Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Mispillibar / Liburuak

Liburuak

Jon Etxabe 2016/10/31 09:34
Liburuak 3 – II. Zenbait libururi buruzko iruzkinak

Liburuak 3 – II.

Denboraren izerdia. Xabier Montoia

Dendako leihotik. David P. Tijero

Deserriko karrikak. Mikel Ibarguren. Poema-liburua

Diruak behar luke bihotzik. Jose ba Azkarraga. Saiakera

Dublindarrak. James Joyce. Itz. Irene Aldasoro

Edan ase arte. Mikel Perurena Ansa. Poema-liburua

Eguraldiaz hizketan.. Mikel Perurena Ansa. Poema-liurua

Eibarko idazlien eta idazlanen antologixia. E .Izagirre- M. Lizarralde-A. Narbaiza

Ekaitz aroa. Joxe Iriarte, “Bikila”

Ekialdeko mamuak. Jon Arretxe

Emakume ezezagun baten gutuna. Stefan Zweig

Ene Ondarru. Andoni Basterretxea

Errautsera arteko Sugarra. Imanol Zurutuza

Espaloian dago munduaren xilkoa.  Joakin Balentzia. Poema-liburua.

Eszterren ondarea. Sándor Márai

Eta Arkadian ni. Anjel Erro. Poema-liburua

Eta emakumeak sugeari esan zion.  Lourdes Oñederra

Euskal zibilizazioa. Alfontzo Martinez

Ezinezko maletak. Juanjo Olasagarre

 

Denboraren izerdia.  Xabier Montoia

Madrileko giroa, Euskal Herritik joandako kazetari, zinemagile, idazle, ...

Errazegi botatzen ditu hainbat iritzi, miliak, ... Madrileko giroari buruzkoak halakoak badira ez dute sinesgarritasun handirik.

Zuzenean jorratu eta aztertzen ditu hainbat gai gordin.

Bikoteen jokabidea, maitasuna, fideltasuna, ...

ETAren hildakoak dira Montoiarentzat izugarrikeria bakarrak.

Abertzaleentzako ezinikusia, gorrotoa nabari zaio.

Bere burua zurituz bezala: Xabier nor den ez badakit ere horrela iruditzen zait.

Ezer gutxi esaten dit, oso azaletik dabil, arrunkeriak esaten ditu.

Ez dago bere hausnarketa pertsonalik, edozein taberna-zuloko kontakizunak dira.

Zertara datoz ETAren kontuak nobela honetan, Pisuerga doala eta ....sartu

Zita merkeak egiten ditu, ezer esaten ez dutenak, izenak aipatu besterik ez, badirudi norbaitzuen propaganda edo panegirikoa egiten ari dela.

Gezurrezkoa agian ez da dioen dena biolentziari buruz, baina herren dabil bai kontaketan bai gaian.

Terrorista hitza sartu beharra, kazetari eta medioetako berritsukerietako kide edo tertulianoek bezalaxe.

Presoen eta ezker militanteen karikatura alderdikoi lotsagarria da.

Ados ez egotea ongi da, baina horrela desitxuratzea ados ez dagoen dena lotsagabea da.

Ez du oinarritzen esaldi bat bakarra, bota eta kitto, politikoen jokabidea.

Sinestezin merkea eta arrunta da Montoia tipo hau.

Ez du aitatu nahi Bandres Mariorekin muturka eta haserre bukatu zuenik.

Istorioak ez du bi piperrik balio, eta ETA sartu behar du itxura eman eta nolabaiteko baliagarritasuna emateko.

Agian ETAren kontra egin nahi du soilik, eta istorioa aitzakia bat besterik ez da.

ETArekiko dena kendu eta eta ez litzaioke inolako hutsunerik nabarituko nobelari, orrien kopuruan ez bada.

Ez du ez bururik ez belarririk ETArekikoa horrela sartzea literatura egin nahi bada.

Agian politika soilik egin nahi izan du.

Ez da politikari buruzko hausnarketa bat, ez da ezeri buruzko hausnarketa.

Guardia Zibilen hildakoei buruz ez du hausnarketarik egin nahi, ez iritzirik eman nahi ere.

Egunkarietatik kopiatutakoak dirudite ETAri buruzkoak, beste hausnarketarik gabe.

Tarteka sartzen ditu indarkeriari buruzko betiko arrunkeriak eta kitto!.

Politiko profesional batek idatzia edo idazteko agindutakoa dirudi.

Kale borroka drogarekin lotzea inondik ere onartezina da, lotsagarria.

Zinegileak zinea egiten dute drogazaleak direlako, edo idazleak idatzi, edo politikoak politika, ... zergatik ez du hori esaten politiko, zinegile, idazle.... piloa drogatzen delako.

Madrileko jendilaje baten bizimodua da ekarpen niretzat berri bakarra, sinetsi ahal badiot.

Gasteizko zatia ezin hutsalagoa da, Madrilekoa baino askoz okerragoa, hemen ez du ezertxo ere esaten.

Esaldiak kolpeka bezala datoz, edo saltoka, etenduraz bezala.

Inongo interesgunerik ez du sortzen.

Inongo interesgunerik ez duen kontakizunetan luzatu edo galtzen da, betegarri hutsak dira.

Elkarrizketak kontakizunaren barruan nahastea interesgarria deritzot, abilki egiten du eta gutxik egiten dute, ekarpen aberatsa delakoan nago.

