H28k arkatzak utzi ditu!
Azken bi urteetan hilaren 28a barre eta pozen eguna izan bada ere, egun tristea da gaurkoa. 28.ean aidanez, H28 aldizkari saretirikoak utzi egin du bere jarduera. Beraiek diotenez, unilateralki eta aberasten ez zirela ikusirik hartu dute erabakia.
Baina diot nik, adierazpen unilateral hau ez al da ilegala? H28ren subirautza ez al dagokigu euskal komikizale guztiori? Kolektibo horretako kide gisa, eskatzen diet EEEri, EIEri, EIZIEri, EKEri, EHEri, EWKEri eta Erekin hasi eta bukatzen diren elkarte guztiei (EIEP, libratu zara, ironikoki) esku har dezaten, gure eskubideak urratu eta gu guztion arteko elkarbizitza oztopatu eta frakturatzen duen ekintza honen aurrean neurriak har ditzaten, H28ren jarraipena ziurta dezaten eta jardueragabetzearen errudunak zigorgabe gera ez daitezen. Hala bedi.