sakonagotik aurkeztu dit: bada zerbait.
Ez dakit zenbateraino den objektiboa egilea, zenbateraino den osoa bere ikuspegi eta egia.
Ze falta zaio, zerbait faltako zaiolako, gazteei buruzko irudi eta argazki horri?.
Beldurra ematen dit, erradikala eta gogorra delako; askotan ulergaitza egiten zait.
Baina arrazoia dute gazteek, baztertzen baditugu ere.
Zaila behar du izan gazte erradikal horiekin erlazioa, baina beraiengana hurreratu nau liburuak.
Xeperen barne egoera horiek errealak dira, gogorrak, errespetatu egin behar dira.
Bada horrelako sentipenak, barne hustasunak bizi dituztenik, denok bizi izan ditugu inoiz eta oso zailak dira ulertzeko, baina onartu eta konprenitu egin behar dira, gogorra eta zaila den arren.
Pertsonaia borobila atera zaio Xepe, berezia, ulergaitza baina interesgarria.
Pertsonaiak biziak dira, borobilak ere bai, bakoitza bere rolera mugituzkoak.
Baina bere bizitasunean pertsonaiak estatikoak dira, nahiko kartoizkoak, nobela osoan berdinak, ez dago barne eboluziorik. Xeperen azkena berdin izan zitekeen lehen atalaren ondoren, gertaerak pilatu besterik ez du egiten, ez dira ezeren bilakaera, ez dago eboluziorik beraiengan.
Gauzak kontatzen ditu, istorio bateko gertaerak edo egoerak, baina ez du kontatzen eboluziorik, historia bera barrutik, kanpotiko ikusle baten kontaketa da.
Oso azalekoa da gauza sakonak kontatzen baditu ere.
Euskara erraza baina zuzena darabil, sinplea baina jatorra.
Hiztegi aldetik bakuna, konplikaziorik gabekoa ere.
Badu ekarpenik hiztegi aldetik zein esamolde aldetik
Ez zaizkit iritzi eta zeresan askorik bururatzen irakurketan, agian pertsonaia eta gazte horien problematikak, erreboltari eta marjinatuak izanez nahiko ezezagunak niretzat, biziki interesatzen nautelako.
Gaupasak. Juanjo Olasagarre. Poema-liburua.
Olerkiak beti du mezua, misterio kutsuan bildutakoa.
Badu baina joera polita eta gardena dena arraro eta ulergaitz bihurtzekoa.
Baita polita ederragoa egiteen ere badaki.
Zer da poesia?. Komunikazioa zailtzeko teknika ez du izan behar behintzat.
Poetak berea du komunikatzeko era hori, ulertzen ez badiot ere.
35: errealista adierazitakoan, baina giro poetikoz esanda; egoera latza harrotzen du irudi eta hitz politez.
Halako giro edo halo edo kutsu harrapaezin, mugaezin, defini ezina sortzen du.
Ez dira lasai gozatuz irakurtzekoak, nia bortxatu behar duzu irakurtzeko.
Sen edo aura poetikoa du: parrandako barne giro berezi propioa.
Sarria du ukitu sexuala, lizun bustidura, bizitza ere hala da eta.
Bada ulertu ere egiten ez dudan esaldi eta poemarik, baina politak dira.
Batzuetan ulertzen dut zer dioen baina ez dakit zer esan nahi duen, bestetan ez dut dioena ulertzen, baina badakit zer esan nahi duen, beste batzuetan ez dakit ez zer dioen ez zer esan nahi duen, baina badira poemak non bai dioena bai esan nahi duena, biak jasotzen ditudanak.
Ia ezin ulertzeraino sintetizatzen du, hitzak edo aditzak janez edo bere mugatu gabeko soilean utziz.
Bukatu gabeko esaldiz intsinuatuta soilik daude ideia eta sentipen asko.
60, 83: ez diot ia piperrik ere ulertzen; erritmoa eta kitto.
Neuri falta zait imajinazioa eta argitasuna poemotan sartzeko eta ulertzeko.
Irakurzaila.
Gehiago ematen dute sarri igarkizun bat bukatu gabeko esaldiok, agian irakurleak esanahia bilatu eta hausnar dezan egina daude.
Zatiak falta zaizkion puzzlea dirudi.
Tarteka gauza, ideia eta irudi politak, ahaleginik gabe irakurtzekoak, eskertzen direnak.
Erritmoa du batez ere poema batzuetan.
Hitzez hotsen musika atsegina.
Batzuetan hitz jokoen helburua dotoretasun literarioa soilik dela dirudi.
Ariketa literario bezala irakurri dut.
Imajinazioa du hitzei adjektiboak jartzeko, ideiak edo sentipenak hitzez lotzeko.
Hitz soinuz antzerakoen jokoa, aho-korapiloak bailitz askotan: 23
Esaldi batzuk berriz hotz zamarrak dira, bortxatuak, ez dira barezko naturalak.
Zergatik ez idatzi poesia hitz lau ulergarriz, hitz arraroetan, esaldi korapilatsuetan kateatu eta ezkutatu gabe esan nahi duena?.
Asko landutako poesia, hotzegia, teknikoegia agian: ez naiz gai juzkatzeko.
Hiztegia arakatuz dabilela dirudi hitz-jokoak egiten.
Juanjo bera ere hain konplikatua eta iluna ote?.
Hitz arraroak: dakizki edo hiztegia erruz darabil.
Hiztegi osoa darabil
Gizona bere bakardadean. Bernardo Atxaga
Barne sentimenduen deskribapen sakona: Sabino - Arratoia
Espainiako demokraziari buruzko iritzi ezberdinak: Carlos eta besteak
Koprotki: gauza majoak esaten ditu baina pertsonaia anormaltxoa da edo arraro lez aurkeztuta dago. Zergatik hainbat aldiz tipo arraro edo txoroek esan behar dituzte gauza zentzudunenak?.
Mikel: potoloa, antiojoduna, boluntarista, tontoa,... nik ezagutu nituen militante legalak eta laguntzaileak ez ziren horrelakoak. Zergatik horrela mozorrotzen du, errealitatez desitxuratuz, horrelakoak egon badaude ere?.
Danuta: Komunista eta idealista, salatzaile. Hori ote Bernardoren iritzia?. Badago zer esan esparru guztietako salatzaileei buruz ere.
Carlos: herriko zati baten sentimendua, pentsaera, jokabidea.
Hitz-molde, idazkera modernoa.
Aberatsa esaldietan. Ohizko esaldiak beste era batera esaten ditu: kanpaiak hozka.
Esaldi ausartak ditu, belarrira euskal kutsua dakarrena, gehienek saihestu egiten dituztenak
Imajinen erabilpen abila: sugearena. Mandua - maindirea.
Okinaren irudiaz maisuki baliatzen da.
Suspensea oso ondo dosifikatzen du.
Sabino eta arratoia, aurkikuntza polita.
Deskribapenak: txakurren erreakzioak, pertsonak, egoerak, mugimenduak, natura ... detailez eta biziki.
Haltzak badu bihotzik. Iñaki Mendiguren
Ikaslea da pertsonaia, agian hobeto ezagutzen duelako mundu hori.
Irakasle irekia, giro baikorra sortzen zuena, deskribatzen duenaren antzerako zen bera ere irakasle bezala.
Nik ezagutu nuen bezain fina, leuna, zintzoa eta goxoa da esaten dituen guztietan.
Barne tolesdura, sentipen txiki ezkutu horiek azaleratzen ditu.
Existentzialista ere bada.
Maitasunaren anbiguotasuna ere badarabil, suspense jitea ere bai, ze maitasun mota den argitzen den arte.
Maitasun zail mota bat hartu du maitasunaz hitz egiteko.
Maitasunaren gorabeherak, bihurguneak, bihurdurak eta tolesdurak.
Behar zen gizonezkoen arteko maitasunari buruz libreki idaztea, naturaltasunez, mitoak haustea: ekarpen positiboa da gure gizarte honetarako
Istorioa bera interesgarria da, baina azkenerako monotono xamarra bihurtzen da.
Bizitzako filosofia txikiak, esamolde motzetan trinkotuak tartekatuta daude liburuan zehar. Hainbat gairi buruzko iritzi interesgarriak.
Positiboa, baikorra izan nahi du, liburuaren izenburua lekuko, baina tristea, gogorra, ezkorra da sakonean istorioa, ez dago ia esperantzarako lekurik.
Haltzak ez du bihotzik, aldizka baduela badirudi ere: nobela hau bera lekuko.
Maisua da adjektibo zehatzak, egokiak eta ugariak jartzen.
Ez darabil hitz arraro, bitxi, bakan, guti erabilirik, dena da naturala, erraz itxurakoa, baina aberatsa da egoerak eta sentimenduak zehaztu eta sakondu egiten dituelako.
Aditz forma berririk ez, baina guti erabilitako hainbat bai badarabil.
Usu darabil aditz sintetikoa, forma ez hain erabilitakoetan hain zuzen: eskertzekoa.
Sortzen du hitz berririk ere, betiko atzizkiak hitz ezagunei lotuz.
Gustura irakurtzen da, noizbehinka errepikagarria den arren.
Batzuetan hotzegia da bere idazkera, akademikoegia esamolde batzuetan.
Liburu xumea baina ederra.
Han izanik hona naiz. Joseba Sarrionandia
Bizitzaren zatitxo bat dago ipuin bakoitzean.
Ez dira kontakizun moralak, ezta erroilu politikoak ere, ez dute ageriko mezurik, baina bizitzako arazoekin lotura hertsia dute.
Bizitza puskak, egunerokoaren pintzelkadak, gizartearen puzzlea.
Gai politikoak ere baditu, ez dira panfletoak, bizitzaren xaflak soilik.
Gizartearekiko kritikoa.
Poesia ukitua dute ipuinok, agian poesia dira: zer da poesia?. Errealitatea ezberdinki ikustea edo deskribatzea.
Zer den ez dakidan hala zer bat du, ukitu berezia, lilura poetikoa agian.
Magia berezia dute bere idazki denek: sorgindutako ipuinak.
Sinpleak direlako atseginak.
Lau lerrotan infinitua, sakonerarik mugatzen ez duen mezua.
Lau lerroen indarra eta esanahia!.
Lilura, xarma, ukitu berezia dute.
Finezia.
Halako giro irreala dute ipuintxook.
Logika normaletik kanpokoak, beste kultura batekoak bailira.
Ipuin batzuk ez dakit irria ala ikara sortzen duten: biak.
Bukaerak beti edo gehienetan du ezustea.
Irudimen aberatsa du hainbeste egoera ezberdin asmatzeko (zebrabidearena).
Ausarta ere bada estilo eta hainbat esaldietan.
Hizkiak aldatuzkoa, literatur kritika, jolas orijinala.
Esaldi polit asko poesia ukituaz gain.
Ez du erakuskeriarik egiten euskararekin, estilo xalo idazten du, baina era berean modu zoragarrian, idazten dakiela dakienaren eta demostratu behar ez duenaren patxada eta segurtasunarekin.
Poliziaren itomena bera, poliziaren presioa bera du idazkiak berak ere "Estatu poliziakoa"n.
Makabroa ere bada noizbehinka (tigrearena), hurrengo klasikoen demitifikazioa.
Hautsaren kronika. Inazio Mujika Iraola.
Pako Aristirenak bezala, Iraolarenak ere ez dira betiko ipuin arruntak.
59or.: Hil beila. Hunkigarria. Giro berezi bat sortzen du.
Idazkera itxuraz xumea, erraza eta atsegina, baina zehatza da, estiloaren bidez ideia agertzen du esanahia konplikatu gabe.
Estilo modernoa du esaldiak taxutzerakoan, kontaeran, darabilen lexikoan.
Ezer berri azpimarragarririk ez du, idazkera osoa da azpimarratzekoa.