Euskara aldetik txukuna da.

Eskuartean beste ezer ez neukalako bukatu dudan liburua.

 

Dendako leihotik. David P. Tijero. Poema-liburua

Gauza pila, irudi pila, iritzi pila datoz, trumilka.

Gai sakonak plazaratzen ditu.

Bidaiak, pertsona eta hauen egoera ezberdinen deskribapen sintetizatua.

Natura da hitzen jolaserako ardatza, urtaroak, ...

Bizitza ere paisaia sarria da, bizitzako pintzeladak ugariak dira.

Begiratzen daki, ingurura zorrotz begiratzen lagatzen du irakurlea.

Etorkinarenak indarra, mamia eta erritmoa ditu, bizi puzka da

Bortizkeriari oso alde ofizial eta kristau moraletik begiratzen dio.

Irudi eta esaldi itxuraz kontrajarriak, pentsarazteko edo.

Irudizko freskoak erakusten edo eskaintzen ditu: begiak erdi itxi, begirada orokorrez dena bildu, ... eta koadroa duzu osoki aurrean.

Eguneroko zertzeladak, xumeak bere egunerokotasunarekin.

Goi mailako giro eta erritmoan sartzen du irakurlea.

Deskribapena da nagusi.

Deskribapenez gain hainbat gai ukitzen eta sakontzen du.

Era tragikoan dihardu, gertakizun batek jota edo, ...

Esaldi laburretan biltzen ditu irudiak, iritziak, esanahiak, ...

Freskura falta zaio, behartuta bezala idazten du, nola esan bila ibilitakoaren taxua.

Esaldi hotzak dira, zizelatuak, teknikoak, pentsatuak, landuak, ... anima falta zaie

Sentitu gabeko poemak dirudite, zirrara, arnasa falta zaio, ez zaio poesiaren iratxoa pasa.

Bihotzean berotu gabekoak, buruan bilatuak eta bertan ikusiak.

Esaldiak borobiltzeko ahalegina nabari zaio.

Golpez golpe doa, pauso bakoitza motz neurtuta.

Xarma falta zaio, hotz uzten nau

 

Deserriko karrikak. Mikel Ibarguren. Poema-liburua

Maitasuna, gaztearen maitasuna, du poema-gai.

Badira poema politak, erritmoa dutenak, biziak, atseginak, ulertzen ez baditut ere.

Ihes egiten dit, ezin diot jarraitu, urrun geratzen zait.

Ez didate ezer handirik esaten, hitz-jokoen plazera ez bada, hitz korapilatuen jolasa.

Batez ere zertaz ari den ez dakidalako.

Neskekiko harremanak dira gai nagusia, gazteek ez al dute beste kezka eta ardurarik?.

Hilabete geroago heldu diot berriro liburuari, azken zatia irakurtzeko:

Gordeegia  geratzen zait esanahia, indarra galtzen du hitzen filigranak esanahia bilatzearen poderioz eta nekeaz.

Ardura eta interesgunea esanahia bilatzeak hartzean, hitzen josketaren gozamena moteldu egiten da.

Gozamen literarioa, estetikoa soilik, ematen dit.

Denentzako eta denerako aplikatu daiteke diona, aspirina bezala.

Hainbat esanahi esanarazi  dakioke, ez dakit hala behar duen ala esanahi zehatzagoarekin lotu  beharko lituzken esan beharrekoak.

Orokorregiak dira, ez du esanahia zehazten.

Ezkorrak dira poemok.

Bizitzaren inguruan dabil.

Ez dakit zertaz ari den, zer esan nahi duen, baina irudi peto eta esaldi pila sartzen ditu.

Sinbolo dira, norberak zehaztu behar du, norberak bilatu behar dio lotura.

Erritmoa du, dotorezia

Irudien bidez iradokitzen du, irudien bidez indartzen du diona.

Hutsaldu izugarri gogorra da, baina erreala, agian ezkorregia, Euskaldun bizitzak baditu beste taupada mota batzuk ere.

Hemen honetan: garratza, erreala.

Place d´Espagne: azal-pikorra ateratzen du.

Carrefour des evadez: irudia, erritmoa, mamia, bizitza, ...gogokoak ditut poemok, iheslariei buruzko poema indartsuak.

Poetikoki baino garratz, atzerriko bizitzari buruz, hausnarketa sakon bat eraginkorrerako lerroak.

Gure panfletoetan erabiltzeko poema eta poema zatiak, zati indartsu eta esankorrak.

Zenbat gauza eder dion, dotore esan ere, gartsu, hitz neurtuez

Oroitzapenarena zirraragarria da.

Oso gogoko izan dut azken zatia.

 

Diruak behar luke bihotzik. Joseba Azkarraga.  Saiakera

Arrasateko kooperatibei buruz.

Gai interesgarria, berenez eta uneagatik.

Astuna eta nahiko iluna egi.n zait, batez ere idazkeragatik.

 

Dublindarrak. James Joyce

Dublineko bizitza.

Mami garratza, gordina dario ipuin bakoitzari.

Zenbat tipo ezberdin marrazten dituen.

Ez du ezer esaten baina zenbat gauza esaten dituen!.

Zenbat egoera ezberdin, Dublin hartakoak.

Interesatu egiten zaituzte gaiok, ipuinok  nahiz ezer berririk edo ezohizkorik ez dela gertatuko jakin.

