Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / e-gorblog / Geure haurtzaroaren komikiak

Geure haurtzaroaren komikiak

Patxi Lurra 2010/03/01 18:30
Patxi Lurraren kolaborazio berri bat
Geure haurtzaroaren komikiak

Irudia: El Jueves

Haurtzaroa zoriontasunaren sasoitzat hartu ohi dogu heldutasunean eta, gaixotasunetaz libre egonez gero, gurasoek alkar orokorrean ondo tratatzen badabe eta etxean pobrezia, gosetea edo indarkeria pairatu ezean, hala izaten da geure mundu aberats, mendebaldar eta hipertrofiatu honetan. Haurtzaroan ganera dana magnifikatzen dogu, dana da ederragoa, handiagoa eta liluragarriagoa, edo behintzat holan gelditzen jaku oroimenean. Umetan mundua abiadura handiz deskubritzen dozu, eta buruan betiko gelditzen jatzuz lelengo aldiz ikusitako, entzundako, dastatutako edo usaindutako gauza horiek guztiak...

Neuk haurtzaroa Diasporan igaro neban, Euskal Herritik urrun, Espainiako uriburuan hain zuzen be. Lelengo urte (zoriontsu) haietan ez nekien zer zan Diaspora, EH edo Espainia, noski, baina denporagaz jun nintzan deskubritzen. Lelengo urte zoriontsu haietatik, hasiera-hasieratik Bizkaira etortzen ginan urtero, Lekeition udaldiak eta Gabonak Leioan, orduan Lejona izena baeukan be. Aitaren herria ezagutu genduan be bai, Lesaka hain zuzen, eta apurka-apurka hiru anai-arrebok konturatzen jun ginan geu ez ginala hangoak, hamengoak baizik...

Gero etorriko zan Argentinako futbol mundu txapelketa eta Espainiakoa, eta ordurako herrialdeak zer ziran bagenekien. Arkonada, Zamora, Satrustegi eta López Ufarte. Corbalán, Delibasic, Iturriaga, Epi eta “Chicho” Sibilio. Eta aurrerago Alvaro Pino eta Marino Lejarreta. Eta telebistako saio zuri-baltz horiek. Eta abuela-ren irratia piztuta, “Ser” kateko sintonia eta Burgos uriko denda probintzianoen iragarki probintzianoak. Eta komikiak.

Komikiek “tebeo” izena eukien, eta orduan ulea neukanez ondo gogoratzen naz auzoko uleapaindegian itxaron bitartean “Pulgarcito” eta holakoak begiratzen nituala. Haginlariaren kontsultan be baten bat egoan. Baina Burgosko abuelaren etxean (bera zaragozarra zan arren, eta oso zaragozarra ganera!) irakurten nituan batik bat tebeoak. Eta ordurako dikotomiak sortuta egoazan anaia eta bion artean: Bera Athleticekoa eta neu txuri-urdina. Bera Mortadelozalea eta neu Zipizapezalea. Orduan ez genekian “espainiar komiki” horien atzean kataluniar jente mordoa egoala, Ibáñez eta Escobar tartean. Eta ez genekian gazteleraz gain katalanez be zeozer idazten ebela, kontsumo txikiagoko gauzak izango baziran be. Bageneukan Neus izeneko izeko bat, haren azentu markatu horregaz, eta horreri esker bageneukan Kataluniaren barri, baina tira, geuk irakurten genituan tebeoak gazteleraz zetozen, eta orduko gizartearen isla ziran hein handi batean: Petra, Pepe el hincha (Pedrusco FCren jarraitzaile sutsua), Angel (“gu-gu” bakarrik esaten eban ume txikitxo hori), Sir Tim-O-Teo (hori zan neure faboritoenetarikoa)...

