Getxoko VII. Komiki eta Manga Azoka aste bukaera honetan
Iritsi da berriro ere Getxoko komiki eta manga azoka. Azaroaren 28tik 30era bitartean (ostiraletik igandera, beraz) izango den azokak bi gune izango ditu: Areetako geltoki plazako ohiko komikiaren guneaz gain, iaz bezala, mangaren gunea egongo da Erromoko Santa Eugenia plazan.
Argitaletxe, komiki-denda, fanzine eta abarren 99 standez gain (71 komikien gunean eta 28 mangaren gunean), beste ekitaldi ugari egongo da: erakusketak, nobedade aurkezpenak, hitzaldiak, mahai inguruak, egileen sinatzea, proiekzioak, tailerrak... Sarrerak 2,5 euro balio ditu. Ordutegia 11:00etatik 14:30etara eta 17:00etatik 21:00etara izango da.
Euskarak presentzia nahiko txikia izango du azokan, eta apur horren ia guztia Xabiroiren eskutik etorriko da. Larunbatean 12:15ean bere nobedadeak aurkeztuko ditu (Piztia otzanak albuma, ale berezia...) eta 12:45ean Komikia, 9. artea, manikuraren atzetik mahaingurua gidatuko dute (Asisko Urmeneta, Antton Olariaga, Patxi Huarte Zaldieroa, Harkaitz Cano eta Arthur Suydamen partehartzearekin eta Dani Fanok desmoderatuta). Horrez gain, Xabiroiren standean izango dira aldizkariko egileak aleak sinatzen: ostiralean Iñaki G. Holgado, larunbat goizean Iñaki G. Holgado, Harkaitz Cano, Alex Orbe, Manu Ortega eta Lope, larunbat arratsaldean Iñaki G. Holgado, Zaldieroa, Asisko, Manu Ortega, Lope eta Harkaitz Cano, igande goizean Asisko, Julen Ribas, Lope eta Zaldi Eroa, igande arratsaldean Julen Ribas, hiru egunetan Dani Fano eta Arthur Suydam eta beste egunen baten beste egile batzuk ere. Xabiroiko ekintzez aparte, euskaraz aurkitu dudan ekitaldi bakarra Gaur egungo BeHIak. Hezkuntzaz hausnartzenen aurkezpena da, Gorka Velasco eta Txuma Murugarrenen eskutik.
Jarraian duzue ekitaldien zerrenda eta egitaraua, informazio gehiagorako http://www.salondelcomicdegetxo.net/eus/argibide.asp.
Omenaldiak
Komiki-guneko erakusketak
- Ipurbeltz
- Carlos Giménez
- El Balanzín fanzinea
- Víctor Santos (aurtengo kartelaren egilea)
- Victoria Francés
Manga-guneko erakusketak
- Japoniako tradiziozko jostailuen erakusketa (Japoniako enbaxadaren eskutik)
- Ikebana (Japoniako lore apainketa)
Erakusketak inguruetan
- Manu Ortega: Garabatos y penumbras (Erromoko erakustaretoa, astelehenetik larunbatera 11:00-13:00 eta 18:00 - 21:30, igandea 18:00 - 21:00)
- Leandro Alzate: Marrazkiak (Algortako erakustaretoa, astelehenetik ostiralera 10:00-13:00 eta 18:00 - 21:30, larunbata 10:00 - 13:00 eta 18:00 - 21:00, igandea 18:00 - 21:00)
- Sedyas: Sedymage (Algortako Satistegi kafetegia)
- Julen Ribas: Pipiolum (Erronoko Jai Alai kafetegia)
- Danimaiz: Érase una vez (Areetako Glass kafetegia)
Proiekzioak
- Aurrekontu txikiko zinearen erakusketa
- Animazioko zinea
- Komiki laburmetraiak
- Laburmetraien entsalada