Harrapatu egiten zaitu, bere giroan bildu,  bere ezerezaren itxurapean ere.

Xehetasunak emanez deskribatzen ditu egoera eta pertsonak.

Xehetasunak emanez sarrarazten du egoera eta pertsonengan.

Deskribapen sotil baina argiak, zuzenak.

Giroa sortzen du, Dublineko bizitza giroa.

Ukitu poetikoak ditu.

Irudimen handia du irudiz esanahia azaltzeko.

Ukitu apartak ditu deskribapenetan, nahiz laburrak izan: pintzelkadaz bezala.

Evelina, ze gordina eta ze tristea!.

 

Eibarko idazlien eta idazlanen antologixia. E. Izagirre – M. Lizarralde – A. Narbaiza

Eibareran  sakondu nahi duenarentzat.

Liburu teknikoa batez ere.

Irakaskuntzarako prestatua.

Hizkuntzalari ez garenontzat nahiko astuna eta aspergarria.

Era berean interesgarria ere bada.

Ezjakinontzat ere hainbat atal berri ditu, ikasgai probetxuzkoak.

Autore ezagunak direnez, irakurriak lan gehienak, ez dute hainbeste interes.

Testu zaharrak, Romualdo Galdos eta Antonio Iturrioz egin zaizkit interesgarriak, ezezagunak zaizkidalako bere lanak.

 

Edan ase arte. Mikel Perurena Ansa. Poema-liburua

Eguneroko zertzeladak, konturatu ere gabe izaten ditugunak, kontziente bihurtuak.

Bizitzan murgiltzea, itotzeko beldurrik gabe.

Huskeriatxoak dira zenbait poema, gaiez zein tratamenduz: flash batzuk bezala, bristadak.

Pentsarazteko arantzatxoa, akuilua, ziztadak.

Oso azalean gelditzen diren bizipena uzten dizute beste batzuk, azalean bizi baikara bizi ere.

Burutapen eta hausnarketa xumeak, baina gizaki xumeok bizi dugun egunerokoari zuzen lotuak.

Poesia tristea da, argiune gutxi du.

Ugariak dira poema ezkorrak.

Iritzi tristea bizitzari buruzkoa, heriotzari buruz aritzean.

Amaiera hitsa eman die poemoi, heriotza gaiarekin.

Idazlearen gizartearekin eta berarekin konpromisoa ageri da.

Salaketa ugari: tortura,justizia, …

“Zizareak Eta Harrak”: halakoa da errealitatea, hil ala biziko lehia.

“Atzeraka Zenbatzea” poemak zirrara eragin dit.

“Eskailera leunak” saileko zenbait izan zaizkit kaskarrenak.

Hitz eta esaldi joko eta jolas jostagarriak.

Lehen liburuko gaztea bera da, baina helduagoa.

Erritmoa du.

Erraz eta gustura irakurtzen da.

 

Eguraldiaz hizketan. Mikel Perurena Ansa. Poema-liburua.

Lotsagabe samarra izan nahi du baina ez dit ezer esaten.

Ez dakit zer esan nahi duen: poesia ezin daiteke izan gauzak ulertezin esatea.

Irudiz, begirada zabalez, sentimendu ukituarekin, baina ulerterraz behar du izan.

Era eta esanahi ezberdinetan uler daitezke bere poemak.

Definitu gabeko poemak iruditzen zaizkit, jeneralegiak, orokorregiak; gustukoagoak ditut garbi hitz egiten duten poemak, nahiz metaforaz eta irudiz, esan nahi didana garbi esaten didana, ez ditut maite irudi eta metaforetan ezkutatuta ulertezin datozen iritziak.

Denerako balio dute, mila ulerpenerako balio dezakete sinbolo, irudi eta alegiok.

Zergatik ezkutatzen dira poeta gehienak hitzen ostean.

Zergatik dira hain ezkorrak poetak.

Poeta honek ere biolentziaren obsesioa du.

Maitasunaren frakasoak darabiltza honek ere: poetek ez al dute sekula maitatu, maitasunaz gozatu?.

ESKUEK MUNDUA: laino apur bat, arroila, besterik ez zaio geratzen gure poetari?. Bizitza tristea hori. Ahaleginduaren lasaitasuna, poetaren patxada astintzen badu ere.

UKABILAK. Oso polita, sentipenen mundua, bakardadearen pisua.

HARRIZKO ERROTARRIAK. Asko iradokitzen du.

PAPEREZKO ERROTARIAK. Balekoa, baina gure eguneroko bizitzak bere alde eta oren goxoak ere baditu.

ZIENTZIA APLIKATUA. Ironikoegia. Grazia ere egin nahi du gai gordinei buruz.

BENAZKO ESPLIKAZIOA. maitasunari goratzarre fina eta gordina.

52 ORDU BI 69. Hitz-joko abilak. eta politak.

Xarma falta zaie azken ataleko poemei, ez naute erakarri, ez naute sentipen berriz bildu.

Misterio puntua falta zaie.

Pentsa erazten dute poemok, esanahiaren bila zabiltzala, bihotza kizkurtzen ere bai.

Izugarri iradokitzen du, baina denentzako, pentsaera ezberdinentzako, balio du; gogokoago dut poesia zuzenagoa.

Astiro irakurtzera behartzen zaitu, ulertzen ahalegintzera.

Irudimena du, originaltasuna ere.