Geure antxume “handiak” dagoeneko badaki zeintzuk diran Tintin, Milu, Haddock kapitaina, Asterix, Obelix, Panoramix… Baina oraindino ez dakigu heldutan zein oroitzapenak gordeko dituan Pellok, pertsonaia horiek kuttunak izango dituan ala ez. Eta zer esanik ez Aiora txikiak. Ximun eta Hurren aita bitartean komikizale amorratua da, eta hori dala-eta abantaila handia edukiko dabe, ganera “Xabiroi”ren sasoikoak dira, danak dira abantailak. Geure txikitako tebeoak ez dabez ezagutuko ziur aski, baina heldutan galdetuko deutsegu zeintzuk izan ziran euren haurtzaroaren komiki kuttunak, eta orduan nostalgia hau ulertuko dabe.

Bibliografia:

etiketak: komikiak, Tintin, Asterix
e-gor
e-gor dio:
2010/03/01 21:25

Bai, nostalgia sentimendu indartsua da... Nik neuk azkenaldixen txikitan eukittako eta noizbaitt botatako komiki asko erosten dot. Oin dala gutxi bukatu dot Clásicos del humor kolekziñua eta azken urtietan erosi dotenen artien Joyas literarias juveniles kolekziñoko hainbat, El Jabato kolekziñoko beste batzuk, Makoki - Fuga en la modelo "nobela grafikoa" (hay ke joderse, aspaldiko underground fanzinien errekopilaziñuei be hola deiketia), Jan Europa kolekziñua, Esther kolekziñoko bateron bat, topau doten Kriselu argitaletxeko komiki zahar batzuk (Aladino, Hiru mosketariak, Munchausengo baroia...)... Internetetik be bajetan dot komiki zaharrak, Johan eta Pirluit adibidez... Eta Ipurbeltz batzuk be pasau duztie!

Eta ez komikixekin bakarrik, Internetetik txikitan ikusitako serie asko bajetan dot semien aitzakixen (Mazinger Z, Ulises 31, Comando G, Érase una vez el hombre, Tarzan, Arturo erregea...), Spectrum baten atzetik ibili naz denpora askuen eta oin dala gutxi lortu dot, liburuetan Tocón zahar batzuk erosi dot Internetez...

Bide batez, aipatu dozun liburua, Los tebeos de nuestra infancia - La escuela Bruguera (1964-1986) hori, nik lehenengo partia daukot, Cuando los cómics se llamaban tebeos - La escuela Bruguera (1945-1963). Zuk aipatzen dozuna be erosteko daukot, edo trukia ein geinke...

A, eta eskerrik asko neu eta semiak aipaketiagattik. Neure semien kasuen, ikusten dozunez, oinguez gain, badabiltz ezauketan nire txikitako komikixak be!

patxi lurra
patxi lurra dio:
2010/03/01 23:42

Neuk argi deukot nostalgia hau guztia "zahartzaroak" eraginda dala. Baina beste alde batetik sarritan gogoratzen naz Patxi Traperok behin esandakoa: Umeek gaztetzen zaituela. Haren kasuan argi dago, berak baino energia, imajinazino eta umore handiagorik deukon nonor nekez topauko dogu, eta zenbat ume deukon? Geu biok apur bat "ume handi" horietakoak gara be bai...

Eta eskerrak zeuri, Igor, ospitalitateagaitik.

Elena
Elena dio:
2010/03/02 12:27

Nire lehen komikiak "El hombre enmascarado", "El Jabato" eta "El Capitán Trueno" izan ziren, hurrenez hurren. Oso txikitatik irakurtzen zizkigun aitak, bera ere txikitan "El hombre enmascaradoren" zale izan zelako. Gero etorri ziren Bruguerako pertsonai guztiak, eta gero Joyas literarias juveniles. Eta ondoren "Lily", eta horren barruan hain bestetan irakurri genuen "Esther y su mundo". Ikusi dut Esther berrargitaratu dutela, baina ez naiz ausartu begiratu ere egiten, bildur naiz orain zer irudituko ote zaidan. Nahiago dut orduko hartan oroitu. Semeei "El Capitán Trueno" eta Joyas Literariasekoak kontatzen dizkiet, guri aitak txikitan kontatzen zigun moduan. Tira, ez hain ondo, ez hark kontatzen zigun pazientzia eta xehetasun berarekin. Eskerrik asko bioi hain oroitzapen onak ekartzeagaitik!

