Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / e-gorblog / Komikiekin lotutako ekitaldi ugari Bilboko Alhondigan maiatza amaiera honetan hasita

Komikiekin lotutako ekitaldi ugari Bilboko Alhondigan maiatza amaiera honetan hasita

e-gor 2010/05/24 19:40
Jardunaldiak, erakusketak, tailerrak...
Komikiekin lotutako ekitaldi ugari Bilboko Alhondigan maiatza amaiera honetan hasita

Irudia: AlhóndigaBilbao / Clara-Tanit Arqué / Pernan Goñi

Bihartik hasita eta uda osoan zehar komikiekin zerikusia duten ekitaldi ugari antolatu dituzte Bilboko Alhondiga ireki berrian.

Batetik, maiatzaren 25etik 28ra (bihartik ostiralera bitartean, beraz), AlhóndigaKomik jardunaldiak egingo dira. Berauetan, goizero 9:00etatik 11:00tara hitzaldiak egingo dira: 25ean Komikiaren mundua Álvaro Ponsen eskutik, 26an Iparramerikako merkatua. Superheroiak Pasqual Ferryren eskutik, 27an Egile-eskubideak. Nazioarteko legediak Javier Díaz de Olarte eta Guillermo Velascoren eskutik eta 28an Japoniako merkatua. Mangaren genero desberdinak Ken Niimuraren eskutik. Gainera, egunero 11:00tatik 14:00etara eta 16:00tatik 18:30era tailer praktikoak izango dira komikiaren hiru genero enblematikoren
inguruan (Europa abenturak, Asiako manga eta
AEBetako superheroiak) Toni Guiral, Pepe Gálvez eta Jesús Redondorekin. Amaitzeko, 18:30etik 20:00etara Komikizketak izango dira Álvaro Pons edo Antonio Altarribak moderatuta, partaide hauekin: 25ean Clara-Tanit Arqué eta Lola Lorente, 26an Ana Miralles, 27an Pasqual Ferry eta 28an José Maria Berenguer.

Bestetik, 100x100 komiki eta Un año en Angoulême erakusketak inauguratuko dira bihar 25 20:00tan, eta abuztuaren 20ra arte egongo dira. Lehenengoa, 100x100 komiki, Alhóndiga Bilbao eta Cité Internationale de la Bande Dessinée et de l’Image de Angoulêmek antolatzen dute eta bertan inoizko 50 komikirik onenetakoak egongo dira ikusgai, gaur egungo egileek horietaz egindako 50 bertsioz gain. Bigarrena, Un año en Angoulême izenburuduna, Clara-Tanit Arqué eta Lola Lorentek AlhóndigaKomik bekarekin Angoulêmeko La Maison des Auteursen urtebetez egindako egonaldian zehar landutako obrari buruzkoa da.

Horrez gain, Pernan Goñi komikigile eta twitterlari ezagunak bi tailer gidatuko ditu: lehenengoa komikien autoedizioari buruzkoa da eta ekaineko 10 egunetan izango da 17:30etatik 19:00tara, 12 urtetik aurrerako gazteei zuzendua eta gaztelaniaz; bigarrena komikia eta antzerkiari buruzkoa da, ordu berean ekaineko beste 8 egunetan, 8 eta 12 urte bitarteko haurrentzat eta euskaraz.

Amaitzeko, badirudi beste ekitaldi batzuk ere egongo direla, orri honetan ikus daitekeenez: bisita gidatua Antonio Altarribarekin maiatzaren 29an, Komikiaren hastapenak tailerra maiatzaren 29an, Autoeditatuak/Do it yourself topaketa ekainaren 12an eta Komiki egun bat uztailaren 8an. Baina ez dut informazio gehiago aurkitu hauen inguruan...

Egitarau oparoa, zalantzarik gabe, Bilboko Alhondigako hau. Eta urtean zehar beste hainbat gauza ere egiten dute. Segi horrela!

patxi lurra
patxi lurra dio:
2010/08/20 18:53

Aupa Leturia, aspaldiko! Orain dala hiru hilabete idatzi zenduan artikulu hau eta harenegun arte ez gara Alondegia ikustera joan. Gu bai gu!