Inguruari so bizi da poeta.

Harrapatu egin nau azkenik, eztarria lakartuz.

Ez dute gozamenik, poema latzak dira, bizitzaren alde gogorrena erakusten digu.

Bizitzak dituen alde baikorrak, atseginak eta pozgarriak falta zaizkio.

Sekulako sormen lana dago poemotan, ahalegin landua, beraz sarrerako poema ez zait zintzoa iruditzen, agian lotsatiaren kezka da.

Formak ez dio berdin: irudiez idazten du, erritmoa jartzeko ahalegina.

Lehenengo irakurketan itxurosoa iruditu arren, poema zenbait bigarrenez irakurriz seguru ez dagoen baten poesia iruditu zait.

Sakabanatuta bezala botatzen ditu esaldiak.

Diapositiben teknika, baliabidea edo irudia: praktikoa eta emankorra.

 

Ekaitz Aroa. Joxe Iriarte “Bikila”

Egunkarietako artikuluetan azken aldian agertu dituen ideiak berak indarkeriari buruz batez ere. Euskal arazoan izan diren iritzi eta jokamolde  gehienen laburpen edo sintesia da. Egunkarietako artikuluen bilduma edo laburpena dirudi

Gutxienezko trama, hezurdura asmatu du, tramak ere ez du interesik, eta hezurdura hori betetzen joan da, osatuz, betiko ideiekin.

Bere betiko ideia eta mamuekin korapilatuta dabil.

Baina egia da planteatu behar direla eztabaidatzeko, eztabaida sor dezake, sortu beharko luke, liburuak.

Baita ere bada ideia eta hausnarketa erakargarririk, osagai eta girotze moduan., baina gutxi.

Baina esan beharra dago sakoneko arazoak, funtsezkoak planteatzen dituela.

Interesgarriak dira plazaratzen dituen galdera eta eztabaidagaiak.

Baina errepikagarriak gertatzen dira, ezagutzen ditugunak.

Azken aldi honetako bere erakunde eta jarduera armatuari buruzko planteamenduak dira.

Indar armatuaren inguruan dabil beti, ez da Euskal Herrian beste arazorik, edo arazo oro konponduko litzake indarkeriarik ez balego. Zer gertatu zen su-etenean?.

Badirudi Euskal Herrian ez dela beste arduradunik, ez beste interesaturik, ez beste planteamendurik, ez beste erantzulerik:

Noiz hitz egin behar da besteez ezker iraultzaileren esparruan?. Oso partziala da honetan ere.

Hasieran heriotzaren halako kutsu ezkor mesprezagarria dakar: baina heriotza biziaren dohain bat da, naturaren oreka.

Kontraesan pila aurkitu ditut ideietan eta kontakizunean: ideia finko batekin dabilenaren logikarik eta patxadarik eza.

Ez dit ezer berririk eskaini.

Ez du ezer berririk ez ideietan, ez kontakizunean ez kontaeran.

Ez dago burutazio, gogoeta, edo aukera berririk.

Ez du alternatibarik, “indarkeriarik ez” soila ez bada.

Ez dago ezer pizgarririk, ez du inolako itxaropenik liburuak, ez du  argi izpirik, leihorik zabaltzen etorkizunari.

Oso negatiboa da liburua.

Ez da liburu zintzoa, zintzoki idatzia arren.

Militante baten barnean mila ñabardura eta buruhauste dago: badirudi ez dela horrelakorik etakideen artean, eskema bat du eta hor sartzen ditu denak, bete betean.

Eleberria asmakizuna da, fikzioa, baina bera errealitate konkretu batez ari da, eta errealitatea faltsutu egiten du edo  ikuspegi bakarretik azaltzen.

Oso partziala da, ikuspegi bakarrekoa, inpartziala izan nahiaren partzialtasuna du.

Alde bateko iritziak daude ia soilik, beste aldekoak aldiz nahiko desitxuratuak dakartza.

Borroka armatua aukeratu dutenen iritziak desitxuratuta daude.

Ez du gai bat aitatzen: su-etenaren garaian alderdi politiko denek frogatu zuten bakea eta arazoaren konponketa  alderdien interesen ondoren edo atzetik jartzen dituztela, bakea eta normalizazioa ez dela bere helburu nagusia, bortxakeriarik eza ez dela baldintza.

Hizkera ere tendentzioso eta alde bakarrekoa da: odoljarioa, odol izurketa zentzugabekoa, ...

Bere errotara eramaten ditu urak.

Sinplekeria pila dago, iritzi arruntak, pertsonaia ezberdinen ahoan.

Oso baldar dabil.

Lagunaren odola, “likitsa” da!.

Bere lehengo borroka armatuaz damututa dagoela dirudi.

Ez dut Aingeruren gutuna ulertu, hain da partziala, hain bloke eskematikoa diona.

Mordoilo eta era berean oso eskematikoa iruditu zait.

Ausarta haiz, Biki, horrela, hain lasai idazteko!

Euskara aldetik txukun dago, baina ez du ekarpen berririk, aberasgarririk edo liluragarririk.

Sentitzen diat Biki, ilusioz erosi nian liburua, itxaropenez irakurtzen hasi, baina inondik ere ez dituk nire espetatibak ase, ez bete, ez eta hurrik ere.

 

 

Ekialdeko Mamuak. Jon Arretxe

Turkiara eta Iranera bizikletaz eginiko bidaia bateko eta bidaiari baten kezka, gorabeherak, ..

