Santi Brouard-en hilketa komikiratu dute Harkaitz Cano eta Adur Larreak
Santi Brouard mediku lekeitiarra itzal handiko politikaria ere izan zen ezker abertzaleko bere militantzia medio. 1984an GALek erail zuen Bilboko bere mediku kontsultan tirokatuta, gerra zikinaren biktimarik ezagun eta karismatikoenetakoa bihurtuz.
Brouarden bizitza publiko zein pribatua eta heriotza fikziozko istorio batean harilkatuz, garai baten kontaketa bizia egiten dute Harkaitz Canok eta Adur Larreak Txalapartaren bidez argitara emandako Antzara eguna komikian. 140 orriko komiki mardula euskaraz gain katalanez, galegoz eta gaztelaniaz ere aterako da. Egileen aurreko lanak ezagututa, ziur komiki bikaina izango dela!