Askotan gaztelaniazko pentsaera edo esaldia da eta darabilen hitza ez da petoena dioena azaltzeko usadiozko erabileraz behintzat. "...mingaina makina bat bidean aterata..." esaldia oso arraroa egiten zait.
Esaldi arraroak ditu: 72or. "hautatu zitzaizkidan begiak liburu batengana ...", "hasi nintzen atzeraka aurreko orriak begiratzen" eta antzerako esaldiak gogorra egiten zaizkit belarrietara.
"Keinu jakingarri", "Jendetza odolnahi", "aurkez aurke", "sakon sakoneko arkupeetan", "oihu laztasun gabeak", "sakon birrindu", "gero eta lotsagabetuago gero", ... Nire ohiturentzat esaldi oso berezi, arraro, ezohizkoak ditu.
Estilo, kontaketa oso berea.
Deskolokatuta uzten nau bai ipuinen sinpletasunagatik bai kontaragatik, .
Liluragarriak dira lehengo ipuin zaharrok hautsak kendu ondoren.
Hemen gauak lau ertz ditu. Mikel Ibarguren. Poema-liburua
Barnera murgila, barnera jauzia, muinetako hausnarketa irudiz azaldua.
Kartzelako errealitate latza islatzen du.
Kartzelaren izugarria eta errealitatea zeharkako kontakizunez argi deskribatuta gelditzen da.
Sentimendu errealak, ametsak, lilurak, ... giltzapeko egoerarekin txirikordatuta.
Maitasuna bera ere bakardadeak mugatu egiten du kartzelan.
Kartzelako bizitza bera bezain tristeak dira poemok, baita irudimenak, maitasunak eta utopiak hegazkada jasotzen duenean ere. Irudimenez eta.
itxaropenez ormak gainditzen baditu ere kartzelako lau ertzen barruko errealitatera mugatzera behartuta dago azkenez..
Gustatu zait sentibera, argia kontzeptu eta azalpenetan,
irudiak darabiltza, errealista da, gezurrezko mezu megairaultzailerik gabe. Dagoenean iraun, eutsi eta esperoan jarrai, bideak uzten dituen pausoak emanez.
Mila kartzelaren definizio aurki daiteke, ia poema guztietan, etenik gabe.
Irudi politak. Aberatsa irudi esanguratsuetan. Askotan irudiok bortxatuta badaude ere. Afsko eta politak latzak badira ere.
Ez darabil esaldiak, hitzak zein ideiak banatzeko ikurrez, ez punturik ez komarik, irakurleak egin behar du hitzon eta esaldion antolaketa eta banaketa. Ikurrik gabeko buruhausgarri edo puzzlea norberak eratu eta osatu behar duena.
17. Tristea, itxaropenik gabekoa, herriminik gabeko arrotzarena.
18. Kartzelako inpotentzia, ezina: gaua (gauaren bestaldean argia)
19. Oraina bakarrik existitzen den lekua da kartzela: gauaren oroimenarena, ezkorregia, akituarena; gogorra egiten zait.
20. Kartzelaren deskribapen garratz bezain errealista: "gaur beti bezala", unibertsoa zapata kaxa batetan kabitzen den lekua.
21. Izugarri polita, ideia, irudi, estrukturaz.
22. Tristea dira lerrok, kartzela ere iluna eta gogorra baita.
23. Esperantzaren isiltasuna da kartzela. Bada esperantza gabezia orotan ere.
24. hezea ... bazena... hitzen soinua, kadentzia eta erritmoa.
25. Kartzela barruko sentimenduak.
27. Irudimena da kartzelako ihesbidea.
28. Kaleko oroitzapenak, baina kartzelan dago. Kanpoko ametsak.
37. Bakardadea uxatu nahi eta ezin, azkenez kartzelako isolamendua da lagun bakarra.
38. Maitasunik gabeko gelako antzutasuna.
39. Kartzelako maitasunaren zaila, ezina.
46. Maitearen ausentzia: kartzelako gaua.
47. Izenik gabe gelditzen doaz gauzak kartzelan, oroitzapenak ere kamusten.
53. "poesiaren lurrotan erbesteratu", "zure oroitzapenak harilkatzen dihardut", ... poesiaren, poemon zergatia.
54. Latza, kontzesiorik gabekoa, " ez daukadana da daukadan guztia". "Lur zati bat daramat bihotzaren zuloan".
Hezurrezko xirulak. Joseba Sarrionandia. Poema-liburua
Liburua ez da betiko poesia eta poeta ospetsuen bilduma antologikoa.
Erakargarria eta plazera da hainbat herri eta poeten poesia ezberdina irakurri ahal izatea.
Interesgarria gainera.
Herri zaharren poesia xumea, benetan atsegina.
Herriaren poesia, xumea estrukturaz eta gaiez, ze liluragarriak diren bere itxurazko apaltasunean: sinpleak baina bizitzaren ardatz.
Poesia edonongoa edo edonorena, beti da bat bera.
Jatorrizkoak ezagutzen ez ditudanez, ez dakit itzulpena nolakoa den, jatortasunik gordetzen duen, giro berdina sortzen duen, erritmoa mantentzen duen, neurri antzerakoan dabilen, esanahi berdina adierazten duen, lexiko aberastasuna gordetzen duen, ... baina gustura irakurtzen da, ez zaio igartzen itzulpena denik.
Eskertzekoa Josebak poesia zaleei ematen dien aukera bilduma honekin.
Hnuy illa nyha majah yahoo. Joseba Sarrionandia
Bizitzaren ikuspegi erreala, jatorra eta zintzoa erakusten du, alferrikako hitz-jariorik gabe bakoitzean bere iritzia emanez.
Magia du.
Ideiak hitz gutxirekin sakon azaltzeko era da poesia, eleberriak kapitulu askotan dion hori diote poematxook.
Gustatzen zait baina ez dakit zer esan. Arraroak egiten zaizkit, ezohizkoak, ez dudan arren nire sentipen honen zergatiaren inolako iritzirik, baina gustura irakurtzen ditut. Ez dit aparteko komentariorik sortarazten, baina arretaz irakurtzera erakartzen nau. Patxada eta gustuko sentsazioz gelditzen naiz, zeresan berezirik gabe. gauza eder bat irakurtzen dudan sentsazioa du poema bakoitzean.
Poema askok ez dakit zer esan nahi duen, ze mezu duen, literalki ulertzen ditudan arren, baina bere erritmo eta kadentziak baretasuna drama batzuetan, ezpata goria bezala sartzen da bestetan. Jarraitu nahia eta poemok irakurriz disfrutatzeko sentimenduak gailentzen dira, baina poemak bukatzean gozamena era bukatuko zaidan kezkaz.
Gaiak betikoak dira, baina gaiari buruzko iritzi ezberdinak, berriak, ezohizkoak, orijinalak esaten ditu, betiko gai horiek trataera ezberdinez ezberdin bihurtuz.
Izugarria, barne barnean heltzen du bere aingurak.
Sentikortasun itzela erakusten du esaten dituen gauzetan eta esateko eran.
Imajinazioa eta etorria behar du hainbeste gaiez hainbeste iritzi eta irudi asmatu eta eransteko,
indarra duten mila irudi esanahia bera indartuz.
Poemagintza ezberdina da, ez dakit zertan edo zergatik, baina ezberdina da. Nortasuna eta indarra du.
Badirudi lerroak ezberdinki banatutako, sailkatutako, prosa dela, neurririk gabeko poesi kontakizuna, baina barne neurria du, barne erritmoa bai esaldi bakoitzak bai poema osoak eta horrek mamitzen du poema. Prosaz gain beste zerbait da, zer den ez dakidan arren. Esaten dituen iritziak ezartzen dio barne erritmoa poemari, baita mamiarekin lotuta bat datorren hitzez ezarritako azaleko erritmoak ere.
Gustatu egiten zait zergatik ez dakidan arren, barnera sartzen zait,berriz irakurtzeko irrikan uzten nau, liburua berriz noiz hartuko ametz.
Sinbologia aparta. aitatu gabe dena esaten du, iradoki egiten du: gereziena.
Bizkaiera hizkeran idatziek ahoskatuak idazteko planteatzen dituen arazoak azaltzen ditu.
Hitz berri ugari, hitz gutitan zentzu osoa darraien esaldi politak.
Hitz-joko apartak eta politak.
Imajina oso politak ditu, edozein momentutan irudiekin jolasten duelarik: irudimena, irudi aberastasuna: zenbat esanahi euriari buruz!.
Bi poema paralelo poema berdinean, bisiguen elkarrizketa bailitz, edo izan da izan.
Bernard Goihenetxeri poema: udazkeneko giroa poetikoki eta biziki hiru bertsotan deskribatua, kaleetako giro bortitza, Bernarden historia tragikoa errepikatuz indartua eta bukatzeko irakurlearen erantzukizuna zartada batez bukatuz poema.
Oso bakuna dirudi denak, baina dohain izugarria behar du eduki poemak horrela lantzeko, giro hori sortzeko, erritmo hori lortzeko.
Ilargia lagun beti hegoalderantz. Fernando Presa
Estilo nahasia, kontaketa iluna, ideiak azaltzeko era zaila, ez bakarrik idazkera literarioagatik soilik. Ideiak, burua bera, nahasia duela dirudit.
Badira zer esan nahi duen ez dakidan esaldiak. Edo, nahiz hitz ezaguna, esaldiko hitz batek zer esan nahi duen galdezka utzi nauena: "Jende aldaketa", eta horrelakoak.
Hizkuntzarekin ditu zailtasunak segur aski.
Ez du euskaraz pentsatzen edo izugarrizko interferentziak ditu gaztelaniarekin.
Hiztegi nahiko elementala darabil, ez da batere ugari aberatsa berea.
Esaldi bakoitzak ez du bere baitan erritmo, estilo, taxu, bera gordetzen askotan; idazkera aldatu egiten du, esaldi barruan ere bai inoiz.
Denbora iraupenaren, sailkapen neurririk ez dago kontaketan.
Luze, bizi eta maitekiro deskribatzen du Quito, baina gelditzen naiz hilabete eta erdian zer egin zuen bertan, nola bete zuen hilabete hori galdetuz.
Huascaran... deskribapen politak. Idazkera borobildu, landu egin du pasarte horietan. Esanahia ere argia da. Estiloa bat dator ideiekin, mamiarekin. Ecuador-Peruko pasarteak euskara landua dute, gaiz ere borobilagoak, ez foileto batetik hartuak, bizi izanak baizik.
Badirudi patxada hobean, orekatuagoan, idatzi dituela: lagun berriak ditu garai horretan, agian horregatik barne orekatuagoan bizi du bere aro hori eta/edo lagun berriekin aztertu komentatu aberastu egin ditu bere barne esperientziak, lagunartean bareago eho ditu ideiak.
Bolibiatik aurrera berriz ere behera egiten du bai kontaeran, bai gaietan bai euskaran, Paraguayko aldian euskara landuagoa eta kontaera bizia berreskuratzeko.
Inpresio-kezka-ideia-burutazio errepikatu asko dago, ezer berririk iradoki gabe irakurketa astundu edo aspergarri egiten dutelarik: mugetako arazoak, etorkizunak zer?, ...
Gauza asko intsinuatu, aitatu bai baina ez ditu kontatzen, lehen bezala utziz, jakin-minez; nire gogorako gehiago lantzekoak ziren gaiak, gai errepikatuen ordez.
Pasa den leku askotako ezer berri guti ikasi dut, jakin-min nintzen arren.
Intendentziako arazoak, teknikoak ere, leku asko hartzen dio, gehiegi nire gusturako.
Ilargiari buruzko aipamenak, atzera begiratzearenak, herrialde-hirietako agurrak eta beste ia berdinak izanez, errepikatuegiak daude.