e-gor
e-gor dio:
2010/03/02 17:15

Bai, nik be txikitan irakurrittako gauza asko semiei irakurten dutziet, edo nik txikitan ikusittako serieak ikusten dou... baina aurrez filtratuta! Izen be, nostalgiak engainau be eitten dau, eta niri txikitan oroitzapen onak itxitako gauza asko ez dau gaur tragetarik. Batzuk kalidade faltagattik (eta kasu horretan izen leike umiek nik ein nauen moduen disfrutetia, edo ez, igual beste kalidade estandar batzuetara ohittu dielako), baina beste batzuk balore zaharkittuak erakusten dauielako (matxismua, frankismo garaiko baloriak...). Eta Elena, ondo ein dozu Esther ez erosten ze ziurrenik, nire neskalagunak bezela, dezepziñua eruengo zeuke. Bi aldietatik kasu honetan, kalidadia eta baloriak! ;-)

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
e-gorblog

Egunez, Igor Leturia Azkarate pertsona arrunta da. Errenterian bizi den arrasatearra, 8etatik 17etara Elhuyarren lan egiten du eta arratsaldeak neskalagunarekin eta bere bi umeekin pasatzen ditu.

Baina gaua iritsi eta umeak lotara joaten direnean, e-gor bihurtzen da, interneteko bere alter-egoa, ziberespazioko informatikaririk komikizaleena eta komikizalerik informatikariena! Bere superbotereekin (interneteko kable-konexioa, bloglines, informatika aldizkariak, gadget-ak, komiki-bilduma, Errenteriko liburutegiko komikien atala eta batez ere bere jakinmin aseezina) eta bere superlaguntzaileak ondoan dituela (Patxi Lurra, DabilenHarria...), euskaldunon teknofobiaren eta komikiei buruzko aurreiritzien aurka burrukatzen du etengabe! Hemen duzu bere bloga: e-gorblog!

Bai, hor goiko aurkezpena superheroi batena da (ezin aproposagoa honelako blog batentzat, ezta?). Superheroia banintz zein izango nintzatekeen jakiteko the Superhero Personality Test egin nuen eta hona emaitzak:

You are Spider-Man
You are intelligent, witty, a bit geeky and have great power and responsibility.

Spider-Man
80%
Superman
70%
Green Lantern
65%
Robin
65%
The Flash
60%
Supergirl
55%
Hulk
55%
Iron Man
45%
Wonder Woman
35%
Catwoman
25%
Batman
0%
Lizentzia

Creative Commons-en baimena
Blog honetako edukia, Igor Leturiak eta beste kolaboratzaile batzuek egiten dutena, Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 3.0 Unported baimen baten mende dago (irudiak salbu).

Artxiboa
2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024
Artikulu aipagarriak