Bidaiariaren hainbat sentipen eta gogoeta.

Doan herrietan bidaiariak izan behar duen herriarekiko jarrera.

Bidaiariak izan behar duen dagoen herriarekiko errespetua.

Elkarrizketaren garrantzia bidaia batetan, herritarrekiko harremanak izatea, herrietan bertakoekiko harremanak, ...

Iran apur bat ezagutzen laguntzen du, egunkari eta telebistako informazioez harago.

Konplikaziorik gabeko liburua, ez kontaketan ez edukietan.

Bidaia kontatzen du eta kito.

Noizbehinkako tartetxoren batetan botatzen du zirikadaren bat.

Informazio pila Turkia eta Irani buruz.

Istanbulen egon direnentzat gozagarria da bidaiako azken egunetako irakurketa, paraje haietako oroitzapenak berrituz.

Hainbat datu interesgarri aurkitzen dira.

Irakurterraza.

Interesgunea ere sortarazten du.

Euskara aldetik, hitzen kiribildukerietan edo dotorezietan sartu gabe.

Baina argi, jator eta dotore idazten du.

Ez du ia hausnarketarik edo gogoetarik, baina irakurlearengan eragiten du.

Bidaiari eta bidaiako gorabeherei mugatzen da, gutxi batzuetan ezik.

Nik, aldiz, gaien inguruan egiten diren gogoeta eta ekarpen  aberasgarriak oso gogoko ditut, liburu bat borobiltzen dituzten hausnarketak

 

Emakume ezezagun baten gutuna. Stefan Zweig

Amodio edo maitasun aldaezin, halabeharrezko, baten kontakizuna.

Abila errepikatzen, luzatzen, pertsonaia barrenean sartzen, interesguneak sortarazten.

Bizitzan murgiltzen da, bizipenak zehatz azaleratuz.

Hotza da bai kontaeran bai pertsonaia marraztean.

Zirujaua dirudi, arimaren barnea aztertzen.

Zenbat zehaztasun kontakizunean.

Maisua da sentimenduak azaleratzen.

Ezer ez duela esaten dirudi, ezer harrigarri edo berezirik, baina pertsonaiaren barnera sartzen da.

Kontakizuna ia ez da ezer, dozena erdi lerrotan laburbildu daiteke, itxuraz ez da ia ezer garrantzitsurik gertatzen, baina pertsonaiaren barne historia erabat luzea da, batez ere sakona, iritzietan zein sentipenetan.

Hitz berriak edo bi hitzekin hitz konposatuak asmatzen trebea da itzultzailea, esanahiak horrela eskatzen dionean, ez da geratzen hitz arrunt orokorrean, zehaztasuna emanen dion hitza sortuko du.

 

Ene OndarruAndoni Basterretxea

Bererik ia ezer ez dakar.

Beraz gehiago.

Bera dela eta Ondarroa eta arrantzale inguruko gaiak dira nagusi.

Andoni ezagutzen dugunontzat da interesgarria eta maitagarria liburua.

Argazki asko ditu, zeintzuetan ezagun ugari agertzen den.

Argazkiek egiten dute ere erakargarria liburua.

Euskara aldetik arrantza munduko argota edo hiztegi berezia, ez asko.

Hortaz kanpo ez du interesik euskara aldetik.

 

Errautsera arteko sugarra. Imanol Zurutuza

Heriotzaren, gaixotasunaren, idazketaren, bizitzaren, idazketa eta idaztearen prozesua, komunikatzeko lehen pausoak, ... inguruko hausnarketa kilikagarriak.

Zenbat burutapen eder eta bitxi dakartzan.

Gogoetak bata bestearen jarraian.

Hainbat ideia interesgarri.

Poeta ere bada, poesia giroa du, gai latza arren.

Ukitu autobiografikoak ere sartzen dituen itxura ematen du,  idazlearen arazoak ...

Logika eta zentzua darabiltza uneoro.

Gai berera itzulika dabil liburu osoan, gauza berak esaten, ideia berberei itzuliz, esaldi berak errepikatzen, egoera berberak berresaten, zita ia berdinak berrekartzen, ezer gehigarririk gabe, berdintsu,  ... zurrunbiloan bezala, irakurlea harrapatu nahian bezala, giroa areagotzeko,

Itzulinguruka, gai, esaldi eta kontakizun berberarekin, esanahia finkatzeko, hazia lur barrurago ereiteko, ... ez dut gustuko, aspertu samar bezala uzten naute, “berriro gauza bera!”,  nahiago dut behin dotore, zehatz eta argi esan, borobil, sarkor, indartsu, ...

Tarteka fitxak nahastu zaizkiola dirudi, eta fitxa bera ateratzen duela.

Une batez sartzen du alaba edo seme bat istorioan baina ez du gehiago aitatu ere egiten, soberan legoke.

Esaldia zizelatuz bezala idazten du, esaldi bakoitza erabat landuz eta zainduz.

Ederra da estiloa, naturaltasuna falta zaiola dirudi

Hurrengo, aldiz, herri hizkuntza darabilela dirudi.

Liburua idatzi izana justifikatzen ari dela diru zenbait pasartetan, luze. Ez dut gustuko, idazten duzu eta kitto, azalpenik eman gabe.