Lehenik eta behin Alondegian egin izan dabena, lan hiperluzeak egin ostean, ederra baino ederragoa da, Bartzelonan eta atzerrian lantzean behin ikusten diran eraikin bitxi horien antzekoa baita Alondegi barria: Egitura zaharren ganean espazio eta osagai modernoak txertatuta, eraikina itzela gelditu da. Ikusteko modukoa inolako zalantza barik, kanpokoentzat beste osagai erakargarri bat, Guggenegaz batera.

Bestela, erakusketa bera ikusi genduan, "100x100 komikia", eta hori be ikusteko modukoa, oso modu txukunean ipinita eta kontraste ederrak emoten ebezana, komiki zaharrak berrikuspen modernagoen ondoan, Mendebaldeko estetika Ekialdekoaren ondoan (Korea,Txina, Japonia). Erabat interesgarria, klasikoen artean (bikote galiarra hortxe egoan adibidez) Tintin ez egoan arren.

Laburbilduta, geure alkatea txit zezenketazaleak askotan puntuak galtzen dituan arren (aurtongo Aste Nagusian hiru txosna gitxiago egongo da), Iñaki Astunak beste askotan puntuak berreskuratzen ditu, eta Alondegiagaz puntu mordoa irabazi dau.

Au revoir!

patxi lurra
patxi lurra dio:
2010/05/25 20:11

Egun euritsuetan edota berogietan eta itogarrietan ideia ona izaten da erakusketetara edo museoetara joatea. Guzurra da holako egunetan umeekin ezin dala ezer egin. Beraz, "Albondigako" egitaraua oso ezkertzekoa da, ganera etxetik ez oso urrun.

Botxotik, muito obrigado Leturia.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
e-gorblog

Egunez, Igor Leturia Azkarate pertsona arrunta da. Errenterian bizi den arrasatearra, 8etatik 17etara Elhuyarren lan egiten du eta arratsaldeak neskalagunarekin eta bere bi umeekin pasatzen ditu.

Baina gaua iritsi eta umeak lotara joaten direnean, e-gor bihurtzen da, interneteko bere alter-egoa, ziberespazioko informatikaririk komikizaleena eta komikizalerik informatikariena! Bere superbotereekin (interneteko kable-konexioa, bloglines, informatika aldizkariak, gadget-ak, komiki-bilduma, Errenteriko liburutegiko komikien atala eta batez ere bere jakinmin aseezina) eta bere superlaguntzaileak ondoan dituela (Patxi Lurra, DabilenHarria...), euskaldunon teknofobiaren eta komikiei buruzko aurreiritzien aurka burrukatzen du etengabe! Hemen duzu bere bloga: e-gorblog!

Bai, hor goiko aurkezpena superheroi batena da (ezin aproposagoa honelako blog batentzat, ezta?). Superheroia banintz zein izango nintzatekeen jakiteko the Superhero Personality Test egin nuen eta hona emaitzak:

You are Spider-Man
You are intelligent, witty, a bit geeky and have great power and responsibility.

Spider-Man
80%
Superman
70%
Green Lantern
65%
Robin
65%
The Flash
60%
Supergirl
55%
Hulk
55%
Iron Man
45%
Wonder Woman
35%
Catwoman
25%
Batman
0%
Lizentzia

Creative Commons-en baimena
Blog honetako edukia, Igor Leturiak eta beste kolaboratzaile batzuek egiten dutena, Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 3.0 Unported baimen baten mende dago (irudiak salbu).

Artxiboa
2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024
Artikulu aipagarriak

