Joyas Literarias Juveniles berrargitaratu dute
La cárcel de papelen bidez jakin dut Bruguera etxeak 1970 eta 1983 urteen artean argitaratutako Joyas Literarias Juveniles komiki-bilduma mitikoa, gazteentzako eta abenturazko literaturaren klasikoen komiki-bertsioz osatua, berriz erosteko aukera izango dugula Zeta bolsilloren eskutik, hainbat album bateratzen dituzten tomotan.
269 aleko bilduma horretan Jules Verne, Walter Scott, Mark Twain, Charles Dickens, Karl May, Robert Louis Stevenson, Daniel Defoe, Emilio Salgari eta beste hainbat egileren abenturazko literaturaren klasikoak komiki-formatoan atera zituzten. 30-40 urte bitartean dugun jende asko horien bidez zaletu ginen ez bakarrik komikietara, baita literaturara ere, eta askok nostalgiaz gogoratzen ditugu komiki haiek eta amesarazten zizkiguten abenturak. Adibidez, Eibartarrak posta-zerrendan Elena Laka, Julen Gabiria eta beste batzuk horri buruz aritu ginen duela hiru urte inguru. Gero duela urte eta erdi blog honetan publikatu nuen denak eMule-n aurki zitezkeela, eta album guztien zerrenda ere erantsi nuen. Ba artikulu hori da hilero-hilero blog honetatik hilero-hilero bisita gehien jasotzen duena!
Jada atera dira Jules Verne eta Emilio Salgariren lanak dituzten bi tomoak. Erosi beharko ditut, haurrentzako, badakizue... ;-)
El Pais-ek maiatza bitarte larunbatero Joyas Literarias Juveniles bildumako komikiak eskainiko ditu egunkariaren preziori 80 xentimo gehituta. Tomotan egin ordez, bere garaian egin zuten bezela banaka salduko dituzte.
Adi, lehenengo alea igandez aterako da eta gainontzekoak larunbatetan; hau da plazaratze egutegia:
# URTARRIAK 2, IGANDEA La isla del tesoro
# URTARRIAK 30, 20.000 leguas de viaje submarino
# OTSAILAK 6 FEBRERO, Robin Hood
# OTSAILAK 13, Los tres mosqueteros
# OTSAILAK 20, El perro de los Baskerville
# OTSAILAK 27, Moby Dick
# MARTXOAK 6, Oliver Twist
# MARTXOAK 13, El último mohicano
# MARTXOAK 20, Lawrence de Arabia
# MARTXOAK 27, El talisman
# APIRILAK 3, Las aventuras de Huckleberry Finn
# APIRILAK 10, Sandokan
# APIRILAK 17, Robinson Crusoe
# APIRILAK 24, La cabaña del Tío Tom
# MAIATZAK 1, Ben-Hur