Komikigintza 2018ko Durangoko Azokan
Euskal Kultura, herrigintza, literatura, kultur merkatua eta industria, musika, autoekoizpena, teknologia, sormena... eta beste hainbat hitz aipatu daitezke Durangoko Azokaz hitz egitean, eta komikigintza ere zerrenda horretan geroz eta indar handiagoz sartzen ari da.
Durangoko Azokan euskarazko komikigintzaren une gozoa islatuko da: kopuru eta kalitate aldetik nabarmena da hori, nahiz eta komikigileen baldintzak oraindik hobetzear dauden eta sormen guzti hori albumetan eta beste mediotan modu sendo batean garatzeko baldintzak oraindik ez egonkortu.
Stand bakoitzean topa ditzakegun aurtengo eta aurreko urteetako komikiez gain, Azokako egitarauan ere komikigintzak lekua hartu du.
Stand-ak
Stand-en planoari begira, azken urteotan komikigintzari bultzada handia ematen dioten argitaletxeak topatu ditzakegu, elkarren ondoan kasu batzuetan:
- ASTIBERRI: Goienkale 81 (aurten 3 komiki euskaraz)
- HARRIET EDICIONES: Goienkale 82 (aurten 7 komiki euskaraz)
2018 eta 2017an komiki kopuruetan gutxiago baina kalitatez oso komiki interesgarriak argitaratu dituztenak ere bai:
- GURE BERRIAK: Artekale 65
- ZENBAT GARA - ERROA ARGITALETXEA: Goienkale 12
- TXALAPARTA: Barrenkale 2-8
- ELKAR LIBURUAK: Artekale 77-85
- ARGIA: Artekale 23-25
- ATARAMIÑE-EUSKAL PRESOEN LAGUNAK: Artekale 70-71
- DENONARTEAN: Artekale 12-13
- NABARRALDE: Barrenkale 11-12
- SUA: Goienkale 75-77
- IKASELKAR: Goienkale 88-92
- ZORTZIKO: Goienkale 28
- ZTK: Goienkale 24
-
KATAKRAK (Farmazia Beltza): Barrenkale 13-14
Ikastolen Elkarteko komikiak ere topatuko ditugu stand hauen artean, eta baita Xabiroiko kideak ere aldizkariaren 50. zenbakiarekin!!!
Komikigintza ere bizi bizi dago zenbait aldizkaritan:
- GAZTEZULO: Goienkale 43
- JAKIN: Goienkale 78
- LANKU - BERTSOZALE ELKARTEA: Goienkale 39
- BIZIPOZA - IRRIEN LAGUNAK: Artekale 3
Solasaldiak
Ostirala
- ASISKO URMENETA (Aztihitza): 12:00-12:25
Larunbata
- MIKEL SANTOS BELATZ (Gerezi Garaia): 13:00-13:25
- DANI FANO (Migel Marmolen hamaika eta bat jaiotzak): 17:30-17:55
- UNAI ITURRIAGA eta ALEX SAN VICENTE (Haur besoetakoa - Paristik datorren artista): 18:30-18:55
Sinadurak
Segur aski autore gehiagoren sinadura txandak egongo dira stand-etan, baina Azokaren webgunean komikilari hauen sinatze txandak agertzen dira.
Belatz egunero Gerezi Garaia sinatzen egongo da egun osoan zehar Txalapartako stand-ean, eta Dani Fanok ere ordutegi zehatzetan sinatuko du Astiberrin Migel Marmolen hamaika eta bat jaiotzak komikia:
- Osteguna 11:00-13:00 eta 16:30-19:00
- Ostiral goizean 11:00 - 13:00
- Larunbatean 11:00-13:00 eta 19:00-20:00
- Igande goizean 11:00-13:00
Komikigileak mahai-inguru eta aurkezpenetan
Ostiralean Dani Fanok mahai-inguru batean hartuko du parte Sormena eta gurasotasuna izenburupean. Areto Nagusian izango da 18:30ean.
Igandean Patxi Gallegok Urdirotz eta Antzin - Euskal Udalekuak historia eta istorioak liburuko atal bat moldatu du, bere Urdirotzeko bizipenetan oinarritua.
Osatu dezagun zerrenda hau denon artean!
Hona hemen segur aski osatugabe dagoen komikigileen presentziari buruzko zerrenda, Artikulu honen irakurleon esku zerrenda osatzea komentarioak utziz. Eta adi egon, Durangon beti egoten baita sorpresa ederren bat!
https://m.facebook.com/[…]/?type=3&source=54&ref=page_internal
Gregorio Muro Harriet Ediciones-en Stand-ean aurkituko duzue.
Adur Larrea larunbatean ere sinatzen egongo da, komikiak ditu Nabarralden eta Erroa argitaletxean