- Anime proiekzioak
Mahai-inguruak
- Komikia, 9. artea, manikuraren atzetik (hizlariak: Asisko Urmeneta, Antton Olariaga, Patxi Huarte, Harkaitz Cano eta Arthur Suydam; moderatzailea: Dani Fano)
- Dibujo lo que me echen (Las fronteras del cómic de autor. Situación actual del medio) (hizlariak: Javier Rodríguez, Kano, Francis Portela; moderatzailea: Koldo Azpitarte)
- El Balanzín (El tebeo en Euskadi a propósito de…) (hizlariak: Nuria Hernández, Alex Orbe, Javi Kintana, Manu Ortega; moderatzaileak: Infame & Co., Danimaiz)
- Qué vida más triste (hizlariak: Rubén Ontiveros, Borja Pérez, Borja Cobeaga, Joseba Caballero; moderatzailea: Borja Crespo)
Solasaldiak
- Miguel Gallardo (moderatzailea: Koldo Azpitarte)
- Gene Ha eta Michael Holden (moderatzaileak: Jorge Iván Argiz, Germán Menéndez)
- Dos miradas de cómic: Paco Roca y Salvador Larroca ("Arrugas" vs. "Iron Man") (moderatzailea: Koldo Azpitarte)
-
Víctor Santos (moderatzailea: Germán Menéndez)
Bestelakoak
- Rol partidak (Imagina elkartearen eskutik)
- Manga elkarteen lehiaketak (bideojokoak, jan ken pon, samurai dueloak, bakarrizketak, friki-ezagutza, cosplay, karaoke, pump it up)
- Idazkera japoniarraren tailerra
- Matsuri-dantza tailerra
- Manga tailerra Eli Basantaren eskutik
- Makilaje eta efektu berezien tailerra
- Aurkezpenak
- Sinatze-txandak
- El Balanzín doako aldizkaria (sarrera erositakoan)
Gonbidatutako egileak
- Carlos Giménez
- Gene Ha
- Michael Golden
- Arthur Suydam
- Salvador Larroca
- Paco Roca
- Tony Sandoval
- Miguel Gallardo
- Jason
- Ramón Boldú
- Luis Durán
- Víctor Santos
- Francis Portela
- Sergio Córdoba
- Leandro Alzate
- Alfonso Zapico
- Infame & Co.
- Eli Basanta
- Ciro Altabás
- Victoria Francés
- Javi Rodríguez
- Rober Garay
- Iñaki G. Holgado
- Dani Fano
- Harkaitz Cano
- Antton Olariaga
- Asisko Urmeneta
- Patxi Huarte Zaldieroa
- Manu Ortega
- Lope
- Alex Orbe
- Julen Ribas
- Sanvi
Komiki-guneko egitaraua
Ostirala, 2008ko azaroaren 28a
Goizez
- 11:15: Azokaren hasiera
- 11:30: Proiekzioa: Aurrekontu txikiko zine erakustaldia: “Carbón Elvis”
- 13:00: Proiekzioa: Aurrekontu txikiko zine erakustaldia : “Deadhunter: Killing Twice”
Arratsaldez
- 17:05: Proiekzioa: Aurrekontu txikiko zine erakustaldia: “Hobby”
- 18:00: CARLOS GIMÉNEZi eta IPURBELTZ aldizkariari omenaldiak
- 18:00: Solasaldia: CARLOS GIMÉNEZ (moderatzaileak: Jorge Iván Argiz - Borja Crespo)
- 18:00 - 19:00: Sinatze-txanda: TONY SANDOVAL (La Cúpularen stand-ean)
- 18:00 - 19:00: Sinatze txandak: LEANDRO ALZATE - INFAME & CO. - ALFONSO ZAPICO (Astiberriren stand-ean)
- 19:15: Sinatze txanda: CARLOS GIMÉNEZ
- 19:15: LIBURU AURKEZPENA: “Gaur egungo BeHIak. Hezkuntzaz hausnartzen” (partaideak: Gorka Velasco eta Txuma Murugarren)
- 19:30: Proiekzioa: Aurrekontu txikiko zine erakustaldia : “¡Maldito bastardo!”
