Intxaurrondoko Kultur Etxeko udazkeneko komiki-ekitaldiak
Martxan dago jada Intxaurrondo Kultur Etxearen komiki-jardueren kurtso berria. Azken kurtsoetan egiten ari diren komiki-solasaldien barruan (aurten ere bost egingo dira gaztelaniaz, Juanma Díaz de Guereñuk gidatuta, eta lau euskaraz, nik gidatuta), urte honen amaiera bitartean hiru egingo dira, eta horiez gain beste hitzaldi bat ere emango da.
Juanma Díaz de Guereñuk gidatutako solasaldiak Sonny Liewren El arte de Charlie Chan Hock Chye (urriaren 9an) eta Gipiren La tierra de los hijos (abenduaren 11n) komikiei buruzkoak izango dira. Nik gidatutakoa azaroaren 13an egingo dugu eta Migel Marmolen hamaika eta bat jaiotzak komikiaren ingurukoa izango da, Dani Fano egilea bertan izango dugula (laster hitz egingo dizuet komiki berri honi buruz).
Eta ohiko solasaldiez aparte egingo duten hitzaldia Kike Infamek emango du, La vuelta al mundo en 8 cómics, eta munduko toki ezberdinak komiki ezagunetan nola agertuko diren landuko du.
Beti bezala, lan handia egiten du Intxaurrondo Kultur Etxeak komikia zabaltzen. Behar bezala erantzungo ote dugu zaleok!