Xabiroi komiki-aldizkariaren 29. zenbakia
Xabiroi komiki-aldizkaria, Ikastolen Elkarteak argitaratzen duena, berriz ere kalean da. 29. zenbakia ekainean atera zen, eta eduki hau aurkituko duzue barruan:
- Juan Luis Landaren azala
- Neuk egindako Albisteen txokoa
- Adur Larrearen Xabiroienea umorezko banda
- Auzomorro umorezko orri bikoitza, Sanviren gidoi eta irudiekin
- Iñaki G. Holgadoren irudiak eta Harkaitz Canoren gidoia duen Museo bilduma sailaren 6 orri
- Eider Rodriguezen gidoia eta Jon Juarezen irudiak dituen Albo-kalteak 3 orriko istorioa
- Alai Zubimendiren Bakarrik geratzen zarenean... 4 orriko istorioa
- Asiskoren Hor Konpost banda
- Manu Ortegaren Haizea banda
- Exprairen Pertza ustelaren gogoeta antzuak zinta
- KomikITAUN elkarrizketen orri bikoitzean, Angulemako aurtengo komiki-azokan Grzegorz Rosinski handiari, Thorgalen marrazkigileari, egin nion elkarrizketa, Dani Fanoren argazki eta ilustrazioekin
- ZaldiEroaren Arranotxuren beste bi orri
- Kortsarioen ostatua sailaren beste 8 orri, Dani Fanoren gidoia eta Guillermo Gonzalezen irudiekin
- Egoitz Lasaren gidoia eta Loperen irudiak dituen Zonbiñe umorezko sail berriaren 3 orri
Gogoan izan Xabiroi aldizkaria eta bertatik ateratako albumak (Saiak, Piztia Otzanak, TeleAtoi, Azken garaipena eta Anubis 3.0) Euskal Herriko hainbat komikidendatan eskuratu daitezkeela: Bilboko Joker (Urkijo zumardia, 27), Donostiako Armagedon (Marzelino Soroa plaza, 2), Gasteizko Zuloa (Correria kalea, 21) eta Iruñeko TBO (Merced kalea, 28).
A, eta Rosinskiren elkarrizketaren bertsio osoa laster izango duzue blog honetan. Egon adi!