- 19:00 - 20:00: Sinatze txandak: JASON - RAMÓN BOLDÚ - MIGUEL GALLARDO (Astiberriren stand-ean)
Larunbata, 2008ko azaroaren 29a
Goizez
- 11:05: Nobedade-aurkezpena: GLÉNAT (Félix Sabaté)
- 11:30: Sinatze txandak: JASON - SALVADOR LARROCA
- 11:30: Nobedade-aurkezpena: ASTIBERRI (Laureano Domínguez, Jason, Ramón Boldú, Alfonso Zapico, Sergio Córdoba)
- 12:00 - 14:00: Sinatze txanda:TONY SANDOVAL (La Cúpularen stand-ean)
- 12:15: Nobedade-aurkezpena: Piztia Otzanak eta Xabiroiren ale berezia
- 12:30 - 13:30: Sinatze txandak: SERGIO CÓRDOBA - PACO ROCA - MIGUEL GALLARDO (Astiberriren stand-ean)
- 12:45: Mahai-ingurua: "Komikia, 9. artea, manikuraren atzetik" (hizlariak: Asisko Urmeneta, Antton Olariaga, Patxi Huarte, Harkaitz Cano; moderatzailea: Dani Fano)
- 13:00: Sinatze txandak: GENE HA - MICHAEL GOLDEN - ARTHUR SUYDAM
- 14:00: Nobedade-aurkezpena : DOLMEN (Jorge Iván Argiz, Víctor Santos)
Arratsaldez
- 17:00: Sinatze txandak: PACO ROCA - VÍCTOR SANTOS
- 17:05: Nobedade-aurkezpena: LA CÚPULA (Luis Durán, Tony Sandoval, José María Berenguer, Montserrat Terrones)
- 17:30: Solasaldia: MIGUEL GALLARDO (moderatzaileak: Koldo Azpitarte)
- 18:00 - 19:00: Sinatze txandak: ALFONSO ZAPICO - LEANDRO ALZATE - JASON (Astiberriren stand-ean)
- 18:00 - 20:00: Sinatze txandak: LUIS DURÁN (La Cúpularen stand-ean)
- 18:15: Solasaldia: GENE HA + MICHAEL GOLDEN moderatzaileak: Jorge Iván Argiz, Germán Menéndez
- 18:30: Sinatze txandak: JAVI RODRÍGUEZ - FRANCIS PORTELA - SALVADOR LARROCA
- 19:00 - 20:00: Sinatze txandak: INFAME & CO. - SERGIO CÓRDOBA - RAMÓN BOLDÚ (Astiberriren stand-ean)
- 19:15: Solasaldia: "Dos miradas de cómic: Paco Roca y Salvador Larroca" ("Arrugas" vs. "Iron Man") (moderatzailea: Koldo Azpitarte)
- 19:30: Sinatze txandak : MIGUEL GALLARDO - TONY SANDOVAL - JASON
- 20:00: Mahai-ingurua : "Dibujo lo que me echen" (Las fronteras del cómic de autor. Situación actual del medio") (hizlariak: Javier Rodríguez, Kano, Francis Portela; moderatzailea: Koldo Azpitarte)
Igandea, 2008ko azaroaren 30a
Goizez
- 11:05: Proiekzioa : ANIMAZIO ZINEA / CINE DE ANIMACIÓN (cortometrajes de diversos formatos: flash, stop-motion…)
- 11:30: Sinatze txanda : GENE HA - MICHAEL GOLDEN - ARTHUR SUYDAM
- 12:00 - 13:00: Sinatze txanda : TONY SANDOVAL (La Cúpularen stand-ean)
- 12:00 - 14:00: Sinatze txanda : LUIS DURÁN (La Cúpularen stand-ean)
- 12:15: Solasaldia : VÍCTOR SANTOS (moderatzailea: Germán Menéndez)
