Komiki-lehiaketak
Urtero legez, martxan da aurten ere Basauriko Kultur Etxeak antolatzen duen Ganorabako 2012 komiki-lehiaketa, sari hauekin: 900€ lehenengoarentzat, 450€ bigarrenarentzat eta 300€ hirugarrenarentzat. Horrez gain, 300 euroko akzesit bana dago euskarazko lanik onenarentzat eta Basauriko lanik onenarentzat. Martxoaren 30era arteko epea dago lanak bidaltzeko. Oinarriak, beraien webgunean.
Eta Portugaleteko Udalak 26. aldiz antolatu du bere komiki lehiaketa. Guztira 6.860 euro daude saritan, hainbat kategoriatan banatuta: komikia, zinta eta online komikia. Lanak martxoaren 2ra arte aurkez daitezke. Hemen ikus daitezke oinarriak. Animatu zaitez eta bidali zure komikiak!
Bestalde, Barakaldoko Udalak eta Sauré argitaletxeak antolatzen duten Teknologia berriak umore grafikoko lehiaketako 2011ko edizioko irabazleak ezagutarazi dituzte, eta hauek dira:
- 1. saria, 1500 euroz hornitua, José Rubio Majagón alacantarrarentzat
- 2. saria, 1000 euroz hornitua, Doddy Iswahyudi indonesiarrarentzat
- 3. saria, 800 euroz hornitua, Chrifa Gihén Ben Mahmoud tunisiarrarentzat
- 4. saria, 700 euroz hornitua, Ricardo César de Araújo brasildarrarentzat
- 5. saria, 500 euroz hornitua, Manuel José Delgado Riquelme murtziarrarentzat
Lan irabazleak lehiaketaren webgunean ikus daitezke, aurreko urteetakoekin batera. Zorionak denei!