MythTV sorta
2004/11

"Pololoak" sorta
2004/11-12 - 2006/10-12 - 2007/02-03

Monoblogoa
2005/01/11

"Persepolis", xalotasunaren sakontasuna
2005/01/25

Elgetako Blogs&Beers 2005: nire inpresioa eta moblogging kontuak
2005/04/18

Firefox eta bere plugin zoragarriak
2005/05/11

"El País"-en komiki bilduma
2005/05/15

Euskarazko bi blog berri (bai, beste bi, baina hauek bereziak dira!)
2005/05/25

"Watchmen" sorta
2005/09-11 - 2006/10 - 2007/10 - 2008/07

"La cárcel de papel"-eko "Mis tebeos favoritos" saila I: 1etik 20ra
2005/11/08

"Goienkaria"-n agertu naiz
2005/12/08

Komikiak eta euskal rock-a
2005/12/14

Ruben Arozena "Ruben" komikigilea hil da
2006/01/02

Zope-rako DTML Calendar Tag produktua, euskaraz
2006/02/01

"Joyas Literarias Juveniles" bilduma, osorik eMule-n
2006/08/05

Argazkigintza eta DRM-a
2006/10/09

Paul Auster eta Euskararen Herria
2006/10/29

Angoulême sorta
2007/01-02

Gaur duela 25 urte nire bizitza aldatu zen
2007/04/23

Hergé-ren defentsan
2007/05/22

Ubuntu-ren bertsio berria, hobekuntza askorekin
2007/07/02

OLPC sorta
2007/12 - 2008/01

Guillermo Zubiaga, Marvel-eko komikilari euskalduna
2008/02/05

Asus EEE PC, ordenagailu txiki eta merkeen hurrengo sorta
2008/03/11

Agur, Ipurbeltz, agur... :-(
2008/08/04

"Café Budapest", gizatasuna eta bizikidetzaren aldeko aldarria
2008/08/25

"Arturo Erregea" serie mitikoa, Euskal Encodings-en! (beste askorekin batera)
2008/09/17

"Gazteak", beste serie mitiko bat euskaraz eskuragai!
2008/10/14

Pottokiek 50 urte!
2008/10/22

Europan ere OLPC-ren XO ordenagailuak erosteko aukera!
2008/11/12

Microsoft-en web zerbitzuetako gehienak, euskaraz!
2008/12/04

"Heroes"-en 2. denboraldia: ETB kirtenkeria errepikatzera, eta Euskal Encodings konpontzera
2009/01/23

I. Euskal OLPC Party-a, apirilaren 23an Donostiako Doka kafe antzokian
2009/04/16

Elkarrizketa egin didate 7K-n
2009/06/03

Azpiriren Spectrum-entzako jokoen azalak liburu batean
2009/10/06

Asterix, heroi garaitua
2009/10/29

"Ihes ederra", euskarazko komikigintzaren heldutasunaren konfirmazioa
2009/11/13

Pololoak 3: The making of
2009/11/22

5 urte 5!
2009/12/15

Nobela grafikoa, komikien prestigiorako ala mespretxurako?
2009/12/20

"Pololoak 3 - Atxeritoko balada", trilogiaren amaiera borobila
2010/01/13

Sinclair ZX Spectrum bat oparitu didate!
2010/01/19

Zergatik ez dudan liburu elektronikorik erosiko (gauzak aldatzen ez diren artean)
2010/01/27

Errealitate areagotua: munduaren pertzepzioa aberasten
2010/02/09

e-gorblog, "Nick dut nik" telebista saioan
2010/05/20

Sarearen neutraltasunari erasoak: Interneten izaera arriskuan
2010/06/02

"Avatar, azken aire maisua" osoa eta "Heroiak"-en lehen bi denboraldiak, Euskal Encodings-en
2010/07/22

Sistema eragileen guda berria
2010/12/14

Anubis 3.0 albumarentzat 3D animazio ederra
2010/12/27

Telebistaren benetako iraultza hemen da, eta ez da LTDa
2011/01/10

"Asterix galiarra" eta "Urrezko igitaia" berrargitaratu ditu Salvatek
2011/01/13

Euskarazko komikigintza digitalizazioaren aurrean
2011/01/27

"Ihes ederra"ren gaztelaniazko eta katalanezko bertsioak eta "Alokairuan", kalean
2011/02/20

Star Wars jatorrizko trilogia, euskaraz
2011/03/21

Sare sozialetan preso
2011/04/06

Zer dudan Steve Jobsen, edo Appleren, aurka
2011/10/14

Gaur 100 urte Adèle Blanc-Sec-en abenturak hasi zirela
2011/11/04

Euskarazko 8 komiki berri
2011/12/02

Social networks killed the RSS star?
2012/06/10