Pena ematen du idazlea bere liburua justifikatzen ikustea, bere burua zuritzen bezala, badirudi ez dela seguru sentitzen egiten ari denaz edo esaten duenaz. Inor ez da seguru sentitzen. Oharrok idazten ditudanean ere. Edozer idazten duenak ditu kezkak, buruarina ez bada. Baia zergatik horretaz ari.   Idatzi eta publikatu, inori barkamenik eskatu gabe.

 

Espaloian dago munduaren xilkoa. Joakin Balentzia. Poema-liburua

Gauza orokorrak esaten ditu, edozeri aplika ahal daitezkeenak.

Eguneroko arazoak, zuzenean helduta.

Euskal Herriko egoerari lotutako gaiez ere ari da, garratz eta zuzen.

Ze gutxi aldatu zaigun egoera azken 15 urte hauetan, formak aldatu diren arren.

Panfleto itxura dute sarri poemok.

Maitasun gaiak elkarbizitza zail doakien maitaleen arazoak dira, sexuaren ingurukoak, ez maitasunarenak edo maitasun sentimenduaren ingurukoak, esan beharreko gauzak dira baina panfleto bat bezala botatzen ditu gai hauek ere.

Estilo zuzena darabil, irudiak badarabiltza ere.

Ukitu berezi ezberdin hori falta zaio, definigaitza den poesiaren barne-astindu hori.

Ez dut konektatu poesia honekin, esaten dituen gauzak pil-pilean daudenak izan arren, gure herriaren taupada sakonak izan arren.

Urrutiegi geratzen zaizkit poemok, gaur gaurkoak arren.

Ez dakit zer falta zaien edo zer falta zaidan, ezin duk konektatu, xarma puntua, lilura ukitua falta zaie poemoi, nahiz gai latzak izan, poesiak behar du ukitu hori.

Agian erritmoa falta zaio, etendurak bezala dute poema askok, findu gabeak balira bezala.

Behartuta bezala datoz esaldiak.

Etendura bezala dute esaldiek, erritmoa eman nahian esaldiaren konposaketa normala aldatuta dago, baina kadentzia eman ordez erritmoa eteten du.

Esaldiak ez dute joan logikorik, ez dira irristatzen barnera.

Estropezuka bezala datoz ideiak eta esaldiak.

Erabat urruti geratu zait liburu osoa, zurruna gertatu zait, ez nau ukitu

Ez naiz izan zerrautsa eta odolaz espaloiak garbitu eta mundua aurkitzeko gai izan

 

Eszterren ondarea. Sándor Márai

Gustukoa dut.

Iritzi pila botatzen ditu, hausnarketa eta burutapen ororen iturri da liburua.

Atsedenik gabe pentsarazten dizu, gupida gabe.

Fatalista da, patua darabil beti kontakizunean eta patuari men eginez bukatzen du.

Patuaren ideia errepikatzen du behin eta berriz.

Amaiera bera patuaren eta gizalege berriaren inguruan dabil, hori defendatzen du.

Gizakien barne argazkiak egiten ditu.

Gizakien portaera eta barne arazoak.

Xehetasunez ari da sarri, ukitu ñimiñoak aztertuz.

Bizitzako hainbat ikuspegi, xumeak asko, beraietaz jabetu ere egiten ez garenak.

Xehetasunez begiratzen dio bizitzari, gure azaleko edo goitikako begiradaz harago, barnetik bezala.

Astiro-astiro marraztuz doa istorioa, etenaldi eta hausnarketan artean harilduz.

Emeki-emeki sartuz doa pertsonaien barnean.

Ia konturatu gabe sakon ezagutzen dituzu pertsonaiak.

Marratxoka-marratxoka, pertsonaia ezagutarazi dizu.

Bikainak dira deskribapenak, pertsonaienak zein gertakizunenak.

Istorioaren amaieraren berri aurrez ematen du: horrek kontakizunaren interesgunea epeldu baino aldatu egiten du: amaieraren zergatia da irakurlearen jakin-mina; agian tratamendu hori zetorkion egokien pertsonaien tratamenduari.

 

Eta Arkadian ni. Anjel Erro. Poema-liburua

Gutxienez gai eta ezberdinei heltzeko irudimena agertzen du lehen poemetatik, ezberdinagatik deigarri gertatuz.

Orijinala da gaietan.

Orijinala gaiak korapilatzean ere.

Aurrera doazela poemok ez didate interesik sortarazten, urruti geratzen naiz beraiengandik.

behartuak dira hainbat poema eta bertso.

Konplikatuak dira, zailak ulertzeko, klasikoen jitea eman nahi dielako agian.

Zerbaitegatik izan zitzaidan zailak latinezko poemak seminarioko ikasturtetan.

Hitz-jokoak: Augusto, agure, aguretu, ...

Eztenkada zorrotzak, adarkada sakonak sartzen ditu tarteka.

Basto xamarra ere bada batzuetan.

Idealaren konplexuak lerrokatzen ditu tarteka ugarian, barka eskatzen bezala, ez da fida bere poemez, ...

Errepikagarriegiak dira bere ezinari edo tamalez idatzi izanari edo beharrari aipamenak.

Poesia idazteari buruzko bere arazo pertsonalak ez zaizkit akuilu.

Agian hau dena Arkadiako poeten arrastoa besterik ez da.

Agian parafraseatu egiten ditu klasikoak, eta horrelakoak esaten dituzte  Arkadiako poetek ere. Trufatu egiten da beraietaz.