Lagunekiko harreman eta giroan ez du sakontzen, horrelako bidaia batetan gai eta esperientzia bakan, interesgarri eta garrantzitsua den arren. Ez morboz zer gertatu zitzaien jakiteagatik. Elkarbizitzak nola funtzionatzen duen ni behintzat biziki irrikitzen nau. Gai nagusia litzake niretzat. Ez du ezer txarrik inorengatik esan behar. Ikusi ikusten da arazoak izan zirela, baina lagun bukatu zuten. Super!.
Jendearekiko harremanak asko eta ugariak izan zituen,baina tamalez ez du gaia landu, sakondu eta luzatzen.
Bidaiak bere bizitzari buruz suposatzen diona, barne eragina, ... burutazio interesgarriak dira, baleko ekarpena.
Urtebeteko esperientzia laburtzea zaila izan behar du benetan. Badu meritua tipoak. Horrelako liburu eta idazle asko behar ditu euskal literaturak aurrera egin eta mardultzeko.
Adar-oker nintzen lehen erdian liburuari buruz, baina tipoaren lagun bukatu dut liburua.
Intxixuen artxibotik. Rafael Dieste. (Koldo Izagirre). Ipuin-liburua.
Itsas herrien deskribapena, ipuin bakoitzean puzzlearen zati bat azalduz.
Ipuin finak dira, kontaera bizia, bukaera harridurazkoa.
Ipuin motzak, laburrak, bakunak, ia ez dira ipuinak ere.
Istorioak hutsalak dira itxura batetan, sinpleak, baina esanahi, mezu, sakona dukete sakonago begiratuz.
Ipuinen ingurua aberatsa da, taxuz borobildua, eta hainbat ideia, bizipen eta gogoeta azaltzen dituztenak.
Argazki ezohizko edo bitxi horien bezalakoak dira ipuinok.
Irri ukitua dute denak.
Bihozbera, biguna, eztia da zenbait pertsonaia tratatzean.
Toki eta pertsonaien deskribapenak: zehatzak, adjetiboak erabilizko aberastasunez.
Ez dakit itzulpenak egilea eta jatorrizkoa ordezkatu eta/edo parekatzen duen, baina ez zaio itzulpena denik igartzen.
Gustura irakurtzen da itzulpena izanda ere.
Euskara aldetik, hiztegiari dagokionez aberatsa eta zehatza da.
Imajinazioa du. (xakearena)
Esaera eta forma bereziak darabiltza, itzulpenak behartuta, agian itzultzaileak gustokiak dituelako.
Bada esaldi zailik ere.
Ipuin antzeko. Mikel Zarate. Alegi antzeko ipuinak.
Bitxiak dira alegiok.
Irudimena eta asmamena behintzat badu Zaratek.
Ausart zamarra ere bada.
Imajinazio handikoa, baina lañoegia iruditzen zait hitzen eta izen asmaketan.
Mezu zuzen eta argiegiak ditu, gatza eta piperra kentzen die ipuinei, panfleto edo sermoi bihurtuz.
Zurrunegia, markatuegia, zuriak edo beltzak dira bere iritziak, sinpleegiak, linealegiak. Bizitza ez da horrelakoa.
Ezkerra, odoltsua: Tira, nolako preeritziak dituen morroskoak!. Odolzale inor izan bada eskuina izan da gizartearen historia osoan.
“Pailasotuak" omen gaurko neskak : denok ere nahiko pailazo gara.
Esaldi politak egiten ditu: "neu nagusi edo musturrak ausi".
Poema edo bertso politak egiten ditu, kadentzia, hitz jolasak, ...
"Biderdi - erdibide": hitz-joko politak, esaldi bitxiak sortzen ditu.
"Ahuntzaren gauerdiko eztula": Aspaldikoa da gero hain modan jarri den esaldia.
"Barautsa":guretzat broka da.
Ipuin berdeak. Autore ezberdinak, asko.
Harkaitz Cano. Barroko s,amarra du bere idazkera.
Koldo Amestoy. Borobildu gabeko ipuina. Zuzenegia.
Juan Luis Zabala. Irakurlearen arreta harrotzen du, ganorazkoa da diona, ganoraz idatzitakoa gainera.
Itxaro Borda. Dotorezia ukitua, poeta puntua, esan egiten ditu gauzak, irudimenari lekua eman ordez, kontakizunaren bidez zeharka ordez.. Zorrotza ere bada, zuzenegiak dira bere kritikak, panfletoegia ipuin baterako.
Pako Aristi. Dotore idazten du, imajinazioa du, zer interesgarriak esaten ditu, umore puntua du gainera.
Amaia Lasa. Egituraz, kontaeraz eta idazkeraz sinplea dirudi ipuinak, baina polita da. Umeentzako ipuina da. gauza batzuk arraroak egiten zaizkit. Badirudi ez duela burua gehiegi berotu gauzak nola esan asmatzerakoan. Biribildu gabeko lantxoa dirudi.
Joxean Agirre. Gizakiaren ikuspegi beltza, idazkera garbia.
Patxi Ezkiaga. Konplikatua, barrokoa, irakurzaila. Poeta ukitua du. Asko lantzen ditu esaldiak, ia zizelatu, baina bere borobildu nahian edo esanahian ilundu egiten zaio askotan mezua.
Juan Martin Elexpuru. Ez da originala, ezohizkoa bada ere. Taxuz idatzia.
Maite Lazkano. Panfleto nabarmenegia.
Patxi Zabaleta. Orijinala, ezohizkoa, ezberdina eta ohi duenez fin idatzia.
Ipuin gehienek gizatiartu egiten dituzte natura eta naturako izakiak, izaki zatia diren pertsonaia oro, giza sentimenduak eta portaera ezartzen diete.
Ipuin lizunak. Aitor Arana
"Sendi maitagarria" ipuina: Bakarkako sexu jolasa ironiaz hartzen du, baina nire ustez edozein binakako sexu jolasa bezain serioa da bakarkakoa.
"Bi neska": umore fina bukaeran.
"Iragarkiko laguna": zergatik sartzen du bortxaketa bukaeran?. Zergatik satanizatu gizonezkoen sexu harremanak horrelako bukaera batez?. Ipuin osoak du arren arteko sexu harremanak gutxiesteko giroa.
"Atharratzeko erregina": Zergatik bukatu behar du hain anker emakumeen arteko sexu jolasa?.
"Frankestein berria": Homosexualen harremanez ironizatzen du hemen ere. Zergatik ez ditu bikote heterosexualen erlazioak hori bera kontatzeko?.
Azken ipuinak orijinalak dira, goxoagoak, ez hain takarrak, gordinak badira ere. Errealak dira, zurikeriarik gabekoak.
Kondoiaren erabilpena ez du ipuin baten bertan ere aipatzen. Arraroa da gaurko HIESaren arazoa ikusiz. Sarreran aitatzen du zerbait, neurriak hartzeko eta abar, baina ez da nahiko. Are gehiago, emakumeak alu barruan hasia botatzen diote
la sentitzea edo bustidura horrek ematen duena izugarrizko plazera dela dirudi ipui batzuetan. Hain garbi ez dagoen eta hain orokorra behintzat ez den plazer kontaketa horrek kondoia ez erabiltzera bultzatzen du. Plazer hori hala bada hala da eta kitto, ba
ina ez bada eta askotan edo gehienetan ez da, grabea kontaketa aitatutako ondorenagatik.
Lexiko aldetik, kontakizun aldetik, gaia osatu eta edertu beharra dago, basto xamarra baita orokorrean.
Patxi Zabaletak eta Gorrindok behintzat gai gordinak gordinki nahiko badarabiltzate bere nobeletan ere, Aranak eman duen pausoa eman beharra zegoen eta ongi emanda dago. Meritu handia du egileak, aitzindari bihurtuz.
Liburu osoa agian ez baina bere liburuetan sexu hesparruko gai tabuak sartzen hasi beharko lirateke gure idazleek berdekeria eta lizunkeriatxoetako mugetan gelditu gabe.
Bizarkina" = errebarbia
Isladak. Unai Iturriaga. Poema liburua.
Poeta ezberdinei begirada bat emateko aukera.
Unai dotore eta sentibera agertzen da, irudimen handiko eta ezustez betea.
Ez du Unaik zeresan handirik eragiten, ez du aurkikuntza literariorik, baina azalpen bakoitzean dio zerbait bitxi interesgarri edo ezustekoa, bakoitzean sortzen du nondik joko duen jakinmina, bertsolariaren azken ziriaren zain jartzen du irakurlea.
Ez du aspertzen, gustura hartzen da liburuxka aldika, ia ze poeta eta ze erregali ekarriko.
Itxaro ez dut gustukoa: ez naute ukitzen ez erritmoak ez hitzek.
Mirandek nortasuna, sendotasuna du bai idazkeran bai barne ukituan.
Joserra dotorea eta fina.
Atxagaren imajinazio joria, aberastasuna, hitzak taxutzeko gaitasuna.
Pako Aristi ere bereizten da bai imajinazioz bai idazkeraz.
Banan banan bakoitzari buruz zerbait esateko alferkeriak jo ninduen, baina poema, poeta eta iruzkin bakoitza da interesgarria.
Liburuak1-II
Liburuak 1 – II
Bada hiri gorri bat. Asier Serrano. Poem-liburua
Badena dena da. Patxi Zabaleta
Baleen berbaroa. Edorta Jimenez
Berriro igo nauzu. Xabier Mendiguren
Bihotz bi. Gerrako kronikak. Ramon Saizarbitoria.
Bizi puskak. Juanjo Olasagarre. Poema-liburua.
Consumatum est. Juan Mari Irigoien
Demokratak eta biolentoak. Joxe Azurmendi. Saiakera-liburua.
Dena dela. Joserra Garcia. Poema-liburua
Denboraldi bat infernuan. Arthur Rinbaud. Mikel Lasa.
Denok bat. Orixe.
E k o r e k a. Patxi Zabaleta
Emon Bihar Yako. Iñigo Aranbarri
Ene Jesus. Ramon Saizarbitoria
Erdaldunon Aberia. Paco Aristi
Espainiako Gerra Zibila Euskal Herrian. Josu Chueca. Luis Fernandez
Euskal ipuinen antologia bat. Iñaki Aldekoa
Euskara Batuaren ajeak. Ibon Sarasola
Ez duk erraza, konpa!. Koldo Izagirre.
Ezer baino lehen. Arantxa Iturbe
Bada hiri gorri bat. Asier Serrano. Poema-liburua
Lehenengo poeman oso polita da zaharren zatia: sikira norbaitek poetikoki gaindituz gure ajeak loratzen dituenean!.
Oso tristea da, pesimista, ezkorra, iluna, etsia, hitsa, norberegan biltzekoa, garratza, ... baina gustura irakurtzen da, agian bizitza bera ere antzekoa delako, zati batetan bizitza bera ere halakoa baita.
Kritikoa ere bai, indarrezko mintzoa, pentsaera finkoa eta erabakia erakutsizkoa.
Egi borobil sarriak datoz poemotan, nire gustuz hain borobil emanak ez badaude ere, irudikopean ezkutatuegiak.
Anbibalentea askotan?.
Gazte egonezin baten jolas literario bihurria iruditzen zait askotan.
Uholdeka datoz irudiak zein iritziak: azkenez halako zer den ere ez dakizun sentipen opakoa geratzen zaizu.
Noizbehinka iruditzen zait eten egiten duela ideien erritmoa, gaiez aldatzen duela: oso nahastua uzten nau askotan. Haserako erritmoa eten egiten du eta ezustean harrapatzen nau irakurtzeko orekarik gabe, poema bera ere kili-kolo bezala utziz. Agian nik hartzen ez diodan beste erritmo bat du.
Trinkoegia agian, ulertzaila, hausnartu egin behar duzu diona ulertzeko: baina nire ustez poesiak ulertu ondoren edo irakurri ulertu ahala hausnarrarazi behar du, ez ulertu ahal izateko hausnarrarazi.
