Kabe zigiluaren manga gehiago: "Change the world" eta "Dinosaurs sanctuary" sailen zenbaki berriak
Harriet argitaletxearen Kabe zigiluaren manga-liburuen euskaratzeak ez du etenik, eta udaberri honetan beste bi kaleratu dituzte, hauek ere, beste guztiak bezala, Iker Alvarezek itzulita.
Change the world sailari dagokionez, eta iaz urte bakarrean hiru (bai, 3!) zenbaki atera ondoren, orain bosgarrena dakarkigute. Yuya Kanzakiren sailaren azken zenbaki honetan, berak nola jakin gabe benetan serieko hiltzaile den polizia batekin gorputza elkartrukatu duen Yuichi Satoren abenturen amaiera ezagutuko dugu!
Itaru Kinoshitaren Dinosaurs sanctuary sailari dagokionez, seigarrena atera dute. Bertan jarraituko dute dinosauro berpiztuz betetako irla/parke bateko Suzume zaintzailearen bizipenek, eta dinosauroei buruzko jakingarri gehiago ezagutuko ditugu.