XXIV.a gustatu zai, baita XXXIV.a, marinelarena, ere.

XCIV.a, hitz-joko luzea, aho-korapiloa ez ezik, galimatias bat da buruarentzat ere. Polita.

Polita da 2. egloga, kontrapuntu hori, alderatze zorrotza.

Nola ulertuko nituen estudiantetan eta latinez eglogak, euskarazkoak eurak ere, adinean eta ikasia jadanik, ulertgaitz egiten zaizkit eta.

 

Eta emakumeak sugeari esan zion.  Lourdes Oñederra

Zenbat gauza diozen.

Zenbat burutapen eder jalgitzen zaion.

Norberak hausnartzeko gaiak eta burutapenak

Pentsarazten du, norbere barruko pentsamendu eta sentipenak astintzen ditu.

Bizitzako puskak, zatika-zatika eskainiak.

Burutapen xumeak itxuraz, baina bizi puskak.

Filosofia interesgarriak bizitzari buruz.

Bizitzari eta burutapenei buruzko hainbat galdera zintzilik gelditzen dira, erantzunik gabe, baina hor daude egon galderak, bakoitzak erantzuna eman zain.

Istorioak ez dio axola handirik.

Burutapenak dira historiaren ardatz nagusia.

Pertsonaien baitan barruratzen da.

Erabat harrapatu eta bereganatu nau hasieratik.

Erakargarritasuna du, harrapatu egiten zaitu.

Irakurritakoa berrirakurtzeko irrika sortarazten du.

Hausnartzeko sentipena eta gogoa sortarazten ditu.

Poesia ukitua du, halako xarma edo inguru antzemanezina.

Magia du, nolabait poesia ere bada, sortzen duen giroagatik.

Era berean erabat erreala da, bizitzari itsatsia, bizitza bera.

Kontaerak interesgarria bihurtzen du kontakizunak diona.

Pausoka pausoka, sentimenduz sentimendu, bizipen bizipenez, doa aurreratzen kontakizuna, istorioa osatzen eta gauzatzen, mantso, mantso doalako ere pertsonaiaren barne aldaketa, sentipenen kateatze eta korapilatzea, edo korapiloak deslotzea edo kateak askatzea.

Zurrunbiloan idazten du, bira eta bira dabil, itzuli etengabean, iritzi baten inguruan, gaia jopuntu fixoan uzten duen arte, mamia erdigunean finkatzen duen arte, hitzen zurrunbiloaren erdigunean, azken esaldiak iritzia irensten duen arte.

Ez du sakontzen hitz ugariz edo esaldi luzez.

Hitz lauez eta esaldi laburrez egiten du.

Baina ateak edo leihoak zabal-zabalik uzten dizkio barneari.

Galderak deiadarka geratzen zaizkio.

Estilo xumea baina horrexegatik argia eta zuzena, …

Xumea dirudien arren baina zaila izan behar du hitzak horrela korapilatze horrek

Idazkera barnerakoia.

Xumea idazkeran bai hiztegian.

Ez du bitxikeria literariorik.

Agian estiloa bera da bitxikeria, xume itxurapean.

Esaldi laburrez baliatzen da.

Esaldi motzak, hits soilak tarteka: zizelkadak dira, mailukadak ere tarteka.

Atal zenbait bukatzean lerroen ordenua eta hizkien forma aldatzen ditu, gaiez eta giroz aldatuz era berean: lerro neurri ezberdina gaia aldatuz, giroz aldatzeko.

Oso zehatz luzatzen ditu zenbait egoera , luzatuz sakondu nahian bezala.

Errepikatu egiten ditu zenbait esaldi, kontakizunari indarra emanez, esaldiak korapilatuz behin eta berriz, hitz jokoak eginez lez, giroa xarmangarriagoa eginez eta edukia indartuz.

Esaldi bakar batzuk, ideiak eurak ere, errepikan ateratzen zaizkio, agian fitxen bidez lan egiten duelako.

Hitzek eurek baino hitzek sortzen duten giroak hitz egiten du gehiag,o

 

Euskal zibilizazioa. Alfontso Martinez

Gai interesgarria.

Euskal Herriaren aurre-historiako sustraiak.

Ikuspen berri bat, ildo berriak eskainiz, ikuspuntu eta ikuspegi berriak agertuz.

Duintasuna eskainiz.

Azken bi kapituluko nondik jo beharrekoak ere interesgarriak dira.

Jokabideei buruz ildo berriak eskaintzen ditu.

Txukun eta jator idatzita.k.e karpen berezirik.

Agian xume eta erraz idazterik badagoela erakusten digu, bitxikeriarik gabe.

Xume idazteko konbita ere bada.

 

Ezinezko maletak. Juanjo Olasagarre

Hasieran kontakizunari lotzen zaiola iruditu zait, hausnarketarako bide gutxi ematen duela, ez dagoela bizitzari buruzko filosofia txikirik.

Gero aldatu dut iritzia, hainbat hausnarketa sartzen ditu kontakizunean, ezker abertzaleari buruz ia  esklusiboki, baina baita elkarbizitzari buruz ere, baina iritzi tristeak eta ezkorrak dira.

Batasuna, ETA, militantzia, lagunartea, eta homosexualitatea, dira gai nagusienak.

Iritzi kaskarra erakusten du Batasunari buruz.