Aro berriari buruzko gauza batzuk argiak dira, esaldiak bakarka hartuz, baina zer dio orokorrean poemak?.
Hitz-joko eta esaldiak gustura irakurtzen ditut, baina ez ditut ulertzen,
Askotan puzzle zailegia da niretzat.
Literalki ulertzen dut diona, baina poema bera ez dut ia ulertzen.
Agian neuk deritzodana ulertu behar dut besterik gabe.
Halako nirea ez den logika ezberdina du.
Askotan iruditzen zait pilatu egiten dituela esaldiak eta lotura irakurleak jarri behar dietela.
Adarjotze bromatsua ere badirudi hainbat poemak.
Freskoa, gaztea, zuzena: hitz lauez ari dela dirudi!, baina konposaketa, irudi, erritmo eta errepikamenez poesia giroa sortzen du.
Irudietan aberatsa, irudiz idazten du, ulertzen ez badut ere askotan esanahia.
Hainbat esaldi gezia bezalakoak dira, biziak, sarkorrak, tenk eginarazten dutenak, min ere bai askotan, muelle edo malgukia bezala jauzi egitera arazten dizutenak.
Izugarria da erakusten duen irudimena, irudien aberastasuna.
Irudiz blai, irudizko hizkera besterik ez du hitz lauzkoan ere, indartsua.
Hitz-joko politak dira poemok beti ere.
Konposizio batzuetan orijinala da: hark, zuk, nik, berak, zeruak, ...
Harrituta uzten naute bukagabeak edo indio-eran idatzitako hainbat esanaldik, baita ia poema osoek ere.
Modan dagoen idazkera da nonbait: ez puntu, ez komarik, jarraikian idatzia, irakurleak jarri behar die hasera, bukaera eta tartekoak esaldiei; modakoa da esaldiak ikurrez ez mugatzea.
Badena dena da. Patxi Zabaleta
Nobela mardula, hau ere, kontatuagatik eta kontaeragatik, kontakizun sendoa.
Esan eta idatzi beharra dago, gogarazi beharra gerra zibila zer izan zen Euskal Herrian, ahaztura interesatu gehiegi baitago.
Istorio gordina da kontatzen diguna, baina historia da, gauregun ere eragina duena.
Espresatze arazo asko oso jator gainditzen ditu, ekarpen aberatsa du euskararekiko, esaldi bereziak jasotzen ditu, baita hiztegirako ere herri hizkerako hainbat hitz ere.
Nire iritziz baditu akatsak:
-Ideia eta pasarte batzuk ez daude ondo josita, errepikatuta baizik. Aurrera eta atzera jauzi nahasleak, nahasgarriak daude. Gertakizunak gehiegi edo zergatia askorik gabe errepikatzen ditu.
-Presaka edo patxadarik gabe idatzitako liburua deritzot, agian tarteka, Patxiren buruan mila detaileren osotasuna galduz. Agian horregatik dira errepikapenak.
-Fitxekin edo zatika idatzitako historia, gero elkartzen joan dena, puzzlea bezala.
- Azken ukitu, azken errepaso, behar du, azken orrazte edo jorraketa. Ze bakandu asko geratzen zaio.
-Erdal esamolde euskaratuei grazia eta ukitua falta zaie. literalki ondo egon arren. Gaztelerazko esaldiak dirudite batzuetan. Zuzenegi itzulita, hiztegia erabiliz soilik bezala, erdal pentsaera edo moldez. Euskal giroa falta zaie.
Azken guzti honengatik ez da nobela zeharo borobila, bai azkenaldiko onenetarikoa.
Baleen berbaroa. Edorta Jimenez
Kontakizun edo istorio xaloa, gehiegi korapilatu gabekoa, pertsonaien sakonean gehiegi sartu gabe.
Eleberria bakuna da, bai kontaera bai kontaketa bai kontakizuna.
Baina balearen arrantzari buruz, Euskal Herriko historiari buruz, hainbat istorio eta datu dakartza: aberasgarria.
Euskal Herriaren antzinako historia, gure herriaren zati bat.
Arrantzale bizitzari buruzko hainbat ekarpen interesgarri.
Gaur eguneko ikuspuntua, pentsaera eta arestiko historiaren ezagupena nabari zaio pertsonaiaren kontaketari nahiz antzina kokatu nahi kontakizuna, nahiz antzinakoa izan pertsonaia nagusia; gaurko mentalitate eta jakituriaz hitz egiten du, duela mende askotako mozorroaz jantzi.
Osaba pertsonaia perfektuegia da, gehienak; zuriegiak edo beltzegiak.
Ez da larregiko bihurrikerietan sartzen idazkera bidea aukeratzerakoan: kontaketa motz eta zuzena eta kitto.
Bizkaierako hitzek esanahi zehatzagoa ematen dio kontakizunari, esanahia zehasten du alegia.
Hainbat esaldi herrikoi, jator, niri txikitakoak gogarazten dizkidatenak.
Maisuki gainditzen ditu arazo linguistikoak zenbait kontakizunetan edo esan beharrezkoetan.
Esamolde herritar kutsukoetan ekarpen aberatsa dakar.
Irtenbide eroso eta burutsuak aurkitzen ditu ideiak azaltzeko.
Berriro igo nauzu. Xabier Mendiguren
Gaurko gaiak, eztabaida sortu behar dutenak.
Eztabaidarako liburua.
Kartzelako sentipen eta egoera, barne egoera, finki deskribatzen du. Azkeneraino ez badoa ere.
Elkar ulertu ezinaren islapena: bakoitza berean setatzearena, ezin ulertuak, elkar ulertzearen zailtasunak.
Arrazonamendu paraleloak, elkartzen ez diren bi bizitza paralelo.
Azken kapituluko Txindokira bidean elkarrizketa du mami eta interesgune handiena: borroka armatuari buruzkoa delako agian: arazo larriak planteatzen ditu.
Amnistiaren Aldeko Gestoren jokabidea eta ingurua: oso era ezkorrean. Gestorek badute hainbat meritu eta alderdi on hemen isiltzen direnak. Baina gestoreri buruz dioenetik asko egia da, beste batzuk ez: ez da egia, ni ibili naizen inguruan behintzat, pertsonak erabili egiten dituenik; pena da kritika negatiboa soilik egitea.
Ez dut uste istorioaren ardatzak errealitatearekin zerikusirik duenik.
Kazetariak, ertzainak, politikoak, kartzelak, ... Euskal Herriko faunako hainbat segmentu kitzen du, nahiko zentzuz eta orekaz.
Nahiko ondo islatzen du Euskal Herriko zenbait jokabide eta egoera: presoen etxeratzea, presoen egoera, ertzainak, politikariak, gazteen arazoak, hainbat jokabide, ...
Gai labaina aukeratu du, baita oreka gordetzea lortu ere: lorpen handia gaur egunerako.
Pertsona mota batzuk oso ondo islatuta daude, beste batzuei buruzko flashak oso egokiak dira.
Zergatik baina azken aldion ETA eta presoak dira gai ia bakarrak eta nagusiak: beste gaiak zeharka ukitu beharra dagoelako ukitzen dira, beste batzuk ukitu ere ez mamitsuak izan arren: iturgin jeltzaleak, galgoak, alderdi politikoen diru-iturriak, tortura, politikoen lanaren urria eta kobrantza oparoa, alderdi politikoa,... bada mila gai tentagarri eta mamitsu hainbat nobelarako baina inork ez du gaitzat hartzen bere ukitu beharra dagoenean, saihestu ezinak direlako, ukitzen dira, kritikatu ere bai, lotsagarriegi ez gelditzeko.
Izan behar ere ez eta idazleak ez dira gaur egun inpartzialak; errukirik gabe poterearen aldeko apustua egiten dute edo hainbat gai isildu egiten dira.
Oso kontaketa nekosoa, estilo geldoa, hotzegia, bortxatuegia.
Hasieran ez nau bereganatu ez kontaerak ez kontakizunak, azkenerako ohitu egiten zara idazkerara, interesgunea sortzen du eta gustura bukatzen da.
Zurrunegia, pentsatuegia, kostata eta ahaleginez idatzita bezala.
Irudi asko darabil ideiak esplikatzeko, maiz eta jator erabili ere.
Nekazari giroa dario kontaketari: errota, lurruna, ...
Giro erlijiosoa nabaria da.
Ondo idatzia, estilo xumean; ez du orijinaltasunik, idazkeragatik ez du erakargarritasunik, ez du irakurlea liluratzen bere estiloak, ez da bitxia, ez da borobila.
Baina oso segurua da, badu ekarpen baikorrik. Segurtasuna ematen du. Jator lotzen ditu esaldiak. Garantiakoa, bermekoa; ez du bide berri askorik jorratuko baina bide zuzena darama, bide segurua, eskertzekoa gaur egun hainbat abentura ero dabilenean literaturgintzan, zer nola den ere kolokan jarriz askotan irakurlea.
Badira irtenbide jatorra ematen dien gaztelaniatik sartu zaizkigun esamolde eta hitz-jokoak, euskaraz esatea errazak ez direnak.
Herritar esamoldeetan aberatsa da. baita bestelako esamoldeetan ere. Euskal esaldi sorta aberatsa jasotzen du.
Agian saihestu egin du esaldi borobil, deigarri eta koloretsuak egitea, nahiago izan du xalotasuna bere historia kontatzeko. Demostratua baitu badakiela dotore jolasten hitzekin.
Ez da historiara pasako, baina merezi duen nobela da.
Bihotz bi. Gerrako kronikak. Ramon Saizarbitoria
Hilketa baten barne kronika zehatza.
Gerrako kronika ez ezik bi bihotzen kronika.
Mila gauzari buruzko gogoeta labur baina interesgarriak.
Arian-arian eta pixkanaka giza barne sentimenduez hausnarketa egiten du.
Giza barneko murgilketa, araketa, ikerketa, azalpena, hausnarketa, ezkorki(?) sakona.
Normalean aitortzen ez ditugun isileko sentipen, bizipen, burutazio eta pentsamendu ezkutu eta sekretuak.
Giza portaeren mila xehetasun bitxiak, ia ikusezinak, oso pertsonalak, azaleratzen ez direnak.
Harremanen trikimailu, joera, portaera, ohitura eta sekretuen azalpena.
Giza barnearen erakusleiho eta erakustokia, Ramonek liokeenez erakustegia.
Bakoitzaren eta erlazioen kontraesanak, sentimendu kontrajarriak azaltzen ditu.
Gizakien elkarren arteko harremanen erdibiketa, hausnarketa, azterketa eta kronika.
Eguneroko txikikerien astuna, azkenean eraman ezineko zama bihurtuta.
Gai batzuk, berdinki ez bada ere, errepikatu egiten dira.
Gerrako kontakizun, xehetasun, apalak, xumeak, egunerokoak, historia liburuetan agertzen ez direnak, historia ezaguna egiten ez dutenak baina historia ezaguna ahalbideratzen dutenak, kontatzen ez dena baina gerrako historia dena,
Krudela ere bada istorioa, zinikoak ere badira kontalariaren hainbat sentipen.
Ezer gertatzen ez, baina zer gertatuko ote irakurtzen den liburua.
Ez da filosofietan galtzen; haria zuzen darama eta kitto.
Historia eta iritziak ehuntzeko kontakizun bitxi eta berezia.
Buelta eta buelta itxuraz kontakizun berean baina bakoitzean istorioa areago zehaztuz.
Nola hari hauskor meheak soka lodi etenezina egiten duen, horrela.
Kontakizunaren mataza izugarri korapilatzen da, baina haria ez eten ez galdu gabe.
Asko luzatzen zaio historia, detaile, zehaztasun eta errepikapenetan kiribilduz.
Ñabarduraz kontatzen du historia, protagonistari entzutea gustatzen zaion bezala.
Ironia puntua du, irriño etengabea.
Floraren hilketaren berri oso tarteka eta gutxika dosifikatu eta neurtzen du.
