Harkaitz Cano eta Iñaki Holgadoren komiki berria: Amets alokatuak
XX. mende hasierakoa dirudien garai distopiko batean, jendea besteen ametsak ziztatuz kolokatzen da. Amets gaindosien pazienteez arduratzen da eta ametsak ikertzen ditu Zorban doktoreak, baina ez du hori bakarrik egiten...
Hauxe dugu Amets alokatuak komikiaren premisa. Xabiroi komiki aldizkarian atalka ateratzen diren istorioak batuz urtero argitaratzen dituzten albumetan 12.a da, Harkaitz Canoren gidoiekin eta Iñaki Holgadoren irudiekin egindako laugarrena, Piztia otzanak, Zebra efektua eta Museo bildumaren ondotik. Haiek bezala, hau ere eder, artegagarri eta poetikoa, intriga eta abenturazkoaz gain. Irakurri beharrekoa, zalantzarik ez, eta gozatzekoa.