Nafarroako I. komiki-azoka
Tiza komiki elkartearen ekimenez, Nafarroako I. Komiki Azoka egingo da Iruñean apirilaren 8tik 11ra bitartean (ostegunetik igandera, beraz), Kondestablearen jauregian. Lehenengo edizio honetarako, ekitaldi ugari prestatu dituzte: erakusketak, nobedade aurkezpenak, hitzaldiak, mahai inguruak, egileen sinatzeak, proiekzioak, tailerrak... Sarrerak dohainik izango da.
Jarraian duzue ekitaldien zerrenda eta egitaraua (informazio gehiagorako http://tizacomic.com/wordpress/wp-content/uploads/2010/04/programa-euskera.pdf). On egin!
Erakusketak
- Quinospectiva: Munduari bira eman dion Mafaldaren sortzaile Quinoren obraren erakusketaren azken geltokia
- Oroz: komiki-tiraz harago: Orozen ibilbide profesionalaren gainbegirada
bat euskarri ezberdinetatik:
pankartak, komiki-tirak, argitalpenak… - Bost begirada belgikar komikiari: Bost egileren argazki ibilbidea komikiak
Bruselarekin duen erlazioaren bila - Grisak - Pasqual Ferry: Pasqual Ferry egile kataluniar polifazetikoaren grisen eskalan egindako lan argitaragabeen aukeraketa
- Hate Jazz - I Tiza Saria: Horacio Altuna eta Jorge Gonzálezen obra minean oinarritutako erakusketa, obra berritzaileenari 1. Tiza Sariaren irabazlea
- Miña terra Galega: Zortzi galiziar egilek Galizia eta galiziarren topikoei buruz egindako hausnarketak; 32 lanez osatutako erakusketa, Consellería de Cultura e Turismo de Galicia-k antolatuta
- Gonbidatutako egileak: Tiza Elkarteak ekoiztutako erakusketa non gonbidatutako egile bakoitza bere obraren aukeraketa baten (egile bakoitzak egindakoa) panel baten bidez aurkeztua izango den, biografia labur batez osatuta
Proiekzioak
Beheko Auditorioan:
- Apirilak 6 asteartea 18.00etan: Juan Padrón monografikoaren aurkezpena, "Vampiros en la Habana"-ren proiekzioa.
- Apirilak 7 asteazkena 18.00etan: Aukeratutako Nafar animazio film laburren proiekzioa, baita film labur hauena ere: Filminuto 1, Tabey, Elpidio Valdés ataca, Jutía Dulce, Elpidio Valdés y el fusil, Celedonio, N’Vula, La pregunta, Kolia
- Apirilak 8 osteguna 18.00etan: Aukeratutako Nafar animazio film laburren proiekzioa, baita film labur hauena ere: Viva Papi, Filminuto 2, Quinoscopio 1, Filminuto 3, EV está rodeado, EV y la abuelita de Weyler, EV contra el Quinto de Cazadores, Nikita chama boom
- Apirilak 9 ostirala 18.00etan: Aukeratutako Nafar animazio film laburren proiekzioa, baita film labur hauena ere: Las manos, La fiesta de los hongos, EV en campaña de verano, EV y los inventores, EV capturado, EV y Palmiche contra los lanceros, Quinoscopio 2, Quinoscopio 3, Mafalda
- Apirilak 10 larunbata 18.00etan: "Más Vampiros en la Habana"-ren emanaldia, zikloaren itxiera-ekitaldia Juan Padrón-ekin
Hitzaldiak, mahai-inguruak, ikuskizunak eta aurkezpenak
OSTEGUNA 8
- 17:00, Beheko Auditorioan, Irekiera-ekitaldia: Gonbidatu guztiak mahai-inguruan, antolakuntzaren aurkezpena, autoritateen eskuhartzea
- 18:00, 2. solairuko batzargelan, Mahai-ingurua: “Vivir del cuento en España. Una historia de superhéroes”, JJ Aos, GoChi, Julio (TBO), Josemi (NORMA), moderatzaile Ramón Huarte
- 19:00, 2. solairuko batzargelan, Mahai-ingurua: “De los orígenes a la actualidad del cómic en Navarra”, Resano-Osés, Belatz, Simonides, Jali, moderatzaile William
- 20:00, Beheko Auditorioan, Hitzaldia: “Joaquín Reyes y del mundo de la ilustración al universo chanante”, Joaquín Reyes
OSTIRALA 9
- 13:00, 2. solairuko batzargelan, Hitzaldia: “El cómic y las nuevas tecnologías”, Harry Markos, Markosia-ren editore burua
- 16:00, 2. solairuko batzargelan, GLENAT argitaletxearen berrikuntzen eta Lolita Butterfly liburuaren aurkezpena, Idoya Iribertegui bere egilearen eskutik
- 17:00, Beheko Auditorioan, "Gartxot"-en aurkezpena: Asisko Urmenetak “Gartxot” bere film laburretik sortutako film luzearen proiektua aurkeztuko du, komunikabideei egindako aurkezpena eta gero proiektatuko dena