- 12:30: Sinatze txanda : MIGUEL GALLARDO - PACO ROCA - SALVADOR LARROCA
- 13:00: Nobedade-aurkezpena: ARIADNA EDITORIAL "Dos veces breve. Especial Euskadi" (Vicente Galadí - Kike Infame - Javier de Isusi - Koldo Azpitarte)
- 13:00 - 14:00: Sinatze txanda : RAMÓN BOLDÚ - LEANDRO ALZATE (Astiberriren stand-ean)
- 13:30: Sinatze txanda : VÍCTOR SANTOS - JAVI RODRÍGUEZ - FRANCIS PORTELA
- 13:30: Mahai-ingurua : "El Balanzín (El tebeo en Euskadi a propósito de…)" (hizlariak: Nuria Hernández, Alex Orbe, Javi Kintana, Manu Ortega; moderatzaileak: Infame & Co., Danimaiz)
Arratsaldez
- 17:00 - 18:00: Sinatze txanda : TONY SANDOVAL (en el stand de La Cúpula)
- 17:05: Proiekzioa : "CORTOS DE TEBEO"
- 18:00 - 19:00: Sinatze txanda : LUIS DURÁN (en el stand de La Cúpula)
- 18:00 - 19:00: Sinatze txanda : ALFONSO ZAPICO - PACO ROCA - MIGUEL GALLARDO (en el stand Astiberri)
- 18:00: Mahai-ingurua: "Qué vida más triste" (hizlariak: Rubén Ontiveros, Borja Pérez, Borja Cobeaga, Joseba Caballero; moderatzailea: Borja Crespo)
- 19:00 - 20:00: Sinatze txanda : SERGIO CÓRDOBA - JASON - INFAME & CO. (en el stand de Astiberri)
- 20:00: Proiekzioa : "Laburmetraien entsalada"
Manga-guneko egitaraua
Ostirala, 2008ko azaroaren 28a
Arratsaldez
- 17:15: BIDEOJOKOAK: "Matsuri", "Guitar Hero"… (agertokian)
- 17:15: PROIEKZIOA: "DEATH NOTE" (areto nagusian) - Selecta Visiónen eskutik, "Death Note" sailaren lehenengo hiru kapituluen proiekzioa
- 18:00: LEHIAKETA: JAN KEN PON (agertokian) Japoniako "Harria, papera eta artaziak" tradiziozko jokoa
- 19:00: PROIEKZIOA: "CANAL FRIKI" (areto nagusian) - "Canal Friki" Internet-sailaren lehenengo denboraldiaren proiekzioa
- 19:00: LEHIAKETA: SAMURAI-DUELUA (agertokian) - Ezpata-borroka (soft combat) - babeslea: Amorebietako Forjari Eskola
- 20:00: BAKARRIZKETA LEHIAKETA (agertokian) - Otaku-bakarrizketa lehiaketaren lehenengo deialdia.
Larunbata, 2008ko azaroaren 29a
Goizez
- 11:15: IDAZKERA JAPONIARRAREN TAILERRA (tailer gunean) - Yuka Nishiwaki japonierazko irakaslearen eskutik
- 12:30: PROIEKZIOA: "CANAL FRIKI" (agertokian) - "Canal Friki" Internet-sailaren lehenengo denboraldiaren proiekzioa
- 13:30: AURKEZPENA: "CANAL FRIKI: Toma Dos" (areto nagusian) - "Canal Friki"ren taldeak sailaren bigarren denboraldia aurkeztuko du. Horri buruzko pasadizoak kontatuko dituzte eta bisitarien galderak erantzungo dituzte.
Arratsaldez
- 17:15: FRIKI-EZAGUTZA LEHIAKETA (agertokian) - "Canal Friki" sailaren pertsonaiak baino gehiago dakizu?