Gerta beharraren usaia soilik hartzen zaio lehen zatian.
Pertsonaiak ere poliki, pixkanaka, tarteka azalarazi eta definitzen ditu.
Gerrako gertakizunak ere astiro, tantaka, dosifikatuta daude.
"Ehun metro"ren kutsua du kontaeran, pentsamenduak, barne bizipenak mailakatuta kanporatuz.
Euskara zuzena, ortodoxoa, argia eta garbia.
Bitxikeriarik gabe jatorra.
Bitxikeriarik gabeko kontaketa, bere berea, serioa eta sendoa.
Esaldi laburrez zehaztasun asko ematen ditu.
Patxaran irakurtzeko liburua, presarik gabe irakurtzekoa.
Bizi puskak. Juanjo Olasagarre. Poema liburua.
Lehen poema behintzat atsegin dut: deskripzioa da eta aitatu ez arren hor atzean, elurraren bristada ostean, lanbrotuta ikusten da pertsonaia.
Gauza politak esaten ditu, eder esan ere: sena du, baita sentiberatasuna ere.
Biguna eta maitagarria azaltzen da Juanjo bera ere.
Xabier Bixirena gogorra da, askorentzat egia bada ere.
Josemielena oso gordina sakonean; bukaera latza; baina sinboloa ez ezik erreala.
Garratza da askotan, baina samurra hurrengoan.
Bizitzaren ikuspen triste eta ezkorra.
Oso etsikor, ez herriaren egoerari buruz soilik, bizitzari berari buruz ere bai.
Bizitza beste zerbait ere bada.
Hitsak dira pertsonaiak, hitsak bizitzari buruzko kontzeptuak.
Esperantzarik gabeko poesia: oso tristea, hitsa.
Filosofia Historiaren eskema eta laburpena polita da.
Gaurko irudiak.
Askotan pertsonaiaren pintzelada bat besterik ez da poema, baina sugeritzen duenagatik egoera baten azalpen sakona.
Badira poema ulergaitz batzuk.
Sakanakoan, itsasontzi irudia arraroa egin zait.
Erritmoa du: hitzetan, kontatuarekin lotuz hitzak, sigi-saga, ...
Hitz-jokoak egiten dakiela ere erakusten du
Consumatum est. Juan Mari Irigoien.
"Babilonia" zen bere aurreko liburua, liburu sainduen eragina du nonbait.
Bizitzari buruz filosofatzen ari zaigu egilea.
Konraden pasarteak, teoria ezberdinak kontrajarriaz ikasgelako filosofia gaiak dirudite. Pentsarazi egiten dute eta interesgarriak dira.
Elizari ere, ofizialari behintzat, esten goria sartzen dio, nahiz azaletik.
Gaztelako herri giroa poliki azaltzen du lehen zatian.
Barne sentimenduen deskribapena, estiloari lotuta, patxaran dastatzekoa da.
Poesia giroa du eta horrek laguntzen dio sentimenduetan aztertzeari.
Barrokoa askotan, hitz pilaketa handiz sortua.
Ironia eta humore barretxoa edozein txokotan aurki daitezke.
Poesia giroa lortzen du une askotan. Kutsu poetikoa du irudi eta formetan.
Pasarte batzuetan ideiak erretorikoegiak dira, hotzak, zuzenkiegi azalduak, bere portaeren bidez irakurlegoan itsasten diren horietakoak izan gabe pertsonaien jokabidean ezkutatu gabeak.
Maisua da sintetikoaren erabilpenean, aparta aberatsa.
Hitz, aditz, adjektiboak binaka botatzen ditu zentzu bereko edo antzerakoak izanda ere askotan. Binakako erritmoa jartzen du, bi historien erritmoa adierazi nahiz edo.
Erritmoa monotonoa gertatu zait azkenerako. Istorio luzeegia, buelta eta bihurgune asko dituzte pertsonaien bizitza-ibaiek, azkenerako indarra areagotu ordez galduz. Ez naiz identifikatu pertsonaiekin. Bi historiak noiz elkartuko zain, luze egin zait. Ez du aparteko jakin-minik sortzen, ez du intrigatzen, bukaera nolakoa den egarria sortzen.
Patxaran, hausnartuz, estiloaz disfrutatuz irakurtzeko eleberria.
Merezi du irakurketak.
Demokratak eta biolentoak. Joxe Azurmendi. Saiakera-liburua.
Duela 8 urte idatziak gaurkoa dirudi. Gaiak gaur-gaurkoan dirau.
Mirande irakurtzeko grina sortzen du.
Idazkera argia, bere pentsaera garbi azaltzen du.
Interesgunea sortzen du, irakurketa interesatua bilakatzen.
Ideietan dago trama, harrapatzen zaituen sarea,
Ekintza bortitzen ondoren eta ondorengo politiko eta kazetarien erretolikaren ostean pentsa ohi dudana bera esaten du Joxek argi, zehatz eta euskara dotorean.
"Biolentziari buruz kasik predikatu bakarrik egiten da ez arrazonatu": 31 orrialdean.
Noiz bai eta noiz ez da gaiztoa biolentoa?.
Baditu zati aspertuzkoak, baina oso interesgarria.
Bazen ordua berriz ere gaiok kaleratzeko, baina ez dut liburu honen kritika, bere inguruko eztabaida ariketa edo dibulgaziorik ikusi. Ez du sortu eztabaidarik, inork ez du nonbait eztabaidatu nahi gai hori, estatua eta politikoak bere horretan utzi nahi dira, kontraesanak agirikoak badira ere.
Zaila da skotan bere estiloa, korapilatsua, komek edo makoek ere beste neurketa bat ematen diote.
Dena dela. Joserra Garcia. Poema-liburua.
Joserrak iritzi xume politak botatzen ditu hitz-joko txukunetan bildurik.
Giro atsegina eta erakargarria sortzen du poematxo askotan.
Ez dut iritzirik poesiari buruz, ez dakit zer esan, ez dut irizpiderik poesia bezala juzgatzeko.
Gustatzen zait edo ez, hori da dena, sentitzen dudana adierazten dut.
Joserraren poesiok gustatzen zaizkit, badute esanahirik, askotan sakona eta gogorra sinpleki esanda.
Sakondu gabe, azaletik esandako iritziak eta egi borobilak.
Erritmo eta neurriari buruz ia ez dakit zer esan, hor daude saio ezberdinak.
Poesia batzuetan garbi dago, lerro banaketak ematen diola indarra hitzari eta azpimarratzen esanahia.
Poesigintza hau hitzen jolasa iruditzen zait, dibertimendu bat, baina badakit poesia ez dela hori bakarrik, eta liburuxka hau ez dela dibertimendu soila, baduela mamirik.
Baina bere mezua ez zait sakon ainguratzen.
Gehiago izan zait dibertimendu.
Denboraldi bat infernuan. Arthur Rinbaud (Mikel Lasa). Poema-liburua.
Beste mundu bat da Rinbauden poemagintza hau.
Gizakiaren sakoneko egi, sentipen eta ideiez ari da, kristau estaldura astindu nahiz bezala.
Bizitza ote infernua?.
Bizitzaren ikuspegi latza, gordina.
Gauzak esateko beste era bat.
Maila ezberdineko idazlea: esaldi bakoitza zartada bat da.
Harrigarria da duen tonu berezia, argitasuna du dioenak,
Giro berezia sortzen du.
Garratza, lotsagabea, desesperatua, etsia, konbentzionalismorik gabea.
Gordina fede arazoetan, baina errespetuz ari da, nahiz koplarik gabe.
Gezur latza, garratza eta gordina da liburuko dena, baina bizitza garbiro argituzkoa.
Erreboltaria, hezikaitza, ohizko pentsaeratik at dabilena.
Tragikoa, ezkorra, tremendista, mingotsa.
Eliztar sinesgabe baten tonua du.
Erlijiozkotasuna oso sakonean itsatsia du, maiz azaleratzen baitzaio.
Maiz aipatzen ditu jainkoa eta erlijioa.
Arcoko Joana ere desmitifikatzen du.
Ez da bertsotan, errimatuz, idatzi beharrik poesia idazteko.
Barne erritmo ezberdina du. bestelakoa, ezohikoa.
Mundua ikusteko molde ezberdina bai iritzietan bai irudietan, bai idazkeran, bai giroan.
Poemetako kontrasteak izugarriak dira: armiarmak / bioletak, ...
Trazu batzuk besterik ez dira hitzak askotan, baina erabat sakontzen du gaia eta sentimendua.
Irudimena du, hainbat ideia eta irudi, egoera eta iritzi bururatzen baitzaizkio.
Esaldi labur, zehatz, landuen bidez egiten du lan.
Esaldi laburrak, pintzelkadak.
Latza izanik ere, fintasuna du ideia eta sentipenok agertzeko.
Itzulpen bikaina Mikel Lasarena, batzuetan ados ez banago ere.
Zaila izan behar du itzulpenak.
Latza poesia bera da.
Frantsesa ere ikasi dut: zenbait zehetasun eta ikutu xarmant.
Denok bat. Orixe.
Liburua hau iruzurra da, Euskaldunak poema liburuko atal bat besterik ez baita.
Bertso konplikatuak, bortxatuak, gogoeta behar dute ulertzeko. Ulergaitzak.
Ideiak hitzen preso, gatibu, daude, kamustuta.
Hitz berriak eta hitz formak ateratzen ditu imajinazioz.
Oso librea ari da idazten, loturarik gabe, ez du kortserik idazteko.
Askatasun hori sorpresa, ezustea da, idazle batentzako aitzindari jokaera. Gaurko idazleak ikasi beharko luketena.
Emon behar yako. Iñigo Aranbarri. .
Oso arraro eta ulergaitza.
Erren gelditzen diren aditz gabeko esaldi asko du.
Traketsa: euskara dominatzen ez duen euskaldun berri ausarta dirudi.
"Pinu gandorrak", "laino tarratak", "begi pisuak ematen zioten", "Abiadura makaldu"...
Ferrokarrileko azpi-gona falta zaio.
Ez dut ia ezer ulertzen. Esaldi batzuetan piperrik ere ez. Estralurtar reste batek euskaraz idatzitako zerbait iruditzen zait.
Esperimentu berriren bat ote?. Poesia teknikaren ba?.
Esaldi gehienak konplikatuak dira, bihurriak, ia ulertezinak.
Esaldi arraroak, dudazkoak, nire gusturako traketsak, nire ustez okerrak ....
Ala adarjotzea da?. Serio idatzitako adarjotzea agian?.
Ez naiz 3. kapitulutik aurrera egiteko gai izan.
Tartekako zatiak irakurri ditut, berdin jarraitzen duela jabetu naiz. Bertan behera utzi dut. Niretzat gehiegi da.
Gauza bitxi politik ere badago, baina gehiegi irentsi behar da hauek aurkitzeko.
Dena da arraroa.
Hizkuntz logika guztiak apurtzen ditu. Ez da espero dena. Arau guztien gainetik eta kanpotik idazten du.
Agian hizkuntzaren logikatik kanpo egotean datza liburuaren berrikuntza.
1.300 pzta ordaindu ditut esperimentu baten berri izateko. Agian noizbait argituko zait misterioa eta bueltatuko naiz bertara.
- Ikus “artelan/ liburuak/liburuak 2 karpetan. Berriro irakurri nuen, iritzi erabat bestelakoa, ia kontrajarria, atera nuen.
Ene Jesus. Ramon Saizarbitoria.
Barne pentsamendu, barne egoera, bizipenen azaleratzea da liburuaren mamia.
Kartzelako ziegetan zigorraldietako bakardade luzeetan agertu ohi dira antzerako burutazioak, egunero orma berdinetan begiak bueltaka. Hainbat " sentsazio ezberdin orduko gauzarik banalenaren aurrean", Saizarrek dion bezala. Xumeak, baina barne barnekoak, batek bizirik dirauen seinale.