Trufa egiten dio Batasuneko eta ETAko militantziari.

Izanen ziren horrelako militanteak, baina ori orokortzea urrutiegi joatea da.

Giro mikatza marrazten du, etxekoa zein lagunartekoa.

A ze nolakoak marrazten gaituzten euskaldunok nobelako hiru pertsonaiek.

A ze nolako Sakana!

Iraultza lagunartea hobetuz hasten dela ñoñokeria da.

Egiaren zati txikiak kontatzen ditu, interesatzen zaizkionak soilik, Batasunaren eta ETAren alderdi kritikagarrienak, kontrakoena, egiaren beste zati dena isilduz,. horrek gezur bihurtzen du kontatzen duen egia.

Batasunaren karikatura egiten du, akatsak azpimarratuz soilik.

Homosexualitateari buruz hausnarketarako hainbat aukera, iritzi eta hari-punta eskaintzen ditu  matazari tiratzen hasteko.

Zergatik egiten du hain makala Bazter homosexuala.

Homosexualen deskribapena ere erabat partziala da, ezkorra.

Etxeko, familiako, giroa erabat zitala da, beldurgarria, hotza, zaharrena zein berriena.

Pertsonaia tristeak dira, denak, bat bera ere ez da salbu.

Oso negatiboa da orokorrean, ondorioak izanen ditu agian positiboak.

Beriain mendiari buruzko iritziak oso ezkorrak dira ia denak, azkenengoa soilik da baikorra.. Beriain gogorra da, ekaitza denean beldurgarria ere, baina nork dio beldurra Sakanan Beriaini?. Beriain  mendi ederra da, deserosoa bada ere.

Ondorio merkeak ere ateratzen ditu, “baserriko identitatea”, hitz politak, besterik ez, gizaki oro bizi da soldataren patuari loturik, lurraldez aldatuta ere.

Uko egiten dio borrokatzeari, norberaren burua gainditzeko borrokari ere.

Suminduraz idatzitako nobela, erresuminduta idazten duela iruditu zait, erreta dagoela.

Oso iritzi tristeak ditu, tristea ote Juanjo bera?

Oso gizarte tristea marrazten du, bizitza ez da hain tristea, bada une goxorik eta jokabide harrigarri eta maitagarririk, horren izpirik ere ez da ageri.

Esperantzarik gabeko nobela da, liburu tristea, bizipozik gabea.

Liburu ezkorra, bizitza ez da hain ezkorra.

Dena da kritikatzeko, koadrila ere bai.

Ez dago giza harreman ganorazko bat.

Oso erreta dagoela dirudi.

Agian fikzioa besterik ez da, hobe.

Ez dakit bere esperientzia den ala probokatzailea izan nahi duelako den horrelako kontakizuna.

Hausnarketa probokatzeko material oso interesgarria deritzot, salatzen  dituen jokabide, portaera asko horrela bizi izan ditudalako neuk ere, ausartu da Juanjo esaten ditugun hainbat gauza idaztera.

Agian inork haizeratu ez ditugun, haizeratzen ez ditugun, gaiak eta iritziak atera ditu azalera, buruan darabilgun isiltzen dugun jokabide, gabezia, eta miseria asko dakartza. Egiak dira. Hori dena jaulkitzera ausartu da Juanjo, hausnartu beharrezko abiapuntu izateko aukera eskaintzen du, oso partziala bada ere diona.

Hori positiboa da

Egitura bitxia du, berezia, ezohizkoa, atalak pertsonaiez bereizterakoan.

Puzzle bat bezala da kapitulu bakoitza, irakurleak osatzen du hein batean Aliziaren soslaia, edo Aliziaren erabilpena, baliabide irudimentsua istorioa  eta eraginkorra da, abila.

Iluna da idazkeran, korapilatsua, ulertzaila, nahaspilatua.

Esanahi ilunagatik dira zailak esaldi luzeok, ez berez korapilatsuak direlako, Gunter Grassenak esateko, nahasiak dira, malapartatuak, baina ez ilunak.

Estilo nahasia, behartua, naturaltasuna falta zaio.

Juanjo bera hain iluna ote?.

Kontakizun hotza.

Pertsonaiak ere biluziak dira, hotzak, kili-kolo daude, literarioki heldu gabeak, borobildu gabeak.

Ez da akademikide idazkeran, baina ezta arrunta ere, ez darabil kaleko hizkuntza erraza.

Ez da nolanahiko euskara erraza, landua da, aberatsa ere, hainbat esaldi jator, ...

Traketsa iruditu zait idazkeran, tarteka, erdararen itzulpena dela, joera errazegia duela erdarazko esaldietara euskaraz esanak arren.

Disko bat “aditu” ala entzun egiten da?.

Probokatzailea izan nahi badu nobelak, ni behintzat probokatu nau

etiketak: Liburuak3-II
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Jon Etxabe naiz. 1933an jaioa. Jubilatu nintzanean irakurtzea eta idaztea izan zen aukeratu nuen denbora-pasa nagusia. Mota ezberdineko hainbat material pilatu zait ordenagailuan. Haize bolada batek eramango nauen orri bat naizenez, material hori sarean jartzea pentsatu dut. Zatika eta sailka ateratzen joango naiz. Bideak erakutsiko dit zer eta erritmoa. Lotsa eta ridikulu sentipena sortarazten dit. Baina nahikoa zait bakar bati lan hau baliagarri bazaio.