MythTV sorta
2004/11

"Pololoak" sorta
2004/11-12 - 2006/10-12 - 2007/02-03

Monoblogoa
2005/01/11

"Persepolis", xalotasunaren sakontasuna
2005/01/25

Elgetako Blogs&Beers 2005: nire inpresioa eta moblogging kontuak
2005/04/18

Firefox eta bere plugin zoragarriak
2005/05/11

"El País"-en komiki bilduma
2005/05/15

Euskarazko bi blog berri (bai, beste bi, baina hauek bereziak dira!)
2005/05/25

"Watchmen" sorta
2005/09-11 - 2006/10 - 2007/10 - 2008/07

"La cárcel de papel"-eko "Mis tebeos favoritos" saila I: 1etik 20ra
2005/11/08

"Goienkaria"-n agertu naiz
2005/12/08

Komikiak eta euskal rock-a
2005/12/14

Ruben Arozena "Ruben" komikigilea hil da
2006/01/02

Zope-rako DTML Calendar Tag produktua, euskaraz
2006/02/01

"Joyas Literarias Juveniles" bilduma, osorik eMule-n
2006/08/05

Argazkigintza eta DRM-a
2006/10/09

Paul Auster eta Euskararen Herria
2006/10/29

Angoulême sorta
2007/01-02

Gaur duela 25 urte nire bizitza aldatu zen
2007/04/23

Hergé-ren defentsan
2007/05/22

Ubuntu-ren bertsio berria, hobekuntza askorekin
2007/07/02

OLPC sorta
2007/12 - 2008/01

Guillermo Zubiaga, Marvel-eko komikilari euskalduna
2008/02/05

Asus EEE PC, ordenagailu txiki eta merkeen hurrengo sorta
2008/03/11

Agur, Ipurbeltz, agur... :-(
2008/08/04

"Café Budapest", gizatasuna eta bizikidetzaren aldeko aldarria
2008/08/25

"Arturo Erregea" serie mitikoa, Euskal Encodings-en! (beste askorekin batera)
2008/09/17

"Gazteak", beste serie mitiko bat euskaraz eskuragai!
2008/10/14

Pottokiek 50 urte!
2008/10/22

Europan ere OLPC-ren XO ordenagailuak erosteko aukera!
2008/11/12

Microsoft-en web zerbitzuetako gehienak, euskaraz!
2008/12/04

"Heroes"-en 2. denboraldia: ETB kirtenkeria errepikatzera, eta Euskal Encodings konpontzera
2009/01/23

I. Euskal OLPC Party-a, apirilaren 23an Donostiako Doka kafe antzokian
2009/04/16

Elkarrizketa egin didate 7K-n
2009/06/03

Azpiriren Spectrum-entzako jokoen azalak liburu batean
2009/10/06

Asterix, heroi garaitua
2009/10/29

"Ihes ederra", euskarazko komikigintzaren heldutasunaren konfirmazioa
2009/11/13

Pololoak 3: The making of
2009/11/22

5 urte 5!
2009/12/15

Nobela grafikoa, komikien prestigiorako ala mespretxurako?
2009/12/20

"Pololoak 3 - Atxeritoko balada", trilogiaren amaiera borobila
2010/01/13

Sinclair ZX Spectrum bat oparitu didate!
2010/01/19

Zergatik ez dudan liburu elektronikorik erosiko (gauzak aldatzen ez diren artean)
2010/01/27

Errealitate areagotua: munduaren pertzepzioa aberasten
2010/02/09

e-gorblog, "Nick dut nik" telebista saioan
2010/05/20

Sarearen neutraltasunari erasoak: Interneten izaera arriskuan
2010/06/02

"Avatar, azken aire maisua" osoa eta "Heroiak"-en lehen bi denboraldiak, Euskal Encodings-en
2010/07/22

Sistema eragileen guda berria
2010/12/14

Anubis 3.0 albumarentzat 3D animazio ederra
2010/12/27

Telebistaren benetako iraultza hemen da, eta ez da LTDa
2011/01/10

"Asterix galiarra" eta "Urrezko igitaia" berrargitaratu ditu Salvatek
2011/01/13

Euskarazko komikigintza digitalizazioaren aurrean
2011/01/27

"Ihes ederra"ren gaztelaniazko eta katalanezko bertsioak eta "Alokairuan", kalean
2011/02/20

Star Wars jatorrizko trilogia, euskaraz
2011/03/21

Sare sozialetan preso
2011/04/06

Zer dudan Steve Jobsen, edo Appleren, aurka
2011/10/14

Gaur 100 urte Adèle Blanc-Sec-en abenturak hasi zirela
2011/11/04

Euskarazko 8 komiki berri
2011/12/02

Social networks killed the RSS star?
2012/06/10