"Ez da erraz hemen beste era bateko historiarik imajinatzea". 57
Orduen martxa geldoa; eguzkirik ere gabe, nolabait eguna neurtzeko; argirik ere gabe, eguerdiko gailurrari antzemateko.
Gela bateko egoera luze aspertuaren deskribapen eta azalpen bitxi, bizi, zoragarria."Esperoa espero hutsez betetzeko kapaz", hori da hurrengo pauso beldurgarria.
Barne sentipen kontrajarriak. 60
Aspertuaren burutazioak ematen dute askotan, zentzu gabekoak, inertziaz eginak, bertan behera etorri eta doazenak, askotan denoi etortzen zaizkigun burutazio leloak.
Egoeraren errepikapena adierazten du: beti berdina esaten bezala.
Idazleen arazoak idazterakoan, historiak eta historien giroa sortzerakoan.
Ezer esaten ez duten betiko elkarrizketetako betiko esaldiak. 91-92
Hitz-joko bitxiak, 84, hitz-jokoa besterik ez ote den ere askotan liburuaren helburua!.
Esaldi borobilki osatu eta josiak besterik ez dira orrialde asko.
Jolas literarioa, zeina idazten Ramonek asko disfrutatzen duen, bere jostailu bat, gure jostailu bihur daitekeena eta bihurtzen dena.
"100 metro" gogarazten dit: barne sentimendu bizitza mugimenduen konparaketa. Hura idatzi zueneko esperientziaz baliatu da eta ildo beretik jarraitu.
Mugimenduen deskribapena, 84-86, adarjotzea ere badirudi askotan.
Eta dale potearekin!. Irakurleari adarra jotzen ari dela dirudi honetan ere.
Irakurleari adarra jotzea ez ote da egilearen helburu nagusienetariko bat?.
Irakurriz, norberak izaten dituen mugimenduak esperimentatzera bultzatzen du, jolas horretan sartzera.
Edo asko erreparatzen dio bizitzari edo imajinazio izugarria du Saizarrek, edo gauza biak gertatzen zaizkio.
Teoria edo ideia kate luzea ematen ez badu ere, takian-potian ideia politak botatzen ditu, Ramon filosofoa ere badela frogatuz.
Mila imajina, mila deskribapen, mila zehaztasun ... aberatsa.
Nahasia orokorrean, ziegakoaren egoera mentala nahasia den bezala.
Idazkeraz disfrutatzea, lasai, poliki, nahi haina denbora hartuz irakurtzea du liburuak atsegin bakarra.
Irudi berdina etengabeki errepikatuz, burdina-sarea-potoa, sortzen du nobelak behar duen giroa.
Denborari neurria emateko modua: zazpinaka kontatu, errezatu ...
Esaldi laburrek indarra ematen diote dionari.
Hitz-jokoak: zazpiarenak ... maisuki darabiltza.
43. Burt Lankasteren pelikula, errepikatua eta mila itzulinguruz emana, humore tantoz politez bustita, gaiarekin bikain josita dago, esanahia azpimarratzen du.
Espazioak, lerroarteko tarteak, idazteko teknika dira. Hutsuneok esanahiz beteta daude: "gerora", "horregatik", "urtebetera" ... hainbat esanahi dute, testuinguruaren eta tarteak duen zabaleraren arabera.
Haserako esaldi baten esanahia geroago ikusten da. Lehendabizi despitatu, desorekatu egiten du, esaldia gaizki balego bezala: "mingain beltza".
Potoaren sinbologia.
Gelakoaren egoera, baliabide sinpleez baliatuz emana.
Laugarren kapitulurako bere kontaketa dotoreaz harrapatu egin nau kontakizunak.
Hitz-joko politak: ihestu-irensten, hotsen aldetik. 53
Kontraste bortitzeko adjektiboak: "zuritasun gordina"
Egun luzeetan derrigorrezko entzierro denbora emanezko zenbait burutazio xumeak.
55-56. Atakearen deskribapena izugarri bortitza da lau hitz eta esaldi sinpleetan emana badago ere.
Ispiluaren erabilpenak indarra ematen dio narrazioari, sinbolo ere bilakatuz.
4. kapitulua esaldi landu perfektuz borobildua, bortizki gogorra da, beldurgarria.
Deskribapenean elkarrizketako esaldiak makoz berezitu eta adierazteak, giroa sortzen du. 81
Pintura puntillistaren antza du. Itxuraz elkarrekiko lotura handirik gabeko datu pilo bat, puntutxo bat, jartzen joan, orokortasun zentzuzkoa osatuz, azkenean idatzitakoaren, koadroaren, esanahi osoa uler ahal delarik. 84 Oheko mugimenduak.
Hiztegi berezirik ez darabil. Eguneroko hitzak darabiltza liburu osoan.
160 Esaldi txundigarri berezirik ez du botatzen, baina esaldi luze zailak, berriak, naturaltasunez korapilatzen ditu, erraz irakurtzen direnak.
Paragrafo luzez, menpeko askoko esaldiz barra-barra idatzi daiteke euskaraz ere.
Esaldi motxak sartzen ditu askotan, baita hitz bakarrak ere, hitza esaldi bihurtuz, honek bizitasuna ematen dio kontakizunari. Deskripzioari lotura, jarraipena eta logika ematen dizkio.
122. Hitz ia bakarrez eta puntuz eginiko deskripzio azkarra, bizkorra, arina, liburu denaren erresumen bezala.
Puntillista batzuetan, inpresionista bestetan, 102, esaldiz esaldi, ia loturarik gabeko brotxakadaz koadro argia pintatuz.
Ispiluaren errepikapena, burdinazko barroteena, orma akoltxatuarena, potoarena, gelako monotonia asperraren ezaugarri latza, bizia.
Errepikapenaren gailurra, 109-110, liburuaren erresumen bezala, hitzen esaldien bidez, liburu osoa orri batetan bilduz.
Seguru aski asko eta luze kostatu zaio liburua idaztea Saizarbitoriari, baina askotan badirudi gozatu egin duela idazterakoan, barrez ari dela mugimendu kontu horiek eta deskribatzerakoan.
Idazkera, esaldi eta horrelako bitxikeri eta txukunkeriekin disfrutatzen duenak irakurriko du liburu hau. Eleberri arruntak, funtzionalak, irakurtzen dituenak, bukatu aurretik utziko du.
Deskantsurik ez du liburuak: kontakizuna lotzeak arreta eskatzen duelako edo esaldiak, irudiak, joskerak, esaldi luzeen sareak amaierarik, etenik, ez duelako. Ez dago lasai gunerik, ziegan dagoenak ez duen antzera.
Lasai, poliki, denbora hartuz, idazkeraz disfrutatzea, da liburuaren atsegin bakarra.
Liburua orokorrean nahasia da, ziegakoaren egoera mentala nahasia den bezala.
Espainiako Gerra Zibila Euskal Herrian. Josu Chueca & Luis Fernandez
Gauza ezagunak nagusiontzat, baina datu franko zehaztasun berri edo lekukotasunez indartuak.
Genekizkien gauzak berritzea, historia ahaztu ez dezagun, gaurkorako baliagarri dezagun.
Idazkera aldetik ez dit berrikeria ez berrikuntzarik eskaini. Estilo xumean idatzia erraz irakurtzeko.
Ekarpen handirik ez duen aren beti dator esaldi edo hitz interesgarriren bat.
Estilo sotilean idatzi daitekeela eta merezi duela horrela idaztea gainera frogatzen duen liburua.
Euskal ipuinen antologia bat. Iñaki Aldekoa
Sarrera interesgarria bilketari egiten diona ipuinen mundua kokatzeko: genero garrantzitsua da literatura barruan, gaitzetsita eduki badugu ere.
25or. Mirande: istorio originala eta ezustez betea, humore beltza, garratza.Hor dabil oraindik amona: sinbolikoa. Gizarte gotor honen adierazle, gizartearekiko ikuspen ezkorra du.
Hizkuntz aldetik zehatza.
31or. Atxaga: irakurterraza, baina egitura konplikatuzkoa etenaldi eta tarteko askorekin.
Herri hizkuntzaren usaia, taxua, ironia.
45or. Atxaga: Alfabetoa jarraituz, originala.
Edorta Jimenezen Manhattan liburuko istorio baten ideia berdina du. Ez dakit norena den aurrenekoa. Atxagarena agian, Edortarena oraingo liburua baita.
55or. Sarrionaindia: Harrigarriak dira deskribapenak, bere detailez, hiztegiz, irudiz, ikusi egin daiteke eskema.
73or. Saizarbitoria: Tristea, baina zehatza, irudiak garbiak ia ikusaraziz.
Arazo literarioak ausardiaz konpontzen ditu esaldi gordinak eginez.
79or. Koldo Izagirre: bitxia.
83or. Andu: irudi asko, aberatsa, horregatik batzuetan astunegia, estilo bortxatuegia, naturaltasuna falta zaio, gehiegi landu edo korapilatutako esaldi eta irudiak. Deskribapen askoz zehazten du ingura.
113or. Juan Garcia Garmendia: esaldi batzuk nik egingo ez nukeen bezala moldatuak. Esaldi batzuk osagarri askorekin luzeegiak, astunak.
155or. Iraola: narratze bakun linealean du grazia, argumentu, sintaxia eta hiztegi konplikaziorik gabe, azken ezuste eta guzti. Eskertzen da sinplekerian erortzen ez den sinpletasuna.
171or. Andu: Ez du deskantsurik. Esaldi konplikatuak, hiztegi hautatu zehatza, irudizko komunikazioa irakurlearekin. Deskribapen polit zehatzak. Asko pentsatu eta zailduz lortutako esaldiak dirudite, bortxatu zamarrak. "bildu" hitza Otto Pette baino askoz aurretik bereganatua du. Izenlagun asko izen bakarrari buruzko iritzia emateko. Lexiko aberatsa hitz arruntak erabiliz.
Euskaldunon aber(r)ia. Paco Aristi
Eguneroko gaiak darabiltza. Gogorra, mingotsa, latza.
Zuzenean, garbi eta arin tratatzen ditu gaiak.
Ez du gehiegirik sakontzen, baina matazaren hari-punta eskura uzten du.
Filosofia txikiak dira bereak.Sarritan eurak sakonenak.
Bi hitzez barreneraino doa, bizitzaren putzu sakonean sakonduz.
Oso moralista deritzot. Sermolari.
Gai aldetik da interesgarria liburua.
Idazkera eta literatura aldetik ez du ezer berri askorik ekartzen.
Nolanahi, politokeriarik gabe ere, dotore idazten du. Garbi idazten du, garbikeriarik gabe.
Zuzena da ideien agerpenetan. Idorra. Irudiz ezer jantzi gabe. Agian gaiak eskatzen diolako.
Askotan badirudi arrapataka, hurrengo egunean argitaratzeko ia landugabekoak direla orriok.
Ofizioa duenez gero txukun ateratzen zaizkio.
Bat-bateko freskotasuna du, bat-batekoa, eguneroko hizkerarekin lotua.
Igerileku bazterrean, tzangatik tzangara bitartean, gustura irakurtzen da.
Euskara Batuaren ajeak. Ibon Sarasola
Niri erabat interesatzen zait dioen denak.
Arrazoi osoa du dioen gehienean edo askotan behintzat.
Egia da gaztelerak kutsatu gaituela hezurretaraino, hizkuntzaren erroetaraino.
Gazteleraren eragina erabatekoa da Hegoaldeko Euskaran, Espainolez pentsatzen dugu euskaraz egitean, eta euskara espainol mozorrotua bihurtzen ari da gero eta gehiago. Ez dugu euskaraz pentsatzen euskaraz egitean, are gutxiago pentsatzen dugu euskaraz gazteleraz egitean.
