Komiki erakusketak eta lehiaketen sarituak
Berriki ezagutarazitako komiki-lehiaketa batzuen emaitzak dakarkizuegu gaurkoan, hainbat komiki-erakusketaren berri emateaz gain.
Lehenik, Tolosako Galtzaundi Euskara Taldeak V. aldiz antolatu duen Ibarra Galtzakomik euskarazko komikien lehiaketako irabazleak jakinarazi dituzte. Hauek dira:
- 1. saria 18 urtetik gorakoen artean: Ainara Azpiazu Axpi, Perfekzio bila lanarengatik. Saria: 600 €.
- 2. saria 18 urtetik gorakoen artean: Maitane Gartziatena, Sekretu bat lanarengatik. Saria: 400 €.
- Aipamena 18 urtetik gorakoen artean: Gorka Salaberria, 2040/07/06 lanarengatik. Saria: komiki bilduma eta marrazketarako materiala.
- 1. saria 12 eta 18 urte artekoen artean: Paulo Albisua, Benzeslao ajentea. Gobernua,... ze fundamentua! lanarengatik. Saria: 400 €.
- 2. saria 12 eta 18 urte artekoen artean: Sara Maiza, Nere bidaia lanarengatik. Saria: 200 €.
- 1. aipamena 12 eta 18 urte artekoen artean: Naia Imaz, Ardi beltza lanarengatik. Saria: komiki bilduma.
- 2. aipamena 12 eta 18 urte artekoen artean: Izaro Perurena, Hosto bidaiaria lanarengatik. Saria: komiki bilduma.
- 1. saria 12 urtetik beherakoen artean: Hodei Yañez, Animaliak gerra erdian lanarengatik. Saria: komiki bilduma eta marrazketarako materiala.
- 1. aipamena 12 urtetik beherakoen artean: Arkaitz Jauregi, Hortz haundi magoa lanarengatik. Saria: komiki bilduma.
- 2. aipamena 12 urtetik beherakoen artean: Aimar Alvarez, Urki salbatzeko taldea lanarengatik. Saria: komiki bilduma.
- 3. aipamena 12 urtetik beherakoen artean: Lorea Muñoz, Abentura berria lanarengatik. Saria: komiki bilduma.
- 4. aipamena 12. urtetik beherakoen artean: Ane Antxustegietxarte, Putza! lanarengatik. Saria: komiki bilduma.
Lan guztiak Ibarrako Kultur Etxean ikus daitezke abenduaren 21a bitartean, eta online ere badaude guztiak, goiko esteketan.
Bigarrenik, Kutxak antolatzen duen Kutxa Kultur Komikia lehiaketaren 2012ko edizioak ere baditu jada irabazleak. Hiru sari daude eta aipamen bat, eta horiez gain beste lau lan aukeratu dira argitaratzeko. Hauek dira guztiak:
- 1. saria: Diego Besné, Pisando Charcos lanagatik. Saria: 900 €.
- 2. saria: Elva Vázquez Lombardía, El maletín lanagatik. Saria: 400 €.
- 3. saria: Ruben Sanchez Hurtado de Rojas, Primera Clase lanagatik. Saria: 200 €.
- Aipamen berezia (sari ekonomikorik gabe): Brais Rodríguez Verde, El maletín lanagatik.
- Argitaratzeko hautauak: Asier Iturralde Gonzalez de Alaiza El maletín lanagatik, Isabel Calvo Garcia Izen gabeko lanagatik, Xavier Tárrega Ratón Maletines de primera clase lanagatik eta Alai Zubimendi Idarreta Lehen Maila lanagatik.
Aurkeztutako lanen erakusketa izango da Kutxa Boulevard aretoan abenduaren 14tik urtarrilaren 7ra bitartean.
Azkenik, euskal presoen eskubideen aldeko Herrira erakundea urtarrilaren 12rako antolatzen ari den manifestazioaren aurreko ekintzen barruan, hainbat komikigilek presoei eta espetxe politikari buruz egindako komikien erakusketa antolatu dute. Parte hartuko duten komikilariak ondokoak dira:
- Abarrots
- Adur Larrea
- Alatz Lopez
- Amaia Ballesteros
- Asisko Urmeneta
- Ainara Azpiazu Axpi
- Dani Fano
- Exprai
- Iñaki Holgado
- Jokin Larrea
- Joseba Larratxe
- Kako
- Lope
- Martintxo Altzueta
- Mattin
- Tasio
- Zaldieroa
- Mikel Orbegozo (presoa, Preso nago komikiaren egilea)
Erakusketa Iruñeko Zabaldin (Nabarreria 25) egongo da, abenduaren 17tik 31ra arte, 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 21:30etara. Gainera, gaur 19:30ean egingo den aurkezpen ekitaldia eta gero, 18tik aurrera erakusketa birtuala ere egongo da webgune horretan, eta nahi duen edozein komikigilek bidali ahal izango ditu lanak bertarako.