- 17:15: PROIEKZIOA: "DEVIL MAY CRY" (areto nagusian) - Selecta Visiónen "Devil May Cry" sail berriaren lehenengo hiru kapituluen proiekzioa
- 18:00: PROIEKZIOA: "REIDEEN" Y "MORIBITO" (areto nagusian) - "Reideen" eta "Moribito" sailen proiekzioa, Selecta Visiónen eskutik.
- 18:45: MATSURI-DANTZA TAILERRA (agertokian) - Japoniako tradiziozko dantzak (matsuri), Tarasu elkartearen eskutik.
- 19:00: COSPLAY LEHIAKETA (agertokian) - Manga, anime edota bide-jolasen pertsonaien mozorroak jantzi behar dituzte partaideek. Honako mailak egongo dira: Banako Manga Mozorroa, Taldeko Manga Mozorroak eta Manga Kanpoko Maila.
- Arratsalde osoan: KOMIKI TAILERRA ELI BASANTAren eskutik (tailer gunean) - Elisabet Basanta egileak arituko da irakasle tailer honetan. Bertan, edozeinek parte hartu ahal izango du eta manga komikia osatzen duten elementu nagusiak ikasteko aukera izango du, urratsez urratseko ariketen bitartez. Halaber, ikasleek marrazteko eta irakasleari aholkuak eskatzeko aukera izango dute
Igandea, 2008ko azaroaren 30a
Goizez
- 17:00: PROIEKZIOA eta HITZALDIA: "HOBBY" CIRO ALTABÁSen eskutik (agertokian) "Hobby" dokumentala proiektatuko da eta, horren ondoren, egileak, Ciro Altabásek hitzaldi bat emango du horri buruz eta publikoaren galderak erantzungo ditu
- 18:00: PROIEKZIOA: "MUSHISHI" (areto nagusian) - Selecta Visiónen "Mushishi" sailaren lehenengo kapituluaren proiekzioa
- 19:00: KARAOKE LEHIAKETA (agertokian) - Lehiaketa horretan parte-hartzaileek animeren edo bideojokoen kantak abestu behar dituzte. Abestien zerrenda elkarteen postuetan begiratu daitezke
Goizez eta arratsaldez
- KOMIKI TAILERRA ELI BASANTAren eskutik (tailer gunean) - Elisabet Basanta egileak arituko da irakasle tailer honetan. Bertan, edozeinek parte hartu ahal izango du eta manga komikia osatzen duten elementu nagusiak ikasteko aukera izango du, urratsez urratseko ariketen bitartez. Halaber, ikasleek marrazteko eta irakasleari aholkuak eskatzeko aukera izango dute
Egitaraua ikusi nuenean oso erakargarria egin zitzaidan: kriston maila "Komikia, 9. artea, manikuraren atzetik" mahainguruan (gazteleraz ere egin beharko lukete ) Carlos Gimenez, Gallardo, Arthur Suydam, el Balanzin-eko mahaingurua, autore komikia... Nabarmena da euskal komikilarien presentzia handiagoa eta euskaraz egingo diren saioen kopurua. Noski, nabaria da Xabiroien eragina, eta eskerrak eman behar diegu aldizkarikoei, komikiak argitaratzeaz gain (eta ez da gutxi!) eragile lana ere egiten ari direlako.
Orain arte Getxoko programaketan arduradun zehatz batzuen eskua asko nabaritzen zela iruditzen zitzaidan, eta normalean beraien gustuko autoreak eta gaiak jarri dituzte, gero frikismoari lekua egiten zaio, superheroien munduak beti dauka txokoren bat... eta modu horretan etzait iruditzen orokorrean euskal herrian urtetik urtera egiten den lanaren isla lortzen denik; beraz pozgarria da Xabiroikoek ere ardurak hartzea, horrek aniztasuna eman baitio programari. Ea beste batzuk ere ardurak hartzen dituzten.
Ipurbeltzeri egiten zaion omenaldia ere beharrezkoa zen, ez dakit desagerpenaren ondorioz ematen den ala ez, baina behintzat norbaitek egin beharrekoa egin du.
Ea krisiak nola eragiten dien komikien prezioei...