Askotan dio Gaztelerak edo Espainolak soilik erabiltzen duela halako edo holako aldagai edo orokorretik kanpoko hitz, izen edo zerbait adierazteko bai izen edo esamoldea bat, eta esan gaitzetsiz bezala esaten du; nik uste dut hizkuntza baten aberastasuna dela, jeinu edo jitea, Hegoaldeko Euskarari arazoak sortzen badizkio ere; gaztelerak hizkuntza nagusiek hartzen duten moldeetatik ezberdin jotzen badu hori ez dela arbuiagarria edo mespretxagarria. Beste zera da Euskara nori eta zeri atxiki behar zaion, zer erabili eta nola moldatu.
Egia da mailegu gehiegi hartu ditugula gazteleratik, Euskararen baliabide bere-bereen eta Iparraldeko Euskalkiaren kaltetan; baina badirudi Sarasolarentzat Espainoletik maileguak hartzea madarikazioa dela, eta hori ere ez; betor mailegua edonondik taxuz eta osasungarri badator.
Tarteka Espainolarekiko arbuiatzen duena bera egiten du frantsesarekiko: fanfare, txarol, ...
Sarasolak tradizio idatzira soilik mugatzen da hitzak hautatu erabili eta sortzeko: ez dakit horrela den edo behar duen, ez dut bestelako iritzirik dagoen honetaz, ez naiz mundu honetan behin ere murgildu eta. Baina egon bada nonbait, polemika baten kutsua du dion ia denak.
Hitz berririk sortzerik ez al dago?.Nola aberastu hizkuntza?. Dugun hiztegia tradizioari soilik mugatu behar al zaio?. Ez dakit.
Sarasolak Euskara oso hizkuntza mugatua uzten duen kezka dut.
Idatzi beharko du Ibonek beste liburu bat Euskara Batuak zertan jokatu duen zuzen azalduz, Batuaren ekarpen onerakoez. Ez zen ba dena okerra izango!.
Liburuaren hondoan eztabaida, polemika, hika-mika, elkar ezinikusi garratzen arrasto eta hondarrak nabari dira. Euskararen munduan ere gatazka eta liskarrak!.
Ez da gozoa izanen Ibon eztabaidetan. Ernegatuaren mingostasuna nabari zaio, patxadarik eza. Ez da politika gainditu duen hizkuntzalaria. Oso partziala da, alde bietako abertzaleak astintzen baditu ere noizbehinka.
Min emango dio bati baina gehiagori, dionagatik eta esateko eragatik.
Oso ondo idazten du: irakurketa soilik ere aberasgarria da.
Ezer idazteko kezka eta zalantza sartzen eta harrotzen du liburuak; idaztea jakintsuen zeregina eta pribilegio dela idaztea. Besteok hobe bolaluma gorde. Eskerrak jendeak konplexurik gabe idatzi egiten duen.
Hiztegiekiko zalantza sortzen du: hiztegia besterik ez darabilgunoi bakoitzak bere iritziaren arabera aukerak eginez, hiztegiok fidagarriak ez diren duda sortzen du.
Baina dioena esan egin behar da, eta harrotutako hautsok aro egokiagoa ekarriko dute Euskara lantzeko.
Ez duk erraza, konpa!. Koldo Izagirre
Kubari buruzko liburua.
Kubari buruzko deskripzio maitagarria.
Desmitifikatu egiten du bere lekura ekarriz bai esan ohi diren zer baikor zein ezkorrak.
Ez da betikokerietan erortzen, Kubarekiko betiko gauzak badaude ere istorioan.
Intsinuatu egiten du batez ere errealitate politiko eta ekonomikoa.
Deskripzio gogorra da, egoera gordina kontatzen du, baina baikorra ere bai era berean: inon ez bezalako alderdi eta lorpenak agertzen ditu.
Kubari buruzko errespetua eta maitasuna dario, giro samurra lortuz.
Gizatasunez eta zentzuz idazten du.
*Herri eta gizarte bati buruz idazteko teknika bikaina.
Zeharkako estilo ezberdina du kontaeran.
Literaturan oso guti erabiltzen den emakumezkoen nokakoa ere eskertzekoa da.
Nork esan du hau nobela dela?. Baina nobela bat bezala irakurtzen da, gustura.
Euskara freskoa, praktikoa, erraza baina baita zehatza eta landua ere era berean.
Xumean aberatsa bai idietan, sentimenduetan, baita hiztegian ere, esaldi eta esaeretan batez ere.
Poeta ukitua nabari zaio.
Ezer baino lehen. Arantxa Irturbe
Ipuinak dira.
Bai gaiak bai kontaketa irrigarriak dira, zirridunak, zorrotzak.
Bakoitzaren barne ezkutuko pentsamenduak, inori normalean esaten ez dizkiogunak.
Gaiaren ikerkuntza sakonik gabe, iritzia eman, hazia erein besterik ez du egiten. Eta hori aski da.
Humorezko neska izan behar du Arantxa horrek, barnea irriz. Hori bera sortarazten du irakurlearengan.
Patxadazko neska izan behar du, patxada ere sortarazten duelako.
Ipuinak baino gehiago apunteak dira, ereiten diren ideia zabalak, orokorrak.
Bizitza zatiak, imajinazioz eta eztenez kontatuak.
Gai sinple, irudimentsuak, pizgarriak.
"Asmatutako ezer ez da berria" ipuinak, ipuina zenbateraino den asmakizuna, artifiziala jabetzeko aukerakoa.
Estilo argia, zuzena, konplikaziorik gabekoa estilo motxean, hiztegia ere eguneroko konplikaziorik gabekoa.
Elkarrizketak hika idatzi ditu. Aditz aberastasuna suposatzen du eta naturaltasuna ematen dio ipuinari.
Ipuin oso motxak, denbora galduetan eta tartetxoetan erraz irakurtzeko bezalakoak.
Ipuinek ia ez dute argumenturik, baina, agian horregatik, irakurtzen dira gustura.
Beti dute sorpresa edo ezustekoa, hasieratik irakurlea asmatzera tentatuz.
Ezohizko estruktura ipuina muntatzerakoan. Ezberdinak dira.
"besoa igo agurtuz" edo "lehen bistan mantendu", ... baditu esaldi arraroak, dudazkoak, kolpatzen nautenak.
Liburuak 1-I
Liburuak 1-I
Argia sortzen den izartegia. Juan Ramon Madariaga. Poema-liburua
Poesia tristea da, tristeegia, gehienetan edo askotan behintzat.
Poematxoak dira hauek, zentziloak, gaiez, irudiz, erritmoz zein egituraz.
Barne sentimenduak kanporatzen ditu.
Gai suelto motzak dantzan.
Bizitzako hainbat sentimendu dabiltza dantzan poematxootan.
Bizitzako betiko galdera esistentzialistak jalgi eta harrotzen ditu.
Estetikatik aparte ez dit ezer askorik aportatzen, ez dit sentimendu handirik harrotzen.
Ez dit zer askorik komunikatu, formak begiratzetik at.
Irudiz hitz egiten du: oso aberatsa da irudien erabileran.
Irudi batzu politak dira, gauza bera esateko era politak.
Heldutasunik ez duela iruditzen zait, espresatu beharra daukala, espresatzeko forma bila dabilela.
Urte gutxira arras aldatuko delakoan nago bere poesia, bai mamiz bai oskolez.
27. orrikoan berak egiten du nik irakurtzean egiten dudan galdera ia bera.
Insinuatu egiten ditu esanahi asko eta ez dut zer esan nahi duen asmatzen.
Irudi batzuen zergatia edo zertarakoa ez dut konprenitzen, zer esan nahi ote duten hor kokatuta.
Halako giro erreala baina nolabait fantastikoa sortzen du.
Erritmo eta musikaltasun hutsean gelditzen den sentipena dut batzuetan.
Hitz berri asko, berak moldatu edo asmatuak bezalakoak: hiztegi aberatsa.
Arian ari. Patxi Zabaleta
ETAri buruzko hainbat kontakizun, baina ETAren sorrera eta abarrek ez dute hainbeste indar.
ETAren bizitzako zati bat da, agian ezezagunena, horregatik interesgarria.
ETAren PCEkiko eztabaida eta taktika Francoren garaian: guti aitatzen den gaia, interesgarria gutxi erabiliagatik.
Francoren garaiko Espainiako gerrilarien historia interesgarria da. ETAren jarraipenak duen garrantziaren balorapen hain baikorrarekin agian ados etorri ez arren. Ez ditut borroka biak horrela lotzen.
ETAkidea izateko sakoneko arrasoiak azaltzen dira tarteka.
Nolanahi gertatu ondoren zer gertatuko den esatea erraza da.
Harritzen nau liburutik sortutakoa dela komunismoa eta sentimenduarentzat tokirik ez dagoela esatea Patxik. "A pari" esan beharko litzake orduan, ETA sendimenduetatik sortua dela eta arrazonamenduarekin ez duela zerikusirik.
Harritu nau nola kontaktu bati ematen dizkion etakideak hainbeste dato eta ezagupide. Segurtasun neurririk gabeko komandoa dirudi.
Kontrabandisten giro berezia da gehien nabarmentzen dena.
PCEkoen negozio kontu hori berria, bitxia eta interesgarria.
Poliziaren kritika, Neguriko jauntxoena ere bai.
Goardia Zibileko Kapitainaren eta Zortzikoren arteko elkarrizketa eta harremanak zinesgaitzak dira.
3. kapituloko Aristotelen ipuina oso polita da; trebea agertzen da hemen ere Patxi bere hitz jokoetan.
Oldozpen politak egiten ditu: armiarmarena!.
Oinase eroslearenak badu Ebanjelioaren antza, Jesusek gizonen gaitz eta oinazeak beregan hartu zituela dioen pasartearekin, Pasku Bildotsarekin alegia.
Bere aurreko bi liburuetako filosofia serioak botatzen ditut faltan.
Baina gai mardul asko dago, baita filosofia txiki interesgarri, fresko eta egunerokorako baliagarririk ere.
Gobernu guztiek iraupenerako mende eduki dezaketen etsaia behar dutela hori bada ausnartu nahi duenarentzat eritzi erakargarria; jokabide asko ulertzeko funtzezkoa.
Hizkuntza aldetik aportazio ugari du baina ez aurreko bi nobelek haina.
Nahiko klasikoa jarraitzen du idazkeran, ez du kalegiroarekin lotzen.
Gaztelaniaren interferentziarik gabeko idazkera, euskaraz soilik pentsatua ala hala taxutua?. Patxik berak gaztelaniaz oso ondo eta trebe egiten duelarik bere pentsakeraren mekanikan izanen du eraginik gaztelerak, baina baztertu egiten du: horrela artifizialegia, hotzegia, irreala, laboratoriokoa, akademikoegia, forzatuegia deritzot bere idazkerari.
Baina idazkera aberatsa du.
Kontaketa hotzegia, akademikoegia da askotan, ia gehienetan.
Hitz berri asko, azpaldikoak, gutxitan entzun edo irakurtzen direnak.
Baserri lanetako eta tresneria hitz piloa darabil, niretzat berriak.
Htanoaren erabilera aberatsa: hika zein noka.
Aria eta hariarekin egiten dituen hitz-jolasak politak dira.
Hitz eta esaldi asko ez dira nere ustez zuzenenak, ez nire gustokoak behintzat, baina era guztietako erabilpena egin behar da, bide berriak zabaldu esamolde ezberdinak jorratu, zentzu konkretuagoak lortu eta finkatzeko. Bidea zein ez den jakitzeko ere balio du.
"hiltzerako asmoko tirorik " "gaztelerazko "tirar a matar": bada antzerako zenbait itzulpen, nire eritzirako luzeegiak. Horrelakoetan gaztelaniaren grazia edo gatza duen zerbait zehatz eta laburragoa asmatu behar da.
Sarri errepikatzen ditu egoerak, ideiak, gaiak edo hitzak; fitxen teknikaz baliatuz idazten dela iruditzen zait.