- 17:30, 2. solairuko batzargelan, Mahai-ingurua: “El cómic que surgió en la calle. El realismo social como fuente de inspiración”, Mauro Entrialgo, Resano-Osés, Simonides, Jorge González, moderatzaile Javier Moya
- 19:00, 2. solairuko batzargelan, Hitzaldia: "Perspectiva de género en el Cómic - Un recorrido por el cómic femenino en España", Clara Tanit, Marika Vila, Myriam Cameros, Idoya Iribertegui, moderatzaile Jordi Ojeda
- 20:00, Beheko Auditorioan, Aurkezpena: “Nikodemo’s Show! de 50 a 350 en 5 años”, Carlos Gómez eta Raúl Escolano, Nikodemo-ren fundatzaileak eta Cálico electrónico-ren sortzaileak
LARUNBATA 10
- 11:30, 2. solairuko batzargelan, PLANETA argitaletxearen berrikuntzen aurkezpena eta gure herriko gaur egungo editorialen gainbegirada bat
- 13:00, 2. solairuko batzargelan, Hitzaldia: "La física de los superhéroes - Una visión pedagógica del mundo del cómic", Jordi Ojeda, UPC-ko irakaslea
- 17:00, 1. solairuko gelan, Berriketa irekia: Yamaguchi liburutegiak Clara Tanit Arqué eta José Angel Labari (Jali) egileekin euren azken lanei buruz solasaldi bat antolatzen du
- 17:00, 2. solairuko batzargelan, Mahai-ingurua: “Cómic book americano vs álbum europeo”, Howard Chaykin, Harry Markos, Horacio Altuna, Pasqual Ferry, moderatzaile David Hernando
- 19:00, 2. solairuko batzargelan, Mahai-ingurua: “La sátira política en la historieta”, Bernardo Vergara, César Oroz, Charlie Christensen, JJ Aos, moderatzaile Andrés Mendiri
- 20:00, Beheko Auditorioan, Ikuskizuna: "HATE JAZZ", Zuzenean komikia eta musika nahasten duen ekitaldia, Jorge González, Horacio Altuna, Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioko Banda
IGANDEA 11
- 13:00, Beheko Auditorioan, Itxiera-ekitaldia: Tiza I lehiaketaren epaimahaiaren erabakia “Donejakueko beste bidea”
Bestelako ekitaldiak
- Larunbata 10 eta igandea 11, 11etan, 2. solairuko eskultura lantegian, Tailerra: "Komikien sorkuntza", Julio Martínez (Mart) eta Álvaro
Muñoz-ek emana (AACE-ren zuzendariak) - Larunbata 10 eta igandea 11, 11etan, beheko solairuko beheko patioan, Karikaturak zuzenean: Roberto Flores-ek bere talentua erakutsiko digu, eskatzen duten bisitariei karikaturak doan marraztuz
- Larunbata 10 eta igandea 11, 11etan, 1. solairuko geletan, Sinadura eta papel-zorroen gainbegirada: egile berriek profesionalei euren lanak erakusteko aukera bat, eta komikizaleentzat komikiak euren egileek sinatzekoarena (liburutegi espezializatuetan sinaduren egitarau berezia)
Gonbidatutako egileak
- Howard Chaykin
- Pasqual Ferry
- Mauro Entrialgo
- Charlie Christensen
- César Oroz
- Joaquín Reyes
- Carlos Gómez y Raúl Escolano
- Clara-Tanit Arqué
- Horacio Altuna
- Jorge González
- Juan Padrón
- Belatz (Mikel Santos)
- Joaquín Resano y Pedro Osés
- JJ Aos
- Ernesto Murillo (Simonides)
- Jali
- Myriam Cameros
- Marika
- Idoia Iribertegui
- Harry Markos
- Gochi
- Laureano Dominguez
- Juan Carlos Sanmiguel
- Jordi Ojeda
Iruñeako egitaraua kristona iruditzen zait, nazioarteko estatuko eta nafarroako komikigintzari buruzko egungo gaiak eztabaidagai jarriaz, ekintza paralelo ugarirekin, bertako eta kanpoko autore interesgarriekin eta maila handiko erakusketekin.
Eta esan bezala, onena Nafarroako eta gainontzeko gaien artean itxurazko oreka arlo guztietan. Iruñeako erdi-erdian kokatzen da Kondestableen Jauregia, eta erakusketekin gune potente bilakatuko da egun batzuetan zehar.
Azoka deitu diote, baina nire ustez izen "komertzial" bat edo komikigintzan hedatuen dagoen terminologia erabili beharrari erantzuten dio honek, berez Jardunaldi itxura handiagoa baitu: adibidez, ez dut non topau komiki salerosketarako gunerik, baina hau ez da hain txarra gainontzeko programa txukuna bada.
Gasteizen Crash comic, Getxoko Azoka, Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren XX. Asteko ekimenak, Irungo komiki azoka, Mangarekin lotutakoak... gure inguruan ekimen ugari sortu dira azken urteetan, eta Iruñeako hau izaera propioarekin eta indartsu agertu da.