Mandazainak ez du bi aurrekoetako nortasunik nobela honetan.
Pertsonaiek ez dute nortasunik, ez ditu borobildu oraingoan.
Nobelak ez du personaia zentral sendorik, ez du ardatza den gai finko erakargarririk, ardatz edo hezurdura zehatza falta zaio, mila kontakizunetan galtzen da lotura tinkorik gabe: ur asko darama baina errekastoz errekasto, ibarik osatu gabe, difuminatu egiten da pertsonaia eta gaia, sarri.
Egoera batzu kilikolo daude, lotu eta borobildu gabe.
Nire kritika eta nire ustezko akatz guztiak arren, nobela trinkoa da, sendoa, gaiez eta literaturki aberatsa. Ez da gaur egun horrelako nobela mardulik idazten, ekarpen asko du, baina ez da heltzen beste bien mailara.
Ez zaio nobela borobila atera baina oso ona da.
Arratsa beran. Lauaxeta: Esteban Urkiaga
Ez dut olerki eskolarik ezagutzen, baina Lauaxetaren estiloa berezia dela lehen olerkitik dago agerian.
Bukolikoa haseratik eta olerki guztietan, baita latzetan ere.
Barne arazoak, sentimenduak, zer pertsonalak ikutzen ditu gehien, gizarte, politika eta herri arazoak bainago.
Gazte baten ikuspuntua argia da, bizitzaren ondorioa.
Lauaxetak poesia ikuspuntu baikor, leun, goxo, bukoliko, atsegin, imajinaziozkoarekin lotzen du, irudi, hiztegi edo ikuspuntuetan ez ezik gaietan ere.
Poesia bakarren bat kenduz, poemotan agertzen den beste Euskalerri batek, liburuan ikusten ez diren beste arazo batzuk hil zuten Lauaxeta, baina beste hori ez zen poesia gai nonbait beretzat.
Amaiurri buruzkoa da garratzena, aberriari lotuena, epopeia bihurtuz, itxura epikoa emanez, biziko zuena aurrikusiz eta asmatuz.
Neskazaharren fama txarra azpaldikoa da nonbait!!!.
Sabiniano kutsua pentsakeran: espainolak, "baltzak", "mairuak" dira, Espainia "Mairu-herria". Zaldunak beraiek halakoak baziran zer ez izango ondoren etorri zen kabilako herri xehea!.
"Maitasuna" hitza da gehien, beti edo denerako darabilena: garaiko poesia giroa.
Natura ere bere poesiagintzako ardatza da, begi liluratuz ikusita edo begiratuta.
* Oso trinkoa da bere estiloa ideiak azaltzerakoan; hitz gutxik esanahi sendoa eta sakona dute, hitzek berenez diotena baino askoz zabalagoa, itzulpenari begirada bat botatzen besterik ez dago.
Lauaxetarena eta gaurko euskara idatzia kontrajarriz edo alderatuz, garbi gelditzena da zenbaterainokoa eta nondik norakoak diren grafiaren arazoak, ahozkatutako hotsak hizki idatzietan jartzerakoan.
Sabinismo kutsua du haseratik, baina jator asmatzen ditu hitzak.
Ahaztuta ditugu darabiltzan hainbat hitz berak sortuak, ez ezerezetik edo artifizialki asmatuak, gauregun oso baleko liraketenak, berreskuratu eta erabili beharko genituzkenak.
Hitzak aldatuz, sortuz, elkartuz, forma berria emanez, konplexorik gabe idazten du. Hizkuntza komunikatzeko tresna da, behar den neurrian eta behar den premietarako taxutzen dena, erabiligarri bihurtzen dena, hizkuntza bera ez da helburua edo ukitu edo aldatu ere ezin daiteken altxorra, gordetzekoa soilik. gaurko purista askok ahaztu dutena, ez dute irakurri nonbait Lauaxeta.
Nabaria da aditz trinkoa eta flexioak erabiltzeko ardura eta joera.
Auto-stopeko ipuinak. Pako Aristi
Ipuin bereziak dira.
Ipuin bakoitzak zerbait ideologikoa edo teoriaren bat botatzen du. Filosofia txikiak, egunerokoarekin zerikusia dutenak, xumeak, kontatzen dituen historiak bizitza bezalakoak direlako erakargarriak, eragina dutenak.
Badu eguneroko filosofia, praktikoa bezain interesgarria eta argia: 88or.
Ipuin bakoitza sorpresa bat dan nondik nora joko duen ezin daiteke asma. beti sorpresaz hartzen zaitu, orijinala, ezohizkoa: 93or. Bakoitza ezberdina da edukiz eta idazkeraz. Ustegabeko amaierak ditu. 39or: azken oharraren kolpea.
105: gaztelaniazkoa ere sorpresa da: Pakori buruzko dato berria niretzat, Fidel Castroren aurkako historia da Cubako ihesak ez baitira neutroak.
131: Filosofia atsegina, musikari buruz darabilen ausnarketa ironikoa polita da
162: hasera politaren ondoren bukaera latza du.
166: ironia fina
170: esaldi herrikoi piloa.
178: mendekua
185: Eluschka, izena bezain oroitarazlea bai historioa bai mamia.
194: filosofia txikia, asegina.
200: filosofia aberatsa.
Irudiak darabilzki ideiak agertzeko: heriotzaren bidexiorrean seguru sartua dago gizona.
Imaginez hitz egiten du: 80or.
Gaur egungo irudiak dira bereak:39or. kontabilitateko makina.
Umore ukituak: usoak artalea jaten txandarik gorde gabe;
Batzuetan humore gordina du: Parkinsonak irribarre egiten du plastikozko boltsaren bidez (?).
Makabroa ere bada tarteka: 71or.
Nortasun propioko esaldi asko ditu. Esaldi batzu luzeak dira: 88or.
Aberatsa, imajinazioz betetako esaldiak: 99
125: ipui askotan esaldi osoak dira antologikoak bere edukiz eta esateko eraz.
156: zati batzu ulergaitzak dira bai esanahiagatik bai idazkeragatik.
196: tragikotasunean ere ironia eta humore fina, herrikotasun humoretsua.
200: irudi pila, aberatsa.
Azkenaz beste. Anjel Lertxundi
Gozamena da Andu irakurtzea.
Poesia ere baden liburua, irudiz batez ere hitz egiten baitu, esan nahia irudiz erakutsiz
Fintasunez txirikordatzen ditu egoera ezberdinak.
Berez zailak zaizkigun esaldiak errazak egiten ditu: teknika ala buru garbia eta intuizioa.
Dotorea idazten, zehatza hitzak adjetibo zehatzez borobilduz.
Ia esaldi bakoitza zizelatutako artelana da, gehiago edo gutiago baina beti ederra.
Edozein orrialdeko irakurraldia literatura erakusketa bikain batetan murgiltzea da: esaldi bakoitza koadro bateko pintzelada dirudi.
Deskribapen zehatzak.
Idazkera barrokoa du, dotorezia bilatzen du, esaldiak hitz, izenlagun, aditz formetan luzatu eta bihurrituz.
Giro ezberdin askoko adierazpena: kalea, nekazaritza, baserria, itsas bazterra, artaintza, ...irudi eta hiztegian.
Herriko esaldi asko, herriko esaera ugari darabilzki.
Hiztegi aberats jatorra.
"listaria" ia txikitatik entzun eta aurkitu ez dudan hitzarekin egin dut topo
Hitz eta esamolde ugari errepikatzen da bere liburu honetan ere: erretxindu, bildu, kliskatu, ...
Esaldiak luzatu egiten ditu askotan, trinkotu ordez, hurengo trinkotu ere bai: "mahaiko txintxarri zilartsu bati eragin zion". Askotan luzatu eta trinkotu bat bera dira.
...ko ...ko errepikatzen du tarteka, eta niri etzait gustatzen, agian bide zuzenena eta naturalena bada ere.
Azken fusila. Edorta Jimenez
Senar-emazteen luzeroko harremanak, lanera behartutako prisioneroen gerrateko lana, ferrokarrilaren eraikuntza, txapelokerren portaera eta izaera, borroka harmatua, ... baditu gai interesgarriak, baina azalean gelditzen zaizkio, ez ditu sakontzen.
Giza portaeren ikuspegi aberatsa; zehaztasun asko jasotzen ditu.
Saiakera edo probokazioa gehiago dirudi idazkera aldetik.
Historioak ez du bizitasunik; bukaera, berotzen zihoanean, epel geratu zaio berriz ere.
Patxara duenak interesgarria aurkituko du liburua eta kontakizuna, arraroa, berezia irakurlea gramatikazko zalantzaz beteta uzten duen idazkeraz dagoelako.
Poesia giroa sartu nahi du sarri, baina ez dagokio, lekuz kanpo dago bere estilo gogorrean.
Herri Euskaran idazten du, baina era berean arrotza egiten zait, zaila.
Esaldi konplikatuak edo zailak ditu aldizka, irakurketa ere zailduz; ilunak, landuegiak, irakurzailak, naturaltasuna falta zaienak, forzatuak, kostata egineiko esaldiak, pentsatuegiak, artifizial kutsua dute.
Bizkaierak ematen dio aberastasuna liburuari, baita aukera ezberdin egokiak ere idazleari; aditz forma batzuk ere aberastasuna damaiote.
Bizkaikoak izateko arraroak edo entzungabeak egiten zaizkit zenbait esamolde eta hitz, ezin ditut inongo lurraldean kokatu.
Gauzak esateko esamolde berriak ditu, aportazio asko du.
Hitz ezberdin asko, hiztegi aberatsa, bizkaierako hitzengatik batez ere.
Marratxoz lotutako hitz konposatu asko darabil.
Esaldi bitxiak ditu: "lepoa bihurtu", guretzat norbait edo zerbait hiltzea zen, hemen albora begiratzea da. Elkarrizketetako hika aditza ez da beti logikoa edo euskalki berdinekoa; askotan ez dela jatorra dirudi, orain batua, orain bizkaitarra, orain asmatua, ...
Esaldi batzu ulertzea kosta egiten zait, korapilotsuegiak dira.
Zaila, baina aberatsa ere badela esango nuke: esamolde ezberdin asko esateko bideak jorratu egiten du.
Estilo zailean, idazkera zailean, adierazten ditu gauzak askotan.
Esaldi batzu sanoegiak direneik ere ez nago. "zurtuta dago".
Hitz batzuen erabilera arraroa egiten zait.
Belarrira arraro eta gogorregiak egiten zaizkidan esamoldeak: "begiko suteetan irakurri"
Izenlagun batzuen erabilerak zentzu jatorrean ote darabiltzan duda sartzen dit.
Egile batzuk badakite zaila izan arren esamolde atsegina sortzen,forma tarteko; eleberriko esaldiak ez dira preziosistak edo bitxiak, eta ez du atseginik sartzen idazkerarengatik, ez dira ere gozoak.
Txortako eszena sartzeari oso ondo deritzot, gutxi erabiltzen delako textu idatzietan, baina ekzena iluna eta aldrebesa da idazkeran.
Gauzak konplikatuegi esaten ditu.
Gauzak ezberdin kontatu beharra dauka, bere naturaltasunean erabili gabe.
"Tirakada "emea"": zegatik emea erlazionati behar da indar gutiarekin, indarra zerbait fisikoa bakarrik bailitz.
Atrebidu xamarra ere bada: "uzkerkada"
"Abarrotsa" ez dut uste motorraren hotsa denik, abarrena baizik, herri hizkeran esanahi zabalagoz erabiltzen bada ere.
Irudi politak ditu tarteka gertaerak eta eritziak azaltzeko.
Herri esaldi kolokial politak ditu.
Imaginazioa du ideiak edo gertaerak irudie bidez esateko.
Inprimatze akatzak ere baditu, sarriegiak gaur ohi denerako.